{"id":3972,"date":"2023-02-15T19:00:49","date_gmt":"2023-02-15T18:00:49","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/colas-louis-798-eu\/"},"modified":"2023-02-15T19:00:49","modified_gmt":"2023-02-15T18:00:49","slug":"colas-louis-798-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/colas-louis-798-eu\/","title":{"rendered":"COLAS, Louis (Argentan, Normandia, Frantzia, 1869ko martxoak 4 &#8211; Baiona, 1929ko otsailak 27)."},"content":{"rendered":"<p><span>Louis Colas 1869ko martxoaren<br \/>\n4an jaio zen Normandiako Argentan herrian. Parisen bigarren hezkuntza egin<br \/>\nondoren, Clunyko Eskolan sartu zen. Bost urte geroago, irakasle agregatu<br \/>\nizateko bi oposizio irabazi zituen: bata alemanezkoa, eta bestea historia eta<br \/>\ngeografiakoa. <\/span><span>1892an hasi zen irakasle, Baionako Marracq Lizeoan, hogei bat urte<br \/>\nlehenago inauguratua. Beskoitzeko neska gazte batekin ezkondu zen, eta Baionan<br \/>\nbizitzen jarri zen harekin, eta gero Angelun, Biarritzerako errepidean.<br \/>\n1914-1918ko gerraren biktima, 1929ko otsailaren 26tik 27rako gauean hil zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baionan egin zituen ibilaldietan, eta batez ere elizjendearen artean<br \/>\negin zituen lagunen eskutik, garai hartako Iparraldeko jenderik ikasiena,<br \/>\neuskal ikasketetan hasi zen. <\/span><span>Une<br \/>\nhorretatik aurrera, jarduera frenetiko batean murgildu zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskal Museoa eratzen parte<br \/>\nhartu zuen (1924an inauguratua), eta erabakigarria izan zen horretan. Bertako<br \/>\nzuzendari W. Boissel komandantearekin batera, Iparraldeko kultur bizitza<br \/>\nizugarri animatu zuen. 1948an, Biarritzen egin zen Eusko Ikaskuntzaren VII.<br \/>\nKongresuan, Boisselek honako hau idatzi zuen: \u00abBatzuentzat hastapena,<br \/>\nbesteentzat oroitzapena, denok aitortzen dugu Baionako Euskal Museoak bete<br \/>\negiten duela argitaratu duen kartel bakarraren promesa: interesa, irakaskuntza<br \/>\neta, are, dibertimendua\u00bb. Argi geratu zen helburua ez zela euskal nortasunari<br \/>\nburuzko hausnarketa egitea, entretenitzea baizik, bai eta dibertitzea ere.<br \/>\n1960ko hamarkadara arte itxaron behar izan zen despertsonalizazio hori,<br \/>\nmespretxu hori, galiar biboteen dibagazioek (estatu-nazioaren zerbitzura zegoen<br \/>\ndiskurtso ideologikoak, alegia) itxuratu dituzten gure buruetatik atera zedin.<br \/>\nHorrela doa historia! <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sortzaile apartak izan ezik,<br \/>\ninor ez da ikerketa batean murgiltzen hura gidatuko duen aholkularirik gabe.<br \/>\nColasek onenetako bat izan zuen \u2014nahiz eta okerrenetako bat ere izan zen\u2014:<br \/>\nCamille Jullian ospetsua (1859-1933), uda Ziburun pasatzen zuena. Baionako<br \/>\nibilaldietan aurkitu berri zituen hilobi-monumentuei buruzko oharrak erakutsi<br \/>\nzizkion eta, 1912an, haren oharretan sakontzera zirikatu zuen Colas. Jullianek <i>Histoire<br \/>\nde la Gaule <\/i>egin zuen, garai hartan \u00ababerri handia\u00bb deitzen ziotenaren<br \/>\napologia, historialariak zerbitzatzen zuen Estatu nazioa erabiltzeko muntaia<br \/>\nhutsa. Euskal hilarri batek ere ezin zuen antzoki horretan tokirik hartu, ez<br \/>\neta euskarak ere, baina horrek bost axola zion historialari handiari,<br \/>\nzeinarentzat historia \u00abmorala\u00bb zen, \u00abegiaren obedientzia\u00bb. Lotsa zipitzik gabe<br \/>\nidazten zituen gauza horiek! <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>XX<\/span><span>. mendearen hasieran, aurrera jarraitzen zuen euskarari buruzko<br \/>\nikerketen gorakadak, eta Colas bere burua bilatzen zuen euskalaritzari eragiten<br \/>\nzion gatazka batean ikusi zuen bere burua. Honako hauei egin behar izan zien<br \/>\naurre: <i>a) <\/i>bere aholkulariaren autoritateari, estatu-nazioko buruen<br \/>\nnahiekin bat zetorren hizkera konbentzional bat landuz, Baionako lizeoan<br \/>\nirakatsi behar zuena; <i>b) <\/i>gure herriko zatirik ikasiena osatzen zuen<br \/>\neuskal elizjendea \u2014artxibo baliotsuetarako sarbidea zuena\u2014; izan ere, elizjende<br \/>\nhorren klerikalismo oldarkorrak laikotasunaren alderik erradikalenaren aurkako<br \/>\n\u00abgerra modernista\u00bb egiten zuen; aldiz, elizjende horretan aurkitu zituen<br \/>\nsolaskide onenak, <i>Gure Herria<\/i>-ren zutabeak ireki zizkiotenak, eta <i>c) <\/i>Euskal<br \/>\nMuseoa (<i>http:\/\/www. musee-basque.com\/musee\/histoire-du-musee \/<\/i>) <i>ex<br \/>\nnihilo <\/i>sortzera eraman zuen ikerketa ezezagunean aritzeko zirrara<br \/>\netengabea. Eta ahalegin horretan murgildu zen hartutako nekeei erreparatu gabe,<br \/>\nzoriontsu baitzen sortu eta partekatzeaz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere barnean, irakasle gaztea<br \/>\nguztiz integratu zen Euskal Herri horretan, harremanak eta lagunak izan zituen;<br \/>\nmuzin egiten zien ohoreei. Administrazioak postu atseginak eskaini zizkion<br \/>\nsarritan, gu uzteko baldintzapean, baina ez zuen horrelakorik egin nahi izan.<br \/>\nTxapela, sandaliak, poltsikoak lapitzez eta borragomaz beterik eta euskararen<br \/>\nhasi-masiak aldean zeramatzala, udaldietan gure bideetan barrena sartzen zen,<br \/>\nbizikletaz edo mando baten bizkarrean&#8230; Gure bide guztietan, bai eta<br \/>\nahaztuenetan eta gozakaitzenetan barrena ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere ikerketen lagungarri,<br \/>\nLouis Colasek lan zaharragoak ikertu zituen. O&#8217;Shea xelebrea eta <i>La tombe<br \/>\nbasque, \u00e9tude des monuments et usages fun\u00e9raires des Euskariens <\/i>(1889)<br \/>\nbaztertu zituen. Hala ere, Frankowskiren (1884-1962) <i>Estelas discoideas de<br \/>\nla pen\u00ednsula ib\u00e9rica <\/i>lanak (1920) hunkitu egin zuen. Bertan, antropologo<br \/>\npoloniar horrek espazio eta denbora guztia biltzen zuen laburpen berezi bat<br \/>\negiten zuen, anabasa entziklopediko baten itxura hartuz. Izan ere, jakina<br \/>\ndenez, gai askori helduz gero, gutxiri erantzun! Colasek eboluzionista baino<br \/>\ngehiago transformista zen tranpa hori saihestu zuen, neurri handi batean. Bere<br \/>\niritziak obra zehatz eta errealistago baten bitartez bideratu zituen, <i>Gure<br \/>\nHerria <\/i>aldizkarian argitaratua (1-22), hil baino bi urte lehenago:<br \/>\n\u00abContribution \u00e0 l\u2019\u00e9tude de la st\u00e8le disco\u00efdale, concordance de son aire de<br \/>\ndispersion avec l\u2019habitat des populations celtib\u00e9riques\u00bb. Pirinio ozeanikoetan<br \/>\neta Aurrepirinioetan diskoide ugari zeudela nabarmendu zuen, horiek<br \/>\nzeltiberiarrak zirela ere, baina hori \u00abeuskaldun\u00bb hitzari gaur egun duen<br \/>\nsakontasun historikoa eman gabe egin zuen. Era horretan, ikus dezakegu garaiak<br \/>\nzenbateraino itxuratzen dituen idazlanak, bai eta ikerketa bera ere. Geroago,<br \/>\nBaionako Zientzia, Letra, Arte eta Eskualde Ikasketen Elkartearen sorrerako<br \/>\nberrogeita hamargarren urteurrenaren abagunea suertatu zen, Elkartearen<br \/>\nlehendakaria Marien jauna zela. Orduan, 1922an, harpidetza bat ireki zuen, eta<br \/>\nhorren arrakasta hain handia izan zenez, aurreikusitako 800 ilustrazioen ordez,<br \/>\n1.300 argitaratu ahal izan zituen, hainbat ikerketa, ohar eta erreferentzia<br \/>\ngaineratuz. Horri esker, hain zuzen, haren ikerketen funtsa ezagutu ahal izan<br \/>\ndugu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren oharrek eta analisiek<br \/>\nparegabe egiten dute haren ikerketa euskal ikasketetan. Idazlan nagusiak<br \/>\nizenburu hauxe du: <i>La tombe basque, recueil d\u2019inscriptions fun\u00e9raires et<br \/>\ndomestiques du Pays Basque Fran\u00e7ais <\/i>(1923), alegia, Ipar Euskal Herriko<br \/>\nhiletako eta etxeko idazkunen bilduma. Analisi-liburuki bat ere badakar.<br \/>\nElkarrekin argitaratu ziren, baina heriotzak eragotzi digu prestatzen ari zen<br \/>\nosagarria ikustea. Lan handi hori baino lehen, hainbat hitzaldi egin ziren,<br \/>\nhorien artean 1922an <i>Gure Herria<\/i>-n argitaratu artikulu bat: \u00abPour la<br \/>\nvieille tombe basque\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Colasek euskal hilarri-arteari<br \/>\nburuz egindako ikerketa landa-ikertzaile eta aitzindari batena da. Ondoren, bi<br \/>\nurte geroago, Veyrinen (1900-1962) lana etorri zen, landa-gizona ere bazena.<br \/>\nEuskaltzaletasunean gehiago murgildurik, rol garrantzitsua bete zuen Eusko<br \/>\nIkaskuntzan eta rol erabakigarria izan zuen, halaber, Euskal Museoaren<br \/>\negituraketan. <i>Gure Herria<\/i>-k merezitako omenaldia egin zion (34. urtea,<br \/>\n4. zk.). Duela gutxi, Lauburuk bi ikertzaile handi horiek argitaratu ditu<br \/>\n(Elkar Argitaletxea-Lauburu, 2004). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erraza da aitzindari baten lana<br \/>\nkritikatzea, baina ez du ezertarako balio. Baliagarriagoa da gogoan izatea<br \/>\nmugak zituela. <\/span><span>XX<\/span><span>. mendearen hasieran, Colasek ate batzuk ireki zituen.<br \/>\nHaratago joan zitekeen? Berak bezala, aita Lhandek ere, eztabaida-lagun zuenak,<br \/>\nez zuen izan tresnarik euskal kulturaren oinarriak adierazteko. Izan ere,<br \/>\nAranzadik eta bere ikasle Barandiaranek eman zizkiguten haren printzipioak eta<br \/>\nmetodoak eta, hartara, aireportuko literatura hutsalera daraman folklore baten<br \/>\nharea mugikorretatik ihes egiteko modua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren lanetik, irakurketa<br \/>\nbikainez gain, hauxe gorde dut: 1) etxeko hileta-monumentuen historia<br \/>\nebolutiboaren zirriborro bat, abiapuntutzat hartzen duena forma anonimo eta<br \/>\nantropomorfoa eta, gero, <\/span><span>XVIII<\/span><span>&#8211;<\/span><span>XVIIII<\/span><span>. mendeetan, disko-formako hilarrien oparotasun<br \/>\nbarrokora lerratua, geroago gurutzeen etorrerarekin galdua; Colasek benetako<br \/>\nibilbide historikoak zirriborratu ditu, oraindik ere esploratzeke; 2)<br \/>\nestratifikazio moduko bat, non forma arkaikoak, esateko moduak, igartzen<br \/>\nbaitira, guztiak ere non-nahi dagoen iruditeria kristauak estaliak; hemen,<br \/>\npentsamoldeen historia oso bat aurkitzen dugu, egiteke dagoena; 3) \u00abeuskal<br \/>\nartearen\u00bb karakterizazio oker bat, desitxuratua ez denean (segur aski haren<br \/>\nheziketa eta haren mentore Jullian direla kausa); 4) euskal artearen<br \/>\nbanaketaren azterketa-ahalegin bat, non Pirinioek eta horien legatuak,<br \/>\nzeltiberiartzat joak, rol nagusi bat baitute (argi geratzen da Frankowskiren<br \/>\neragina): 5) erudizio manera hutsalak eta zaharkituak baino ez diren<br \/>\nazterketak, irudiei eta beste \u00absinbolo\u00bb batzuei buruzkoak; aldiz, erudizioa ez<br \/>\nda zientzia; 6) tokiko kontsiderazioen garapenak (euskal hilarriak badu nortasuna<br \/>\nala Euskal Herrian dauden hilarriak daude, besterik gabe? Colasek ireki zuen<br \/>\neztabaida). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Colasek erakusten du bere<br \/>\ngaraiko gizon peto-petoa zela, \u00abeuskaldunek ez dute zerotik ezer sortu\u00bb<br \/>\nesatean, argi baitago pentsatzen duela aristokraziak bakarrik zituela<br \/>\nhorretarako bitartekoak. Neurtu ote zuen haren hitzen irismena? Gizon guztiak<br \/>\nberdinak dira. Arlo guztietan sortzen dira loturak: dena dago lotuta, dena da<br \/>\nhauskorra, behin-behinekoa. Aita Santuaren <i>Laudato si\u00b4 <\/i>entziklikak,<br \/>\n2015eko ekainekoak, horixe gogorarazi du behin eta berriz. Mota horretako<br \/>\nloturek egiten gaituzte berdin, gure berezitasunen gainetik. Irakasle<br \/>\nagregatuak, ordea, ezin zuen ikusi funtsezko alderdi hori, eta arbuiatu egin<br \/>\nzituen euskal arte original batez mintzatu ziren \u00abesnob alferren\u00bb hitzak.<br \/>\nAldiz, artea ez da aristokraziaren ondare esklusiboa; artea gizatiarra eta emozionala<br \/>\nda, izateko arrazoia ere bada. Irakasle agregatu hau bere klase sozialekoa dela<br \/>\nikus dezakegu; ez du ulertu nahi, formen katalogo triste batean oinarrituta<br \/>\nepaitzen du, interes handirik gabeko argudioz hornitua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Deszifratzen zituen<br \/>\ndisko-formako irudikapenetan, Colasek hutsalkeriara, bat-batekotasunera<br \/>\nlerratuak diruditen elementuak eskaini zizkigun, sortzear dauden arketipo<br \/>\nmoduko batzuk; aldiz, monumentuan nagusi zen ordena landua zen, ikasi egiten<br \/>\nzen, eta transmititu. Orain, behatzeko guztiz bestelako moduak ditugunez<br \/>\n(haurren marrazkien analisia, artelan abstraktuak&#8230;), geu garen gauetik<br \/>\nargi-printzaren bat ekar dezakegu. Colasek ez zuen susmorik ere: harentzat,<br \/>\ndesberdintasuna barietate kontua besterik ez zen, estilo kontua, baina ez<br \/>\nzituen hitz horiek inoiz argitu. Errua bota behar al diogu euskal kulturaren<br \/>\nhain entzungor izateagatik? Haren garaiko euskalaritzaren egoera ikusi behar<br \/>\nda, bai eta estatu-nazioak eta bere zerbitzariek egindako presioa ere, tartean<br \/>\ndela Camille Jullian haren aholkularia. Kontu egin behar da Baionako haren<br \/>\nkontaktuko bi eruditu-elkarteek militar erretiratuak zituztela begirale,<br \/>\ntoleranteenak izan arren. Ez da kasualitatea bere ideiak elizjendean sorburua<br \/>\nzuen aldizkari bakarrean, <i>Gure Herria <\/i>aldizkarian, azaltzea. Garai<br \/>\nhartan, euskal elizjendea herri akitu bateko gauzarik ilustratuena zen,<br \/>\nideologiari zein mespretxuari emana. Bai prestakuntzagatik (irakasle agregatua<br \/>\nzen), bai sumisioagatik (Jullian katedraduna zen), ezin zuen neurtu atzematen<br \/>\nzituen berezitasunen irismena, azpimarratzen bazituen ere. Bere transkripzioek,<br \/>\njakin gabe, disko-formen ordenerako bidea zelaitu zuten, non antolamendua<br \/>\ngailentzen baitzen (Lauburu, <i>vid.supra<\/i>). Antolamendu horrek atxikitako<br \/>\nirudiak modulatzeko aukera ematen zuen, mugatze-lana egiten zenez. Veyrin izan<br \/>\nzen, neurri batean, horren erantzulea, eta 1930ean Bergaran egin Eusko<br \/>\nIkaskuntzaren V. Kongresuan eman zuen horren berri. Euskal kultura bat dago,<br \/>\neta Colasek begien aurrean zituen ebidentziak, baina ez zituen ikusi nahi izan.<br \/>\nItsutasun horrek bere transkripzio akatsak handitu zituen, haren analisiak<br \/>\ngalarazi, eta arazo nagusitik urrundu zuen: Zein da ordena honen jatorria,<br \/>\nharrizko euskara mota honena? Zer harreman du euskal kulturako beste elementu<br \/>\nbatzuekin, eta zeintzukin? Nola kokatzen da ezagutzen transmisioan? Nola<br \/>\ngainditu ditu modak eta dialektizatua izan da, eta ulertua, etengabe, hemen eta<br \/>\norain? Betiereko arazoak dira, hauexei lotuak: transmisioan lanketa egitea,<br \/>\ntransmisioa artearen formalismoan gorpuzten den oroimenaren ezezaguna baita;<br \/>\nlana epe luzean txertatzea, gure existentzia komunaren lekuko. Mugimendu hori<br \/>\natzematen saiatzeko, keinu eta jakintza tradizionalez josita zeuden artisau<br \/>\nzaharrekin hitz egin beharko zuen. Aitzitik, liburu-erudizio soilaz elikatu<br \/>\nzen, bai eta historialari horien autoritateaz ere. Historialari horiek, ordea,<br \/>\nberen liburutegiaren erosotasunetik edo botere-posiziotik, diskurtso ofiziala<br \/>\nleuntzen zuten, komeni zen pr\u00eat-\u00e0-porter delakoa (Duvert, <i>Ikuska<\/i>, 50.<br \/>\nzk., prentsan). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina nork<br \/>\naska dezake identitate jariakor eta tematiaren arazo beldurgarria ezkutatzen<br \/>\nduen maratila, gure atzamarren artetik etengabe korritzen eta irristatzen dena?<br \/>\nNork esan dezake arrosa nolakoa izan daitekeen arrazoirik aurkeztu gabe?<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Louis Colas 1869ko martxoaren 4an jaio zen Normandiako Argentan herrian. Parisen bigarren hezkuntza egin ondoren, Clunyko Eskolan sartu zen. Bost urte geroago, irakasle agregatu izateko bi oposizio irabazi zituen: bata alemanezkoa, eta bestea historia eta geografiakoa. 1892an hasi zen irakasle, Baionako Marracq Lizeoan, hogei bat urte lehenago inauguratua. Beskoitzeko neska gazte batekin ezkondu zen, eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[339],"class_list":["post-3972","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>COLAS, Louis (Argentan, Normandia, Frantzia, 1869ko martxoak 4 - Baiona, 1929ko otsailak 27). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/colas-louis-798-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"COLAS, Louis (Argentan, Normandia, Frantzia, 1869ko martxoak 4 - Baiona, 1929ko otsailak 27). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Louis Colas 1869ko martxoaren 4an jaio zen Normandiako Argentan herrian. Parisen bigarren hezkuntza egin ondoren, Clunyko Eskolan sartu zen. Bost urte geroago, irakasle agregatu izateko bi oposizio irabazi zituen: bata alemanezkoa, eta bestea historia eta geografiakoa. 1892an hasi zen irakasle, Baionako Marracq Lizeoan, hogei bat urte lehenago inauguratua. Beskoitzeko neska gazte batekin ezkondu zen, eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/colas-louis-798-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/colas-louis-798-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/colas-louis-798-eu\\\/\",\"name\":\"COLAS, Louis (Argentan, Normandia, Frantzia, 1869ko martxoak 4 - Baiona, 1929ko otsailak 27). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T18:00:49+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/colas-louis-798-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/colas-louis-798-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/colas-louis-798-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"COLAS, Louis (Argentan, Normandia, Frantzia, 1869ko martxoak 4 &#8211; Baiona, 1929ko otsailak 27).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"COLAS, Louis (Argentan, Normandia, Frantzia, 1869ko martxoak 4 - Baiona, 1929ko otsailak 27). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/colas-louis-798-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"COLAS, Louis (Argentan, Normandia, Frantzia, 1869ko martxoak 4 - Baiona, 1929ko otsailak 27). - Iura Vasconiae","og_description":"Louis Colas 1869ko martxoaren 4an jaio zen Normandiako Argentan herrian. Parisen bigarren hezkuntza egin ondoren, Clunyko Eskolan sartu zen. Bost urte geroago, irakasle agregatu izateko bi oposizio irabazi zituen: bata alemanezkoa, eta bestea historia eta geografiakoa. 1892an hasi zen irakasle, Baionako Marracq Lizeoan, hogei bat urte lehenago inauguratua. Beskoitzeko neska gazte batekin ezkondu zen, eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/colas-louis-798-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/colas-louis-798-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/colas-louis-798-eu\/","name":"COLAS, Louis (Argentan, Normandia, Frantzia, 1869ko martxoak 4 - Baiona, 1929ko otsailak 27). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T18:00:49+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/colas-louis-798-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/colas-louis-798-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/colas-louis-798-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"COLAS, Louis (Argentan, Normandia, Frantzia, 1869ko martxoak 4 &#8211; Baiona, 1929ko otsailak 27)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3972","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3972\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3972"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3972"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}