{"id":3955,"date":"2023-02-15T18:55:45","date_gmt":"2023-02-15T17:55:45","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/bosch-i-gimpera-pere-792-eu\/"},"modified":"2023-02-15T18:55:45","modified_gmt":"2023-02-15T17:55:45","slug":"bosch-i-gimpera-pere-792-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bosch-i-gimpera-pere-792-eu\/","title":{"rendered":"BOSCH I GIMPERA, Pere (Bartzelona, 1891ko martxoak 22 &#8211; Mexiko Hiria, Mexiko, 1974ko urriak 9)."},"content":{"rendered":"<p><span>Espainiako historiografia<br \/>\nprofesionalaren lehen belaunaldietako figura garrantzitsuenetako bat izan zen.<br \/>\nBosch i Gimperae \u00abhistoriaurrelaria\u00bb izan zela esan daiteke, horixe izan<br \/>\nbaitzen bere ikerketetarako aro lehenetsia. Arkeologoa eta antropologoa izan<br \/>\nzen. Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz (1936-1939) pasa zuen erbestea<br \/>\nEspainiak jasan zuen galera zientifiko handienetako bat izan zen.<br \/>\nUnibertsitateko ikasketen lehen zatian, 1910ean, aldi berean amaitu zituen<br \/>\nZuzenbideko eta Filosofia eta Letretako lizentziaturak, Bartzelonan. 1910 eta<br \/>\n1911 artean, Madrilen, Zuzenbideko eta Filosofiako doktorego-ikasketak egin<br \/>\nzituen, eta handik urte gutxira doktoretza. Zuzenbide Fakultaterako \u00abEl derecho<br \/>\nde guerra en Grecia\u00bb idatzi zuen, eta Filosofia eta Letretarako \u00abLos poemas de<br \/>\nBaqu\u00edlides\u00bb. Luze gabe, Bartzelonan, Historia sekzioan ikasi zuen, eta 1913an<br \/>\nbertako doktoretza lortu zuen Madrilen, \u00abEl problema de la cer\u00e1mica ib\u00e9rica\u00bb<br \/>\ntesiarekin. Denbora horretan, Francisco Giner de los Riosen klaseetara joan<br \/>\nzen. Francisco Giner de los Rios <\/span><span>XX<\/span><span>. mende hasierako Espainiako intelektuala zen,<br \/>\nIrakaskuntzarako Erakunde Libreko burua, eta arrastoa utzi zuen gaztearen<br \/>\nirakasle- eta ikertzaile-lanean. Erakundetik Ikasketak Zabaltzeko Batzordera<br \/>\nigaro zen, eta hortik Alemaniako ikerketa-girora: Batzordeak pentsio bat eman<br \/>\nzion greziar filologiako eta mitologiako ikasketak osatzeko, eta arkeologia<br \/>\nklasikoko eta historiaurreko ikasketak egiteko Berlinen. Bada, hiri horretako<br \/>\nhistoriaurreko museoaren laguntzaile bihurtu zen, eta museografiara sartu.<br \/>\nMeyer eta Ulrich von Wilamowitz-M\u00f6llendorf izan zuen irakasle, eta hark<br \/>\nHistoriaurrera bideratu zuen. Frikenhaus, Schmidt eta Gustav Kossina irakasleen<br \/>\nikasle ere izan zen. Berlingo egonaldiak Europako beste museo batzuk ezagutzera<br \/>\neraman zuen. Katalanez eta gaztelaniaz gain, frantsesez, alemanez, ingelesez<br \/>\neta italieraz hitz egiten zuen, portugesa ezagutzen zuen eta grekotik eta<br \/>\nlatinetik itzuli zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1916an, Bartzelonako Antzinako<br \/>\neta Erdi Aroko Historia Unibertsaleko katedrara sartu zen; handik,<br \/>\nhistoriaurrea eta antzinako historia ikertzeko mintegi bat sortu zuen, bai eta <i>Institut<br \/>\nd\u2019Estudis Catalans<\/i>-eko Ikerketa Arkeologikoen Zerbitzua ere, zeinarentzat<br \/>\nindusketa garrantzitsuak egin baitzituen. <i>Kataluniako Antropologia,<br \/>\nEtnografia eta Historiaurreko Elkartea<\/i>-ren sortzaileetako bat izan zen, eta<br \/>\n1935ean inauguratutako Bartzelonako Arkeologia Museoaren sortzailea.<br \/>\nArkeologiatik, antropologiatik eta historiaurretik hasi zen bere lehen ikasleak<br \/>\nprestatzen: Lluis Pericot Garcia, Serra i R\u00e0fols anaiak, Elias eta Josep de<br \/>\nCalasanz, Alberto del Castillo Yurrita, besteak beste, \u00abarkeologia-eskola<br \/>\nkatalana\u00bb delakoaren kideak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Primo de Rivera jeneralaren<br \/>\ndiktaduran (1923-1930), Bosch i Gimperak areagotu eta estutu egin zituen<br \/>\nharremanak atzerriko unibertsitateetako espezialistekin. Amsterdamgo<br \/>\nAntropologiako Nazioarteko Institutuaren Kongresuan, Rodasko <i>Convegno<\/i>-an<br \/>\neta Florentziako Etruskoei buruzko Kongresuan parte hartu zuen. Europako eta<br \/>\nLatinoamerikako hainbat akademia, institutu eta elkartetako ohorezko eta osoko<br \/>\nkidea. 1936an <i>honoris causa <\/i>doktore izendatu zuen Heidelbergeko<br \/>\nUnibertsitateak, eta 1966an berritu zuen sari hori. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Diktaduraren ondoren,<br \/>\nErrepublikan jarduera politikoan hasi zen, Nicolau d\u2019Olwer-en <i>Acci\u00f3 Catalana<\/i>-n.<br \/>\n1931n, behin-behineko gobernu errepublikanoko Instrukzio Publikoko ministro<br \/>\nMarcelino Domingok Filosofia eta Letren Fakultateko dekano izendatu zuen. Aldi<br \/>\nberean, <i>Generalitat<\/i>-eko kultura-kontseilari Ventura Gassolek Fakultateko<br \/>\nkomisariotzako kide izendatu zuen. August Pi i Sunyer, Jaume Serra Hunter,<br \/>\nEdouard Fontsere, Josep Xirau eta Enric Soler i Batlle errektorearekin batera,<br \/>\nBartzelonako Unibertsitaterako autonomia estatutu baten erreforma eta idazketa<br \/>\negin zuen. Urte bereko uztailaren 9an, Jaume Serra Hunter hautatu zuten<br \/>\nerrektore, eta Bartzelonako unibertsitate-autonomiaren prozesua hasi zen.<br \/>\nProzesu horretan, Bosch i Gimperak paper erabakigarria jokatu zuen. 1931ko<br \/>\nirailaren 15ean, Ministerioak autonomia eman zien Madrilgo eta Bartzelonako<br \/>\nFilosofia eta Letren Fakultateei. Kataluniako Autonomia Estatutua (1932) onartu<br \/>\neta hilabete batzuetara, Kataluniako Unibertsitatearen estatutua berretsi zen,<br \/>\n1933ko ekainaren 1ean, eta Bosch i Gimpera Patronatuko izendatu zuten lehen<br \/>\nerrektore. 1937ko ekainaren 30etik hara, Gerra Zibilaren erdian, \u00abmaiatzeko<br \/>\ngertaeren\u00bb ondoren, <i>Generalitat<\/i>-eko gobernuan parte hartu zuen, Justizia<br \/>\nkontseilari gisa. Errepublika garaitua izan zenean, eta Perpinyako<br \/>\nkontzentrazio-esparruetako errefuxiatuen alde beste ezer egiterik ez zuela<br \/>\nsinetsita, Bosch i Gimpera Ingalaterrara joan zen bere emazte Josefina Garcia<br \/>\nDiazekin eta seme-alabekin. Horrela, erbestealdi luze eta neketsu bat hasi zen<br \/>\nhistorialari katalanarentzat, eta ez zen falta nazioarteko aitortzarik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Frantzian egonaldi laburra egin<br \/>\nondoren, Ingalaterran Oxfordeko Unibertsitateko irakasle gonbidatu gisa lan<br \/>\negin zuen 1939 eta 1940 bitartean, non bere ikasketetan egunean jartzeko aukera<br \/>\nizan baitzuen. Handik gutxira, Amerika kontinentean, eskolak eman zituen<br \/>\nPanaman eta Kolonbian. Bogotan zegoen Mexikotik gonbidapena jaso zuenean, eta<br \/>\n1941erako Mexikon finkatu zen behin betiko. La Casa de Espa\u00f1an lan egin zuen,<br \/>\nondoren El Colegio de M\u00e9xico deitua, bai eta Mexikoko Unibertsitate Nazional<br \/>\nAutonomoan ere. Erregimen frankista salatzen zuten elkarteetako kide izan zen,<br \/>\nhala nola Uni\u00f3n de Profesores Universitarios Espa\u00f1oles en el Extranjero<br \/>\n(UPUEE); Espainiako Unibertsitate Irakasle Emigratuen Lehen Bileran ere parte<br \/>\nhartu zuen, Habanan, 1943an, Espainia berreraikitzea helburu zuena. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>UNAMeko irakasle izan zenez,<br \/>\nerakundeak bere espediente akademikoa gorde du: 1942ko uztailaz geroztik,<br \/>\nastean hamar eskola ordu eman zituen hainbat ikasgaitan. Lehendabizi, Filosofia<br \/>\neta Letren Fakultatearen mendeko Udako Eskolan irakasle izan zen. Bi urte<br \/>\ngeroago, astean bi ordu lortu zituen Fakultate horretan, eta Udako Eskolako<br \/>\norduekin txandakatzen zituen. Filosofia eta Letretako irakaslea izan zen hiru<br \/>\nhamarkadatan. Mexikoko beste erakunde batzuetan ere irakasle aritu zen, hala<br \/>\nnola Antropologia eta Historiako Eskola Nazionalean, 1941az geroztik, eta<br \/>\nMexico City Collegen, 1943 eta 1945 artean. Gainera, Guatemalako San Carlos<br \/>\nUnibertsitatean eskolak eman zituen 1945 eta 1947 artean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>UNAMeko Filosofia eta Letretako<br \/>\nFakultatean eman zituen ikastaroetatik erretiratuko zen 1974an. Honako<br \/>\nirakasgai hauek eman zituen, besteak beste: Espainiako Historia<br \/>\natzerritarrentzako ikastaro gisa, 1941 eta 1944 artean; Historia Orokorreko Mintegia<br \/>\n1947 eta 1948 urteetan; Antropologiako Doktoregoko Arkeologia Mintegia 1959tik,<br \/>\neta Ekialdeko Historiako eta Historiaurreko Mintegiak tesiak prestatzeko<br \/>\n1965etik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1948an, Unescoren Humanitate<br \/>\nDepartamentua zuzentzeko lizentzia jaso zuen, eta aukera horrek are gehiago<br \/>\nzabalduko zion nazioarteko proiekzioa. Mexikora itzuli zenean, 1952an, UNAMera<br \/>\nitzuli zen Ikerketa Historikoen Institutura, eta Mexikoko etapa sendotu zuen,<br \/>\nlanaldi osoko karrerako ikertzaile izendatu baitzuten. Hirurogeita bat urte<br \/>\nzituela, kargu berriak nolabaiteko egonkortasun ekonomikoa ekarri zion, eta<br \/>\nbere denbora profesionala ikerkuntzan eman ahal izateko bermea. Beste<br \/>\nordainsari ekonomiko batzuk ere lortu zituen Fakultateari emandako zerbitzu<br \/>\nosagarriengatik, bai eta UNAMetik kanpo beste batzuengatik ere. Eskolak ematen<br \/>\njarraitu zuen, oraingoan Antropologia eta Historiako Eskola Nazionalean, non<br \/>\nHistoriaurrea irakasten zuen. Halaber, 1967an, Mexikoko gobernu federalak<br \/>\nKulturen Museo Nazionaleko aholkulari izendatu zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere lana etengabekoa izan zen,<br \/>\nnahiz eta erbestean zailtasunak izan, eta sari ugari jaso zituen. Sorbonako<br \/>\nirakasle gonbidatua izan zen 1951n; Zientzia Antropologiko eta Etnologikoen<br \/>\nNazioarteko Batasuneko idazkari nagusia, 1953 eta 1966 bitartean; Unescorako<br \/>\nMexikoko Batzorde Nazionaleko kidea, eta Erakunde Humanistikoen Mexikoko<br \/>\nKontseiluko presidentea, 1960tik. Alemaniako Heidelbergeko Unibertsitateko<br \/>\nirakasle gonbidatua ere izan zen 1966ko udan. Hainbat lekutan (Mexiko,<br \/>\nGuatemala, Kolonbia, Kuba, Brasil, Polonia, Txekoslovakia, Alemania, Austria,<br \/>\nItalia, Portugal, Frantzia, Estatu Batuak) eman zituen hitzaldi ugariek<br \/>\nerakusten dutenez, erbestealdi behartuak ez zion nazioarteko aitortzarik<br \/>\nmurriztu. San Salvadorreko Unibertsitatean Erromako Historiari buruzko<br \/>\nikastaroak egin zituen 1947an, bai eta El Colegio de M\u00e9xico ikastetxean ere<br \/>\n1958an, Antzinateko Asiako Historiari buruz. Gainera, azterlaneko bidaia ugari<br \/>\negin zituen Europako, Amerikako, Afrika iparraldeko, Ekialde Hurbileko eta Asia<br \/>\nerdialdeko hainbat herrialdetan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bosch i Gimperak egindako<br \/>\nikerketak, gehienak argitaratuak, nazioarteko komunitate zientifikoak eman zion<br \/>\nbabesa adierazten dute historialari gisa bere ibilbidearen hasieratik, eta<br \/>\nbatez ere erbestean bizi izan zen bitartean. Azpimarratzekoa da 1914tik indusketak<br \/>\negin zituela Iberiar Penintsulako historiaurreko herrietan eta Kataluniako<br \/>\nEmporion kolonia greziarrean, Europako kontinentearen historiaurreari eta<br \/>\nantzinako historiari buruzko ikerketak egiteko. Ildo horri lotu zitzaion<br \/>\nerbesteko urteetan, eta UNAMek 1963an argitaratutako <i>Homenaje a Pedro<br \/>\nBosch-Gimpera <\/i>lanean jaso zituen ikerketok. Baskoniari buruz idatzi zuen,<br \/>\nbesteak beste: \u00abEl problema etnol\u00f3gico vasco y la arqueolog\u00eda\u00bb, <i>RIEV<\/i>,<br \/>\n14. liburukia, 4. zenbakia (1923), 589-660.. or. Bertan, euskal herriaren eta<br \/>\nhizkuntzaren jatorria azaldu zuen, arkeologian eta antropologian oinarrituz,<br \/>\nfolklorea, ohiturak&#8230;, etnologiaren zientzia aztertuz. Aldizkari berean<br \/>\nargitaratu zuen \u00abLos celtas y el Pueblo Vasco\u00bb, <i>RIEV<\/i>, 23. liburukia, 3.<br \/>\nzenbakia (1932), 457-486.. or. Hor, herri zeltikoen mugimenduak aztertu zituen<br \/>\neuskal tribuekiko, eta horiek zeuden eremuak mugatu. Kantabriarrak eta<br \/>\nautrigoiak aztertu zituen. Ez zuen uste Penintsula iparraldean zeuden<br \/>\nerromatarren garaiko herriak zeltak zirenik, eskualdekoak bertakoak baizik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erbestean, lan hauexek<br \/>\nnabarmendu ziren, hala oihartzunez nola aitortzaz: <i>Two Celtic Waves in Spain<\/i>,<br \/>\nLondresen Akademia Britainiarrak argitaratua 1942an; <i>El poblamiento antiguo<br \/>\ny la formaci\u00f3n de los pueblos de Espa\u00f1a<\/i>, Mexiko: Imprenta Universitaria,<br \/>\n1945; \u00abMouvements celtiques. Essai de reconstitution\u00bb, <i>\u00c9tudes celtiques<\/i>-en<br \/>\nargitaratua, Paris, 1950 eta 1956 artean; <i>Todav\u00eda el problema de la cer\u00e1mica<br \/>\nib\u00e9rica<\/i>, UNAMek 1958an argitaratua; <i>El problema Indoeuropeo, <\/i>UNAMek<br \/>\nere bai, 1960an \u2013fratses itzulpenaz, <i>Les indoeurop\u00e9ens<\/i>, Paris: Payot,<br \/>\n1961\u2013, eta \u00abDie Indoeurop\u00e4er. <\/span><span>Schlussfolgerung\u00bb, <i>Die Urheimat der Indogermanen<\/i>,<br \/>\nDarmstadten argitaratua, 1968an. <\/span><span>Beste<br \/>\nargitalpen batzuetan, Amerika kontinenteari buruzko bere emaitzak eman zituen ezagutzera,<br \/>\nhala nola Andre Varagnacen laneko Amerikako aurrehistoriari buruzko<br \/>\nkapituluetan, in <i>L\u2019homme avant l\u2019\u00e9criture<\/i>, Paris: Armand Colin, 1959;<br \/>\n\u00abLa prehistoria y los or\u00edgenes del hombre americano\u00bb, <i>Origens do homem<br \/>\namericano: 2.\u00ba, Encontros intelectuais de Sao Paulo sob o patrocinio da Unesco <\/i>(1961),<br \/>\nInstituto de Prehistoria da Universidade de S\u00e3o Paulo, 1964; <i>L\u2019Am\u00e9rique<br \/>\navant Christophe Colon: pr\u00e9histoire et hautes civilisations, <\/i>Paris: Payot,<br \/>\n1967, eta VII. liburukiko <i>L\u2019America precolombina <\/i>kapituluak, in <i>Storia<br \/>\nUniversale di Popoli e della Civilt\u00e0, <\/i>Torino, UTET, 1970; gainera, <i>Historia<br \/>\nde Oriente<\/i>, I, M\u00e9xico: UNAM, 1970. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>UNAMeko <i>Anales de<br \/>\nAntropolog\u00eda<\/i>-n, haren ikerketak nabarmentzen dira: \u00abEl arte rupestre en<br \/>\nAm\u00e9rica\u00bb I. liburukian (1964); euskal gaiei ere arreta berezia eskaini zien,<br \/>\n\u00abArqueolog\u00eda y Ling\u00fc\u00edstica en el problema de los or\u00edgenes vascos\u00bb, II.<br \/>\nliburukian (1965); \u00abEl neol\u00edtico y la debate del problema indoeuropeo\u00bb, III.<br \/>\nliburukian (1966); \u00abLas relaciones prehist\u00f3ricos mediterr\u00e1neas\u00bb, IV. liburukian<br \/>\n(1967); \u00abNuevos aspectos del paleol\u00edtico eurasi\u00e1tico en relaci\u00f3n con el origen<br \/>\nde los cazadores americanos\u00bb, V. liburukian (1968); \u00abSobre las ra\u00edces de<br \/>\nEspa\u00f1a\u00bb, VI. liburukian (1969); \u00abParalelos transpac\u00edficos de las altas culturas<br \/>\namericanas y su cronolog\u00eda\u00bb, VII. liburukian (1970), \u00abEnsayo de una visi\u00f3n de<br \/>\nconjunto del neol\u00edtico europeo\u00bb, VIII. liburukian (1971). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren harreman<br \/>\nzientifiko-instituzionalekin egindako lana ere nabarmena izan zen. Unescon egon<br \/>\nzen bitartean, hainbat kongresutan parte hartu zuen, ondoren Filosofiaren eta<br \/>\nGiza Zientzien Nazioarteko Kontseiluan ordezkaritza izango zuten giza<br \/>\nzientzietako erakunde iraunkorrak ezartzeko; UNAMen ordezkari izan zen, Luis<br \/>\nGarrido Diaz errektoreak eskuordetuta. Unescoko funtzionario eta Mexikoko<br \/>\nordezkaritzako kide gisa, Unibertsitateen Nazioarteko Elkartearen sorreran<br \/>\nparte hartu zuen; Elkarte hori Guatemalako unibertsitate latinoamerikarrekin<br \/>\nosatu zen. Bertan, Unescoko eta Mexikoko Unibertsitateko irakasle izan zen.<br \/>\n1963an, Filosofiaren eta Humanitateen Nazioarteko Kontseiluaren (CIPSH)<br \/>\nbatzarra antolatu zuen Mexikon, eta, \u00abAntropologia eta Etnologia Zientzien<br \/>\nBatasuna\u00bbko idazkari nagusi gisa, Paris, Brusela, Ann Arbor, Tokio, Mexiko,<br \/>\nKopenhage eta Bukaresteko CIPSHen batzarretan parte hartu zuen, 1953tik 1967ra.<br \/>\nUrte horretan bertan, aitortza jaso zuen bere adopzioko unibertsitatean<br \/>\negindako lanagatik, ikertzaile emeritu izendatu baitzuten. 1942an eskuratu zuen<br \/>\nmexikar nazionalitatea. Ez zen inoiz Espainiara itzuli, frankismoak pasa zion<br \/>\nkostuetako bat, baina eskola sortu zuen erbestean lantalde eta ikasle<br \/>\nhandiekin&#8230; <\/span><span>Mexiko Hirian hil zen 1974ko urriaren 17an, gibeleko gaitz batek jota. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Espainiako historiografia profesionalaren lehen belaunaldietako figura garrantzitsuenetako bat izan zen. Bosch i Gimperae \u00abhistoriaurrelaria\u00bb izan zela esan daiteke, horixe izan baitzen bere ikerketetarako aro lehenetsia. Arkeologoa eta antropologoa izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz (1936-1939) pasa zuen erbestea Espainiak jasan zuen galera zientifiko handienetako bat izan zen. Unibertsitateko ikasketen lehen zatian, 1910ean, aldi berean amaitu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[339],"class_list":["post-3955","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>BOSCH I GIMPERA, Pere (Bartzelona, 1891ko martxoak 22 - Mexiko Hiria, Mexiko, 1974ko urriak 9). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bosch-i-gimpera-pere-792-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"BOSCH I GIMPERA, Pere (Bartzelona, 1891ko martxoak 22 - Mexiko Hiria, Mexiko, 1974ko urriak 9). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Espainiako historiografia profesionalaren lehen belaunaldietako figura garrantzitsuenetako bat izan zen. Bosch i Gimperae \u00abhistoriaurrelaria\u00bb izan zela esan daiteke, horixe izan baitzen bere ikerketetarako aro lehenetsia. Arkeologoa eta antropologoa izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz (1936-1939) pasa zuen erbestea Espainiak jasan zuen galera zientifiko handienetako bat izan zen. Unibertsitateko ikasketen lehen zatian, 1910ean, aldi berean amaitu [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bosch-i-gimpera-pere-792-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bosch-i-gimpera-pere-792-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bosch-i-gimpera-pere-792-eu\\\/\",\"name\":\"BOSCH I GIMPERA, Pere (Bartzelona, 1891ko martxoak 22 - Mexiko Hiria, Mexiko, 1974ko urriak 9). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T17:55:45+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bosch-i-gimpera-pere-792-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bosch-i-gimpera-pere-792-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bosch-i-gimpera-pere-792-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"BOSCH I GIMPERA, Pere (Bartzelona, 1891ko martxoak 22 &#8211; Mexiko Hiria, Mexiko, 1974ko urriak 9).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"BOSCH I GIMPERA, Pere (Bartzelona, 1891ko martxoak 22 - Mexiko Hiria, Mexiko, 1974ko urriak 9). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bosch-i-gimpera-pere-792-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"BOSCH I GIMPERA, Pere (Bartzelona, 1891ko martxoak 22 - Mexiko Hiria, Mexiko, 1974ko urriak 9). - Iura Vasconiae","og_description":"Espainiako historiografia profesionalaren lehen belaunaldietako figura garrantzitsuenetako bat izan zen. Bosch i Gimperae \u00abhistoriaurrelaria\u00bb izan zela esan daiteke, horixe izan baitzen bere ikerketetarako aro lehenetsia. Arkeologoa eta antropologoa izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz (1936-1939) pasa zuen erbestea Espainiak jasan zuen galera zientifiko handienetako bat izan zen. Unibertsitateko ikasketen lehen zatian, 1910ean, aldi berean amaitu [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bosch-i-gimpera-pere-792-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bosch-i-gimpera-pere-792-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bosch-i-gimpera-pere-792-eu\/","name":"BOSCH I GIMPERA, Pere (Bartzelona, 1891ko martxoak 22 - Mexiko Hiria, Mexiko, 1974ko urriak 9). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T17:55:45+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bosch-i-gimpera-pere-792-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bosch-i-gimpera-pere-792-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bosch-i-gimpera-pere-792-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"BOSCH I GIMPERA, Pere (Bartzelona, 1891ko martxoak 22 &#8211; Mexiko Hiria, Mexiko, 1974ko urriak 9)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3955","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3955\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3955"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3955"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}