{"id":3949,"date":"2023-02-15T18:53:34","date_gmt":"2023-02-15T17:53:34","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/blay-de-gaix-gabriel-francois-de-789-eu\/"},"modified":"2023-02-15T18:53:34","modified_gmt":"2023-02-15T17:53:34","slug":"blay-de-gaix-gabriel-francois-de-789-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/blay-de-gaix-gabriel-francois-de-789-eu\/","title":{"rendered":"BLAY DE GAIX, Gabriel-Fran\u00e7ois de (Perpinya, Ekialdeko Pirinioak, Frantzia, 1848ko urriak 25 &#8211; Valdurenque, Midi-Pirinioak, Frantzia, 1917\/1919ko? otsailak 28)."},"content":{"rendered":"<p><span>Marie Marguerite Mathilde de<br \/>\nRichard de Gaix eta Jean Joseph Antoine Pierre Blay izan zituen guraso. Aita<br \/>\nPerpinyako herritarra zen, 1809. urtean jaioa, guraso zituela Jean Ange Basile<br \/>\nRaymond Blay eta Fran\u00e7oise de Lassus senar-emazteak, eta Gaixkoko gazteluko<br \/>\nbaroniaren ondorengoa zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gabriel-Fran\u00e7oisen aita \u00abjabe\u00bb<br \/>\ngisa agertzen da deskribaturik semeari 1868. urtean Eskola Politekniko<br \/>\nospetsuan sartu zenean ireki zioten fitxan, xehetasun gehiagorik eman gabe. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ekonomia-gaiak alde batera<br \/>\nutziz, Blay de Gaix komandantearen leinuak sustrai irmoak ditu noblezia katalan<br \/>\neta proventzarreko De Gaix familia zaharrean. Hala amonak nola amak, hain<br \/>\nzuzen, lotura estua zuten De Gaix abizenarekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gabriel-Fran\u00e7ois seme bakarra<br \/>\nzen, eta ondorengotza hori 1875. urtetik hara erreklamatu zuen bakarrik. Izan<br \/>\nere, Frantziako Errepublikako presidentearen abuztuaren 6ko dekretu batek<br \/>\nabizena aldatzeko balio izan zion, ordu arte De Blay baitzen, baina ordutik<br \/>\nhara De Blay de Gaix. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eskola Politekniko frantseseko<br \/>\ndokumentuen aurkibideetan agertzen da ikasle onartu zutela, 1868. urtean<br \/>\nParisen egin zuen azterketa baten ondoren. Fitxak oparo deskribatzen du<br \/>\nGabriel-Fran\u00e7ois, Baiona hiriko historialari militarra bilakatuko zena. Xehetasun<br \/>\nhauexek ematen zituen: metro eta hirurogeita hamar zuela altuera, ile eta<br \/>\nbekain ilunak, begiak bezala, kopeta apala zuela, sudurra \u00abohikoa\u00bb, ahoa<br \/>\n\u00abertaina\u00bb eta aurpegi obalatua; okotzak, zulo deigarri bat zuen berezitasun. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Fitxa horretan bertan, haren<br \/>\nikasketa eta ibilbide militarrari buruzko datuak ematen ziren. Agertzen da<br \/>\nlehendabiziko dibisiora igorri zutela 1869an, Frantziako Bigarren Inperioa<br \/>\ndesegin eta Frantzia-Prusia Gerrak eztanda egin baino urtebete lehenago. 62.<br \/>\nzenbakiaz agertzen da 142 ikasle hautagaiko zerrenda batean. 1870ean, onartua<br \/>\ndeklaratu zuten funtzio publikorako, 52. Zenbakiaz 141eko zerrenda batean. Urte<br \/>\nhorretan bertan, Frantzia-Prusia Gerra jada hasia zela, ingeniari militarren<br \/>\nkidegoaren zerbitzura jarri zen, 13. Zenbakiaz 25 ikasleko promozio batean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Urria da haren geroko ibilbide<br \/>\nmilitarrari buruzko informazioa, baina froga daiteke. Borel d\u2019Hauteriveren <i>Annuaire<br \/>\nde la Noblesse de France et des maisons de l\u2019Europe <\/i>urtekariaren 1876ko<br \/>\nargitaraldian, adierazten da Gabriel-Fran\u00e7ois Arrasko ingeniarien hirugarren<br \/>\nerregimentuko ofiziala zela garaitsu horretan, justu abizenean De Blay de Gaix<br \/>\njarri zuen unean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hurrengo urteetan, garai<br \/>\nhartako frantses armadako buletinek informazioa ematen jarraitu zuten haren<br \/>\nibilbide militarrari buruz, nahiz eta nahiko motz. Zehazki, Borel<br \/>\nd\u2019Hauteriveren aipaptu urtekarian Gabriel-Fran\u00e7ois de Blay de Gaix Arrasko<br \/>\ningeniarien hirugarren erregimentuko izen-zerrendan agertzen dela argitaratu<br \/>\neta bi urtera, Armadaren Buletinak 1878. urterako bere antzinatasuneko<br \/>\nzerrendetan adierazi zuen De Blay de Gaix kapitaina zela jada, bigarren<br \/>\nklasekoa izan arren, 1875eko urriaren 26tik, eta Perpinyan kokatu zuen, une<br \/>\nhorietan haren eginkizun zehatza zen den adierazi ez arren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gabriel-Fran\u00e7ois de Blay de<br \/>\nGaix bi aldiz ezkondu zen: 1881ean, Tolosan Marie Louise Pauline Candie de<br \/>\nSaint-Simonekin. Ezkontza horretatik, Marie Henriette de Blay de Gaix jaio zen.<br \/>\n1901ean, Louise Hilariette Josephine Marie de Meherenc de Saint-Pierrekin<br \/>\nezkondu zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Blay de Gaix komandantearen<br \/>\nheriotzari buruzko datuak ez datoz. Familiako genealogiaren arabera, 1917an hil<br \/>\nzen Valdurenquen, eta Frantziako Liburutegi Nazionalaren katalogoak, bertan<br \/>\nautore gisa agertzen baita, eta Frantziako Eskola Politeknikoaren ikasle-fitxak<br \/>\nheriotza 1919an gertatu zela adierazten dute. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nahiko urria izan zuen obra<br \/>\nidatzia, bere familiari buruzko azterketa genealogikoetan zentratua eta<br \/>\nhemeretzigarren mendeko Europako publiko kultuaren gustuko bitxikeria<br \/>\nhistorikoen ingurukoa. Adibidez, Caucali\u00e8resko bizilagunei 1273an emandako<br \/>\nliberazio-gutun feudal bati buruzko bere azterlanaren kasua. Blay de Gaix<br \/>\nbaroiak ekarpen baliotsuak egin zituen <\/span><span>XVIII<\/span><span>. mendeko korrespondentzia-serie osoak argitaratuz,<br \/>\nhala nola Lavaurreko apezpikuarena, Jean de Montanges monsinorearena 1749 eta<br \/>\n1764 bitartean, edo 1793an exekutatutako Castelnau baroi<br \/>\nkontrairaultzailearena. Bilduma horietako batzuk, hala ere, haren<br \/>\nfamilia-historiari buruzko interesekin ere lotuta egon ziren, hala nola Coraly<br \/>\nedo Coralie de Gaixenari buruz, baronia horri lotutako Napoleonen osteko<br \/>\nFrantziako dama eraginkorra. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskal Herriari lotutako haren<br \/>\nlana Baionako historia militarra berreraikitzeari eskainitako bi liburukira<br \/>\nmugatzen da. Bi liburuki horien lehen edizioaren azalean adierazten den bezala,<br \/>\nLapurdiko hiri horretan ingeniari buru igarotako egonaldian egindako lan<br \/>\nbikaina da. Lehen aldiz 1899an argitaratu zen, eta 1905ean amaitu. Bi liburuen<br \/>\nedukia hemeretzigarren mendeko Frantziak eta Europak ezaugarri duten erudizio<br \/>\nhistorikoaren ohikoa da. Hau da, gertakari handi eta data garrantzitsuei<br \/>\nburuzko datu pilaketa bat, Baionako jatorri urrunenen eta Frantziako<br \/>\nIraultzaren garaiaren artean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erudizio historikoaren metaketa<br \/>\nhorrek izan duen eragina nabarmena da. Ondorengo historiografiak aipatu egin<br \/>\ndu, bereziki lan itzel horrek Nafarroa errenazentistako erlijio-gerrei buruz<br \/>\njasotzen dituen datuen inguruan. Lan honetan egindako \u00abbalentria\u00bb dokumentala<br \/>\nezin baliotsuagoa izan da euskal hirigune garrantzitsu horri buruzko edozein<br \/>\nazterlanetarako, historiaurreko jatorririk urrunenetatik \u2014eta erromatarren<br \/>\naurreko zein erromatarren garaitik\u2014 Frantziako Iraultzaraino doan aldi luzean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Marie Marguerite Mathilde de Richard de Gaix eta Jean Joseph Antoine Pierre Blay izan zituen guraso. Aita Perpinyako herritarra zen, 1809. urtean jaioa, guraso zituela Jean Ange Basile Raymond Blay eta Fran\u00e7oise de Lassus senar-emazteak, eta Gaixkoko gazteluko baroniaren ondorengoa zen. Gabriel-Fran\u00e7oisen aita \u00abjabe\u00bb gisa agertzen da deskribaturik semeari 1868. urtean Eskola Politekniko ospetsuan sartu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[339],"class_list":["post-3949","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>BLAY DE GAIX, Gabriel-Fran\u00e7ois de (Perpinya, Ekialdeko Pirinioak, Frantzia, 1848ko urriak 25 - Valdurenque, Midi-Pirinioak, Frantzia, 1917\/1919ko? otsailak 28). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/blay-de-gaix-gabriel-francois-de-789-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"BLAY DE GAIX, Gabriel-Fran\u00e7ois de (Perpinya, Ekialdeko Pirinioak, Frantzia, 1848ko urriak 25 - Valdurenque, Midi-Pirinioak, Frantzia, 1917\/1919ko? otsailak 28). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Marie Marguerite Mathilde de Richard de Gaix eta Jean Joseph Antoine Pierre Blay izan zituen guraso. Aita Perpinyako herritarra zen, 1809. urtean jaioa, guraso zituela Jean Ange Basile Raymond Blay eta Fran\u00e7oise de Lassus senar-emazteak, eta Gaixkoko gazteluko baroniaren ondorengoa zen. Gabriel-Fran\u00e7oisen aita \u00abjabe\u00bb gisa agertzen da deskribaturik semeari 1868. urtean Eskola Politekniko ospetsuan sartu [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/blay-de-gaix-gabriel-francois-de-789-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/blay-de-gaix-gabriel-francois-de-789-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/blay-de-gaix-gabriel-francois-de-789-eu\\\/\",\"name\":\"BLAY DE GAIX, Gabriel-Fran\u00e7ois de (Perpinya, Ekialdeko Pirinioak, Frantzia, 1848ko urriak 25 - Valdurenque, Midi-Pirinioak, Frantzia, 1917\\\/1919ko? otsailak 28). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T17:53:34+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/blay-de-gaix-gabriel-francois-de-789-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/blay-de-gaix-gabriel-francois-de-789-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/blay-de-gaix-gabriel-francois-de-789-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"BLAY DE GAIX, Gabriel-Fran\u00e7ois de (Perpinya, Ekialdeko Pirinioak, Frantzia, 1848ko urriak 25 &#8211; Valdurenque, Midi-Pirinioak, Frantzia, 1917\\\/1919ko? otsailak 28).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"BLAY DE GAIX, Gabriel-Fran\u00e7ois de (Perpinya, Ekialdeko Pirinioak, Frantzia, 1848ko urriak 25 - Valdurenque, Midi-Pirinioak, Frantzia, 1917\/1919ko? otsailak 28). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/blay-de-gaix-gabriel-francois-de-789-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"BLAY DE GAIX, Gabriel-Fran\u00e7ois de (Perpinya, Ekialdeko Pirinioak, Frantzia, 1848ko urriak 25 - Valdurenque, Midi-Pirinioak, Frantzia, 1917\/1919ko? otsailak 28). - Iura Vasconiae","og_description":"Marie Marguerite Mathilde de Richard de Gaix eta Jean Joseph Antoine Pierre Blay izan zituen guraso. Aita Perpinyako herritarra zen, 1809. urtean jaioa, guraso zituela Jean Ange Basile Raymond Blay eta Fran\u00e7oise de Lassus senar-emazteak, eta Gaixkoko gazteluko baroniaren ondorengoa zen. Gabriel-Fran\u00e7oisen aita \u00abjabe\u00bb gisa agertzen da deskribaturik semeari 1868. urtean Eskola Politekniko ospetsuan sartu [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/blay-de-gaix-gabriel-francois-de-789-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/blay-de-gaix-gabriel-francois-de-789-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/blay-de-gaix-gabriel-francois-de-789-eu\/","name":"BLAY DE GAIX, Gabriel-Fran\u00e7ois de (Perpinya, Ekialdeko Pirinioak, Frantzia, 1848ko urriak 25 - Valdurenque, Midi-Pirinioak, Frantzia, 1917\/1919ko? otsailak 28). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T17:53:34+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/blay-de-gaix-gabriel-francois-de-789-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/blay-de-gaix-gabriel-francois-de-789-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/blay-de-gaix-gabriel-francois-de-789-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"BLAY DE GAIX, Gabriel-Fran\u00e7ois de (Perpinya, Ekialdeko Pirinioak, Frantzia, 1848ko urriak 25 &#8211; Valdurenque, Midi-Pirinioak, Frantzia, 1917\/1919ko? otsailak 28)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3949","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3949\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3949"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3949"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}