{"id":3927,"date":"2023-02-15T18:15:34","date_gmt":"2023-02-15T17:15:34","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/alonso-martinez-manuel-778-eu\/"},"modified":"2023-02-15T18:15:34","modified_gmt":"2023-02-15T17:15:34","slug":"alonso-martinez-manuel-778-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alonso-martinez-manuel-778-eu\/","title":{"rendered":"ALONSO MARTINEZ, Manuel (Burgos, 1827ko urtarrilak 1 &#8211; Madril, 1891ko urtarrilak 13)."},"content":{"rendered":"<p><span>Familia aberats batean jaio<br \/>\nzen. <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendearen bigarren erdian, bere gain hartu zituen estatuaren ardura<br \/>\ngorenak. Gazterik, hogeita zortzi urte besterik ez zituela, ministerio-sail<br \/>\ndesberdinak bete zituen: Sustapeneko ministroa izan zen (1856an eta 1864an),<br \/>\neta, lehen aldian, Espainiako konstituzioen historiako ministrorik gazteena<br \/>\nizan zen; Ogasunekoa (1865-1866) eta Grazia eta Justiziakoa (hiru une<br \/>\ndesberdinetan: 1874an, Zabala jeneralaren gobernuan, Paviaren kolpearen<br \/>\nondoren; eta Sagastaren bi gobernutan, 1881-1883an; eta 1885-1888an). Horri<br \/>\nesker, administrazioaren beharrezko erreformei aurre egin ahal izan zien talaia<br \/>\npribilegiatu horretatik, kodegintzaren aurrerabidea bultzatu ahal izan zuen,<br \/>\n1882ko Prozedura Kriminalaren Legeari, 1885eko Merkataritza Kodeari eta Zigor<br \/>\nKodearen erreformari heldu, Zinpekoen Epaimahaia ezarri, eta abar. Gainera,<br \/>\nKodeen Batzordeko 1. Sekzioaren presidente gisa (1878-1888), Kode Zibilaren<br \/>\negitasmoa ondu zuen, eta eginkizun horri pertsonalki heldu zion: baieztatu ere<br \/>\negin zuen ekimen hori, nekeza bezain bihurria, izan zela bere bizitza<br \/>\npolitikoko urrezko ametsa. Halaber, beste batzorde berezi batzuetako<br \/>\npresidentea edo kidea izan zen, hala nola Uren Legea idatzi zuena (haren zioen<br \/>\nazalpena sinatuz, 1866), Prozedura Zibilarena, Merkataritza Kodearena, besteak<br \/>\nbeste. Bere beste ametsetako bat, Ministroen Kontseiluko presidentetza hartzea,<br \/>\nez zen egia bihurtu, segur aski Sagastari leial zitzaizkion bere alderdikideek<br \/>\nbabesik eman ez ziotelako, Bego\u00f1a Urig\u00fcenek idatzi duen bezala. 1854tik 1890era<br \/>\nbitarteko legegintzaldietan diputatu izan zen, eta oso gogoangarriak dira haren<br \/>\nidazkiak eta hitzaldi parlamentarioak, beti sakonak eta zorrotzak, bai eta<br \/>\nJurisprudentziaren Errege Akademiako presidente gisa esandakoak ere. Diputatuen<br \/>\nKongresuko presidente ere izan zen 1889ko ekainaren 14tik legegintzaldia amaitu<br \/>\narte. <\/span><span>Hain<br \/>\nzuzen, pixka bat geroago hil zen, 1890eko abenduaren 29an. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ideia liberaletakoa zen, baina<br \/>\nbeti jarrera zentristei atxikia. Alderdi liberalaren fakzio desberdinekin bat<br \/>\negin zuen, nahiz eta hari buruz beste politikari eta legelari ospetsu batek,<br \/>\nFrancisco Silvela politikako haren antagonistak, esan \u00abliberalen artean<br \/>\nmilitatzen duen kontserbadore ugarietako bat gehiago zen\u00bb. Madrilgo<br \/>\nUnibertsitate Zentralean Jurisprudentzian eta Filosofian lizentziatua,<br \/>\nliteratura eta poesiaren zalea, prestakuntza humanistiko handia erakutsi zuen<br \/>\nbere hitzaldi publikoetan eta idazkietan. Hainbat hizkuntza erabiltzeari esker,<br \/>\nzientzia juridikoaren aurrerapenak eta beste herrialde batzuetan egindako<br \/>\nlege-aurrerapenak ezagutu zituen, eta bere ezagutzak ardura publikoetatik<br \/>\negitasmo zituen erreformen mesedetan aplikatu zituen. Langile nekaezina izan<br \/>\nzen, zuzena iritzietan, zuhurra eta neurtua eztabaidagunetan eta politikan eta,<br \/>\nbere maisu Manuel Cortina bezala, adostasunera emana eta hizlari bikaina.<br \/>\nEmilio Castelarrek, besteak beste, haren bertute horixe nabarmendu zuen. Bere<br \/>\nbertuteengatik eta Estatuaren zerbitzura egin zuen lanagatik, mendearen<br \/>\nbigarren erdiko Politikako eta Zuzenbideko pertsonaiarik<br \/>\ngarrantzitsuenetakotzat hartu behar da. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Adostasunera emana zenez,<br \/>\nGobernuak esku artean zituen arazo politiko bihurrienak konpontzeko mandataria<br \/>\nizan zen: bitartekari-lanak egin zituen erreginarekin, bai eta Egoitza<br \/>\nSantuarekin ere, ezkontza zibilaren auzia aztertzeko, edo Elizaren desamortizazioaren<br \/>\nbetearazpena. Era berean, beti saiatu zen politikari eta legelari gisa landu<br \/>\nzituen erreformen bidea zelaitzeko hitzarmen-formulak bilatzen. Hitzarmen sen<br \/>\nhori bereziki agertu zen kodetze-prozesuan. Kode Zibilari dagokionez,<br \/>\naurrerapen garrantzitsuak lortu zituen foru-lurraldeetako ordezkarien<br \/>\nposizioari begira, <i>foruen auzia <\/i>delakoak zekartzan zailtasunak zelaituz.<br \/>\nHorixe zen, izan ere, kodegintzan aurreratzeko eragozpen handietako bat,<br \/>\nezkontza zibilarekin batera, Alonso Martinezen arabera. Horretarako, trebeki<br \/>\njokatu zuen, eta foru-lurraldeetako ordezkariekin <i>Junta magna <\/i>edo<br \/>\nbatzorde nagusi batean bildu zen ezkontzaren araubide ekonomikoa, seniparteen<br \/>\noinordetza edo testamentu-askatasuna sistema, foro eta enfiteusietan \u00abaldeak<br \/>\nzenbateraino onar zitezkeen eztabaidatzeko\u00bb. Batzorde horrek, Kodegintza<br \/>\nBatzordeko kideez eta Espainiako Senatuko zein Kongresuko ordezkariz osatuak,<br \/>\n1882an egin zituen saioak. 1884an, liburu interesgarri bat argitaratu zuen, <i>El<br \/>\nC\u00f3digo Civil en su relaci\u00f3n con las legislaciones forales <\/i>izenburukoa, eta,<br \/>\nbertan, hartutako akordioen berri bildu zuen. Gainera, Gaztelako edo Zuzenbide<br \/>\nKomuneko legeria eta beste lurraldeetakoak konparatu zituen, horretarako<br \/>\naskotariko eskualdeetako letraduen txostenak eta galdetegiak baliatuz,<br \/>\nnabarmenki hauexenak: Duran y Bas, Morales Gomez eta Lekanda Mendieta,<br \/>\nKataluniako, Nafarroako eta Bizkaiko zuzenbide propioaren defentsan, hurrenez<br \/>\nhurren. Alonso Martinezek <i>foru-letraduen <\/i>lana erabili zuen konponbide<br \/>\nbat bilatzeko eta era horretan askotariko lurraldeen zuzenbideak integratzeko,<br \/>\n1851eko egitasmo onean ez baitzegoen halakorik: praktikan, izan ere, zuzenbide<br \/>\nerkidea (komuna) egon zen indarrean Espainia osoan, foru-berezitasunak<br \/>\ndirelakoak gordez, harik eta horiek sintetizatzen zituen lege berezi bat atera<br \/>\narte, zuzenbide propioa zuen lurralde bakoitzean aplikatzekoa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1876ko Konstituzioa prestatu<br \/>\nzuen Batzordeko presidente gisa (<i>Bederatzien batzordea<\/i>), testu moderatu<br \/>\nhorren egile eta ideologo nagusitzat hartzen da. Hain zuzen, testu hori bihurtu<br \/>\nzen Berrezarkuntzako egitura politikoaren euskarri. Konstituzio hori Alonso<br \/>\nMartinezen beraren izaeraren isla da, Canovas del Castillok ere ondua.<br \/>\nKonstituzio horri esker, Espainiako alderdi liberala eta kontserbadorea bakez<br \/>\ntxandakatu ahal izan ziren gobernuan, Seiurteko Iraultzaileko urte aztoratuen<br \/>\nondoren (1868-1874). Testu konstituzional horren bidez, nolabaiteko<br \/>\negonkortasun sozial eta politikoko giroan hasi zen etapa politiko berria, eta<br \/>\npausoak eman ziren administrazioan erreforma garrantzitsuak egiteko, eta<br \/>\nerraztu egin zuen monarkiaren instituzioa errotzea, hura Alfontso XII.an<br \/>\ngorpuzturik. Izan ere, monarkiazale sutsua izanik, Burgosko gizon handi hau<br \/>\nharen eskubide dinastikoen aldeko porrokatua izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gizon publiko eta abokatu gisa,<br \/>\nerabakigarriak izan ziren haren bizitzan bi legelari, abokatutzako eta<br \/>\npolitikako ibilbidean maila gorenetara helduak: batetik, Cirilo Alvarez,<br \/>\nBurgosko Abokatuen Elkargoko dekanoa, Grazia eta Justiziako ministro, senatari<br \/>\neta 2. Sekzioko presidentea, bai eta Kodegintza Batzordeko arazo kriminaletakoa<br \/>\nere, 1875ean Batzorde hori berrantolatu zenetik; bestetik, Manuel Cortina,<br \/>\nMadrilgo Elkargoko dekanoa, politikaria, eta Kodegintza Batzordeko presidentea<br \/>\nhiru etapatan (1843-1844, 1854-1856 eta 1856-1869). Hain zuzen, legelari<br \/>\nsevillar itzaltsu horrek sartu zuen Alonso Martinez kodetze-lanetan, hura<br \/>\n1854an eratutako batzorde bereziko idazkari izendatuz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alonso Martinez Bizkaiko Foru<br \/>\nAldundiko abokatua izan zen bere ibilbide profesionaleko lehen urteetan.<br \/>\nBizkaiko Diputazioaren aholkulari-lanetan, ezagutzen da Gernikako Batzarretara<br \/>\ngonbidatu eta bertaratu zela, eta informatzaile-lana egin zuela 1849 eta 1854<br \/>\nartean probintziari eragiten zioten gai bihurrienetan, bereziki Bizkaia eta<br \/>\nSantanderko probintzia mugakidea aurrez aurre jarri zituen lurralde-arloko<br \/>\ngatazketan, jurisdikzio-mugetako liskarretara sartuak. Bizkaiarekin zuen lotura<br \/>\nprofesionala 1854an amaitu zen beharbada, Vic\u00e1lvaroren altxamenduarekin bat<br \/>\netorriz. Altxamenduak, izan ere, eszenategi berri bati eman zion hasiera:<br \/>\nBiurteko Progresista delakoa, haren aurreikuspen politikoekin bat zetorrena<br \/>\ngehiago. Une horretan, gortera lekualdatzea erabaki zuen, eta Madrilgo<br \/>\nAbokatuen Elkargoan izena eman (1854ko martxoaren 11n). Hartara, ibilbide<br \/>\nprofesional distiratsu bati ekin zion, Espainiako hiriburuan gobernadore zibil<br \/>\nlanetan hasiz, O\u2019Donnell jenerala gobernuburu zela. Haatik, euskal lurraldeekin<br \/>\nzuen lotura afektiboa ez zen amaitu Madrilera joatean: hurbiletik jarraitu<br \/>\nzituen haien arazoak, eta beti agertu zuen interesa zuzenbide propioaren<br \/>\nikasketari buruz. Iturrien haren erabilera eta erakunde basko-nafarren ezagutza<br \/>\nbere idazlan honetan egiazta daiteke: <i>El C\u00f3digo Civil en sus relaciones con<br \/>\nlas legislaciones forales<\/i>&#8230; Alonso Martinezek berak Kongresuko tribunatik<br \/>\naitortu zuen lurralde horiekin zuen afektua, 1856an. Maiz joan zen Donostiara,<br \/>\netxalde bat zuen bertan jabetzan, eta hurreko politikoekin biltzen zen. Maiz<br \/>\nhartzen zituen, halaber, ur- bainuak Beteluko bainuetxean, Donostia hiriburutik<br \/>\nhurbil eta Aralarko mendigunearen magalean kokatua, bronkitis kronikoari aurre<br \/>\negiteko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Politikari eta legelari<br \/>\nerabakigarria izan zen administrazioan eta Zuzenbidean erreformak sartzeko<br \/>\norduan, eta bere ezaugarri onenak erakutsi zituen legegintzako sorkuntzan eta<br \/>\narlo prozesalean, zibilean, penalean zein merkataritza-arloan eta auzitegien antolamenduan.<br \/>\nHala ere, Kode Zibila prestatu zuen batzordeko presidente-lanean aritzea du<br \/>\naintza handiena, haren lan iraunkor eta biribilena, doktrina garaikidearen zati<br \/>\nhandi baten hasierako errezeloak errezelo. Berak bultzatu zuen irmoen<br \/>\nkodegintza zibila. Jose Castan maisuak hari buruz esan zuen bezala, kodegintza<br \/>\nzibila \u00abharen obra da [&#8230;] (berak) bideratu eta zuzendu zuen\u00bb. Izan ere, ez<br \/>\nzen bera izan Kodearen autorea, legelari entzutetsuen talde-lana izan baitzen<br \/>\ngehiago, Kodegintza Batzordearen inguruan bilduak. Hala ere, politikari eta<br \/>\njurista gisa egin zuen ekarpena erabakigarria izan zen obra amaitu ahal<br \/>\nizateko, Ministeriotik edo Kodegintza Batzordetik kodetze-lanak koordinatuz.<br \/>\nEkarpen handia egin zuen arren, ekitaldi publiko bakar batean jaso zuen<br \/>\naitortza Kodearen erredakzio-batzordearen buru hartu zuen eginkizunarengatik,<br \/>\nguk dakigula. Jurisprudentzia Akademiak, behintzat, merituko akademiko izendatu<br \/>\nzuen 1890ean, heriotza hurbil zuela. Aitortza-ekitaldi horretan, Francisco<br \/>\nSilvelak bihotza eman zion Alonso Martinezi kodetze-eginkizunean bere ekarpena<br \/>\nburura eraman zezan, Kodearen iruzkinak eginez, Garcia Goyenak urte batzuk<br \/>\nlehenago 1851ko Kode Zibil egitasmoari buruz egin zuenaren antzera. Hala ere,<br \/>\ntamalez, ia ez zuen astirik izan eginkizun horretan hasteko bizitzako azken<br \/>\negunetan, heriotzak eraman baitzuen. Haren exegesi-lan bat izan zitekeenaren<br \/>\naurrerapen labur bat haren hil osteko idazlan batean azaldu zen: <i>Fundamentos<br \/>\nde la doctrina de algunos preceptos del C\u00f3digo Civil. <\/i><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aitortza bakan hori jaso arren,<br \/>\negia da haren garaikideek ez zutela haren lana behar beste balioetsi, Kodeari<br \/>\nbide laburra iragartzen baitzioten. Zuzenbide zibileko aditu talde batek gogor<br \/>\nkritikatu zuen, hala nola Augusto Comasek (Kodeari egotziz \u00abpresa<br \/>\nharrigarriaren fruitu\u00bb izatea) edo Sanchez Romanek (\u00ablan biziki inperfektua eta<br \/>\ntamalgarria\u00bb izan zela iritziz)<i>, <\/i>biak ere Kodegintza Batzordeko partaide<br \/>\nizatera deitu ez zituztelako, segur aski, edo Rafael de Ure\u00f1ak, zuzenbidearen<br \/>\nhistoriatik. Prentsak, korporazio eta elkargo profesionalek kritika horien<br \/>\nberri zabaldu zuten. Oso ezaguna da Iru\u00f1eko Abokatuen Elkargoaren irizpena,<br \/>\nKodeko artikuluak arbuiatuz. Hala ere, egindako lanari justizia eginez,<br \/>\ndenboraren joanean legelarien belaunaldiek Burgosko legelari hau eta haren<br \/>\nkodetze-lana birgaitu dituzte. Haren kodetze-lanak agertzen dituen merituak eta<br \/>\nkalitatea zuzenbide zibileko aditu ospetsuenek aitortu dituzte (Castan, De<br \/>\nCastro, Hernandez Gil&#8230;). Horretan, asko lagundu du zuzenbide zibilaren<br \/>\ndoktrinak egindako berrikuspen dogmatikoak eta haren edukien eguneratzeak<br \/>\ngeroko erreformen segidan, beharrezkoa denboraren joanean haren espiritua eta<br \/>\nmamia mantentzeko. Ehun urtetik gorako kode bat baino gehiago da: Alonso<br \/>\nMartinezen ekarpen onena izan zen Zuzenbide Estatua behingoz eta betiko<br \/>\nsendotzeko beharrezko segurtasun juridikoa finkatzeari begira. Horri gehitzen<br \/>\nbazaio 1876ko egitura konstituzionalaren diseinuari egin zion ekarpen<br \/>\nerabakigarria eta askotariko arloetan haren eskua duten erreforma garrantzitsuak,<br \/>\nAlonso Martinez Berrezarkuntzako gizon erabakigarritzat hartu behar da beste<br \/>\npolitikari nabarmen batzuekin batera, hala nola Canovas del Castillo edo<br \/>\nSagasta. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bestalde, Alonso Martinezek,<br \/>\nitzal publikoko pertsonaia orok bezala, aurkariak eta maiseatzaileak zituen,<br \/>\nhala nola krausismoaren jarraitzaileak, buruan zutela Gumersindo de Azcarate,<br \/>\neta Martinez, hain zuzen, haien ideien kontra borrokatu zen. Politikaren<br \/>\narloan, Lasso Gaitek adierazi duenez, ez zituen etsai gutxi, liberalismoaren<br \/>\nbarrutik ideia kontserbadoreak aldeztearren. Kontsekuentea ez izatea leporatu<br \/>\nzioten (Pidalgo markisak, besteak beste), ministroa zela zinpekoen epaimahaia<br \/>\nezartzea proposatu baitzuen. Publikoki, ordea, Zientzia Moral eta Politikoen<br \/>\nAkademiaren txosten batean, besteak veste haren sinadura zuena, hainbat<br \/>\neragozpen agertu zituen justizian herriak parte hartzeari buruz. Bere burua<br \/>\nposizioa aldatzera beharturik ikusi zuen, liberalen taldeak, Sagasta buruan<br \/>\nzela, 1876ko Konstituzioa onar zezan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hirurogeita lau urte zituela,<br \/>\n1891ko urtarrilaren 13an hil zen Madrilen, bronkioetako gaitz batek jota,<br \/>\nokerrera egin zuena Madrilgo negu gorriko egun batean, urte bereko urtarrilaren<br \/>\n5ean, Kongresuko ekitaldi bateko agerraldiaren ondoren. Alarguna utzi zuen:<br \/>\nDemetria Martin y Baraya andrea, emaztea 1857an harekin ezkondu zenetik, Alonso<br \/>\nMartinezko markesa tituluaz ohoratua. Bikoteak bederatzi haur izan zituen,<br \/>\nhorietako bat Casilda izenekoa (1866-1950), I. Romanonesko kondearekin ezkondua<br \/>\n(1863-1950). Haren artxibo pertsonalean, Alonso Martinezi buruzko balio handiko<br \/>\nalbiste eta dokumentuak biltzen dira, eta Espainiako Historiaren Errege<br \/>\nAkademian biltegiraturik dago, ikertzaileek probestu dezaten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Familia aberats batean jaio zen. XIX. mendearen bigarren erdian, bere gain hartu zituen estatuaren ardura gorenak. Gazterik, hogeita zortzi urte besterik ez zituela, ministerio-sail desberdinak bete zituen: Sustapeneko ministroa izan zen (1856an eta 1864an), eta, lehen aldian, Espainiako konstituzioen historiako ministrorik gazteena izan zen; Ogasunekoa (1865-1866) eta Grazia eta Justiziakoa (hiru une desberdinetan: 1874an, Zabala [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[339],"class_list":["post-3927","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ALONSO MARTINEZ, Manuel (Burgos, 1827ko urtarrilak 1 - Madril, 1891ko urtarrilak 13). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alonso-martinez-manuel-778-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ALONSO MARTINEZ, Manuel (Burgos, 1827ko urtarrilak 1 - Madril, 1891ko urtarrilak 13). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Familia aberats batean jaio zen. XIX. mendearen bigarren erdian, bere gain hartu zituen estatuaren ardura gorenak. Gazterik, hogeita zortzi urte besterik ez zituela, ministerio-sail desberdinak bete zituen: Sustapeneko ministroa izan zen (1856an eta 1864an), eta, lehen aldian, Espainiako konstituzioen historiako ministrorik gazteena izan zen; Ogasunekoa (1865-1866) eta Grazia eta Justiziakoa (hiru une desberdinetan: 1874an, Zabala [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alonso-martinez-manuel-778-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/alonso-martinez-manuel-778-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/alonso-martinez-manuel-778-eu\\\/\",\"name\":\"ALONSO MARTINEZ, Manuel (Burgos, 1827ko urtarrilak 1 - Madril, 1891ko urtarrilak 13). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T17:15:34+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/alonso-martinez-manuel-778-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/alonso-martinez-manuel-778-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/alonso-martinez-manuel-778-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ALONSO MARTINEZ, Manuel (Burgos, 1827ko urtarrilak 1 &#8211; Madril, 1891ko urtarrilak 13).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ALONSO MARTINEZ, Manuel (Burgos, 1827ko urtarrilak 1 - Madril, 1891ko urtarrilak 13). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alonso-martinez-manuel-778-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ALONSO MARTINEZ, Manuel (Burgos, 1827ko urtarrilak 1 - Madril, 1891ko urtarrilak 13). - Iura Vasconiae","og_description":"Familia aberats batean jaio zen. XIX. mendearen bigarren erdian, bere gain hartu zituen estatuaren ardura gorenak. Gazterik, hogeita zortzi urte besterik ez zituela, ministerio-sail desberdinak bete zituen: Sustapeneko ministroa izan zen (1856an eta 1864an), eta, lehen aldian, Espainiako konstituzioen historiako ministrorik gazteena izan zen; Ogasunekoa (1865-1866) eta Grazia eta Justiziakoa (hiru une desberdinetan: 1874an, Zabala [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alonso-martinez-manuel-778-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alonso-martinez-manuel-778-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alonso-martinez-manuel-778-eu\/","name":"ALONSO MARTINEZ, Manuel (Burgos, 1827ko urtarrilak 1 - Madril, 1891ko urtarrilak 13). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T17:15:34+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alonso-martinez-manuel-778-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alonso-martinez-manuel-778-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alonso-martinez-manuel-778-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ALONSO MARTINEZ, Manuel (Burgos, 1827ko urtarrilak 1 &#8211; Madril, 1891ko urtarrilak 13)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3927","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3927\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3927"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3927"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}