{"id":3925,"date":"2023-02-15T18:14:30","date_gmt":"2023-02-15T17:14:30","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-777-eu\/"},"modified":"2023-02-15T18:14:30","modified_gmt":"2023-02-15T17:14:30","slug":"sarrera-777-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-777-eu\/","title":{"rendered":"SARRERA"},"content":{"rendered":"<p><span>1876an gerra karlista amaitu,<br \/>\neta garai berri bat hasi zen Euskal Herrian edo, hobe esateko, Hego Euskal<br \/>\nHerrian. Karlosen jarraitzaileen porrotak ondorioak ekarri zituen. Gerraren<br \/>\nsorburuak, sorburuek, kausak, kausek, iritzi, azterketa eta gogoeta ugari eman<br \/>\nzituzten, eman dituzte, eta emango dituzte. Beti komeni da egiarantz hurbiltzea<br \/>\neta, hartara, hobe zehaztuko dugu gerra hori dinastia baten, erlijioaren edo<br \/>\nforuen aldekoa izan ote zen\u2026 edo denetatik pixka bat. Batzuetan, ez da erraza<br \/>\njakiten gauzak zergatik hasten diren, ez eta zergatik jarraitzen duten ere, edo<br \/>\nzergatik bukatzen diren. Gerrak aldatu egiten dira, eta horiek elikatzen<br \/>\ndituztenen arrazoiak ere ez dira bat eta bera: gerra urrunetik sentitzen duen<br \/>\npertsona batenak, lubakitik bertatik hura pairatzen duenarenak, bi<br \/>\naipatzearren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gerraren jatorria hizpidea<br \/>\njarri zuen alde bateko zein besteko eta Ebroz alde bietako pertsona garaikideen<br \/>\nartean; haren amaiera, berriz, <i>arraza-zigortzat <\/i>jo zuten hegoaldeko<br \/>\nBaskoniako sektore ugarik. Karlistek horixe sentitzeak ez gaitu harritu behar:<br \/>\ngerraren sorburua foruei buruzkoa izan edo ez, foruek balio izan zuten<br \/>\nxingarrak hauspotu eta haiei gori-gori eusteko. Beste aldetik ikusia, berriz,<br \/>\nliberalen artetik, erregimen pribatiboaren defentsa karlisten aitzakia besterik<br \/>\nez zen beharbada, propaganda hutsa, foruak kolokan ez zirenean. Haiek liberalak<br \/>\nziren, eta foruen aldekoak. Horregatik, Hego Euskal Herriko liberalek sentitu<br \/>\nzuten galdu egin zutela irabazitzat zeukaten gerra. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Foruak borrokaren hasieran egon<br \/>\nez baziren, amaieran bederen egon ziren. Gainera, beste zerbaiten sorburua izan<br \/>\nziren. Foruen alde edo ez alde egoteak bertakotasuna aldarrikatzen zuen<br \/>\nmugimendu bat hauspotu zuen, <i>Zazpiak Bat <\/i>osoa elkartzera heldu zena.<br \/>\nMugimendu hori abian jarri zuten nafarrek idatzi zuten bezala, beharbada<br \/>\nbakarrik garaiko aldaketek berez ekarriko zuten euskalnafar kulturaren loraldi<br \/>\nliterario eta zientifikoa, baina era hain negargarrietan gertatu izan ez balitz,<br \/>\nez zen garatuko \u00abmalenkonia sendaezin\u00bb edo \u00abamorru isilarazi\u00bb batez. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pizkunde hori elite kultural<br \/>\nbatek ekarri zuen, Europako zientzia historikoaren aurrerapenaren eta<br \/>\nEspainiako erakunde historikoen aldaketen epelean ernaldua, <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendearen<br \/>\nazken herenean umotua eta 1876an gerra amaitutakoan loratua. Elite horretako<br \/>\nasko Espainiako Historiaren Akademiako urgazleak izan ziren, eta aitortza<br \/>\nakademikoa zein instituzionala zuten, bai eta kanpokoa ere. Hartara, kanpotik<br \/>\nBaskoniara hurbildu ziren ahotsekin buruz buru jarri ahal izan ziren<br \/>\nharremanetan; izan ere, ahots horiek bertako autoreak eta horien jakituria<br \/>\nezagutu nahi zituzten. Bertako eliteak atzerriko pertsonaia askorekin izan zuen<br \/>\ndialogo pertsonal eta intelektual horren bitartez, konplizitateak sortu ziren<br \/>\neta desadostasunak utzi zituzten agerian, baina batez ere nabarmendu zen<br \/>\nbazutela elkarren berri jakiteko beharra. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garai berriak elite hori izan<br \/>\nzuen protagonista, talde-zentzua izan zuen Euskal Herriko lehendabiziko elitea.<br \/>\nHaren barnean, bertako kide nabarmenenak, hala kuantitatiboki nola<br \/>\nkualitatiboki, jabetu ziren pizkunde berri horretan aitzindari-lanean ari zirela.<br \/>\nBukatzeko, Europa aztoratzen ari zen aldarrikapen-mugimendu bateko beren<br \/>\nlurraldeko ordezkaritzat zeukaten beren burua. Haiek hurbildu zituzten<br \/>\niparraldeko eta hegoaldeko Baskonia, eta hura bat eginik aurkeztu nahi izan<br \/>\nzioten munduari. Bultzada horretan, iparraldeko senideen eredua eta babesa izan<br \/>\nzuten lagun; izan ere, kultura-arloko haien azterketek, lanek eta dibulgazioak<br \/>\nlankidetzarako eta ezagutzarako bide berriak zelaitu zituzten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Mugimendu global horretan,<br \/>\nbestearen bultzada eta eredua bilatu zuten, baina gainera, bestearentzako<br \/>\nbultzada eta eredu bilakatu ziren, beharbada urrunetik besteen zailtasunak<br \/>\nlausotzen direlako. Norbere tokiko ezaugarrien azterketa berpizteak ez zuen eragotzi<br \/>\nBaskoniaz kanpora gure lurraldeari buruzko azterketarik egitea. Haiek ongi<br \/>\nzekiten hori; izan ere, azterketa horiexek baliatu zituzten beren tesien<br \/>\narrazoiaren defentsan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ez zegoen itzulbiderik. Araba,<br \/>\nBizkai eta Gipuzkoako foru-abolizioak eta Nafarroako 1841eko Legearen kontrako<br \/>\nerasoak garai bati eman zioten hasiera, <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendea zipriztindu zuen Erromantizismotik gero eta<br \/>\nurrunagoa. Modernitateak bere legeak zekartzan, eta nahitaezko bihurtu zen<br \/>\nerabaki bat hartzea, jatorriak argitzea, eta etorkizunak aukeratzea. Betiko<br \/>\nmaitasunak argitzeko eta hautatzeko prozesu horretan, askok \u00f1abardurak ahaztu<br \/>\nzituzten, eta alde batekin bat egin zuten. Ezer ez zen berdin izango gehiago.<br \/>\nEz zegoen itzulbiderik. Apustu bat egin zen etorkizun saihestezinak iragana<br \/>\nguztiz estal ez zezan, bazetorren etorkizunean iraganari toki bat egokitzearen<br \/>\nalde. Gerra amaitutakoan, gudua xehetasunetan borrokatu zen, burua altxatzen<br \/>\nedo burua makurrarazten duten horiek. Dena kutsatzen amaitzen duten xehetasunak<br \/>\ndira, norbera garaile edo garaitu aurkezteko modua ematen dutenak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Beharbada horregatik, Baskoniak<br \/>\natzerritarren interesa pizten jarraitu zuen arren, ez zen berdina. Jada ez zen<br \/>\nhain beharrezkoa garaitzea eta konbentzitzea, hegoaldeko Baskoniari buruzko<br \/>\nkezkan Espainiako aldean hainbestetan hauspotu zen bezala. Borroka handia<br \/>\nerabakita, politika alde batera gera zitekeen, inoiz ez desagertu, tokia utziz<br \/>\nhistoriari, azterketa sosegatuagoari, ez hain gozakaitzari. Mende berrian,<br \/>\nhistoria, arkeologia, hizkuntza eta beste ikasketetan aurreratu, horiek arautu,<br \/>\nfinkatu eta profesionalizatu egin ziren, eta hori ere lagungarri suertatu zen<br \/>\nhurbilpen lasaiagoari eta ez hain interesatuari bultzada irmo bat emateko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Mende baten amaierako eta<br \/>\nhurrengoaren hasierako ataka erabakigarrian, batez ere bi tokitatik izan<br \/>\ngenituen begirada arrotzak. Pirinioez iparraldera zein hegoaldera Baskonia jada<br \/>\negonkorturik, Espainian eta Frantzian bildu zen batez ere batzuetan etxetzat<br \/>\neta bestetan arrotzagotzat hartzen zen tokiari buruzko interesa. Datozen<br \/>\norrialdeetan, Penintsulako hogeita hemeretzi ahots bildu ditugu. Nabarmentzekoa<br \/>\nhorien artean, sei katalanak direla jatorriz, emakume bakarra ere barne. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskaltasunari buruzko arretan,<br \/>\nia parean dituzte hogeita bederatzi ahots frantses. Gainerako zazpi<br \/>\nerreferentziek, tartean direla hiru aleman eta bi ingeles, agerian uzten dute<br \/>\ngure auzotarren arreta jaso dugula ia osorik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ahotsen hirugarren taldeak,<br \/>\ngeografiaz zein politikaz urrunagoak, pisu txikiagoa du, eta nabaritu daiteke<br \/>\nhorregatik ere bestelako interes bat duela Baskonian. Irudiko luke garai<br \/>\nberrien zeinuak, ez hain <i>erromantikoak<\/i>, eta desberdin izatearren<br \/>\ngaldutako gerrak, bestearenganako erakarmena galarazten zutela. Irudiko luke<br \/>\nlehengo lilurak atzera egin zuela eta interesa salbuespena zela, urria eta,<br \/>\nbatzuetan, anekdotikoa. Banakotasuna desagertzean&#8230; edo gutxitzean, atzerriko<br \/>\nbegiradek muga berriak eta beste lurralde batzuk bilatzen zituzten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Frantses hurbilpenak jauzi<br \/>\nkualitatiboa egin zuen, zientzia historikoaren garapena finkatuz. 1821ean, Luis<br \/>\nXVIII.ak <i>\u00c9cole National des Chartes <\/i>sortu zuen, artxibategi, liburutegi<br \/>\neta museotako kontserbadoreak hezteko. Une horretan, Erromantizismo horrek Erdi<br \/>\nAroa deskubritu zuen, baina gainera historia berritzeko premia ikusi zuen,<br \/>\nartxiboak, eskuizkribuak eta askotariko hizkuntzak zuzenean aztertuz, tradizioa<br \/>\neta jakituria bereiziz. Profesional berrien ordua izan zen, dokumentuen eta<br \/>\neskuizkribuen zientzian heziak. 1868an, Napoleon III.aren dekretu inperial<br \/>\nbatek <i>\u00c9cole Pratique des Hautes \u00c9tudes <\/i>ezarri zuen. Helburua zuen mundu<br \/>\nakademikoan ikerketa sartzea eta heziketa akademikoa sustatzea, ikerketaren<br \/>\nbidez. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Historia-ikerketek Achille<br \/>\nLuchaire eta Arthur Giry Iru\u00f1era ekarri zituen 1881ean. Bada, Nafarroako<br \/>\nArtxibo Nagusiko dokumentuekin liluraturik geratu ziren. Giryk, <i>\u00c9cole<br \/>\nNational des Chartes<\/i>ko lehendabiziko promoziokoak, nafar funtsen azterketa<br \/>\nbultzatu zuen bi erakunde frantses haietako bere jarraitzaileen artean. Jean<br \/>\nAuguste Brutails eta L\u00e9on Cadier, urrunerago gabe, 1880ko hamarkadan bertan<br \/>\nheldu ziren Iru\u00f1era. <i>\u00c9cole National des Chartes <\/i>eta <i>\u00c9cole Pratique<br \/>\ndes Hautes \u00c9tudes<\/i>, era horretan, hispanismo frantses berrituaren buru<br \/>\nbihurtu ziren, eta historiografia nafar berria finkatu zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Desdevises du Dez\u00e9rt<br \/>\nnormandiarra <i>\u00c9cole Pratique des Hautes \u00c9tudes<\/i>ko diplomatua izan zen ere,<br \/>\neta 1886an Nafarroako Artxibo Nagusia bisitatzeko bekaduna. Bada, berak uztartu<br \/>\negin zituen Pariseko heziketa akademikoa zein unibertsitatea eta hiri buruzagi<br \/>\nfrantsesaz kanpotik zuen eskarmentua. Hispanista itzaltsu horrek, metodo<br \/>\npositibistan eta iturrien erabilera oparoan oinarrituz, antzeko ondorio <i>erromantikoak<br \/>\n<\/i>atera zituen hegoaldeko Baskoniaz hura aztertu zuenean: foru oasi bat zela<br \/>\nEspainiako axolagabekeriaren aldean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pariseko erdigune horretatik<br \/>\nat, baina historiografia modernoaren sorreran funtsezkoa, Prosper Boissonadek<br \/>\nNafarroari buruzko azterketak egin zituen. Historiaren abangoardian kokatua<br \/>\neta, Desdevises du Dez\u00e9rtekin batera, beste hispanista frantses handia kontsideratua,<br \/>\nPaue, Simancas eta Iru\u00f1eko artxiboen aberastasunaren berri zabaldu zuen, bai<br \/>\neta Nafarroako Erresumaren independentzia galerari buruzko alimaleko<br \/>\nbibliografia frantsesaren berri ere. Haren tesia, <i>Histoire de la r\u00e9union de<br \/>\nla Navarre \u00e0 la Castille. Essai sur les relations des Princes de Foix-Albret<br \/>\navec la France et l\u2019Espagne (1479-1521)<\/i>, 1893an argitaratua, ezin besteko<br \/>\nerreferentzia bilakatu zen Nafarroaren konskistari buruz, bai eta nafarrentzat<br \/>\nere. 1921ean Amaiurri buruzko polemika harrotu zenean, alde banatan Victor<br \/>\nPradera eta Erresuma zaharreko ia intelektual guztiak zituela, historialari<br \/>\nfrantsesaren lana aterpe bilakatu zen batzuentzat zein besteentzat. Aztertutako<br \/>\ngertaerekin zuen distantzia pertsonalak eta profesionalak, bere ikerketen<br \/>\nseriotasun eta sendotasunak eta irrika europarrak ezinbesteko irakurgai bihurtu<br \/>\nzuten norbere tesiak babestu eta kontrakoenak indargabetzeko orduan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pere Bosch i Gimpera katalanak,<br \/>\n1941etik Mexikora erbesteratuak, Pirinioez hegoaldeko historiografia<br \/>\nprofesional berria adierazten du. Historialaria, arkeologoa, antropologoa izan<br \/>\nzen, bai eta <i>historiaurrelari <\/i>ere, eta euskal herri eta hizkuntzaren<br \/>\njatorria aztertu zuen. Ildo profesionalago horretan kokatu behar da Maria Comas<br \/>\nRos, katalana ere bai eta emakume bakarra, eta Antonio Rubio y Lluch<br \/>\nbartzelonarra, Valladoliden jaioa, erakutsi ziguna Grezian nafarrak zebiltzala<br \/>\nKarlos II.a Gaiztoaren erregealdian. Beste katalan batek, Jose Maria Mill\u00e0s<br \/>\nVallicrosak, mundu arabiar eta juduari erreparatu zion bere azterketetan, bai<br \/>\neta Nafarroari ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Meyer Kaserling jada 1861ean<br \/>\nbilakatu zen aitzindari, Nafarroako judutegiaren gaineko bere ikerketen bidez.<br \/>\nBeste autore arrotz batek, Jose Amador de los Riosek, germaniarrari erantzun<br \/>\nzio 1875-1876ean, eta eztabaida hori lagungarri suertatu zen Nafarroako juduen<br \/>\nhistoriari buruzko azterketa abian jartzeko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Akademiatik urrunago, berriz,<br \/>\nespainiar interesak edo <i>interes ezak <\/i>jauzi egin zuen premia politikoei<br \/>\narreta jartzetik premia juridikoei jartzera. <\/span><span>XIX<\/span><span>. mende amaieran Kode Zibila<br \/>\nbateratzea gudu-zelai bihurtu zen. 1876an gerra amaiturik eta armen akuiluz<br \/>\nbatasun konstituzionala segurtaturik, isuritako odola lege bihurtzea zen<br \/>\ngarrantzitsua. Batasunaren gorespenak uniformitatea baizik ez zezakeen ekarri,<br \/>\ndesiratua edo beldurrez hartua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Mendeen joanean, hizkuntza,<br \/>\nerlijioa eta, are, etnia bateratzen joan ziren: hizkuntza bakarra, kredo<br \/>\nbakarra eta herri bakarra. Bideak ez ziren izan berdinak Pirinioez iparraldera<br \/>\nedo hegoaldera, baina helmugan gogo berbera zegoela zirudien. <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendea eta<br \/>\nbere nazionalismo erromantikoa bateratze lan hori burutzera zetozen, baina<br \/>\niragan Erdi Aroari eta haren dibertsitate aberasgarriari buruzko lilura ekarri<br \/>\nzuen, halaber. Borroka hori, batzuetan, baioneta kolpez ebatzi zen, eta<br \/>\nirabazleak bere arauak eta legeak ezarri zituen: legea. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1885ean, Grazia eta Justiziako<br \/>\nministroak, Francisco Silvelak, Oinarrien Lege egitasmo berri bat aurkeztu zuen<br \/>\nGorteetan hurrengo Kode Zibila erredaktatzeko. Bertan, aurreikusten zen Kode<br \/>\nberria egindakoan indarrean jarraituko zutela foru zuzenbideetako legeek,<br \/>\nforuek, foru-xedapenek, usantzek, ohiturek eta doktrinak. Beraz, Kodea<br \/>\nosagarria izango zen Zuzenbide Propioa zuten lurraldeetan, bai eta Erromatar<br \/>\nZuzenbideak eta Eliza Zuzenbideak arautzen zituzten gaietan ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kode Zibila, azkenean,<br \/>\n1888-1889an onartu zen, eta Espainiako Estatu liberalaren<br \/>\nzuzenbide-antolamenduaren iturrien sistema diseinatu zuen. Kodeak hauexek<br \/>\nzituen Zuzenbidearen iturriak: lehendabizi, legea eta, legerik ezean, tokiko<br \/>\nohitura eta, bi horien ezean, Zuzenbidearen printzipio orokorrak, jada 1882ko<br \/>\nEgitasmoan aurreikusiak. Baztertu egin zen jurisprudentzia. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Testu berriak jarraipena eman<br \/>\nzion ohiturari foru-zuzenbideetan oinarriturik, ezartzen baitzuen<br \/>\nforu-zuzenbideko probintziek eta lurraldeek \u00aboraingoz bere osoan eutsiko<br \/>\ndiote\u00bbla beren zuzenbideari eta, beraz, Kodearen argitalpenak ez du aldatuko<br \/>\nhaien araubide juridikoa, idatzizko edo kontsuetudinario. Izan ere, Kodea<br \/>\nindarrean izango zen \u00abberen lege bereziak dituzten [probintzien eta lurraldeen]<br \/>\nzuzenbideen zuzenbide osagarria izateko\u00bb. Kode Zibil hori, bada, arau bihurtuko<br \/>\nzen foru-zuzenbideak arautzen ez zituen alderdi guztietan, ohiturara edo<br \/>\nzuzenbidearen printzipio orokorretara jo baino lehen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kodea ondu zuen batzordean<br \/>\nBurgosko Alonso Martinez zegoen, Berrezarkuntzako gizon erabakigarrietako bat.<br \/>\nBizkaiko Foru Aldundiaren abokatu-lanetan aritua zen bere ibilbide<br \/>\nprofesionaleko lehendabiziko urteetan, eta haren lana ezinbestekoa izan zen<br \/>\nEspainiako Zuzenbide Estatua sendotzeko pauso berri horretan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Federico Barrachina<br \/>\nalacantarraren obrak nabarmendu du batez ere Zuzenbide Komuna eta Foru<br \/>\nZuzenbidea bateratzeko kodegintzak ezin zuela ekarri zuzenbide eta herri<br \/>\nbatzuek besteak asimilatzea. Antzeko ildotik, Manuel Duran i Bas katalanak Foru<br \/>\nZuzenbideak goretsi zituen, ez hainbeste salbuespentzat hartuz nola Gaztela<br \/>\nbarneko Zuzenbide desberdintzat, eta hispaniar monarkiaren aurrekotzat.<br \/>\nZuzenbide horiek Zuzenbide komuna ziren beren lehengo nazionalitateetan.<br \/>\nBakarrik Espainiako herrien instituzio zibilak errespetatuz saihestu ahal<br \/>\nizango zen separatismoa. Batasun soziala ezin zen inposatu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aditzera eman da Burgosko<br \/>\nBenito Gutierrez izan zela 1889ko Kode Zibilaren zati handi bat ondu zuenetako<br \/>\nbat. Gutierrezek bazekien Foru Zuzenbideak iraun egingo zuela Kode Zibilean,<br \/>\nmodu batera edo bestera, horretan ondo integraturik, dela gehigarri gisa, dela<br \/>\nsalbuespen bidez. Ulertu zuen foru-legediak ez zirela \u00abzuzenbide zaharkitu<br \/>\nbat\u00bb, ez eta museoko pieza ere. Aldiz, toki aberats eta jendetsuetako orduko<br \/>\nlegeria zen, ezagutzera eman beharrekoa; izan ere, \u00abbatasun nazionalak harreman<br \/>\nkomunak sortzen ditu, eta denok, beraz, denok gaude interesaturik zuzenbide<br \/>\nhoriek aplikatzeko\u00bb. Zuzenbide horiek laudaturik ere, pentsatzen zuen Gaztelar<br \/>\nZuzenbideak behar zuela Kode berriaren euskarri. <\/span><span>Haren inguruan harilkatu behar<br \/>\nziren foru-legeak, horiek \u00abosoki\u00bb gaitzetsi gabe. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sanchez Roman valladolidtarrak<br \/>\nere argi zuen. Batasun juridikoaren defendatzailea zen, eta adierazi zuen<br \/>\n\u00abzerbitzu nazional biziki garrantzitsua\u00bb zela. Luis Silvela madrildarrak,<br \/>\naldiz, foru-lurraldeei Gaztelar Zuzenbidea etengabe inposatzearen kontra agertu<br \/>\nzen. Biek ere bi antolamenduak, ezinbestean, elkarrekin existitzearen alde egin<br \/>\nzuten: legeria bakoitzak bere tokia behar zuen antolamendu juridikoan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lege batzuk besteei<br \/>\ngailentzearen defentsa, elkarrekin existitzea edo haietako baten bat<br \/>\ndesagertzea pragmatismo eta konbentzimendu kontuak ziren, hor artean nonbait.<br \/>\nKode berriak batasuna salbatzea nahi zen, eta ahots arrotzak askotarikoak<br \/>\nziren, inposiziotik hasi eta errespeturaino. Batasunak zatiketa ekar zezakeen,<br \/>\neta zatiketak, berriz, batasuna. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Noski, Oinarrien eta Kode<br \/>\nberriaren erredakzioak batez ere beren Foru Zuzenbidea zuten lekuak aztoratu<br \/>\nzituen. Alde instituzional eta juridikoenean, 1889an Nafarroako Aldundiak<br \/>\niritzia eskatu zion Iru\u00f1eko Abokatuen Elkargoari Kode Zibileko artikuluetan 1888ko<br \/>\nmaiatzaren 11ko oinarriei eman zitzaien garapenaren gainean, 1841eko abuztuaren<br \/>\n16ko Legeari eragiten zioten neurrian. Bada, Elkargoaren irizpenak ondo<br \/>\nlaburbildu zuen legeria bereziko lurraldeek errealitate juridiko berriaren<br \/>\nkontrako jarrera izango zutela. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erantzunean, Elkargoak berehala<br \/>\nzerrendatu zituen Nafarroako Zuzenbidearen iturriak: Espainiako Gorte<br \/>\nNagusietan 1841etik bozkatutako lege zibilak, salbu eta espresuki lege<br \/>\nberezietako lurraldeetan ez aplikatzeko zehaztuak; Gorte horietan, 1841 aurreko<br \/>\ngarai konstituzionaletan bozkatutako lege zibilak; Nafarroako Erresumak 1724tik<br \/>\n1828ra bozkatutako zortzi koadernoetako legeak; Nafarroako <i>Nov\u00edsima<br \/>\nRecopilaci\u00f3n <\/i>bildumako legeak, Nafarroako Gorteek 1512tik 1716ra bozkatuak;<br \/>\nForu Orokorra argitaratu ondoren Gorte horiexek bozkatutako legeak, artean ere<br \/>\naplikatu beharrekorik balego; Foru Orokorra; Erromatar Zuzenbidea, osagarri<br \/>\ngisa, eta haren ondoren, osagarri ere, Kode Zibila. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ondorioz, nafar abokatuek<br \/>\nidatzi zuten Kode Zibil horrek bakarrik atariko tituluaren eta haren lehen<br \/>\nliburuaren beste xedapenak egiten zituela nahitaezko Erresuma osorako;<br \/>\ngainerakoetan, berriz, foru-lurraldeei dagokienez, bakarrik osagarri<br \/>\ndeklaratzen zuela Kodea eta, are, beste kode osagarrien osagarri eta, beraz,<br \/>\nezin zen orokortzat hartu. Izaera ez orokor, osagarri, partzial eta mugatua<br \/>\nedukiagatik, abokatu horiek berehala ohartarazi zuten Kode Zibil hori Nafarroan<br \/>\nezartzean haren legeria guztia aztoratuko zuela, bai eta suntsituko ere, neurri<br \/>\nhandi batean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nafarroak lortu behar zuen Lege<br \/>\nItunduko 2. artikulua errespetaraztea, artikulu horrek bermatzen baitzuen<br \/>\njustizia-administrazioak legeria bereziaren arabera jarraitzea harik eta<br \/>\n\u00abErresumako probintzia guztietako askotariko lege pribatiboak kontsideratuz<br \/>\nMonarkia arautu behar duten Kode nagusiak eratzen diren arte\u00bb. Bakarrik era<br \/>\nhorretan geratuko zen salbu mugagabeki Zuzenbide zibil pribatibo osoa. Hori<br \/>\nere, ordea, ez zen zuzena. Gobernuak artikulu horixe alega zezakeen Kode orokor<br \/>\nbat ezartzeko, foruen errespeturik gabe. Eta gehiago ere bai. Estatu<br \/>\nnazionalaren burujabetza zela eta, ez zuen artikulu horren beharrik ere. Horren<br \/>\nfroga onena zen Gobernuak Eskualde Zuzenbidea ukatu berri zuela, deklaratu<br \/>\nzuenean indarrean zegoela harik eta aukera politikoaren zain hura abolitzen<br \/>\nzuen arte. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gainera, Iru\u00f1eko Abokatuen<br \/>\nElkargoaren iritziz, Oinarriak garatu zituen Kodeak gehiegikeriaz jokatu zuen<br \/>\neta ez zen zorrotza izan haiekin. Kodearen askotariko atalen arteko erlazioa<br \/>\nzela-medio, eta onarturik Kodearen xedapen batzuk osagarriak zirela (logikoa<br \/>\nden bezala, nafar zuzenbidea ez baitzen nahikoa eta erromatarrak ez zuen<br \/>\nkasuistika guztia aurreikusten), haren eraginak paso egingo zuen arazoaz, eta<br \/>\n\u00abjoera inbaditzailea\u00bb erraztu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hori gutxi balitz bezala, nafar<br \/>\nlegedia geldiaraztera behartzen zuen, ohitura utzi egiten baitzion<br \/>\nZuzenbidearen iturri izateari, tradizioaren kontra. Horixe zen, hain zuzen,<br \/>\nbere nortasun juridikoa salbatzeko zirrikitu bakarra. Ondorioa argi zegoen. Legeria<br \/>\npropioa krisialdi batean besterik ezin zen erori. Kode Zibilaren zuzeneko edo<br \/>\nzeharkako eraginak kolokan jarriko zituen. Gainera, justizia-auzitegien osaerak<br \/>\nKodearen alde ebatziko zituen gatazka gehienak, denak ez baziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gaia ezin garrantzitsuagoa zen.<br \/>\nAzaltzen zutenez, lege zibilak ziren garrantzitsuenak; izan ere, haien mende<br \/>\nzegoen herriaren gizarte-egoera. Iru\u00f1eko Abokatuen Elkargoak amaitzen zuen<br \/>\nesanez Nafarroak gauza handiak eta onak galdu zituela mendearen joanean, baina<br \/>\nbeste lege horiei esker eutsi ziola bere nortasunari. Orain, berriz, \u00abaizkora<br \/>\nberdintzaileak\u00bb enborraren sustraia bera jarri zuen mehatxupean. Agintariek,<br \/>\n\u00abizan denari uko egin nahi ez dion herri baten izenean\u00bb, erreklamatu behar<br \/>\nzuten Nafarroan ez zedila Kode Zibila aplikatu, edo behar bezala eralda<br \/>\nzitezela haren hainbat artikulu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Katalanak ere beren legeriaren<br \/>\nalde mobilizatu ziren, pauso berri bat emanez katalanismo politikoa finkatu eta<br \/>\ndefinitzeko bidean. Politikak legea egiten baitu, eta legeak politika. Juan<br \/>\nIturralde nafarrak espero zuen kasu egingo zietela Pirinioez beste muturreko<br \/>\nbiztanleen erreklamazioei. Idatzi zuenez, uniformitatea politikan txarra da,<br \/>\nbai, baina are okerragoa legeria zibilean. Bi herrialdeek beren legegintza<br \/>\natribuzioak galdu zituzten eta, beraz, geldiaraziak zituzten beren lege<br \/>\nzibilak, eta ez ezin zituzten eraldatu beharrizan berrietara egokitzeko.<br \/>\nLegeria propioak ez zien jada garai berriei osoki erantzuten, baina hari eutsiz<br \/>\ngero, bazen esperantza; aldiz, lege arrotzak onartuz, ez. Hautu horixe egin<br \/>\nzuen Kataluniak, eta Nafarroak horixe bera hautatu behar zuen. Dirudienez,<br \/>\nIru\u00f1eko Abokatuen Elkargoak antzeko argumentuak baliatu zituen Kode Zibil<br \/>\nberriari aurka egiteko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zuzenbideak bere iturriak behar zituen ez hiltzeko. Hala hegoaldeko<br \/>\nBaskonian nola Katalunian, iturri hori agorturik zen, eta gorde zenak jada ez<br \/>\nzuen balio, gero eta gutxiago balio zuen. Hala ere, hari eutsi behar zitzaion.<br \/>\nSakonean, legegintzarako gai zen bertako botere baten aldarrikapena besterik ez<br \/>\nzen, borroka bat garai berrietara egokituz bertako Zuzenbideari eusteko eta<br \/>\nhobe eguneratzeko. <\/span><span>Botererik gabe, ez<br \/>\ndago legerik ere ez. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aldiz, jada ez zegoen botererik<br \/>\nere ez, edo gutxiago zegoen. Iturraldek, Abokatuen Elkargoak baino<br \/>\ninstituzionaltasun gutxiagoz, kritikatu egin zuen \u00abbatasuna eta uniformitatea\u00bb<br \/>\nnahasten zirela eta, horretarako, historian eta legerian bilatu zutela, ahaztuz<br \/>\nlegeak ohituren isla zirela, mendeen eta arbasoen jakituriaren obra, eta<br \/>\namesten zutela familiaren eta jabetzaren antolamendua eraldatzea, Gaztelakoari<br \/>\nasimilatzeko. Gainera, uniformitate hori hizkuntzan ere bilatu zuten,<br \/>\n\u00abzertarako eta denek berdin pentsatuko zuten une irrikatua heldu bitartean,<br \/>\ngutxienez, denak era berean espresa zitezen\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lege-batasunak beste batasun<br \/>\nbatzuk ekartzen zituen, eta beste batasunek legea. Ez omen zen batasuna<br \/>\nuniformitatearekin nahasi behar, baina nafar foruzaleek ez zuten nahi ere<br \/>\nbatasun nazionala eta batasun politikoa nahasterik. Ezagutzen zuten zein zen aldea.<br \/>\nBatasun nazionalak arbasoen espainiar aberria ekartzen zuen gogora, Nafarroan<br \/>\nnafarrek eta Probintzia Baskongadoetan baskoek agintzen zuten garaia. Ariman<br \/>\nfuntsatzen zen aberriaren batasun hori nahi zuten, ez muturreko legeetan,<br \/>\nerregelamenduetan eta uniformitate bidegabeetan oinarritutako batasunik.<br \/>\nHorregatik, foru osoak erreklamatzen zituzten, bateragarri aberriaren<br \/>\nbatasunarekin, eta bateraezin batasun nazional dontsu harekin. Uko egiten<br \/>\nzioten batasun nazionalaren fetitxe horri, adierazten zituelako \u00abtirania,<br \/>\nuniformitatea, zentralizazioa, periferiaren zapalketa, erdialdearen<br \/>\npribilegioak, nazionalitatea osatzen zuten herrien eskubideen ukapena\u00bb. Kontra<br \/>\negin behar zitzaion indarrean zen batasun-politikari, ahalegintzen baitzen<br \/>\ndenek \u00abgauza berdinak ordu berean eta modu berean\u00bb egin zitzaten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Atzerriko haizeek indartsu eta<br \/>\nhainbat norabidetan jotzen zuten, bai eta hemen ere. Nazionalismo batzuen<br \/>\naztoramendua, beste batzuen kemena, Mundu Gerra Handia, Espainiako Gerra Zibila<br \/>\neta geroko diktadura eta Bigarren Mundu Gerra, esate baterako, Baskoniak<br \/>\nmunduarekin eta bere buruarekin zuen harremanaren kausa eta ondorioa izan<br \/>\nziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Politika handiak eta haren<br \/>\nadierazpen odoltsuenek uniformitatearen alde jokatzen bide zuten. Mundu gerrek<br \/>\neta kanpoko etsai komun baten kontra borrokatzeak areagotu egin zuten<br \/>\niparraldeko Baskonian Frantziako partaide izatearen sentimendua. Instituzioen babesik<br \/>\ngabe, aspaldi galduak baitziren, bertako hizkuntzak eta kulturak babes<br \/>\nezegonkor bat eman zuten asimilazioa osoa bilaka ez zedin. Hori izan zen iragan<br \/>\nloriatsuaren azken aterpea, bi aberrien maitasuna bateraezintasunik gabe<br \/>\nerrazago uztartzeko baliagarri. Aterpe horrek, halaber, balio izan zuen zerbait<br \/>\nberriaren ernamuina gorde eta elikatzeko, kulturatik eszenategi politikoa<br \/>\nzipriztinduko zuena. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hegoaldeko Baskonian ere izan<br \/>\nziren gerra deklaratu eta isilak. Sarritan, etsai komunik gabeko gerrak ziren,<br \/>\netsaia norbera zelako, eta garaileak zein garaituak izan zituzten. Norberarena<br \/>\ndefendatzeak, norberarena elkarrekin defendatzeak, nahiz eta bertako erakundeak<br \/>\neduki, eta botere galdu berriaren oroitzapenak betiereko afektuak aukeratzeko<br \/>\nbeharra ekarri zuen. Aldiz, historia desberdinek etorkizun desberdinak elikatu<br \/>\nzituzten, ez bakarrik Pirinioen alde bateko zein besteko lurraldeena.<br \/>\nHegoaldean ere, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak, alde batetik, eta Nafarroak,<br \/>\nbestetik, bide desberdinak hartu zituzten, eta horrek zapuztu egin zuen 1876ko<br \/>\nkarlistaldiaren amaierak ekarritako hurbilpena. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Era berean, euskal<br \/>\nnazionalismoa agertu zen, beste leku txiki batzuetan bezala, urrutirago gabe<br \/>\nKatalunian, eta jauzi egin zuen nazionalismoen eszena handira. Estatu handiak<br \/>\nsortzen ari ziren nazionalismoek edo nazionalismoak sortzen ari ziren estatu<br \/>\nhandiek beste zerbait nahi zuten tokiekin egin zuten topo: kontrapisu edo<br \/>\nkontrabotere bat. Dialektika horretan, eragile berri hark sentimenduak aztoratu<br \/>\nzituen, eta karta berdinekin jokatzeko eta beste aldeari maila berean<br \/>\nbegiratzeko beharra mahaigaineratu zuen. <\/span><span>Bidegurutzean, bidegurutze<br \/>\nberrian, bideak hautatu beharra suertatu zen, bide desberdinak. <\/span><span>Garai berriek, gainera, irabazleen aldera eraman<br \/>\nzituzten batzuk, eta garaituen aldera besteak, nahiz eta azkenean denek galdu.<br \/>\nKontua zen orainak iragana errespetatuko zuen etorkizun batera eramatea.<br \/>\nAhalegin horretan, leku bakoitzak, pertsona bakoitzak, bere hautua egin zuen,<br \/>\nhautua egiten jarraitzen du. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ahots arrotzek, bestearen<br \/>\nahotsek, urrunetik geure burua ezagutu eta identifikatzeko balio dute. Balio<br \/>\ndute hobe ezagutzeko zerk elkartzen gaituen, eta zerk banatzen, geure burutik<br \/>\neta besteengandik. Hain zuzen, ondoren zerrendatzen diren pertsonaiek ispilu<br \/>\nhori piezaz pieza eraikitzen dute. Ikus dezagun, bada, geure burua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>1876an gerra karlista amaitu, eta garai berri bat hasi zen Euskal Herrian edo, hobe esateko, Hego Euskal Herrian. Karlosen jarraitzaileen porrotak ondorioak ekarri zituen. Gerraren sorburuak, sorburuek, kausak, kausek, iritzi, azterketa eta gogoeta ugari eman zituzten, eman dituzte, eta emango dituzte. Beti komeni da egiarantz hurbiltzea eta, hartara, hobe zehaztuko dugu gerra hori dinastia baten, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[339],"class_list":["post-3925","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SARRERA - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-777-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SARRERA - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"1876an gerra karlista amaitu, eta garai berri bat hasi zen Euskal Herrian edo, hobe esateko, Hego Euskal Herrian. Karlosen jarraitzaileen porrotak ondorioak ekarri zituen. Gerraren sorburuak, sorburuek, kausak, kausek, iritzi, azterketa eta gogoeta ugari eman zituzten, eman dituzte, eta emango dituzte. Beti komeni da egiarantz hurbiltzea eta, hartara, hobe zehaztuko dugu gerra hori dinastia baten, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-777-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"16 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-777-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-777-eu\\\/\",\"name\":\"SARRERA - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T17:14:30+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-777-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-777-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-777-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SARRERA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SARRERA - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-777-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SARRERA - Iura Vasconiae","og_description":"1876an gerra karlista amaitu, eta garai berri bat hasi zen Euskal Herrian edo, hobe esateko, Hego Euskal Herrian. Karlosen jarraitzaileen porrotak ondorioak ekarri zituen. Gerraren sorburuak, sorburuek, kausak, kausek, iritzi, azterketa eta gogoeta ugari eman zituzten, eman dituzte, eta emango dituzte. Beti komeni da egiarantz hurbiltzea eta, hartara, hobe zehaztuko dugu gerra hori dinastia baten, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-777-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"16 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-777-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-777-eu\/","name":"SARRERA - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T17:14:30+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-777-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-777-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-777-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SARRERA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3925","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3925\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3925"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3925"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}