{"id":3921,"date":"2023-02-15T18:11:56","date_gmt":"2023-02-15T17:11:56","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/tessier-albert-775-eu\/"},"modified":"2023-02-15T18:11:56","modified_gmt":"2023-02-15T17:11:56","slug":"tessier-albert-775-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tessier-albert-775-eu\/","title":{"rendered":"TESSIER, Albert (\u00bfBaiona?, d.g. &#8211; ?, d.g.)."},"content":{"rendered":"<p><span>Abokatutzan aritu zen Baionan,<br \/>\neta <i>Soci\u00e9t\u00e9 des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne <\/i>elkarteko kide izan<br \/>\nzen. 1917an, Poitierseko Unibertsitatean aurkeztu zuen doktoretza-tesia, <i>De<br \/>\nla condition de la femme au Pays Basque dans l\u2019ancien droit <\/i>izenburua<br \/>\njarrita. Handik urtebetera, 1918an, Baionan argitaratu zen tesi hori bera,<br \/>\nbaina izenburua pixka bat aldatuta: <i>La situation de la femme dans le Pays<br \/>\nBasque et \u00e0 Bayonne avant la R\u00e9volution<\/i>. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Iparraldeko hiru lurraldeetan<br \/>\noinordekotzaren inguruan zeuden ohituren eta foruen bilduma zehatza egin zuen,<br \/>\neta azpimarratu zuen emakumezkoen berdintasunezko egoera, familiaren barnean.<br \/>\nEgoera horren ardatza zen oinordekoa, premu edo prima, izendatzeko ohitura,<br \/>\nlehentasunezko eskubideari jarraiki gauzatzen zena, sexu-bereizkeriarik egin<br \/>\ngabe. Transmisio-molde hori nagusi zen hiru lurraldeetan, jaraunspena arautzeko<br \/>\nhiru oinordekotza-araubide erabiltzen baziren ere, ondasunen izaeraren arabera<br \/>\naplikatzen zirenak: lehenengo seme edo alabari zegokiona, sexu-bereizkeriarik<br \/>\negin gabe; lehenengo semeari pribilejioz zegokiona; eta ondasunen banaketa<br \/>\nbidezkoa seme-alaben artean. Tessierren ustez, sexu-bereizkeriarik gabeko<br \/>\naraubidea zen herrialdeko jatorrizkoa, eta besteak berrikuntzak ziren, eta<br \/>\nsalbuespenez aplikatzen ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Cordier aipatuz, egileak<br \/>\nbaieztatzen du euskal ohiturek, <\/span><span>XVI<\/span><span>. mendean idatziak, Baionakoa izan ezik, hura XIII.<br \/>\nmendekoa baita, onartzen zutela emakumeak gizonezkoak bezalako gaitasuna zuela<br \/>\nfamilia zuzendu eta iraunarazteko. Ohitura horien arabera, gurasoen ondarea<br \/>\nalaba nagusiari (prima) ematen zitzaion, senide gazteagoak baztertuta, eta<br \/>\nbigarren seme batekin ezkontzen zen alabari ematen zioten etxerako lehentasuna.<br \/>\nXedapen horiek berak ikusten dira, orobat, Pirinio aldeko beste hainbat<br \/>\neskualdetan, besteak beste, Bar\u00e8gesen, Bigorran eta Lavedanen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Emazteki jaraunsleak, hau da,<br \/>\nprimak, ezkontzaren ahal guztiak zituen eta jaraunsle gizonezkoaren, hau da,<br \/>\npremuaren eskubide berak zituen, salbuespenen batekin, esaterako, Lapurdin eta<br \/>\nNafarroan, ezkonduen irabazpidezko ondasunak senarrak administratzen zituen.<br \/>\nBaina ezin zituen baliatu, emaztearen baimenik gabe, emaztearen lanaren bidez<br \/>\nsortutako ondasunak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Emaztekiek euskal gizartean<br \/>\nzuten egoera horren jatorria eta arrazoiak azaldu nahian, Tessier iberiarrak<br \/>\nekartzen zituen gogora, euskaldunak haiengandik heldu zirela esanez, eta haien<br \/>\njatorria ezezaguna zela esaten bazuen ere, haren ustez hipotesirik sinesgarriena<br \/>\niberiarrak bereberen ondorengoak izatea zen. Herri horien artean, emazteki<br \/>\nlibiarrek eta bereberrek pribilegio garrantzitsuak zituzten; tuareg herria,<br \/>\nesaterako, bereber da, eta haien artean emaztekiak jarraitzen du senarraren<br \/>\nberdina izaten, eta batzuetan haren gainetik egoten da, bere ondasun pertsonala<br \/>\nkudeatzen du eta ez dago etxean hertsia, emakume arabiarra bezala. Seme-alabek<br \/>\namaren kondizioa heredatzen zuten, noblea edo zerbitzaria, eta taldeko<br \/>\nnagusiaren (gizonezkoa) kargua ez zuen haren semeak hartzen, haren arrebaren<br \/>\nsemeak baizik. Zuzenbide matriarkal hori (egokiagoa litzateke matrilineala<br \/>\nesatea) indarrean egon zen iberiarrak artzantzatik bizi izan ziren bitartean,<br \/>\ngizakiek aziendak bazkatzera alde egiten baitzuten, eta emaztekiak etxean<br \/>\ngeratzen ziren, umeak hezitzen eta ondasunak administratzen. Nekazaritza garatu<br \/>\nzenean, ohiturak aldatu ziren, eta gizakiaren rola nagusitu egin zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hala ere, emaztekiak euskal<br \/>\ngizartean, familiatik kanpo, mugatuta zeuden, eta bigarren maila batean<br \/>\ngeratzen ziren. Zuzenbide penaleko xedapenak begiratzen baditugu, zigor<br \/>\niraingarriak aurkitzen ditugu, Baionan ohituraz ematen zitzaizkienak, hitz<br \/>\nitxusiak erabiltzen zituzten edo bizimodu txarra eramaten zuten emakumeei:<br \/>\nkaiola batean itxi eta Errobi ibaian urperatzen zituzten hiru aldiz. Zuzenbide<br \/>\nPublikoak auzokideen batzarretatik kanpo uzten zituen, etxearen jabeak beraiek<br \/>\nzirenean ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Tessierrek zioenez, 1804ko<br \/>\nFrantziako Kode Zibilaren xedapenetan herentzia seme-alaben arteko bidezko<br \/>\nbanaketaren bidez banatzeko ezartzen bazen ere, handik ehun urtera, alegia,<br \/>\nbera idazten ari zen garaian, oraindik ere, antzinako sexu-bereizkeriarik gabeko<br \/>\noinordetza-lehentasunaren eskubidea mantentzen zen; gurasoek libreki baliatzen<br \/>\nahal zituzten ondasun guztiak batera ematen zizkioten premuari edo primari,<br \/>\nezinbestekoa baitzen jokabide hori, jabegoa zatitu gabe mantentzeko eta, era<br \/>\nhorretan, hondamenditik salbatzeko. Alaba aukeratzeak abantaila bat zuen,<br \/>\nalegia, neska hura \u00abamerikano\u00bb batekin ezkontzen ahal zela, hau da,<br \/>\nAmeriketatik aberastuta etorritako migratzaile batekin, eta hark bere lanaren<br \/>\nemaitza neskaren baserrian inbertitzen ahal zuela, ezkonsari gisa. Tessierren<br \/>\nirudiko, emakume euskaldunak egoera hagitz ona zuen, ez zen gizona baino<br \/>\ngutxiago, eta ez zion hari zerbitzatu behar; aitzitik ere, eskubidetan berdinak<br \/>\nziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Emakume euskaldunen berdintasun<br \/>\nhori hedatu zuen haien indar fisikora eta ausardiara, haren ustez, Abadia<br \/>\nandrearekin bat etorriz, ziurrenik, antzinako garaian are handiagoak baitziren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Abokatutzan aritu zen Baionan, eta Soci\u00e9t\u00e9 des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne elkarteko kide izan zen. 1917an, Poitierseko Unibertsitatean aurkeztu zuen doktoretza-tesia, De la condition de la femme au Pays Basque dans l\u2019ancien droit izenburua jarrita. Handik urtebetera, 1918an, Baionan argitaratu zen tesi hori bera, baina izenburua pixka bat aldatuta: La situation de la [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[337],"class_list":["post-3921","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>TESSIER, Albert (\u00bfBaiona?, d.g. - ?, d.g.). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tessier-albert-775-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"TESSIER, Albert (\u00bfBaiona?, d.g. - ?, d.g.). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Abokatutzan aritu zen Baionan, eta Soci\u00e9t\u00e9 des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne elkarteko kide izan zen. 1917an, Poitierseko Unibertsitatean aurkeztu zuen doktoretza-tesia, De la condition de la femme au Pays Basque dans l\u2019ancien droit izenburua jarrita. Handik urtebetera, 1918an, Baionan argitaratu zen tesi hori bera, baina izenburua pixka bat aldatuta: La situation de la [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tessier-albert-775-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/tessier-albert-775-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/tessier-albert-775-eu\\\/\",\"name\":\"TESSIER, Albert (\u00bfBaiona?, d.g. - ?, d.g.). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T17:11:56+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/tessier-albert-775-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/tessier-albert-775-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/tessier-albert-775-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"TESSIER, Albert (\u00bfBaiona?, d.g. &#8211; ?, d.g.).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"TESSIER, Albert (\u00bfBaiona?, d.g. - ?, d.g.). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tessier-albert-775-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"TESSIER, Albert (\u00bfBaiona?, d.g. - ?, d.g.). - Iura Vasconiae","og_description":"Abokatutzan aritu zen Baionan, eta Soci\u00e9t\u00e9 des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne elkarteko kide izan zen. 1917an, Poitierseko Unibertsitatean aurkeztu zuen doktoretza-tesia, De la condition de la femme au Pays Basque dans l\u2019ancien droit izenburua jarrita. Handik urtebetera, 1918an, Baionan argitaratu zen tesi hori bera, baina izenburua pixka bat aldatuta: La situation de la [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tessier-albert-775-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tessier-albert-775-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tessier-albert-775-eu\/","name":"TESSIER, Albert (\u00bfBaiona?, d.g. - ?, d.g.). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T17:11:56+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tessier-albert-775-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tessier-albert-775-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tessier-albert-775-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"TESSIER, Albert (\u00bfBaiona?, d.g. &#8211; ?, d.g.)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3921","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3921\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3921"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3921"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}