{"id":3915,"date":"2023-02-15T18:09:54","date_gmt":"2023-02-15T17:09:54","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/puyol-pierre-edouard-772-eu\/"},"modified":"2023-02-15T18:09:54","modified_gmt":"2023-02-15T17:09:54","slug":"puyol-pierre-edouard-772-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/puyol-pierre-edouard-772-eu\/","title":{"rendered":"PUYOL, Pierre-Edouard (Baiona, 1835ko martxoak 9 &#8211; Rouen, Frantzia, 1904ko irailak 28)."},"content":{"rendered":"<p><span>Hiraboure, Akizeko apezpiku<br \/>\nGetariarraren iloba zen Pierre-Edouard Puyol. <\/span><span>Horren gatik daiteke Akizen<br \/>\napeztua izan 1858an. Han hasi zen kolegioko zuzendari. Hortik Parisera joan zen<br \/>\n1867an, St Denis-ko kalonje. Lavigerie kardinal Baionarraren adiskidea zen eta<br \/>\nhoni zor dizkioke izan dituen kargu handiak: politika aldetik liberalak ziren<br \/>\nbiak, Errepublika onartzen zutenetarik, Frantziako eta Euskalherriko apez<br \/>\ngehienak erregetiar zirelarik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Goi maileko apeza zen. Badu liburu mordoxka bat plazaraturik,<br \/>\nGalikanismoaz, Protestanten historioaz Biarnoan, eta bereziki dotzena erdi bat,<br \/>\nJesusen Imitazioa liburuaz. Oihenarten eskuiskribuen 60 tomo aurkitu zituen BNF<br \/>\nliburutegian. Teologia irakasle izan zen Sorbonako unibertsitatean. Les<br \/>\nTuileries, Napoleon III.ren palazioko apez izendatua izan zen 1870an. 1881an<br \/>\nEromara joan zen St Louis des Fran\u00e7ais, Frantsesen parropiako buru. Parropiaz<br \/>\ngain Vatikanoko ateen idekitzeko gako ona ere zen postu hori. Leon XIII aita<br \/>\nSaindua bera frango aise ikusten zuen. Bi aldiz Frantzian apezpiku izateko<br \/>\naipatua izan zen. Berak eskaturik ote? Erroman zelarik, Lavigerie-k galdetu<br \/>\nzion hango kargudun handien ikustea, kardinal izendatua izan zedien. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Harreman onak bazituen ere<br \/>\ngobernuaren izenean Elizako harat honaten arduraduna zen Dumay batekin:<br \/>\nFrantziako artxibo Nazionaletan, bien arteko gutun andana ederra bada. Hau,<br \/>\nhargin beltz ezaguna zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Luzaki aipatuko dugun apez<br \/>\neuskaldunen aferaren ondotik, bere kargutik bota zuten, 1890an. <\/span><span>Beauvais-rat joan<br \/>\nzen 1894an, Fuzet, hango apezpikuaren bikario nagusi. Apezpiku hau Rouen-erat<br \/>\naldatu zutelarik, elizbarruti honetan, seminarioko zuzendari izendatu zuen,<br \/>\napez xaharren erretiro etxeko buru eramaten zituela azken urteak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1789ko iraultza ongi hartu<br \/>\nzuten apez aintzek. Bainan Elizaren kontra agertu zen hau eta apez gehienek<br \/>\nFrantziatik ihesi joan behar izan zuten. Ehunka erail zituzten, horietan zazpi<br \/>\neuskaldun. Elizak hetsirik egon ziren hamar bat urtez, arte horretan ez zelarik<br \/>\nelizkizunik. Bataio eta ezkontzak gordezka egiten ziren etxe zenbaitetan, edo<br \/>\nmugako herrietan: Iparraldeko 221 haur bataiatu zituen Luzaiden, Etxeberri,<br \/>\nHazparnetik harat joan erretorak. Etxebertz batek 227 Isturitzen inguruko hamar<br \/>\nherritarik, Delgue batek 476 Irisarri eta inguruko herrietan. Urte horiek<br \/>\nbarnatik markatu zituzten apez eta giristino. Geroztik errepublikari aiher<br \/>\ngelditu ziren. Telebistarik ez zelarik, supazter xokoan, neguan, oroitzapen<br \/>\nhoriek ziren familietako solasgaiak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Napoleon IIIa inperadorearen<br \/>\nondotik III. Errepublika sortu zelarik, errepublikaren alderateko aihergo<br \/>\nhorrekin zegoen Eliza. Orokorki erregetiar agertu zen. Urteak iraun zuen gorri<br \/>\n(errepublikarrak) eta xurien (erregetiarrak) arteko gerlak. 1889an, gorriek<br \/>\nlehen aldikotz apu\u00f1atik irabazi zituzten hauteskundeak: 366 diputatu 210en<br \/>\nkontra. Bainan ez Iparraldean: 3 diputatutarik biga, Etxeverri eta Labat,<br \/>\nxuriak izan ziren. Gorriak eta prefeta hasarre gorrian eman ziren baizik eta<br \/>\napezek gorrien kontra egin propagandaren ondorioa zela. Prefetak ministroaren<br \/>\nganik ardietsi zuen elizbarrutiko 56 apez tokiz aldatuak eta 29-i paga kendua<br \/>\niztea (konkordatuaren ondorioz estadoak pagatzen zituen). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Paga kentzea, Estadoak egin<br \/>\nzuen. Tokiz aldatzea apezpikuak baizik ez zezakeen egin. Apezpikua orduantxe<br \/>\nhila eta Intxauspe bikario jeneralaren gain eman zituzten aldaketa horiek.<br \/>\nIntxauzpe, xiberotar idazle famatua.Honek ez onartu ez zutelakotz Elizako lege<br \/>\nbihirik hautsi eta akusazioak ez zirelakotz deusetan oinarrituak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jauffret<br \/>\napezpiku berria etorri zen 1890an, martxoko 9an; konkordatuaren ondorioz,<br \/>\ngobernuak hautatua zen eta errepublikarra. Gauza bera eskatu zioten. Honek<br \/>\nardietsi 29ri paga itzulia izan zedien eta 13 baizik ez tokiz aldatuak izatea.<br \/>\nParisek onartu. Bainan Eliza legeak ez zituztela deusetan hautsi eta zazpik<br \/>\nErromarat dei egin zuten, Diharassarry Kanbotik Ortzaizerat igorri apeza buru.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hor da sartuko gure Puyol.<br \/>\nBazterrak mintzen ai ziren. Dumayri idatzi zion jendek apezpikua prefetaren<br \/>\nmutila bezala senditzen zutela. Bikario nagusitzat hartu nahi zituen apezek eza<br \/>\nematen ziotela. 200 bat apezek gutun bat igorri zutela Erromarat apez gaztigatuen<br \/>\nalde. Liburu bat agertu zela <i>Le pr\u00e9fet, \u00e9v\u00eaque de Bayonne<\/i>. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aita Saindua Lavigerierekin ari<br \/>\nzelarik bost egin ahaletan, Estadoa eta Elizaren arteko harremanak hobetu<br \/>\nnahiz, horiek denak oso gaizki heldu ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erromak galdetu zion Puyoli,<br \/>\napez horien ganik ardiets zezan beren deiaren kentzea. Elizaren onetan zela.<br \/>\nEgiten bazuten, ohorezko kalonje izendatuko zutela Diharassary denen burua.<br \/>\nNahiz batere ez ziren elgarren adiskide, (\u00abIl a toujours \u00e9t\u00e9 mon ennemi implacable\u00bb<br \/>\n[beti izan da nere etsai gupidagabea] idatzi izan du Puyolek) ardietsi zuen<br \/>\ndelako kereila ken zezaten. Diharassarryk baia ardietsi beren lagunen ganik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Puyol Erromatik Baionara etorri<br \/>\nzen apezpikuaren ganik, kalonje titulu hori ardiesteko. Bainan apezpikuak ez<br \/>\nzuen deus entzun nahi izan. Puyolek dio, behin ere ez zuela norbait ikusi<br \/>\nplanta horretan, erotua, zeinetarik joana :\u00abHil nahi nauzue, ala?\u00bb erran zion. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Puyol berehala itzuli zen<br \/>\nErromara, bainan aita saindua ikusi eta honen ganik ardietzi, Erromak emaitea<br \/>\nohorezko titulu zenbat apezen lau burueri, \u00abMonseigneur\u00bb tituluarekin bai eta<br \/>\nsotana ubela, apezpikuen kolorekoa janzteko eskubidearekin. Berria jakin orduko<br \/>\nDiharassarry ibili zen sotana ubela soinan Baionako karriketan. Paristik<br \/>\nberehala etorri, sotana horrekin ibiltzeko debekua. Ikaragarriko eskandalua<br \/>\nsortu zuten gorriek. Konkordatua zela eta Aita Sainduak ez omen zuen ohorezko<br \/>\ntitulurik ematen ahal Frantzian gobernuaren baiamenik gabe. Barthou, deputatu<br \/>\nBiarnes gaxteak parada ederra izan zuen bere burua ezagutarazteko: diputatuek<br \/>\nbiltzar berezi bat egin zuten gaia horretaz, mintzadia Barthouren gain.<br \/>\nFrantziako egunkari guziek aipatu zuten, xuri ala gorri eta eskandala Frantzia<br \/>\nosorat hedatu zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Artetik erraiteko azaroko 18an<br \/>\nzuen Lavigerie kardinal Baionarrak egina \u00able toast d&#8217;Alger\u00bb deitzen den bere<br \/>\nmintzaldi historikoa, Aita Sainduak eskaturik, katolikoak gomitatzen zituela<br \/>\nerrepublikaren onartzerat, eta ona ez bazitzaien, barnetik hobetzerat. Puyol<br \/>\nere Lavigerirekin errepublikazalea zen eta halere, apez zurien alde ari izan<br \/>\nzen, zinez zuzengabekeria jasan zutela ezin ukatua zitzaiolakotz. Mendekuz,<br \/>\nPuyol Erromako kargutik bota zuten egunetik biharrera: arratsean izan zuen,<br \/>\nbiharamun goizean berean Erromatik lekuak husteko manua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bururatzeko erran dezagun Leon<br \/>\nXIII eta Lavigerie-ren urratsarekin, Eliza eta Errepublikaren arteko harremanak<br \/>\nhobetzen hasiak zirelarik, hortik harat gaizkonduz joan zirela: Eliza eta<br \/>\nEstadoaren bereiztea, euskarazko katiximaren debekua, fraile eta seroren<br \/>\neskolen hestea eta Frantziatik kanpo ematea (orduan ziren Belokeko beneditarrak<br \/>\njoan Lazkaorat), Eliza, apezetxe, seminario, eskola eta denak Estadoak<br \/>\nberetzea&#8230; <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1946a arte, laugarren<br \/>\nerrepublika arte igurikatu beharko da, haizea itzultzen ikusteko: apez eta<br \/>\nerrient, katoliko eta laiko elgarrekin bost urtez Alemanian preso egoiteak<br \/>\nbaduke hor zer ikustekorik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hiraboure, Akizeko apezpiku Getariarraren iloba zen Pierre-Edouard Puyol. Horren gatik daiteke Akizen apeztua izan 1858an. Han hasi zen kolegioko zuzendari. Hortik Parisera joan zen 1867an, St Denis-ko kalonje. Lavigerie kardinal Baionarraren adiskidea zen eta honi zor dizkioke izan dituen kargu handiak: politika aldetik liberalak ziren biak, Errepublika onartzen zutenetarik, Frantziako eta Euskalherriko apez gehienak erregetiar [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[337],"class_list":["post-3915","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>PUYOL, Pierre-Edouard (Baiona, 1835ko martxoak 9 - Rouen, Frantzia, 1904ko irailak 28). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/puyol-pierre-edouard-772-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"PUYOL, Pierre-Edouard (Baiona, 1835ko martxoak 9 - Rouen, Frantzia, 1904ko irailak 28). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Hiraboure, Akizeko apezpiku Getariarraren iloba zen Pierre-Edouard Puyol. Horren gatik daiteke Akizen apeztua izan 1858an. Han hasi zen kolegioko zuzendari. Hortik Parisera joan zen 1867an, St Denis-ko kalonje. Lavigerie kardinal Baionarraren adiskidea zen eta honi zor dizkioke izan dituen kargu handiak: politika aldetik liberalak ziren biak, Errepublika onartzen zutenetarik, Frantziako eta Euskalherriko apez gehienak erregetiar [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/puyol-pierre-edouard-772-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/puyol-pierre-edouard-772-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/puyol-pierre-edouard-772-eu\\\/\",\"name\":\"PUYOL, Pierre-Edouard (Baiona, 1835ko martxoak 9 - Rouen, Frantzia, 1904ko irailak 28). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T17:09:54+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/puyol-pierre-edouard-772-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/puyol-pierre-edouard-772-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/puyol-pierre-edouard-772-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"PUYOL, Pierre-Edouard (Baiona, 1835ko martxoak 9 &#8211; Rouen, Frantzia, 1904ko irailak 28).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"PUYOL, Pierre-Edouard (Baiona, 1835ko martxoak 9 - Rouen, Frantzia, 1904ko irailak 28). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/puyol-pierre-edouard-772-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"PUYOL, Pierre-Edouard (Baiona, 1835ko martxoak 9 - Rouen, Frantzia, 1904ko irailak 28). - Iura Vasconiae","og_description":"Hiraboure, Akizeko apezpiku Getariarraren iloba zen Pierre-Edouard Puyol. Horren gatik daiteke Akizen apeztua izan 1858an. Han hasi zen kolegioko zuzendari. Hortik Parisera joan zen 1867an, St Denis-ko kalonje. Lavigerie kardinal Baionarraren adiskidea zen eta honi zor dizkioke izan dituen kargu handiak: politika aldetik liberalak ziren biak, Errepublika onartzen zutenetarik, Frantziako eta Euskalherriko apez gehienak erregetiar [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/puyol-pierre-edouard-772-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/puyol-pierre-edouard-772-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/puyol-pierre-edouard-772-eu\/","name":"PUYOL, Pierre-Edouard (Baiona, 1835ko martxoak 9 - Rouen, Frantzia, 1904ko irailak 28). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T17:09:54+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/puyol-pierre-edouard-772-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/puyol-pierre-edouard-772-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/puyol-pierre-edouard-772-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"PUYOL, Pierre-Edouard (Baiona, 1835ko martxoak 9 &#8211; Rouen, Frantzia, 1904ko irailak 28)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3915","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3915\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3915"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3915"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}