{"id":3913,"date":"2023-02-15T18:09:00","date_gmt":"2023-02-15T17:09:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/poydenot-henry-771-eu\/"},"modified":"2023-02-15T18:09:00","modified_gmt":"2023-02-15T17:09:00","slug":"poydenot-henry-771-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/poydenot-henry-771-eu\/","title":{"rendered":"POYDENOT, Henry (Pierre Henry Simeon Poydenot) (Rouen, Frantzia, 1822ko otsailak 18 &#8211; Baiona, 1904ko abuztuak 20)."},"content":{"rendered":"<p><span>XVII<\/span><span>. mendeaz geroztik Baionako nobleziakoa zen familia<br \/>\naberats eta ospetsu batean jaio zen. Familiako kideak hiriko alkateen eta<br \/>\nMerkataritza Epaitegiko buruen kontulari-eginkizunetan aritzen ziren. Henryren<br \/>\naita, Pierre Apollinaire, armadorea zen, Rouenen eta Le Havren karrera egin<br \/>\nzuena, Baionara 1834an itzuli aitzinetik. Henryk ospea irabazi zuen Lapurdin <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendean<br \/>\naitzina eraman zituen jarduera ekonomiko, politiko eta intelektualengatik. Aita<br \/>\n1846an hil ondoren, Henry Poydenot, 24 urte zituela, merkataritzako jardueretan<br \/>\nhasi zen, anaia nagusi Raymondekin, eta bien artean sortu zituzten \u00abCompagnie<br \/>\nbayonnaise d\u2019Assurances maritimes Poydenot Fr\u00e8res\u00bb (Itsas Aseguruen Konpainia<br \/>\nBaionarra Poydenot Anaiak) enpresa eta erretxinazko salgaien negozio bat. Bi<br \/>\nanaiek ibilbide bereiziak eramaten bazituzten ere, eskuz esku joan ziren garai<br \/>\nhartako goi-mailako gizartean ohikoak ziren merkataritza- eta<br \/>\nespekulazio-jardueretan. 1858an, Marie Detroyatekin ezkondu zen, eta bi seme<br \/>\nizan zituzten, Paul eta Raymond, 1859 eta 1863an. Garai hartan hasi zen, bere<br \/>\nnegozio-gizonaren jardueraz gain, Baionako arkeologian eta historian<br \/>\ninteresatzen, grina handia erakutsiz bere sorterriarekiko. Marieren osaba Emile<br \/>\nDetroyat zen, Baionako Caisse d\u2019\u00c9pargneren sortzaileetako bat, eta 1868an, bere<br \/>\nanaia Raymondekin batera eta ezkon-aita Achille Detroyatekin batera, Detroyat<br \/>\n&amp; Poydenot merkataritza-konpainia sortu zuten, egoitza haren etxean zuela,<br \/>\nBaionako Lormand kaleko 10ean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baionako eliteko kidea izanik,<br \/>\nhainbat kargu bete izan zuen administrazioan, besteak beste, Caisse d\u2019\u00c9pargneko<br \/>\nadministratzailea (1850-1868) eta zuzendaria (1868-1874), eta Saint-Leon<br \/>\nospitaleko administratzailea (1874-1880). Costa Ricako Errepublikako kontsula<br \/>\n(1849-1858) eta Saxoniako erresumako kontsula (1856-1869) ere izan zen Baionan.<br \/>\nZinegotzia izan zen 1855an eta 1858an, Jules Labaten agintaldian, mugimendu<br \/>\nlegitimistarekiko atxikimendu handia izanda ere. 1868an mugimendu horren<br \/>\nordezkari gorenarekin, hau da, Cambordeko kondearekin, elkartzera iritsi zen,<br \/>\nFrohsdorf gaztelu austriarrean. Hautetsi gisa izan zituen eginkizunen<br \/>\nesparruan, Madril eta Frantzia lotzen zituen trenbideari buruzko<br \/>\ngogoeta-batzordeko kide izan zen, eta Saint-Esprit (Aturri ibaiaren<br \/>\neskuinaldea) eta Baiona (ezkerraldea) udalerrien arteko 1857ko batzarrean parte<br \/>\nhartu zuen. Funtzio publikoen eginkizunetan, Baionako Batzorde katolikoko buru izan<br \/>\nzen. Beste alde batetik, harremanak zituen Espainiako erresumarekiko, eta<br \/>\nhorrek aukera eman zion merezimenduzko aipamen ospetsu anitz eskuratzeko,<br \/>\nesaterako, Karlos III.aren Ordenako Zaldun eta Komendadorea, Portugalgo<br \/>\nKristoren Ordenako Komendadorea, Karlos VII.aren Ordenako lehen klasea, eta<br \/>\nIsabel Katolikoaren Ordenako Gurutze Handia. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Henry Poydenotek bere bi anaiak, Raymond eta Paul, galdu zituen, 1883an<br \/>\neta 1890ean, hurrenez hurren. Raymondek seme-alaba anitz izan zituen, baina<br \/>\nbizitzaren amaieran egoera txarrean ikusi zuen bere burua, Henryri 25.000<br \/>\nlibera zor zizkiolako. Azken honek, ordea, bere ondorengoei diru hori atzera<br \/>\nkobratzea inposatu zien \u00abbetebehar sakratu\u00bb gisa. <\/span><span>Paulek, berriz, ez zuen ondorengorik izan, eta<br \/>\narrakasta finantzario handia izan zuen. Bere emaztearekin batera lagundu zuten,<br \/>\nhaien erara, Baionako kultura aberasten, haien arte-bilduma baliotsua<br \/>\n(altzariak, koadroak, eskulturak) hiriari eman baitzioten. Egun Bonnat-Helleu<br \/>\nmuseoan kontserbatzen da. Bilduma horretako hainbat dokumentu Pirinio<br \/>\nAtlantikoetako Departamentuko Artxiboetan gordetzen dira. Udalari laguntzeko,<br \/>\ngainera, urteko 1.500 euroko emakida egin zuten, eskolako irakasleen lansariak<br \/>\nordaintzeko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Emaztea 1890ean galdu ondoren,<br \/>\nPortenety jabegora joan zen bizitzera Henry Poydenot, Mousserolles auzoan, bere<br \/>\nezkon-arrebarekin, haren laguntza ekonomikoa izan baitzuen. Eremu askotan ospe<br \/>\neta arrakasta handia lortu bazuen ere, iduri du bizitzaren amaieran zailtasun<br \/>\nekonomikoak izan zituela, neurri batean, haren bankuak hainbat bezeroren<br \/>\nporrotak jasan zituelako, mendearen amaieran, eta anaia Raymonden eta bere<br \/>\nkoinatuaren hartzekoduna zelako, inoiz iritsi gabe haien zorrak kobratzera.<br \/>\n1904an hil ondoren, Hiriburuko hilerriko lurzati batean hilobi iraunkorra izan<br \/>\nzedin eraikiarazi zuen panteoi familiarrean hartu zuen atseden, haren azken<br \/>\nbizilekutik hurbil. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Familiaren estatus<br \/>\npribilegiatuari esker, Henry Poydenoten eta haren anaien ikasketa-maila hagitz<br \/>\naltua zen garai hartan ohikoa zenaren aldean. 1868tik goiti, dirudienez, bere<br \/>\nerantzukizun publikoak alde batera utzi eta lan intelektualei ekin zien, aldi berean<br \/>\nmerkataritza-jarduerekin jarraituz. Argitaratu zituen lan zientifikoak, gutxi<br \/>\ngorabehera hamarren bat, batez ere Baionaren Antzinaroari eta Erdi Aroari<br \/>\nburuzkoak dira, eta Euskal Herrian aurkitutako inskripzio erromatarrei<br \/>\nburuzkoak, haien miresle sutsua baitzen. Bere obran barna, Baionaren jatorriari<br \/>\neta sorrerari buruz egin zuen gogoeta, arkeologia, historia nahiz hizkuntzaren<br \/>\nikuspegitik. 1876an, <i>R\u00e9cits et l\u00e9gendes relatifs \u00e0 l\u2019histoire de Bayonne <\/i>izeneko<br \/>\nlana eman zuen argitara, bere bi semeei, \u00abseme maiteei\u00bb, eskainita, artean<br \/>\nhagitz gazteak baziren ere, bere lanak ume horiei azterlan eta ikerketa berriak<br \/>\negiteko bidea erraztuko zielako esperantza adieraziz. 1888an, Frantziako 55.<br \/>\nKongresu arkeologikoko partaideei harrera egiteaz arduratu zen, Baionan eta<br \/>\nAkizen egin baitzen. Orduan, lehendik eginak zituen lanak aipatzeaz gain, Emile<br \/>\nTailleboisekin lankidetzan, Landetan eta Pirinio Beheretan egindako ikerketa<br \/>\narkeologiko eta historikoei buruzko bibliografia bat prestatu zuen. Gehienak<br \/>\nNovempopulaniari buruzkoak ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arestian aipatutako kongresu<br \/>\narkeologikoa amaitu ondoren, 1890ean argitaratutako <i>Quelques mots sur<br \/>\nl\u2019ancien Bayonne <\/i>lanean, eta bere lanik garrantzitsuenean, 1897an<br \/>\nargitaratu eta bizi osoan barna egindako lanen laburpena den <i>De l\u2019antiquit\u00e9<br \/>\nde l\u2019\u00c9v\u00each\u00e9 de Bayonne <\/i>izenekoan, hiriaren antzinako aroari buruzko<br \/>\nezagupenak sistematizatu zituen Henry Poydenotek, artean ere ez baitziren oso<br \/>\nezagunak. Baina oso arrazoibide egokia egin zuen, Lapurdumeko hiriaren eta IX.<br \/>\neta XII. mendeetan izan zituen zabalkundeen arkeologia deskribatuz. Modu<br \/>\nesplizituan defendatu zuen Baionako hiriaren sorrera erromatarra, haren<br \/>\nlatinezko lehenengo izena IV. mendera arte agertzen ez bada ere. Horretarako,<br \/>\narestiko lanez gain, Intxauspe kalonjeak Sainte-Euroiseri buruz eta Boateen hiriari<br \/>\nburuz egin berri zituen ikerketa ugariak aipatu zituen Henry Poydenotek. Eta<br \/>\ndefendatu ere, Galia orohar, eta bereziki Akitania eta euskal lurraldeak,<br \/>\nantzina ebanjelizatu zirelako tesia ere defendatu zuen. Horregatik aipatzen<br \/>\nzuen, tokiko historiaren eraikuntzari buruzko eztabaida sutsuen testuinguru<br \/>\nbatean, \u00abgure herriaren historia orain berrogei urtetik goiti ikasten ari den<br \/>\nikasle grinatsu bat\u00bb dela eta \u00abbere abertzaletasuna historia hori<br \/>\ndefendatzearen zerbitzura jartzen duela, bere ustez okerrak diren irudipenei<br \/>\naurka eginez\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eruditua, negozio-gizona eta<br \/>\npolitikaria izateaz gain, ez zuen zalantzarik izan laguntza emateko ongintzako<br \/>\nlan anitzetan eta tokiko nahiz nazioarteko hainbat elkarte eruditutan parte<br \/>\nhartzeko, Baionako Saint-Vincent-de-Paul Kofradiako kide, Frantziako numismatika<br \/>\neta arkeologiako sozietateko kide, Baionako Zientzien, Letren eta Arteen<br \/>\nSozietateko kide, eta Lisboako Zientzien Akademiako kide izan baitzen. Tokiko<br \/>\nsare intelektualeko kidea zenez, adiskide mina izan zuen Anton Abadia, eta<br \/>\nhainbat eskutitz idatzi zizkioten elkarri. Inskripzio erromatarrei buruz eta<br \/>\nBaionako Antzinarotik Goi Erdi Arora arteko historiari buruz egin zituen lanak<br \/>\naitzindariak izan ziren, eta bidea zabaldu zieten Inperio erromatarraren<br \/>\npresentzia Euskal Herrian, eta beraz, zibilizazio haren eta Akitania eta<br \/>\nFrantziako hegoaldeko herriaren arteko trukeak eraginkorrak izan zirela ondoren<br \/>\nerakutsi zuten ikerketei. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>XVII. mendeaz geroztik Baionako nobleziakoa zen familia aberats eta ospetsu batean jaio zen. Familiako kideak hiriko alkateen eta Merkataritza Epaitegiko buruen kontulari-eginkizunetan aritzen ziren. Henryren aita, Pierre Apollinaire, armadorea zen, Rouenen eta Le Havren karrera egin zuena, Baionara 1834an itzuli aitzinetik. Henryk ospea irabazi zuen Lapurdin XIX. mendean aitzina eraman zituen jarduera ekonomiko, politiko eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[337],"class_list":["post-3913","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>POYDENOT, Henry (Pierre Henry Simeon Poydenot) (Rouen, Frantzia, 1822ko otsailak 18 - Baiona, 1904ko abuztuak 20). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/poydenot-henry-771-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"POYDENOT, Henry (Pierre Henry Simeon Poydenot) (Rouen, Frantzia, 1822ko otsailak 18 - Baiona, 1904ko abuztuak 20). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"XVII. mendeaz geroztik Baionako nobleziakoa zen familia aberats eta ospetsu batean jaio zen. Familiako kideak hiriko alkateen eta Merkataritza Epaitegiko buruen kontulari-eginkizunetan aritzen ziren. Henryren aita, Pierre Apollinaire, armadorea zen, Rouenen eta Le Havren karrera egin zuena, Baionara 1834an itzuli aitzinetik. Henryk ospea irabazi zuen Lapurdin XIX. mendean aitzina eraman zituen jarduera ekonomiko, politiko eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/poydenot-henry-771-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/poydenot-henry-771-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/poydenot-henry-771-eu\\\/\",\"name\":\"POYDENOT, Henry (Pierre Henry Simeon Poydenot) (Rouen, Frantzia, 1822ko otsailak 18 - Baiona, 1904ko abuztuak 20). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T17:09:00+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/poydenot-henry-771-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/poydenot-henry-771-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/poydenot-henry-771-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"POYDENOT, Henry (Pierre Henry Simeon Poydenot) (Rouen, Frantzia, 1822ko otsailak 18 &#8211; Baiona, 1904ko abuztuak 20).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"POYDENOT, Henry (Pierre Henry Simeon Poydenot) (Rouen, Frantzia, 1822ko otsailak 18 - Baiona, 1904ko abuztuak 20). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/poydenot-henry-771-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"POYDENOT, Henry (Pierre Henry Simeon Poydenot) (Rouen, Frantzia, 1822ko otsailak 18 - Baiona, 1904ko abuztuak 20). - Iura Vasconiae","og_description":"XVII. mendeaz geroztik Baionako nobleziakoa zen familia aberats eta ospetsu batean jaio zen. Familiako kideak hiriko alkateen eta Merkataritza Epaitegiko buruen kontulari-eginkizunetan aritzen ziren. Henryren aita, Pierre Apollinaire, armadorea zen, Rouenen eta Le Havren karrera egin zuena, Baionara 1834an itzuli aitzinetik. Henryk ospea irabazi zuen Lapurdin XIX. mendean aitzina eraman zituen jarduera ekonomiko, politiko eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/poydenot-henry-771-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/poydenot-henry-771-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/poydenot-henry-771-eu\/","name":"POYDENOT, Henry (Pierre Henry Simeon Poydenot) (Rouen, Frantzia, 1822ko otsailak 18 - Baiona, 1904ko abuztuak 20). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T17:09:00+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/poydenot-henry-771-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/poydenot-henry-771-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/poydenot-henry-771-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"POYDENOT, Henry (Pierre Henry Simeon Poydenot) (Rouen, Frantzia, 1822ko otsailak 18 &#8211; Baiona, 1904ko abuztuak 20)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3913","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3913\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3913"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3913"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}