{"id":3907,"date":"2023-02-15T18:06:24","date_gmt":"2023-02-15T17:06:24","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/lhande-hegi-pierre-768-eu\/"},"modified":"2023-02-15T18:06:24","modified_gmt":"2023-02-15T17:06:24","slug":"lhande-hegi-pierre-768-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lhande-hegi-pierre-768-eu\/","title":{"rendered":"LHANDE HEGI, Pierre (Baiona, 1877ko uztailak 9 &#8211; Atharratze, Zuberoa, 1957ko apirilak 17)."},"content":{"rendered":"<p><span>Pierre Lhanderen ama Paulina Hegi Bereterretxe zen, Mendikota herrikoa<br \/>\njatorriz eta Montevideon (Uruguai) jaio zen euskal migratzailea, eta aita<br \/>\nJean-Pierre Basagaitz, Zuberoakoa. Pierre Baionan sortu zen, 1877ko uztailaren<br \/>\n9an. Haren familiako bi adarrak Zuberoatik heldu ziren, eta abizena Basagaitz<br \/>\nzuen, baina agiri ofizialetan aitatxiren abizena eman zitzaion, \u00abAllande\u00bb,<br \/>\nAtharratzekoa, ondoren oker transkribatu eta Lhande geratu zena. Haren aita hil<br \/>\nzenean zortzi urteko umea zen Pierre Lhande, eta familia amaren aldeko<br \/>\naitatxi-amatxien Apatia izeneko etxera joan zen bizitzera, Zuberoako Zalgize<br \/>\nherrira. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Batxilergo ikasketak Mauleko lehen hezkuntzako institutuan osatu zituen,<br \/>\neta ondoren, hamasei urte zituela, Baionako apaizgaitegian eman zuen izena,<br \/>\n1893ko urrian. <\/span><span>1898an zerbitzu militarra<br \/>\negitera deitu zuten, eta urte batez zerbitzua eman ondoren, apaizgaitegira<br \/>\nitzuli zen. Hala ere, haren ikasketen aitzinamendua begiratzeko ardura zutenen<br \/>\nustez, Lhandek denbora gehiegi ematen zuen euskal letren ikasketan, alde batera<br \/>\nutzita ikasketa teologikoak, eta horrenbestez, kanporatu egin zuten. Etxera<br \/>\nbidean zela, trenean, eta jesuita batekin solasean luze aritu ondoren, teologia<br \/>\nikasketak Jesusen Konpainiako eskola batean berriro hastea erabaki zuen. <\/span><span>Beraz, 1900eko<br \/>\nirailaren 6an, 23 urte zituela, Rodezeko apaizgaitegian matrikulatu zen,<br \/>\nOkzitanian. Handik urte gutxira, 1903an, bere prestakuntza osatzeko,<br \/>\nkongregazioak Jerseyko uhartean (Erresuma Batua) eta Gemret hirian (Holanda)<br \/>\nzituen ikastetxeetara bidali zuten, bi urtez filosofia ikastera. <\/span><span>1905ean Espainiako Puerto de Santa Mariara lekualdatu<br \/>\nzuten, frantsesa irakastera, eta han bi urte eman ondoren, Belgikara itzuli zen<br \/>\n1907an, non azkenik apaizgoa hartu zuen, 1910ean, 33 urte zituela. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garai hartakoa da haren lanik<br \/>\nunibertsalena, <i>L\u2019Emigration basque <\/i>(1910). 1910eko argitalpen hura,<br \/>\negiaz, <\/span><i><span>Revista<br \/>\nInternacional de los Estudios Vascos<\/span><\/i><span>e<\/span><span>n, 1907 eta 1909<br \/>\nbitartean, bost atal bereizitan plazaratutako lehenengo inprimatzearen<br \/>\nberragitalpen bat izan zen. Lan horretan, Lhandek, neurri batean haren amak<br \/>\nUruguain izandako esperientzian oinarrituta, migraziorako jendea harrapatzen<br \/>\nibiltzen ziren agenteen jardunbidea salatzen zuen, eta zorrotz kritikatzen zuen<br \/>\neuskal emigrazioa, merkataritza-jardunbide gisa ez ezik, euskal gizarteari<br \/>\negiten zion kalteagatik ere. Bere kritikak administrazioari zuzentzen zizkion<br \/>\nLhandek, bide ematen ziolako berak odoluste demografikoa deitzen zuen<br \/>\nfenomenoari, baina emigrazioaren negozioarekin lotutako enpresak ere<br \/>\nkritikatzen zituen. Lanak oihartzun handia izan zuen, eta gaurko adituen ustez,<br \/>\nhark eman zien hasiera, Jose Cola Goitiren <i>La emigraci\u00f3n vasco-navarra <\/i>(1884)<br \/>\nlanarekin batera, euskal diasporaren gaineko ikerketei. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ikasketak amaituta,<br \/>\napaiz-eginkizunetan aritu zen Euskal Herriko hainbat lekutan, eta zenbait<br \/>\nsermoi euskaraz argitaratu zituen. Lehen Mundu Gerra piztu ondoren, Tarantoko<br \/>\nospitale frantsesera igorri zuten, eta erizaintzan emandako zerbitzuengatik,<br \/>\ngobernu italiarrak gerrako merezimenduen domina bat eman zion. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hainbat urtez Hondarribian<br \/>\naritu zen apaiz, eta irakasle hainbat ikastetxetan, eta ondoren Okzitaniako<br \/>\nTolosako Institutu Katolikoan eman zituen euskal hizkuntza eta literaturako<br \/>\neskolak, 1920tik 1924ra bitartean. 1922an, herrialdetik kanpora egotzi zuten<br \/>\nagintari espainiarrek, hizkuntza-politikari egiten zizkion kritikengatik eta,<br \/>\noro har, gobernu espainiarrak euskal gutxiengo nazionalarekiko erabiltzen zuen<br \/>\nekintzari buruz adierazten zituen ideiengatik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1912tik 1924ra idatzi eta<br \/>\nargitaratu zituen fikziozko zortzi kontakizun, haietako batzuk euskaraz,<br \/>\nadibidez, <i>Gure horma zaarra <\/i>(1915), <i>Yolanda <\/i>(1921), eta beste<br \/>\nbatzuk frantsesez, adibidez <i>Luis <\/i>(1912), <i>Mirentchu <\/i>(1914) eta <i>Yolandaren<br \/>\n<\/i>bertsio frantsesa, <i>Yolanda. Roman de meurs basques <\/i>(1921). Garai<br \/>\nhartakoa da, baita ere, <i>Notre soeur latine d\u2019Espagne. \u00c9tudes morales et<br \/>\npolitiques <\/i>(1919) izeneko saiakera. Haren lan batzuen arrakasta handia izan<br \/>\nzen, eta haietakoren bat zinemara ere eraman zen. Adibidez, <i>Mirentchu<\/i>,<br \/>\nLhandek eta Victor Azkonak moldatu zuten gidoi zinematografikoa izan zedin, eta<br \/>\n<i>El Mayorazgo de Basterretxe <\/i>(1928) izenarekin, eta Jesus Guridiren<br \/>\nmusikarekin, zinera eraman zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1924an Parisera joan zen, eta<br \/>\nhan apaiz laguntzaile eginkizunetan aritu zen, aldirietako hainbat parrokia<br \/>\nindustrialetan, eta <i>\u00c9tudes <\/i>aldizkariaren argitaratzailea ere izan zen,<br \/>\n1939ra arte. Laneko bizimoduaren ziklo berrian hasi orduko, 1925ean, artikulu<br \/>\nbat argitaratu zuen, Tolosako Unibertsitateko akademiaren buletinean, euskal<br \/>\nhizkuntza eta literaturari buruzko ikastaroetan erabilitako gaiak azalduz,<br \/>\nizenburu honekin: \u00abLe Pays Basque et sa litt\u00e9rature; cours libre profess\u00e9 \u00e0 la<br \/>\nFacult\u00e9 des Lettres\u00bb. 1933an Indiara joan zen bidaian, eta San Frantzisko<br \/>\nXabierkoaren hilobia ireki zuten misiolarien taldeko kide izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskadin 1936ko gerra lehertu<br \/>\nondoren, umeen Elai-Alai koruaren arduradunekin jarri zen harremanetan, eta<br \/>\nJean Verdier kardinalarekin kontaktuan jarri zituen. Harremanak izan zituen<br \/>\nEusko Jaurlaritzarekin, bai gerran, bai ondoren ere, erbesteko garaian. Lan<br \/>\nzama handiagatik kaltetuta, Pauera lekualdatu zuten eta hainbat eginkizunetan<br \/>\naritu zen han. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eusko Ikaskuntzako kidea<br \/>\nizanik, 1926an argitara eman zuen, Lafitte eta Tournierren laguntzaz, <i>Dictionnaire<br \/>\nbasque-fran\u00e7ais et fran\u00e7ais-basque (dialectes labourdin, bas-navarrais et<br \/>\nsouletin) <\/i>hiztegiaren lehenengo bolumena, izenak berak argitzen zuenez,<br \/>\nIparraldeko hiru euskalkiei berariaz eskainia. Garai hartakoa da, baita ere,<br \/>\nEuskal Herriari eskainitako beste lan bat, <i>Le Pays Basque \u00e0 vol d\u2019oiseau <\/i>(1925),<br \/>\neta handik urte batzuetara argitaratuko zuen beste lan bat, Zuberoako Etxahun<br \/>\neuskal kantariaren bizitza eta poesiari buruzkoa, <i>Le Po\u00e9te Pierre Topet dit<br \/>\nEchahun et ses oeuvres <\/i>(1946). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1927 eta 1935 bitartean lan<br \/>\ntxiki batzuk argitaratu zituen, hiru liburukitan bilduak <i>Le Christ dans la<br \/>\nbanlieue, Enqu\u00eate sur la vie religieuse dans les milieux ouvriers de la<br \/>\nbanlieue de Paris <\/i>(1927-1931) izenburuarekin. Lan horrek 135 argitaraldi<br \/>\nizan zituen, eta haren helburua zen azpimarratzea desadostasun nabarmenak<br \/>\nzeudela frantziar elizako hierarkiaren eta Parisko aldirietako<br \/>\nlangile-auzoetako herritarren fedearen eta jardunbide erlijiosoaren artean. Lan<br \/>\nhorren hirugarren bolumena argitaratzearekin batera, Parisko artzapezpiku<br \/>\nVerdier kardinalak <i>OEuvre des Chantiers du Cardinal <\/i>ekimena sortu zuen, Parisko<br \/>\naldirietan zegoen eliza falta konpentsatu nahian. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Apezgoaren eginkizunetan aritu<br \/>\nzen urte haietan, Lhande nabarmendu zen erlijio katolikoa irratiaren bidez<br \/>\nzabaltzeko egin zuen lan aitzindariagatik. 1927ko urtarrilaren 2tik aitzina,<br \/>\nigandero Radio Parisen ematen ziren hogei minutuko irrati-saioetan parte hartu<br \/>\nzuen. Emanaldiak etengabe eman ziren 1934ko apirilaren 1era arte, orduan Radio<br \/>\nParis nazionalizatu baitzen, baina handik gutxira berriro hasi ziren, 1934ko<br \/>\napirilaren 8an, entzuleen protestengatik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizi osoan lan espiritual eta<br \/>\nliterario gaitza egin ondoren, Atharratzeko Saint-Antoine apaizen<br \/>\nerretreta-etxera, Zuberoara, bidali zuten Lhande, eta 1957an hil zen han, 80<br \/>\nurte betetzear zela. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pierre Lhanderen ama Paulina Hegi Bereterretxe zen, Mendikota herrikoa jatorriz eta Montevideon (Uruguai) jaio zen euskal migratzailea, eta aita Jean-Pierre Basagaitz, Zuberoakoa. Pierre Baionan sortu zen, 1877ko uztailaren 9an. Haren familiako bi adarrak Zuberoatik heldu ziren, eta abizena Basagaitz zuen, baina agiri ofizialetan aitatxiren abizena eman zitzaion, \u00abAllande\u00bb, Atharratzekoa, ondoren oker transkribatu eta Lhande geratu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[337],"class_list":["post-3907","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LHANDE HEGI, Pierre (Baiona, 1877ko uztailak 9 - Atharratze, Zuberoa, 1957ko apirilak 17). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lhande-hegi-pierre-768-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LHANDE HEGI, Pierre (Baiona, 1877ko uztailak 9 - Atharratze, Zuberoa, 1957ko apirilak 17). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Pierre Lhanderen ama Paulina Hegi Bereterretxe zen, Mendikota herrikoa jatorriz eta Montevideon (Uruguai) jaio zen euskal migratzailea, eta aita Jean-Pierre Basagaitz, Zuberoakoa. Pierre Baionan sortu zen, 1877ko uztailaren 9an. Haren familiako bi adarrak Zuberoatik heldu ziren, eta abizena Basagaitz zuen, baina agiri ofizialetan aitatxiren abizena eman zitzaion, \u00abAllande\u00bb, Atharratzekoa, ondoren oker transkribatu eta Lhande geratu [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lhande-hegi-pierre-768-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lhande-hegi-pierre-768-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lhande-hegi-pierre-768-eu\\\/\",\"name\":\"LHANDE HEGI, Pierre (Baiona, 1877ko uztailak 9 - Atharratze, Zuberoa, 1957ko apirilak 17). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T17:06:24+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lhande-hegi-pierre-768-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lhande-hegi-pierre-768-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lhande-hegi-pierre-768-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LHANDE HEGI, Pierre (Baiona, 1877ko uztailak 9 &#8211; Atharratze, Zuberoa, 1957ko apirilak 17).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LHANDE HEGI, Pierre (Baiona, 1877ko uztailak 9 - Atharratze, Zuberoa, 1957ko apirilak 17). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lhande-hegi-pierre-768-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LHANDE HEGI, Pierre (Baiona, 1877ko uztailak 9 - Atharratze, Zuberoa, 1957ko apirilak 17). - Iura Vasconiae","og_description":"Pierre Lhanderen ama Paulina Hegi Bereterretxe zen, Mendikota herrikoa jatorriz eta Montevideon (Uruguai) jaio zen euskal migratzailea, eta aita Jean-Pierre Basagaitz, Zuberoakoa. Pierre Baionan sortu zen, 1877ko uztailaren 9an. Haren familiako bi adarrak Zuberoatik heldu ziren, eta abizena Basagaitz zuen, baina agiri ofizialetan aitatxiren abizena eman zitzaion, \u00abAllande\u00bb, Atharratzekoa, ondoren oker transkribatu eta Lhande geratu [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lhande-hegi-pierre-768-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lhande-hegi-pierre-768-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lhande-hegi-pierre-768-eu\/","name":"LHANDE HEGI, Pierre (Baiona, 1877ko uztailak 9 - Atharratze, Zuberoa, 1957ko apirilak 17). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T17:06:24+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lhande-hegi-pierre-768-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lhande-hegi-pierre-768-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lhande-hegi-pierre-768-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LHANDE HEGI, Pierre (Baiona, 1877ko uztailak 9 &#8211; Atharratze, Zuberoa, 1957ko apirilak 17)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3907","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3907\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3907"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3907"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}