{"id":3903,"date":"2023-02-15T18:04:47","date_gmt":"2023-02-15T17:04:47","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/larrieu-jean-felix-766-eu\/"},"modified":"2023-02-15T18:04:47","modified_gmt":"2023-02-15T17:04:47","slug":"larrieu-jean-felix-766-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larrieu-jean-felix-766-eu\/","title":{"rendered":"LARRIEU, Jean-Felix (Maule-Lextarre, Zuberoa, 1863ko maiatzak 23- Montfort-l&#8217;Amaury, 1941eko urtarrilak 8)."},"content":{"rendered":"<p><span>Mauletar-Lextarrear<br \/>\nhonen izena euskalzaleen munduan entzuna izan bada ere, oso gutxik zerbait<br \/>\nzehatzik dakite berari buruz. Hauen artean da Euskal Herriko Unibertsitateko<br \/>\nbiologia irakasle, hainbat obraren idazle eta euskaltzain urgazle dagoen Kepa<br \/>\nAltonaga adiskidea. Gure Euskal Herriko edo atzerrietako liburutegi edo<br \/>\ndokumentazio gunetako altxor ahaztuetan bilaketak eta ikerketak etengabe<br \/>\neginda, Kepa Altonagak ediren eta aipatu ditu euskalzale munduan lan handia<br \/>\nbezain isila egin izan duten iraganeko jende batzuk, hauetatik dela Jean-Felix<br \/>\nLarrieu.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baliteke asko eta<br \/>\nasko aipatzeko, Maule-Lextarren sorturik eta ikasketa sakonak eginik, Zuberoako<br \/>\nhiriburuan urte bakar batez mediku lanetan jardun zuen Larrieu jaunaz. Alabaina<br \/>\nhau ez baita zehazki idatzi sorta honen gaia, laburbildu egingo dut nor izan<br \/>\nzen Jean-Felix Larrieu. Horretarako, Nabarralde elkartearen <i>Haria <\/i>aldizkariaren<br \/>\n36. zenbakiaren (2014ko abendua) \u00abMorts pour la patrie &#8211; Gerra Handia<br \/>\nIparraldean 1914-1918\u00bb titulua zuen monografikoan argitaratutako testua<br \/>\nerrepikatuko dut. Gai horretaz idatzi zuten autoreetatik bat nengoen eta<br \/>\nizkiribatu nuen artikuluaren izenburua zen: \u00abJean-Felix Larrieu: 1914-1918ko<br \/>\ngerrak desbideratutako euskaltzalea?\u00bb. Izan ere, Euskal Herritik aldenduta<br \/>\nbizitu arren, Jean-Felix Larrieu mende laurden batez egon zen euskalzale sutsu<br \/>\nzein euskararen sustatzaile eta bultzazaile nekaezina, eta horiek guztiak<br \/>\njakinda, guztiz ulergaitza geratu da 1914-1918ko gerraren ostetik euskararen<br \/>\naldeko eskuhartzea erabat utzi izana! <\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Beste atal batean, haatik,<br \/>\nEuskal Herriaren historiaren azterketan hain zuzen ere, lanean jarraitu zuen.<br \/>\nHala erakusten du Eusko Ikaskuntza elkartearen <i>Revista Internacional de los<br \/>\nEstudios Vascos, (RIEV) <\/i>aldizkariaren 1928. urteko argitaldian argitaratu<br \/>\nzen berak idatzitako <i>\u00abLe Pays Basque vers 1790\u00bb (Euskal Herria, 1790.<br \/>\nurtearen inguruan) <\/i>testuak. Aurretik ere historiaren arloa aztertu egin<br \/>\nzuen, batik bat 1789ko Frantziako iraultzaren ildotik eta honek Ipar Euskal<br \/>\nHerrian izan zituen ondorioen haritik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere gurasoekin<br \/>\nbatera, eta 27 urte zituela, Jean-Felix Larrieu joan zen, beraz,<br \/>\nMontfort-l&#8217;Amauryra bizitzera eta lan egitera. Parisetik 43 kilometrora kokatua<br \/>\nden 3.500 bizilaguneko hiri txiki honek, antza, Ipar Euskal Herriko pertsonaia<br \/>\nospetsuen erakartzeko joerarik badu&#8230; bertan bizitu baitzen ere ama Ziburukoa<br \/>\n(Lapurdi) zuen Maurice Ravel konpositore klasiko guztiz entzutetsua. Baina, hau<br \/>\nbeste historio bat da&#8230; Bere jaioterrik nahiko urrun zegoela, Jean-Felix<br \/>\nLarrieuk Euskal Herriaren eta euskararen aldeko zaletasun handia erakutsi zuen<br \/>\nurtetan&#8230; eta nola erakutsi ere! Gure hizkuntzaren aldeko jarrera eta lan<br \/>\negite nabariena izan zen 1890. eta 1914. urteen artean <i>Almanak \u00dcskara \/<br \/>\nZiberouko Eg\u00fcnaria <\/i>izena zuen urtekariaren argitaratzaile eta arduradun<br \/>\nnagusia izatea. Haatik, ez zen izan zubereraz idatzita zegoen aldizkari honen<br \/>\nhasierako arduraduna, kargu hori tokatu zitzaiolako <i>Almanak \u00dcskara \/<br \/>\nZiberouko Eg\u00fcnaria-<\/i>ko lehen zuzendari egon zen \u20141887tik 1890ra\u2014 Jean<br \/>\nIribarne Atzabehetiko (Zuberoa) apaizaren segida hartzean. <\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lehen hiru\/lau<br \/>\nurtetan, <i>Almanak \u00dcskara \/ Ziberouko Eg\u00fcnaria <\/i>Euskal Herritik argitaratu<br \/>\negin bazen, 1890tik aurrera&#8230; Bourges eta Parise hirietan editatu zela<br \/>\nagertzen da portadan!&#8230; Zubereraz idatzita zegoen eta gehien bat Euskal<br \/>\nHerriko kontuak aztertzen zituen aldizkari batentzako bitxikeria honen azalpena<br \/>\nzen&#8230; Jean-Felix Larrieuk zuela atzerritik kudeatzen eta argitara ematen.<br \/>\nKudeatzen ez soilik, zeren eta urtekari honetan argitaratzen ziren eta alor<br \/>\nugari (politika, erlijioa, haurren hezkuntza, jendarte bilakaerak, laborantza,<br \/>\neuskara&#8230;) jorratzen zituzten idazlanen biltzaile eta atontzaile izateaz gain,<br \/>\npentsatzekoa da berak zituela artikulu hauetatik asko izkiriatzen, batez ere<br \/>\neuskararen gaia aztertzen zutenak. Tamalez baina, <i>Almanak \u00dcskara \/ Ziberouko<br \/>\nEg\u00fcnaria<\/i>-ko idazlanak ez ziren sekula izenpetuak eta hemen aurreratzen<br \/>\ndutan aieru honen froga ukaezinik ez daukat. Hala ere, zalantza gutxi egongo da<br \/>\nJean-Felix Larrieu bera izan zela, besteak beste, 1901. urteko <i>Almanak<br \/>\n\u00dcskara \/ Ziberouko Eg\u00fcnaria<\/i>-n \u00abE\u00fcskara eta E\u00fcskal Herria\u00bb izenburuko<br \/>\nartikulua idatzi zuena. Zinez harrigarria da ohartzea zelan idazlan honek gaur<br \/>\negungo egoerarekin ere bat egingo lukeen!&#8230; Hona pasarte batzuk, eta hau<br \/>\nlehena: \u00ab&#8230; Eta ezin \u00fckat\u00fc da e\u00fcskald\u00fcn argit\u00fcak, zerbait eskola d\u00fcenak,<br \/>\ndirela e\u00fcskararen galtzearen ogend\u00fcnenak, eta ororen gainetik eskoletako<br \/>\nnausiak, ala errejent, ala fraide, ala errejentsa, ala serora, gehienik ere,<br \/>\nment\u00fcraz, serorak. Alta, ez nintzate gaixki mintzat\u00fc nahi gure haurren honki<br \/>\negilerik handienetzaz. Halerik ere, egia erran behar da beti. Ez d\u00fc e\u00fcskarak<br \/>\nogen egile handienik, E\u00fcskal Herri bazterretan ala erdian, herri handi eta<br \/>\ntxipietan, nola beitira b\u00fcr\u00fczagi horik oro. \u00dcs\u00fcan gobern\u00fcak igorten deizk\u00fc<br \/>\nerrejent eta errejentsa biarnesak, eta ez haiz\u00fc haurrak haien aitzinean<br \/>\ne\u00fcskaraz mintzatzera (&#8230;)\u00bb. Eta bigarren hau: \u00ab&#8230; Errelijionea, ororentako<br \/>\nda; bena bego herrian herriko mintzoa nausi, E\u00fcskal Herrian e\u00fcskara. E\u00fcskara ez<br \/>\ndakienek, aski d\u00fce ikastea (&#8230;)\u00bb. <\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azkenik,<br \/>\nelebitasuna nahiz eleaniztasuna hizpide dituen hirugarren hau&#8230; benetan gaur<br \/>\negun idatzita izaten ahal litekeena: \u00ab&#8230; Ezi, bi mintzoren jakitea abantaila<br \/>\nda, zonbat nahi g\u00fcti \u00fcd\u00fcri d\u00fcan. Gure aitzinekoek bazakien, e\u00fcskara erran gabe,<br \/>\nbai eta frantsesa eta biarnesa. Galta, itsasoaz bestaldealat joan direner,<br \/>\nzoinen aisa ikasi d\u00fct\u00fcen izan diren herrietako mintzoak. Zerentako<br \/>\nfrantximantek hain nekez ikasten d\u00fct\u00fce arrotz mintzoak? Zeren eta,<br \/>\nhaurtzarotik, ez beit\u00fce frantsesa baizik eman. Goizdanik ezpirit\u00fca ernatzen da<br \/>\nbi mintzo behar denean ikasi, eta ez balitz abantaila hori baizik ere, aski<br \/>\nlizate e\u00fcskararen honartarazteko eskoletan (&#8230;)\u00bb<i>. <\/i><\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eta horrela, 24<br \/>\nurtez, <i>Almanak \u00dcskara \/ Ziberouko Eg\u00fcnaria<\/i>-k bere azken alea 1913<br \/>\namaieran argitara eman zuen arte (1914. urtekoa zen, jakina), euskararen eta<br \/>\nEuskal Herri euskaldunaren aldeko idazlan sutsuak plazaratu \u2014eta segurki asko<br \/>\nberak izkiriatu ere\u2014 zituen Jean-Felix Larrieu k, behin ere huts egin gabe!&#8230;<br \/>\nGarai hartako euskaldun eta euskalazalea zen, erran nahi baita \u00abxuria\u00bb, hots<br \/>\neskuindiar pentsamoldekoa, erlijio katolikoaren zainzaile zorrotza eta, hortaz,<br \/>\n\u00abgorrien\u00bb, erran nahi baita laikotasunaren aldekoen, hots, eskola publikoetako<br \/>\nirakasleen, alderdi sozialista eta erradikaletako jarraitzaileen, pentsalari<br \/>\neta pentsamendu aurrerakoien etsai amorratua, nola ere framazonen \u2014<i>Almanak<br \/>\n\u00dcskara\/Ziberouko Eg\u00fcnaria<\/i>-n \u00abharginbeltzak\u00bb deitzen zituzten&#8230;\u2014<br \/>\nmadarikatzaile gogor eta nekaezina. Euskaldun tradizionalista bat zen, hots,<br \/>\nJean-Felix Larrieu, baina, era berean, euskararen eta Euskal Herriaren maitale<br \/>\neta bultzazaile kementsua. <\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Almanak<br \/>\n\u00dcskara\/Ziberouko Eg\u00fcnaria <\/span><\/i><span>Euskal<br \/>\nHerritik kanpo ia mende erdi batez argitara emateaz eta bertan euskara eta<br \/>\nsorterria sutsu babesteaz gainerat, Jean-Felix Larrieuk euskaltasunaren<br \/>\nmunduarekin harreman estuak hazi zituen&#8230; 1914-1918ko gerra hasi arte. Hala, <\/span><span>XIX<\/span><span>.<br \/>\nmendearen erdialdetik <\/span><span>XX<\/span><span>. mendearen hasierara ugari izan ziren<br \/>\natzerritar euskalzaleetatik bat zegoen <\/span><span>Edward<br \/>\nSpencer Dodgson (1857-1922) hizkuntzalari britainiarrarekin eskutitz trukatze<br \/>\noparoa izan zuen, gutun hauek, alde batetik zein bestetik, euskaraz idatziak<br \/>\nzirelarik. Euskal Herriko hizkuntzalari ospetsuenekin ere erlazio jarraikiak<br \/>\nizan zituen <\/span><span>Larrieu<\/span><span>k eta honen froga argia da Resurreccion Maria de Azkue<br \/>\nAberasturi, Azkue famatuak, 1901eko azaroaren 12an bidali zion gutuna, honetan<br \/>\nhauxe ziolarik (garaiko ortografian transkribitua): <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>\u00abEne adiskide eta erritar maite<br \/>\nLarrieu-ri agur gozo bat. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aspaldi ontan nengoen zuri<br \/>\neskutitz bat egiteko, baina egunak, alkarri ongi lotuak ezdaudenean eulia ian<br \/>\n(airean ?) bezain errazki edo ehi nastutzen dira. Au gertatu zait eni ere. Zure<br \/>\neskutitza, Bonaparte-ren Carta neure aukeran zala esaten zi\u00f1idana, Saraitzuko<br \/>\nibarrean, Ochagabian, Zubero-ondoan nengoelarik, artu nuen. Ari erantzun edo<br \/>\nihardesteko, Carta artu-arte nahi nuen itsaron (iguriki). Egunak asko igaro<br \/>\ndira nik eskutitz au egin bear nizularik: barkatu, arren, nere luzapena.<br \/>\nEskerrak orai ematen dizkitzut, ez bakarrik orduko mesede argatik, baita ere<br \/>\ngaur berean eldu zaizkidan Egunariagatik. Zure lan polit au, nere adiskide<br \/>\nemengo euskaltzale artean zabalduko det. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aspaldi da esan zi\u00f1idala,<br \/>\nadiskidea, Bizkai-alde ontara noizbait etorriko zi\u00f1ala\u2026 Noiz eukiko det zu emen<br \/>\nikusteko ta zuri lagun egiteko atsegi\u00f1a? <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lau egun barru, il honen 18an, euskaltzale batzuek, zure osaba<br \/>\nArbelbide, Broussain, eta besteren bat, bilduko gera. Zuk ezi\u00f1 al dezu irteera<br \/>\nedo ilki gureganai\u00f1o egin? Laster agertuko ote da Mr. Bordes-ek zurekin bildu<br \/>\nzituen kantika-piloa? <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Badakizu non dezun biotz-biotzetiko adiskide bat. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azkue, apaiza\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eskutitz honek nahiko agerian jartzen du, beraz, Jean-Felix <\/span><span>Larrieu<br \/>\n<\/span><span>mugaz<br \/>\nbi aldeetako euskalzaleen munduan murgilduta zegoela eta Euskal Herriaren<br \/>\nhizkuntz batasunaren nolabaiteko konzientziarik bazaukala. Hori bai&#8230;<br \/>\n1914-1918ko gerra piztu zen arte behintzat!&#8230; <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ezen, gerra hau amaitu zenetik, <\/span><span>Larrieu<\/span><span>ren izena eta izana<br \/>\nerabat galdu egin ziren euskaltasunaren esparrutik. Gerra horretan badakigu<br \/>\nmediku-agintari (major) bezala jardun zuela eta nolabaiteko merituak aitortu<br \/>\nzizkiotela, Frantziako Ohorezko Legioaren Zaldun izendatu baitzuten 1917.<br \/>\nurtean. Gerra bukatu eta gero ere Jean-Felix <\/span><span>Larrieu<\/span><span>ren jarduera oso<br \/>\naberatsa izan zen, batik-bat Montfort-l&#8217;Amaury hirian, bertako alkate egon<br \/>\nbaitzen 1919 eta 1925. urteen artean eta zinegotxi kargutan, orohar, 1892tik<br \/>\n1940ra! Harrera egin zion herriaren zerbitzari hain denbora luzaz egoteagatik,<br \/>\nMontfort-l&#8217;Amauryko kale batek bere izena derama. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alabaina, euskararen eta Euskal<br \/>\nHerriaren alderat \u00abGerra Handia\u00bb aurretik erakutsi zuen jardun handia eta<br \/>\nsuhartasun bizia, 1918tik harat zeharo galdu zirela dirudi!&#8230; Aurreko bere<br \/>\nkonpromiso eta zaletasunak gogorarazten zituen gertakari bakarra \u2014ez gutxikoa,<br \/>\nhaatik\u2014 1919an euskaltzain urgazle izendatuta egotea da. Haatik, baliteke<br \/>\nizendapen honek aurretik eginiko lan eta jardunak aitortzen eta sariztatzen<br \/>\nzituela, gogoan eduki behar delarik ere Euskaltzaindia bera 1919ko urrian zela<br \/>\nofizialki eratu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Dena den, 1914-1918ko gerratik<br \/>\nlanda, Jean-Felix <\/span><span>Larrieu <\/span><span>euskaldun fededuna eta euskaltzale suharra, bere<br \/>\nsorterrik urrunduta ere euskara zaintzen eta zabaltzen zuena, garai bateko<br \/>\neuskal gizarteaz estimagaitzeko irudipena utzi diguna, osoki desagertu egin zen<br \/>\neuskaltasunaren panoramatik. Eginiko ikerketa guztiek inon eta inoiz ez dute,<br \/>\n1918tik harat, euskaltzaletasun jarduera bateko aztarnarik agertu. <i>Almanak<br \/>\n\u00dcskara\/Ziberouko Eg\u00fcnaria-<\/i>ren alerik ez zen aurrerantzean argitaratuko,<br \/>\nbaina hau ez da hain harrigarria, \u00abGerra Handiak\u00bb hainbat eta hainbat<br \/>\ngiza-obratze behin-betikotz suntsitu zituelakotz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pena ematen du pentsatzea,<br \/>\nbaina oso litekeena da Jean-Felix <\/span><span>Larrieu <\/span><span>zaletasun handiko<br \/>\neuskaldun eta euskaltzalea osoki frantsestu egin zela 1914-1918ko gerraren<br \/>\nondorioz. Oso bitxia eta ulergaitza baita 1918tik 1941ean hil egin zen arte,<br \/>\neta bestelako jardunik izan zuela jakinda, euskalzaletasunean eskuhartze baten<br \/>\ninolako zantzurik ez topatzea. Litekeena da, bai, hainbat ipar euskal herritar<br \/>\nFrantziari are lotuagoak egitearen haritik, Jean-Felix <\/span><span>Larrieu <\/span><span>euskaltzalea ere bere sorterriarentzat gogoz eta obraz galdu egitea.<br \/>\nAlabaina, bilakaera damugarri honek \u2014eta hala bada behintzat\u2014 ez ditu inola ere<br \/>\nezabatzen euskararen alde egin zituen mesedeak eta erakutsitako jarrerak, gaur<br \/>\negun oraino eredugarriak geratzen direlarik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mauletar-Lextarrear honen izena euskalzaleen munduan entzuna izan bada ere, oso gutxik zerbait zehatzik dakite berari buruz. Hauen artean da Euskal Herriko Unibertsitateko biologia irakasle, hainbat obraren idazle eta euskaltzain urgazle dagoen Kepa Altonaga adiskidea. Gure Euskal Herriko edo atzerrietako liburutegi edo dokumentazio gunetako altxor ahaztuetan bilaketak eta ikerketak etengabe eginda, Kepa Altonagak ediren eta aipatu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[337],"class_list":["post-3903","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LARRIEU, Jean-Felix (Maule-Lextarre, Zuberoa, 1863ko maiatzak 23- Montfort-l&#039;Amaury, 1941eko urtarrilak 8). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larrieu-jean-felix-766-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LARRIEU, Jean-Felix (Maule-Lextarre, Zuberoa, 1863ko maiatzak 23- Montfort-l&#039;Amaury, 1941eko urtarrilak 8). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Mauletar-Lextarrear honen izena euskalzaleen munduan entzuna izan bada ere, oso gutxik zerbait zehatzik dakite berari buruz. Hauen artean da Euskal Herriko Unibertsitateko biologia irakasle, hainbat obraren idazle eta euskaltzain urgazle dagoen Kepa Altonaga adiskidea. Gure Euskal Herriko edo atzerrietako liburutegi edo dokumentazio gunetako altxor ahaztuetan bilaketak eta ikerketak etengabe eginda, Kepa Altonagak ediren eta aipatu [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larrieu-jean-felix-766-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/larrieu-jean-felix-766-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/larrieu-jean-felix-766-eu\\\/\",\"name\":\"LARRIEU, Jean-Felix (Maule-Lextarre, Zuberoa, 1863ko maiatzak 23- Montfort-l'Amaury, 1941eko urtarrilak 8). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T17:04:47+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/larrieu-jean-felix-766-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/larrieu-jean-felix-766-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/larrieu-jean-felix-766-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LARRIEU, Jean-Felix (Maule-Lextarre, Zuberoa, 1863ko maiatzak 23- Montfort-l&#8217;Amaury, 1941eko urtarrilak 8).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LARRIEU, Jean-Felix (Maule-Lextarre, Zuberoa, 1863ko maiatzak 23- Montfort-l'Amaury, 1941eko urtarrilak 8). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larrieu-jean-felix-766-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LARRIEU, Jean-Felix (Maule-Lextarre, Zuberoa, 1863ko maiatzak 23- Montfort-l'Amaury, 1941eko urtarrilak 8). - Iura Vasconiae","og_description":"Mauletar-Lextarrear honen izena euskalzaleen munduan entzuna izan bada ere, oso gutxik zerbait zehatzik dakite berari buruz. Hauen artean da Euskal Herriko Unibertsitateko biologia irakasle, hainbat obraren idazle eta euskaltzain urgazle dagoen Kepa Altonaga adiskidea. Gure Euskal Herriko edo atzerrietako liburutegi edo dokumentazio gunetako altxor ahaztuetan bilaketak eta ikerketak etengabe eginda, Kepa Altonagak ediren eta aipatu [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larrieu-jean-felix-766-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larrieu-jean-felix-766-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larrieu-jean-felix-766-eu\/","name":"LARRIEU, Jean-Felix (Maule-Lextarre, Zuberoa, 1863ko maiatzak 23- Montfort-l'Amaury, 1941eko urtarrilak 8). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T17:04:47+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larrieu-jean-felix-766-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larrieu-jean-felix-766-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larrieu-jean-felix-766-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LARRIEU, Jean-Felix (Maule-Lextarre, Zuberoa, 1863ko maiatzak 23- Montfort-l&#8217;Amaury, 1941eko urtarrilak 8)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3903","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3903\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3903"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3903"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}