{"id":3899,"date":"2023-02-15T18:02:57","date_gmt":"2023-02-15T17:02:57","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/laphitz-arriaga-francisco-764-eu\/"},"modified":"2023-02-15T18:02:57","modified_gmt":"2023-02-15T17:02:57","slug":"laphitz-arriaga-francisco-764-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laphitz-arriaga-francisco-764-eu\/","title":{"rendered":"LAPHITZ ARRIAGA, Francisco (Arizkun, Nafarroa Garaia, 1832ko irailak 31 &#8211; La Plata, Argentina, 1905eko urriak 25)."},"content":{"rendered":"<p><span>Frantzisko Laphitz <i>Frantxua <\/i>izenez<br \/>\nere ezaguna zen, eta Nafarroa Garaiko Arizkun herrian sortu bazen ere, Nafarroa<br \/>\nBehereko idazle eta apaiza dela esaten da, Irisarrin hazi baitzen, hura izaki<br \/>\naitaren sorterria. Aitak denbora bat iragan zuen Arizkunen, eta han ezkondu zen<br \/>\nMaria Josefa Arriagarekin. Jaiotza-agirian, Tomas Iribarren apaizaren<br \/>\nsinadurarekin, ageri da Francisco Nafarroa Garaian sortu zela, baina gurasoak<br \/>\nberehala joan zirela Irisarrira. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Uztaritzeko apaizgaitegian<br \/>\nikasi ondoren, Frantzisko Baigorriko erretor izendatu zuten, eta beranduago<br \/>\nAltzaikoa. Ondoren, Nafarroa Behereko Michel Garikoitzek sortutako Betharrameko<br \/>\nkongregazioan sartu zen, eta Hego Amerikara joan zen misiolari, 1905ean hil zen<br \/>\narte. Bizitza bereziki erlijio-eginkizunetan eman zuen, Hego Amerikan zeuden<br \/>\neuskaldun anitzen ondoan, baina bitartekari ere aritu zen, Paraguai astindu<br \/>\nzuten gatazketan. Euskal Etxe garrantzitsu bat sortzen ere lagundu zuen, Buenos<br \/>\nAirestik hurbil, eta horretarako, Angeluko Andre Mariaren Zerbitzarien<br \/>\nkongregazioaren laguntza izan zuen. Alvarez Gilaren iritziz, ikuspegi<br \/>\nerlijiosotik, Frantzisko Lapitz euskaldunen presentziaren oinarrietako bat izan<br \/>\nzen Hego Amerikan. Angeluko hainbat monja deitu zituen Hego Amerikara joan<br \/>\nzitezen, izaera sozialeko hainbat establezimenduren zuzendaritza eramatera. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren lanik garrantzitsuena<br \/>\n1867koa da, eta Baionan argitaratu zen, bera gaztea zela, Ameriketara alde egin<br \/>\naitzinetik. Bokazio pastoraleko liburua da, bi santu euskaldunen bizitzak<br \/>\njasotzen dituena: Loiolako Inazio eta Xabierreko Frantzisko, izenburuak berak<br \/>\nageri duenez: <i>Bi saindu hescualdunen bizia: San I\u00f1azio Loiolacoarena eta San<br \/>\nFrantzizko Zabierrecoarena. <\/i><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Liburua helburu historikorik<br \/>\ngabekoa da; Lapitzen asmoa ez da, inolaz ere, bi figura horien biografia<br \/>\nberritzea, ez eta inolako ikuspuntu teoriko edo teologikorik garatzea ere.<br \/>\nLapitzek darabiltzan iturriak dira, besteak beste, Ribadeneira eta Bouhours, eta<br \/>\nbatez ere Daurignac, aipatutako bi santu horietan eta jesuiten historian<br \/>\nespezialistak. Lapitzek fedea piztuko duen kontaera bat eraiki nahi du.<br \/>\nLiburuan azpimarragarria da, batez ere, hizkuntzaren kalitate bikaina, egileak<br \/>\nperfekzio handiz darabilen Nafarroa Behereko euskalkian idatzia. Hona nola<br \/>\nlaburbiltzen zituen Ibon Sarasolak haren dohainak \u00abprosa-egile dohaintsu bat,<br \/>\ndramaren eta egoeren sena duena\u00bb (Sarasola, 1971, 116). Modu berean, Patri<br \/>\nUrkizuren eta beste hainbaten irudiko, \u00abtrebetasun eta abilezia bereziz<br \/>\nidatzitako lana da, luma zehatz eta zuzen baten garapen dramatikoarekin\u2026\u00bb<br \/>\n(Urkizu, 2000, 346). Pello Salaburuk ere laudorio anitzen artean aipatzen du<br \/>\nLapitz: \u00abidazle sendo baten erraztasuna eta argitasuna erakutsi zigun&#8230;\u00bb.<br \/>\nHainbeste konbenzitu zuen Pello Salaburu Lapitzen estiloak, eredu gisara<br \/>\naurkeztu zuen. Arizkungo herrikideari buruz idatzi zuen artikulu azpimarragarri<br \/>\nbatean, Lapitzen hizkuntza-jiro ugari aztertu zituen Salaburuk, eta<br \/>\naldarrikapen moduko bat ere egin zuen, hizkuntza oso zurrun baten ikuspegiaren<br \/>\naitzinean: \u00abNire irudiko, honek izan behar luke erreferentzia euskaraz idatzi<br \/>\nnahi duten guztientzat\u00bb (Salaburu, 2005). Kalitate laudatu hori are<br \/>\nharrigarriagoa egiten da, kontuan hartzen bada Lapitzek liburu bakarra idatzi<br \/>\nzuela. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Laudorio horiek forma besterik<br \/>\nez dute aipatzen, eta ez funts historikoa, hura ere aipatzeko modukoa bada ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Loiolako San Inaziok euskal<br \/>\nkulturan eta erlijioan duen lekua aski ongi ezaguna da. Izan ere, beste hainbat<br \/>\neuskal idazlek ere haren biografiaz arduratu izan dira. Adibidez, Kardaberaz<br \/>\n(1901), Gregorio Arrue (1866) eta Jose I. Arana (1872). Pedro Ribadeneirak<br \/>\nsantuari buruz idatzi zuen lana euskarara itzuli zuen Jose Goenagak, 1886an. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lapitzen lana bost zatitan<br \/>\nbanatua dago: San Inazio mundutar eta soldadu, San Inazio pobre eta erromes,<br \/>\nSan Inazio ikasle eta irakasle, San Inazio Jesusen Konpainiaren sortzaile, eta<br \/>\nSan Frantzisko Xabierrekoaren aitorpena eta lanak. Egiturak berak agertzen du<br \/>\ndesoreka nabarmen bat Loiolako Inazioren alde. Liburuaren hasieratik, Lapitzek<br \/>\nmaiz erabiltzen ditu bizitasun handiko solasaldiak. Haren estilo narratiboa ez<br \/>\nzen ohikoa garai hartako euskal literaturan. Zalantzarik gabe, haren lana<br \/>\nhobeki txertatzen da eleberri historikoan eta hagiografian, azterlan<br \/>\nhistorikoan baino. Liburua Mayi Milhouk itzuli zuen frantsesera. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Frantzisko Laphitz Frantxua izenez ere ezaguna zen, eta Nafarroa Garaiko Arizkun herrian sortu bazen ere, Nafarroa Behereko idazle eta apaiza dela esaten da, Irisarrin hazi baitzen, hura izaki aitaren sorterria. Aitak denbora bat iragan zuen Arizkunen, eta han ezkondu zen Maria Josefa Arriagarekin. Jaiotza-agirian, Tomas Iribarren apaizaren sinadurarekin, ageri da Francisco Nafarroa Garaian sortu zela, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[337],"class_list":["post-3899","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LAPHITZ ARRIAGA, Francisco (Arizkun, Nafarroa Garaia, 1832ko irailak 31 - La Plata, Argentina, 1905eko urriak 25). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laphitz-arriaga-francisco-764-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LAPHITZ ARRIAGA, Francisco (Arizkun, Nafarroa Garaia, 1832ko irailak 31 - La Plata, Argentina, 1905eko urriak 25). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Frantzisko Laphitz Frantxua izenez ere ezaguna zen, eta Nafarroa Garaiko Arizkun herrian sortu bazen ere, Nafarroa Behereko idazle eta apaiza dela esaten da, Irisarrin hazi baitzen, hura izaki aitaren sorterria. Aitak denbora bat iragan zuen Arizkunen, eta han ezkondu zen Maria Josefa Arriagarekin. Jaiotza-agirian, Tomas Iribarren apaizaren sinadurarekin, ageri da Francisco Nafarroa Garaian sortu zela, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laphitz-arriaga-francisco-764-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/laphitz-arriaga-francisco-764-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/laphitz-arriaga-francisco-764-eu\\\/\",\"name\":\"LAPHITZ ARRIAGA, Francisco (Arizkun, Nafarroa Garaia, 1832ko irailak 31 - La Plata, Argentina, 1905eko urriak 25). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T17:02:57+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/laphitz-arriaga-francisco-764-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/laphitz-arriaga-francisco-764-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/laphitz-arriaga-francisco-764-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LAPHITZ ARRIAGA, Francisco (Arizkun, Nafarroa Garaia, 1832ko irailak 31 &#8211; La Plata, Argentina, 1905eko urriak 25).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LAPHITZ ARRIAGA, Francisco (Arizkun, Nafarroa Garaia, 1832ko irailak 31 - La Plata, Argentina, 1905eko urriak 25). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laphitz-arriaga-francisco-764-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LAPHITZ ARRIAGA, Francisco (Arizkun, Nafarroa Garaia, 1832ko irailak 31 - La Plata, Argentina, 1905eko urriak 25). - Iura Vasconiae","og_description":"Frantzisko Laphitz Frantxua izenez ere ezaguna zen, eta Nafarroa Garaiko Arizkun herrian sortu bazen ere, Nafarroa Behereko idazle eta apaiza dela esaten da, Irisarrin hazi baitzen, hura izaki aitaren sorterria. Aitak denbora bat iragan zuen Arizkunen, eta han ezkondu zen Maria Josefa Arriagarekin. Jaiotza-agirian, Tomas Iribarren apaizaren sinadurarekin, ageri da Francisco Nafarroa Garaian sortu zela, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laphitz-arriaga-francisco-764-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laphitz-arriaga-francisco-764-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laphitz-arriaga-francisco-764-eu\/","name":"LAPHITZ ARRIAGA, Francisco (Arizkun, Nafarroa Garaia, 1832ko irailak 31 - La Plata, Argentina, 1905eko urriak 25). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T17:02:57+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laphitz-arriaga-francisco-764-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laphitz-arriaga-francisco-764-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laphitz-arriaga-francisco-764-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LAPHITZ ARRIAGA, Francisco (Arizkun, Nafarroa Garaia, 1832ko irailak 31 &#8211; La Plata, Argentina, 1905eko urriak 25)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3899","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3899\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3899"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3899"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}