{"id":3889,"date":"2023-02-15T17:59:16","date_gmt":"2023-02-15T16:59:16","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/inchauspe-intxauspe-manuel-edo-emmanuel-759-eu\/"},"modified":"2023-02-15T17:59:16","modified_gmt":"2023-02-15T16:59:16","slug":"inchauspe-intxauspe-manuel-edo-emmanuel-759-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/inchauspe-intxauspe-manuel-edo-emmanuel-759-eu\/","title":{"rendered":"INCHAUSPE [INTXAUSPE], Manuel edo Emmanuel (Zunharreta, Zuberoa, 1815eko azaroak 12 &#8211; Onizegaine, Zuberoa, 1902ko irailak 25)."},"content":{"rendered":"<p><span>Zuberoako familia apal eta oso<br \/>\nkristau batean jaio zen Manuel Intxauspe, 1815eko jaiotze-agirian ezarri zioten<br \/>\nizenaren arabera. Oro har, \u00abIntxauspe kalonjea\u00bb izenez ezaguna zen. Baionako<br \/>\nApaizgaitegi Handian ikasi zuen, apezgoan Lacroix gotzainaren eskutik 1840an<br \/>\nsartu aitzinetik. Baionako ospitale zibileko kapilau eginkizunak bete zituen,<br \/>\norain Euskal Museoa kokatua dagoen lekuan, 1842tik 1864ra. Han, gaixoak<br \/>\nzaintzeaz gain, instalazioen mantentze-lanak eta artxiboen kontserbazioaz ere<br \/>\narduratu zen. Aldi horretan hasi zen ikertzen euskalkiak eta Zuberoako nahiz<br \/>\nEuskal Herriko historia. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ohorezko kalonje 1855ean<br \/>\nizendatu ondoren, 1863an kalonje titularra izendatu izanak aukera eman zion<br \/>\nBaionako katedraleko kabildoan sartzeko. Lacroix gotzainarekin batera joan zen,<br \/>\nteologo laguntzaile gisa, 1869ko abenduaren 8an Pio IX.ak deitutako Vatikanoko<br \/>\nKontziliora, eta urte hartan berean gotzainak Baionako Apezpikutzaren<br \/>\nidazkaritza orokorreko bikario nagusi izendatu zuen. 1882an, Ducellier<br \/>\ngotzainak Baionako elizbarrutiko bikario nagusi titularra eta ofiziala izendatu<br \/>\nzuen. Kargu hartan jarraitu zuen 1890era arte, orduan, arrazoi politikoak<br \/>\ntartean zirela, kargutik kendu eta Baionako monja karmeldarren konbentuko<br \/>\nnagusi izendatu baitzuten, eta aita Garikoitzen beatifikazioaren azterketan<br \/>\nparte hartu zuen, Paue eta B\u00e9tharram esparruko burua zelako. Urte hartan berean<br \/>\nlekualdatu zen, Anneta arrebarekin batera, Onizegainan, familiaren herrian,<br \/>\neraikiarazi zuen etxera, eta handik goiti buru-belarri erlijioa, euskara eta<br \/>\nEuskal Herria aztertzen aritu zen. 1902ko irailaren 25ean hil zen, 86<br \/>\nurterekin. Epitafioa Inchauspek berak idatzi zuen, eta amaierako bertsoetan<br \/>\nagerian geratzen da lanari eta hain maite zituen euskarari eta Euskal Herriari<br \/>\neskainitako bizitza: \u00abVicari Jeneral Jaun Aphezcupiaren lagun Vaticaneco<br \/>\nConcilioan Euscararen eta Euscaldunen maithazale eta eraikizale. Ohoreak<br \/>\nigaiten khea bezala Obra honec betikotz iraiten\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erlijioso suharra izateaz gain,<br \/>\neuskal kultura defendatzen eta haren ezagutza aberasten aritu zen lanean, eta<br \/>\nLuis Luziano Bonaparte printzearen babesa izan zuen, Bigarren Inperioaren<br \/>\ngaraian. Harekin lankidetzan aritu zen euskalkien ikerketan, batez ere<br \/>\nzubereraren ikerketan, euskalki horren erreferentea baitzen Intxauspe. Antonio<br \/>\nAbadiaren adiskide mina zen, harekin bat egiten baitzuen Aita Santuaren<br \/>\nhutsezintasunari buruzko guztizko ustean, eta epaimahaikide izan zen, hainbat<br \/>\naldiz, Abadiak Duvoisin kapitainaren laguntzarekin, eta batzuetan Luis Luziano<br \/>\nBonaparteren laguntzarekin, 1851tik aitzina antolatu zituen lehiaketa eta<br \/>\nlore-jokoetan. Erlijio-testu ugari Zuberoako euskarara itzuli eta argitara eman<br \/>\nzituen, haien artean azpimarragarriak haren libururik garrantzitsuena jotzen<br \/>\nden <i>Le verbe basque<\/i>, 1858an argitaratua, eta <i>Le peuple basque<\/i>, <i>sa<br \/>\nlangue, son origine, ses traditions, ses caract\u00e8res anthropologiques, <\/i>1894an<br \/>\nargitaratu zena, Frantziako zientzien aurrerapenerako elkarteak Pauen 1892an<br \/>\negin zuen kongresuaren karietara. Obra hori, Humboldten ideien esparruko<br \/>\ndiziplinarteko ikuspegi batetik egina, giza komunitateak ulertzeko bidea<br \/>\neskaintzeko asmoz, sintesi bat da, Euskal Herriari buruz <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendearen<br \/>\nerdialdetik aitzina egindako lan anitz biltzen dituena. Euskal herritarrak<br \/>\niberiar penintsulako lehenengo biztanletzat hartzen dira, eta Biblian jartzen<br \/>\nda euskaldunen jatorria, Jafeten seme baten ondorengoak izaki. Argitalpen<br \/>\nhonetan hizkuntzaren hainbat alderdi aztertzen ditu, eta orobat,<br \/>\nherri-tradizioak, kristautze-garaia eta antropologia fisikoa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Intxauspe kalonjea,<br \/>\nletra-gizon, filologo eta eruditua zen aldetik, Baionako Zientzien, Letren eta<br \/>\nArteen Sozietateko kide izan zen, eta haren 1873ko eta 1888ko kongresuetan<br \/>\nparte hartu zuen. Euskarazko liburuen bilduma zabala osatzea lortu zuen<br \/>\n(adibidez, <i>Notitia utriusque Vasconiaeren <\/i>ale bat, 1638koa), eta haren<br \/>\nzati handi bat gaur Baionako Elizbarrutiko Liburutegian gordea dago. Intxauspe<br \/>\nkalonjearen lanak ezagutzaren garapenaren testuinguruan kokatzen dira, <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendean<br \/>\nizugarri handia izan baitzen, batez ere, eskualdeetako hizkuntzen filologiaren<br \/>\neta tokiko historia eta antropologiaren arloan, kitzikagarriak baitziren<br \/>\nhemengo nahiz atzerriko jakintsuentzat (Humboldt, Broca, Vinson\u2026), eta <\/span><span>XX<\/span><span>. mendearen<br \/>\nhasierarako ikerketa aurreratuagoak iragartzen baitzituzten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zuberoako familia apal eta oso kristau batean jaio zen Manuel Intxauspe, 1815eko jaiotze-agirian ezarri zioten izenaren arabera. Oro har, \u00abIntxauspe kalonjea\u00bb izenez ezaguna zen. Baionako Apaizgaitegi Handian ikasi zuen, apezgoan Lacroix gotzainaren eskutik 1840an sartu aitzinetik. Baionako ospitale zibileko kapilau eginkizunak bete zituen, orain Euskal Museoa kokatua dagoen lekuan, 1842tik 1864ra. Han, gaixoak zaintzeaz gain, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[337],"class_list":["post-3889","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>INCHAUSPE [INTXAUSPE], Manuel edo Emmanuel (Zunharreta, Zuberoa, 1815eko azaroak 12 - Onizegaine, Zuberoa, 1902ko irailak 25). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/inchauspe-intxauspe-manuel-edo-emmanuel-759-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"INCHAUSPE [INTXAUSPE], Manuel edo Emmanuel (Zunharreta, Zuberoa, 1815eko azaroak 12 - Onizegaine, Zuberoa, 1902ko irailak 25). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Zuberoako familia apal eta oso kristau batean jaio zen Manuel Intxauspe, 1815eko jaiotze-agirian ezarri zioten izenaren arabera. Oro har, \u00abIntxauspe kalonjea\u00bb izenez ezaguna zen. Baionako Apaizgaitegi Handian ikasi zuen, apezgoan Lacroix gotzainaren eskutik 1840an sartu aitzinetik. Baionako ospitale zibileko kapilau eginkizunak bete zituen, orain Euskal Museoa kokatua dagoen lekuan, 1842tik 1864ra. Han, gaixoak zaintzeaz gain, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/inchauspe-intxauspe-manuel-edo-emmanuel-759-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/inchauspe-intxauspe-manuel-edo-emmanuel-759-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/inchauspe-intxauspe-manuel-edo-emmanuel-759-eu\\\/\",\"name\":\"INCHAUSPE [INTXAUSPE], Manuel edo Emmanuel (Zunharreta, Zuberoa, 1815eko azaroak 12 - Onizegaine, Zuberoa, 1902ko irailak 25). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T16:59:16+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/inchauspe-intxauspe-manuel-edo-emmanuel-759-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/inchauspe-intxauspe-manuel-edo-emmanuel-759-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/inchauspe-intxauspe-manuel-edo-emmanuel-759-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"INCHAUSPE [INTXAUSPE], Manuel edo Emmanuel (Zunharreta, Zuberoa, 1815eko azaroak 12 &#8211; Onizegaine, Zuberoa, 1902ko irailak 25).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"INCHAUSPE [INTXAUSPE], Manuel edo Emmanuel (Zunharreta, Zuberoa, 1815eko azaroak 12 - Onizegaine, Zuberoa, 1902ko irailak 25). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/inchauspe-intxauspe-manuel-edo-emmanuel-759-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"INCHAUSPE [INTXAUSPE], Manuel edo Emmanuel (Zunharreta, Zuberoa, 1815eko azaroak 12 - Onizegaine, Zuberoa, 1902ko irailak 25). - Iura Vasconiae","og_description":"Zuberoako familia apal eta oso kristau batean jaio zen Manuel Intxauspe, 1815eko jaiotze-agirian ezarri zioten izenaren arabera. Oro har, \u00abIntxauspe kalonjea\u00bb izenez ezaguna zen. Baionako Apaizgaitegi Handian ikasi zuen, apezgoan Lacroix gotzainaren eskutik 1840an sartu aitzinetik. Baionako ospitale zibileko kapilau eginkizunak bete zituen, orain Euskal Museoa kokatua dagoen lekuan, 1842tik 1864ra. Han, gaixoak zaintzeaz gain, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/inchauspe-intxauspe-manuel-edo-emmanuel-759-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/inchauspe-intxauspe-manuel-edo-emmanuel-759-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/inchauspe-intxauspe-manuel-edo-emmanuel-759-eu\/","name":"INCHAUSPE [INTXAUSPE], Manuel edo Emmanuel (Zunharreta, Zuberoa, 1815eko azaroak 12 - Onizegaine, Zuberoa, 1902ko irailak 25). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T16:59:16+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/inchauspe-intxauspe-manuel-edo-emmanuel-759-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/inchauspe-intxauspe-manuel-edo-emmanuel-759-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/inchauspe-intxauspe-manuel-edo-emmanuel-759-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"INCHAUSPE [INTXAUSPE], Manuel edo Emmanuel (Zunharreta, Zuberoa, 1815eko azaroak 12 &#8211; Onizegaine, Zuberoa, 1902ko irailak 25)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3889","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3889\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3889"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3889"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}