{"id":3883,"date":"2023-02-15T17:56:59","date_gmt":"2023-02-15T16:56:59","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/etchepare-bidegorri-etxepare-bidegorri-jean-756-eu\/"},"modified":"2023-02-15T17:56:59","modified_gmt":"2023-02-15T16:56:59","slug":"etchepare-bidegorri-etxepare-bidegorri-jean-756-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/etchepare-bidegorri-etxepare-bidegorri-jean-756-eu\/","title":{"rendered":"ETCHEPARE BIDEGORRI [ETXEPARE BIDEGORRI], Jean (Mar Chiquita, Argentina, 1877- Kanbo, Lapurdi, 1935)."},"content":{"rendered":"<p><span>Jean Etxepare, Aldudeko medikua<br \/>\neta idazle paregabea izatekoa zena, Mar Chiquitan munduratu zuten, Buenos<br \/>\nAiresko probintzian, 1877ko urriaren 30ean, eta bertan igaro zituen haurtzaroko<br \/>\nlehen urteak, harik eta 1883an Euskal Herrira etorri arte familia osoarekin:<br \/>\n\u201cKuanzito\u201d bera, aita-amak (Jean \u2014donaixti-ibartarra, 1842-1932\u2014 eta Gratianne<br \/>\n\u2014bidarraitarra, 1858-1914\u2014), Pierre anaia (1880-1932) eta Gratianne arreba<br \/>\n(1882-1971). Lekornen kokatu ziren \u2014Erlandenea etxean\u2014 eta Lapurdiko herri<br \/>\nhorretan jaioko dira gainerako anai-arrebak: Marie (1884-1958), Josephine<br \/>\n(1887-1976), eta biritxiak, Julie (1890-1983) eta Emile (1890-1977). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Herriko eskola utzita, Jean<br \/>\nEtxepare Larresoroko seminarioan sartu zuten 1889ko urrian, hamabi urterekin,<br \/>\nbigarren mailako ikasketetarako. Gero, 1894ko azaroan Bordelera jo zuen,<br \/>\nmedikuntza ikastera, eta amaitu aurretik soldadutza egin zuen Proventzan, 1898ko<br \/>\nazarotik 1899ko iraila bitartean. <i>Quelques remarques sur le joueur de pelote<br \/>\n<\/i>doktore-tesia aurkeztu zuen 1901ean, uztailaren 11n. Unibertsitate-urte<br \/>\nhorietan zaletu zen Ernst Haeckel naturalista darwindarraren liburuetara eta<br \/>\nbai ere Friedrich Nietzscheren filosofiara. Halaber, badirudi Emile Durkheim<br \/>\nsoziologoaren eragina jaso zuela Bordelen, eta esan liteke harekin zorretan<br \/>\ndaudela Etxepareren hala irakaskuntzari buruzko planteamenduak nola laizismoa,<br \/>\nbesteak beste. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hogeita lau urteko mediku<br \/>\nberria Lekorneko Erlandenera itzuli zen, eta han bizi izan zen 1905era arte,<br \/>\nordezpenak eginez Hazparneko medikuei. Haien artekoa zen Pierre Broussain<br \/>\n(1859-1920) euskaltzale errimea. Pierre Broussain hazpandarrak Parisen ikasi zuen<br \/>\nmedikuntza; bertan galduko du fedea eta \u2014ordez\u2014 ideia eboluzionistak<br \/>\nbereganatuko, eta bai euskaltzaletuko da eta abertzaletu ere. Ezin da inola ere<br \/>\nahaztu Pierre Broussain izan zela Ipar Euskal Herriko lehen euskal<br \/>\nnazionalistetarikoa bere adiskide Albert Constantin (1873-1957) Atharratzeko<br \/>\nmedikuarekin batera, eta, izatez, <i>un parti nationaliste viable <\/i>antolatzeko<br \/>\negokiera aipatzen dute elkarren arteko eskutitzetan 1903 aldera. Jon<br \/>\nCasenaveren ustez, Pierre Broussain, Albert Constantin eta Jean Etxepare<br \/>\nmedikuek ireki zioten atea modernitateari Ipar Euskal Herrian, atzerrian ikasi<br \/>\neta gero herrira bueltatzean. Hiru medikuok diskurtso identitarioa<br \/>\nbirbideratzen ahalegindu ziren, astinaldi ederra eman ziotelarik ordura arteko<br \/>\neuskarazko paisaia ideologikoari. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ez dago argi Jean Etxepare noiz<br \/>\nhasi zen idazten Baionako <i>Eskualduna <\/i>astekari kontserbadore eta<br \/>\nkatolikoan, izenpetu gabeak baitziren aldizkari horretako artikulu gehienak,<br \/>\nbaina ia segurutzat jotzen da haren kolaborazioa 1901erako. Bestalde, Pierre<br \/>\nBroussainekin batera hartu zuen parte 1902ko irailaren 11n Hondarribiko bilkura<br \/>\niskanbilatsuan, zeinean ez baitzen ia berbarik egin euskararen ortografiaren<br \/>\nbatasunaz \u2014helburutzat zuena\u2014, baina bai eratu baitzen Euskaltzaleen Biltzarra,<br \/>\nalbo-ondorio modura. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1905ean Aldudera doa mediku,<br \/>\neta 1910ean <i>Buruxkak <\/i>liburua argitaratu zuen. Etxepareren lehen liburu<br \/>\nhori bilduma bat da, luzera desberdineko hogeita sei saioz osotua. Horietariko<br \/>\nhogeita bat lehenagotik artikulu gisa argitaratuta zeuden <i>Eskualduna <\/i>eta<br \/>\n<i>Eskualdun ona <\/i>astekarietan, 1903-1909 bitartean, eta gainerako bostak<br \/>\nineditoak ziren, tartean \u00abAmodioa\u00bb eta \u00abNor eskola-emaile, zer irakats\u00bb.<br \/>\nEtxeparek maitasunari eta sexuari buruzko gogoeta desberdinak eskaintzen<br \/>\ndizkigu \u00abAmodioa\u00bb delakoan; esan gabe doa, horrelakoak tabu ziren euskaraz,<br \/>\nbikote-ereduak edota amodio librea ukitu ezineko gaiak baitziren, aipatu<br \/>\nezinekoagoak oraindik homosexualitatea edo zoofilia. Nolanahi ere, Jean<br \/>\nEtxepare medikuak Pio Barojak <i>Jaun de Alzate <\/i>kaleratu baino dozena bat<br \/>\nurte lehenago irudikatu zuen euskal iragan nietzschear mitiko paganoa, Itzeako<br \/>\nidazleak 1922ko eleberri horretan egin bezala. \u00abAmodioa\u00bb guztiz subertsiboa<br \/>\nzen. Bestalde, \u00abNor eskola-emaile, zer irakats\u00bb irakaskuntza laikoaren aldekoa<br \/>\nda. Kontua da <i>Buruxkak <\/i>modernoegia suertatu zela Euskal Herri<br \/>\nesklerotizatu hartan, eta bildumako saio bi horiek \u00abfranko ausartak\u00bb zirela<br \/>\nbegitandu zitzaion orduko elizjendeari, halatan non, Etxeparek liburua bahitu<br \/>\negin behar izan baitzuen ingurukoen presioz. Lafittek 1941en inguruan<br \/>\nberrargitaratuko du \u00abliburu ozarra\u00bb, baina \u00abbi kapitulu dohakabeez arindurik\u00bb,<br \/>\nalegia, zentsuratuta. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Mediku gisa aritu zen Gerla<br \/>\nHandian, eta ohorezko aipamena eta medaila bat irabazi zituen Verdunen 1916ko<br \/>\nuztailean. Etxeparek kronikak bidaltzen zituen <i>Eskualduna <\/i>astekarira<br \/>\nsu-lerrotik, baina berorietan nekez aurkitzen da frantses patriotismo suhar eta<br \/>\njainkotiarrik, eta, aitzitik, sarri jotzen dute azalpen darwindarretara. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>\u00abGerlatik landa, Etxepare jauna<br \/>\nnehoiz ez bezalako kar batekin lotu zen berriz ere eskuarari\u00bb, Lafitteren<br \/>\narabera. Horren froga litzateke, esaterako, Eusko Ikaskuntzaren III.<br \/>\nBiltzarrean hartu zuela parte Gernikan 1922ko irailaren 10etik 17ra bitartean, eta,<br \/>\nhandik bueltatzean, Euskaltzaleen Biltzarreko buru-lehen hautatu zuten Maulen<br \/>\nirailaren 21ean \u2014Jose Eizagirre tolosarraren ordez\u2014, buruorde bi zituelarik,<br \/>\nhain zuzen ere Albert Constantin mediku zuberotarra eta Louis Dazantze<br \/>\n(1888-1976) laborantza-ingeniari uztariztarra. 1926an utzi zuen kargua<br \/>\nAtharratzeko bileran, Louis Dazantzeren eskuetan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Etxepare medikua dinamizatzaile<br \/>\ngalanta izan zen ordura arte erdi lo egondako Euskaltzaleen Biltzarrean, eta,<br \/>\nelkartea indarberritu eta bizkortuz gainera, inarrosaldi bat gaitza eman zion<br \/>\nharen izaera nostalgiko-erregresiboari. Beraren eskutik iritsi ziren<br \/>\neuskara-sariketak \u2014haurrentzat eta apaizgaientzat\u2014 kantonamenduka antolatuak,<br \/>\nbesteak beste irakurleria potentziala zabaldu eta idazle berriak plazaratu<br \/>\nzituztenak, adibidez, Piarres Lafitte (1901-1985) eta Leon Leon (1896-1962). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Fernande Kamino (1893-1979)<br \/>\nkanboarrarekin esposatu zen Jean Etxepare, 1923ko otsailaren 5ean. Ez zuten<br \/>\nseme-alabarik eduki. Medikuaren bihotzeko osasun-arazoak direla-eta, 1930eko<br \/>\nuda-hasieran Aldudetik Kanbora aldatu ziren senar-emazteak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Etxeparek<br \/>\n1931n argitaratu zuen <i>Beribilez <\/i>liburu gisa, lehenago atalka agertu zena<br \/>\n<i>Gure Herria <\/i>aldizkarian 1929ko irailean hasita. Egunbeteko txangoa<br \/>\nkontatzen du, joan-etorria Loiolako santutegira, baina, liburuaren estilo arina<br \/>\nengainagarria suerta daitekeen arren pentsaraziz azaleko eta mami gutxikoa<br \/>\ndela, <i>Beribilez <\/i>\u00abPollita da ba eta <i>sakona <\/i>(erran nahi baita zaku<br \/>\nbarne handikoa)\u00bb, Etxeparek berak adierazi bezala. Izatez, idazlearen begirada<br \/>\nagnostikoa igar daiteke han-hemenka lerroartean, eta, hari beretik, badu<br \/>\nahalegin bat zer-eta eboluzionismoa ezagutarazteko euskararen plazan, nahiz eta<br \/>\nkontrabandoz izan, ia enkriptatuta. Haren esanean gure mundua noizbait airez<br \/>\naire jaurtiki ziliporta gori bat besterik ez da, gerora \u00abBiziaz amatu\u00bb dena ez<br \/>\ndakigu nola.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jean Etxepare medikua Kanbon<br \/>\nhil zen 1935eko urtarrilaren 9an, enbolia batek jota eri baten bisitatzera<br \/>\nzihoalarik. Denboraren joanak nahikoa ezezagun bilakatu badu ere, Etxepare<br \/>\nmedikua idazle gailentzat aurkezten dute euskal literatura-liburu guztiek. Jean<br \/>\nEtxepare medikua: idazle gailen, eta ausarta. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jean Etxepare, Aldudeko medikua eta idazle paregabea izatekoa zena, Mar Chiquitan munduratu zuten, Buenos Airesko probintzian, 1877ko urriaren 30ean, eta bertan igaro zituen haurtzaroko lehen urteak, harik eta 1883an Euskal Herrira etorri arte familia osoarekin: \u201cKuanzito\u201d bera, aita-amak (Jean \u2014donaixti-ibartarra, 1842-1932\u2014 eta Gratianne \u2014bidarraitarra, 1858-1914\u2014), Pierre anaia (1880-1932) eta Gratianne arreba (1882-1971). Lekornen kokatu ziren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[337],"class_list":["post-3883","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ETCHEPARE BIDEGORRI [ETXEPARE BIDEGORRI], Jean (Mar Chiquita, Argentina, 1877- Kanbo, Lapurdi, 1935). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/etchepare-bidegorri-etxepare-bidegorri-jean-756-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ETCHEPARE BIDEGORRI [ETXEPARE BIDEGORRI], Jean (Mar Chiquita, Argentina, 1877- Kanbo, Lapurdi, 1935). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Jean Etxepare, Aldudeko medikua eta idazle paregabea izatekoa zena, Mar Chiquitan munduratu zuten, Buenos Airesko probintzian, 1877ko urriaren 30ean, eta bertan igaro zituen haurtzaroko lehen urteak, harik eta 1883an Euskal Herrira etorri arte familia osoarekin: \u201cKuanzito\u201d bera, aita-amak (Jean \u2014donaixti-ibartarra, 1842-1932\u2014 eta Gratianne \u2014bidarraitarra, 1858-1914\u2014), Pierre anaia (1880-1932) eta Gratianne arreba (1882-1971). Lekornen kokatu ziren [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/etchepare-bidegorri-etxepare-bidegorri-jean-756-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/etchepare-bidegorri-etxepare-bidegorri-jean-756-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/etchepare-bidegorri-etxepare-bidegorri-jean-756-eu\\\/\",\"name\":\"ETCHEPARE BIDEGORRI [ETXEPARE BIDEGORRI], Jean (Mar Chiquita, Argentina, 1877- Kanbo, Lapurdi, 1935). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T16:56:59+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/etchepare-bidegorri-etxepare-bidegorri-jean-756-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/etchepare-bidegorri-etxepare-bidegorri-jean-756-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/etchepare-bidegorri-etxepare-bidegorri-jean-756-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ETCHEPARE BIDEGORRI [ETXEPARE BIDEGORRI], Jean (Mar Chiquita, Argentina, 1877- Kanbo, Lapurdi, 1935).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ETCHEPARE BIDEGORRI [ETXEPARE BIDEGORRI], Jean (Mar Chiquita, Argentina, 1877- Kanbo, Lapurdi, 1935). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/etchepare-bidegorri-etxepare-bidegorri-jean-756-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ETCHEPARE BIDEGORRI [ETXEPARE BIDEGORRI], Jean (Mar Chiquita, Argentina, 1877- Kanbo, Lapurdi, 1935). - Iura Vasconiae","og_description":"Jean Etxepare, Aldudeko medikua eta idazle paregabea izatekoa zena, Mar Chiquitan munduratu zuten, Buenos Airesko probintzian, 1877ko urriaren 30ean, eta bertan igaro zituen haurtzaroko lehen urteak, harik eta 1883an Euskal Herrira etorri arte familia osoarekin: \u201cKuanzito\u201d bera, aita-amak (Jean \u2014donaixti-ibartarra, 1842-1932\u2014 eta Gratianne \u2014bidarraitarra, 1858-1914\u2014), Pierre anaia (1880-1932) eta Gratianne arreba (1882-1971). Lekornen kokatu ziren [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/etchepare-bidegorri-etxepare-bidegorri-jean-756-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/etchepare-bidegorri-etxepare-bidegorri-jean-756-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/etchepare-bidegorri-etxepare-bidegorri-jean-756-eu\/","name":"ETCHEPARE BIDEGORRI [ETXEPARE BIDEGORRI], Jean (Mar Chiquita, Argentina, 1877- Kanbo, Lapurdi, 1935). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T16:56:59+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/etchepare-bidegorri-etxepare-bidegorri-jean-756-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/etchepare-bidegorri-etxepare-bidegorri-jean-756-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/etchepare-bidegorri-etxepare-bidegorri-jean-756-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ETCHEPARE BIDEGORRI [ETXEPARE BIDEGORRI], Jean (Mar Chiquita, Argentina, 1877- Kanbo, Lapurdi, 1935)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3883","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3883\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3883"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3883"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}