{"id":3879,"date":"2023-02-15T17:55:34","date_gmt":"2023-02-15T16:55:34","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/elissamburu-indart-michel-elizanburu-indart-mixel-754-eu\/"},"modified":"2023-02-15T17:55:34","modified_gmt":"2023-02-15T16:55:34","slug":"elissamburu-indart-michel-elizanburu-indart-mixel-754-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elissamburu-indart-michel-elizanburu-indart-mixel-754-eu\/","title":{"rendered":"ELISSAMBURU INDART, Michel [ELIZANBURU INDART, Mixel] (Innocentius Anaia edo Fr\u00e8re Innocentius) (Heleta, Nafarroa Beherea, 1826 &#8211; Hazparne, Lapurdi, 1895)."},"content":{"rendered":"<p><span>Haren aita Jean Elizanburu<br \/>\n(1795-1860) aduanazaina zen. Baigorrin ezkondu zen, 1823an, Graziana Indartekin<br \/>\n(1794-1848). Errekart etxean bizi ziren, eta horregatik, batzuetan, Graziana<br \/>\nabizen horrekin agertzen da. Mixelen anai-arrebak Jean (1827), Jeanne (1830)<br \/>\neta Martin (1832) izan ziren. 1838an aita Hiruburura destinatu zuten, Baionatik<br \/>\noso hurbil, eta Mixel hiriburu hartako La Salle ikastetxean hasi zen ikasten. <\/span><span>Ikastetxea, hain<br \/>\nzuzen ere, Saint-Esprit auzo juduan kokatuta zegoen. 1841ean Tolosako<br \/>\n(Okzitania) ikastetxean sartu zen abadegai, \u00abFr\u00e8re Innocentius\u00bb edo Innocentius<br \/>\nAnaia izen erlijiosotzat hartuta. Apaizgoa hartu ondoren, irakasle aritu zen<br \/>\nSaint Antonin hirian (Tarn-et-Garonne); ondoren, Hazparneko Eskola Kristauen<br \/>\nikastetxean, irakasle eta sukaldeko arduradun aritu zen, eta handik hurrena,<br \/>\nordena horrek Akizen zuen ikastetxera igorri zuten. <\/span><span>Azkenik, 1848an, 22 urte zituela, zuzendari gisa<br \/>\nitzuli zen Hazparneko ikastetxera, eta han geratu zen kargu horretan, 1892ra<br \/>\narte. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Beharbada, Elizanburu da ipar<br \/>\nEuskal Herriko polemisten adierazle nagusia, \u00abgorriak\u00bb (errepublikazaleak) eta<br \/>\n\u00abxuriak\u00bb (monarkikoak) elkarren aurka jarri zituen auzi gogorrean, <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendeko<br \/>\nazken hamarkadetan eta <\/span><span>XX<\/span><span>. mendearen hasieran. Lehenengoek estatu laikoa<br \/>\ndefendatzen zuten, eta irakaskuntza publikoa eta Elizaren botere politikoa eta soziala<br \/>\nmugatzearen aldekoak ziren; bigarrenak, berriz, balore errepublikanoen<br \/>\naurkakoak ziren, eta su eta gar defendatzen zuten katolizismorik estuena.<br \/>\nEuskal Herrian posizio horiek bide moderno batetik defendatu ziren: prentsaren<br \/>\nbidetik, alegia. 1886ko abuztuaren 1ean Henry Berdolyk, senatari, suprefeta,<br \/>\neta Mauletik diputatua zenak, <i>Le R\u00e9veil Basque <\/i>egunkaria sortu zuen,<br \/>\nideia errepublikazaleak defendatzeko. 1887ko martxoaren 15ean Louis Etxeberrik <i>Eskualduna<br \/>\n<\/i>aldizkaria sortu zuen, ideia klerikal eta monarkikoak defendatzeko eta <i>Le<br \/>\nR\u00e9veil Basque<\/i>ren eraginari aurre egiteko. Elizanburu izan zen <i>Eskualdunako<br \/>\n<\/i>ohiko laguntzaileetako bat. Beste alde batetik, Mixelek lehengusua zuen<br \/>\nJoan Batista Elizanburu apaiz eta poeta bikaina. Interesgarria da, izan ere, bi<br \/>\nlehengusuek, jatorriz gizarte berekoak izanik (bien aitak aduanazainak ziren),<br \/>\neta ikasketa erlijioso antzekoak izanik ere, jarrera politiko antagonikoak<br \/>\nerakustea. Jean-Baptiste errepublikazalea zen, eta Mixel \u00abxurien\u00bb arteko<br \/>\nnabarmenetako bat. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Mixel Elizanbururen lana 1889<br \/>\neta 1892 bitartean idatzi eta argitaratu zen, hain zuzen ere, ipar Euskal<br \/>\nHerriko agintari eliztarren eta errepublikanoen arteko gatazka gogorren<br \/>\ntestuinguruan. 1889an Pirinio Beheretako Departamentuko prefetak Baionako gotzainari<br \/>\neskatu zion haren elizbarrutiko apaiz multzo handi bat handik lekutzeko,<br \/>\ngatazkatsuak zirela-eta. Hauteskunde-urtea zen, eta apaiz horiek fededunen<br \/>\nartean izanen zuten eraginaren beldur ziren errepublikazaleak. Gotzaingoa<br \/>\nhutsik zegoen, eta Emanuel Intxauspe bikarioak erantzun zuen, tinkotasunez uko<br \/>\neginez lekualdatze horiei. Ondoren, Fran\u00e7ois-Antoine Jauffret izendatu zuten<br \/>\ngotzain, eta hark nolabait amore eman eta 19 apaiz lekualdatzea onartu zuen.<br \/>\nHaietako bat Kanboko parroko Laurent Diharasarri zen. Hark ez zuen onartu bere<br \/>\nlekualdatzea, eta Erromara errekurritu zuen, eta hura aski ez zela, 1894ko<br \/>\nhauteskundeetara aurkeztu zen hautagai (ez zuen lortu hautetsia izatea), eta<br \/>\nbere jarrerak aldarrikatzeko hainbat liburu argitaratu zuen, esaterako, <i>Aphezen<br \/>\ndretchoak eta eginbideac eletzionetan, <\/i>1890ean. Testuinguru horretan ulertu<br \/>\nbehar da Mixel Elizanbururen lana. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren lanak, beti euskaraz<br \/>\nidatziak, ondoko hauek dira. Alde batetik, lan txiki bat du, <i>Lehenagoco<br \/>\nescualdunac zer ziran <\/i>izenekoa (1889), osagai politiko argia duena.<br \/>\nEuskaldunen antzinako ohituren eta bizimoduen ikuspegi guztiz idealizatua<br \/>\neskaintzen du, haien artean nabarmenduz, noski, haien erlijiozaletasuna eta<br \/>\nmonarkiarekiko atxikimendua; ohiturazko koadro moral-ezarle bat. Gainera,<br \/>\ndebozio-liburu txiki bat argitaratu zuen, erlijiosoa guztiz: <i>Sakelako<br \/>\nliburuchka edo giristino guzientzat on den esku liburu ttipia <\/i>(1892). Haren<br \/>\ngainerako argitalpenak historiografiaren arloan sartzen dira; alde batetik,<br \/>\nbiografia bat, Johannes Batista de la Salle beatoarena; horrez gain, Frantziako<br \/>\nBigarren eta Hirugarren Errepubliken historia bat, eta masoneriaren historia<br \/>\ninteresgarri eta bitxi bat. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren obrak ez zuen pretentsio<br \/>\nhistoriografiko handirik, baina bai politikoak: herri xehea, bereziki<br \/>\nnekazariak, \u00abeuskaldun\u00bb eta \u00abfededun\u00bb izaten jarraitzea lortu nahi zuen, eta<br \/>\nmonarkiari fidelak. I\u00f1aki Olabeagak Elizanbururi buruz ari zela hau zioen: \u00abGure<br \/>\nanaiaren asmo osoa zan nekazari ta jende xehea kristau, euskal eta errege<br \/>\nzaletasunean tinkatu eta sendotu\u00bb (Olabeaga, 1959). Populazio talde guztiz<br \/>\neuskaldun hari zuzentzen zion bere lana, eta logikoa denez, euskaraz idatzi<br \/>\nbeharra zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Zer izan diren eta zer diren<br \/>\noraino Framazonak munduan<\/span><\/i><span>, izeneko<br \/>\nlana, lehenik, hainbat artikuluren bidez argitaratu zen <i>Eskualduna <\/i>aldizkarian,<br \/>\neta ondoren liburua argitaratu zen. Berehala atera zen haren bigarren<br \/>\nargitaraldia, beste izenburu batez, askoz ere argiagoa, eta eduki osoago batez:<br \/>\n<i>Framazonak eta Frantziako hirur errepubliken ichtoria laburzki. <\/i>Elizanbururen<br \/>\nirudiko, mende hartako gaitz guztien errua, eta bereziki Frantziako Iraultzaren<br \/>\nerrua, masoneriarena eta juduena zen. Haren estiloa oldarkorra zen, ahoberoa<br \/>\neta etsaiak iraintzen zituena, polemista porrokatuaren estilo peto-petoa.<br \/>\nDirudienez, haren aldartea ere ez omen zen batere samurra: \u00abCaract\u00e8re<br \/>\nenergique, quelque peu rude \u00bb [Izaera bizkorra, gogor samarra]<i>. <\/i>Haren<br \/>\nideologia erabat manikeoa zen: juduak, masoiak eta \u00abgorriak\u00bb, oro har,<br \/>\nsufre-kiratsa zuten eta haien patua zen su eternoan kontsumitzea; \u00abxuriak\u00bb,<br \/>\nberriz, Tronuaren eta Aldarearen jarrera zuzenen isla eta defendatzaileak<br \/>\nbesterik ez ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jean-Baptiste lehengusuak<br \/>\nbezala, poesia ere landu zuen, eta gutxienez hiru poema argitaratu zituen,<br \/>\n1891n; haietako bat Amerikarako emigrazioari eskainia (\u00abAmeriketara noa\u00bb), eta<br \/>\nbeste bat tabakoari (\u00abTabako toxa\u00bb). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Haren aita Jean Elizanburu (1795-1860) aduanazaina zen. Baigorrin ezkondu zen, 1823an, Graziana Indartekin (1794-1848). Errekart etxean bizi ziren, eta horregatik, batzuetan, Graziana abizen horrekin agertzen da. Mixelen anai-arrebak Jean (1827), Jeanne (1830) eta Martin (1832) izan ziren. 1838an aita Hiruburura destinatu zuten, Baionatik oso hurbil, eta Mixel hiriburu hartako La Salle ikastetxean hasi zen ikasten. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[337],"class_list":["post-3879","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ELISSAMBURU INDART, Michel [ELIZANBURU INDART, Mixel] (Innocentius Anaia edo Fr\u00e8re Innocentius) (Heleta, Nafarroa Beherea, 1826 - Hazparne, Lapurdi, 1895). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elissamburu-indart-michel-elizanburu-indart-mixel-754-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ELISSAMBURU INDART, Michel [ELIZANBURU INDART, Mixel] (Innocentius Anaia edo Fr\u00e8re Innocentius) (Heleta, Nafarroa Beherea, 1826 - Hazparne, Lapurdi, 1895). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Haren aita Jean Elizanburu (1795-1860) aduanazaina zen. Baigorrin ezkondu zen, 1823an, Graziana Indartekin (1794-1848). Errekart etxean bizi ziren, eta horregatik, batzuetan, Graziana abizen horrekin agertzen da. Mixelen anai-arrebak Jean (1827), Jeanne (1830) eta Martin (1832) izan ziren. 1838an aita Hiruburura destinatu zuten, Baionatik oso hurbil, eta Mixel hiriburu hartako La Salle ikastetxean hasi zen ikasten. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elissamburu-indart-michel-elizanburu-indart-mixel-754-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/elissamburu-indart-michel-elizanburu-indart-mixel-754-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/elissamburu-indart-michel-elizanburu-indart-mixel-754-eu\\\/\",\"name\":\"ELISSAMBURU INDART, Michel [ELIZANBURU INDART, Mixel] (Innocentius Anaia edo Fr\u00e8re Innocentius) (Heleta, Nafarroa Beherea, 1826 - Hazparne, Lapurdi, 1895). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T16:55:34+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/elissamburu-indart-michel-elizanburu-indart-mixel-754-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/elissamburu-indart-michel-elizanburu-indart-mixel-754-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/elissamburu-indart-michel-elizanburu-indart-mixel-754-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ELISSAMBURU INDART, Michel [ELIZANBURU INDART, Mixel] (Innocentius Anaia edo Fr\u00e8re Innocentius) (Heleta, Nafarroa Beherea, 1826 &#8211; Hazparne, Lapurdi, 1895).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ELISSAMBURU INDART, Michel [ELIZANBURU INDART, Mixel] (Innocentius Anaia edo Fr\u00e8re Innocentius) (Heleta, Nafarroa Beherea, 1826 - Hazparne, Lapurdi, 1895). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elissamburu-indart-michel-elizanburu-indart-mixel-754-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ELISSAMBURU INDART, Michel [ELIZANBURU INDART, Mixel] (Innocentius Anaia edo Fr\u00e8re Innocentius) (Heleta, Nafarroa Beherea, 1826 - Hazparne, Lapurdi, 1895). - Iura Vasconiae","og_description":"Haren aita Jean Elizanburu (1795-1860) aduanazaina zen. Baigorrin ezkondu zen, 1823an, Graziana Indartekin (1794-1848). Errekart etxean bizi ziren, eta horregatik, batzuetan, Graziana abizen horrekin agertzen da. Mixelen anai-arrebak Jean (1827), Jeanne (1830) eta Martin (1832) izan ziren. 1838an aita Hiruburura destinatu zuten, Baionatik oso hurbil, eta Mixel hiriburu hartako La Salle ikastetxean hasi zen ikasten. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elissamburu-indart-michel-elizanburu-indart-mixel-754-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elissamburu-indart-michel-elizanburu-indart-mixel-754-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elissamburu-indart-michel-elizanburu-indart-mixel-754-eu\/","name":"ELISSAMBURU INDART, Michel [ELIZANBURU INDART, Mixel] (Innocentius Anaia edo Fr\u00e8re Innocentius) (Heleta, Nafarroa Beherea, 1826 - Hazparne, Lapurdi, 1895). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T16:55:34+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elissamburu-indart-michel-elizanburu-indart-mixel-754-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elissamburu-indart-michel-elizanburu-indart-mixel-754-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elissamburu-indart-michel-elizanburu-indart-mixel-754-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ELISSAMBURU INDART, Michel [ELIZANBURU INDART, Mixel] (Innocentius Anaia edo Fr\u00e8re Innocentius) (Heleta, Nafarroa Beherea, 1826 &#8211; Hazparne, Lapurdi, 1895)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3879","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3879\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3879"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3879"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}