{"id":3877,"date":"2023-02-15T17:54:51","date_gmt":"2023-02-15T16:54:51","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/dulaurens-edouard-753-eu\/"},"modified":"2023-02-15T17:54:51","modified_gmt":"2023-02-15T16:54:51","slug":"dulaurens-edouard-753-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dulaurens-edouard-753-eu\/","title":{"rendered":"DULAURENS, Edouard (Baiona, 1804ko azaroak 29 &#8211; Baiona, 1880ko otsailak 8)."},"content":{"rendered":"<p><span>Edouard Dulaurens 1804an jaio<br \/>\nzen Baionan. Haren ibilbide gehiena Baionako Udal Liburutegiari atxikia izan<br \/>\nzen. Han ari zen lanean, 1854ko abenduaren 5ean Baionako alkate Jules Labatek<br \/>\nsinatutako dekretu baten bidez Edouard Dulaurens, letretan batxilerra, Baionako<br \/>\nliburuzain-artxibozain izendatu zuenean, 1.200 liberako soldatarekin.<br \/>\nLiburutegiaren aretoa udaletxean berean zegoen, Bern\u00e8de kalera begira.<br \/>\nDulaurensek hiru jarduera eraman zituen aitzina, aldi berean eta jarraitasunez:<br \/>\nliburutegiaren kudeaketa, Jules Balasqueren lanarekiko lankidetza, eta hiriko<br \/>\nartxiboen sailkapena eta inbentarioa. Alde horretatik, Euskal Herri<br \/>\nkontinentaleko historiaren merkatuko lehen profesionaletako bat izan zen, eta<br \/>\nelementurik garrantzitsuenetako bat, Manex Goienetxek <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendeko<br \/>\n\u00abeklosio historiografikoa\u00bb deitu zuen prozesuan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baionako udal-liburutegiak<br \/>\n1851ko martxoaren 1ean zabaldu zituen ateak, eta kontrako ahotsik ere entzun<br \/>\nbehar izan zen une hartan. Agustin Chaho ez zen irekiera hartatik aparte, izan<br \/>\nere, 1848an, <i>L\u2019Ariel <\/i>aldizkarian argitaratu zituen artikuluetako batean<br \/>\nsalatzen baitzituen Genestet de Chayracek irakurketa-areto bat zuzentzeko<br \/>\nzituen arazo handiak. Chahok salatzen zuenez, hiru kidez osatutako batzorde<br \/>\nbaten iritziz, (zalantzarik gabe Baionako Udalekoak izanen ziren) Baionan<br \/>\nliburutegi bat izateak ez zuen inongo baliagarritasunik. Baina Udal<br \/>\nLiburutegiaren ideiak aitzina egin zuen, pausuz pausu. Hasiera batean, Udalaren<br \/>\nideia zen hura mantentzea arlo horretan prestakuntza berezirik ez zuen langile<br \/>\nbaten laguntzarekin. Genestet de Chayracek, ordea, eskutitz bat idatzi zion<br \/>\nudal-kontseiluari, 1851ko otsailaren 23an, eta hartan aldezten zuen beharrezkoa<br \/>\nzela liburutegian bildutako liburuak eta dokumentuak sailkatzea. Udalak<br \/>\nGenesteti lansari bat ordaintzea erabaki zuen, baina aldi baterako bakarrik.<br \/>\nLiburutegia 1851n mustu zen, hamalau urtez luzamendutan egon ondoren. Izan ere,<br \/>\nirekiera 1837an erabaki baitzen, Instrukzio Publikoko ministro Buchon jaunak<br \/>\nharridura erakutsi zuelako, jakin zuenean Baionak ez zuela Udal Liburutegirik.<br \/>\nLiburutegia inauguratu eta gutxira, Genestet de Chayrac gaixotu eta hil egin<br \/>\nzen, Donibane Lohizunen. Haren ordezko izan zen Edouard Dulaurens. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Beharbada, komenigarria da<br \/>\ntestuinguru orokorra kokatzea, ondorioak izan baitzituen ipar Euskal Herriko<br \/>\nhistoriografiarentzat, azpiegituren hornikuntzarekin, besteak beste, Balasquek<br \/>\neta Dulaurensek sortutako liburutegiez eta lan-tresnez. Badakigu 1832tik<br \/>\naitzina, Frantziako Instrukzio Publikoko ministroa Guizot zela, ahalegina<br \/>\negiten ari zela artxiboak sailkatu eta katalogatzeko. Baionan, ikaskuntzen<br \/>\nsozietateak, batez ere <i>Soci\u00e9t\u00e9 des Lettres et Arts <\/i>elkartea, baina,<br \/>\nneurri txikiagoan bazen ere, 1851n sortutako <i>Soci\u00e9t\u00e9 d\u2019Emulation <\/i>eta<br \/>\n1865ean sortutako <i>Soci\u00e9t\u00e9 Philarmonique <\/i>elkarteak ere, epe luzerako<br \/>\nproiektu horien alde agertu ziren. Handik hurrena, 1873an, <i>Soci\u00e9t\u00e9 Savante<br \/>\ndes Sciences, Lettres et Arts <\/i>elkartea sortu zen, Folin markesaren<br \/>\nbultzadaz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Egoera hura<br \/>\nmesedegarriagoa zen historiografiarentzat, eta Edouard Dulaurensek gaitasun<br \/>\nhandia erakutsi zuen une horretan. Ez zen euskalduna, baina garrantzi handia<br \/>\neman zion liburutegian euskararen inguruko antzinako lanak nahiz lan<br \/>\ngaraikideak sartzeari, barne zirela Louis Lucien Bonapartek egindakoak, eta<br \/>\nBaionako inprimategi gehienen aldetik nolabaiteko lege-gordailu ofizioso bat<br \/>\nlortu zuen, bere argitalpenentzat. Bere administrazioaren garaian, liburutegiko<br \/>\nlanen kopurua hasieran halako bost handitu zen, 1845 eta 1880 bitartean.<br \/>\nLaudorioak jaso zituen, halaber, Liburutegiko funtsak kontsultatu behar<br \/>\nzituzten ikertzaile edo ikastun guztiei laguntzeko erakutsi zuen<br \/>\nprestasunagatik, esaterako Hippolyte Taineri, 1855ean diskrezioz hartu baitzuen<br \/>\nDulaurensek, eta hiriarentzat interes handikoak ziren lanak erakutsi zizkion,<br \/>\noso probetxugarriak izan zirenak Tainerentzat.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Dulaurensek jakinarazi zuen<br \/>\nzailtasunak zituela dokumentuak egoerarik egokienean kontserbatzeko behar adina<br \/>\nfunts eta baliabide ekonomiko lortzeko. Bera bezala profesionala zen Paul<br \/>\nLabrouchekin bat egiten zuen, Dulaurensek ere beldur handia baitzion sute baten<br \/>\narriskuari. Jakina, dokumenturik preziatuenak argitaratzea ere dokumentuak<br \/>\ngaltzeko arriskuari aurre egiteko beste konponbide bat zen, eta horri ekin<br \/>\nzion. Artxiboak eta antzoki bat elkarren ondoan izatea anitzetan salatua izan<br \/>\nzen, gauza jakina baitzen \u00abantzokien patua sua zela\u00bb; teilatu prekarioak,<br \/>\ngainera, ez zuen geriza handirik eskaintzen uraren aurka. Dulaurens 1880an hil<br \/>\nzen, baina, zoritxarrez, ez zuen hutsik egin bere iragarpenetan, izan ere,<br \/>\n1889ko abenduaren 31ko sute itzelak kalte itzulezinak eragin zituelako Baionan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Dulaurens historialariaren<br \/>\nlehenengo lan garrantzitsua Jules Balasquerekin egindako lankidetza izan zen.<br \/>\nBalasqueren lumari esker argitaratu zen <i>Etudes historiques sur la ville de<br \/>\nBayonne<\/i>, 1862an lehenengo liburukia, hiriaren sorreratik 1216ra arte; eta<br \/>\n1869an 2. liburukia, 1216tik 1303ra arteko aldia jasotzen duena. Baina Jules<br \/>\nBalasque 1872an hil zen. Berriro esan behar dugu enpatia intelektual handia<br \/>\nizan zela Balasque eta Dulaurensen artean. Izan ere, Dulaurensen esku-hartzea<br \/>\n1875ean argitaratutako 3. liburukiaren hasieran agertu zen. Lanaren egile gisa,<br \/>\nordea, Balasqueren izena geratu da. Balasqueren asmoa zen lanari jarraipena<br \/>\nematea, Guyena izeneko Akitaniako lurraldean ingelesen nagusitasuna bukatu zen<br \/>\narte, hau da, 1451era arte, urte hartan Baiona frantsesek hartu baitzuten.<br \/>\nBalasquek lanaren erdia bakarrik idatzi zuen, baina ohar anitz jaso zituen, eta<br \/>\ngainerakoa osatzeko dokumentu ugari bildu zituen. Balasque hil ondoren,<br \/>\nDulaurensek, apalki, esan zuen bere lagunen gogoari amore emanik erabaki zuela<br \/>\nlan horri berriro heltzea. Balasquek idatzitako sei kapituluak argitaratu<br \/>\nzituen, eta haiei erantsi zizkien interesgarriak iruditu zitzaizkion beste<br \/>\nhainbat dokumentu, <\/span><span>XIV<\/span><span>. eta <\/span><span>XV<\/span><span>. mendeei buruzkoak, 1356tik aitzina. Dulaurensek<br \/>\nbihozberatasuna eskatu zien irakurleei lana irakurtzen zutenean, ez baitzuen<br \/>\nbere burua gai ikusten, behar bezalako zehaztasunez kontatzeko halako garai<br \/>\ngorabeheratsu bat. Baina, hala ere, lana kalitate handikoa dela egiaztatzen<br \/>\nahal dugu. Haren azalpenen arabera, 1356ko datuetatik abiatuta egin zuen lana.<br \/>\nAkatsik tartean egon ezean, ustez Balasquek idatzitako sei kapituluez gain,<br \/>\nbadira beste bost kapitulu Dulaurensek eginak, hain zuzen ere, 31, 32, 33, 34<br \/>\neta 35 kapituluak, haien osagarri gisa bildutako beste 25 dokumentu kontatu<br \/>\ngabe, alegia, guztira 214 orrialde. Dulaurensek idatzitako 31. kapituluak 1356<br \/>\neta 1377 bitarteko aldia jaso zuen. Aurreko kapituluetan bezala, jasotako<br \/>\ngertakarien laburpena egiten du, orrialde-zenbakirik gabe. Beraz, badirudi<br \/>\nDulaurensek Balasqueren erara lan egin zuela, gutxi gorabehera, lehen ere esan<br \/>\ndugunez, fideltasun handia baitzion. 32. kapituluak 1377 eta 1399 bitarteko<br \/>\naldia aztertzen du, eta 33. kapituluak 1399tik 1413 artekoa. Aztertutako gai<br \/>\nhistorikoetatik aipagarriak dira, besteak beste, euskaldunen sarrera Baionan<br \/>\n1.400ean, Lahet buru zutela, errege ingelesen agintea berrezartzeko, edo<br \/>\nBaionako burgesen eta Lapurdiko euskaldunen arteko etsaigoak eta gatazkak, 1413<br \/>\neta 1422 bitartekoak. Lan horretatik ateratako adibide bat ekarri nahian, hona<br \/>\nhemen 31. kapituluaren hasierako bost dokumentuen zerrenda: <i>Peis dou Putz et<br \/>\nGuilhem-Arnaud deu Vielar maires \u2013 Sentence d\u00e9finitive rendue par le prince de<br \/>\nGalles dans le proc\u00e8s de Bayonne et des Labourdins \u2013 Double mairie de Per-Ramon<br \/>\nde Luc \u2013 Guilhem-Br. deu Pin \u00e9v\u00eaque de Bayonne \u2013 Johan de Cheversdon s\u00e9n\u00e9chal de<br \/>\nGuyenne. <\/i><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lana ez da, hain zuzen ere,<br \/>\nirakurtzeko erraza; oso trinkoa da, ez du ez maparik, ez taularik eskaintzen;<br \/>\naipamenak maiz testuinguru eskasian ageri dira; lexikoko terminoak batzuetan<br \/>\nilunak dira, eta haien zentzua adierazten duen glosariorik ez da. Baina<br \/>\ninformazio-meatze joria da. Izan ere, hala adierazi baitzuten Ducerek lehenik,<br \/>\nondoren Pierre Hourmatek, eta berrikiago Josette Pontetek: Balasqueren eta<br \/>\nDulaurensen obrak duen kalitatea ez da aurkitzen garai haietan Euskal Herriaren<br \/>\nhistoriari eskainitako lan gehienetan. Ducereren irudiko \u00abgure Frantzaiako<br \/>\nhego-mendebalde honetako erudizio historikoaren monumentu handienetakoa da\u00bb.<br \/>\nBalasque eta Dulaurens, zalantzarik gabe, erudituak dira, eta ongi ezagutzen<br \/>\ndituzte artxiboak. Ez dira kronikan sartzen, ez eta azterlan deskriptiboetan<br \/>\nere, eta hurbiletik erakusten dute Erdi Aroko historia, bereziki erlijiosoa eta<br \/>\ninstituzionala. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Edouard Dulaurensek era<br \/>\nindependentean lan egin zuen Baionako artxiboei buruz egin zuen obra bikainean.<br \/>\nHaren izenburua hau da: <i>Inventaire-sommaire des archives communales<br \/>\nant\u00e9rieures \u00e0 1790, r\u00e9dig\u00e9 par Edouard Dulaurens, biblioth\u00e9caire archiviste,<br \/>\nVille de Bayonne. Publi\u00e9e par ordre de son Excellence la Comte de Persigny,<br \/>\nMinistre de l\u2019Int\u00e9rieur. Basses-Pyr\u00e9n\u00e9es. Ville de Bayonne. Tome 1<\/i><\/span><i><span>er<\/span><\/i><i><span>, series<br \/>\nAA, BB, CC, DD, EE<\/span><\/i><span>. Hari erantsi<br \/>\nbehar zaio 2. liburukia, gainerako serieak jasotzen dituena: FF, GG, HH, II. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren artxibozain lanak<br \/>\njarraipena eman zion Jules Balasquek eta Daguerre Ospitalek hasitako lanari,<br \/>\nhaiek markatutako ildo beretik, artxiboak sailkatzen hasiak baitziren, eta<br \/>\nGenestet de Chayrac horretan aritu baitzen. Dulaurens 25 urtez aritu zen lan hori<br \/>\naitzina eramaten, 1854tik 1880ra arte. Baina Dulaurensek metodologia berri bat<br \/>\nezarri zuen, zorrotzagoa, 1857an ministeriotik jasotako arauak aintzat hartuta.<br \/>\nGomendatutako plana nahitaez errespetatu behar zuen Dulaurensek, eta<br \/>\nhorrenbestez, AA serieko inbentario-orriekin hasi zen, alegia, udalaren<br \/>\neratze-egintzak eta politika arlokoak. Lehenengo sailkapenak Departamentuko<br \/>\nartxibozain Paul Raymondi bidali zitzaizkion. Gizon hura ezaguna izanen zen<br \/>\nhandik gutxira, argitara eman baitzuen <i>Dictionnaire topographique du<br \/>\nd\u00e9partement den Basses-Pyr\u00e9n\u00e9es <\/i>lana, 1863an. Paul Raymondek bere oharrak<br \/>\neta zuzenketak erantsi zizkion Dulaurensen lanari, eta horrek moteldu zuen<br \/>\nlanaren aitzinamendua. 1861ean BB seriean ari zen lanean Dulaurens:<br \/>\nudal-administrazioa. AA seriea 1864an inprimatu zen, baina ordurako Dulaurens<br \/>\nlanean ari zen CC seriean: zergak eta komunitateak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>AA serie inprimatuak 51<br \/>\nartikulu ditu, alegia, 24 erregistro eta 27 paper-sorta. BB serieak, berriz, 95<br \/>\nerregistro eta 27 paper-sorta zituen. Erregistroen kopuruak goiti egin zuen<br \/>\nhurrengo serieetan (783 artikulu CC seriean). Inbentarioak Parisen inprimatu<br \/>\nziren. Bere sailkapen lanari esker, prefetari bidali ahal izan zizkion, 1856an,<br \/>\nLiburutegiko obren lehenengo katalogo bat, Dupont inprimategiak editatua,<br \/>\nBarneko Aferen Ministerioaren zaintzapean. 400 ale inprimatu ziren, eta<br \/>\nhaietatik 200 trukeak egiteko gorde ziren. Baionako Udalak 30 liberako hiru<br \/>\nemakida bozkatu eta onartu zituen, orri haiek inprimatzeko. Inbentarioaren<br \/>\nberaren lehenengo atala, hasierako bost serieak jasotzen zituena, 1869an<br \/>\npublikatu zen. Bigarren zatia bukatuta zegoen, Dulaurens 1880ko otsailaren 8an<br \/>\nhil zenean. Haren ordezkoa udal-artxiboan Leon Hiriart izan zen, eta<br \/>\nDulaurensen lanari jarraipena eman zion azken serieetan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jakina, sailkapen-mota hori<br \/>\negiteko, ezinbestekoa zen aitzinetik dokumentua arreta handiz irakurtzea.<br \/>\nArtxiboen irakurketari esker, Dulaurensek Baionako historiaren gaineko ezagutza<br \/>\nbikaina lortu zuen, eta beraz, Euskal Herriko historiaren gainekoa ere bai.<br \/>\nBehar zituen ezagutzak eskuratzeko modua lortzen ere jakin zuen, esaterako,<br \/>\nikasi behar izan zuen Gaskoiniako okzitanieraz moldatzen, eta halaber,<br \/>\nantzinako dokumentuak eta haien era askotariko idazkerak, gotikoa, etzana nahiz<br \/>\nbestelakoak, menperatzen ikasi behar izan zuen. Baionako dokumentazioari<br \/>\nburuzko informazioa eskatzen zioten hainbat ikastunekin sare intelektuala eratu<br \/>\nzuen, besteak beste, Paul Raymondekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Obra Frantziako Estatu mailako<br \/>\nplan global baten parte bat zen, hain zuzen ere, Barne Aferetako ministro<br \/>\nPersigny kondearen \u00abagindu\u00bb baten bidez emandakoa. Dulaurensen obraren hasieran<br \/>\nPersignyren 1862ko txosten bat jasotzen da. Hartan gogorarazten du Baiona<br \/>\nbezalako departamentu-hiriburuetako artxiboek biltzen dituztela<br \/>\nintendentzietako agiriak, kontu-auzitegi eta epaitegietako agiriak,<br \/>\ngotzaindegietako eta monasterio eta gazteluetako agiriak, eta azpimarratzen du<br \/>\nartxibo horiek historia orokor nahiz partikularrerako duten garrantzia.<br \/>\nJarraitutako plana Persignyk berak 1853an, inbentario-aurkibidea izenarekin,<br \/>\nemandakoa da. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Barne Aferetako Ministerioko<br \/>\nbeste buru batek, La Valettek, sinatutako beste txosten bat erantsi zitzaion<br \/>\nPersignyren planari, Dulaurensen lanen hasieran, eta hark ere artxibo haietako<br \/>\ndokumentuen balio handia berretsi zuen. Txosten hura bere Maiestate Enperadore<br \/>\njaunari zuzentzen zitzaion, eta Lavalettek inbentarioa erraztu zuten hainbat<br \/>\nhiri aipatzen zituen, eta azpimarratzen zituen inbentario horiei esker modu<br \/>\nantolatuan ezagutzen ahal ziren informazio mota desberdinak: errege-erreginen<br \/>\nedo bestelako agintarien arteko eskutitzak, beren garaian ospe handia lortu<br \/>\nzuten pertsona anitzei buruzko informazioa, aberastasunari buruzko informazioa,<br \/>\nnoblezia-estatutuak, jurisprudentzia, arteak eta arkitektura zibila nahiz<br \/>\nerlijiosoa. La Valetteren hitzetan, lan horrek \u00abikuspegi sendoa eta berria<br \/>\nezartzen du botere zentralaren eta probintzietako gobernu nahiz komunetako<br \/>\nadministrazioen arteko harremanei buruz, hirien arteko harremanei buruz eta<br \/>\nhaietako kasta bakoitzaren egoerari buruz, eta begien aurrean jartzen digu,<br \/>\neskritura publikoen bitartez, gure herrialdearen garapen handi eta lantsua\u00bb.<br \/>\nArtxiboak ordenan jartzeko programa hari hasiera ematen zioten testu hauetan,<br \/>\nargi ikusten da Estatuaren gogoa zela ezagutza eta boterea sendotzeko tresna<br \/>\nbat eratzea, historiografian zuen presentzia finkatzeko era estuagoan, eta<br \/>\nmemoria eta iragana hobeki kontrolatzeko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>I. tomoak 256 orrialde ditu.<br \/>\nBaionako Liburutegian gordetzen den alean erreferentziak gorriz ezabatuta<br \/>\ndaude, eta 1889ko hondamendian galdu ziren dokumentuak aipatzen dituzte.<br \/>\nHarekin batera doaz hainbat azalpen-orri, non adierazten diren antzinako artxiboetako<br \/>\ngalerak. Adierazten da HH serie osoa galdu zela, eta orobat II seriea,<br \/>\nsalbuespenen batekin. Irakurleak ikusiko du HH seriean salbatu zela 1.<br \/>\ndokumentua, 104 orriz osatua eta bertan jasotzen zuena Baionako bihitegien<br \/>\negoera 1569an, irinaren neurketa eta pago-zurez egindako upen langintza; baina<br \/>\n2. dokumentua erre egin zen, eta Dulaurensen bidez jakin dugu Luis XI.aren eta<br \/>\nLuis XIIIaren errege-patenteak jasotzen zituela, eta halaber, hegaztien eta<br \/>\nehizaren prezioei buruzko aginduak, barne zirela oilagorra, kurriloak eta<br \/>\nlertsunak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hona hemen beste adibide bat,<br \/>\nez hain etsigarria, AA serieko lehenengo dokumentutik ateratako lagin baten<br \/>\nbidez emana. Hartatik aukeratu ditugun gaiak hauek dira: Gaskoiniako<br \/>\nokzitanieraren erabilera, ingelesen presentzia Baionan, herri kantauriarrekiko gatazkak<br \/>\neta Baionaren eta Lapurdiren arteko borrokak. Hona nola dauden idatzita ohar<br \/>\nhoriek: <i>1170-1625: Baionaren pribilegioak eta frankiziak (gaskoiez) \u2013<br \/>\nIngalaterrako Rikardo I.a erregearen agindua, naufragio-eskubideari buruzkoa \u2013<br \/>\nBake hitzarmena Baionaren eta Biarritzen artean, alde batetik eta bestetik,<br \/>\nKastro Urdiales, Santander eta Laredoren artean \u2013 Galesko printze Eduardoren<br \/>\nepaia, Baionaren eta Lapurdiko herrialdearen arteko auziari buruz<\/i>. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gogora dezagun serieak era<br \/>\nhonetan antolatuta daudela: AA seriea (udalaren eratze-egintzak eta arlo<br \/>\npolitikokoak). BB (udal-administrazioa). CC (zergak eta kontabilitatea). DD<br \/>\n(eraikin publikoak). EE (gai militarrak eta itsas armada). Eta 1987ko bigarren<br \/>\nbolumenean: FF seriea (justizia, prozedurak, polizia, Baionako Almiralgoaren<br \/>\ndokumentuak barne, hiriak auzitara eramandako epaiketak; sedizioak, errepresioa<br \/>\neta exekuzioa. GG seriea (kultua, hezkuntza eta arreta publikoa). HH seriea<br \/>\n(nekazaritza, industria eta merkataritza) ia osorik erre zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Horrenbestez, ondorioztatzen<br \/>\nahal da Edouard Dulaurensen obra lan-tresna ezinbestekoa dela<br \/>\nhistorialarientzat. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Edouard Dulaurens 1804an jaio zen Baionan. Haren ibilbide gehiena Baionako Udal Liburutegiari atxikia izan zen. Han ari zen lanean, 1854ko abenduaren 5ean Baionako alkate Jules Labatek sinatutako dekretu baten bidez Edouard Dulaurens, letretan batxilerra, Baionako liburuzain-artxibozain izendatu zuenean, 1.200 liberako soldatarekin. Liburutegiaren aretoa udaletxean berean zegoen, Bern\u00e8de kalera begira. Dulaurensek hiru jarduera eraman zituen aitzina, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[337],"class_list":["post-3877","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>DULAURENS, Edouard (Baiona, 1804ko azaroak 29 - Baiona, 1880ko otsailak 8). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dulaurens-edouard-753-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"DULAURENS, Edouard (Baiona, 1804ko azaroak 29 - Baiona, 1880ko otsailak 8). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Edouard Dulaurens 1804an jaio zen Baionan. Haren ibilbide gehiena Baionako Udal Liburutegiari atxikia izan zen. Han ari zen lanean, 1854ko abenduaren 5ean Baionako alkate Jules Labatek sinatutako dekretu baten bidez Edouard Dulaurens, letretan batxilerra, Baionako liburuzain-artxibozain izendatu zuenean, 1.200 liberako soldatarekin. Liburutegiaren aretoa udaletxean berean zegoen, Bern\u00e8de kalera begira. Dulaurensek hiru jarduera eraman zituen aitzina, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dulaurens-edouard-753-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"10 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dulaurens-edouard-753-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dulaurens-edouard-753-eu\\\/\",\"name\":\"DULAURENS, Edouard (Baiona, 1804ko azaroak 29 - Baiona, 1880ko otsailak 8). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T16:54:51+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dulaurens-edouard-753-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dulaurens-edouard-753-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dulaurens-edouard-753-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"DULAURENS, Edouard (Baiona, 1804ko azaroak 29 &#8211; Baiona, 1880ko otsailak 8).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"DULAURENS, Edouard (Baiona, 1804ko azaroak 29 - Baiona, 1880ko otsailak 8). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dulaurens-edouard-753-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"DULAURENS, Edouard (Baiona, 1804ko azaroak 29 - Baiona, 1880ko otsailak 8). - Iura Vasconiae","og_description":"Edouard Dulaurens 1804an jaio zen Baionan. Haren ibilbide gehiena Baionako Udal Liburutegiari atxikia izan zen. Han ari zen lanean, 1854ko abenduaren 5ean Baionako alkate Jules Labatek sinatutako dekretu baten bidez Edouard Dulaurens, letretan batxilerra, Baionako liburuzain-artxibozain izendatu zuenean, 1.200 liberako soldatarekin. Liburutegiaren aretoa udaletxean berean zegoen, Bern\u00e8de kalera begira. Dulaurensek hiru jarduera eraman zituen aitzina, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dulaurens-edouard-753-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"10 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dulaurens-edouard-753-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dulaurens-edouard-753-eu\/","name":"DULAURENS, Edouard (Baiona, 1804ko azaroak 29 - Baiona, 1880ko otsailak 8). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T16:54:51+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dulaurens-edouard-753-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dulaurens-edouard-753-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dulaurens-edouard-753-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"DULAURENS, Edouard (Baiona, 1804ko azaroak 29 &#8211; Baiona, 1880ko otsailak 8)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3877","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3877\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3877"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3877"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}