{"id":3873,"date":"2023-02-15T17:51:20","date_gmt":"2023-02-15T16:51:20","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/ducere-ettienne-edouard-751-eu\/"},"modified":"2023-02-15T17:51:20","modified_gmt":"2023-02-15T16:51:20","slug":"ducere-ettienne-edouard-751-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ducere-ettienne-edouard-751-eu\/","title":{"rendered":"DUCERE, Ettienne-Edouard (Baiona, 1849ko uztailak 22 &#8211; Baiona, 1910eko abuztuak 13)."},"content":{"rendered":"<p><span>Etienne-Edouard Ducere, Edouard Ducere izenez ezaguna, Port-Neuf kaleko<br \/>\n27. zenbakian jaio zen, Baionako erdigunean, 1848ko iraultza lehertu eta<br \/>\nurtebete eskasera. Handik goiti Frantzian erregimen monarkikoa, bai bere forma<br \/>\nabsolutistari, bai forma neurtu edo konstituzionalari zegokionez ere, behin<br \/>\nbetiko ezabatuta geratuko zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Inguruko gizartea burgesia<br \/>\ntxiki baionarra zuen. Haren aitona Armand Ducere Mont-de-Marsan hiriko jaun bat<br \/>\nzen, eta haren aita ere, Pierre-Romain Ducere, han jaio zen. Baionan erlojugile<br \/>\nnegozio txiki bat jarri zuen Port-Neuf kaleko 27 zenbakiko \u2018villa\u2019 batean.<br \/>\nHaren ezkontza-agiria jasotzen duen erregistroko 23. folioaren atzealdean<br \/>\njasotzen denaren arabera, Edouarden gurasoak ziren Pierre-Romain eta Sophie<br \/>\nLecussan (baionarra, Marguerite Ameztoiren eta Pierre Lecussan<br \/>\nlurrin-merkatariaren alaba). Edouardek erlojuen negozioa heredatu zuen, bai eta<br \/>\nlanbidea ere, aitaren eskuetatik, baina Lehen mailako ikasketak egin zituen,<br \/>\nBaionako All\u00e9es Marines etorbideko Fenouillas Instituzioan, erlojugile<br \/>\nlanbidean hasi aurretik. Gainerakoan, haren prestakuntza gehienbat autodidakta<br \/>\nizan zen. Jean-Baptiste Daranatz historialari baionarrak Ducereren biografia<br \/>\ntxiki bat idatzi zuen, eta haren arabera, arabierazko inskripzio bat zuen<br \/>\ndomina bat aurkitu zuenean piztu omen zitzaion Historia ezagutzeko eta ikasteko<br \/>\ngrina. Hura deszifratu nahian, hasi omen zen Baionako udal-liburutegira joaten,<br \/>\neta handik aitzina bisita horiek etengabeak izan ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ekialdeko hizkuntzak ikastea,<br \/>\nDucereren kasuan, baliagarria izan zitzaion euskararen eta arabieraren arteko<br \/>\nantzekotasunei buruzko lanen bat egiteko, baina Lapurdiko beste eruditu batzuen<br \/>\naldean, esaterako garaikidea zuen Anton Abadiaren aldean, ez zuen esplorazio-bidaia<br \/>\nhandietan baliatzeko aukerarik izan. Izan ere, Edouard Ducere ez zen ia-ia<br \/>\natera Baionatik, eta han hil zen, 1910ean. Egiaztatu ahal izan den bidaia<br \/>\nbakarra zera da, Bigarren Inperio frantsesaren amaieran, zerbitzu militarrean<br \/>\nzela, 1870ean, Baionako baterietatik Le Havreko portu militar eta komertzialera<br \/>\nbidali zutenekoa, hango zerbitzu telegrafikora. Napoleonen Bigarren Inperioaren<br \/>\nporrotaren eta amaieraren ondoren (Daranatzek kontatzen duenez, Ducerek haren<br \/>\nakta zehatza jaso zuen familiari idatzi zizkion gutunetan, etorkizunean<br \/>\nerabiliko zuen historialari-sena erakutsiz), Baionara itzuli zen Edouard, eta<br \/>\nez da jaso haren inongo bidaia handiren berririk \u2014ez behintzat aurkikuntza eta<br \/>\nesplorazio asmoz egindakoak\u2014, arrazoi militarrengatik egindako bidaia haren<br \/>\nondoren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Itzulerako urte hartatik<br \/>\nberetik, erlojugile-lanbidean jarraitu zuen, aitarekin lehenik (1883an hil zen<br \/>\narte) eta ondoren amarekin, baina aldi berean hasi zuen historialari-ibilbide<br \/>\noparoa, ekialdeko hizkuntzekiko eta numismatikarekiko interesak kitzikatuta<br \/>\n(egungo Frantziako Liburutegi Nazionalak jaso dituen erregistroen arabera, 59<br \/>\nlan desberdinetan parte hartu zuen, nolabait, edo haien egile nagusia da).<br \/>\nDaranatzek kontatzen duenez, 1879tik aitzina Baionako Zientzien eta Arteen<br \/>\nSozietatean sartu zen. Eskolako oinarrizko ikasketak bakarrik egin izana eta<br \/>\nfamiliaren erlojugintzako negozioa eramateko lanbidea ez ziren oztopo izan,<br \/>\nnoski, une hartatik aitzina, historiako ikasketekiko grinari gogo biziz<br \/>\nheltzeko. Etengabe egiten zituen bisitak Udal Liburutegira, eta giro<br \/>\nintelektualarekin egin zuen harremana, besteak beste, Baionako Dulaurens<br \/>\nartxibozaina eta Bernadou eruditu baionarra ezagutuz. Biak izan zituen irakasle<br \/>\ntokiko artxibo anitzetako dokumentazio historikoa erabiltzen eta irakurtzen<br \/>\nikasteko eginkizunean. Zaletasun eta prestakuntza horien ondorioz, <i>Soci\u00e9te<br \/>\ndes Sciences et Arts de Bayonne <\/i>elkarteko idazkari izendatu zuten. Ondoren,<br \/>\n1880ean lortu zuen, erudizio-lan etengabe horri esker, Baionako liburuzain<br \/>\nlaguntzaile izendatzea, eta 1908an hiriko liburuzain nagusi eta artxibozaina.<br \/>\n1880ko urte hartatik aitzina hasi zuen ikerketa eta argitalpen zerrenda luzea<br \/>\nosatuz, Daranatzek Decereri eskainitako biografia txikian ia hogei orrialdetan<br \/>\njaso zuena, sei epigrafetan banatua, alegia, honako hauetan: lehena, \u00abeuskara<br \/>\neta euskaldunak\u00bb; bigarrena, \u00abdialekto gaskoiak\u00bb; eta hirugarren epigrafe bat,<br \/>\nDaranatzek definitzen zuena \u00abBaiona\u00bb izenez, eta azpiatal hauek zituena: I.<br \/>\nUdal artxibategiak; II. Topografia; III. Tokiko historia; IV. Bisitari<br \/>\ngarrantzitsuak eta V. Napoleon. Laugarren epigrafean, Eskualdeko historiako<br \/>\nlanak biltzen zituen Daranatzek; bosgarrenean, \u00abGerra eta itsas armada\u00bb eta<br \/>\nseigarrenean, \u00abAskotarikoak\u00bb. Argitalpen multzo zabal hori une hartatik aitzina<br \/>\nartikulu anitzetan jaso zen <i>Bulletin de la Soci\u00e9t\u00e9 des Sciences et Arts de<br \/>\nBayonne <\/i>aldizkarian. Daranatzen arabera, haietarik lehena 1881eko<br \/>\nuztailaren 9an agertu zen, eta 1674an holandarrek eta espainolek Lapurdi<br \/>\ninbaditzeko zuten proiektuari eskaini zion. Lehen ere, ordea, lan luzeagoak<br \/>\nargitaratu zituen Ducerek. Esaterako, Hondarribiako 1638ko setioari<br \/>\neskainitakoa. Lanaren egikeran gorabeherak daude, ez zirelako bat etortzen<br \/>\nDucerek erabiltzen zituen datuak eta espainolek ematen zituztenak, bertsio<br \/>\nguztiz ezberdinak ematen baitzituzten, setio horren garrantziaren inguruan. Gai<br \/>\nhorri berriro ere heldu zion (haren lan zabalean gauza ohikoa baita) 1892an,<br \/>\ngertakari horren beraren inguruko azterlan dokumental batean. Joera hori,<br \/>\nordea, chauvinista samarra, desagertzen da hurrengo lanean, alegia, 1881ean<br \/>\nargitaratutako <i>L\u00b4arm\u00e9e des Pyr\u00e9n\u00e9es occidentales. \u00c9claircissements<br \/>\nhistoriques sur les campagnes de 1793-1794-1795 <\/i>lanean. Hartan, ikuspegi<br \/>\nguztiz neurtua eta dokumentatua eskaini zuen Frantziako Errepublikako tropek<br \/>\n1794an inbaditu ondoren Gipuzkoan izan zen matxinadaren egiazko inpaktuari<br \/>\nburuz. Besteak beste, zenbait dokumentu adierazgarri argitaratu zituen,<br \/>\nGipuzkoako handikiak erakusten zituztenak Frantziako Iraultzari guztiz<br \/>\natxikiak, haien batzarretan Iraultza goretsiz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hasierako bi urte haietatik<br \/>\naitzina, Baionako eta Euskal Herriko beste hainbat hiritako, batez ere<br \/>\nDonostiako, historia jasotzeko lan nekaezinean jarraitu zuen Ducerek. Lan<br \/>\nhorren esparru kronologiko zabala hartu zuen, Aro Modernotik hasi eta<br \/>\nNapoleonen gerren garaira arte, eta liburuki anitz eman zituen, haietako batzuk<br \/>\negiaz itzelak, esaterako <i>Histoire des rues de Bayonne <\/i>izeneko lana<br \/>\n(Baionako kaleei buruzko historia zehatza, sei tomo beteko zituena) eta<br \/>\naskotariko historia-ikerketen kopuru oparoa. Handik sortu ziren hainbat lan<br \/>\naipagarri, besteak beste, <\/span><i><span>Journal<br \/>\nde bord d&#8217;un filibustier (1686-1693): d&#8217;apr\u00e8s un manuscrit de la Biblioth\u00e8que<br \/>\nNationale <\/span><\/i><span>lana, non<br \/>\nDucerek berreraikitzen duen kortsario baionar baten bizitza gorabeheratsua Luis<br \/>\nXIV.aren erregealdian; edo 1895ean gai berari buruz eskainitako beste lan itzel<br \/>\nbat: <\/span><i><span>Histoire maritime de Bayonne. Les<br \/>\ncorsaires sous l&#8217;ancien r\u00e9gime. <\/span><\/i><span>Garai<br \/>\nnapoleonikoa, Pirinioez alde batera nahiz bestera, lan historiografiko<br \/>\nhorretako gai garrantzitsuenetako bat izan zen, Daranatzen sailkapenak agerian<br \/>\njartzen zuen bezala. Izan ere, Lehenengo Inperioari buruz prentsan<br \/>\nargitaratutako artikulu ugariez gain, Ducere izan zen, beharbada, euskal<br \/>\nhistorialari bakarra, ia aldi berean idatzi zuena lan bat Donostiako 1813ko<br \/>\nsetiori buruz eta Baionako 1814koari buruz. Itsas gaien inguruko historiarako<br \/>\negileak zuen ageri-ageriko zaletasuna alde batera utzi gabe. Argi geratzen da<br \/>\nzaletasun hori bi gai horiek konbinatuz 1898an argitaratu zuen <i>Les Corsaires<br \/>\nbasques et bayonnais sous la R\u00e9publique et l&#8217;Empire <\/i>lanean. Eta gauza bera<br \/>\nislatzen da Baionako abdikazioei buruz 1897an argitaratu zuen lan izugarri<br \/>\nhandi eta zehatzean: <i>Napol\u00e9on \u00e0 Bayonne, d\u2019apr\u00e8s les t\u00e9moins oculaires et<br \/>\ndes documents in\u00e9dits. <\/i><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Daranatzek eskaini zion<br \/>\nbiografiak, gainera, Ducereren beste alderdi bat ere erakutsi zigun. Kasu<br \/>\nhonetan, literatura-idazle gisa, hainbat eleberri historiko idatzi baitzuen.<br \/>\nAdibidez, 1886an Paul Diverekin batera, eleberri historiko bat argitaratu zuen,<br \/>\n<i>La belle armuri\u00e8re ou un si\u00e8ge de Bayonne au Moyen \u00c0ge <\/i>izenburukoa,<br \/>\n1378an armada gaztelarrak Baionari ezarritako setioan girotua, eta non Paulette<br \/>\nde Panburlat, Baionako emakume armadore ederra, maitemintzen den setioan parte<br \/>\nhartzen duen Esteban izeneko soldaduarekin. Estebanek, azkenean, emakumearen<br \/>\namodioagatik, gaztelarren armadatik ihes egin zuen. Eleberri horren hitzaurrean<br \/>\nDucerek jadanik erakutsi zituen bere lan gaitza (hurrengo urteetan eta 1910era<br \/>\narte) ardaztuko zuten ikerketa-ildo historikoak. Baina berriro itzuli zen<br \/>\nDucere eleberri historikoak idaztera, Daranatzek osatutako zerrendak erakutsi<br \/>\nzigunez. Oraingo honetan, bakarka idatzi zuen <i>L\u2019\u00c9migr\u00e9e ou les Tirailleurs<br \/>\nbasques<\/i>, liburuxka gisa argitaratua <i>L\u00b4Avenir <\/i>egunkarian, 1887 eta<br \/>\n1888 bitartean, eta 1789ko iraultzaren garaian girotua, izan ere, giro hori<br \/>\nhagitz ongi ezagutzen zuen Ducerek, garai hari buruz eta hark Euskal Herrian<br \/>\nizan zituen ondorioei buruz egin zuen lanari esker. Hainbat ipuin ere idatzi<br \/>\nzituen Edouard Ducerek, 1891 argitaratu zituenak <i>Contes d\u2019un bibliophile<br \/>\nbayonnais <\/i>izenburua jarrita. Ipuin haietako batean, egilea bera aurkitzen<br \/>\ndu islatuta Daranatzek, emazterik gabe (haren iloba batek beti gaitzesten<br \/>\nziona), baina liburu eta idazki liluragarriez inguratuta bizi den baionar<br \/>\neruditu eta zahar batengan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lan handi<br \/>\nhorretan buru belarri ari zela hil zen Ducere, 1910ean, Baionako Rue des Faures<br \/>\nkalean zuen etxean, burges erudituaren bizimodu metodiko eta atsegin hartatik<br \/>\naldendu gabe. Hura hil zenean, Udal Artxiboetako Batzordeak argitaratu zuen, bi<br \/>\nliburukitan, haren hilondoko lan gisa aipatzen dena, alegia, <i>Dictionnaire<br \/>\nHistorique de Bayonne <\/i>izenekoa. Bilduma entziklopediko handia zen,<br \/>\nedizio-prozesu konplexu bat behar izan zuena, lehenengo liburukia Ducereren<br \/>\nheriotzaren hurrengo urtean argitaratu baitzen, 1911n, eta bigarrena handik lau<br \/>\nurtera, lehen mundu gerra betean, 1915ean, barne hartzen zituela \u00abLabat\u00bb<br \/>\nabizenaren \u00abL\u00bb letratik \u00abZ\u00bb letraraino, \u00abZo\u00bb sarrerari, hau da, Baionan 1826an<br \/>\njaiotako Achille Zo margolariari zegokiona. <\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Etienne-Edouard Ducere, Edouard Ducere izenez ezaguna, Port-Neuf kaleko 27. zenbakian jaio zen, Baionako erdigunean, 1848ko iraultza lehertu eta urtebete eskasera. Handik goiti Frantzian erregimen monarkikoa, bai bere forma absolutistari, bai forma neurtu edo konstituzionalari zegokionez ere, behin betiko ezabatuta geratuko zen. Inguruko gizartea burgesia txiki baionarra zuen. Haren aitona Armand Ducere Mont-de-Marsan hiriko jaun bat [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[337],"class_list":["post-3873","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>DUCERE, Ettienne-Edouard (Baiona, 1849ko uztailak 22 - Baiona, 1910eko abuztuak 13). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ducere-ettienne-edouard-751-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"DUCERE, Ettienne-Edouard (Baiona, 1849ko uztailak 22 - Baiona, 1910eko abuztuak 13). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Etienne-Edouard Ducere, Edouard Ducere izenez ezaguna, Port-Neuf kaleko 27. zenbakian jaio zen, Baionako erdigunean, 1848ko iraultza lehertu eta urtebete eskasera. Handik goiti Frantzian erregimen monarkikoa, bai bere forma absolutistari, bai forma neurtu edo konstituzionalari zegokionez ere, behin betiko ezabatuta geratuko zen. Inguruko gizartea burgesia txiki baionarra zuen. Haren aitona Armand Ducere Mont-de-Marsan hiriko jaun bat [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ducere-ettienne-edouard-751-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ducere-ettienne-edouard-751-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ducere-ettienne-edouard-751-eu\\\/\",\"name\":\"DUCERE, Ettienne-Edouard (Baiona, 1849ko uztailak 22 - Baiona, 1910eko abuztuak 13). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T16:51:20+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ducere-ettienne-edouard-751-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ducere-ettienne-edouard-751-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ducere-ettienne-edouard-751-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"DUCERE, Ettienne-Edouard (Baiona, 1849ko uztailak 22 &#8211; Baiona, 1910eko abuztuak 13).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"DUCERE, Ettienne-Edouard (Baiona, 1849ko uztailak 22 - Baiona, 1910eko abuztuak 13). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ducere-ettienne-edouard-751-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"DUCERE, Ettienne-Edouard (Baiona, 1849ko uztailak 22 - Baiona, 1910eko abuztuak 13). - Iura Vasconiae","og_description":"Etienne-Edouard Ducere, Edouard Ducere izenez ezaguna, Port-Neuf kaleko 27. zenbakian jaio zen, Baionako erdigunean, 1848ko iraultza lehertu eta urtebete eskasera. Handik goiti Frantzian erregimen monarkikoa, bai bere forma absolutistari, bai forma neurtu edo konstituzionalari zegokionez ere, behin betiko ezabatuta geratuko zen. Inguruko gizartea burgesia txiki baionarra zuen. Haren aitona Armand Ducere Mont-de-Marsan hiriko jaun bat [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ducere-ettienne-edouard-751-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ducere-ettienne-edouard-751-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ducere-ettienne-edouard-751-eu\/","name":"DUCERE, Ettienne-Edouard (Baiona, 1849ko uztailak 22 - Baiona, 1910eko abuztuak 13). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T16:51:20+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ducere-ettienne-edouard-751-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ducere-ettienne-edouard-751-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ducere-ettienne-edouard-751-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"DUCERE, Ettienne-Edouard (Baiona, 1849ko uztailak 22 &#8211; Baiona, 1910eko abuztuak 13)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3873","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3873\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3873"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3873"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}