{"id":3871,"date":"2023-02-15T17:50:33","date_gmt":"2023-02-15T16:50:33","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/dubarat-victor-pierre-750-eu\/"},"modified":"2023-02-15T17:50:33","modified_gmt":"2023-02-15T16:50:33","slug":"dubarat-victor-pierre-750-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dubarat-victor-pierre-750-eu\/","title":{"rendered":"DUBARAT, Victor Pierre (Baiona, 1855ko otsailak 20 &#8211; Paue, 1939ko maiatzak 28)."},"content":{"rendered":"<p><span>Apaizgoan 1880an sartu zen;<br \/>\nPaueko Lizeoko kapilaua izan zen 1886tik 1904ra bitartean, eta ondoren Paueko<br \/>\nSan Martingo apaiz-artzapeza izan zen, (1904-1938). 1910 inguruan, gainera,<br \/>\nBaionako ohorezko kalonje izendatu zuten. Historiaren arloan egin zuen lan<br \/>\nitzelagatik, Instrukzio Publikoko Ministerioaren korrespontsala eta Paueko<br \/>\nZientzien, Letren eta Arteen Sozietateko presidentea izatera iritsi zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren lan historiografiko<br \/>\nitzela 50 urtez egindako ikerketen emaitza da, eta 270 inguru lanez osatzen da,<br \/>\nhaietako anitz iturri dokumentalak argitaratzeari eta ikertzeari eskainiak, eta<br \/>\nbeste hainbat ipar Euskal Herriko eta Bearnoko Erdi Aroko eta Aro Modernoko<br \/>\nhistoriaren azterketari. Hamaika artikulu idatzi zituen aldizkari espezializatuetan,<br \/>\nbatez ere gustukoenak zituen <\/span><i><span>Revue Historique et Religieuse du Dioc\u00e8se de Bayonne <\/span><\/i><span>eta <i>Bulletin de Scienciens et Arts de Pau <\/i>nahiz<br \/>\n<i>Revue historique et arch\u00e9ologique du B\u00e9arn et du Pays Basque <\/i>aldizkarietan,<br \/>\neta halaber <\/span><i><span>Revista<br \/>\nInternacional de los Estudios Vascos<\/span><\/i><span>e<\/span><span>n <i>(RIEV). <\/i>Haren<br \/>\nartikulu ugari, halaber, <i>Etudes historiques et religieuses du Dioc\u00e8se de<br \/>\nBayonne <\/i>izeneko aldizkarian argitaratu ziren. Pauen argitaratu zen<br \/>\naldizkari hori 1892 eta 1903 bitartean, eta Dubaratek berak sustatu eta zuzendu<br \/>\nzuen, Pierre Hariztoirekin batera. Guztira 12 liburuki eman zituen argitara<br \/>\naldizkari hark, eta han jasotzen ziren Baiona, Leskarre eta Oloroeko antzinako<br \/>\nelizbarrutietako eta Akizeko antzinako elizbarrutiko alderdi euskalduneko eta<br \/>\nbearneseko elizaren historia. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren ikerketen<br \/>\nezaugarriak positibismoa, zorroztasun zientifikoa eta iturri ezezagunen<br \/>\nbilaketa-lana izan ziren; besteak beste, aztertu zituen Pirinio Beheretako<br \/>\nDepartamentuko Artxiboa, Vatikanoko Artxibo Sekretua, Orreagako Kolegiatako<br \/>\nArtxiboa, Parisko Artxibo Historiko Nazionala, Baionako Katedraleko Artxiboa,<br \/>\nGarona Garaiko Artxiboak, Bordeleko Artzapezgoko Artxiboa, eta elizbarruti eta<br \/>\nudal anitzetako artxiboak. <\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arreta berezia<br \/>\njarri zuen euskal elizaren historia ikertzeko funtsezkoak diren iturrien<br \/>\nargitalpenean, ezagutzera emanez, bai dokumentu laburrak <\/span><span>\u2014artikuluen bidez argitaratu eta aztertuak\u2014, bai<br \/>\nluzera handikoak ere, liburuetan argitaratuak eta merezimendu handiko<br \/>\nhitzaurreez lagunduak. Bereziki aipagarriak dira 1543ko Baionako<br \/>\nMeza-liburuaren argitalpena <i>\u2014<\/i>haren transkripzioaren hitzaurrean Baionako<br \/>\nantzinako elizbarrutiaren azterlan zehatz eta zabala erantsita<i>\u2014<\/i>,<br \/>\nLeskarreko otoitz-orduen liburua, 1541ekoa, edo ordura arte eskuratzeko gaitzak<br \/>\nziren zuzenbide kanonikoko iturriak, besteak beste, Auch hiriko<br \/>\neliz-probintziako konstituzio probintzialak (1290-1315), Baionako <\/span><span>XIV<\/span><span>. mendeko<br \/>\nkapituluko estatutuak edo Baionako 1533ko elizbarrutiko sinodoaren estatutuak.<br \/>\nJean-Baptiste Daranatz lagun zuela hiru liburukitan argitaratu zuen Ren\u00e9<br \/>\nVeillet kalonjearen <i>Recherches sur la Ville et sur l\u2019\u00e9glise de Bayonne <\/i>izenburuko<br \/>\neskuizkribua, funtsezko testua baita Baionako elizaren historia ezagutzeko. Bi<br \/>\nhistorialariak berriz ere elkarlanean aritu ziren 1928an, Carmelo Etxegarairi<br \/>\negindako omenaldian. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baionako elizabarrutia osatu<br \/>\nzuten antzinako elizbarrutiei buruz ordura arte egindako ikerlanik<br \/>\naipagarrienak eman zituen argitara Dubaratek. Haren <i>\u00c9tudes d&#8217;histoire locale<br \/>\net religieuse <\/i>argitalpenen bidez eta artikulu ugariren bidez ezagutzen<br \/>\nditugu, xehetasun handiz, apezpikuen zerrendak, hainbat apezpikuren ekarpenak,<br \/>\nsantutegi, konbentu, monasterio eta abade-etxeen historiak, eta orobat,<br \/>\nIparraldeko eta Bearnoko Elizaren historia instituzionalari buruzko askotariko<br \/>\nxehetasun erudituak. Oso gutxi aztertu zituen Hegoaldeko instituzioak, salbu<br \/>\neta Orreagako Kolegiataren historia, baina Nafarroako historiografiari egin<br \/>\nzion ekarpenetako bat izan zen haren monografia bat: <i>D\u00e9couverte des tombeaux<br \/>\ndes Rois de Navarre dans la Cath\u00e9drale de Lescar<\/i>. Xehetasun handiz aztertu<br \/>\nzuen beste gaietako bat ipar Euskal Herriko eta Bearnoko erreforma protestantea<br \/>\nizan zen, auziaren inguruan ordura arte ezaguna zen dokumentazio guztia bildu<br \/>\nbaitzuen, eta ordura arte ezezagunak ziren datuak ere ezagutarazi baitzituen.<br \/>\nLan horrekin ezarri zuen oinarria, handik aitzina erruz aztertu den bizitza<br \/>\nkulturalaren aldi horri buruz idatzitako historiografia oparoarentzat. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Apaizgoan 1880an sartu zen; Paueko Lizeoko kapilaua izan zen 1886tik 1904ra bitartean, eta ondoren Paueko San Martingo apaiz-artzapeza izan zen, (1904-1938). 1910 inguruan, gainera, Baionako ohorezko kalonje izendatu zuten. Historiaren arloan egin zuen lan itzelagatik, Instrukzio Publikoko Ministerioaren korrespontsala eta Paueko Zientzien, Letren eta Arteen Sozietateko presidentea izatera iritsi zen. Haren lan historiografiko itzela 50 [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[337],"class_list":["post-3871","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>DUBARAT, Victor Pierre (Baiona, 1855ko otsailak 20 - Paue, 1939ko maiatzak 28). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dubarat-victor-pierre-750-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"DUBARAT, Victor Pierre (Baiona, 1855ko otsailak 20 - Paue, 1939ko maiatzak 28). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Apaizgoan 1880an sartu zen; Paueko Lizeoko kapilaua izan zen 1886tik 1904ra bitartean, eta ondoren Paueko San Martingo apaiz-artzapeza izan zen, (1904-1938). 1910 inguruan, gainera, Baionako ohorezko kalonje izendatu zuten. Historiaren arloan egin zuen lan itzelagatik, Instrukzio Publikoko Ministerioaren korrespontsala eta Paueko Zientzien, Letren eta Arteen Sozietateko presidentea izatera iritsi zen. Haren lan historiografiko itzela 50 [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dubarat-victor-pierre-750-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dubarat-victor-pierre-750-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dubarat-victor-pierre-750-eu\\\/\",\"name\":\"DUBARAT, Victor Pierre (Baiona, 1855ko otsailak 20 - Paue, 1939ko maiatzak 28). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T16:50:33+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dubarat-victor-pierre-750-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dubarat-victor-pierre-750-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dubarat-victor-pierre-750-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"DUBARAT, Victor Pierre (Baiona, 1855ko otsailak 20 &#8211; Paue, 1939ko maiatzak 28).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"DUBARAT, Victor Pierre (Baiona, 1855ko otsailak 20 - Paue, 1939ko maiatzak 28). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dubarat-victor-pierre-750-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"DUBARAT, Victor Pierre (Baiona, 1855ko otsailak 20 - Paue, 1939ko maiatzak 28). - Iura Vasconiae","og_description":"Apaizgoan 1880an sartu zen; Paueko Lizeoko kapilaua izan zen 1886tik 1904ra bitartean, eta ondoren Paueko San Martingo apaiz-artzapeza izan zen, (1904-1938). 1910 inguruan, gainera, Baionako ohorezko kalonje izendatu zuten. Historiaren arloan egin zuen lan itzelagatik, Instrukzio Publikoko Ministerioaren korrespontsala eta Paueko Zientzien, Letren eta Arteen Sozietateko presidentea izatera iritsi zen. Haren lan historiografiko itzela 50 [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dubarat-victor-pierre-750-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dubarat-victor-pierre-750-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dubarat-victor-pierre-750-eu\/","name":"DUBARAT, Victor Pierre (Baiona, 1855ko otsailak 20 - Paue, 1939ko maiatzak 28). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T16:50:33+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dubarat-victor-pierre-750-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dubarat-victor-pierre-750-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dubarat-victor-pierre-750-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"DUBARAT, Victor Pierre (Baiona, 1855ko otsailak 20 &#8211; Paue, 1939ko maiatzak 28)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3871","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3871\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3871"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3871"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}