{"id":3869,"date":"2023-02-15T17:49:59","date_gmt":"2023-02-15T16:49:59","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/dop-henri-749-eu\/"},"modified":"2023-02-15T17:49:59","modified_gmt":"2023-02-15T16:49:59","slug":"dop-henri-749-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dop-henri-749-eu\/","title":{"rendered":"DOP, Henri (H. D. d\u2019Argain goitizena) (Donibane-Lohizune, Lapurdi, 1876 &#8211; Donibane-Lohizune, 1945)."},"content":{"rendered":"<p><span>Henri Dop 1876an jaio zen Donibane-Lohizunen. Aitaren aldetik, familia<br \/>\nSarako \u00abArgainea\u00bb etxekoa zuen. Horregatik, bere artikulu gehienak H. d\u2019Argain<br \/>\nezizenaren pean izenpetzen zituen. <\/span><span>Bere<br \/>\nama De Langalerie familia noblekoa zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Armadan ibilaldi luzea izan<br \/>\nzuen. Saumur-eko Eskolan formatua izan zen eta bere karreraren parte nagusia<br \/>\nMontpellier-eko kasernan egin zuen. 1914-18ko Gerlan parte hartu zuen. Kapitain<br \/>\neta komandante graduak eskuratu zituen. Ohorezko Legioaren domina jaso zuen<br \/>\nbere konplimenduengatik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pierre bere anaia bezala,<br \/>\nhistoriazale amorratua zen. Ikerketa asko egiten zituzten elkarrekin Euskal<br \/>\nHerrira itzultzen zenean, bere permisio denboretan. <\/span><span>Baionako <i>Soci\u00e9t\u00e9 des<br \/>\nSciences, Lettres et Arts <\/i>erakundean sartu zen 1922an. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erregetiar eta<br \/>\nkontserbatzailea, Erregimen-Zaharreko Euskal Herri mitifikatua goraipatzen<br \/>\nbazuen, modernitateak ekarri zituen gizarte-aldaketak bere idazkietan bortizki<br \/>\nkritikatzen ohi zituen. Haren arabera, Euskal Herria bere ezaugarriak eta<br \/>\nnortasuna galtzen ari zen. Horretarako, \u00abSalutador le sorcier\u00bb artikuluan<br \/>\n(1925) idatzi zuen bezala, \u00abEuskal folklorismoaren pizkundean\u00bb parte hartu nahi<br \/>\nizan zuen. Barandiaranen lanen haritik, bilketa eta azterketa-lanetan ibili<br \/>\nzen. Folklorismoa definitzeko, Van Gennep-en teorian oinarritu zen: \u00abGarai<br \/>\nbatean folklorearen eremua aski mugatua bazen ere eta maitagarrien ipuinak eta<br \/>\nkontakizun miragarrietara, sinesmen eta behaketetara, sorginkeria praktiketara<br \/>\nmugatzen bazen, gaur egun onartzen da literatura eta hizkuntzalaritza, musika,<br \/>\narte dekoratiboa, erakundeen historia, zuzenbidearena, teknologia eta abar<br \/>\nukitzen dituzten beste adar batzuk besarkatzen dituela. Egiazko zientzia<br \/>\nsintetiko oso zabala da, beraz, eta bere mugak ezin dira zehatz marraztu.\u00bb<br \/>\n(366. or.). Artikulu honetan, Dop-ek euskal jendartearen sinesmen eta ohituren<br \/>\niraupena eta indarra erakutsi nahi izan zituen: \u00abFolkloristaren zeregina garai<br \/>\nbakoitzean sineskizun eta ohitura zaharren biziraupen-maila neurtzea eta<br \/>\nzehaztea da.\u00bb (368. or.). Era berean, beste artikulu batean (\u00abLa tombe et la<br \/>\nmaison chez les Basques\u00bb, 1936), jarlekuen inguruko eskubideen bizirautea <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendean,<br \/>\nnahiz eta frantses legeak baliogabetu, azaldu zuen (1839an Saran gertatutako<br \/>\nauzi batean oinarrituz). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Henri Dop-ek Dominique<br \/>\nLahetjuzan (1766-1818), bere osaba-zaharra eta Sarako apeza zena, ezagutarazi<br \/>\nzuen. Philippe Veyrin-i <i>Essais de quelques notes sur la langue basque par un<br \/>\nvicaire de campagne, sauvage d\u2019origine<\/i>, lana eman zion. Veyrin-ek bere<br \/>\nartikuluan Dop eskertu zuen: \u00abAsko zor diogu M. Dop jaunari, hari esker<br \/>\nezagutarazi ahal izanen baititugu euskaldun ezezagun horren irudi originala eta<br \/>\nobra argitaragabea.\u00bb (\u00abUn bascophile ignor\u00e9, l\u2019abb\u00e9 Dominique Lahetjuzan:<br \/>\n1766-1818\u00bb). Dop-ek familiaren artxiboetan aurkitutako \u00abRecherches sur les<br \/>\nmoeurs, l&#8217;origine et l&#8217;idiome des basques\u00bb eskuizkribua publikatu zuen <i>Gure<br \/>\nHerria <\/i>aldizkarian (1930 eta 1932ren artean). Autoreak idazten zuen bezala,<br \/>\nzirriborro honek, balio zientifiko gutikoa izan arren, garai hartan irauten<br \/>\nzuten sinesmenak ulertzen laguntzen zuen. Gainera, euskarari buruzko ezohiko<br \/>\ninterpretazioek ere autorearen orijinaltasun eta euskaltzaletasuna ongi<br \/>\nirudikatzen zituzten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erran gabe doa Henri Dop<br \/>\nLapurdi eta batez ere Sarako historian adituenetariko bat izan zela. Bere<br \/>\nherriarekiko atxikimendu handia erakusten ohi zuen eta bere ikerketak eremu<br \/>\nhartara bereziki mugatzen zituen. Adibidez, Philippe Veyrin historialaria eta bere<br \/>\nanaiarekin batera, hara joaten zen bere ikerketak egitera. Adibidez, Larrun<br \/>\nmendian miaketa arkeologikoak edota Sara aldeko kaperen zerrendatze-lan bat<br \/>\negin zituzten (baina ez dugu lan honen aztarnarik atzeman). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Frantses Iraultza eta <\/span><span>XIX<\/span><span>. mende<br \/>\nhasieraren arteko tartea bereziki aztertu zuen. Garai horri buruzko liburu bat<br \/>\nidazteko asmoa zuen baina ez zuen inoiz gauzatu ahal izan. Halere, bere<br \/>\nheriotzaren ondotik, bere emazteak Dop-ek hasitako lanak (\u00abLa R\u00e9volution dans<br \/>\nle Pays Basque: Sare et son canton\u00bb) <i>Bulletin de la Soci\u00e9t\u00e9 des Sciences,<br \/>\nLettres et arts de Bayonne <\/i>aldizkarian partekatu zituen 1956an. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hori dela eta, Henri Dop-ek<br \/>\nSara eta Senpere aldean iragan ziren gertakari historiko asko aipatu zituen <i>Gure<br \/>\nHerria <\/i>kazetan. Iraultzari dagokionez, \u00abLe retour des victimes de<br \/>\nl&#8217;Internat des Basques\u00bb (1930) aipatzekoa da. Artikulu luze honetan, autoreak<br \/>\nLapurtarren deportazioa eta itzulera Izu Garaian kontatu zituen, hainbat<br \/>\nartxibo-piezatan oinarrituz (Batzorde Iraultzaileen bildumak, herritarrei<br \/>\negindako galdeketak\u2026). Beste artikulu batzuk izkiriatu zituen hala nola \u00abLe<br \/>\nLabourd et la F\u00e9d\u00e9ration en 1790\u00bb (1927), zeinean Lapurdik mugimendu<br \/>\nfederalista iraultzailearekin izan zuen harremana eta Lapurtarren parte hartzea<br \/>\nFederazioaren bestan (1790ko uztailaren 14an) azaltzen baitzituen;<br \/>\n\u00abSignification de \u201cBaugard\u201d: nom r\u00e9volutionnaire de St-P\u00e9e-sur-Nivelle\u00bb (1929),<br \/>\nzeinean Senpereren izen iraultzailearen zergatia aztertzen baitzuen (Dop-en<br \/>\nustez, \u00ab<i>Garde-champ\u00eatre\u00bb <\/i>\u2014udaltzaina\u2014 hitzetik etor liteke). Azkenik,<br \/>\nTheophile-Malo de La Tour d&#8217;Auvergne-Corret (1743-1800) militar iraultzaile<br \/>\nbretoiaren erretratua egin zuen beste artikulu batean. Soldaduak Euskal Herrian<br \/>\nukan zuen ibilbide militarra izan zuen aipagai. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Dop-ek <\/span><span>XIX<\/span><span>. mende<br \/>\nhastapeneko Sarari buruzko beste datu historiko interesgarriak ezagutarazi<br \/>\nzizkigun. Konparazione, 1812ko urriaren 8an Bera eta Saran gertatutako<br \/>\nNapoleon-en eta Espainiako Erresumako soldaduen arteko guduak aztertu zituen<br \/>\n(\u00abL&#8217;incursion espagnole du 8 Octobre 1812 dans le village de Sare\u00bb). Beste<br \/>\nartikulu batean, Martin Dithurbide Sarako alkateak Napoleondar Gerren ondotik<br \/>\nzabaldu zen eskalegoaren aurka hartutako neurriak eta herritarren<br \/>\nelkartasun-akzioak estudiatu zituen (\u00abLa charit\u00e9 et la r\u00e9pression du<br \/>\nvagabondage \u00e0 Sare en 1825\u00bb). Azkenik, Dop-ek lan interesgarria egina izan zuen<br \/>\n1831ean izan zen Dithurbide eta Baionako Suprefetaren arteko eztabaida baten<br \/>\ninguruan, azken honek Sarako merkatua debekatu baitzuen, saltzaile eta erosle<br \/>\nanitz Nafarrotik etortzen zirelako, zerga arazo bat sortuz. Suprefetak merkatua<br \/>\nberriz onartu zuen negoziaketa luze batzuen ondotik. Halere, Dop-ek azpimarratu<br \/>\nzuen gertakari horrek merkatua ahuldu zuela. ( \u00abLe march\u00e9 de Sare menac\u00e9 de<br \/>\ndisparition en 1831\u00bb). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bestalde, Dop zendu zenean,<br \/>\nSenpereko Jaunei buruzko dokumentu bilketa interesgarri bat argitaragabe utzi<br \/>\nzuen. <i>Soci\u00e9t\u00e9 des sciences et lettres de Bayonne <\/i>erakundeak lan hau<br \/>\n1965ean agerrarazi zuen edizio berezi batean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Henri Dop 1876an jaio zen Donibane-Lohizunen. Aitaren aldetik, familia Sarako \u00abArgainea\u00bb etxekoa zuen. Horregatik, bere artikulu gehienak H. d\u2019Argain ezizenaren pean izenpetzen zituen. Bere ama De Langalerie familia noblekoa zen. Armadan ibilaldi luzea izan zuen. Saumur-eko Eskolan formatua izan zen eta bere karreraren parte nagusia Montpellier-eko kasernan egin zuen. 1914-18ko Gerlan parte hartu zuen. Kapitain [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[337],"class_list":["post-3869","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>DOP, Henri (H. D. d\u2019Argain goitizena) (Donibane-Lohizune, Lapurdi, 1876 - Donibane-Lohizune, 1945). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dop-henri-749-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"DOP, Henri (H. D. d\u2019Argain goitizena) (Donibane-Lohizune, Lapurdi, 1876 - Donibane-Lohizune, 1945). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Henri Dop 1876an jaio zen Donibane-Lohizunen. Aitaren aldetik, familia Sarako \u00abArgainea\u00bb etxekoa zuen. Horregatik, bere artikulu gehienak H. d\u2019Argain ezizenaren pean izenpetzen zituen. Bere ama De Langalerie familia noblekoa zen. Armadan ibilaldi luzea izan zuen. Saumur-eko Eskolan formatua izan zen eta bere karreraren parte nagusia Montpellier-eko kasernan egin zuen. 1914-18ko Gerlan parte hartu zuen. Kapitain [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dop-henri-749-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dop-henri-749-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dop-henri-749-eu\\\/\",\"name\":\"DOP, Henri (H. D. d\u2019Argain goitizena) (Donibane-Lohizune, Lapurdi, 1876 - Donibane-Lohizune, 1945). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T16:49:59+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dop-henri-749-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dop-henri-749-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dop-henri-749-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"DOP, Henri (H. D. d\u2019Argain goitizena) (Donibane-Lohizune, Lapurdi, 1876 &#8211; Donibane-Lohizune, 1945).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"DOP, Henri (H. D. d\u2019Argain goitizena) (Donibane-Lohizune, Lapurdi, 1876 - Donibane-Lohizune, 1945). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dop-henri-749-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"DOP, Henri (H. D. d\u2019Argain goitizena) (Donibane-Lohizune, Lapurdi, 1876 - Donibane-Lohizune, 1945). - Iura Vasconiae","og_description":"Henri Dop 1876an jaio zen Donibane-Lohizunen. Aitaren aldetik, familia Sarako \u00abArgainea\u00bb etxekoa zuen. Horregatik, bere artikulu gehienak H. d\u2019Argain ezizenaren pean izenpetzen zituen. Bere ama De Langalerie familia noblekoa zen. Armadan ibilaldi luzea izan zuen. Saumur-eko Eskolan formatua izan zen eta bere karreraren parte nagusia Montpellier-eko kasernan egin zuen. 1914-18ko Gerlan parte hartu zuen. Kapitain [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dop-henri-749-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dop-henri-749-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dop-henri-749-eu\/","name":"DOP, Henri (H. D. d\u2019Argain goitizena) (Donibane-Lohizune, Lapurdi, 1876 - Donibane-Lohizune, 1945). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T16:49:59+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dop-henri-749-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dop-henri-749-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dop-henri-749-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"DOP, Henri (H. D. d\u2019Argain goitizena) (Donibane-Lohizune, Lapurdi, 1876 &#8211; Donibane-Lohizune, 1945)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3869","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3869\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3869"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3869"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}