{"id":3853,"date":"2023-02-15T17:43:28","date_gmt":"2023-02-15T16:43:28","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/charbonneau-henri-741-eu\/"},"modified":"2023-02-15T17:43:28","modified_gmt":"2023-02-15T16:43:28","slug":"charbonneau-henri-741-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/charbonneau-henri-741-eu\/","title":{"rendered":"CHARBONNEAU, Henri (Baiona, 1882 &#8211; Gixune, Lapurdi, 1944)."},"content":{"rendered":"<p><span>Jean-Baptiste Henri Charbonneau<br \/>\n1882an sortu zen Maysouete etxean, Baionako Saint-Etienne auzoan. Larresoroko<br \/>\neta Baionako apaiztegietan ikasi zuen. Gieure gotzainak ordenatu zuen apaiz<br \/>\n1906an. Lehenik irakasle aritu zen Oloroeko apaizgaitegi txikian, ondoren<br \/>\nbikario Saint-Vincent de Saliesen, eta hurrena erretor Pontiacq-Villepinte<br \/>\nherrian. Cinqualdres abadearen ordezko izendatu zuten Gixunen, eta 1944an hil<br \/>\nzen, bihotzekoak jota. Ezaguna da esleitu zitzaizkion postuetan hamaika<br \/>\neginkizun bere gain hartu eta kemen handiz burutu zituelako. Gai historikoak<br \/>\nlandu zituen modu erudituan, batez ere 1900 eta 1930 bitarteko aldian, eta<br \/>\nfuntsean Bearnori buruz idazten zuen, <i>Revue historique et arch\u00e9ologique du<br \/>\nB\u00e9arn et du Pays Basque <\/i>aldizkarian. Adibidez, 1912an sukar aftosaren edo <i>ahoeriaren<br \/>\n<\/i>aurkako erremedioen errezetei buruz argitaratu zituen dokumentuak aipatuko<br \/>\nditugu, konparatzen ahal baitira Mongongo Dassan\u00e7ak herri-medikuntzari buruz<br \/>\neuskaraz argitaratu zituen testuekin (1692). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baionako gaskoi hizkuntzan ere<br \/>\nidatzi zuen, ipuinak batez ere, Hourique-Plach goitizena erabiliz; nonbait,<br \/>\nehiztarien esapide bat zen, gaskoiez \u00absasietan lardaskatzea\u00bb edo \u00absasietan<br \/>\nmiatzea\u00bb esan nahi duena, ziurrenik ere, bere jarduera zientifikoaren aipamen<br \/>\nmetaforikoa eginez, hala ibiltzen baitzen bera, artxiboetan eskuratzeko zailak<br \/>\nziren dokumentuen bila. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren lanean aipagarriak dira<br \/>\nhainbat artikulu monografiko, ez oso zabalak, eta Euskal Herriko eta Bearnoko<br \/>\nkaperei buruz eta sendalariei buruz egin zuen azterlana, gaur egun ere balio<br \/>\nhandiko lan-tresna baita. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Artikulu labur bat idatzi zuen<br \/>\nBaigorriko Etxauzko bizkondeak Nafarroa Beherean, <\/span><span>XVII<\/span><span>. mendean,<br \/>\nzuen arragoari buruz. Garai hartako hainbat dokumentutan azaltzen denez,<br \/>\nBaigorriko lurretan oparo ziren burdin-meak, eta kainoiak eta kainoi-balak<br \/>\nfabrikatzen ziren han, Baionarako; kalitatea, zalantzarik gabe, ona zen, baina<br \/>\nfabrikazioa nekeza zen, behar zen egurra ez baitzen erraz ekartzen, batez ere<br \/>\nAldudeko ibarra hegoaldeko nafarrekin gatazkan zegoelako. Errentagarritasuna,<br \/>\nberaz, arazotsua zen, eta ekoizpenak jasan zuen kaltea. Bezerorik<br \/>\ngarrantzitsuenetako bat Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra zen, Baionako<br \/>\nJacques Montz merkatariaren bitartez. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1921eko artikulu batean, Euskal<br \/>\nHerriko parropiei buruz Hariztoik egindako lanetik abiatu zen Charbonneau,<br \/>\n1755eko <i>factum <\/i>edo bildumazko memoria bat aztertzeko. Hartan azaltzen<br \/>\nditu Aiherra eta Isturitzko herritarren artean apaiz baten inguruan erabili<br \/>\nzituzten jardunbide iruzurtiak eta nahasiak, eta zailtasunak ditu Charbonneauk<br \/>\nauzia argitzeko. Beste artikulu batean, itsasontzietako mastak egiteko<br \/>\nPirinioetatik ateratzen zen zura aztertzen du, baina atal txiki bat bakarrik<br \/>\neskaintzen dio Euskal Herrikoari, Iratiko basoari, hain zuzen ere, esanez<br \/>\n1748an egindako ikuskaritza batean ondorioztatu zela oihan hori ustiatzea gauza<br \/>\nzaila zela. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Beste mota batekoa da <i>Chapelles<br \/>\net Saints gu\u00e9risseurs basques et b\u00e9arnais<\/i>, 1995 lana (argitalpen hau 1936an<br \/>\n<i>RHABPB <\/i>aldizkarian argitaratutako lanaren berrinprimatzea da). Askoz ere<br \/>\nhobea da, era sistematikoan antolatua, eta garai hartarako ongi informatua. Ia<br \/>\nehun urte iragan ondoren, gaurko irakurleak egiaztatuko du kultu-leku horietako<br \/>\nbatzuk desagertu edo eraldatuta daudela, eta ikusiko du, halaber, beste anitzek<br \/>\noraindik ere erakargarritasun handia gordetzen dutela, urte guztian barna<br \/>\nizaten diren beilei eta beren errituei publizitate handirik ematen ez bazaie<br \/>\nere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Charbonneauk beila ospetsuak<br \/>\nbiltzen dituzten lekuak azaltzen dizkigu, askotan dohain terapeutikoak dituen<br \/>\nirudi edo kapera baten inguruan egiten direnak. Esaterako, Baionako Monne<br \/>\n(Dama) de Saint-Bernard kapera, Aturriren ertzean, euskal erromes anitz erakartzen<br \/>\nzituena. Charbonneauk adierazten du pietate horrek isekarik ere eragiten zuela.<br \/>\nHala eta guztiz ere, herritarren emana hain handia zen, hango objektu batzuk<br \/>\nherritarren suhartasunetik babestu beharrak izan ziren. Andre Mariaren irudia<br \/>\neta zenbait koadro ezkutatu edo beste eraikin erlijioso batzuetara lekutu behar<br \/>\nizan ziren. Charbonneauk aipatzen du historialarien jarrera kontrastatua,<br \/>\nbatzuetan zuhurtzia handiz begiratzen baitzituzten era horretako fenomenoak,<br \/>\nCestac abade ospetsuak baieztatzen bazuen ere bera sendatu zela Notre-Dame de<br \/>\nSaint-Bernard kaperan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lehuntzeko oratorioa ez da<br \/>\nAinhoako Notre-Dame de l&#8217;Aub\u00e9pine santutegikoa bezain ezaguna. Haren sorreraren<br \/>\nkontakizuna eskaintzen digu Charbonneauk, Arantzazukoaren oso antzekoa;<br \/>\nAinhoako kokalekua Arantzazukoaren erreplika izanen litzateke. Hemen ere, artzain<br \/>\nbatek irudi bat aurkitu omen zuen, elorri baten adarren artean, eta kapera bat<br \/>\neraiki zen Andre Maria goresteko, eta ondoan kalbario bat. Erromesaldi<br \/>\ngarrantzitsu bakoitzaren ondoren, Mendekoste ondorengo egunean egiten baita,<br \/>\nharrite eta ortotsak izaten dira, deabruaren haserrearen seinale. Charbonneauk<br \/>\ndio ez dagoela Ainhoako kaperaren sorrera aipatzen duen dokumentu historikorik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Biarritzen, Notre-Dame de la<br \/>\nPiti\u00e9 eta Notre-Dame du Bon Secours kaperei buruz ez da dokumentu historikorik<br \/>\nia, salbu eta 1622ko dokumentu bat, non azaltzen den Notre-Dame de la Piti\u00e9<br \/>\namabirjinaren aldeko debozio handia. Portu zaharrean kokatuta, arrantzaleak<br \/>\nohartarazten zituen enbata zetorrenean. Monumentua desagertu da eta<br \/>\nSainte-Eug\u00e9nieren kapera dago haren ordez. Bidarten dago Uroneako Andre<br \/>\nMariaren kapera, dokumentazio historikorik ez duena. Esaten zenez, Uroneako<br \/>\nurak ekzemak sendatzen zituen, eta badakigu erromesaldia desagertu zela <\/span><span>XX<\/span><span>. mendearen<br \/>\nbukaeran. Notre-Dame de Socorri kaperak ere Urru\u00f1ako marinelak erakartzen<br \/>\nzituen, baina ez da dokumentazio historikorik debozio horren inguruan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Barkoxen, Notre-Dame de<br \/>\nMalteren sorreran beste hainbat lekutan izandako gertaera bera dago: idia<br \/>\nbelauniko jarri zen amabirjinaren agerpen baten aitzinean. Iturri hartako urak<br \/>\ndohain sendagarriak omen zituen. Urdi\u00f1arbeko Gentein edo J\u00fcntai\u00f1ea jauregian kapera<br \/>\nbat omen zegoen iturri baten ondoan, eta begietako gaitzak sendatzen omen<br \/>\nzituen. 1623ko dokumentu batean aipatzen da. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hainbat informazio ematen du<br \/>\nCharbonneauk santuei buruz ere. Baionako San Bernardoren kultua, Saint-Esprit<br \/>\neta Bokale artean, <\/span><span>XIII<\/span><span>. mendetik heldu dela dio. Auzoak oraindik haren izena<br \/>\ndarama. San Leon, ospetsua Baionan gaur ere, eztabaidagai da historialarien<br \/>\nartean (Jaurgain bera ere barne), existitu ote zen ala ez, eta horrek gogora<br \/>\nekartzen du handik urte batzuetara Iru\u00f1eko San Ferminen inguruan egin diren<br \/>\nbeste hainbat ikerketa. Ez da aurkitu <\/span><span>XI<\/span><span>. mendea baino lehenagoko dokumenturik. Esaten denez,<br \/>\nSan Leonen iturria (Jean Dauger estadiotik hurbil, Errobirako bidean, gaur ia<br \/>\nikusi ezina), mirariz sortu zen, San Leonek burua han ezarri zuelarik, lepoa<br \/>\nmoztu ziotenean. Erromesaldi handiak egiten ziren hara, euriteen edo lehorteen<br \/>\nkontra, eta garrantzitsuak ziren haren omenezko festak, martxoaren 1ekoak.<br \/>\nOrain badakigu Baionan, 1930eko hamarkadan ospatzen hasi eta Iru\u00f1eko bestetan<br \/>\ninspiratu ziren festen aurrekariak izan zirela, nolabait ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Iholdiko San Blas 1594 baino<br \/>\nlehenagokoa da, baina dokumentaziorik ez da. Aziendagatik eta umeengatik egiten<br \/>\nzitzaion otoitz. Erritua bizirik da gaur ere. Atharratzeko Santa Madalena ere<br \/>\noso ospetsua da latinezko inskripzioagatik, tartean agertzen baita<br \/>\nHERAUSCORRITSEHE hitza. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Santa Engraziari eskainitako<br \/>\nartikulu batean, Charbonneauk gogoratzen du haren jatorriaren inguruko<br \/>\nkontakizun bat; han aipatzen da harribitxiz apaindutako besoaren aurrean<br \/>\nbelauniko jarritako zezena. Zaragozako emakume santu baten besoa da,<br \/>\nbidelapurrek erasotu zutena, Sarrancen bezala. Iratitik hurbil dagoen San<br \/>\nSalbatore baseliza Louis Colasek aztertu zuen, eta ipuin ospetsuak sortu dira<br \/>\nharen inguruan, Cerquand ipuinlariaz geroztik. Baina hark ere ez du<br \/>\ndokumentazio historikorik, salbu eta <\/span><span>XIII<\/span><span>. mendeko aipamen bat. Jatsun ere bada beste San<br \/>\nSalbatore bat, ez hain ezaguna, eta <\/span><span>XVII<\/span><span>. mendean aipatuta agertzen dena. Gainera, Larra\u00f1eko<br \/>\nSan Jose aipatzen du Charbonneauk,<span>\u00a0 <\/span>mugatik<br \/>\nhurbil, eta Heletako San Bizente, Baiguraren oinean. Latapie Asfeldeko<br \/>\nbizkondea aipatzen du Charbonneauk, hark esaten baitzuen euskaldunek<br \/>\nasentamenduak eraiki zituztela mendi ekaiztsuetan: Larrun, Olharandoi, Orisson,<br \/>\nSan Salbatore, Nethe, San Anton, Madalena, etab. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Charbonneauk adierazten du<br \/>\nbeharrezkoa dela dokumentu idatziak gurutzatzea sinestunak erregulartasunez<br \/>\nerakartzen dituzten fenomeno erlijiosoekin. Biltzen du, baina ez da etnologoa,<br \/>\nharen lana Jose Miguel Barandiaranek zuzentzen zuen <i>Anuario de Eusko<br \/>\nFolklore <\/i>argitalpenean jasotzen bada ere. Haren lana aski ongi osatua da,<br \/>\neta horregatik gordetzen du, gaur ere, interes guztia. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jean-Baptiste Henri Charbonneau 1882an sortu zen Maysouete etxean, Baionako Saint-Etienne auzoan. Larresoroko eta Baionako apaiztegietan ikasi zuen. Gieure gotzainak ordenatu zuen apaiz 1906an. Lehenik irakasle aritu zen Oloroeko apaizgaitegi txikian, ondoren bikario Saint-Vincent de Saliesen, eta hurrena erretor Pontiacq-Villepinte herrian. Cinqualdres abadearen ordezko izendatu zuten Gixunen, eta 1944an hil zen, bihotzekoak jota. Ezaguna da esleitu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[337],"class_list":["post-3853","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>CHARBONNEAU, Henri (Baiona, 1882 - Gixune, Lapurdi, 1944). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/charbonneau-henri-741-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"CHARBONNEAU, Henri (Baiona, 1882 - Gixune, Lapurdi, 1944). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Jean-Baptiste Henri Charbonneau 1882an sortu zen Maysouete etxean, Baionako Saint-Etienne auzoan. Larresoroko eta Baionako apaiztegietan ikasi zuen. Gieure gotzainak ordenatu zuen apaiz 1906an. Lehenik irakasle aritu zen Oloroeko apaizgaitegi txikian, ondoren bikario Saint-Vincent de Saliesen, eta hurrena erretor Pontiacq-Villepinte herrian. Cinqualdres abadearen ordezko izendatu zuten Gixunen, eta 1944an hil zen, bihotzekoak jota. Ezaguna da esleitu [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/charbonneau-henri-741-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/charbonneau-henri-741-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/charbonneau-henri-741-eu\\\/\",\"name\":\"CHARBONNEAU, Henri (Baiona, 1882 - Gixune, Lapurdi, 1944). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T16:43:28+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/charbonneau-henri-741-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/charbonneau-henri-741-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/charbonneau-henri-741-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"CHARBONNEAU, Henri (Baiona, 1882 &#8211; Gixune, Lapurdi, 1944).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"CHARBONNEAU, Henri (Baiona, 1882 - Gixune, Lapurdi, 1944). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/charbonneau-henri-741-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"CHARBONNEAU, Henri (Baiona, 1882 - Gixune, Lapurdi, 1944). - Iura Vasconiae","og_description":"Jean-Baptiste Henri Charbonneau 1882an sortu zen Maysouete etxean, Baionako Saint-Etienne auzoan. Larresoroko eta Baionako apaiztegietan ikasi zuen. Gieure gotzainak ordenatu zuen apaiz 1906an. Lehenik irakasle aritu zen Oloroeko apaizgaitegi txikian, ondoren bikario Saint-Vincent de Saliesen, eta hurrena erretor Pontiacq-Villepinte herrian. Cinqualdres abadearen ordezko izendatu zuten Gixunen, eta 1944an hil zen, bihotzekoak jota. Ezaguna da esleitu [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/charbonneau-henri-741-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/charbonneau-henri-741-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/charbonneau-henri-741-eu\/","name":"CHARBONNEAU, Henri (Baiona, 1882 - Gixune, Lapurdi, 1944). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T16:43:28+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/charbonneau-henri-741-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/charbonneau-henri-741-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/charbonneau-henri-741-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"CHARBONNEAU, Henri (Baiona, 1882 &#8211; Gixune, Lapurdi, 1944)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3853","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3853\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3853"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3853"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}