{"id":3845,"date":"2023-02-15T17:40:09","date_gmt":"2023-02-15T16:40:09","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/berdeco-hiriart-berdeko-hiriarte-gustave-737-eu\/"},"modified":"2023-02-15T17:40:09","modified_gmt":"2023-02-15T16:40:09","slug":"berdeco-hiriart-berdeko-hiriarte-gustave-737-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/berdeco-hiriart-berdeko-hiriarte-gustave-737-eu\/","title":{"rendered":"BERDECO HIRIART [BERDEKO HIRIARTE], Gustave (Jean Baptiste Etienne Gustave Berdeco d\u2019Hiriart) (Garr\u00fcze, Nafarroa Beherea, 1855 &#8211; Garr\u00fcze, 1899ko martxoak 11)."},"content":{"rendered":"<p><span>Gurasoak Jean-Baptiste Berdeko<br \/>\neta Marie-Caroline Hiriart izan zituen. Pauline de Laurentekin ezkondu zen, eta<br \/>\nbi seme-alaba izan zituzten gutxienez: Jeanne, 1892an hil zena, eta Adolphe<br \/>\nRene, 1895ean jaio zena. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gustave Berdeko abokatua zen,<br \/>\neta haren familiako kideak hautetsiak izan ziren hainbat kargutarako, Garr\u00fczen,<br \/>\ngutxienez 1750etik aitzina. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskal Herriko ohitura moralei<br \/>\nburuzko artikulu bat idatzi zuen, eta Donibane Lohizunen 1897an euskal<br \/>\ntradizioei buruz egindako kongresuan aurkeztu zuen. Hartan, Berdekok bildu<br \/>\nzituen nazio baten zimendutzat jotzen dituen elementuak, bereziki Euskal Herriak<br \/>\ndituen klima eta geografia perfektuak, non herritarrek beti izan duten<br \/>\nzibilizazio aitortu bat eta independentzia handia. Euskaldunen ustezko<br \/>\nkristautze berantiarraren data ere begi onez ikusten du Berdekok, hari esker<br \/>\nsortu omen zelako fede gazte eta heldu gabe bat, euskaldunak latinizatu edo<br \/>\nerromatartu beharrik gabe. Artikulua panegiriko moduko bat da. Van Gennep<br \/>\netnografoarentzat hain garrantzitsua zen terminoa erabili gabe, modu<br \/>\nemozionalki eta historiatik kanpoko ikuspegi batetik, \u00abigarotze-errituak\u00bb<br \/>\ndeskribatzen ditu, ezkontza adibidez, euskaldunen ohitura moralak<br \/>\nnabarmentzeko. Auzoen arteko harremanen garrantzia ere azpimarratzen du, horiek<br \/>\nere erritualizatuta zeudelako. Ohitura moral horietan ikusten ditu \u00abegungo<br \/>\nzibilizazioaren aitzindariak diren urratsak\u00bb. Testua baliotsua da, garai<br \/>\nhartako zirkulu kontserbadoreetako giroari eta jarrera ideologikoei buruz<br \/>\niradokitzen duenagatik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1892an monografia interesgarri<br \/>\nbat argitaratu zuen Berdekok: <i>Garris, sa foire et son march\u00e9 <\/i>izenburukoa.<br \/>\nLiburua hasten da euskal esaera ezagun batekin: \u00abEzinezkoa da elkar ulertzea,<br \/>\nGarr\u00fczeko azokan bezala\u00bb. Izan ere, Garr\u00fczeko azoka elementu garrantzitsua da<br \/>\nliburuan. Oroitzapen historiko labur bat egiten du Garr\u00fczeri buruz eta hango<br \/>\ngazteluari buruz, hiriaren setioa eta Donapaleuko sutea gogoratuz. Hango<br \/>\nelizari buruz mintzo da, hango abade laikoei buruz eta ospitalearen ordenako<br \/>\nzaldunei buruz, eta azokaren jatorrira iristen da ondoren, haren pribilegioak,<br \/>\ndekanoen gortea, Uharteko baroia eta falkoneriaren aipamenak eginez. Garai<br \/>\nhartan hango biztanleek ordezkariak bidaltzen zituzten Nafarroako Estatuetara.<br \/>\nBerdekok toponimia ere aztertzen du, \u00abGarr\u00fcze\u00bb izenean <i>gain <\/i>eta <i>harri<br \/>\nluze <\/i>elementuak ikusten dituela adieraziz, alegia, \u00abgain luze eta<br \/>\nharritsua\u00bb. Jean-Baptiste Orpustanek ere \u00abertz harkaiztsua\u00bb esanahia ikusten du<br \/>\nizen horretan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>XVI<\/span><span>. mendeko erlijio-gerrak aipatzen dituenean,<br \/>\n\u00aberlijio-jazarpenaren\u00bb garaian euskaldunek ministro protestanteak eta haien 40<br \/>\nsoldaduak \u00abGora Eliza Katolikoa\u00bb oihukatuz preso hartu zituztenekoa gogoratzen<br \/>\ndu. Egoera lasaitzeko, Joana Albret erreginak bere seme Enrike IV.a bidali<br \/>\nzuen, eta errespetuz hartu zuten, errege-erregina nafarren eta <i>Cid Campeador<br \/>\n<\/i>espainiarraren leinukoa zelakoan; bertako biztanleek gaztelua oparitu<br \/>\nzioten erreginaren semeari. Hala ere, gatazkak berriro piztu ziren Joana<br \/>\nAlbreten erruz, prozesioak eta mezak debekatu zituelako (hiltzeko zigorraz<br \/>\nmehatxatuz). Matxinada batean, Donapaleun, 1569an, hiru matxino urkatu<br \/>\nzituzten. Berdekok horretan ikusten du \u00abeuskaldunen matxinadaren ikuskizun<br \/>\nmiresgarria\u00bb eta 1793ko Vend\u00e9e eskualdeko <i>chouan <\/i>delakoen gerrarekin<br \/>\nkonparatzen du. Orduko liskarrak eta Nafarroako zaldunek Bearnon sartu eta Nay<br \/>\nhiria erre zutenekoa kontatzen du, ziurtatuz \u00aberrepresaliak izanen zirela bera<br \/>\n(Luxe) biktima eta ikusle izan zen okerrengatik\u00bb. Beste kapitulu batean hainbat<br \/>\ngotorlekuren antzinatasuna aipatzen du, besteak beste, Pellegrin eta Urdos,<br \/>\nSorhoueta, Montlau, Pedeluxe eta Goienetxea, eta udalerrian karguak izan<br \/>\nzituzten hainbat pertsonaren izenak ematen ditu. Berriro ere hitz egiten du<br \/>\nArnaud de Laguingeren parte-hartzeaz gurutzadetan, 1130ean, hara abiatu baitzen<br \/>\nmairuak Espainiatik kanporatzera laguntzeko Pirinioez bestaldeko kristauei, eta<br \/>\nFragako setioan hil zen, 1149an. Berdekok honako gogoeta hau egin zuen<br \/>\nnobleziari buruz: \u00abEsan dezagun <i>de <\/i>delako partikula ez dela nobleziaren<br \/>\nfroga. Ez du deus adierazten, izen patronimikoarekin batera \u00abnoble\u00bb hitza ez<br \/>\nbada ageri antzinako izkribuetan. Guztiz noblea izan daiteke pertsona, <i>de <\/i>zorioneko<br \/>\npartikula izenean eraman gabe ere, eta herritar xumea izan daiteke, <i>de <\/i>partikula<br \/>\nizenean eramanda ere, izan ere, partikula hori Iraultzaren aitzineko garaiko<br \/>\nizen guztiei atxikia agertzen baita\u00bb. Dubaratek lan hau goretsiz egin zuen<br \/>\naipamenean, ohar hori oso egokitzat jo zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Berdekok erakutsi zuen Garr\u00fcze<br \/>\noso leku oparoa zela. Hango urteko azoka XI. mendean jadanik ospatzen zen, eta<br \/>\nNafarroako errege-erreginen pribilegio anitzez gozatzen zuen. 1548an lehenengo<br \/>\naldiz agertu zen Uharteko baroia, azokaren babesle gisa. Hango protagonisten<br \/>\neginkizunak zehazten ziren, eta han saltzen ziren gauzak ere bai. Bertan<br \/>\nelkartzen ziren katalanak (armak, barne zirela labana malgukidunak), Nafarroa<br \/>\nGaraikoak (ardoa eta olioa), zuberotarrak (ahuntzak eta ardiak), bearnesak<br \/>\n(barazkiak eta ontziak), lapurtarrak (behikiak, lastairuak eta kapak),<br \/>\nBastidako artisauak (iltzeak, zintzarriak)\u2026 liburuaren bukaeran, azokan ikusten<br \/>\ndu euskaldunen arteko adiskidantzarako lekurik egokiena. Feria gainbeheran hasi<br \/>\nzen 1766 aldera. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ondoren, Garr\u00fcze eta<br \/>\nDonapaleuko auzo herriak aurrez aurre jarri zituen gatazka luzea deskribatzen<br \/>\ndu Berdekok, batez ere azokaren ospakizunaren inguruan piztu zena. Bi<br \/>\nentitateen arteko etsaigoa herritarren memorian atxikia dago, izan ere, bizirik<br \/>\ndirau <\/span><span>XXI<\/span><span>. mendean ere, eta Berdekok iraupen horren froga eskaini nahi zuen bere<br \/>\nlanean. Berdeko, jakina, Garr\u00fczeren alde agertzen da, eta herriak pairatu izan<br \/>\ndituen gorabeherak aletzen ditu, bai eta Donapaleuk haren kontra asmatu izan<br \/>\nzituen azpikeriak ere. Orain denbora asko ez dela, 1997an, Donapaleutik<br \/>\nbereizteko beti adierazi izan zuen gogoa beteta ikusi du Garr\u00fczek. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Berdeko ez da historialari<br \/>\nprofesionala, baina haren monografiak bere azoka handiagatik ospe handia duen<br \/>\nhiri bat ezagutzeko aukera ematen digu, eta halaber, hobeki ulertzeko bi<br \/>\nherrien arteko aurrez aurrekoak eta erresuminak, aspalditik heldu direnak, eta<br \/>\nhistoriografiak aintzat hartu behar dituenak. Antzinako Erregimenaren alde ere<br \/>\nagertzen da, <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendearen bukaeran erlijioa eta \u00abmodernitatea\u00bb<br \/>\nauziaren inguruko giro tenkatuan hark planteatzen zituen alternatibekin ados<br \/>\nbaitago. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1887tik<br \/>\naitzina <i>Eskualduna <\/i>astekariarekin lankidetzan aritu zen Berdeko,<br \/>\nerredaktore eginkizunak betez, harik eta 1899an hil zen arte.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gurasoak Jean-Baptiste Berdeko eta Marie-Caroline Hiriart izan zituen. Pauline de Laurentekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituzten gutxienez: Jeanne, 1892an hil zena, eta Adolphe Rene, 1895ean jaio zena. Gustave Berdeko abokatua zen, eta haren familiako kideak hautetsiak izan ziren hainbat kargutarako, Garr\u00fczen, gutxienez 1750etik aitzina. Euskal Herriko ohitura moralei buruzko artikulu bat idatzi zuen, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[337],"class_list":["post-3845","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>BERDECO HIRIART [BERDEKO HIRIARTE], Gustave (Jean Baptiste Etienne Gustave Berdeco d\u2019Hiriart) (Garr\u00fcze, Nafarroa Beherea, 1855 - Garr\u00fcze, 1899ko martxoak 11). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/berdeco-hiriart-berdeko-hiriarte-gustave-737-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"BERDECO HIRIART [BERDEKO HIRIARTE], Gustave (Jean Baptiste Etienne Gustave Berdeco d\u2019Hiriart) (Garr\u00fcze, Nafarroa Beherea, 1855 - Garr\u00fcze, 1899ko martxoak 11). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gurasoak Jean-Baptiste Berdeko eta Marie-Caroline Hiriart izan zituen. Pauline de Laurentekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituzten gutxienez: Jeanne, 1892an hil zena, eta Adolphe Rene, 1895ean jaio zena. Gustave Berdeko abokatua zen, eta haren familiako kideak hautetsiak izan ziren hainbat kargutarako, Garr\u00fczen, gutxienez 1750etik aitzina. Euskal Herriko ohitura moralei buruzko artikulu bat idatzi zuen, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/berdeco-hiriart-berdeko-hiriarte-gustave-737-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/berdeco-hiriart-berdeko-hiriarte-gustave-737-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/berdeco-hiriart-berdeko-hiriarte-gustave-737-eu\\\/\",\"name\":\"BERDECO HIRIART [BERDEKO HIRIARTE], Gustave (Jean Baptiste Etienne Gustave Berdeco d\u2019Hiriart) (Garr\u00fcze, Nafarroa Beherea, 1855 - Garr\u00fcze, 1899ko martxoak 11). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T16:40:09+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/berdeco-hiriart-berdeko-hiriarte-gustave-737-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/berdeco-hiriart-berdeko-hiriarte-gustave-737-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/berdeco-hiriart-berdeko-hiriarte-gustave-737-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"BERDECO HIRIART [BERDEKO HIRIARTE], Gustave (Jean Baptiste Etienne Gustave Berdeco d\u2019Hiriart) (Garr\u00fcze, Nafarroa Beherea, 1855 &#8211; Garr\u00fcze, 1899ko martxoak 11).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"BERDECO HIRIART [BERDEKO HIRIARTE], Gustave (Jean Baptiste Etienne Gustave Berdeco d\u2019Hiriart) (Garr\u00fcze, Nafarroa Beherea, 1855 - Garr\u00fcze, 1899ko martxoak 11). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/berdeco-hiriart-berdeko-hiriarte-gustave-737-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"BERDECO HIRIART [BERDEKO HIRIARTE], Gustave (Jean Baptiste Etienne Gustave Berdeco d\u2019Hiriart) (Garr\u00fcze, Nafarroa Beherea, 1855 - Garr\u00fcze, 1899ko martxoak 11). - Iura Vasconiae","og_description":"Gurasoak Jean-Baptiste Berdeko eta Marie-Caroline Hiriart izan zituen. Pauline de Laurentekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituzten gutxienez: Jeanne, 1892an hil zena, eta Adolphe Rene, 1895ean jaio zena. Gustave Berdeko abokatua zen, eta haren familiako kideak hautetsiak izan ziren hainbat kargutarako, Garr\u00fczen, gutxienez 1750etik aitzina. Euskal Herriko ohitura moralei buruzko artikulu bat idatzi zuen, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/berdeco-hiriart-berdeko-hiriarte-gustave-737-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/berdeco-hiriart-berdeko-hiriarte-gustave-737-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/berdeco-hiriart-berdeko-hiriarte-gustave-737-eu\/","name":"BERDECO HIRIART [BERDEKO HIRIARTE], Gustave (Jean Baptiste Etienne Gustave Berdeco d\u2019Hiriart) (Garr\u00fcze, Nafarroa Beherea, 1855 - Garr\u00fcze, 1899ko martxoak 11). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T16:40:09+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/berdeco-hiriart-berdeko-hiriarte-gustave-737-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/berdeco-hiriart-berdeko-hiriarte-gustave-737-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/berdeco-hiriart-berdeko-hiriarte-gustave-737-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"BERDECO HIRIART [BERDEKO HIRIARTE], Gustave (Jean Baptiste Etienne Gustave Berdeco d\u2019Hiriart) (Garr\u00fcze, Nafarroa Beherea, 1855 &#8211; Garr\u00fcze, 1899ko martxoak 11)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3845","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3845\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3845"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3845"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}