{"id":3841,"date":"2023-02-15T17:38:06","date_gmt":"2023-02-15T16:38:06","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/amestoy-charles-ameztoi-xarles-735-eu\/"},"modified":"2023-02-15T17:38:06","modified_gmt":"2023-02-15T16:38:06","slug":"amestoy-charles-ameztoi-xarles-735-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/amestoy-charles-ameztoi-xarles-735-eu\/","title":{"rendered":"AMESTOY, Charles [AMEZTOI, Xarles] (Urketa, Lapurdi, 1861 &#8211; ?, d.g.)."},"content":{"rendered":"<p><span>Charles Amestoy abokatua<br \/>\nbaionarra zen, Euskal Herriko familia baten semea, eta bi eremutan arrakasta<br \/>\nhandiz lan egin zuen. Jurista-eginkizunean lan tekniko bat eskaini zion<br \/>\nameteriari, baina historiarekin lotutako gaiak ere landu zituen, haren arbasoek<br \/>\ngertaera haietan izandako parte hartzea kontatuz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren <i>Le bail \u00e0 m\u00e9tairie.<br \/>\nUsages du Pays Basque <\/i>(1891) izeneko lana ongi idatzia dago eta<br \/>\ngarrantzitsua da, deskribatzen duelako garai hartan ipar Euskal Herriko hiru<br \/>\nlurraldeetako nekazaritzan oso hedatua zen aprobetxamendu-molde bat. Badakigu<br \/>\nnekazaritza- modu hori antzina-antzinakoa zela, arkaikotzat jotzen baita, eta<br \/>\ndesberdintasun-baldintzak ezartzen zituena; baina defendatzaile sutsuak ere<br \/>\nbazituen. Errentaria zerbitzariaren figuratik hurbil kokatzen zuen. Apartzeriak<br \/>\n1939ko gerra bukatu ondorengo garaira arte iraun zuen, baina Euskal Herrian ez<br \/>\nzuen gatazka bortitzik eragin, Landetako auzo-lurraldean Lehen Mundu Gerraren<br \/>\nondoren gertatu zen bezala. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zuberoan, Atharratzeko<br \/>\nkantonamenduan, 59 maizter edo partzuer besterik ez zegoen, guztira 1.540<br \/>\nustiategi zeuden eremu batean, baina beste kantonamendu batzuetan, esaterako<br \/>\nIholdiren kantonamenduan, apartzeria oso garrantzitsua zen: 1892an 381<br \/>\nustiategi zeuden apartzeria erregimenean, guztira 822 ustiategi biltzen zituen<br \/>\neremu batean. Donapaleuko kantonamenduan, 753 ziren partzuerrak, guztira 2.000<br \/>\nustiategiko eremuan. Partzuerra gaizki ikusia zen eskuin tradizionaleko batzuen<br \/>\nbegietatik. Zenbait urte lehenago, Duvoisinek idatzia zuen: \u00abEtxetiarrek<br \/>\nbereziki egiten dute eder ez den bezala. Alferra nausitzen zaiote: bihotz<br \/>\ngaixtoa ere bai\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Egileak, lehenik eta behin,<br \/>\napartzeria edo nekazaritzako apartzeria-kontratua zer den definitzen du. Haren<br \/>\narabera, lurjabe batek partzuer edo etxetiar baten esku jartzen du bere lurra,<br \/>\nhark landu dezan, ondoren etekina banatzeko errentariaren eta errentatzailearen<br \/>\nartean. Ameztoiren irudiko, apartzeria horren definizioak maiz eskasak dira,<br \/>\neta espezialisten iritzia aztertzen du. Haiek bereizten dute \u00absozietatea\u00bb eta<br \/>\n\u00aberrentamendua\u00bb, alde batetik, eta bestetik, izenik ere ez duen kontratu moduko<br \/>\nbat, sozietatearen eta errentamenduaren artean dagoena. Ameztoik, apartzerian<br \/>\noinarritutako nekazaritzari ematen dion definizioan, esaten du kontratu hori<br \/>\nizenik gabea dela, adostua, sinalagmatikoa eta fede onean oinarritua, aldi<br \/>\nberean delarik errentamendua eta sozietatea. Era berean, zehazten ditu bi<br \/>\naldeen betebeharrak, bereziki partzuer edo <i>etxetiarrari <\/i>dagozkionak,<br \/>\nuztaren edo bestelako produktuen parte bat eman behar dituela, normalean erdia.<br \/>\nPartzuerra frantsesez \u00abm\u00e9tayer\u00bb esaten da, latinezko <i>mediatarus <\/i>hitzetik<br \/>\ndatorrena eta, hain zuzen ere, erdizkako nozio hori adierazten duena.<br \/>\nAbeltzaintzaren kasuan, ardi-moztearen etekina bi erdiz zatitzen da, eta<br \/>\norobat, gariaren, artoaren eta lihoaren kasuan (euskaraz <i>etxetiar <\/i>erabiltzen<br \/>\nda apartzeriako errentaria adierazteko, eta <i>erdizka<\/i>, apartzeriari<br \/>\ndagokion adberbio gisa). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ondoren, kantonamenduen<br \/>\naraberako ohiturak zehazten ditu Ameztoik, kontratua amaitzeko datari<br \/>\nerreparatuta; normalean San Joan egunean, Andre Maria egunean, edo San Martin<br \/>\negunean jartzen zen (ekainaren 24an, abuztuaren 15ean, edo azaroaren 11n,<br \/>\nhurrenez hurren). Azaroaren 11 izaten zen ohikoena kantonamendu gehienetan,<br \/>\nMauleko eta Atharratzeko kantonamenduetan izan ezik, haietan azaroaren 1ean<br \/>\nezarria baitzegoen data, Ameztoiren iritziz data egokia, laborantzako lanen<br \/>\negutegia kontuan hartuta, bereziki gariaren ereintza goiztiarra. Bazka ez zen<br \/>\nbeti berdintasunez banatzen, eta errentariaren alde egiten zen. Modalitate<br \/>\nbatzuetan zehazten zen errentariak, kontratuaren bukaeran, beste ustiategi<br \/>\nbatera joaten zenean, zer hartzen ahal zuen beretzat, eta askotan uzten zela<br \/>\nlur puska bat hurrengo errentariak erabil zezan, abuztuan arbia erein ahal<br \/>\nizateko. Arto-hosto lehorrak eramaten ahal zituen, baina artaburua edo <i>kapeta<br \/>\n<\/i>ez. Ia leku gehienetan, kare-hobietan fabrikatutako karea erdiz eta erdiz<br \/>\nbanatzen zen, eta ongarria ere bai. Zuberoan, Ameztoik aipatzen du bazirela <i>elge<br \/>\n<\/i>izeneko lur-eremuak. Haietan, partzelak ez ziren izaten hesituak, eta<br \/>\nuztaren ondoren aziendak bazkatzeko uzten ziren. Fruitu-arbolen produktuak<br \/>\nerdiz eta erdiz banatzen ziren, eta patatak ere bai. Batzuetan, jabeak fruituen<br \/>\nbi heren hartzeko eskubidea izaten zuen, lan gutxi zutela argudiatuta. Nekazari<br \/>\nerrentariak edo <i>etxetiarra<\/i>k mantentze-lanak egin behar zituen basoetan,<br \/>\nbaso-beheretan, hesietan eta bide bazterreko areketan. Haietatik hala-moduzko<br \/>\negur-zamak ateratzen ahal zituen beretzat. Apartzeriari buruz egin zuen lanean<br \/>\naztertzen ari zen gaian bete-betean sartzen ez bazen ere, aholku zehatzak jaso<br \/>\nzituen Ameztoik jabegoen arteko muga-lerroetan sortzen ziren arazo<br \/>\nkorapilatsuei buruz, maiz auzitara eramaten baitziren. <i>Pied sur bord <\/i>adierazpidea<br \/>\nazaltzen du, alegia, oin bat edo 33 zm-ko zuhurtasunezko tartea errespetatu<br \/>\nbehar zela auzo-jabegoarekiko, zanga bat ireki behar zenean. Errentariaren<br \/>\nzorrak ere jaso zituen, eta zergak Euskal Herrian jabeak ordaindu ohi zituela.<br \/>\nAzkenik, abere-bordaren errentamenduaren kasu berezia jaso zuen Ameztoik.<br \/>\nAzterlana zehatza eta oparoa da, laborantzako aprobetxamendu-mota horri buruzko<br \/>\ninformazioari dagokionez. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ameztoiren lanaren beste<br \/>\nalderdi bat gertakarien historiari eskainia da. 1927ko artikulu batean,<br \/>\nizenburua testuarekin bat ez badator ere, plazer handiz kontatzen du egileak,<br \/>\nBidaxune, Akamarre eta Bardoze inguruetan, 1665ean, izandako erasoen karietara,<br \/>\nFrantziako erregeak emandako barkamen-agiri bat oinarri hartuta eraikitako<br \/>\nistorio bat. Agiri historikoen erabileran duen eskarmentua erakusten du<br \/>\nAmeztoik, Aturri ibaiaren inguruko udalerriei (Urketa) buruzko dokumentuen<br \/>\ninguruan. 1702ko Lapurdiko kleroari buruz Daranatzek idatzitako artikulu bat<br \/>\nkomentatu zuen. Haren lanean aurkitzen ditugu aipatuta Souhyko jauna eta<br \/>\ngaztelua, eta haren familia (Ameztoiren familia ere bazena), eta orobat,<br \/>\ngatazka bat, Urketako udalerriaren eta Lehuntzeko abade premonstratenseen<br \/>\nkomentuaren artekoa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Beste alde batetik, oso ezaguna<br \/>\nez den Dettingeneko bataila (1743) gaitzat hartuta idatzitako artikulu batean,<br \/>\nborrokaldi hartan parte hartu eta hango gorabeherak eskutitz batean kontatu<br \/>\nzituen arbaso batekiko lotura egiten du. Bataila hura kontatu zuen soldadua<br \/>\nbaionarra zen, Pierre Fenouil Gouzian de Saint-Martin de Souhy izenekoa,<br \/>\nSouhyko jaunaren aitona; Souhyko jauna Mauleko kontseilari nagusia eta Charles<br \/>\nAmeztoiren aitona zen. Horrek berresten digu familiaren artxibo oparoak<br \/>\nerabiltzeko aukera izan zuela. Ameztoiren luma zoli eta trebe agertzen da<br \/>\n\u00abFrantziaren arima\u00bb goresten duenean, 1914ko gerraren ondorengo testuinguruan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Revue des deux Mondes <\/span><\/i><span>aldizkariko kronistak 1928ko artiluluan azaldu zuenez<br \/>\n\u00abaipagarria da orobat <i>M\u00e9moires <\/i>horietan [Baionako Letren Arteen<br \/>\nSozietatearen Memoriak], Bataille de Dettingen (1743) delakoaren gaineko<br \/>\nnarrazio bitxia, han soldadu zegoen Souhyko jaunak egina, eta Charles Ameztoik<br \/>\nkontatua\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Charles Amestoy abokatua baionarra zen, Euskal Herriko familia baten semea, eta bi eremutan arrakasta handiz lan egin zuen. Jurista-eginkizunean lan tekniko bat eskaini zion ameteriari, baina historiarekin lotutako gaiak ere landu zituen, haren arbasoek gertaera haietan izandako parte hartzea kontatuz. Haren Le bail \u00e0 m\u00e9tairie. Usages du Pays Basque (1891) izeneko lana ongi idatzia dago [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[337],"class_list":["post-3841","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>AMESTOY, Charles [AMEZTOI, Xarles] (Urketa, Lapurdi, 1861 - ?, d.g.). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/amestoy-charles-ameztoi-xarles-735-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"AMESTOY, Charles [AMEZTOI, Xarles] (Urketa, Lapurdi, 1861 - ?, d.g.). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Charles Amestoy abokatua baionarra zen, Euskal Herriko familia baten semea, eta bi eremutan arrakasta handiz lan egin zuen. Jurista-eginkizunean lan tekniko bat eskaini zion ameteriari, baina historiarekin lotutako gaiak ere landu zituen, haren arbasoek gertaera haietan izandako parte hartzea kontatuz. Haren Le bail \u00e0 m\u00e9tairie. Usages du Pays Basque (1891) izeneko lana ongi idatzia dago [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/amestoy-charles-ameztoi-xarles-735-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/amestoy-charles-ameztoi-xarles-735-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/amestoy-charles-ameztoi-xarles-735-eu\\\/\",\"name\":\"AMESTOY, Charles [AMEZTOI, Xarles] (Urketa, Lapurdi, 1861 - ?, d.g.). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T16:38:06+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/amestoy-charles-ameztoi-xarles-735-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/amestoy-charles-ameztoi-xarles-735-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/amestoy-charles-ameztoi-xarles-735-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"AMESTOY, Charles [AMEZTOI, Xarles] (Urketa, Lapurdi, 1861 &#8211; ?, d.g.).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"AMESTOY, Charles [AMEZTOI, Xarles] (Urketa, Lapurdi, 1861 - ?, d.g.). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/amestoy-charles-ameztoi-xarles-735-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"AMESTOY, Charles [AMEZTOI, Xarles] (Urketa, Lapurdi, 1861 - ?, d.g.). - Iura Vasconiae","og_description":"Charles Amestoy abokatua baionarra zen, Euskal Herriko familia baten semea, eta bi eremutan arrakasta handiz lan egin zuen. Jurista-eginkizunean lan tekniko bat eskaini zion ameteriari, baina historiarekin lotutako gaiak ere landu zituen, haren arbasoek gertaera haietan izandako parte hartzea kontatuz. Haren Le bail \u00e0 m\u00e9tairie. Usages du Pays Basque (1891) izeneko lana ongi idatzia dago [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/amestoy-charles-ameztoi-xarles-735-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/amestoy-charles-ameztoi-xarles-735-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/amestoy-charles-ameztoi-xarles-735-eu\/","name":"AMESTOY, Charles [AMEZTOI, Xarles] (Urketa, Lapurdi, 1861 - ?, d.g.). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T16:38:06+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/amestoy-charles-ameztoi-xarles-735-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/amestoy-charles-ameztoi-xarles-735-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/amestoy-charles-ameztoi-xarles-735-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"AMESTOY, Charles [AMEZTOI, Xarles] (Urketa, Lapurdi, 1861 &#8211; ?, d.g.)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3841","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3841\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3841"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3841"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}