{"id":3839,"date":"2023-02-15T17:37:20","date_gmt":"2023-02-15T16:37:20","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/abbadie-darrast-marie-abadia-urrustoi-maria-734-eu\/"},"modified":"2023-02-15T17:37:20","modified_gmt":"2023-02-15T16:37:20","slug":"abbadie-darrast-marie-abadia-urrustoi-maria-734-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/abbadie-darrast-marie-abadia-urrustoi-maria-734-eu\/","title":{"rendered":"ABBADIE D\u2019ARRAST, Marie [ABADIA \u00dcRR\u00dcSTOI, Maria] (Marie COULOMB) (Paris, 1837ko urriak 29 &#8211; Paris, 1913ko uztailak 15)."},"content":{"rendered":"<p><span>Senarraren abizenagatik da<br \/>\nezaguna, baina haren izena Marie Coulomb zen, Emile Coulomb bankaria (Paris,<br \/>\n1793-1837) eta Henriette Lefebvre (Estrasburgo, 1795-Paris, 1849)<br \/>\nsenar-emazteen hirugarren alaba. Oso gazterik geratu zen umezurtz, eta bere<br \/>\nahizpek proposatzen zizkioten ezkontza guztiak errefusatu ondoren, 1857an<br \/>\nCharles Abadia \u00dcrr\u00fcstoikin, ezkondu zen; zeini, bere amak Baigorriko Etxahuz<br \/>\ngaztelua erosi zion 1850an. Ezkontza hark buruhauste ugari eragin zituen Abadia<br \/>\nfamilian, Maria protestantea zelako. Familia politikoari hitz eman behar izan<br \/>\nzion seme-alabak erlijio katolikoan heziko zituela, baina ez zuen hitza bete,<br \/>\neta familiak haiekikoak egin zituen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Etxahuz gaztelua izan zen<br \/>\nbikotearen egoitza 1871ra arte, urte hartan Parisera lekualdatu baitziren,<br \/>\nhaien seme-alaba Lisette (1859-1902), Arnaud Michel (1860-1918) eta Henriette<br \/>\nMaiderren (1861-1941) ikasketengatik. Udan Euskal Herrira itzultzen ziren. Marie<br \/>\n<i>Etxauzeko anderia <\/i>izenaz ezagutzen zuten ingurukoek. Herrialde berria<br \/>\nezagutzeko aukera izan zuen, bai bertako jendearekiko zuzeneko harremanagatik,<br \/>\nbai garai hartako euskal gaien ikastunen lanen irakurketengatik, bai lan haien<br \/>\negileekiko harremanagatik ere, eta berehala bertakotu egin zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1909an argitaratu zen haren <i>Causeries<br \/>\nsur le Pays Basque, la femme et l\u2019enfant <\/i>izeneko liburua. Han jaso zituen<br \/>\nherrialdean barna egin zituen ibilaldiak, baserriz baserri, bertan bizi zirenak<br \/>\nezagutuz, haien bizimoduak eta haien bilakaerak, izan ere, aldaketa sakoneko<br \/>\ngarai haiek, ezinbestez, ezkutuko zoko haietara ere iristen ziren. Arreta<br \/>\nberezia jarri zuen emakumearen eta umeen egoeran. Lisette alabaren ondoan<br \/>\negiten zituen mendi-txango haiek, eta hango emaztekiekin izaten zituen<br \/>\nsolasaldien gaineko oharrak hartzen zituen, haien kezkak jasoz, munduari buruz<br \/>\neta naturari buruz zuten ikuskera eta bizi zituzten gorabeherak, eta, hasiera<br \/>\nbatean, bere artikuluak <i>Biarritz Thermal <\/i>astekarian argitaratzen hasi<br \/>\nzen; aitzinago, artikulu horiek <i>Causeries sur le Pays Basque <\/i>liburua<br \/>\nosatuko zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hiru lerro nagusiren inguruan<br \/>\nardazten da lana: nekazarien bizimoduen eta pentsamoldearen ikerketa, batik bat<br \/>\nemaztekiei zegokienez; deskribatzen ari den mundu horretan gertatzen ari diren<br \/>\naldaketak azpimarratzea; eta nekazarien bizimoduaren gorespena, hiri modernoko<br \/>\nbizitzaren alderdi okerrekin kontrajarrita. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Marie Coulombek ikuspegi<br \/>\nfeminista batetik idazten du, eta genero- berdintasunaren inguruan euskal<br \/>\nfamilian sumatzen dituen alderdiak azpimarratzen ditu, bereziki herentzia<br \/>\ntransmititzeko sistema, izan ere, ipar Euskal Herrian lehenjaioaren<br \/>\noinordetza-eskubidea zen araua, oinordekoaren sexua edozein zelarik ere, eta<br \/>\nberaz, baserrietan emakume anitz ziren oinordeko. Emakume haien bizkortasuna,<br \/>\nindarra eta ausardia ere goretsi zituen, eta \u00abEscualdun Emazteki Azcarra\u00bb<br \/>\nizenaz aipatu zituen. Haien bizkortasuna eta erresistentzia nabarmendu zituen,<br \/>\nhaien adibidetzat jarriz Katalina Erauso, haren bizitza osoa eredugarritzat<br \/>\nezin hartu bazuen ere, euskal emazteki azkarren eredua harengan ongi<br \/>\nhezurmamitzen zelakoan. Dohain haiei erreparatuta, teoria bat asmatzera ere<br \/>\nausartu zen, alegia, antzina berdintasuna ote zegoen bi sexuen artean, giharren<br \/>\nindarraren ikuspuntutik, ondoren mendez mende emaztekiek galdu izanen zutena.<br \/>\nMarie bera eta haren alaba Lisette kirolari kementsuak ziren, egunero ariketa<br \/>\nfisikoa egiten baitzuten, eta mendi-ibilaldi oso luzeak. Lisettek bizikletaz<br \/>\negiten zituen Baigorritik Donibane Lohizunera bitarteko 60 kilometroak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Marie Coulomb emakume kultua<br \/>\nda, eta ipar Euskal Herriko euskal ikastun ospetsuenen eremuan mugitzen da,<br \/>\nhaien lanak aipatzen baititu, ziurrenik ere, haietako gehientsuenekiko<br \/>\nkontaktua duelako; esaterako, bere lanean aipatzen ditu Cordier, O\u2019Shea, Webster,<br \/>\nMme. de la Villehelio, Duvoisin, Herelle, Francisque Michel, Van Eys, Vinson,<br \/>\nChaho eta Leon. Eta garaikide ez dituenen artean, besteak beste, Estrabon,<br \/>\nLarramendi, Humboldt, Oihenart eta Pierre de Lancre aipatzen ditu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lanaren bigarren zatia umeei<br \/>\neskaini zien, eta hor aletu zituen haurren inguruan, batez ere hasierako<br \/>\nhilabeteetan, zeuden sineskeria guztiak, hil-hurren zen zibilizazio baten<br \/>\nzantzurik txikienak ere jaso nahian. Gainera, baserrietan umeek egiten zuten lana<br \/>\nazpimarratzen zuen, umetatik irule aritzen ziren neskatoak, eta eskolara oso<br \/>\ngutxitan joaten zirela, haien lana beharrezkoa zelako etxean, eta hori<br \/>\nkonparatzen zuen hiriko burgesen seme-alaben nahikeriazko heziketa bigunarekin.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gazteei ere eskaini zizkien hainbat orri. Harrika eta makilka egiten<br \/>\nzituzten jolasak nabarmendu zituen, inoiz hildakorik ere eragiten baitzuten.<br \/>\nBaina batez ere, gai bati buruz hitz egin zuen, inola ere aipatu gabe utzi ezin<br \/>\nbaitzuen, kezka handia eragiten zuelako: emigrazioa. Mugaz bi aldeetako egile<br \/>\nanitzek, beren liburu eta artikuluetan, emigrazio-sozietateetako agenteen lana<br \/>\nsalatzen zuten, herrialdean barna ibiltzen zirelako gazteak \u00abharrapatzen\u00bb,<br \/>\nAmerikako etorkizun oparo baten promesak eskainita. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Marie Coulomb Emakume Frantsesen Kontseilu Nazionaleko (CNFF) kide zen,<br \/>\neta parte hartu zuen Frantziako eta Belgikako lehenengo kongresu feministetan.<br \/>\nEmakumeen eskubideen aldeko aktibista izan zen, sufragio eskubidearen<br \/>\ndefendatzailea, eta hainbat egunkari eta aldizkaritan idazten zuen, batez ere, <i>La<br \/>\nFemme <\/i>aldizkarian, haietan aztergai izaten zituela, Euskal Herriari eta<br \/>\nbertako emakumeei buruzko lanez gain, kezka eragiten zioten beste hainbat gai,<br \/>\nesaterako, alkoholismoa, prostituzioa, eta emakumearekin, osasunarekin eta<br \/>\nfamiliarekin lotutako beste hainbat. Emakume Liberatuen Patronatuaren Obrako<br \/>\nidazkari nagusia izan zen: erakunde horren eginkizuna zen kartzelan zeuden<br \/>\nprostitutak bisitatzea, eta handik ateratzen zirenean haiei laguntza ematea.<br \/>\nLan hori guztia Parisen 1889an argitaratutako <i>Cinquante ann\u00e9es de Visites \u00e0<br \/>\nSaint-Lazare <\/i>izeneko liburuan islatu zuen. Liberatuen Obra hori kokatu<br \/>\nbehar da feminismora filantropiaren bidetik iritsi ziren emakume protestanteen<br \/>\nborroka handiaren testuinguruan, horren adibide direla, besteak beste,<br \/>\nJosephine Butler britainiarra eta Isabelle Bogelot frantziarra. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Parisen hil zen 1913an, eta haren gorpuzkinak Abadia senideen ama<br \/>\nElizabeth Thompson of Park irlandarraren panteoian ehortzi zituzten, P\u00e8re<br \/>\nLachaiseren hilerrian, alegia, lehenago haren senar Charles, 1901ean hila, eta<br \/>\nbien alaba Lisette, 1902an hila 43 urte zituela, ehortzi zituzten leku berean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Senarraren abizenagatik da ezaguna, baina haren izena Marie Coulomb zen, Emile Coulomb bankaria (Paris, 1793-1837) eta Henriette Lefebvre (Estrasburgo, 1795-Paris, 1849) senar-emazteen hirugarren alaba. Oso gazterik geratu zen umezurtz, eta bere ahizpek proposatzen zizkioten ezkontza guztiak errefusatu ondoren, 1857an Charles Abadia \u00dcrr\u00fcstoikin, ezkondu zen; zeini, bere amak Baigorriko Etxahuz gaztelua erosi zion 1850an. Ezkontza hark [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[337],"class_list":["post-3839","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ABBADIE D\u2019ARRAST, Marie [ABADIA \u00dcRR\u00dcSTOI, Maria] (Marie COULOMB) (Paris, 1837ko urriak 29 - Paris, 1913ko uztailak 15). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/abbadie-darrast-marie-abadia-urrustoi-maria-734-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ABBADIE D\u2019ARRAST, Marie [ABADIA \u00dcRR\u00dcSTOI, Maria] (Marie COULOMB) (Paris, 1837ko urriak 29 - Paris, 1913ko uztailak 15). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Senarraren abizenagatik da ezaguna, baina haren izena Marie Coulomb zen, Emile Coulomb bankaria (Paris, 1793-1837) eta Henriette Lefebvre (Estrasburgo, 1795-Paris, 1849) senar-emazteen hirugarren alaba. Oso gazterik geratu zen umezurtz, eta bere ahizpek proposatzen zizkioten ezkontza guztiak errefusatu ondoren, 1857an Charles Abadia \u00dcrr\u00fcstoikin, ezkondu zen; zeini, bere amak Baigorriko Etxahuz gaztelua erosi zion 1850an. Ezkontza hark [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/abbadie-darrast-marie-abadia-urrustoi-maria-734-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/abbadie-darrast-marie-abadia-urrustoi-maria-734-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/abbadie-darrast-marie-abadia-urrustoi-maria-734-eu\\\/\",\"name\":\"ABBADIE D\u2019ARRAST, Marie [ABADIA \u00dcRR\u00dcSTOI, Maria] (Marie COULOMB) (Paris, 1837ko urriak 29 - Paris, 1913ko uztailak 15). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T16:37:20+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/abbadie-darrast-marie-abadia-urrustoi-maria-734-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/abbadie-darrast-marie-abadia-urrustoi-maria-734-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/abbadie-darrast-marie-abadia-urrustoi-maria-734-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ABBADIE D\u2019ARRAST, Marie [ABADIA \u00dcRR\u00dcSTOI, Maria] (Marie COULOMB) (Paris, 1837ko urriak 29 &#8211; Paris, 1913ko uztailak 15).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ABBADIE D\u2019ARRAST, Marie [ABADIA \u00dcRR\u00dcSTOI, Maria] (Marie COULOMB) (Paris, 1837ko urriak 29 - Paris, 1913ko uztailak 15). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/abbadie-darrast-marie-abadia-urrustoi-maria-734-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ABBADIE D\u2019ARRAST, Marie [ABADIA \u00dcRR\u00dcSTOI, Maria] (Marie COULOMB) (Paris, 1837ko urriak 29 - Paris, 1913ko uztailak 15). - Iura Vasconiae","og_description":"Senarraren abizenagatik da ezaguna, baina haren izena Marie Coulomb zen, Emile Coulomb bankaria (Paris, 1793-1837) eta Henriette Lefebvre (Estrasburgo, 1795-Paris, 1849) senar-emazteen hirugarren alaba. Oso gazterik geratu zen umezurtz, eta bere ahizpek proposatzen zizkioten ezkontza guztiak errefusatu ondoren, 1857an Charles Abadia \u00dcrr\u00fcstoikin, ezkondu zen; zeini, bere amak Baigorriko Etxahuz gaztelua erosi zion 1850an. Ezkontza hark [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/abbadie-darrast-marie-abadia-urrustoi-maria-734-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/abbadie-darrast-marie-abadia-urrustoi-maria-734-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/abbadie-darrast-marie-abadia-urrustoi-maria-734-eu\/","name":"ABBADIE D\u2019ARRAST, Marie [ABADIA \u00dcRR\u00dcSTOI, Maria] (Marie COULOMB) (Paris, 1837ko urriak 29 - Paris, 1913ko uztailak 15). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T16:37:20+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/abbadie-darrast-marie-abadia-urrustoi-maria-734-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/abbadie-darrast-marie-abadia-urrustoi-maria-734-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/abbadie-darrast-marie-abadia-urrustoi-maria-734-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ABBADIE D\u2019ARRAST, Marie [ABADIA \u00dcRR\u00dcSTOI, Maria] (Marie COULOMB) (Paris, 1837ko urriak 29 &#8211; Paris, 1913ko uztailak 15)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3839","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3839\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3839"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3839"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}