{"id":3837,"date":"2023-02-15T17:36:13","date_gmt":"2023-02-15T16:36:13","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-733-eu\/"},"modified":"2023-02-15T17:36:13","modified_gmt":"2023-02-15T16:36:13","slug":"sarrera-733-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-733-eu\/","title":{"rendered":"SARRERA"},"content":{"rendered":"<\/p>\n<p><span>Obra honen atal honetan<br \/>\naztertuko dugun garaian, izan ziren gertaera garrantzitsuak, eta horiek, noski,<br \/>\ngehiago edo gutxiago, eragina izan zuten Euskal Herri kontinentalean. Garaiaren<br \/>\nhasiera 1870eko gerrak eta desohore-sentimendu handia eragin zuen Frantziaren<br \/>\nporrotak markatu zuten, eta bukaera 1936an jarri dugu, Espainian gerra hasi eta<br \/>\nEuropan dagoeneko 1939tik 1945ra luzatu zen gatazka latzaren hasierako<br \/>\ngerra-hotsak sumatzen zirenean. Baina 20 urte lehenago, herria oldartu zen<br \/>\n\u00absekula ez gehiago!\u00bb oihukatuz, gatazka armatuak oro errefusatzeko, Lehen Mundu<br \/>\nGerraren (1914-1918) hondamendi lazgarriaren ondoren, izan ere, era guztietako<br \/>\nkalteak eragin zituen, eta orban lazgarria utzi zuen Euskal Herrian.<\/span><\/p>\n<p><span>Harrigarria da nola garai honen<br \/>\nhasieran eta bukaeran batera gertatzen diren \u00abkanpo-gatazkak\u00bb eta gatazka<br \/>\nzibilak. Adibidez, ia aldi berean izan ziren Frantziaren eta Alemaniaren arteko<br \/>\n1870eko gerra eta Komunaren mugimendua, Parisko herritarren indarrek zuzendua.<br \/>\nOrduan, Thiersek haiei aurka egitera tropak bidali eta milaka hildako eragin<br \/>\nzituen. 1936ko udari dagokionez ere, berriro ere modu harrigarrian bat egin<br \/>\nzuten gertaerek Euskal Herrian. Alde batetik, langilez mukuru betetako trenak<br \/>\niristen ziren Frantzia aldetik Euskal Kostara, Frantziako Fronte Popularra<br \/>\nboterera iristearekin lortu berritako \u00aboporraldi ordainduez\u00bb gozatzera, eta<br \/>\naldi berean, Bidasoako beste aldetik, Francoren armada kolpistatik ihes egiten<br \/>\nzuten errefuxiatuak iristen ziren, euskal mugimendu abertzaleko kideak, edo<br \/>\nEspainiako Fronte Popularreko mugimendu ezkertiarretakoak. Bi populazioen<br \/>\narteko kontrastea izugarria zen; halakoa non, oporretan ziren langile batzuek<br \/>\n\u2014egia da gutxi izan zirela\u2014, lotsa sentituz, nonbait, etxerako bidea hartu<br \/>\nbaitzuten. Kontraste hori dela-eta, euskal armadan borrokatutako Koldo<br \/>\nMitxelena hizkuntzalari handiak, amorruari eutsi ezinik, kontatzen zuen nola,<br \/>\nIrun bonbardatu zutenean, Bidasoz bestaldeko biztanleek zirkinik egin gabe<br \/>\nbegiratzen zuten eszena, Hendaia, Behobia edo Biriatuko mugatik, ikuskizun<br \/>\nbaten ikusleen gisan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1870, 1914 eta 1936ko gatazken<br \/>\ngogortasunak ez digu pentsarazi behar gainerako urteak lasaiak izan zirenik.<br \/>\nIldo horretatik, aipagarria da Errepublikaren eta Eliza katolikoaren artean<br \/>\nurte luzez izandako tentsioa, Elizaren eta Estatuaren arteko Banantze Legearen<br \/>\nkarietara, batik bat \u00abinbentarioak\u00bb egin zirenean, erreakzio gogorra eraginez<br \/>\nEuskal Herrian, 1906an. Beste alde batetik, aldi horretan izandako gertaerak ez<br \/>\nziren ondoriorik gabekoak izan, esate baterako, Panamako Kanalaren afera<br \/>\n(zoritxarreko protagonista de Lesseps baionarra izan zuena), Dreyfus kasua<br \/>\n(gogora dezagun Baionako Saint-Esprit auzoan komunitate judu garrantzitsua<br \/>\nzegoela, eta hirian antisemitismo erasokorra sumatzen zela), edota Stavisky<br \/>\nafera, Baionako Cr\u00e9dit Municipal banketxean, 1934ko gatazka gogorrak ekarri<br \/>\nzituena, Fronte Popularra boterera iritsi ondoren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aldaketarik ere izan zen,<br \/>\norobat, nekazaritza, industria eta turismoaren arloetan, eta demografian ere<br \/>\nbai, besteak beste, gerrek, Amerikarako emigrazioak eta landa-eremutik hirirako<br \/>\nexodoak eragindakoak. Bizimodu soziala eta intelektuala nabarmen aldatu zen<br \/>\nLehen Mundu Gerra baino lehenagoko garaitik ondorenera. Azkenik, <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendearen<br \/>\nbigarren erdialdean izandako eklosio historiografiko interesgarria nabarmenduko<br \/>\ndugu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sarrera honetan aztergai dugun<br \/>\naldia 1870eko gerrarekin hasi zen, alegia, frantziarren eta alemaniarren artean<br \/>\nizandako hiru gatazketatik lehenarekin. Frantziak gerra deklaratu zion<br \/>\nPrusiari, Alemania bategite prozesu bete-betean zela, Bismarcken agindupean.<br \/>\nFrantziarren porrota berehalakoa izan zen, eta 1870eko urriaren 8an, armada<br \/>\nalemaniarra Parisko ateetan zela, Leon Gambettak hiriburutik alde egin zuen<br \/>\nglobo aerostatiko batean. Une berean, Bazaine jenerala Sedanen errenditzen zen<br \/>\neta han berean Napoleon III.a enperadorea atxilo hartu zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1871ko martxoaren 18an, Montmartreko muinoan, paristar talde handi samar<br \/>\nbat altxatu egin zen. <\/span><span>Horren karietara,<br \/>\nmatxino-mugimendu bat sortu zen, Errepublika aldarrikatzen zuena, eta \u00abKomuna\u00bb<br \/>\ndeitu zena. Adolphe Thiersek agindua eman zuen erakunde konstituzionalak<br \/>\nVersaillesera lekualdatzeko. Komunak hainbat astez eutsi zion Parisen, harik<br \/>\neta 1871ko maiatzean armadak suntsitu zuen arte (\u00abVersaillesko tropek\u00bb), milaka<br \/>\nlagunek bizia galdu zuten erasoaldian. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bismarckek hainbat zigor ezarri<br \/>\nzizkion Frantziari, eta Alsazia eta Lorrena Alemaniari atxikiak geratu ziren.<br \/>\nEskualde horien galera gertaera umiliagarri eta bidegabe gisa iltzatuko zen<br \/>\nfrantziarren oroimenean, eta gaia behin eta berriro aipatu zen, 1914ko gerra<br \/>\niritsi arte. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1871ren ondoren, Thiers-ek zor<br \/>\npublikoa baliatu behar izan zuen, lehenbailehen Alemaniarekiko kontuak kitatuko<br \/>\nbazituen. Monarkia berrezartzea saihestu zen, baina \u00abErrepublika\u00bb terminoa ez<br \/>\nzen onartuko 1875era arte, Patrice Mac Mahon Errepublikaren presidentetzara<br \/>\n1873an iritsi ondoren. Erlijioak bizitza publikoan behar zuen lekuaren inguruko<br \/>\ngatazka larriagotu zen Instrukzio Publikoko ministro Jules Ferryrekin, hark<br \/>\nerlijiosoak hezkuntza publikotik kanpora egotzi eta lehen hezkuntza<br \/>\nderrigorrezkoa eta laikoa inposatu zituenean. Gai hark gorabehera ugari eragin<br \/>\nzituen Euskal Herri kontinentalean. Jules Ferryk sustatu zuen, gainera,<br \/>\nFrantziak \u00abmisio zibilizatzailea\u00bb zuelako ideia, eta politika kolonial oso bat<br \/>\nzabaldu zuen Tonkinen, Annamen, Madagaskarren, Marokon\u2026 <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garai hartako iskanbila<br \/>\npolitiko eta finantzarioen ondorioz, boterea kili-kolo egon zen. Esaterako,<br \/>\nPanamako iskanbilaren ondorioz. Ferdinand de Lesseps jatorriz baionarra zen,<br \/>\neta 1869an ospe handia zuen, Suezeko Kanalaren eraikuntzan izandako arrakastaren<br \/>\nondoren. Baina Panamako Kanalean egiten ari ziren obretan ustelkeria kasu bat<br \/>\natera zen argitara, eta gertaera hark milaka inbertsore ukitu zituen, afera<br \/>\nsonatu batean, atzetik antisemitismoaren lorratza sumatzen zela. Izan ere, ez<br \/>\nkasualitatez, Gobernuko errepublikazaleen aurkako kritikarik latzenetako bat<br \/>\nEdouard Drumontena izan baitzen, 1886an <i>La France juive <\/i>izeneko<br \/>\nliburuaren egilearena, hain zuzen ere. Liburu hark 200 argitaralditik goiti<br \/>\nizan zituen, 1914ra arte. Michael Winocken hitzetan, liburuak tesi bikaina<br \/>\nplanteatzen du, \u00abjuduen aurkako grina kristaua, antikapitalismo popularra eta<br \/>\narrazakeria modernoa\u00bb, elkar loturik. Euskal prentsan, 1893ko <i>Eskualduna <\/i>aldizkarian,<br \/>\nDrumonten alde agertu zen Jean Hiriart-Urruti: \u00abJuduak ditugula Frantzian nausi:<br \/>\ngu oro heien azpiko; beren eskuko dituztela kargu guziak, gako edo giltza eta<br \/>\ngider guziak, eta oroz gainetik gako guzietan lehena: dirua. Frantziako<br \/>\ndiruaren erdia juduek ebatsia darokutela, eta bertze erdia ebasten ari\u2026 hitz<br \/>\nbatez oro judu bilakatzen ari girela\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Handik urte gutxira, 1895ean,<br \/>\nDreyfus kasua lehertu zen. Dreyfus kapitaina judua zen; traizio handia egotzi<br \/>\nzioten, eta kontserbadoreek, <i>Eskualduna <\/i>aldizkaria ere tartean zela,<br \/>\nharen aurkako jazarpena abiarazi zuten. Leon Daudetek eta Barr\u00e8sek \u00abLigue de la<br \/>\nPatrie Fran\u00e7aise\u00bb mugimendua sortu zuten Dreyfusen aldekoei aurre egiteko.<br \/>\n20.000 lagun ere bildu zituen mugimenduak, eta karriketara atera ziren \u00abbota<br \/>\nditzagun kanpora judu guztiak makilakadaka\u00bb oihukatuz. Baiona ez zen<br \/>\nsalbuespena izan, eta Michel Elizanburu euskal idazleak, La Salletarra,<br \/>\nplanteatu zuen tesiaren arabera, ba omen zen hirukote gaizto bat, juduak,<br \/>\nfrankmasonak eta protestanteak osatzen zutena. Baina Dreyfusen aldeko<br \/>\nmugimendua ere sortu zen, besteak beste Emile Zolak sustatu zuena, <i>J\u2019accuse <\/i>artikulu<br \/>\nospetsua idatzi zuenean. Azkenean haren errugabetasuna frogatu bazen ere, ez<br \/>\nzen birgaitua izan 1906ra arte. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Indarkeria erruz agertzen zen<br \/>\nnonahi, arlo politikoan ere, batez ere mugimendu anarkistak erabilita; baina ez<br \/>\nzen bera bakarra. 1870ean Victor Noir izeneko kazetaria hil zuen Pierre<br \/>\nBonapartek. Napoleonen iloba eta Louis Lucien Bonaparteren anaia, alegia,<br \/>\nEuskal Herrian ospe handiko hizkuntzalaritza-lanen egilearen anaia zen Pierre<br \/>\nBonaparte. Errugabetu egin zuten, baina krimen hark ez zien batere mesederik<br \/>\negin bonapartistei. Beste atentatu ugari ere izan ziren, beste hainbeste motibo<br \/>\naldarrikatuta eginak, esate baterako Errepublikako presidente Sadi Carnot hil<br \/>\nzutenean, 1894an, Lyonen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Asaldura politiko handiko<br \/>\ntestuinguru hartan, ekonomiak beti aurrera jarraitzen zuen. Bigarren iraultza<br \/>\nindustriala iritsi zen, petrolioan, elektrizitatean eta automobilean<br \/>\noinarritua. Elite berria sortu zen, enpresaburu burgesek osatzen zutena,<br \/>\nbesteak beste, Schneider eta Wendel familien eskutik. 1898an Renault enpresa<br \/>\nsortu zen. Populazio aktiboaren langileen kopurua nabarmen handitu zen, 1870an<br \/>\n% 20 izatetik igaro baitzen % 30era, 1914an. Taylorismoaren lehenengo<br \/>\naplikazioak 1890ean sartu ziren. Artean, landa-mundua zen nagusi: 1914an<br \/>\npopulazio aktiboaren % 56 zen. Nekazaritza ez zen oso emankorra. 1913an,<br \/>\nindustriak ekoitzitako aberastasunak lehenengo aldiz gainditu zuen nekazaritzak<br \/>\nekoitzitakoa. Horrek piztu zuen landa-eremutik hirira jotzeko mugimendua.<br \/>\nMahastizaintzan hainbat krisialdi izan ziren, haietako bat 1907aren hasieran.<br \/>\nOrduan izandako manifestazioetan, 150.000 lagun bildu ziren B\u00e9ziersen eta<br \/>\n700.000 Montpellieren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Indar politiko eta sozial<br \/>\nberriak sortu ziren. 1905ean sortu zen Lanaren Nazioartekoaren Sekzio<br \/>\nFrantziarra (SFIO, Section fran\u00e7aise de l&#8217;Internationale ouvri\u00e8re), hainbat<br \/>\nindar sozialista bildu zituena, besteak beste Jules Guesde (erradikala) eta<br \/>\nJean Jaur\u00e8s (erreformista) zirela buru. 1894ko Waldeck-Rousseau Legeak<br \/>\nsindikatuak baimendu zituen, eta 1895ean Lanaren Konfederazio Orokorra (CGT,<br \/>\nConf\u00e9d\u00e9ration g\u00e9n\u00e9rale du travail) sortu zen, afiliazio-indize baxuarekin, eta<br \/>\ngreba orokorra erabiltzen zuela langile-klasearen baldintzetan hobekuntzak<br \/>\nlortzeko. Euskal Herri kontinentalean ere izan zen grebarik, batik bat Baionako<br \/>\nportuaren eremuan. Eguneko lanaldia 10 ordukoa zen artean ere, eta istripu<br \/>\nanitz izaten ziren, adibidez Courri\u00e8resko meatzetan, non 1.000 hildakotik goiti<br \/>\nere izan ziren. Laneko higieneari ia batere arretarik ez zitzaion ematen.<br \/>\n1892an, emakumeen eta umeen lana mugatzen zuen lege bat onetsi zen, eta 1906an<br \/>\nigandeetako jaieguna ezarri zen. Emakumeen baldintzek oso apalki egiten zuten<br \/>\naitzina: 1914an, 600 emakumek bakarrik zituzten batxilergoko ikasketak Frantzia<br \/>\nosoan. Eliteko emakumeak beren emantzipazioa aldarrikatzen hasi ziren. Modaren<br \/>\nmundua gero eta libreagoa zen 1890etik, eta <i>gar\u00e7onne <\/i>estiloa hedatu zen,<br \/>\nemakumea ile motz, zigarroa errez eta automobilak gidatuz erakutsi zituena.<br \/>\nBaina emantzipazio horrek politikarien (gizonak) etsaitasuna piztu zuen, batez<br \/>\nere boto-eskubideari zegokionez. Eskubide hori ez zitzaien onartu 1944ra arte (Espainian<br \/>\n1931n onartu zen, baina ondoren Francoren erregimenak indargabetu zuen). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Frantzian, 1870eko gerraren<br \/>\noroitzapenak Alemania etsai gorrotagarria bihurtu zuen. Eskoletan umeei tiro<br \/>\negiten irakasten zitzaien, gerrarako prestatu beharrez. Errekrutatzeko sistema<br \/>\naldatu zen. Eskuindarren zati bat hasiera batean nahitaezko errekrutatzearen<br \/>\naurka agertu bazen ere, armada profesionala nahiago zutelako, 1872ko legeak<br \/>\nzozketa bidezko errekrutamendua proposatu zuen, urtebete eta bost urte<br \/>\nbitarteko zerbitzuan aritzeko, kanpoan utzita maisuak eta apaizak. 1889ko lege<br \/>\nbatek eskualdeko errekrutatzea sustatu zuen, eta horrek zerbitzu militarraren<br \/>\nonarpena erraztu zuen. Baina Euskal Herriak, aldi horretan, desertzio-indize<br \/>\naltua erakutsi zuen, gainerako lekuen aldean. Hainbat aldaketa egin ondoren,<br \/>\n1905ean bertan behera utzi zen zozketa bidezko sistema, eta gazteen % 80<br \/>\nerrekrutatzen hasi ziren, bi urteko zerbitzua eman zezaten, eta ondoren,<br \/>\n1914an, hiru urtekoa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kanpo harremanen eremuan,<br \/>\ngerraren aurreko urteetan nabarmena izan zen aliantza eta domino-efektu sail<br \/>\nluze bat. 1914an, munduan kolonia gehien zuen bigarren herrialdea zen Frantzia,<br \/>\nbaina Europan aurrez aurre zituen potentzia handiak: Errusia, Alemania,<br \/>\nBritainia Handia, Austria-Hungaria, Italia eta Turkia. Errusiaren eta Turkiaren<br \/>\narteko 1877ko gerra Turkiaren porrotarekin amaitu zen, eta Bulgaria Errusiaren<br \/>\nkontrolpean egotera igaro zen. Hainbat herrialde balkanikok independentzia<br \/>\nlortu zuten, esaterako, Serbiak, Montenegrok eta Errumaniak. Errusia etsai<br \/>\nzuten potentzia handiek baimendu zuten Austria-Hungariak Serbia-Herzegovina<br \/>\nokupatu zezan; egosten ari zen Frantzisko Fernandoren aurkako erasoa. 1879an,<br \/>\nAlemania eta Austria, mesfidati Frantziaren eta Errusiaren asmoez, Aliantza<br \/>\nBikoitza izeneko akordiora iritsi ziren. 1882an, Italia Aliantza Hirukoitzari<br \/>\natxiki zitzaion. Beste alde batetik, Frantziak eta Britainia Handiak 1902an<br \/>\n\u00abEntente Cordiale\u00bb ituna sinatu zuten. Errusia 1905eko nahasmenduan murgilduta<br \/>\nzegoen, 1917ko erreboltak iragartzen zituzten gertakarietan, eta Japoniaren<br \/>\naurkako gerra galdu zuen. Garai hartan, politika aldetik modernizazio eskaseko<br \/>\nnazioa zen Errusia, gizarte ahula agertzen zuena, intentsitate handiko gerra<br \/>\nbati aurre egiteko gaitasunik gabea, eta horrek erraztu zuen erregimen<br \/>\nkomunista ezartzea, marxismo ortodoxoak halako konkista bat aurreikusi ez<br \/>\nbazuen ere, industria gutxi zuen eta nekazaritza nagusi zen herrialde batean.<br \/>\nErrusia hori bera zen, hain zuzen ere, 1907an Frantziarekin eta Britainia<br \/>\nHandiarekin bat egin zuena, Entente Hirukoitzean. Balkanetan gatazka anitz izan<br \/>\nziren, Turkiaren aurka edo herrialde balkanikoen artean. Metxa piztu zuena<br \/>\ngertakari bat izan zen: 1914an Sarajevon (Bosnia-Herzegovina) tronu austro-hungariarraren<br \/>\noinordeko Frantzisko Fernandoren aurka egindako atentatua. Parisen, uztailaren<br \/>\n31n, bakezale bat asasinatu zuten, Jean Jaur\u00e8s sozialista, eta abuztuaren 2an<br \/>\nmobilizazio orokorra dekretatu zen Frantzian. Hasieran, sozialistak bakarrik<br \/>\nagertu ziren gerraren aurka, baina handik gutxira batasun nazionalarekin bat<br \/>\negin zuten. Munduko gainerako herrialdeei dagokienez, Estatu Batuek ez zuten<br \/>\nesku hartu 1917ra arte, baina haien laguntza azkenean erabakigarria izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Historialariek hainbat<br \/>\ninterpretazio proposatzen dituzte Lehen Mundu Gerra ekarri zuten kausa<br \/>\nestrukturalak edo koiunturalak aztertzen dituztenean. Frantzian, gerra hark 20<br \/>\neta 27 urte bitarteko gizonezkoen % 27ren heriotza ekarri zuen; Euskal Herrian<br \/>\ndiren gerra-oroigarriei bisita bat egitea aski da izandako galeren ideia bat<br \/>\nizateko, batez ere landa-eremuetan izandakoei buruz. Josette Pontetek monumentu<br \/>\nhorien inguruan egindako lan bikainak gerra horren pisua azpimarratzen du,<br \/>\nEuskal Herrian 6.000 hildako utzi baitzituen (populazioaren % 3,3), eta beste<br \/>\nhainbeste zauritu, besamotz eta hankamotz. Galdutako giza bizitzez gain, gerra<br \/>\nhorrek, militarrak eta diplomatikoak gaindituta, populazio zibila eraman zuen<br \/>\nahalegin ikaragarria eta iraunkorra egitera, funtsezko tentsio moral eta<br \/>\nideologiko batekin, oroz gain defendatuz erasoari aurre egin behar zitzaiola,<br \/>\nlegea eta justizia defendatu behar zirela, eta hori egin behar zela \u00abbatasun<br \/>\nsakratu\u00bb eta erabat ukiezin batean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gerraren amaieran, Versaillesko<br \/>\nTratatua sinatu zen, Estatu Batuetako lehendakari Wilsonek formulatutako 14<br \/>\npuntuetan oinarrituta, eta muga-lerro berriak marraztu ziren. Poloniak<br \/>\nitsasorako irteera izan zezan Danzig hiriko arazoari emandako konponbidea, hain<br \/>\nzuzen ere, izan zen Bigarren Mundu Gerra hasteko Hitlerrek aldarrikatzen zituen<br \/>\npuntuetako bat. Tratatu haren ondorioz sortu zen, orobat, Nazioen Sozietatea,<br \/>\n1946ra arte funtzionatu zuena, eta gatazka berriak piztea galarazteko<br \/>\ngaitasunik izan ez zuena, barne dela Espainiako 1936ko gerra. Laburbilduz,<br \/>\nAustria-Hungaria txikituta geratu zen gatazkaren ondoren, Errusian erregimen<br \/>\nkomunista ezarri zen, Alemaniak ia lurralde osoa mantendu zuen, prezio oso<br \/>\naltua ordaindu behar izan bazuen ere, eta Italiak potentzia mugatua izaten<br \/>\njarraitu zuen. Frantzia garaile atera zen, baina gerrako eginahalak guztiz<br \/>\nunatuta utzi zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Handik urte batzuetara,<br \/>\nFrantziako Fronte Popularra sortu zen, eskuin muturreko liga paramilitarren<br \/>\naurkako erreakzio gisa, eta krisi ekonomikoaren aurka, baina orobat, langileei<br \/>\nlan-baldintza duinagoak eta hobeki ordainduak eskaintzeko asmoz. 1931n Frantzia<br \/>\nkrisi ekonomikoan murgildu zen, haren arrazoi bakarra ez zela 1929ko Estatu<br \/>\nBatuetako porrota, lehendik ere herrialdean atzeraldi ekonomikoaren zantzuak<br \/>\nsumatzen baitziren. Boterean zeuden erradikalak (Herriot, Daladier, Sarraut eta<br \/>\nChautemps) ez ziren gai izan politika ekonomiko sendo eta efikaz bat<br \/>\nabiarazteko. Eskuindarrak eta eskuin muturra herritarren haserrea profitatzen<br \/>\nsaiatu ziren, eta egoera horretan pizgarria izan zen Stavisky auzia, tartean<br \/>\ninplikatuta zegoela Baionako alkate erradikala, Joseph Garat. Berebiziko<br \/>\niskanbila piztu zen. Alexandre Stavisky iruzurgilea zen, Baionako Cr\u00e9dit<br \/>\nMunicipale bankuaren bonoak jaulkitzen zituena, batere kontrapartidarik gabe.<br \/>\nBaionako alkatearen konplizitatea profitatu zuen, haren karrera politikoa<br \/>\nhondoratuta utzirik. Baina Staviskyk eskarmentua zuen halako negozioetan, eta<br \/>\nbabesa ere bazuen. Historiak, ordea, beste bide bat hartu zuen, 1934ko<br \/>\nurtarrilaren 8an hilik aurkitu baitzuten, bere buruaz beste egin zuen, ala<br \/>\nbizitza kendu zioten, inoiz argitu ez dela. Eskuinak eta eskuin muturrak<br \/>\ngertakari horiek profitatu zituzten alderdi erradikalaren ustelkeria salatzeko.<br \/>\nGiroan tentsio handia sumatzen zen. Otsailaren 6an manifestazio bat izan zen,<br \/>\neskuin muturreko ligek deituta, eta hamabosten bat manifestari hil ziren,<br \/>\npoliziarekin izandako aurrez aurrekoetan. Leon Blumek berehala erreakzionatu<br \/>\nzuen eta Daladier izendatu zuen gobernuburu berria, handik gutxira kargua utzi<br \/>\nbazuen ere. Bidea libre geratu zen ezkerrarentzat, eta kontramanifestazioa<br \/>\nantolatu zuten otsailaren 12rako. Fronte Popularra sortu zen, Alderdi<br \/>\nKomunistaren laguntzaz, izan ere, gobernuan parte hartzen ez bazuen ere,<br \/>\nordurako onartua zuen, Kominternekin batera, bere etsai nagusia ez zela<br \/>\nmugimendu sozialista, eskuin muturra baizik. 1936ko hauteskundeek Frantziako<br \/>\nFronte Popularrari eman zioten garaipena, baina ez Euskal Herrian, non hiru<br \/>\nhautetsiak (Delzangles, de Coral eta Ibarnegarai) kontserbadoreak baitziren.<br \/>\nLeon Blumek zuzenduta, ekonomia suspertzen saiatu zen gobernua, arrakasta<br \/>\nhandirik lortu gabe. Hala ere, lan-astea 40 ordura murriztu zuen, eta 15<br \/>\neguneko oporraldi ordainduaz gozatzeko eskubidea ezarri zen, neurri biak ala<br \/>\nbiak langileen lan-baldintzetan egindako aitzinamendu handiak. Hitzarmen<br \/>\nkolektiboak sinatu zituen, eta aisialdiko jarduerak garatu zituen, Leo Lagrange<br \/>\nministroarekin batera\u2026 1937an, hainbat gorabeheraren ondoren, gobernua agudo<br \/>\nerori zen. Leporatu zitzaizkion gauzen artetik, azpimarragarria da gobernuak ez<br \/>\nekitea indar demokratiko antifrankisten eta euskal abertzaleen alde, jokabide<br \/>\nhorrek desengainua eragin zuelako ezkerreko askoren iritzian. Aldi hartan<br \/>\nbereziki gogorrak izan ziren eztabaidak, batez ere Leon Blumen aurka. Judua zen<br \/>\nbera, eta Charles Maurrasek idatzi zuenez: \u00abgizon hori fusilatu beharko<br \/>\nlitzateke, baina bizkarretik tiro eginda\u00bb. Gertu ziren gerra, kolaborazio eta<br \/>\nerresistentzia urteak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Historiari buruzko lanek ez<br \/>\ndute behar bezala islatzen euskal apaizgoaren eta Errepublikaren artean izan<br \/>\nziren gatazken intentsitatea. Horregatik, gure hari gidaria Xabier Itzainaren<br \/>\nlanak izanen dira, analisian zehatzak eta ongi idatziak baitira. Jean-Michel<br \/>\nBedecarraxen azterlana ere erabiliko dugu, euskarak gizartean betetzen zuen<br \/>\nlekua eta Elizak ematen zion garrantzia bikain azaltzen dituelako. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Itzainak azaltzen duenez,<br \/>\neuskal nortasuna eta nortasun katolikoa oinordetuak dira, bete beharrekoak, eta<br \/>\nestrategien objektu. Begien bistakoak izaten ahal ziren, baina aldi batzuetan<br \/>\n(adibidez, 1870etik 1936ra) nortasun horiek \u00abdagoeneko hain begi-bistakoak ez<br \/>\ndirenean\u00bb <i>trauma <\/i>sortzen da. Orduan, ideologia eta tradizioa bereiztea<br \/>\nzaila bihurtzen da. Swidlerrek, kultura aipatzen duenean, \u00abtresna-kutxa\u00bb (<i>tool<br \/>\nkit<\/i>) batekin alderatzen du; kulturak tradizioaren eta zentzu komunaren<br \/>\nerregistroetan funtzionatzen du egonkortasun-aldietan, baina<br \/>\nezegonkortasun-aldietan erregistro ideologiko batekin funtzionatzen du,<br \/>\nkoherentzia handi batekin, eta ekintzaren gainean nahita egindako kontrol<br \/>\nbatekin. Bi modu horiek eragiten dute euskal nortasunean eta nortasun katolikoan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Yves Lambertek egiten dituen<br \/>\nbereizkuntzak jasotzen ditu Itzainak. Haren irudiko, erlijioa gizakiaren<br \/>\ngainetik dauden izakien (Jainkoa) existentzian oinarritzen da, komunikazio-modu<br \/>\nsinbolikoetan (otoitza, erritua, sakrifizioa, kultua) eta komunitate-formetan<br \/>\n(erakundea, elizak, sektak), eta Itzainak trilogia batekin erlazionatzen ditu:<br \/>\nsinesmenak, praktikak eta egiturak, Emile Durkheimen sakratua\/profanoa<br \/>\noposizioa edo Max Weberren ikusmoldea gainditzeko. Beraz, eliza katolikoa,<br \/>\nerlijiosoek eta komunitate fededunak osatua, instituzio hierarkikoa eta<br \/>\nzentralista da, eta aldi berean, memoria politikoa, batez ere Estatua<br \/>\nerlatibizatzen duena; eta lurralde memoria bat ere barne hartzen dituen<br \/>\ninstituzioa da, egituren joskura batean, non identitatearen espazioak bere<br \/>\nlekua aurkitzen duen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>XIX<\/span><span>. mendearen bigarren erdian, Elizak \u00abekintza<br \/>\nkolektiborako apaizen errepertorio\u00bb bat ezarri zuen. Ekintza kolektiborako<br \/>\nbaldintzak detektatzen asmatu zuen, alegia, hiru hauek: aukera politikoen<br \/>\negitura, mobilizazioak sustatzen dituzten egituren izaera, eta<br \/>\ninterpretazio-modu berriak. Itzainak funtsezko ideia bat eransten du, alegia,<br \/>\nharen esanetan, eragile erlijiosoek espazio publikoa berreskuratzen zuten, eta<br \/>\naldi berean hitz legitimoaren monopolioa galtzen zuten. Euskal kleroa<br \/>\nmobilizazio-egitura oso eraginkorra izan zen, batzuetan horrek bere<br \/>\nhierarkiarekiko harreman gatazkatsuak ekarri bazizkion ere.<br \/>\nInterpretazio-moduei dagokienez, haien ustez Elizaren eta euskal nortasunaren<br \/>\negoera bidegabea zen, eta beraz, haien alde borrokatu behar zen. Guri dagokigun<br \/>\naldian, Euskal Herri kontinentalean, Elizak tradizioa, filiazioa, matxinada eta<br \/>\nbitartekaritza interpretatzeko erabiltzen zituen ereduetatik, lehenengoa zen,<br \/>\ntradizioarena, elkar lotzen zituena katolizismoa, euskal nortasuna eta<br \/>\npolitikan kontserbadorea izatea, eta 1870etik aitzina praktikatzen zena. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Itzainak berak sortu zuen<br \/>\n\u00abdisidentzia integratua\u00bb esaeraa, haren bidez azaltzeko, bai kleroaren<br \/>\nesparrua, bai iparraldeko euskaldunak estatu-nazioan asimilatu izatea (Itzaina,<br \/>\n2002). Izan ere, euskaldunak aipatzen dira estatu frantziarrak erlijio-aferei<br \/>\nematen dien tratua kritikatzeko. Baina ia ez da euskaldunen aipamenik egiten<br \/>\n\u00abnazio\u00bb frantziarrarekiko atxikimendua ezbaian jartzeko. Apaizek beste<br \/>\nirakurketa bat proposatu zuten Frantziako Iraultzaren sorrerari buruz, haien<br \/>\niritziz, hark ekarri baitzituen hainbat gaitz, besteak beste, Antzinako<br \/>\nErregimeneko eskubide probintzialen galera eta lurraldeen erreforma; hau da,<br \/>\nItzainak esan zuen bezala, Elizak proposatzen du \u00abirakurketa bakar bat<br \/>\ngertakari konplexu bati buruz\u00bb. Beste alde batetik, Hubert P\u00e8resek erakusten<br \/>\ndigu nola Eliza buru zuen mugimenduak sartzen duen \u00abherri txikia nazioaren<br \/>\nzerumuga biografikoan, etengabe mantendua eta egiaztatua errutinazko<br \/>\njardunbideetan\u00bb. Nazio errepublikarra, horrenbestez, bere burua eraikitzera<br \/>\niristen da, eta aldi berean, forma ematen diote oroimen iraultzaileak,<br \/>\nnazionalismoaz eta erregionalismoaz jabetzeak eta erlijio-gatazka gailentzeak.<br \/>\nEta 1870tik 1914ra bitartean, erlijio-gatazkak lehen planoa osorik bereganatzen<br \/>\ndu. Hala ere, emeki-emeki, Elizaren erasoek gero eta gutxiago seinalatzen dute<br \/>\nerregimen eta estatu frantziarra etsai gisa, eta ez dute inongo separatismorik<br \/>\ndefendatzen. Horrek banaketa ekarri zuen Elizaren hierarkiaren eta euskal<br \/>\napaizen artean, batzuetan gehiago eta besteetan gutxiago markatua. Horixe gertatu<br \/>\nzen, 1881ean, Ducellier gotzainarekin, ez baitzen bera apaiz gazteak bezain<br \/>\nerradikala \u2014iduriz behinik behin\u2014. Horrenbestez, agerian geratzen da nolako<br \/>\neragin indartsua duten hierarkia katoliko horren desadostasun-adierazpenek,<br \/>\nhaiei beharrezkoa iruditzen zaienean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1889-1890ko krisiaren ondoren,<br \/>\ngatazka politiko-erlijioso andana izan zen legegintza-hauteskundeetan. Berdoly<br \/>\nhautagai errepublikarrak Louis Etxeberri kontserbadorearen garaipena<br \/>\nbaliogabetzeko eskatu zuen. Berdoly lurjabe handia zen, eta Etxeberri Baigorriko<br \/>\nfamilia garrantzitsu baten oinordekoa. Argudiatzen zuen euskal apaizak bere<br \/>\naurka eta Etxeberriren alde aritu zirela. Bere erreklamazioa apaizek idatzi eta<br \/>\nbanatutako eskupaperetan oinarritu zuen. Hautaketa baliogabetu zen eta berriz<br \/>\nere egin ziren hauteskundeak; berriz ete Etxeberrik irabazi zuen, baina ez<br \/>\naurrekoan bezalako indarrez. Apaizak zigortu zituzten, haien soldata kenduta,<br \/>\nbaina hala ere, Diharrassary apaizak aldarrikatu zuen apaizek eskubidea zutela<br \/>\nfededunei botoa nori eman behar zioten esateko. Etxeberrik aurkeztu zuen<br \/>\nalegazioa, non haren fede on errepublikazalea azaltzen zuen, eta haren<br \/>\nfamiliaren tradizio demokratiko luzea (bederatzi diputatu), eta bidenabar<br \/>\niradoki zuen familia-sareek eta etxeak Euskal Herrian duten garrantzia, hala<br \/>\nnola oinordekotzaren sistemak berak ere, hark ongi ezagutzen eta defendatzen<br \/>\nzuenak. Haren arrazoibide konplexuak, guk sinplifikatu badugu ere, erakusten du<br \/>\nnoraino txirikordatzen ziren pentsaera kontserbadorean erlijioa, nortasuna eta<br \/>\npolitika. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aldi berean, Jauffret Baionako<br \/>\ngotzain izendatu izanak, galikano-ospea izaki, erreakzio gogorra eragin zuen<br \/>\nkleroaren zati baten aldetik. Tokiko hierarkiaren gainetik, eta nuntzioengana<br \/>\njo zuten, Baionako Lavigerie kardinalarengana eta parlamentari kontserbadoreengana.<br \/>\nBitartekaritza-lan konplexuak egin behar izan ziren. Krisi horrek erakusten du,<br \/>\nhalaber, tokiko kleroaren eta jaun kontserbadoreen arteko sintonia. Elizak bizi<br \/>\nzuen tokiko barne-krisia islatzen du, eta erreakzioen arteko desberdintasunak ere<br \/>\nbai, lurraldeen arabera. Diferentzia hori 1790eko lurralde-banaketaren gainetik<br \/>\nageri da, Kleroaren Konstituzio Zibilaren onarpenari dagokionez, eta horrek<br \/>\nanitz adierazten du jarreren iraunkortasunari buruz. Kleroaren protesta<br \/>\nkolektiboa handik aitzina mugaz bi aldeetara erabiliko zen<br \/>\nerreibindikapen-modua izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Itzainaren esanetan,<br \/>\nhainbestekoa izan zen apaizen inplikazioa non \u00abhauteskundeetan parte-hartzearen<br \/>\nprintzipioa erritu zibiko gisa hartu zen\u00bb, eta abstentzioa gaitzetsia ere izan<br \/>\nzen. Aldi hartan, hauteskundeetako parte-hartzearen tasa Bearnokoa baino<br \/>\naltuagoa zen, eta praktika erlijiosoarekin lotzen zen. Esan daiteke euskal<br \/>\nkleroak lagundu zuela \u00abaldaketarako botoaren errealitatea ezkutatzen, boto<br \/>\nkomunitarioaren estalkiaren azpian, aldi berean oso urruti geratzen zela<br \/>\niritzi-bototik\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Beste une gatazkatsu bat<br \/>\nElizaren eta Estatuaren arteko Banaketari buruzko Legearekin etorri zen. Batez<br \/>\nere katiximen inguruan piztu zen, 1903an, eta ondoren inbentarioen inguruan,<br \/>\n1906an. Inbentarioen kasua 1793ko erlijio-jazarpenen <i>remake <\/i>gisa<br \/>\naurkeztu zuen Elizak. Katiximen kasuari dagokionez, kontua da Combes ministro<br \/>\nzelarik, Paueko prefetak erabaki zuela, 1901ean, ez ordaintzea euskara<br \/>\nerabiltzen zuten apaizei. 94 meza-emaileetatik 52 haren esanetara makurtu<br \/>\nziren, baina egoera konpondu zen, modu paradoxikoan bada ere, Elizaren eta<br \/>\nEstatuaren arteko Banaketari buruzko Legearekin, hark baimendu baitzuen<br \/>\nkatixima euskaraz ematea. 1906an, inbentarioak zirela-eta, beste desadostasun<br \/>\nbat izan zen. Erlijio-eskolak itxi ziren, eta kongregazio erlijiosoetako kide<br \/>\ngehienek atzerrira alde egin behar izan zuten, esaterako, Baionako<br \/>\nSaint-Bernardeko barnetegikoek Donostiara alde egin zuten, eta Belloceko<br \/>\nfraideek Lazkaora. Legeak hiru printzipio jasotzen zituen: kultuan libre<br \/>\naritzea, Estatuak ordaindu gabe; kulturako erabiltzen ziren ondasunak<br \/>\naitortutako elkarte berrien esku uztea; eta eskualdatuko ziren ondasunen<br \/>\ninbentarioa egitea, Estatuaren agenteen eskutik. Horrenbestez, nolabaiteko<br \/>\nkomunikazio-askatasuna ematen zitzaion Elizari, baina Euskal Herrian, erreakzio<br \/>\nhagitz gogorra izan zen: eskaera bat egin zen, 100.000 sinadura bildu zituena,<br \/>\neta diozesiko apaiz guztiek sinatutako gutun bat era honetan hasten zen:<br \/>\n\u00abFrantzian Eliza eta Estatua elkar lotzen zituen lokarria, gure herrialdeari<br \/>\nehun urte luzez bakea ekarri diona, behin betiko eten da (<i>Baionako Diozesiko<br \/>\nurte-liburu katolikoak, <\/i>1905eko uztailaren 16a)\u00bb. Inbentarioek zama<br \/>\nsinboliko handia zuten. Pio X.a Aita Santua, 1903an hautatua, ez zen batere<br \/>\nmoldakor agertu eta banaketaren legea gaitzetsi zuen. Eliztarrek indarkeriaz<br \/>\nerreakzionatu zuten Nafarroa Beherean, Lapurdin, eta batez ere, Baionan,<br \/>\nMiarritzen, Hiriburun, Arrangoitzen, Itsasun eta Bidarrain, Frantziako zenbait<br \/>\ndepartamentu eta diozesitan izandako amaiera tragikoetara iritsi ez bazen ere.<br \/>\nGieure apezpikuak, Landetan jaiotako apezpiku berriak, eskola erlijiosoen<br \/>\nitxiera salatu zuen (guztira 238). Gobernuak Elizaren ondasunak konfiskatu<br \/>\nzituen; haien artean, Larresoroko apaizgaitegi txikia, eta hango apaizgaiak<br \/>\nBelloceko monasteriora erretiratu ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ordezkari<br \/>\nhautetsiei dagokienez, lau diputatu bearnesetatik hiruk banaketa-legearen alde<br \/>\nbozkatu zuten, baina hiru euskal diputatuek aurka bozkatu zuten. Azkenean,<br \/>\nEuskal Herriak, batez ere barnealdeko Euskal Herriak, argi erakutsi zuen aurka<br \/>\nzegoela. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina, egia esanda,<br \/>\naurkakotasuna gehiago izan zen praktikoa, ideologikoa baino. Ez dugu ahantzi<br \/>\nbehar 1875 eta 1882 bitartean Frantziako desertzioen laurdena Pirinio<br \/>\nBeheretako departamentuan gertatzen zirela (Soulet, 2004). Baina apaizak,<br \/>\nhasieran desertzioaren aldekotasun inplizitua erakusten bazuten, orain<br \/>\nfrantziar nazionalismoa laudorioz goresten zuten, eta 1914ko \u00absakrifizioaren<br \/>\napologia\u00bb horren une gorena omen zen (!). Jauntxoek leundu zituzten erregimen<br \/>\nerrepublikanoaren aurkako erasoak, eta Eliza defendatzen hasi ziren, su eta<br \/>\ngar. Itzainak sintetizatzen du apaizek \u00abnazionalismo frantziar organiko eta<br \/>\nkatoliko\u00bb baten unerik gorenean izan zuten rola, alde batera utzita<br \/>\n\u00abherritartasun errepublikazalea, non herritar bakoitzak une batean gobernatzaile<br \/>\neta hurrengoan gobernatua izateko duen gaitasuna sustatzen den\u00bb. Beste alde<br \/>\nbatetik, bai ipar Euskal Herrian, bai hegoaldean ere, antzematen da diferenteak<br \/>\nzirela gotzain agintarien jarrera negoziatzaile eta arautzaileak eta beheko<br \/>\napaizen jarrera erradikalagoak. Itzainak dioenez, gotzain agintariek \u00abNorbert<br \/>\nEliasek mendebaldeko sozializazio politikoarekin lotzen duen autokontrolaren<br \/>\nezarpenean lagundu zuten\u00bb. Botoaren legitimazioa nekazarien mobilizazio<br \/>\nbortitzen aurkako babesa zen. Baina euskal kleroak jarraitu zuen izaten indar<br \/>\nkolektibo bat, \u00abekintza kolektiboaren beste erregistro bat\u00bb ekarri zuena;<br \/>\naurrerago aztertuko dugu nolako bilakaera izan zuen. Itzainak \u00abfiliazioaren<br \/>\naldia\u00bb izendatu zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ezin da esan 1914 baino lehen<br \/>\neuskal abertzaletasunak indar handia zuenik ipar Euskal Herrian, eta 1918tik<br \/>\naitzina ere ez. Sabino Aranaren tesiak ez ziren oso arrakastatsuak izan Euskal<br \/>\nHerriaren alde honetan. Jacoben arabera, horren arrazoia zen Aranak iparraldeko<br \/>\nhiru herrialdeei ematen zien garrantzi eskasa, haren jarduketaren esparrua<br \/>\nBizkaian kontzentratzen baitzen lehenik, ondoren, hegoaldeko herrialdeetan, eta<br \/>\nazkenik, zazpi herrialdeetan. Gainera, euskal abertzaleen ikuspegitik,<br \/>\nkleroarekiko autonomiaz jardun behar zuen politikak, eta horrek ez zuen harrera<br \/>\nonik ipar Euskal Herriko kontserbadore katolikoen aldetik. Hainbat jaun<br \/>\nospetsuk, besteak beste, Pierre Broussainek edo Albert Constantinek, ideia<br \/>\nabertzaleak bultzatu nahi zituzten, baina lur elkorra topatu zuten, eginahalak<br \/>\neginda ere, batez ere, hizkuntzalaritzaren arloan. Biak ere medikuak ziren, eta<br \/>\nhautetsiak ziren (alkatea eta kontseilari nagusia), baina Albert Constantinek<br \/>\njarduera industriala ere bazuen, eta errepublikazale gisa aurkeztu zen, euskal<br \/>\nabertzaleen ideiak bazituen ere. Broussainekin elkar hartuta, <i>Eskualdun Ona <\/i>hamaboskaria<br \/>\njoera separatistako egunkaria bihurtzen ere saiatu zen, baina ez zuen erdietsi.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Apaiz batzuk modu sistematikoan<br \/>\nagertzen ziren hegoaldearen injerentzia ororen aurka; beste batzuk, berriz,<br \/>\nideologia berriak erakarrita sentitzen ziren. Hizkuntzaren auziari zegokionez,<br \/>\nados jartzea errazagoa izan zen, eta kultur erakundeak eratu ziren mugaz bi<br \/>\naldeetara, adibidez Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia, kleroaren parte-hartze<br \/>\noso handiarekin. Oro har, hizkuntzaren arloan adostasun handia bazegoen ere,<br \/>\naskok euskal mugimenduaren aurpegi politikoa errefusatzen zuten. Zaldubik,<br \/>\nesaterako, euskal kantu abertzaleak konposatzen zituen, baina ekintza<br \/>\npolitikorik ez zuen egiten. 1914ko gerraren garaian, Saint-Pierre apezpikuak,<br \/>\nidazle bikainak, euskal abertzaletasuna miresten zuen, eta aldi berean,<br \/>\nfrantziar patriota zela aldarrikatzen zuen, \u00ababerri txikia aberri handian\u00bb<br \/>\nsartzen zela defendatuta, horretan bikoiztasun txikienik ere atzeman gabe.<br \/>\nPentsaera horren irudiko, euskal nortasunak ez zuen estaldura politikoaren<br \/>\nbeharrik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Itzainak <i>Aitzina <\/i>mugimenduaren<br \/>\nesperientzia iragankorra aztertu zuen, lehenago Jean-Claude Larrondek<br \/>\nzehaztasun handiz egin zuen bezala. Ipar Euskal Herrian identitate-sentimendua<br \/>\ninstituzionalizatzeko ahalegina izan zen <i>Aitzina<\/i>. Mugimendu horrek ez<br \/>\nzuen sortu alderdi politiko autonomista edo erregionalista bat (horrek arazo<br \/>\nanitz saihestu zituen okupazio alemanaren garaian; arazo horiek, ordea, pisu<br \/>\nhandia izan zuten bretoien edo alsaziarren mugimenduetan). Mugimenduak Eusko Alderdi<br \/>\nJeltzalearen ikuspegi \u00abmoderatu\u00bb bat onetsi zuen, Sabino Arana Goiriren<br \/>\nhasierako jarreretatik nolabait urrun, separatismoa defendatzen ez zuena.<br \/>\nMugimenduak Elizaren eta Estatuaren arteko banaketa defendatzen zuen. Apaizek,<br \/>\ntartean Pierres Laffitek, lan handia egin zuten <i>Aitzina <\/i>aldizkarian.<br \/>\nTaldeak jarrera zuhurrak hartzen zituen, loturarik eten gabe, ez Bidasoz<br \/>\nbestaldeko abertzaleekin, ez tokiko euskal eskuindarrekin ere, baina tokiko<br \/>\neskuindarrak intrantsigenteak ziren, eta haien irudiko <i>Aitzina <\/i>aldizkariak<br \/>\noso diskurtso markatua zuen. Hala eta guztiz ere, <i>Aitzina <\/i>eskuinaren<br \/>\nalde agertu zen 1934an eta 1936an, aldekotasun hori murriztu bazen ere,<br \/>\nmatxinada frankista eta gerra iritsi zirenean. Euskal eskuindarrak Francoren<br \/>\nalde agertu ziren, tartean zirela Ibarnegarairen hitzaldi sutsuak, jenerala<br \/>\ngoretsiz eta Agirre gaitzetsiz. Baina <i>Aitzinak<\/i>, bistan denez, ezin zuen<br \/>\nhalakorik egin. Baionan, Biarritzen eta Hendaian ezker frantsesa bakarrik<br \/>\nagertu zen errepublikar espainiarren eta euskal abertzaleen alde eta Francoren<br \/>\nkontra. Lafittek defendatutako bitartekaritza-proposamena berehala gertatu zen<br \/>\nhutsala eta eutsi ezina. <i>Aitzinaren <\/i>inguruak etengabe lagundu zien<br \/>\nerrefuxiatuei. Kontrako aldean, 1930 eta 1937 bitartean, <i>Eskualduna <\/i>egunkariaren<br \/>\nzuzendari Yomingo Soubelet zegoen, 1942an euskarazko lan bat idatzi zuena<br \/>\nPetain goretsiz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskal identitatea eta<br \/>\nkatolikoa aztertuta, eta Elizak hari horretatik izan zuen rol garrantzitsua<br \/>\naintzat hartuta, eta gainetik aztertuta euskal abertzaletasunaren lehenengo<br \/>\nmanifestazioak, garrantzitsua iruditzen zaigu hizkuntzaren auzia eta Elizak eman<br \/>\nzion babesa aztertzea. Alde batetik, historiografiari lotutako arrazoiengatik,<br \/>\ngaia ezagutzen duten hainbatek aipatzen dutelako garai hartako erudituak eta<br \/>\nintelektualak hizkuntzan eta filologian zentratu zirela, azterketa historikoak<br \/>\nbaztertuta. Gainera, gai horri buruzko lan berri bat dugu, Jean-Michel<br \/>\nBedecarrax-ek egina, Xabier Itzainaren azterketaren osagarri egokia. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bedecarraxek, bere azterketa<br \/>\negiteko, Elizak 1909an egindako inkesta bat erabili du, hipotesi honetatik<br \/>\nabiatzeko: Eliza katolikoak modu nabarmenean lagundu zuen euskara Frantzian<br \/>\nmantentzen, <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendean eta <\/span><span>XX<\/span><span>. mendearen lehenengo bi herenetan, politika publikoek<br \/>\n(batez ere hezkuntza publikoak) mehatxatzen baitzuten haren erabilera,<br \/>\nfrantsesa modu esklusiboan erabiltzea sustatzen zutelako, eta beste alde<br \/>\nbatetik, ikuspegi orokorrago batetik, gizartean izandako aldaketek ere kalte<br \/>\negiten ziotelako. Egia da hizkuntzaren aldeko ekintza publikoa 1960-1970<br \/>\nhamarkadetan sortu zela, bereziki abertzaleen aldarrikapena zabaldu zenean ipar<br \/>\nEuskal Herrian, baina hizkuntzaren etorkizunaren inguruko kezka hagitzez<br \/>\nlehenago sortu zen. Iraultzaren ondoren, Hirugarren Errepublika argiki<br \/>\ndebekuaren zale agertu zen; orduan hasi zen Eliza euskararen aldeko ekintza<br \/>\nantolatua berariaz abiatzen. Elizbarrutiaren izenaren aldaketak, Baionakoa<br \/>\nizatetik Baiona, Leskarre eta Oloroekoa izatera igaro baitzen, elizbarrutian bi<br \/>\nhizkuntza bazirela (euskara eta okzitaniera) azpimarratzeko baliatu zen. Gieure<br \/>\napezpikuak, Baionako gotzaina urte luzez egon zenak, funtsezko rola izan zuen,<br \/>\neuskararen transmisioa sustatuz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hizkuntzaren erabilera masiboa<br \/>\negintza soziolinguistiko oso garrantzitsua da. 1851an, ipar Euskal Herriko<br \/>\n158.000 biztanleetatik, % 75 euskaraz mintzo zen. Ehunekoa hagitzez altuagoa<br \/>\nzen barnealdean, euskalkien presentzia handiarekin, lehenik Louis-Lucien<br \/>\nBonapartek jaso eta ondoren Bourciez eta Sacaze bildumek zehaztu zutenez,<br \/>\nlaikoek, hezkuntza publikoko irakasleen laguntzaz, egindako lanei esker. Izuran<br \/>\negindako bisita batean, Akademiako ikuskatzaileak zehaztu zuen Jauregi<br \/>\n(hurrengo belaunaldiko rugbylari ospetsuen familia berekoa) irakaslearen<br \/>\nemaztea euskaraz bakarrik mintzo zela, eta andrearen tonuagatik ondorioztatu<br \/>\nzuen senarrari errieta ematen ari zitzaiola. Funtzionario gehienek, esaterako,<br \/>\nUren eta Oihanen Departamentukoek, oso denbora laburrean ikasten zuten<br \/>\neuskaraz, murgiltze-metodoari esker. \u00abEuskaraz hitz egin, sentitu eta<br \/>\npentsatzen dute\u00bb, jaso zuen txosten batean, gogo txar ami\u00f1i batez, Orthezeko<br \/>\nFelix Pecaut lehen hezkuntzako ikuskatzaileak, 1880an. Gogora dezagun garai<br \/>\nhartan ez zegoela ez irratirik, ez eta bestelako bitartekorik ere, frantsesa<br \/>\nsartzeko herri euskaldunetan. Hizkuntza menperatzailea artean ez zen guztiz<br \/>\nzabaldua. Kostan, ordea, frantsesa zen nagusi. Biarritzen, adibidez, meza<br \/>\neuskaraz ematen zen, baina ez zen fededun anitz biltzen hartara. Beste alde<br \/>\nbatetik, kostan demografia azkar handitzen ari zen, eta Nafarroa Beherean eta<br \/>\nZuberoan, berriz, gainbeheran zen. Horrek ez zion, noski, mesede handirik<br \/>\negiten euskarari, bi eremu argiro bereiziak sortzen hasi baitziren, bai ikuspuntu<br \/>\ndemografikotik, bai ekonomikotik, bai hizkuntza aldetik ere. Gune<br \/>\nindustrialetan, Maulen, esaterako, edo Bokalen (immigratzaile ez euskaldunez<br \/>\nhandituak) euskara gainbehera azkarrean zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskaltzale batzuek, besteak<br \/>\nbeste, Pierre Lhandek, euskararen hizkuntza-sistema, inguruko hizkuntzetatik<br \/>\nhagitz desberdina, oztopo gisa ikusi zuten, \u00absorlekuaren inguruko mendiak baino<br \/>\nare gaindiezinagoa\u00bb. Bedecarraxek jaso zituen Uhartehiriko apaizaren hitzak:<br \/>\n\u00abGure eskuara, mantendua eta praktikatua, antidoto ahaltsua eta efikaza da<br \/>\nJainkorik gabeko eskolaren perbertsioaren aurka\u00bb. Ulergarria da euskara<br \/>\nosasun-hesi gisa ikustea. Gogoratu behar dugu Euskal Herrian hezkuntza ematen<br \/>\nzuten irakasleak departamentuan berean sortuak izaten zirela, bearnesak edo<br \/>\neuskaldunak, eta euskaraz edo okzitaniera-gaskoiez mintzo izaten zirela,<br \/>\neskolatik kanpo. Saiakerarik ere izan zen, esaterako Iren\u00e9e Carre pedagogoak<br \/>\neta Michel Breal hizkuntzalariak egindakoak, euskara baliatzeko<br \/>\nhezkuntza-metodoetan, baina ez zuten arrakasta handirik izan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eskolatik aparte, haren<br \/>\nfuntzioa hizkuntza frantsesa zabaltzea baitzen, euskara kaltetu zuten bestelako<br \/>\nhainbat faktore ere izan ziren; adibidez, emigrazioa, euskaldun anitzek alde<br \/>\negin baitzuten, batez ere Amerikara. 1909an, Aldudeko erretoreak jakinarazi<br \/>\nzuen herriko 500etik goiti herritar Amerikan bizi zirela. Haietatik oso gutxi<br \/>\nitzultzen ziren. Kostaldera ere emigrazio handia zen, eta euskaldun asko<br \/>\neuskara bazter uzten hasten ziren. Bedacarraxen arabera, mundu komunitarioan<br \/>\narrakala irekitzen hasi zen, komunitateko kideek bestelako bizimoduak bazirela<br \/>\ndeskubritu ahala. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Frantziako landa-eremuko<br \/>\nerlijio-jardunbideei buruzko mapa egin zuten Fernand Boulardek eta Gabrielle<br \/>\nBrasek 1950 inguruan, eta hark hiru eremu aurkezten ditu: herrialde kristauak,<br \/>\nkristau-tradiziorik gabeko herrialdeak, eta misio-herrialdeak. Herrialde kristautzat<br \/>\njotzen da herritar helduen % 45etik goiti igandeko mezaren entzule duena.<br \/>\nBaionako elizbarrutian, batez ere euskal eremuan, ehuneko hori nabarmen<br \/>\ngainditzen zen 1909an. Erlijio-jardunbide orokorra zela esan liteke,<br \/>\nez-praktikatzaileak bakan batzuk besterik ez baitziren. Combesen ministerioa<br \/>\ngoitik behera erortzea ekarri zuen espedienteen auziak agerian utzi zuenaren<br \/>\narabera, Estatuak funtzionarioen portaeraren gainean egiten zuen zaintzak<br \/>\nerlijioa modu publikoan praktikatzea galarazten ahal zien haiei. Praktikatzaile<br \/>\nez zirenak alogeno edo arrotz gisa ikusten ziren: funtzionarioak, eskekoak,<br \/>\nbearnesak, \u00abespainol baldarrak\u00bb. Bokale ere nabarmentzen zen, erlijio-praktika<br \/>\naskoz ere txikiagoagatik, eta oraindik ere herritarren gogoan da metalgintza<br \/>\nenpresako langileak \u00abgorriak\u00bb zirelako leloa. Gainerako erlijioei dagokienez,<br \/>\nkontuan izan behar da komunitate judu handia zegoela Saint-Esprit auzoan, eta<br \/>\nprotestanteak ez zirela anitz. Apaiz euskaldunek herritarren gainean gauzatzen<br \/>\nzuten aginpidea pisu handikoa zen: ezin konparatu da inguruko eskualdeekin,<br \/>\nesate baterako Landekin. 1900, 1909 eta 1929an kleroan sartu ziren gazteen<br \/>\nkopuruak behera egin zuen, baina, hala eta guztiz ere, Frantziako batez<br \/>\nbestekoa halako bi zen. Apaiz sekularren ehunekoa, 10.000 biztanleko, Frantzia<br \/>\nosoan % 13,5ekoa bazen 1904an, Euskal Herrian % 18,7koa zen; 1929an, berriz,<br \/>\nFrantzia osoan % 10,5ekoa zen, eta Euskal Herrian % 17,5ekoa. Frantzian<br \/>\ngainbehera handi samarra izan bazen ere, Euskal Herrian ia hutsaren hurrengoa<br \/>\nizan zen. 1923an, Euskal Herriko eta Bearnoko elizbarrutiko apaizen % 60,6<br \/>\neuskal jatorrikoa zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Itzainaren analisitik abiatuta,<br \/>\nintegrismoaren pisua agertzen da, Gerard Cholvyk eman zion adieran:<br \/>\n\u00aberlijioaren pribatizazioaren aurkako erreakzioa, kristautasuna bizitzaren arlo<br \/>\nguztietan berrestea sustatzen duena\u00bb. Cholvyk ez du zalantzarik baieztatzen<br \/>\nduenean modernitatearen erlijio baten aurka dagoela\u2026 zientziaren bidez<br \/>\nlortutako Aurrerapenean oinarritzen bada. Fundamentalismoak ez zituen bereizi<br \/>\nnahi eremu publikoa eta erlijioa. Begitan hartuak zituen pentsalari katoliko<br \/>\nmodernistak, zientzia profanoen ikerketa-metodoak aplikatu nahi baitzituzten<br \/>\nerlijio-zientzietan, esaterako teologian edo exegesian. 1907an, <i>Pascendi<br \/>\nDominici Gregis <\/i>entziklikak modernismo hura gaitzetsi zuen. Bestalde,<br \/>\nRalliement des Catholiques de France izeneko mugimenduari dagokionez, Dreyfus<br \/>\nauziak kalte egin zion, zeharka bazen ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eliza eta Estatua Banantzeari<br \/>\nburuzko Legea onetsi zenean, Fran\u00e7ois-Xavier Gieure apezpikuak, izendatuta izan<br \/>\nzenetik, egoera ulertzeko argitasun handia erakutsi zuen, eta antolatzeko<br \/>\ngaitasun handia ere bai, erreakzionatzeko eta epe luzera begira ekiteko. Oroz<br \/>\ngain, elizbarrutien independentzia materiala bermatu nahi zuen, eta eskola<br \/>\nkristauak kontserbatu. Elizak elizbarrutian izanen zuen etorkizuna Aita<br \/>\nSantuarekiko erabateko obedientziaren menpe zegoen. <i>Le Sillon <\/i>izeneko<br \/>\nmugimenduak defendatzen zituen jardunbide demokratikoagoen eskaerak ez ziren<br \/>\nkomenigarriak, Gieureren irudiko, eta <i>sillonistak <\/i>arrastoan sartzea<br \/>\nlortu zuen. Bisita pastoralek aukera eman zioten bertatik bertara ikusteko<br \/>\ninbentarioek eragindako gatazkak, eta orobat, gobernuak agindutako<br \/>\nkanporaketak, lehen aipatu ditugunak. Batez ere, euskarak bere diozesiko apaiz<br \/>\nanitzentzat zuen rola noraino zen funtsezkoa ohartu zen. Gogoratu behar dugu ez<br \/>\nzela Euskal Herrian jaioa, eta euskalduna ere ez zela. Maiz joaten omen zen<br \/>\nhegoaldeko Euskal Herrira, atzerrira alde egindako kongregazioetako kideak<br \/>\nbisitatzera, eta era horretan deskubritu zuen euskararen eta euskal<br \/>\nidentitatearen auziaren garrantzia, zentzurik zabalenean. 1909an ikerketa handi<br \/>\nbat abiarazi zuen, ondorioz 36 liburukiz osatutako dokumentu bat eman zuena.<br \/>\nBedecarraxen lanari esker ezagutu ahal izan da haren aberastasun guztia.<br \/>\nApezpikuak jakin nahi izan zuen euskarak jardunbide erlijiosoan betetzen zuen<br \/>\nlekua, baina eguneroko bizitza publikora ere zabaldu zuen ikerketa. Erantzunen<br \/>\nartean, arreta bereziz hartu behar da Jean Hiriart-Urrutik emandakoa. <i>Eskualduna<br \/>\n<\/i>egunkariko polemista aparta zen, eta \u00abelite etnikoko\u00bb kidetzat jotzen<br \/>\nahalko genuke, Jacobek adierazpideari ematen dion zentzuan. Deigarria da<br \/>\nHiriart-Urrutik ez egoztea euskararen gainbehera gobernuaren etsaigoari<br \/>\nbakarrik, edo euskara eskola publikoetan debekatzeari. Bi printzipio ezarri<br \/>\nzituen: alde batetik, haren planteamendua ez da batere separatista:<br \/>\n\u00abeuskaldunak frantses onak gara, Frantziako beste edonor bezala\u00bb. Ikusi dugunez,<br \/>\neta Xabier Itzainak behin eta berriro esaten duenez, borroka gogorrak<br \/>\nizanagatik ere, apaiz euskaldunek ez zuten auzitan jartzen ez erregimen<br \/>\npolitikoa, ez eta nazio frantsesarekiko atxikimendua ere. Beste printzipioa,<br \/>\nberriz, zera zen, alegia, euskaldunek identitate frantsesari ekarpenik egin<br \/>\nbehar bazioten, euskararen etorkizuna bermatu behar zela ezinbestez. Hizkuntza<br \/>\ngaltzea umiliazioa izanen litzateke euskaldunentzat. Bi printzipio horietatik<br \/>\nabiatuta, euskara, katolizismoa eta euskal kultura lotu zituen Hiriart-Urrutik,<br \/>\nbai eta ondoren beste anitzek aldarrikatu ere. Euskararen ondare-balioa<br \/>\nazpimarratzen zuen Hiriart-Urrutik, eta beraz, interes zientifiko handiko gaia<br \/>\nzela. Jarrera abila oso, nozioa nekez erasan baitzitekeen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hiriart-Urrutyk euskararen<br \/>\netsaien zerrenda ematea, erregimena barne, ez da harritzekoa; harrigarriagoa<br \/>\nda, ordea, haren ahotik entzutea hezkuntza katolikoak ez zuela behar adina<br \/>\ndefendatzen euskara. Salbazioa euskaldunen eskutik bakarrik etorriko zen, familien<br \/>\ntradizioa bermatuz, euskal apaizen laguntzarekin. Ikuspegi global eta<br \/>\nsoziolinguistikoa zuen Hiriart-Urrutyk euskararen auziari buruz. Beste alde<br \/>\nbatetik, Euskal Herriko apaizen prestakuntza hobetzea eskatu zuenean, barne<br \/>\nzela euskara irakastea apaizgaitegian, haren hitzak ez ziren alferrik galdu. <\/span><span>XX<\/span><span>. mendearen<br \/>\nhasieran Elizak ahalegin berezia eta iraunkorra egin zuen euskararen alde.<br \/>\nAhalegin hori, noski, interesatua zen, baina Gieurek bazekien, jakin,<br \/>\ngarrantzitsua zela apaiz masa kritiko bat izatea; haietako batzuk euskara sakon<br \/>\nikasten aritzen ahalko ziren. Gutuna baino lehen, euskararako apaiz<br \/>\n\u00abliberatuak\u00bb izatea sustatu zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1914ko gerrak, ordea, guztia<br \/>\nzapuztu zuen. Aita Santuak bere burua distantziakide mantendu nahi zuen gerran<br \/>\nziren alderdi guztiekiko, baina Baionako diozesiko Eliza katolikoak gerran ari<br \/>\nzen Aberriaren alde egin zuen, \u00abUnion Sacr\u00e9e\u00bb (batasun sakratua) izenaz ezaguna<br \/>\nden prozesuan. Beraz, Elizak Gobernuaren esanetara egon behar zuen, nahitaez,<br \/>\ngorroto bazuen ere. Trukean, Gobernua malguago agertu zen kultu eta<br \/>\nkongregazioekiko. Ezin dira neurri berarekin neurtu Lehen Mundu Gerraren<br \/>\nondorio bereziak, batez ere Euskal Herriko alderdi ideologikoari eta bertako<br \/>\nbiztanleen mentalitatearen eboluzioari dagokienez. Elizaren argitalpen guztiek<br \/>\neta sermoi guztiek patriotismo frantsesa azpimarratzen zuten mugarik gabe. Are<br \/>\ngehiago, politikari espainiarrak germanofiloak zirela susmatzera ere iritsi zen<br \/>\nEliza, eta bere gaitzespena apaiz karlisten taldera hedatu zuen. Ezin da esan<br \/>\nposizio horiek mesedegarriak izan zirenik hurbilpena sustatzeko <i>Eskualduna <\/i>aldizkariaren<br \/>\ninguruan bildutako euskal idazle eta kazetari ugarien eta Bidasoz bestaldean<br \/>\nordurako bere eragina erakusten ari zen mugimendu abertzalearen artean. Hala<br \/>\nere, Gieure gotzainak Eusko Ikaskuntzen Lehen Kongresuan parte hartu zuen,<br \/>\nO\u00f1atin, 1918an. Horren ondoren sortu zen, gerra garai betean, Eusko Ikaskuntza<br \/>\nerakundea. Bidea zabaldu zien Hiriart-Urrutiren ondorengo euskal idazle bikain<br \/>\nanitzi: Adema Zaldubi, Moulier Oxoby, Jean Saint-Pierre\u2026 Gerra amaituta,<br \/>\nBatasun Sakratuak ekarritako errekontziliazioaren ondoren, berehala sortu zen<br \/>\ngatazka, 1924an, <i>Cartel des Gauches <\/i>izeneko ezkerreko koalizioa<br \/>\nhauteskundeetan irabazle atera ondoren. Gotzain frantsesek Federazio Nazional<br \/>\nKatolikoaren (FNC) sorrera sustatu zuten, eta gerra aitzineko garaiko<br \/>\nintegrismoarekin bat egiten zuten manifestazio ugari antolatu ziren, erlijioa gauza<br \/>\npribatu huts gisa hartzearen aurkako errefusa agertuz. Baina Gieure kontzientea<br \/>\nzen auzi hura, benetan, ez zegoela irabazita, gerrak areagotutako aldaketa<br \/>\nbatzuek oso zaila egiten zutelako gerra aitzineko posizio ideologikoei eustea.<br \/>\nHorregatik, hain zuzen ere, idatzi zituen bi gutun pastoral, landa-eremutik<br \/>\nhirirako exodoari buruz eta jaiotza-kopuruei buruz. Gerra aitzineko urteetako<br \/>\nohitura-zabartzea, festak, aisialdiko jarduerak, janzkera edo gazteen<br \/>\nportaerak\u2026 ezinezkoa zen atzera itzultzea. Egoera horren aitzinean, Gieurek<br \/>\nondorioztatu zuen euskarari eusteko neurri argiak eta iraunkorrak hartu behar<br \/>\nzirela, eta korronte \u00aberregionalista\u00bb bat sustatu zuen. Antzeko korronte bat<br \/>\nabiatu zen Bretainian 1894an apaizgai batzuek sortu zutenean Bretoieraren<br \/>\nAkademia, <i>Kenvreuriez ar Brezoneg, <\/i>eta 1898an Bretainiako Batasun<br \/>\nErregionalista, alderdikideen % 17 apaizak zirela. Gieure eta Baionako<br \/>\nelizbarrutia, beranduago bazen ere, lotura bat ezarri zuten landa-eremutik alde<br \/>\negitearen \u2014\u00ablurraren abandonua\u00bb deitu zuten\u2014 eta erlijioaren ahultzearen<br \/>\nartean. Artikulu ugari idatzi ziren ohartaraziz behar-beharrezkoa zela,<br \/>\ngutxienik, bilakaera demografikoaren ondorioei galga ematea. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Saint-Pierre<br \/>\ngotzainak Anatole Monzie ministroaren aurka ekin zion, 1925ean tokiko<br \/>\nhizkuntzak eskolan irakastea galarazi zuenean. Gieurek bere inguruan bildu<br \/>\nzituen elizako pentsalari eta polemista talde bat, haien ikuspuntuak kemen<br \/>\nhandiz defendatu zituztenak. Euskal Herriko gazteen prestakuntzaren eginkizuna<br \/>\nindartu zuen, etengabeko ahalegina eginez Ustaritzeko apaizgaitegia sustatzeko<br \/>\neta hezkuntza katolikoa garatzeko. Larresoroko apaizgaitegia, 1733an sortu<br \/>\nzena, 1906an itxiarazi zuten, eta hango irakasleak kanpora egotzi zituzten.<br \/>\nAldi batez Bellocen ezarri ondoren, apaizgaitegia Ustaritzera itzuli zen, et<br \/>\nharen eginkizuna oso garrantzitsua izan zen etorkizuneko apaiz gazteen eta, oro<br \/>\nhar, euskal gazteen prestakuntzan. Apaizgaitegiak euskal kulturaren eragile<br \/>\nugari eman zituen, eta lana ere eman zien, haietan ezagunena Pierre Lafitte.<br \/>\n1936ko eta 1939ko gerren aurreko urteetan, Lafitte beti egon zen mugaz<br \/>\niparraldeko euskal mugimendu abertzalearen hasierako agerpenetatik hurbil,<br \/>\nEugene Goienetxerekin batera. Baina haren eragina ez zen <i>Aitzina <\/i>taldera<br \/>\nmugatu. Bistan denez, Euskal Herrian baziren intelektualak, Elizaren inguruan<br \/>\nez zirenak. Esaterako, intelektual talde handi batek Euskal Museoa abiarazi<br \/>\nzuen zenbait urte lehenago, eta <i>Bulletin du Mus\u00e9e Basque <\/i>izenekoa ere<br \/>\nbai, eta jarraitu zuten argitaratzen <i>Bulletin de la Soci\u00e9t\u00e9 des Sciences,<br \/>\nLettres et Arts de Bayonne <\/i>aldizkaria. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Horiez gain, hezkuntza-sistema<br \/>\npublikoko ikerlari anitz ere baziren. Haien artean baziren elizaren aurkako<br \/>\nhainbat, baina beste batzuek, berriz, Louis Colas egile emankorrak, esaterako,<br \/>\nharreman amultsua zuten apaizekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gieurek garrantzi handia eman<br \/>\nzion komunikazioari. Ulertzen zuen norainoko garrantzia zuen Elizaren<br \/>\nikuspuntuak askotariko bitartekoak erabiliz hedatzeak eta transmititzeak. Haren<br \/>\naurretik ere, <i>Eskualduna <\/i>aldizkaria funtsezkoa izan zen publiko<br \/>\neuskaldunari informazioa helarazteko. 1887an sortu zuen Louis Etxeberrik,<br \/>\nerrepublikazaleen <i>Le R\u00e9veil Basque <\/i>aldizkariari aurre egiteko asmoz.<br \/>\n1891n bultzada berria hartu zuen, Jean Hiriart-Urrutik egindako<br \/>\nberrantolatzeari esker. Erredakzioko gehienak apaizak ziren, eta haren<br \/>\nheriotzaren ondoren ere zuzendariak apaizak izan ziren: Gratien Adema, Jean<br \/>\nSaint-Pierre eta Sauveur Arotzarena. Aldizkaria, beraz, Elizaren kontrolpean<br \/>\nzegoen, eta astean 7.000 ale argitaratzen zituen 1908an; kopuru handia, balizko<br \/>\nirakurleen kopurua kontuan hartzen badugu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Gure Herria <\/span><\/i><span>aldizkariaren lehen alea 1921ean atera zen, eta edukiz<br \/>\nbestelakoa zen, Elizaren eraginpean argitaratzen ziren produktuen sailean<br \/>\nsartzen bazen ere. Idazle eta intelektual katoliko gehienak bildu zituen (lehen<br \/>\naipatutakoez gain, Jean Barbier, Jean Elizalde Zerbitzari eta Pierre Lhande ere<br \/>\naritu ziren), baina pentsalari laikorik ere bazen, adibidez Henri Gavel<br \/>\nhispanista, euskararen gramatika bat egin zuena. Beste alde batetik, aztertzen<br \/>\nari garen garaian sortutako kultur elkarteetatik gutxi ziren Elizaren eraginik<br \/>\nezagutzen ez zutenak. Adibidez, <i>Euskaltzaleen Biltzarra <\/i>1901ean sortu<br \/>\nzen, eta 1933an 53 apaiz zituen bazkide. Euskaltzaindia 1918an sortu zenean,<br \/>\nElizaren zuzeneko kontrolpean ez bazegoen ere \u2014arestian aipatu den O\u00f1atiko<br \/>\nKongresuaren ondoren sortu zen, Eusko Ikaskuntzaren bultzadaz\u2014, lehenengo<br \/>\nhamabi akademiakideetatik zazpi apaizak ziren, tartean zirela Martin<br \/>\nLanderretxe baxenafarra eta Pierre Lhande zuberotarra. Honek Lafitterekin<br \/>\nbatera argitaratutako hiztegia, ehun urte igaro ondoren ere, funtsezkoa da.<br \/>\nGieurek bultzatu nahi zuen hizkuntza-tresneriaren osagaietako bat zen. Elizaren<br \/>\neragin nabarmena zuten jarduera horiek guztiak aztertuta, pentsatzen ahal dugu,<br \/>\nBedecarraxek bezala, ez zela kasualitatez, bereziki Gieureren bultzadagatik,<br \/>\nEliza katolikoak kulturaren eta euskararen alde egin zuen ahalegina gogoeta<br \/>\nburutsu baten emaitza, efikazia kementsu batez burutua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Beraz, Bedacarraxen ikuspuntua<br \/>\negokitzat jotzen ahal dugu, baieztatzen duenean euskal kleroa \u00abkolektibo<br \/>\nintelektual gramscianoa\u00bb zela, formula hori nahiago baitzuen, James E. Jacoben<br \/>\n\u00abelite etnikoa\u00bb adierazpidearen aldean. Gramsciren arabera, geruza sozial<br \/>\nberezi batek, intelektualez osatua, rol garrantzitsua betetzen du gizarteen<br \/>\nhistorian, haren ardura baita artikulatzea superestruktura eta infraestruktura,<br \/>\nzentzu marxistan. Superestrukturak irudikatzen du gizarte zibilaren eta gizarte<br \/>\npolitikoaren arteko konbinaketa. Infraestruktura da produkzio modua. Biek<br \/>\nosatzen dute \u00abbloke historiko\u00bb bat. <\/span><span>Bloke historiko batetik beste batera<br \/>\nigarotzeko, ezinbestekoa zen bloke historiko berriarekin bat egin zuten<br \/>\nintelektual organikoen ekarpena. Bedecarraxek onartzen du Gramsciren<br \/>\npentsamenduaren laburpen soil bat egiten duela, konplexua baita gaia, baina pentsatzekoa<br \/>\nda klero euskalduna, aztergai dugun 1900 eta 1936 bitarteko garaian, bere<br \/>\nprestakuntzagatik eta hezkuntza landuagatik, talde homogeneo bat osatzen zuela,<br \/>\njaun laikoengandik hurbil zegoena, maiz ikastetxe bereko ikaskideak izan<br \/>\nbaitziren. Klero horrek eginkizun argia bete zuen kontzientzien zuzendaritzan,<br \/>\nbai bizitza publikoan, bai pribatuan ere. Gainera, eguneroko bizitzan<br \/>\nfrantsesaz bestelako hizkuntza bat erabili zuen, eta horrek lagundu zuen<br \/>\neuskarak prestigioa guztiz galdu ez zezan. Aztertu beharko litzateke ea<br \/>\nerreakzio horrek antzekotasunik ba ote duen hego Euskal Herriko karlismoak izan<br \/>\nzuenarekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hala ere, Elizak kontrolatzen zuen hezkuntza-sisteman, euskara hutsaren<br \/>\nhurrengo bilakatu zen. 1901eko eta 1904ko legeek 96 eskoletan eragin zuten, eta<br \/>\nhaien berrantolaketak arazo larriak planteatu zituen. 1909an Gieure gotzainak<br \/>\nBidasoz bestaldeko eskolen egoerarekin alderatu zuen iparraldeko eskolen<br \/>\negoera, hegoaldean hezkuntzaren gaineko ikuskaritza-eskubidea gordetzen<br \/>\nbaitzuten, gobernu espainiarraren aurrean. Irakasle katolikoen prestakuntza<br \/>\n1906an abiarazi zen, kontratazioa bezala. Lehen hezkuntzan neskato gehiago<br \/>\nzeuden mutiko baino. Klaseak frantsesez ematen ziren, eta irakasleetako anitz<br \/>\nlaikoak ziren, eta ez ziren tokian berean kontratatu edo Euskal Herrian<br \/>\nprestatu. Horrek guztiak kalte eragiten zion euskararen irakaskuntzari. Gieure<br \/>\nmonsinoreak erreakzionatu zuen, eta eskualdeko ikasketen ziklo bat sortu zuen<br \/>\napaiztegian, irakasle ugari prestatu ahal izateko. Baina neurri horrek emaitza<br \/>\neskasa izan zuen. Garroko gazteluan, Lekornen, Baionako hiriaren laguntzaz<br \/>\nsortutako nekazaritza institutuak berak ere arrakasta urria izan zuen.<br \/>\nSalbuespena Uztaritze izan zen, non Pierre Lafittek ikuspegi pedagogikoa ezarri<br \/>\nzuen, eta tresna pedagogikoak sortzeko gaitasun handia erakutsi zuen (hiztegia,<br \/>\nantologia). <\/span><span>Gieureren ahaleginaren<br \/>\narrakasta eskasa maisu katolikoa izateko ikasketen erakargarritasun faltari<br \/>\negozten dio Bedecarraxek. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskal identitatearen eta<br \/>\nidentitate katolikoaren gaineko azalpen honetan, hizkuntzak zuen lekua eta<br \/>\nElizaren ekintza ere aztertu ditugu, eta amaitzeko, Bedecarraxen lanean<br \/>\ninspiratutako sintesi bat proposatzen ahal dugu. 1905eko Banantze Legeak<br \/>\namaiera eman zion, printzipioz, Estatuak kultuen administrazioaren gainean<br \/>\neragiten zuen esku-hartzeari. Gieure gotzain borrokalari eta ez-euskaldunak<br \/>\nberehala ulertu zuen euskara funtsezko elementua zela, palanka edo talkarako<br \/>\ntresna gisa, modernismoaren aurka eta integrismoaren alde egiteko. Euskara<br \/>\nkomunikazio-kanal bizkorra zen Elizaren eta herritar euskaldunen artean. Tokiko<br \/>\nhierarkia katolikoa gotzainaren alde zegoen, bai bataila politikoetan, bai<br \/>\neuskararen sustapenean ere. Euskal kleroak rol induktiboa izaten ahal zuen<br \/>\nmodernismoaren aurkako eredu bat defendatzeko, gizarte-eredu tradizional baten<br \/>\nalde, hizkuntzan eta erlijioan oinarritua. Kleroaren ahaleginak euskara eremu<br \/>\npribatutik atera zuen, eta esku-hartze horrek euskara babestu zuen higadura<br \/>\nazkar batetik (Euskal Herriaren inguruko lurraldeetara begiratzen badugu,<br \/>\ngaskoi-okzitaniera, adibidez, hagitzez ere azkarrago ahuldu zen). Eginahal<br \/>\nhorrekin batera, kultur ekoizpen handia etorri zen, predikuetan, prentsan,<br \/>\nliburuetan eta musikan, gazte ugariri aukera emanez hizkuntza eta kulturaren<br \/>\ngutxieneko transmisio bat jasotzeko. Irakaskuntzaren baldintza kaskarrek,<br \/>\nordea, eskola-sistema ahuldu zuten, hezkuntza publikoak, zalantzarik gabe,<br \/>\nkalitate hobea eta gizartean goiti egiteko esperantza gehiago eskaintzen zituen<br \/>\nune batean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Esan dugun moduan, garai<br \/>\nhartako jarduera politikoa gertakari eta tentsioz betea izan zen, eta horrek<br \/>\npentsarazten ahal du ekonomia nolabait trabatuta egon zela. Baina<br \/>\nhistorialariek eta geografoek, adibidez Theodore Lefebvrek 1933an, eta ondoren,<br \/>\nMartine Bacquek, erakutsi dute 1870-1914 aldian Euskal Herriko geldialdia ez<br \/>\nzela izan beste leku batzuetakoa baino larriagoa. Askotan aurkeztu da Euskal<br \/>\nHerri kontinentala atzerapenaren eta aldaketaren errefusaren eredua bailitzan,<br \/>\nbere arkaismo ekonomikoan eta kultura-isolamenduan hertsia, bere<br \/>\nhizkuntza-isolamenduan bezala. Eredu horretan, euskal nekazariak mentalitate<br \/>\nhertsiko lurjabe txikiaren arketipoa dirudi, hazkundearen blokeoaren ardura<br \/>\nduena, eta fosil biziaren estatus arbuiagarria duena. Gogora etortzen zaigu<br \/>\nJacques Alli\u00e8resek onberatasunez egiten zuen egiten zuen konparazioa, batzuetan<br \/>\neuskara \u00abzelakanto\u00bb bat zela esaten baitzuen, antzinatasunagatik; baina, kasu<br \/>\nhonetan, antzinatasuna aurkezten da hizkuntza hori erabiltzen duen edo lurralde<br \/>\nhorretan bizi den komunitate osoa kaltetzen duen desabantaila gisa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Historialariak ez dira sobera<br \/>\nsartu arlo horretan (Goienetxe, 1992; Bidart, 2001) eta haien ikerketak<br \/>\nzentratu dituzte alteritatean, tradizioetan, antropologian eta arkeologian.<br \/>\nBerezitasuna azpimarratu izan dute, euskal gizarte idealizatu bat aurkezteari<br \/>\nmuzin egin gabe, Julio Caro Baroja dela horren salbuespen aipagarria. Horri<br \/>\nerantsi behar zaio <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendeko Eliza antierrepublikanoaren eszenatoki<br \/>\nkatastrofikoa, eta Frantziako Iraultza gaizto baten inguruan egiten zuen<br \/>\nirakurketa, lehen aipatu dugun moduan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina nekazari eta abeltzainen<br \/>\nkomunitateak eboluzionatuta zeuden. Baserria ondare zatiezina eta besterenezina<br \/>\nagertzen bada ere, etxea eta lana batzen dituen unitate gisa, eta etxea <\/span><span>XX<\/span><span>. mendera arte<br \/>\niraun zuen instituzio gisa, egiaz, guztia eboluzionatuta zegoen. Nekazarien<br \/>\nkomunitateak jarraitu zuen kudeatzen, neurri txikiagoan bada ere, jabego<br \/>\nkolektibo zabalak, departamentuaren heren bat zirenak. Komunitate arteko<br \/>\ngatazkak izan ziren. Behartsuak eta herentziarik gabeko seme-alabak behin eta<br \/>\nberriro agertzen zen arazoa zen, eta apartzeria oso hedatuta zegoen, nekazariak<br \/>\nez zirelako beti lurjabeak. Gainera, aurrerapen teknikoei esker bizimodu<br \/>\nberriak agertu ziren, 1850etik 1939ko gerra aurreko garaira arte. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aldaketarik gabe iraun zuten<br \/>\nalderdietatik, azpimarragarria da landa-ustiategi txikien iraunkortasuna,<br \/>\npronostiko guztiei aurre eginez tinko eutsi ziotelako aldi horretan guztian.<br \/>\nBatzuetan \u00abgizarte-kontserbazioaren eragile\u00bb gisa hartzen dira, \u00abnahasmen kolektibistaren\u00bb<br \/>\naurrez aurre (Auguste Souchon). Blochek azpimarratu zuen ustiategi txikiek<br \/>\nnekazarien botoan izan zuen eragina. Ustiategia baino gehiago, jabegoa zen rol<br \/>\ngarrantzitsua jokatzen zuena. Baina euskal nekazaria ez zen beti lurjabea;<br \/>\nbatzuetan maizterra, nekazaria, ekoizlea eta kontsumitzailea ere izaten zen.<br \/>\nAskotan uste izaten zen ustiategi txikiek arrazionaltasunari egindako desafioa<br \/>\nirudikatzen zutela, edo errutinaren ondorioz sortutako fenomenoa, eta ez<br \/>\nzekitela bidea zabalik uzten ustiategi handi kapitalista edo<br \/>\nkolektibizatuarentzat; baina esan behar da maiz ekoizle txiki horiek izaten<br \/>\nzirela, hain zuzen ere, aurrerapen tekniko handiak abiarazten lehenak, eta<br \/>\nemaitza kualitatibo hobeak lortzen zituztela. Horren arrazoia da Euskal Herriko<br \/>\nustiategi txikia ez zela unitate ekonomiko arrunta soilik, haren helburua<br \/>\nbaitzen familiaren behar guztiak asetzea. Jarduera-aniztasuna gauza ohikoa zen.<br \/>\nEsate baterako, Martin Bacquek esaten du bereizketa-falta bikoitza zela: ez<br \/>\nziren bereizten familia eta enpresa, eta nekazari-lana eta bestelako lana ere<br \/>\nez. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Landetxe horien historia,<br \/>\nberaz, sarbide egokia izan daiteke <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendeko landa-eremuko gizarteen gaineko irakurketa<br \/>\nberri bat egiteko. Theodore Lefebvreren sintesi zabalaren edo Laborderen<br \/>\nlanaren aldean, Bacquek mikroanalisia nahiago izan zuen, bizitza ekonomikorako,<br \/>\ndemografikorako eta politikorako Xabier Itzainak, Paul Etxemendik, Jean-Claude<br \/>\nLarrondek eta argitaratu gabeko beste hainbeste unibertsitate-lanek egindako<br \/>\nhautu bera lehenetsiz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ustiategi txikia eta handiagoak<br \/>\nbereizteko muga ezartzea gauza zaila da eta, oro har, 5 eta 10 hektarea<br \/>\nbitartean kokatzen da. 1892an gutxi goiti-beheiti 19.000 ustiategi zeuden ipar<br \/>\nEuskal Herrian. Eskualdea zatikatuta zegoen, haranetan eta itxuraz zein bere<br \/>\nbaitara bildutako barrutietan. Martin Bacquek dio hamar urtez behin egiten<br \/>\nziren nekazaritza-inkestak batzuetan etsigarriak direla, akatsak ugari izaten<br \/>\ndirelako; hala ere, haietatik ondorioztatu daiteke Baionako eta Mauleko<br \/>\nbarrutietan, 1852 eta 1892 bitartean, ustiategien kopurua handitu egin zela,<br \/>\neta errentamenduko nekazaritzaren hazkundeak konpentsatu zuela apartzeriaren<br \/>\natzerakada motela. Jornalarien kopurua izugarri murriztu zen. Ustiategien batez<br \/>\nbesteko tamaina 5 hektareakoa zen, 3 behi eta 12 ardi zituztela batez beste<br \/>\nbakoitzean, eta lan-eskua ez zen izaten familiarena bakarrik. Informazio gutxi<br \/>\ndugu produkzioaren bolumenari buruz. Batez bestekoak aipatzen dira, baina<br \/>\nustiategi oso txikien kopurua murrizten ari zen, eta 5 hektarea inguruko ustiategiak,<br \/>\nberriro ugaritzen ari ziren. Ustiategien % 90ek iraun egiten zuten belaunaldi<br \/>\nbatetik bestera. 5 hektareako ustiategien % 80k bi belaunaldiz irauten zuten,<br \/>\nedo are handitu ere egiten ziren. 5 hektareako tamaina izan daiteke, beraz,<br \/>\nbideragarritasunaren atalasea, eta horixe izan zen atalase ugariena, 1940ra<br \/>\narte. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>M. Bacquek aurkeztu zuen Azkain<br \/>\nherriari buruzko monografiko bat, eta hainbat gauza argitzen ditu. <\/span><span>1754an Haranederrea<br \/>\nizeneko baserria jabegoan hartzeko erritu bat aurkitzen dugu. Jabe berria<br \/>\nemakume bat da, marinel baten alarguna, eta lurzati bakoitzeko zokorrez eta<br \/>\nbelarraz jabetzen da, barne direla <i>\u00abpadouans\u00bb <\/i>edo itxitura gabeko<br \/>\nbazkalekuak, <i>larrainak <\/i>(zuhaitzez landatutako partzelak) eta iratzeak<br \/>\n(garrantzitsuak oheak prestatzeko), eta tximiniako <i>laratza <\/i>ukitzen du,<br \/>\nlapikoak esekitzekoa, eta itxitura guztiak ere bai. Jabego hori garrantzitsua<br \/>\nda 2021ean oraindik ere, eta Haranederrea izenari eusten dio. 1832an bazen<br \/>\nlehen ustiategi bat, 18 hektareakoa, zuzeneko landetxe batekin eta lau<br \/>\nmaizter-landetxerekin. 1865 eta 1892 bitartean, haren jabeek 20 hektarea oihan<br \/>\neta bazkaleku erosi zituzten; horrenbestez, 40 hektareara iritsi zen, 1.740<br \/>\nzuhaitz landatuta, eta bere landare-produkzioarekin, 1940ra arte, baina etekin<br \/>\ngutxirekin auzo-jabegoetan. Belaunaldi bakoitzean, premu eta oinordeko bakar<br \/>\nbatek hartzen zituen beregain ustiategia eta maizter-landetxeak. Landetxe<br \/>\nnagusiak bere garrantzia handitu zuen maizter-landetxeen aldean. Aldaketak,<br \/>\ntxikiak baziren ere, nabarmenak ziren: besteak beste, gaztainadiak garbitu<br \/>\nzituzten gaitzaren ondoren, eta udalari 1865an basobera zati bat erosi zioten.<br \/>\nSagastiak kendu zituzten, sagardoa lehen Ternuako marinelei saltzen<br \/>\nzitzaielako, baina haien kopurua izugarri gutxitu zelako. <\/span><span>Laborantza ustiategiaren erdigunean bildu zen, eta<br \/>\nazalera pixka bat murriztu zuen; belardiak, berriz, azienda handitu ahala<br \/>\nzabaldu ziren. 1942an, Haranederrea ustiategi nagusia bihurtu zen, ardi eta<br \/>\nbehi hazkuntzagatik, aldi berean eusten ziola apartzeria-jarduerari. Jabegoa<br \/>\nhandia zen, eta Haranederreko jabeak, gainera, herriko handiki ospetsuak izan<br \/>\nziren, eta haietako asko elizjende prestuak izatera iritsi ziren, hainbat<br \/>\nbelaunaldiz. Grazi deiturako bat, Haranederreko etxekoa, alkatea izan zen<br \/>\n1877an, eta haren hainbat ondorengok ere kargu hori bete zuten, 1963ra arte;<br \/>\nbeste batzuk gotzain misiolariak izan ziren. Landetxe horren jabeak<br \/>\nbitartekari-eginkizunetan aritu ziren landa-auzietan, beren ideia<br \/>\nultrakatolikoetatik, betiere. Aztertzen ari garen aldian egin zuen ibilbidean<br \/>\nez dira falta aldaketa garrantzitsuak. Etxe horrek jakin zuen konbinatzen<br \/>\nlurrak biltzea, mendearen amaierako gizarteak eta ekonomiak izan zuten<br \/>\nberrikuntza-une egokian, politikan eta gizartean goiti egitearekin. Azkaingo<br \/>\nMilorbaita baserriaren kasua guztiz desberdina da. Ustiategiak 30 area besterik<br \/>\nez zuen, oso azalera urria 1851ean. Aita marinela zen, ama marinelen lanetik<br \/>\nbizi zen, eta seme-alabek hirugarren sektorera jo zuten. Nekazaritza-helburua<br \/>\ngaldu zen eta baserria Villa Rosita bihurtu zen, Donibane Lohizuneren aldiriko<br \/>\nbeste Azkain bat iragarriz. Beste kasu bat da Urrutxagakoborda baserria. Martin<br \/>\nChardiet zen jabea, marinela, itsasoan hilko zena. 1864an Nafarroatik alde<br \/>\negindako Luberriaga familia karlistak erosi zuen, hasiera batean maizter egon<br \/>\nondoren. Baserria erosteko familiaren laguntza izan zuten, eta beharbada,<br \/>\nmugako \u00abgaueko lanak\u00bb ere laguntza handi samarra eman izanen zuen, familiarrek<br \/>\nahoz kontatzen dutenaren arabera, halakoen erregistrorik, noski, ez baita<br \/>\ngorde. Ustiategia 12 hektarea izatera ere iritsi zen, eta aldameneko baserria<br \/>\nere, Apitouchenborda, erosi zuen aurrerago, eta ondoren Achaflabaita landetxea<br \/>\nere bai; baina Urritxagakoborda ustiategia bigarren planoan geratu zen, familia<br \/>\nhirigunera hurbildu eta laborantzaz besteko jardueretan hasi zenean.<br \/>\nMikromigrazioa zen, ez Estatu Batuetara aldegindako jende andana bezain<br \/>\nikusgarria, baina komunitatearen aldaketak agerian jartzen ditu. Biztanleen<br \/>\nmobilizazio horri gehitu behar zaio lurren mugimendua. M. Bacquek sen onez<br \/>\nikusten du aldaketa horietan gizarte-mailak zuen garrantzia. Bi aldi garrantzitsu<br \/>\nazpimarratzen ditu: 1870eko hamarkadan, ustiategi txikiak ongi mantendu ziren,<br \/>\nbaina mendearen bukaeran, ustiategien kontzentrazioa areagotu zen,<br \/>\nnekazaritzaren modernizazioarekin, unean-uneko gorabehera horiek berehalako<br \/>\neraginik ez bazuten ere denbora familiarrean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1933an,<br \/>\nEuskal Herriko bizimoduen sintesi bat aurkeztu zuen Lefebvrek, berak Ekialdeko<br \/>\nPirinio Atlantikoak deitzen zuen eremua aztertuta. Haren irudiko, eboluzioa<br \/>\nareagotu zen <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendearen erditik aitzina,<br \/>\nindustriak ekoizten zituelako uzta-makinak, garia jotzeko makinak, eta orobat<br \/>\nferrokarrilak, fabrikak, elektrizitatearen iritsiera, portuak, zama-ontziak,<br \/>\narraste-baporeak\u2026 <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baziren, noski, atzerapen<br \/>\nnabarmenak ere. Adibidez, komunikazio-bideak ia batere aitzinatu gabe ziren.<br \/>\nBaiona eta Hendaia arteko trenbidea ez zen Donostiaraino luzatu 1855era arte,<br \/>\nbaina hasieran ez zen batere jarduerarik instalatu haren inguruan, harik eta<br \/>\nHendaia muga ondoko geltokiaren efektuari etekina ateratzen hasi zen arte.<br \/>\nGainerako lineak eskasak eta berantiarrak ziren. Baiona-Baigorri linea ez zen<br \/>\nfuntzionatzen hasi 1899ra arte. Baiona eta Hendaia lotzen zituen kostako<br \/>\ntranbiaren helburua turismoa zen batez ere. Donapaleu eta Garazi artean ez zen<br \/>\ndeus ere, eta Hazparnek, industria-gunea izaki, ez zuen trenbiderik. Linea<br \/>\ngehienak trenbide bakarrekoak ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Industriari dagokionez, ikatzik<br \/>\nez zen, eta indar hidraulikoa mugatua zen. 1914an industria-instalazio gutxi<br \/>\nbatzuk besterik ez zen, haien artean garrantzitsuenak Bokalekoa eta beste<br \/>\nhainbat Baionan, Hazparnen, Saran, Donibane Lohizunen, Errobi ibarrean eta<br \/>\nMaulen. Basoak taninoa ematen zuen larru-zurrategietarako eta Hazparneko<br \/>\noinetako-industriarako, non ia guztia eskuz egiten zen 1880an, makineria ez<br \/>\nbaitzen mekanizatu 1905era arte. Zapatagintzak zuzeneko enplegua ematen zien<br \/>\n600 laguni, eta zeharka, halako hiru edo lau lagun gehiagori. Maulen,<br \/>\nespartinen industriak lanpostu anitz sortzen zituen. 1868 aldera hasi zen, eta<br \/>\nHego Amerikara esportatzen ziren oinetakoak. Jute-haria Dunkerketik ekartzen<br \/>\nzen, baina gainbehera hasi zen hari txirikordatua sartu zenean, orduan Oloroe<br \/>\nhasi baitzen lehiakorragoa izaten, 1896 aldera. <\/span><span>Josteko makinak 1888an agertu<br \/>\nzirenean, lan-eskua kontzentratzen hasi zen. <\/span><span>Maulen, sektore horretan 1.300 lagun ari ziren lanean, eta 1930eko<br \/>\nhamarkadan 2.000 izatera ere iritsi ziren. Emigrazioak rol garrantzitsua izan<br \/>\nzuen, langileen erdiak hegoaldeko nafarrak baitziren, sasoiko langileak,<br \/>\nhasieran batik bat. Maulen egindako produktuak Frantzian, Ingalaterran eta<br \/>\nturismo-guneetan saltzen ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lurzoruaren industrian hanitz<br \/>\nlangile ari ziren soilik gatzagetan, Baionan, Mugerren eta Beskoitzen.<br \/>\nHarriaren industria Bidaxuneko harrobietan biltzen zen, 150tik goiti langile<br \/>\nzituztela, gehi sasoiko langileak. Ez da zaila imajinatzea ur-gaineko garraioaren<br \/>\nzailtasuna eta moteltasuna; <i>ala <\/i>izeneko ontzi haiek bi egun behar izaten<br \/>\nzituzten 32 m<\/span><span>3 <\/span><span>harri garraiatzeko 30 kilometroz Aturri ibaian<br \/>\nbeheiti, Baionaraino, mareak aprobetxatuz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Metalgintzako industria astunak<br \/>\nipar Euskal Herriko langileen % 26 enplegatzen zituen. Antzinako burdinolak<br \/>\ngaldu egin ziren: Mendibekoa, 1871n; Larraine eta Baigorrikoak, 1875an. Bastida<br \/>\ninguruan iltze-lantegi zenbaitek jarduerari eutsi zioten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Instalazio nagusia Bokalekoa<br \/>\nzen, eta garai hartan ozeano aldean sortutako metalgintza astunaren sistema oso<br \/>\norijinala zen. Bere garrantzi ekonomikoaz gain, alderdi ideologiko eta<br \/>\npolitikotik ere rol azpimarragarria izan zuen, han sortu baitzen langile-klase<br \/>\nantolatu bat, ordura arte ia batere existitzen ez zena. Lantegia <i>Les Forges<br \/>\nde l\u2019Adour <\/i>zuen izena, 1882an sortu zen, eta bazituen 550 langile, bi labe<br \/>\ngarai eta bi Bessemer-bihurgailu. 1926an 1.700 langile ari ziren han.<br \/>\nLantegiaren inguruan produktu kimikoen instalazio bat eraiki zen, Saint-Gobain<br \/>\nenpresari lotua, fosfatoak inportatzen zituena. Instalazioa ozeaniarra zen,<br \/>\nkokapenagatik, hornikuntzagatik eta mineralagatik. Horniduraren zati bat<br \/>\nLandetatik heldutako egur-ikatza zen. Harrikatza ingelesa edo alemana izaten<br \/>\nzen. Aldi batez, minerala Lesakatik eta Beratik ekartzeko agindua eman zuten<br \/>\nnagusiek, edo Pasaian barna, Mutiloatik eta Zerainetik, baina trafiko hori<br \/>\n1914an eten zen. Instalazioa ozeaniarra zen irteerari zegokionez ere. Landetako<br \/>\negurrezko zutoinak, Galesera eta hango meatzeetara bidaltzeko, Bokaleko kaitik<br \/>\nateratzen ziren. Bokaleko sistema orijinala, konplexua eta, zalantzarik gabe,<br \/>\nhauskorra zen. 1965an utzi zion funtzionatzeari. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Itsas mundua arrantzari lotua<br \/>\nzen nagusiki, baina arrantzale anitzek lurrari atxikiak jarraitzen zuten. 1930<br \/>\naldean, Lefebvreren arabera, Baionako 477 arrantzaleetatik 320k beste jarduera<br \/>\nbat zuten, nekazaritzan nahiz zurgintzan. Ipar Euskal Herrian, Donibane<br \/>\nLohizunekoak ziren arrantzan modu esklusiboan ari ziren arrantzale bakanak<br \/>\n(Donostiakoak edo Ondarroakoak bezala, Bidasoz bestaldean). Alderdi teknikotik,<br \/>\nbaporearen iritsierak aldaketa handia ekarri zuen, eta iparraldeko arrantzaleak<br \/>\nhegoaldekoak imitatzen hasi ziren. 1894an, 14 bapore ziren Donostian, eta<br \/>\nDonibane Lohizuneko lehenengoa, berriz, 1900ean iritsi zen. Baporeak eta<br \/>\nbelaontziak elkarren lehian aitu ziren hurrengo urteetan ere, baina berehala<br \/>\nnagusitu zen baporeen tonajea. Bitxia bada ere, baporeari gehiago kosta<br \/>\nzitzaion aurrera egitea Baionan, beharbada, ontzi astunek Aturriko barra<br \/>\nzeharkatzeko zuten zailtasunagatik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baporeari esker,<br \/>\narraste-sareekin, arrantzak errendimendu handiagoa izaten hasi zen, betiere<br \/>\nsasoian-sasoiko arrantza motaren araberako erritmotik atera gabe; horrek,<br \/>\nordea, gainarrantzaren arazoa eragin zuen, eta horren ondorioz, Donibane<br \/>\nLohizune hegaluze gutxi harrapatzen hasi zen, 1920tik aitzina. Sardinaren<br \/>\narrantza artean ere handia zen 1910 inguruan. Azaroan egiten zen, arrabak<br \/>\nzituztenean. 1914an hozkailu-bagoiak agertu ziren, eta haien bidez saiatu ziren<br \/>\nsardinen gainprodukzioa konpontzen, arrainari irtenbidea emanez. Gainprodukzioa<br \/>\nxurgatu nahian, kontserba-industria sortu zen. Gatzetan jartzeko teknika<br \/>\naspaldi erabiltzen zen arrantzan, baina industria gisa, Donibane Lohizunen<br \/>\nsortu zen, 1914an. 1930eko hamarkadan, Donibane Lohizunek hiru arrantza-eremu<br \/>\nzituen. Arrantza-jardueraren modernizazioa oso motela izan zen: Donibane<br \/>\nLohizuneko badiak babes eskasa zuen, portua gaizki hornitua zen, eta garraioa<br \/>\nez zen efikaza. Prestakuntza-falta hori agerian geratu zen 1924an, Donibane<br \/>\nLohizuneko arrantzaleak, hegoaldekoak imitatuz, \u00abbolintxe\u00bb izeneko sare hagitz<br \/>\nefikazak erabiltzen hasi zirenean. Ontziak gainezka itzultzen ziren, prezioak<br \/>\ngoitik behera erori ziren, eta sardina-zamak berriz itsasora itzuli behar izan<br \/>\nziren. Krisi hark agerian utzi zuen arrantza-munduaren eta herrialdearen<br \/>\nbarneko aldearen arteko artikulazio desegokia. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arrantza alde batera utzita,<br \/>\nBaionako portuak gero eta garrantzi handiagoa bereganatu zuen, eta Frantziako<br \/>\nhamar portu nagusien artean kokatu zen. Asko zor zien portuak Aturriko Forjak<br \/>\nlantegiei, haiek bultzatzen baitzuten portuaren modernizazioa. Dragatze-lan<br \/>\nhandiak egin ziren Aturriko barra zailean, eta haiei esker, garai bateko 2<br \/>\nmetroko sakoneratik 5-6 metroko sakonera izatera igaro zen, 1886an. Trafikoa ia<br \/>\n600.000 tonakoa izan zen 1890ean, eta ondoren milioi bat tonatik gorakoa,<br \/>\n1913an. Kopuru hori ia berreskuratu zuen 1930ean, 1914ko gerraren ondorioak<br \/>\ntartean egonda ere. Baina trafikoa desorekatua zen, esportazioak halako hiru<br \/>\nbaitziren inportazioak. Sarrera gehienak harrikatzari zegozkion, % 61ekin.<br \/>\nEsportazioari dagokionez, berriz, Landetako pinua ia % 81 zen. Portuaren<br \/>\nahulguneak bi ziren, alde batetik, sarrera zaila (Aturriko barra itxita egoten<br \/>\nzen urtean 60 egunez) eta bestetik, irteerako kargaren eskasia, pinua bera<br \/>\nbakarrik ez baitzen aski. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina nekazaritza-munduaren<br \/>\ngarrantziak, ekonomikoki nahiz ideologikoki, funtsezkoa izaten jarraitzen zuen.<br \/>\nBiarritzeko kantonamenduan, nekazaritza-jarduera murrizten joan zen, eta<br \/>\nturistikoa, berriz, handitzen. Mahastigintzari dagokionez, mahastiek, oro har,<br \/>\nhaien produkzioa gutxitu zuten, besteak beste, filoxera, mildiu edo <i>gorrina <\/i>eta<br \/>\noidio edo <i>zurina <\/i>gaitzengatik, eta orobat, ekoizpen handiko eskualdeen<br \/>\nlehia itzelagatik, haiek ere krisitik salbu ez baziren ere \u2014gogora dezagun<br \/>\nLangedoceko mahastizainen 1907ko matxinada\u2014. Labore-lurrak zabaldu ziren, baina<br \/>\neskualde batzuetan bakarrik, bereziki Biarritzen, eta Baigorriko<br \/>\nkantonamenduan, berriz, % 31 murriztu ziren zerealak, erostea lehen baino<br \/>\nhagitzez errazagoa baitzen. Hemengo ekoizpena arrunt eskasa izanik, nekazari<br \/>\nanitzek abeltzaintzaren aldeko hautua egin zuten, eta bazkalekuak lehenetsi<br \/>\nzituzten, labore-lurren gainetik. Bestela esanda, 1830etik aitzina pentzeak<br \/>\nhedatu ziren nonahi, batik bat hiriguneen inguruan, era horretan haragia eta<br \/>\nesnekiak lortzen baitzituzten. Lefebvrek \u00abpastoralizazioa\u00bb deitu zion<br \/>\nnekazaritzatik abeltzaintzara igarotzeko mugimendu horri. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Iraganaren legatua artean ere<br \/>\nnabarmena zen, eta Lefebvrek egiaztatzen du mendialdea atzeratuta zegoela<br \/>\nerabiltzen ziren tresnei zegokienez, esaterako goldearen kasuan. Laborantzako<br \/>\ntraktorea 1900ean agertu zen, baina ez zuen lortu erabat kentzea goldea (<i>golde<br \/>\nnabarra<\/i>). Literatur ekoizpenari dagokionez, goldearen metafora erabiltzen<br \/>\njarraitzen dute, lan astunaren sinbolo gisa (oro har, gizonezkoen lana). Garia<br \/>\nebakitzeko igitaia erabiltzen jarraitzen dute. Gari-jotzeari dagokionez,<br \/>\nberriz, baziren hiru maila tekniko, izan ere, 1900 aldean lehenengo makinak<br \/>\nagertu baziren ere, betiere erliebe moderatuetan eta ustiategi handietan,<br \/>\n1910ean landetxe anitzetan garia makilez jotzen zen etxeko sarreran (<i>ezkaratza<\/i>)<br \/>\n<i>korrea <\/i>deitzen zitzaion tresna erabiliz, eta oraindik ere harri gainean<br \/>\njotzen zuenik ere ba omen zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Legatua sumatzen da, halaber,<br \/>\nLefebvrek \u00abnekazaritza-komunismoa\u00bb deitzen duen sisteman, Zuberoan. Sistema<br \/>\nhorretan, <i>elgeak <\/i>edo soroak erabiltzen ziren uda amaieran, itxiturarik<br \/>\neta bazkalekurik gabeko lurzatiak. Baina Zuberoan ere ia galdu zen <i>elge <\/i>direlakoen<br \/>\nohitura, adibidez, Larrainen 1900ean. Artzaintzaren munduan, Lefebvrek bi talde<br \/>\neta bi eremu bereizten ditu. Lehenengoan, batik bat, ahuntzak, zaldiak eta<br \/>\nardiak zeuden, eta mendialdean hedatuta zegoen. Bigarren taldean behiak eta<br \/>\nzerriak zeuden, gehienetan beheko haranetan. Ahuntzak ia desagertu ziren, eta<br \/>\nzaldiak eremu zehatz batzuetan geratu ziren, batzuk basati bihurtuta, eta beste<br \/>\nbatzuk gurdietatik tiratzeko, meatzeetan edo esneketarien gurditik tiraka,<br \/>\nhirietan. Baziren ingeles zaldi odol-garbien haztegiak ere, eta bereziki<br \/>\nanglo-arabiar mestizoen haztegiak, Bidaxune eta hezeguneen eskualdean, Bearnoko<br \/>\nmugan. Mandoak ere hazten ziren, Landetan, Gaztelan eta Erriberan saltzen<br \/>\nzirenak, batik bat kontrabandoan, 1914ko gerraren aurreko garaian. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ardiei dagokienez, <i>latxa<\/i>,<br \/>\n<i>viscayna <\/i>edo <i>manex <\/i>arrazakoak itsas aldeko inguru euritsuetan<br \/>\nhazten ziren. Ekialdean <i>xurra <\/i>edo <i>ardizuria <\/i>arraza hazten zen, \u00ab<i>euskal<br \/>\narraza<\/i>\u00bb ere deitzen zena. Lehen begiratu batean, badirudi abelburuen<br \/>\nkopurua egonkorra izan zela, 1821ean eta 1921ean ia kopuru berak jaso zirelako.<br \/>\nHaien hedapena, ordea, aldatu zen, ardiak desagertu zirelako altitude gutxiko<br \/>\neremuetatik. Baiona eta Biarritz inguruetan ia ez zen ardirik geratzen, hiri<br \/>\ninguruetan behien hazkuntza sartu ondoren. Eremu garaietan berriz, ardiak askoz<br \/>\nere gehiago ugaritu ziren arkumeak baino, bereziki 1905-1910 urteetatik,<br \/>\nbesteak beste, Roquefort gaztandegien garapenagatik. Lehenengo Roquefort<br \/>\ngaztandegia Atharratzen sortu zen, 1902an, eta ondoren beste hainbat ireki ziren.<br \/>\nGazta horren ekoizpena 600 tonara iritsi zen, gerraren ondoren, horretarako<br \/>\n2.800.000 litro esne behar zirela. Garapen horren biktima axuriak izan ziren,<br \/>\nharagitarako saltzen baitziren. Ardi zaharrak (<i>atzar<\/i>) ere, gizendu<br \/>\nondoren, ongi saltzen ziren haragitarako. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Beheko haranetan zerrien<br \/>\nkopurua handitu egin zen, batik bat itsas ondoko ibarretan \u2014aske uzten ziren,<br \/>\nahal zenean\u2014, hango landak, bazkalekuak eta basoak haritz-ezkurra eta pagazia<br \/>\noparo izaten zituztelako. 1892 eta 1921 bitartean, zerrien kopurua % 80 handitu<br \/>\nzen Baiona eta Biarritz inguruetan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Beheko<br \/>\nharanetan behi-azienda nagusitu zen. 1892tik 1921era bitartean, azienden %5 eta<br \/>\n%25 bitartean behiak ziren mendi inguruetan, eta %65 eta %80 bitartean beheko<br \/>\nharanetan, han haragi, gurin eta esne gehiago behar izaten baitzen.<br \/>\nEspekulazio-sail oso bat oinarritzen zen esnez hazitako zekorren, sei<br \/>\nhilabeteko txahalen, kendu beharreko behien eta hezitako behien merkatuan.<br \/>\nUstaritzen, Bidaxunen eta hezeguneen inguruan abeltzaintza modernoagoa ezarri<br \/>\nzen. Behiak lanerako hezitzen ziren, orduan oso erabilia baitzen laborantza-<br \/>\nnahiz garraio-lanetarako. Beste eremu batzuetan, berriz, espekulazioan aritzeko<br \/>\nbeste era bat azienda gizentzea zen, modalitate konplexuak zituena. Animaliei<br \/>\ndagokienez, berriz, haietako anitz Landetan, Bearnon eta Chalosse eskualdean<br \/>\nerosten ziren. Esneari dagokionez, berriz, 1900etik aitzina hainbat esnetegi<br \/>\nsortu ziren Aturri beherean, Lehuntze, Ahurti eta Landetako auzo-udalerrietan.<br \/>\nMendialdean arraza piriniar bizkorra hazten zen. Ez zuen esne askorik ematen,<br \/>\nbaina tiratzeko lanetan aritzeko gai zen, eta aldi berean, umeak eta esnea<br \/>\nemateko ere bai.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Abeltzaintza-guneetan,<br \/>\nbazkalekuen jabego kolektiboa mantendu zen, gehiago ekialdean, mendebaldean<br \/>\nbaino: %25 Baigorriko kantonamenduan, eta %50 Atharratzen. Herri-bazkaleku<br \/>\nhorien erabilera antzinako abeltzain-elkarteei zegokien, edo <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendearen<br \/>\nhasieran sortutako abeltzain-sindikatuei. Jabego kolektiboa hagitz urria zen<br \/>\nbeheko lurretan. Mugetan gatazkak izaten ziren, eta elkarrekiko hitzarmenen<br \/>\nbidez konpontzen ahalegintzen ziren. 1850eko hamarkadatik aitzina formalizatu<br \/>\nziren, eta helburua zen mugaz bi aldeetako abere-taldeak elkar-bizitzea.<br \/>\nBaigorriko biztanleak kexu ziren Kintoari zegokion itunean kaltetuta atera<br \/>\nzirela-eta, baina hala ere, 4.500 abelburu bidali zituzten hegoaldera 1909an,<br \/>\neta 4.588 abelburu, berriz, 1922an. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Herri-lurrak erabiltzen ziren,<br \/>\norobat, otez eta iratzez egindako ohantzeak prestatzeko aziendentzat, eta<br \/>\nzerriak bazkatzeko ezkurra eta pagazia izateko. Zuhaitzen lepaketa edo<br \/>\nadar-mozketa ez zen guztiz galdua, artean ere. Oso zabaldua zen erreketa kontrolatuen<br \/>\nteknika, martxoan eta apirilean egiten zena, mendietan ez ezik, beheko lurretan<br \/>\nere, inguruko basoetan albo-kalteak sortzen baziren ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Transumantzia egiten jarraitzen<br \/>\nzuten. Landa-eremuak jendez urritzen hasi zirenean, 1914tik aitzina, belardi<br \/>\nnatural eta artifizialen garapenarekin eta arbi eta bazka-erremolatxaren<br \/>\nekoizpenarekin, transumantzia piriniarra bertan behera utzi zuten abeltzain<br \/>\nanitzek, baina batzuek jarraitu zuten, sistema piriniar-iberiarrean eta<br \/>\nhegoaldeko transumantziaren abelbideetan baino askoz ere urriagoa bazen ere.<br \/>\nEskiula, Soh\u00fcta, Pagola eta Suhuskune osatzen duten lerrotik hegoalderantz,<br \/>\nabelburuen % 80k erabiltzen zituzten <i>altxubideak<\/i>, bereziki ardien<br \/>\nkasuan, eta behien %10en batek. Transhumantzia goiz hasten zen, maiatzaren<br \/>\nhasieran, sasoi horretarako lurrak aziendarako ez baizik laborantzarako erabili<br \/>\nbeharrak baitziren. Oposizio-forma bat ikusten zen, kasu horretan elkarren<br \/>\nosagarria, abeltzaintzaren eta nekazaritzaren artean. <i>Latxa <\/i>edo <i>manex<br \/>\n<\/i>arrazako ardien gogortasunak errazten zuen irteera goiztiar hori.<br \/>\nTransumantzia hiru altitude-mailatan egiten zen, txabolak zituztela beheko<br \/>\naldean (<i>peko olhak<\/i>), tarteko altueran (<i>arteko olhak<\/i>) eta altitude<br \/>\nhandian (<i>gaineko olhak<\/i>). Mailakatze horrek bazkaleku-azalera handiagoa<br \/>\nerabiltzeko aukera ematen zuen. Uztailaren amaieran, ardiek ia esnerik ez<br \/>\nzutenean, eta ordurako gaztarik egiten ez zela, larreetan bazkatzen uzten<br \/>\nzituzten, behera jaitsi baino lehen, beranduenez ere urriaren erdi aldera.<br \/>\nNeguko transumantzia askoz laburragoa izaten zen. <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendearen<br \/>\nerdialdera, Santa Graziko artzainek Akizera eta Landetara joateari utzi zioten,<br \/>\neta aski izan zuten beren artaldeak Atharratzera eta Maulera eramanik, egonaldi<br \/>\nlabur bat egin zezaten. Era berean, Lapurdiko udalerriek Aturri eta Errobiko<br \/>\nhezeguneetara bidaltzen zituzten beren aziendak. Mugaz bestaldeko Aezkoako<br \/>\nartzain nafarrek ere, 1914an azienda muga politikotik iparraldera bidaltzen<br \/>\nzuten, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko beheko eremuetara. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Mendiko eremuetatik beheko<br \/>\neremuetara iraganik, modernizazioa areagotzen zen, altitudea jaitsi eta<br \/>\nhirietara hurbildu ahala. Lefebvrek hiru eremu bereizten ditu: goi-mendiak;<br \/>\nmendiak eta tarteko magalak; eta beheko magalak eta haranak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Goi-mendietan eta Arbailaren<br \/>\ninguruetan, lurren % 5 bakarrik zen laborantzarako (leku gutxitan iristen zen %<br \/>\n15era), eta bazkalekuak eta landak, berriz, % 50etik goiti izaten ziren,<br \/>\nzenbait lekutan % 80 ere. Nolabaiteko modernizazioa izan zen abereak bazkatzeko<br \/>\nmoduan, baina hazkuntzak eta abeltzainaren bizimoduak hagitz tradizionalak<br \/>\nizaten jarraitzen zuten. Aziendak ahalik eta gutxien edukitzen ziren<br \/>\nestalpeetan edo artegian, eta trantsumantzia egiteko ohitura arrunt zabaldua<br \/>\nzegoen. Urte erdiko lugorrien sistema mantentzen zen, tarteka lurra lantzen<br \/>\nsaiatzen baziren ere. Nekazariek fede handiagoa zuten belarretan eta<br \/>\nbelardietan. Nafarroa Behereko goi-haranak Zuberoakoak baino pribilegiatuagoak<br \/>\nziren; artoak bere lekua hartu zuen garien ondoan, eta bi urteko txandakako<br \/>\nlaborantza sartu zen. Artean ez zen ongarri kimikorik erabiltzen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bigarren eremuan, mendiko eta<br \/>\ntarteko magalen eremuan, labore-lurrak eremuaren % 5 eta 15 bitartean ziren.<br \/>\nNekazariek etxeko zimaurra erabiltzen jarraitzen zuten, fosfatorik erabili<br \/>\ngabe. Bi urteko laboreak txandakatzen ziren, garia eta artoa txandakatuta, eta<br \/>\ntartean arbia eta hirusta lantzen ziren. Errendimendua halamoduzkoa zen, batez<br \/>\nere gariaren kasuan. Aziendaren bazkari dagokionez, nekazariek zuhurtziaz<br \/>\nikusten zuten belardi artifizialak sortzeko kontua. Mahatsa etxeko kontsumorako<br \/>\nerabiltzen zen, eta haren fruituarekin alkohol-gradu baxuko ardoa egiten zen.<br \/>\nFiloxera lehenengo aldiz 1876an agertu zen, eta handik aitzina lehortea zenean<br \/>\nagertzen zen, batez ere 1908an. Mahats-barietate amerikarrak sartu ziren<br \/>\nondoren, <i>Noah <\/i>barietatea, esaterako, baina mahastiak lantzeko modua ez<br \/>\nzen aldatu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azkenik, hirugarren eremuan,<br \/>\nbeheko magal eta haranetan, artzaintzaren bizimodua nekazaritzaren mendean<br \/>\ngeratu zen, hirien hurbiltasunagatik. 1895ean aldaketa handia izan zen, ongarri<br \/>\nkimikoen eta nekazaritzako makineriaren sarrerarekin, eta labore-lurrak hedatu<br \/>\nziren, eta basoak murriztu. Eboluzioa agertzen zen labore-lurren nagusitasunean<br \/>\n\u2014garia eta artoa lantzeko\u2014, lurraldearen % 25 eta % 30 bitartean okupatzera<br \/>\niragan baitziren. Garia askoz ere gutxiago lantzen zen artoa baino: lur<br \/>\ngutxiago, gutxiago zainduak, eta produktibitate txikiagoarekin. Sara, Ainhoa<br \/>\neta Urru\u00f1a inguruko eremu batean, 1852an hektarea kopuru bera ematen zen garia<br \/>\neta artoa lantzen; 1919an, ordea, artoa lantzeko lurrak garia lantzekoak halako<br \/>\nbi ziren. Tartekako arbi eta hirusta laboreak azienda bazkatzeko erabiltzen<br \/>\nziren. Erremolatxa abuztuan erein eta neguan aldatzen zen. 1914tik goiti,<br \/>\nbelardi artifizialak nabarmen garatu ziren. Hiru urteko txandakako laboreak ere<br \/>\negiten ziren, urte batez garia, hurrengoan artoa eta hirugarrenean hirusta edo<br \/>\nbazka-belarra; eta batzuetan lau urteko txandaketa ere egiten zen, erremolatxa<br \/>\nsartuta. Artzaintza ez zen galdua artean; beheko herri batzuek neguan goiko<br \/>\neremuetako artaldeak hartzen zituzten. Herri-bazkalekuek aziendak bazkatzera<br \/>\nekartzeko aukera ematen zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>XIX<\/span><span>. mendearen lehen erdian, goseteak desagertu zirenean,<br \/>\nbiztanleria handitu egin zen. Handik aitzina, ipar Euskal Herriko biztanleria,<br \/>\n1870ean 160.000 biztanle izatetik, 1913an 173.000 izatera igaro zen. Baina alde<br \/>\nnabarmenak ere baziren. Landa-eremuetako biztanleria, jaiotze-tasa altua izanda<br \/>\nere (% 25), era larrian urritu zen, emigrazioagatik eta landa-eremutik hirirako<br \/>\nexodoagatik. Esaterako, Oztibarre eta Donamartirin biztanleria % 30 murriztu<br \/>\nzen, 1876 eta 1901 bitartean. Gainera, emigrazioagatik, \u2014handia 1832tik<br \/>\naitzina\u2014 20 eta 24 urte bitarteko gizonen kopurua emakumeena baino nabarmen<br \/>\ntxikiagoa zen. Barneko aldean, biztanleria % 15 murriztu zen 1851 eta 1876<br \/>\nbitartean, baina kostaldean % 59ko hazkundea izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bilakaera demografikoa izugarri<br \/>\naldatzen zen udalerri batetik bestera, hala nola herri bakoitzaren pisu<br \/>\nerlatiboa ere. Baionak berak bakarrik barrutiko kantonamendu guztietako<br \/>\nhiriburu guztiek batera baino biztanle gehiago zituen. Biarritz noski Baiona baino<br \/>\ntxikiagoa zen aldi honen hasieran, 3.500 biztanlerekin 1865ean, baina<br \/>\npopulazioa sei bider handiagoa zen 1936an, 22.955 biztanlerekin. Hazparneko<br \/>\ndentsitatea Donibane Lohizunekoa baino askoz handiagoa zen 1865an, 5.116<br \/>\nbiztanle eta 2.829 baitzituzten, hurrenez hurren. Baina 1936an gauzak guztiz<br \/>\naldatu ziren, Hazparne 5.138 biztanlerekin geratu baitzen, Donibane Lohizune<br \/>\n8.737ra iritsi zelarik. Zalantzarik ez da, aldaketa nabarmen horiek ere eragina<br \/>\nizanen zutela herri horietako biztanleen espektatiben aldaketan. Barne-aldera<br \/>\ngehiago sartu, eta gehiago sumatzen da biztanleria ez aurrera ez atzera<br \/>\n(Hazparne, ikusi dugun moduan, 5.000 biztanletan geratu zen, eta Uztaritze<br \/>\n2.500 ingurutan) zegoela, edo bestela gainbeheran zirela, adibidez, Bidaxunek<br \/>\nherritarren % 40tik goiti galdu zituen. Itsasertzeko zenbait udalerri, berriz,<br \/>\nbiztanleria bi eta hiru halako handitu zuten. 1900 eta 1936 bitartean, Angelu<br \/>\n5.382 biztanle izatetik 11.467 izatera iritsi zen; Bokale 3.989tik 5.738ra, eta<br \/>\nHendaia 2.000tik 6.939ra. Baionaren kasua berezia izan zen, izan ere, 1865etik<br \/>\n1900era hazkunde handia izan ondoren, 19.062 biztanletik 26.918ra, <\/span><span>XX<\/span><span>. mendean<br \/>\nnolabait trabatuta geratu zen, 1936an 31.727 biztanle besterik ez baitzuen, eta<br \/>\nBaionako biztanleen ehunekoak, kostako populazio osoaren aldean, nabarmen<br \/>\nmurrizteko joera izan zuen. Baionak zortasun militarrak bete behar zituen<br \/>\n1907ra arte, eta bitxia bada ere, mendebalderantz bakarrik hazten zen,<br \/>\nitsasorantz, eta ez Aturrin goiti eta landa-eremuetarantz. 1910era arte, lau<br \/>\nbiztanletik hiru Baiona Handian, Baiona Ttipian eta Saint-Espriten bizi ziren.<br \/>\nOrduan, mugimendu bat sortu zen aldirietarantz, eta han bildu zen populazioaren<br \/>\n% 40 inguru. 1930ean etxebizitzak eraikitzen hasi ziren Lahubiague auzoan;<br \/>\nbaina Xiberta eta Chambre d\u2019Amour auzoak, orduan garatu zirenak, ez ziren<br \/>\nBaionako lurretan egin, Angelukoetan baizik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Udal-bizitzari buruzko zenbait<br \/>\nohar jasoko ditugu hemen, Itsasu, Biarritz eta Baionako kasuetan oinarrituta,<br \/>\neta herri horietako bizitza politiko, sozial eta kulturalaren zenbait alderdi<br \/>\nere aipatuko ditugu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Xabier Itzainak <i>Lapurdum <\/i>aldizkarian<br \/>\naztertu zuen Itsasuko alkate Guillaume Berroetak (1816-1890) egindako<br \/>\neskuizkribu bat. 1866an, Itsasun, 1.434 lagun bizi ziren, nekazaritzatik eta<br \/>\nabeltzaintzatik, Nafarroa Garaiarekiko mugan. Ohiturak oso errotuta zeuden<br \/>\nkomunitatean, eta oinarri sendoa ezartzen zuten. Berroetaren dokumentuak<br \/>\nerakusten du alkateak bi mailatan lan egiten zuela. Alde batetik, kanpora<br \/>\nbegira, lan politiko-administratibo garrantzitsua egiten zuen, espedienteen<br \/>\ntramitazioak aitzinatzeko; lan horretan abila zela erakutsi zuen Berroetak.<br \/>\nBeste alde batetik, udalean, komunitateko kideen artean sortzen ziren auziak<br \/>\nebaztea zuen eginkizun. Haren ikuspegia elitista eta handiki-zalea zen: alkate<br \/>\nedo buruzagi batek oparo bizi behar zuen. Alkate izendatu zuten, gizartean lortu<br \/>\nzuen lekuagatik, emigrazioari esker. Izan ere, Ameriketara alde egin zuten<br \/>\nhainbat euskaldun aberastu egin ziren, eta handik etorrita, erantzukizunak<br \/>\nhartu zituzten haietako batzuek, esaterako, Berroetak. Herriaren interesak bere<br \/>\negiten zituela baieztatzen zuen, alkate eginkizunari buruzko ikuspegi<br \/>\npaternalista bat erakutsiz, oso ongi egokitzen zena garai hartako giro<br \/>\ninperialarekin. Haren erabakiek lurjabe handienen oniritzia izaten zuten.<br \/>\nAipatu dokumentuak handikiek kudeaketan erakusten zuten efizientzia goresten<br \/>\nzuen, ikuspegi modernizatzailea ekartzen baitzuten, obra handiak eginez, kanpo<br \/>\naldera zabalduz eta hezkuntza sustatuz. Ordurako turismoa agertzen hasia zen:<br \/>\neuskarazko lehenengo eleberriak, 1867an argitaratuta <i>Atheka gaitzeko<br \/>\noihartzunak <\/i>izenburuarekin, Itsasu aldeko herrixka bat aipatzen zuen,<br \/>\n\u00abRoldanen pausua\u00bb izena zuena, eta paisaiaren eta euskal nortasunaren ustiapen<br \/>\nturistikoaren atea zabaldu zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alkateak komunitatearen<br \/>\ngorabeherak ebatzi behar bazituen, komunitate hori monolitikoa ez zen seinalea<br \/>\nzen. Aurkariak buruz buru erasotzen zituen Berroetak. Erlijioa kontrolatzen<br \/>\nsaiatu zen eta, adibidez, elizan edo hilerrian egiten zen erritualean argizaiolak<br \/>\nitzalarazi zituen, baina arrakasta osoa ez zuen izan, etxea, eliza eta hilerria<br \/>\nlotzen zituen antzinako lokarriaren aurka egiten zuelako. Besta Berriko<br \/>\nospakizunetan gazteen aldera egiten zuen gehiago. Itzainak erakusten du<br \/>\nospakizunak, ezkontzaren gaineko gizarte-kontrolerako prozedura izateaz gain,<br \/>\nhelburu politikoagoa ere bazuela, gorrien eta zurien arteko talkarekin lotua.<br \/>\nAbeltzainei ere aurre egin behar izan zien Berroetak, \u00abgoiko\u00bb auzoetako lurrak<br \/>\nsoildu nahi zituztelako, \u00abbeheko\u00bb auzoek ez bezala, abeltzainaren eta<br \/>\nnekazariaren arteko talka-eredu bati jarraikiz, beste hainbat lekutan bezala.<br \/>\nAbeltzaintzako lurren gaineko zergak ere eztabaidagai izaten ziren, eta<br \/>\nelkarrekiko itunen bidez saiatzen ziren mugaz bi aldeetako larreen inguruko<br \/>\nauziak ebazten, mugaren inguruko beste hainbeste lekutan bezala. Itzainak<br \/>\narrazoi du esaten duenean Estatuaren esku-hartze gero eta handiagoak<br \/>\ndesadostasun isil bat eragiten zuela hemengo herritarrengan eta, aldi hartan<br \/>\neta eremu honetan, geldotasun nabarmenik ez zegoela. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bazkalekuen inguruko<br \/>\nelkarrekiko itun eta ligei dagokienez, laster eskuratzeko moduan izanen dugu<br \/>\nBenjamin Duinatek \u00abmugako lerroari\u00bb eskainitako lana. Pirinioetako Nazioarteko<br \/>\nBatzordea 1875ean sortu zen, eta mugako erakunde bakarra izan zen Europa osoan<br \/>\n(Poumar\u00e8de, 1988 <i>in <\/i>Duinat, 2021), aurrekaririk ez zuena, bere izaera<br \/>\niraunkorragatik, Baionan egoitza finkoa izateagatik, eta ordezkari frantses eta<br \/>\nespainolen elkartze simetrikoagatik. Ez zen guztiz simetrikoa, administrazio<br \/>\nfrantziarra askoz ere gehiago inplikatzen zelako, eta espainola axolagabeagoa<br \/>\nzelako. Garai hartako joerarekin bat, gobernuaren kezka-iturri nagusia Iratitik<br \/>\neta Aldudetik Bidasoz mendebaldera lekualdatu zen. Karlismoa ere ez zen joko<br \/>\nhartatik kanpo, armen kontrabandoarekin, eta gobernu espainiarrak hura<br \/>\ngalarazteko egiten zuen ahaleginarekin. 1872an karabineroek <i>Saint-Pierre<\/i>,<br \/>\n<i>Gracieuse <\/i>eta <i>Juan el Cojo <\/i>ontziak atxilotu izanak Batzorde<br \/>\nhorren sorrera azkartu zuen. Arazo horiez gain, turismoaren garapenak ere<br \/>\neragina izan zuen; Larrunen trenbide bat egiten hasi ziren 1924an, eta<br \/>\ngorabehera batzuk sortu ziren gailurreko lautada zedarritzerakoan. Pierre Loti,<br \/>\negiazko abizena Viaud zuena eta <i>Le Javelot <\/i>itsasontziko komandantea<br \/>\nzena, borrokan aritu zen Bidasoko izokinak arrantzatzea hegoaldekoentzat<br \/>\nbakarrik izan ez zedin. Ikusten dugunez, Bidasoa ez da, inondik ere, erreka<br \/>\nlabur eta lasaia. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Muga ondoko Itsasuren ondoren,<br \/>\nBiarritz dago, haren kasua hagitz diferentea dela. Biztanleen kopurua hamar<br \/>\naldiz handiagoa egin zen 1851-1936 urteetan, 2.048tik 22.955ra igaro baitzen.<br \/>\nUdal-hauteskundeek agerian jarri zuten Estatu frantsesaren inguruko gai<br \/>\norokorren eta tokian tokiko arazoen arteko interferentzia, 1914aren ondoren,<br \/>\nadibidez, erlijioa, eskola, finantzak eta gizarte-gaien inguruan. Udalbatzan<br \/>\nbonapartistak nagusitu ziren 1888ra arte, batez ere Lavigerieren lagun Jaulerry<br \/>\nalkatearekin. 1888an, berriz, errepublikazaleek irabazi zuten. Gerraren<br \/>\nondoren, Joseph Petit iritsi zen boterera, <i>Cartel des Gauches <\/i>izeneko<br \/>\nezkerreko koalizioaren aurkaria. 1929an, Hirigoien ezkertiarrak nolabaiteko<br \/>\ndemokratizazio bati zabaldu zion bidea. 1936an hegoaldetik heldu ziren euskal<br \/>\nerrefuxiatuen alde atera ziren gutxietakoa izan zen bera. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Turismoak hiria eraldatu zuen;<br \/>\nhorra nola jaso zituen Pierre Labordek aldi desberdinak: 1. Turismoaren hasiera<br \/>\nBerrezarpenaren eta Bigarren Inperioaren babesean. 2. Turismoa finkatzen da <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendearen<br \/>\nazken laurdenean eta <\/span><span>XX<\/span><span>. mendearen hasieran; itsas pasealekua eraldatzen da,<br \/>\nbainuetxea eta Bellevue kasinoa eraikitzen dira. 3. Hogeiko hamarkadako urte<br \/>\nzoroak, turismo aristokratikoa zela ezaugarri nagusia, bultzada handia emanez<br \/>\nostatu-instalazioei, aisialdiko eta higieneko instalazioei, eta publizitate-politika<br \/>\nbizkor bat ezarriz turismoaren alde, higiezinen gaineko eragiketa handiekin<br \/>\nbatera. 4. 1930eko hamarkadako zailasunak. Iritsi berrien artean errusiarrak<br \/>\nnabarmendu behar dira; eliza ortodoxoa eraiki zuten, eta haien artean<br \/>\naipagarriak dira Stravinsky musikaria eta Nabokov, artean umea zela. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baionako udal-bizitzari<br \/>\ndagokionez, Jean-Claude Larrondek, bere azterlan zehatzean, arrazoi osoz<br \/>\nbaieztatzen du hauteskunde horiek, oroz gain, politikoak izan zirela.<br \/>\nKontserbadoreak eta errepublikazale \u00aboportunistak\u00bb izan ziren elkarren aurka,<br \/>\n1884tik 1904ra, eta ondoren errepublikazale \u00aboportunista\u00bb eta \u00aberradikalak\u00bb,<br \/>\n1908tik aitzina. Gertaera nagusiak 1888an izan ziren, Leo Pouzac<br \/>\nerrepublikazale \u00aboportunista\u00bb gailendu zenean, eta 1908an, erradikalen<br \/>\niritsierarekin, Joseph Garatekin, eta haien ondorengo porrotarekin, 1934an,<br \/>\nStavisky auziaren ondoren. Erradikalek udala berreskuratu egin zuten 1935an. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alkateen hautaketa 1882ko eta<br \/>\n1884ko legeek arautzen zuten. <\/span><span>1879an, Jules Grevy bihurtu zen Frantziako<br \/>\nErrepublikako presidente, gehiengo errepublikazalearekin; Baionan ere gailendu<br \/>\nziren, 1880an, Theodore Plantierekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Komunitate<br \/>\njudua blokean lerrotu zen Errepublikarekin. Espainiatik eta Portugaletik<br \/>\nkanporatua 1492 eta 1496an, denbora luzea zeraman errotua ipar Euskal Herrian.<br \/>\n1823an, Saint-Espriteko biztanleen % 23 israeldarrak ziren eta juduak zirela<br \/>\naldarrikatzen zuten. <\/span><span>1845ean erregelamendu bat eman zen<br \/>\nneskato juduen lehen hezkuntzarako, Saint-Esprit-l\u00e8s-Bayonne udalerrian.<br \/>\nSaint-Esprit Landetako udalerria zen, Baionari atxikia 1857an. Komunitate hark<br \/>\nharreman diferentea zuen erlijioarekin, oro har, eta orobat hezkuntzarekin eta<br \/>\nerregimenarekin. Ordezkaritza izaten zuen udal-batzarrean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1881eko legegintza-hauteskundeetan, errepublikazaleen bultzada berri<br \/>\nbatek Plantie eraman zuen irabaztera, botoen % 55,3 lortuta, Laborde-Noguez<br \/>\nmonarkikoaren % 44,7aren aurrean. Beste irabazlea Jules Labat izan zen,<br \/>\nBaionako alkate ohia. Senatuko 1882ko hauteskundeetan, departamentuari<br \/>\nzegozkion hiru eserlekuak errepublikazaleek bete zituzten. 1884ko maiatzean,<br \/>\nhauteskundeetako gai nagusia eskola konfesionalak sekularizatu behar ziren ala<br \/>\nez izan zen; errepublikazaleak zatituta zeuden, sekularizatzea komeni ote zen<br \/>\nala ez, eta hori ezartzeko epeen inguruan; irabazi zuten Jacques Porte<br \/>\nhautagaiarekin. Dimisio ugari izan zen eta hauteskunde partzialak egin ziren<br \/>\n1885ean, eta Jacques-Edouard Viard izan zen hautatua. 1885eko apirileko<br \/>\nSenatuko hauteskundeetan, Baionako Theodore Plantie hautatu zen senatari,<br \/>\nBourbaki jeneralaren aurretik. Baina 1885eko legegintza-hauteskundeetan,<br \/>\nkontserbadoreek departamentuko eserleku guztiak eskuratu zituzten.<br \/>\nErrepublikazaleen porrot mingarri horrek oihartzun handia izan zuen. Hala ere,<br \/>\nBaionak errepublikazaleen alde eman zuen botoa, eta 1886an, bi kontseilari<br \/>\nnagusi errepublikazale bidali zituen departamentura, Ernest Lafont eta Seraphin<br \/>\nHaulon, hautetsiak izan baitziren, Jules Labat eta Leon Guichenne garaituta. <\/span><span>Udal-hauteskundeetan hiru zerrenda aurkeztu ziren;<br \/>\nhaietatik, bi errepublikazaleenak ziren, \u00abmoderatuena\u00bb bata eta \u00aberradikalena\u00bb<br \/>\nbestea. Leo Pouzac abokatu moderatua izan zen hautatua. Errepublikazalea izanda<br \/>\nere, denbora luze iragan gabe prozesio erlijiosoak berrezarri zituen Baionan.<br \/>\nCamille Delvaille doktorea, erlijioz judua, hautatu zenean, hautaketa<br \/>\nindargabetu zen, baina berriro ere hautatua izan zen, tartean <i>Semaine de<br \/>\nBayonne <\/i>aldizkarian haren sinesmen erlijiosoen aurkako prentsa- kanpaina<br \/>\nabiarazi bazen ere, hura aurkeztuz \u00abjudu laiko eta atzerritar\u00bb gisa eta<br \/>\n\u00abEstatuaren eta urrezko zekorraren ordezkari\u00bb gisa. 1882an Baiona 1 barrutiak<br \/>\nezkerreko hautua egin zuen legegintza-hauteskundeetan, botoen % 52,1 lortuz<br \/>\nHaulonen alde, Laborde-Noguezen aurka, eta Plantie erraz atera zen senatari<br \/>\n1890ean. Errepublikazaleek berriro irabazi zituzten legegintza-hauteskundeak<br \/>\n1890ean, Lafontekin. 1892an, kontserbadoreen programaren lehenengo puntuak<br \/>\n\u00ablehen hezkuntzako sekularizazio-lege gorrotagarriaren aurka\u00bb egitea izaten jarraitzen<br \/>\nzuen. Baina errepublikazaleek argiro irabazi zuten Leo Pouzacekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1895ean polemika piztu zen<br \/>\nzezenketak zirela-eta, departamentuko prefetak debekatu baitzuen ikuskizun mota<br \/>\nhori, Baionan programatuta zegoelarik zezenketa bat, Gipuzkoako Luis Mazzantini<br \/>\nEgia toreatzailearekin. Prefetaren erabakiarekiko desadostasuna agertzeko,<br \/>\nBaionako udalbatza osoak dimisioa eman zuen, eta adierazi zuen zezenketa<br \/>\nDonostian antolatuko zutela, Baionan ez bazen. Hauteskunde berriak izan ziren<br \/>\neta zerrenda botoen % 88,8rekin izan zen hautatua, dirudienez, zezenketek batu<br \/>\nzituztelako errepublikazaleak eta kontserbadoreak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Errepublikazaleen nagusitasunak<br \/>\nbere horretan jarraitu zuen 1893ko legegintza-hauteskundeetan ere, Lafont atera<br \/>\nbaitzen hautatua; 1896an, beste errepublikazale batek hartu zion txanda, Jules<br \/>\nLegrandek, eta berriro hautatuta atera zen 1898an. 1896ko udal-hauteskundeetan<br \/>\nPouzac izan zen hautatua, bera ere errepublikazalea. 1900ean hauteskundeak egin<br \/>\nziren Dreyfus kasua izan eta berehala. Kontserbadoreen irudiko, kapitain hura<br \/>\nohore gabekoa zen. Hala ere, berriro atera zen Pouzac, eta politikan sartu zen<br \/>\nGarat gaztea, abokatua, ibilbide luzea izan zuena 1934ra arte, orduan<br \/>\ngainbehera dramatikoa izan baitzuen, Stavisky kasuagatik. Pouzac atera zen<br \/>\nhautatua 1904an. 1905eko legegintza-hauteskundeetan Guichenne kontserbadorea<br \/>\nizan zen hautatua, eta Hazparneko Harriaga Saint-Martin diputatua ordeztu zuen<br \/>\nBaiona 2 barrutian, Baiona 1ean Jules Legrand errepublikazaleak irabazi<br \/>\nzuelarik. 1907an, Joseph Garat errepublikazaleak, bere lekua finkatzeko asmoz,<br \/>\nkantonamenduko hauteskundeetara aurkeztu zen, Angeluko alkate Nicolas Le<br \/>\nBarrillier errepublikazale moderatuaren aurka, baina alkateak irabazi zuen modu<br \/>\nargian. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1908ko udal-hauteskundeen<br \/>\naurreko urteetan, Baionan elkarrengana hurbildu ziren\u00a0 kontserbadoreak eta errepublikazaleak, eta<br \/>\nhorren ondorioz, Leo Pouzac buru zuen zerrendan, alegia, \u00aberrepublikazaleen eta<br \/>\nBaionaren interesen zerrendan\u00bb, bost kontserbadore zeuden, \u00abliberalak\u00bb deitzen<br \/>\nzirenak. Beste zerrenda bat, \u00abzerrenda errepublikazalea, erradikala eta<br \/>\nerradikal-sozialista\u00bb, oposizioak zuzentzen zuen, Joseph Garat, Etienne Ritou,<br \/>\nPierre Simonet eta Jean-Baptiste Dolhats buru zirela. Hirugarren zerrendak, \u00abzerrenda<br \/>\nsozialista\u00bb, Elosu medikua (bere jarrera inkonformistengatik ezaguna) eta<br \/>\nCabannes zituen barnean. Lehenengo udal-hauteskundeak ziren Eliza eta Estatua<br \/>\nbanandu ondoren. Hala ere, errepublikazale eta kontserbadoreen artean bat<br \/>\neginda ere, Pozac buru zutela, Baionako alkate azken 20 urteetan, zerrenda<br \/>\nhorrek hauteskundeak galdu zituen eta \u00abzerrenda errepublikazalea, erradikala<br \/>\neta erradikal-sozialista\u00bb gailendu zen Baionan, tarte handi batez irabazi ere.<br \/>\nJoseph Garat hautatu zuten alkate. Erradikalek jarraitzen zuten beren eragina<br \/>\nfinkatzen, ezkerreko hiru senatari zituztela departamentuan 1909an: Catalogne,<br \/>\nFaisans eta Forsans. 1910eko legegintzaldian ere erradikalak nagusitu ziren,<br \/>\nJoseph Garat eta Etienne Ritourekin, Baiona 1 eta Baiona 2 barrutietan.<br \/>\nKontseilu Nagusiko kide ere hautatu zuten Joseph Garat. 1912an, ez zen batere<br \/>\naldaketa adierazgarririk izan, erradikalez bakarrik osatzen zen Baionako<br \/>\nudal-taldean. Garat diputatu hautatu zuten 1914an. Baiona 2 barrutian Guichenne<br \/>\nkontserbadoreak irabazi zituen hauteskundeak. Une hartan piztu zen 1914ko<br \/>\ngerra. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1914ren ondoren, hurrengo legegintza- eta udal-hauteskundeak 1919aren<br \/>\nbukaeran egin ziren. <\/span><span>Baiona eta Mauleko<br \/>\nbarrutietan, Ibarnegarai, Guichenne eta Choribit kontserbadoreek irabazi zuten,<br \/>\ntarte handi batez. Joseph Garatek ezin izan zion eutsi Parlamentuan \u00abbleu<br \/>\nhorizon [zerumuga urdina]\u00bb izeneko Ganbera bat ezarri zuen mugimenduari.<br \/>\nUdal-hauteskundeetan lau zerrenda aurkeztu ziren, baina Garat ez zegoen bakar<br \/>\nbatean ere. Etienne Ritou hautatu zen alkate, alegia, Garati aurre egiten<br \/>\nzioten errepublikazale moderatuen zerrendan zihoan abokatua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina 1924ko hauteskundeetan,<br \/>\nGaratek bere diputatu postua berreskuratu zuen, eta parlamentuan bat egin zuen<br \/>\n\u2018Cartel des Gauches\u2019 izeneko ezkerreko koalizioak osatutako gehiengoarekin,<br \/>\nBloke Nazionalaren aurka. Berehala, 1925ean, berriz ere Baionako alkate izan<br \/>\nzen. Garai onak ziren Garatentzat: diputatu aukeratu zuten 1928an, eta<br \/>\nkontseilari nagusia urte berean; ondoren berriz ere alkate, 1929an, berriz<br \/>\ndiputatua 1932an, eta alkate 1934an. Baina Roca Tarpeya zuen esperoan, Stavisky<br \/>\nauziaren leherketarekin. Garat erori zen, Villa Chagrinen kartzelaratu zuten,<br \/>\neta auziak lau hauteskunde partzial eragin zituen Baionan. Azkenean, Garaten<br \/>\nalderdi erradikal-sozialistak Baiona galdu zuen errepublikazale moderatu eta<br \/>\nzentristen aurka, Lafourcade medikua buru zutela. Hurrengo urtean, 1935ean,<br \/>\nPierre Simonetek hartu zuen Garaten txanda. Simonet izan zen Espainiako 1936ko<br \/>\ngerratik iparraldera alde egin zuten errefuxiatuen alde agertu zen politikari<br \/>\ngutxietako bat. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aurkez ditzagun orain zenbait<br \/>\nohar Baionako gizarte, kultura eta kirol bizitzari buruz. Ikusiko dugu nola<br \/>\nasmakizun tekniko guztiek publikoa erakartzen zuten, bai zineak \u2014haren lehen<br \/>\nirudiak Glazien festan eta ondoren Ferian eman ziren\u2014, bai Baionaren gaineko<br \/>\nlehen hegaldiak ere, 1910ean, Chambre d\u2019Amoureko aerodromo txiki batetik<br \/>\nabiatutako hegazkin batek egin baitzuen. Kirolei dagokienez, txirrindularitzak<br \/>\narrakasta handia zuen: bazen belodromo txiki bat Baionako gotorlekuko<br \/>\nGlazietan, eta txirrindulari bikainak sortu ziren Baionan, lasterketa klasiko<br \/>\nhandiak irabazi zituztenak (Paris-Roubaix) edo Frantziako Tourra (Paul Maye eta<br \/>\nLapebie anaiak). Maila laikoan ere garatu zen kirola. Rugby klub nagusia Aviron<br \/>\nBayonnais taldea izan zen, Soci\u00e9t\u00e9 Nautique elkartearen banaketa batetik<br \/>\nsortua. Berehala lortu zuen ospea, bere kolore urdin eta zuriez, Frantziako<br \/>\ntxapeldun izan baitzen hiru aldiz: 1913, 1934 eta 1943an. 1913ko talde<br \/>\ntxapelduna gerrak sarraskitu zuen, baina berriz ere txapelduna izan zen 1934an,<br \/>\nBiarritz Olimpique taldeari irabazita. Biarritz Olympique ere Frantziako<br \/>\ntxapelduna izan da bost aldiz. 1935, 1939, 2002, 2005 eta 2006an. Bi taldeen<br \/>\nestadioak bost kilometro eskasera daude elkarrengandik. Baionako Kirol<br \/>\nElkarteak ere baionar klase oso bat biltzen zuen. Baina Elizak betiere<br \/>\njarraitzen zuen kirol jardueren gaineko kontrola izaten patronatuetan,<br \/>\ngizarte-jarduerako lekuak baitziren, kirolaren, musikaren eta erlijioaren<br \/>\nbidez, parrokien eremuan eta hainbat instituziotan, esaterako Ch\u00e9rubinots, Crois\u00e9s<br \/>\nde Saint-Andr\u00e9 edota Vigilante de Saint-Esprit izeneko erakundeetan, eta<br \/>\ninguruko hirietan ere bai, esaterako Biarritzeko Jeanne d\u2019Arc edo Donibane<br \/>\nLohizuneko Arin elkartean. Futbola zen, gimnasiarekin batera, diziplina<br \/>\npraktikatuena. Patronatu horien bandek jotzen zuten musikak berriz, festa<br \/>\nguztiak alaitzen zituen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kulturaren arloan, Baionan<br \/>\n1924an Euskal Museoa sortu zen, inguruan intelektual ugari bilduta. Haien<br \/>\nprodukzioa poliki-poliki handiagotuz joan zen. Musikari dagokionez, berriz,<br \/>\nZiburun Maurice Ravel handia dugu. Margolaritzaz ari garela, Leon Bonnatekin (haren<br \/>\ndohaintzek Museoan haren izena daraman bilduma ederra osatzen dute) \u00abBaionako<br \/>\neskola\u00bb bat garatu zen, non batez ere Denis Etxeberri nabarmendu zen. Aipatu<br \/>\nbeharrak dira, orobat, Georges Berg\u00e8s, Caro Delvaille eta Gabriel Roby. Azken<br \/>\nbiak Claude Levi-Straussen osabak ziren, antropologo ospetsuaren amaren bi<br \/>\nahizpekin ezkonduta zeudelako. Haren familia Baionara erretiratu zen 1870en<br \/>\nondoren, Alsazia atzean utzita. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Maila apalago batean, antzerkia<br \/>\noso jarduera ospetsua zen, Carlito Oiartzun antzezleari esker eta, batez ere,<br \/>\nBenjamin Gomezi esker. Anitzen ustez, bera da Baionako festen sortzailea, gaur<br \/>\nezagutzen ditugun moduan, behinik behin. Haietan argiro ikusten ahal dugu<br \/>\ngizarte-bizitzaren eta aisialdiaren sekularizazio-prozesua. Patroiaren<br \/>\nospakizun erlijiosoa San Leonen ohorez egiten zen. Philippe Steinerrek oso ongi<br \/>\ndeskribatzen du nola inauguratu ziren \u00abBaionako besta tradizionalak\u00bb, 1932ko<br \/>\nuztailaren 13an. Jai-batzorde laiko bat bazen, 1912an sortua, eta bere jarduera<br \/>\n1925ean berreskuratu zuena. Bestak antolatu ziren, batez ere, Benjamin Gomezen<br \/>\nlanari esker. Saint-Espriteko familia judu bateko kidea zen bera, arkitektoa<br \/>\nbere anaia bezala, akuarelista eta Baionan ospe handia lortu zuten hainbat<br \/>\nantzezlanen egilea. Antzezlan horien izenburuak, behinik behin, Baionako<br \/>\ngaskoiez eman zituen: <i>La Meusclagne<\/i>, <i>Hougna Hougna<\/i>. Trebezia<br \/>\nhandia erakutsi zuen, hiriko besten programan bateratu baitzituen euskal<br \/>\nkultura (musika barne) eta kultura gaskoia. Kaleko azoka bat ere sortu zuen,<br \/>\neta besta bost egunez luzatzea ere proposatu zuen. Ospakizunak arrastoa utzi<br \/>\nzuen Baionan, Sanfermin festek Iru\u00f1ean bezala. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zenbait lerro erabiliko ditugu,<br \/>\nondoren, garai hartako historiografia azaltzeko, batik bat gerra aurreko<br \/>\ngaraiko historiografia. Historiari buruzko hainbat aldizkari, artikulu eta<br \/>\nazterlan xehetasunez aztertu ondoren, Manex Goienetxek iradokitzen du 1870etik<br \/>\naitzina Euskal Herrian \u00abhistoriografiaren eklosio\u00bb bat gertatu zela. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hainbat aldizkari sortu izanak<br \/>\nargi erakusten du mugimendu hori. 1841ean <i>Bulletin de la Soci\u00e9t\u00e9 des<br \/>\nSciences, Lettres et Arts de Pau <\/i>aldizkaria sortu zen, baina 1844an ez zen<br \/>\ngehiago argitaratzen. Antzeko izeneko beste aldizkari bat sortu zen gerora,<br \/>\nBaionan. <i>Revue Aquitaine <\/i>izeneko argitalpena 1857tik 1869ra arte<br \/>\nargitaratu zen, Condomen, Novempopulaniaren erdigunean, eta euskal historiak<br \/>\neta euskarak leku nabarmena izan zezaten saiatu zen, Jean Noulens zuzendariaren<br \/>\nbultzadaz. <i>Bulletin du Comit\u00e9 d\u2019Histoire et d\u2019Arch\u00e9ologie <\/i>argitalpena<br \/>\n1860an agertu zen, Auch hiriko eliz-probintzia osoarentzat, Euskal Herria barne<br \/>\nzela; 1864an <i>Revue de Gascogne <\/i>izena hartu zuen. Baionan 1873an sortu<br \/>\nzen <i>Bulletin de la Soci\u00e9t\u00e9 des Sciences et Arts de Bayonne <\/i>izeneko<br \/>\naldizkaria, Baionako haitzuloak ikertzeko elkarte bat sortu ondoren. <i>Revue<br \/>\ndu B\u00e9arn, Navarre et Lannes <\/i>aldizkaria 1883n sortu zen. Apaizek 1892an<br \/>\nsortu zuten <i>Etudes historiques et religieuses du dioc\u00e8se de Bayonne <\/i>aldizkaria<i>.<br \/>\n<\/i>Beraz, sei aldizkari horietatik bi Elizaren bultzadaz sortu ziren, eta<br \/>\nhorrek argi erakusten du Akitaniako eta Euskal Herriko historiografiaren arloa<br \/>\nbetetzeko Elizak zuen asmoa. Hala ere, aldizkari horietan gutxiago dira<br \/>\nhistoriarekin lotutako artikuluak, hizkuntzarekin lotutakoak baino. Ez da<br \/>\ntokiko joera hutsa: Goienetxek dioenez, <i>Bulletin de la Soci\u00e9t\u00e9<br \/>\nAnthropologique de Paris <\/i>aldizkariak ere, data horietan beretan, hamar<br \/>\nartikulu argitaratu zituen euskal hizkuntzari buruz, eta 3 euskal historiari<br \/>\nburuz. <i>Revue bibliographique de philologie et d&#8217;histoire <\/i>aldizkariak ez<br \/>\nzuen batere artikulurik argitaratu\u2026 historiari buruz. Goienetxek, parekotasunik<br \/>\neza azaldu nahian, kontzientzia historiko sendo baten falta argudiatzen du.<br \/>\nIzan ere, 1870 baino lehen, Euskal Herritik kanpo artikulu garrantzitsuak<br \/>\nargitaratzen hasi ziren euskal historiari buruz, esate baterako, <i>Annales<br \/>\narch\u00e9ologiques <\/i>aldizkarian, <i>Biblioth\u00e8que de l&#8217;Ecole des Chartes <\/i>argitalpenean,<br \/>\nedo <i>Bulletin des Comit\u00e9s historiques <\/i>buletinean. Azken honek Genestet de<br \/>\nChayrac baionarraren artikulu bat argitaratu zuen. Monumentu historikoen<br \/>\nikuskatzailea zen bera, eta handik zenbait urtetara Baionako liburuzaina izan<br \/>\nzen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Beraz, lehen aipatu ditugun<br \/>\naldizkariak ez ziren ia sartu ere egin historiografiaren eremuan. Baina<br \/>\n1850etik goiti historia-liburuen ekoizpena handitu egin zen. Chaho, Larran<br \/>\nAbadea eta Duvoisin anaiek ilustratu zuten aldiaren ondoren, ikastun berriak agertu<br \/>\nziren, besteak beste, Justin Cenac-Montaut, Francisque-Michel, Alexandre<br \/>\nBaudrimont, Adolphe Didron eta Francisque Habasque. 1870etik aitzina historiari<br \/>\nburuzko lan bat argitaratzen zen urte bakoitzeko, eta 1891tik aitzina, berriz,<br \/>\nhistoria-lan bat lau urtez behin. Aldizkarietako artikuluen kopuruak, berriz,<br \/>\n1871n urtean hiru izatetik biderkatu ziren, 1891tik aitzina 18 baitziren.<br \/>\nGainera, Baiona, pausuz pausu, historiari buruzko ekoizpenaren erdigune izaten<br \/>\nhasi zen, Paue eta Paris atzean utzita. Ekoizpen hori ez zen sortu <i>ex<br \/>\nnihilo, <\/i>alegia, hutsetik, eta garai hartako korronte historiografiko<br \/>\nhandiek oihartzuna izan zuten Euskal Herrian argitaratutako lanetan. Adibidez,<br \/>\nHistoriografiako eskola alemaniarrak eragina izan zuen Baudrimontengan, baina<br \/>\nAugustin Thierryren ikuspuntuak jasotzen zituen <i>Revue d\u2019Aquitaine <\/i>aldizkarian<br \/>\nere bai. Lamennaisen eskolak bere lekua zuen <i>Revue de Gascogne <\/i>aldizkarian.<br \/>\nBeste hainbatetan, berriz, bete-betean, Paris hartzen zen eredutzat; adibidez, <i>Bulletin<br \/>\nde la Soci\u00e9t\u00e9 des Sciences, Lettres et Arts de Pau <\/i>aldizkarian<i>. <\/i>Baionako<br \/>\nartxibozainek lan handia egin zuten, besteak beste, Jules Balasquek, Eug\u00e8ne<br \/>\nDagerre-Dospitalek eta \u00c8douard Dulaurensek, historiaren alde Guizot, A.<br \/>\nThierry, Michelet eta Ravignan eta beste hainbat historialarik egindako lanak<br \/>\nbilduz. Antoine Abadiaren eragina ageri da, halaber, Pierre Hariztoi, Charles<br \/>\nBernadou, Jean Duvoisin, Jean de Jaurgain eta Henry Poydenotek egindako<br \/>\nlanetan. Horien guztien aurrekariak izan ziren literatura, gizarte eta<br \/>\nhumanitateen arloetan egindako ikasketen garapenak, adibidez, Anton Abadiak<br \/>\nsustatutako poesia-lehiaketak, Julien Vinsonek zuzendutako Lore Jokoak, 1888ko<br \/>\narkeologia kongresua eta Gipuzkoarekin nahiz Nafarroarekin egindako trukeak.<br \/>\n1897an Euskal Tradizioari buruzko Kongresua antolatu zuen Donibane Lohizunen<br \/>\nEtnografia Nazionalaren eta Herri Artearen Sozietateak. Ez zuen ausardia<br \/>\nhandirik erakutsi pentsamenduari dagokionez, baina bertan parte hartu zuten J.<br \/>\nJaurgainek, E. Ducerek, P. Hariztoik, Ch. Bernadouk eta G. Berdekok. Azkenik,<br \/>\n1900ean Parisen Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Kongresua bildu zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Manex Goienetxek arrazoiz<br \/>\nnabarmentzen du azpiegiturek ekoizpen historiografikoaren garapenean izan duten<br \/>\nrola. Elizak lagundu zuen, batez ere Larresoroko apaizgaitegiaren bidez.<br \/>\nInstituzio publikoetan, Baionako Udala izan zen buru, bere artxiboak sailkatu<br \/>\neta inbentariatu eta udal-liburutegia ireki zuenean, 1851n. <i>Soci\u00e9t\u00e9<br \/>\nPhilomatique <\/i>elkartea mezenasgo eginkizunetan aritu zen, Baionako Arnaud<br \/>\nDetroyat bankariarekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>XX<\/span><span>. mendearen hasieran, hamar historialari ospetsu hil ziren: Blade,<br \/>\nHariztoi, Bernadou, Intxauspe, Arbelbide, O&#8217;Shea, Ducere, Jaurgain, Iturbide<br \/>\neta Labrouche. Aldi horretan Victor Dubarat apaiza nagusitu zen, eta Jean-Felix<br \/>\nLarrieu ere bai, 1941ean hil zena. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Historialarien osaera<br \/>\nsoziologikoa zabaldu egin zen 1870tik aitzina, historialarien taldera bildu<br \/>\nbaitziren unibertsitarioak, lanbide liberaletako kideak, merkatariak,<br \/>\nfuntzionarioak, apaizak, militarrak, nobleak edo aristokratak eta bankariak,<br \/>\naskotariko motiboak zituztenak (zaletasuna, arma ideologikoak prestatzea,<br \/>\nhiriari distira ematea, gizarte edo diplomaziako jardueraren nahitaezko<br \/>\nosagarria\u2026), baina berrikuntza, zalantzarik gabe, haietako batzuen<br \/>\nprofesionalizazioa izan zen, elizjendea izan nahiz zibilak izan. Konfesioak eta<br \/>\niritziak batera agertu ziren, esaterako Henry Leon, Edmond Levy, C. Delvaille,<br \/>\nA. Gomez edo Astruc juduekin, edo masoiekin, besteak beste, J. Portes, P.<br \/>\nLarribi\u00e8re, G. Silva, P. Guichene, J. B. Moline eta V. Biraben, edo katolikoak,<br \/>\nugarienak, edo monarkikoak, adibidez Antoine Abadia, Pierre Iturbide, Arnaud<br \/>\nDetroyat eta Charles Bernadou. Aipagarria da emakume historialaririk ez<br \/>\nagertzea. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Manex Goienetxerekin eta<br \/>\nJean-Michel Bedacarraxekin bat eginez, pentsatzen ahal dugu 1870tik aitzina<br \/>\nElizak abiarazia zuela estrategia hitzartu eta antolatu bat, historia arma gisa<br \/>\nbaliatzeko eremu ideologikoan, batik bat Iraultzaren herentziari aurka egiteko.<br \/>\nEskola historiografiko horrek indarra hartu zuen Pierre Hariztoi eta Victor<br \/>\nDubaratekin. Hariztoiren lan garrantzitsua, <i>Les paroisses du Pays basque<br \/>\npendant la p\u00e9riode r\u00e9volutionnaire<\/i>, 1895ean argitaratua, eta historiari<br \/>\nburuzko beste hainbat lan, Iraultza ezbaian jarri nahi zituzten apaizei<br \/>\neskainitako tresna ideologikoak ziren. Aldi berean, eraso gogor samarra<br \/>\nabiarazi zuen Dubaratek, protestantismoaren eta erreformaren aurka, batik bat,<br \/>\nerlijio-gerren garaian Orthezen eta Pauen izandako gertakariei buruz. Era<br \/>\nhorretan lideratu zuen arrazionalismo positibistaren eta Elizaren etsaien<br \/>\n(garaikide zituzten Comte, Darwin eta Renan) aurkako borroka, eta halaber,<br \/>\nprotestanteen aurkakoa. Beste alde batetik, apaizen prestakuntza intelektuala<br \/>\nindartu behar zuela ulertu zuen Elizak, eta 1894tik aitzina ikastaroak antolatu<br \/>\nzituen \u00abfedearen apologia zientifikoa\u00bb lantzeko eta \u00abmugimendu erlijiosoa eta<br \/>\nsoziala\u00bb aztertzeko, Leon XIII.a Aita Santuak 1893ko entziklikan emandako<br \/>\ngidalerroei jarraiki. Dubaratek aldarrikatu zuen letretako, zientzietako eta<br \/>\nteologiako doktoreak behar zirela apaizen artean. Kontzientea zen borroka latz<br \/>\nbati aurre egin beharrean zirela, eta Elizak ezin zuela hezkuntza kaxkarra<br \/>\neskaini, unibertsitate publikoaren aldean. Ondorioz, eta ipar Euskal Herrian<br \/>\nunibertsitaterik ez izanik, Elizak indartu egin zuen historiografian zuen<br \/>\nlekua. Ikerketa gehienak Frantziako Iraultzan eta Erreforma protestantean<br \/>\nzentratzen ziren. Eliza katolikoa protestantismoaren aurkako armez hornitzen<br \/>\nzuen beste eremu bat hagiografiarena zen (San Leon eta Santa Engrazia),<br \/>\nprotestantismoaren ezaugarriak baitziren kultuaren eta santuen komunioaren<br \/>\nerrefusa, eta hor Dubaratek eginahalak egin zituen Leon Cadier artzain<br \/>\nprotestanteari aurre egiteko, eta gupidagabe aritu zen haren aurka. Frantziako<br \/>\nIraultzari dagokionez, Hariztoiren lana, maiz, metodo historikotik aldentzen<br \/>\nda, Jean Duvoisinek eskura jarri zizkion eskuizkribuak erruz erabili bazituen<br \/>\nere. Goienetxek goitik behera desmuntatzen du Madeleine Larralde delako baten inguruan<br \/>\nerabateko asmakizuna, zeinaren arabera Sarako heroina hura gillotinatua izan<br \/>\nbaitzen 1794an. Iraultzak egindako bidegabekeriak, bereziki Saran egindakoak,<br \/>\nukatzeko asmorik batere gabe, Larralde delako emakumearena \u00abgehiago edo<br \/>\ngutxiago, nahita egindako iruzurra da\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Oro har, kontuan izan behar da<br \/>\nElizak 1914 baino lehen ere bazuela intelektual sare bat, garai hartako<br \/>\nonentsuenetakoak. Gainerako kategoria profesionalek ekarpen apalagoa egin<br \/>\nzuten. Nobleen artean, Jean Jaurgainen helburua zen iragana ezagutzea eta berriro<br \/>\ngogora ekartzea, era horretan berreskuratzeko arbasoekiko eta antzinako familia<br \/>\nnobleekiko kultua, berrezarpen kulturala lortzeko osagai gisa. Antonio Abadia<br \/>\neta Folin markesa lankidetzan aritu ziren, baina ez zuten lan historikorik<br \/>\negin. <\/span><span>Euskal<br \/>\nHerria ikertu zuten zientifikoak ere izan ziren, bestek beste, Adolphe Didron,<br \/>\nDevron, Achille Luchaire, Fran\u00e7ois Mazure, Georges Desdevizes du Dezert,<br \/>\nFrancisque-Michel edo Prosper Boissonnade. Liburuzain-artxibozainek egindako<br \/>\nlanen artean, aipagarriak dira 1860tik aitzina Balasquek et Dulaurensek<br \/>\nprestatutako lan-tresnak. Historialari anitz baionarrak ziren, hirian sortuak<br \/>\nedo han bizi zirenak aspaldi, adibidez Dubarat, Ducere, Poydenot, Hariztoi,<br \/>\nLeon, Iturbide, Blay de Gaix, Poydenot edo Bernadou, eta maiz, Baionari eta<br \/>\nharen sorrerari buruzko monografiak egiten zituzten. Manex Goienetxeren <i>leitmotiv<br \/>\n<\/i>edo ideia nagusietako bat izan da hiriari dagokion guztia beharrezkoa dela<br \/>\nkultura edo zibilizazio bat garatzeko: Baionak historiografian duen<br \/>\ngarrantziak, zalantzarik gabe, arrazoia ematen dio.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span>Mugak muga, adibidez, Clioren alorra murrizten duten azterlan<br \/>\nfilologikoen garrantzia edo genero literario baterantz irrist egiteko<br \/>\nhistorialariak izaten ahal duen tentazioa alde batera utzita, aztertu dugun<br \/>\naldian euskal historiografiak garapen ukaezina izan zuen.<\/span><\/p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Obra honen atal honetan aztertuko dugun garaian, izan ziren gertaera garrantzitsuak, eta horiek, noski, gehiago edo gutxiago, eragina izan zuten Euskal Herri kontinentalean. Garaiaren hasiera 1870eko gerrak eta desohore-sentimendu handia eragin zuen Frantziaren porrotak markatu zuten, eta bukaera 1936an jarri dugu, Espainian gerra hasi eta Europan dagoeneko 1939tik 1945ra luzatu zen gatazka latzaren hasierako gerra-hotsak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[337],"class_list":["post-3837","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SARRERA - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-733-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SARRERA - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Obra honen atal honetan aztertuko dugun garaian, izan ziren gertaera garrantzitsuak, eta horiek, noski, gehiago edo gutxiago, eragina izan zuten Euskal Herri kontinentalean. Garaiaren hasiera 1870eko gerrak eta desohore-sentimendu handia eragin zuen Frantziaren porrotak markatu zuten, eta bukaera 1936an jarri dugu, Espainian gerra hasi eta Europan dagoeneko 1939tik 1945ra luzatu zen gatazka latzaren hasierako gerra-hotsak [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-733-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"72 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-733-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-733-eu\\\/\",\"name\":\"SARRERA - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T16:36:13+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-733-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-733-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-733-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SARRERA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SARRERA - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-733-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SARRERA - Iura Vasconiae","og_description":"Obra honen atal honetan aztertuko dugun garaian, izan ziren gertaera garrantzitsuak, eta horiek, noski, gehiago edo gutxiago, eragina izan zuten Euskal Herri kontinentalean. Garaiaren hasiera 1870eko gerrak eta desohore-sentimendu handia eragin zuen Frantziaren porrotak markatu zuten, eta bukaera 1936an jarri dugu, Espainian gerra hasi eta Europan dagoeneko 1939tik 1945ra luzatu zen gatazka latzaren hasierako gerra-hotsak [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-733-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"72 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-733-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-733-eu\/","name":"SARRERA - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T16:36:13+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-733-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-733-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-733-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SARRERA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3837","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3837\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3837"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3837"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}