{"id":3791,"date":"2023-02-15T17:09:53","date_gmt":"2023-02-15T16:09:53","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/montoro-sagasti-jose-joaquin-710-eu\/"},"modified":"2023-02-15T17:09:53","modified_gmt":"2023-02-15T16:09:53","slug":"montoro-sagasti-jose-joaquin-710-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/montoro-sagasti-jose-joaquin-710-eu\/","title":{"rendered":"MONTORO SAGASTI, Jose Joaquin (Iru\u00f1ea, 1898ko martxoak 29 &#8211; Iru\u00f1ea, 1956ko maiatzak 25)."},"content":{"rendered":"<p><span>Montoro Sagastik Jesusen<br \/>\nkonpainiak Tuteran zuen San Francisco Javier ikastetxean egin zituen<br \/>\nbatxilergoko ikasketak, eta horrek, zalantzarik gabe, Erriberako hiriarekin<br \/>\nelkartu zuen. Legeak ikasi zituen Madrilen, eta 1920ko urrian hasi zen<br \/>\nabokatutzan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere lehen argitalpenak oso<br \/>\nlotuta egon ziren bere lan profesionalari eta Nafarroako Erriberari. Azterketa<br \/>\njuridikoak ziren, osagai sozial eta ekonomikotik salbuetsita ez zeudenak,<br \/>\naztertutako gertakarien izaera eta <\/span><span>XX<\/span><span>. mendearen lehen herenean Nafarroako hegoaldean izan<br \/>\nziren nekazaritza-arazo handienetako bat zela eta: Errege Bardeako lurren<br \/>\nbanaketa. Mugalarre horren onura herri, haran eta entitate erabiltzaile kopuru<br \/>\njakin bati zegokion. Era desordenatuan eta hurbilen zeuden herrien onerako<br \/>\nbirrindu ziren lurrak, ordea; izan ere, baliabide gehien zituzten herri<br \/>\nhorietako bizilagunek, beren lur goseari erantzuteko, kontrolik gabe edo tokiko<br \/>\nagintarien adostasunarekin, bertako lurren gainera abiatu baitziren. Herri<br \/>\nbatzuk bildu ziren eta Errege Bardea herri erabiltzaileen artean banatzeko<br \/>\neskatzea erabaki zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Montoro Sagastiri memorial bat<br \/>\neskatu zitzaion Tuterako epaitegira eramateko eta 1926an honako izenburupean<br \/>\nargitaratu zen memorial hura: <i>Al Juzgado de 1.\u00aa Instancia de Instrucci\u00f3n de<br \/>\nTudela. Demanda solicitando la participaci\u00f3n de las Bardenas Reales de Navarra.<br \/>\n<\/i>Urte horretan bertan, Errege Bardeako beste bi obra argitaratu ziren: <i>Recopilaci\u00f3n<br \/>\nde las Ordenanzas de las Bardenas de Navarra desde las primeras de 1756 hasta<br \/>\nlas de 1915 <\/i>eta <i>Compilaci\u00f3n de los amojonamientos, apeos y deslindes de<br \/>\nlas Bardenas de Navarra con los t\u00e9rminos de los pueblos lim\u00edtrofes a las<br \/>\nmismas. <\/i>Tuterako Epaitegiak, 1928ko uztailean, herri banatzaileen aldeko<br \/>\nepaia eman zuen, baina horrek ez zuen ekarri banaketa gauzatzea, Iru\u00f1eko<br \/>\naudientziak epai hori baliogabetu baitzuen 1930eko urtarrilean. Litekeena da<br \/>\nBardeako legeria jakiteak herri batean baino gehiagotan kontratatzea eragitea,<br \/>\nbeste arazo handi bati erantzun juridiko eta soziala emateko, Errege Bardearen<br \/>\nbanaketarekin batera arazo soziala osatzen baitzuen: Nafarroako hegoaldeko<br \/>\nbazkalekuen arazoa. Bi hamarkadaz gizarte-gatazka larri eta biziak izan<br \/>\nondoren, zuzenketaren auziak gori-gori jarraitzen zuen. Hori dela eta, herri<br \/>\naskotan, Primo de Riveraren diktaduraren amaierarekin eta nekazaritzaren arazoa<br \/>\nnagusia konpondu gabe, usurpatutako herri-lurrak berreskuratzeko aldarrikapenak<br \/>\nareagotu egin zituzten udalek. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1928ko udaberrian sortu zen<br \/>\nFaltzesen <i>Sociedad para la Defensa de los Bienes Comunales <\/i>zelakoa.<br \/>\nPlazako taberna batean elkartzen zen, <i>Comunera <\/i>izenaz ezaguna berau, eta<br \/>\nhandik atera ziren Udalaren aurrean aurkeztutako eskabideak, herri-lurra<br \/>\ndefendatzeko eskatuz. Udalak Montoro Sagasti kontratatu zuen Faltzesko jabetza<br \/>\nkomunal eta pribatuari buruzko azterketa juridiko-historiko-soziala egin zezan.<br \/>\nUrriaren hasieran, <i>Sociedad para la Defensa de los Bienes Comunales <\/i>Montororekin<br \/>\nelkartu zen, azterlanaren nondik norakoak zehazteko. Urte aldaketarekin<br \/>\naurkeztu zuen, eta adierazi zuen posible zela 1902tik aurrera herri-lurretan<br \/>\negindako esku sartzeak berreskuratzea, betiere katastroan jabetza pribatu gisa<br \/>\naitortu ez baziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ia aldi berean, Erriberriko<br \/>\nUdalak \u00abherri honek bizi duen krisi handiari\u00bb erantzuna emateko izendatu zuen<br \/>\nHerri-lurren Berreskuratzearen Aldeko Batzordearekin bildu zen Montoro,<br \/>\nauzotarren artean banatzeko lurrik ez baitzegoen eta Montoro Sagastiren iritziz<br \/>\n\u00abErdi Aroko jopu\u00bb bihurtuta zeuden herritarrak. Batzordeak Montoro izan zuen<br \/>\naholkulari. Honek herri-lurra berreskuratzeko auzibidean atzera egiteko<br \/>\ngomendatu zien; eta, Madrilen, Lan Ministerioan eta Acci\u00f3n Social Agraria<br \/>\nzelakoan aurkezteko, 800 bizilagunen sinadurek bermatutako memorandum batekin.<br \/>\nHelburua zen lurrak lagatzeko formula leheneratzea, \u00abjoan den mendearen<br \/>\nhasieratik gaur arte Erriberrin izan den auzi ekonomiko-soziala\u00bb konpontzeko:<br \/>\nbazkalekuen xedea. Haren aginduak Faltzesen eta Erriberrin bete zituzten eta<br \/>\nhilabete batzuk geroago, bi argitalpenetan jaso ziren: <i>La propiedad privada<br \/>\ny la comunal en la ciudad de Olite (Navarra) <\/i>eta <i>La propiedad comunal y<br \/>\nla privada en la villa de Falces (Navarra)<\/i>. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Montoro Sagasti <i>Navarra <\/i>astekariaren<br \/>\nkolaboratzailea ere izan zen, 1931n argitaratu baitzen. Han, atal bat zuen, eta<br \/>\nbertan, une hartako gertaera politiko garrantzitsuenetako batzuk aztertzen<br \/>\nzituen, kutsu satirikoz, hala nola bazkalekuen gaia edo Euskal Estatutua, haren<br \/>\nalde agertu baitzen. 1931ko udazkenean, Montoro Sagastik, NBBko idazkari eta <i>La<br \/>\nVoz de Navarra <\/i>egunkariaren administratzaile Ramon de Go\u00f1ik eskatuta,<br \/>\nEAJren propagandista gisa parte hartu zuen. Cascanten, Murchanten eta Tuteran<br \/>\nudal batzordeak eratzen saiatu zen Montoro. Tuteran bera zen buru. Halaber,<br \/>\nMartzillako Euskal Etxearen inaugurazioan eta mitinetan ere parte hartu zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Montoro Sagasti beste alderdi<br \/>\nbatzuetan ere nabarmendu zen, esaterako, Tuteraren Erdi Aroko eta arraza<br \/>\nanitzeko oroimena berreskuratzen, 1950eko hamarkadan <i>\u00a1Fiestas! <\/i>aldizkarian<br \/>\nargitaratutako artikuluei esker. Marrazteko zaletasuna ere izan zuen, Flores<br \/>\nKaperotxipi margolariaren aitortza lortzerainokoa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bien bitartean, Montoro<br \/>\nSagastik bere lanbidean jarraitzen zuen, eta, 1948ko otsailetik aurrera, Juan<br \/>\nSantamar\u00eda Ansa magistratuak sustatutako Nafarroako Zuzenbide Zibileko Batzorde<br \/>\nKonpilatzailean parte hartzen zuen. Hamarkada bat baino gehiago lan egin<br \/>\nondoren, Nafarroako Batzordeak 1959ko urrian jasotako Foruaren aurreproiektua<br \/>\naurkeztuko zuen; 1973an Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa<br \/>\nerredaktatzeko oinarri izango zen aurretiazko lanetako bat izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Montoro Sagastik Jesusen konpainiak Tuteran zuen San Francisco Javier ikastetxean egin zituen batxilergoko ikasketak, eta horrek, zalantzarik gabe, Erriberako hiriarekin elkartu zuen. Legeak ikasi zituen Madrilen, eta 1920ko urrian hasi zen abokatutzan. Bere lehen argitalpenak oso lotuta egon ziren bere lan profesionalari eta Nafarroako Erriberari. Azterketa juridikoak ziren, osagai sozial eta ekonomikotik salbuetsita ez zeudenak, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[335],"class_list":["post-3791","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MONTORO SAGASTI, Jose Joaquin (Iru\u00f1ea, 1898ko martxoak 29 - Iru\u00f1ea, 1956ko maiatzak 25). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/montoro-sagasti-jose-joaquin-710-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MONTORO SAGASTI, Jose Joaquin (Iru\u00f1ea, 1898ko martxoak 29 - Iru\u00f1ea, 1956ko maiatzak 25). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Montoro Sagastik Jesusen konpainiak Tuteran zuen San Francisco Javier ikastetxean egin zituen batxilergoko ikasketak, eta horrek, zalantzarik gabe, Erriberako hiriarekin elkartu zuen. Legeak ikasi zituen Madrilen, eta 1920ko urrian hasi zen abokatutzan. Bere lehen argitalpenak oso lotuta egon ziren bere lan profesionalari eta Nafarroako Erriberari. Azterketa juridikoak ziren, osagai sozial eta ekonomikotik salbuetsita ez zeudenak, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/montoro-sagasti-jose-joaquin-710-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/montoro-sagasti-jose-joaquin-710-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/montoro-sagasti-jose-joaquin-710-eu\\\/\",\"name\":\"MONTORO SAGASTI, Jose Joaquin (Iru\u00f1ea, 1898ko martxoak 29 - Iru\u00f1ea, 1956ko maiatzak 25). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T16:09:53+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/montoro-sagasti-jose-joaquin-710-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/montoro-sagasti-jose-joaquin-710-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/montoro-sagasti-jose-joaquin-710-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MONTORO SAGASTI, Jose Joaquin (Iru\u00f1ea, 1898ko martxoak 29 &#8211; Iru\u00f1ea, 1956ko maiatzak 25).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MONTORO SAGASTI, Jose Joaquin (Iru\u00f1ea, 1898ko martxoak 29 - Iru\u00f1ea, 1956ko maiatzak 25). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/montoro-sagasti-jose-joaquin-710-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MONTORO SAGASTI, Jose Joaquin (Iru\u00f1ea, 1898ko martxoak 29 - Iru\u00f1ea, 1956ko maiatzak 25). - Iura Vasconiae","og_description":"Montoro Sagastik Jesusen konpainiak Tuteran zuen San Francisco Javier ikastetxean egin zituen batxilergoko ikasketak, eta horrek, zalantzarik gabe, Erriberako hiriarekin elkartu zuen. Legeak ikasi zituen Madrilen, eta 1920ko urrian hasi zen abokatutzan. Bere lehen argitalpenak oso lotuta egon ziren bere lan profesionalari eta Nafarroako Erriberari. Azterketa juridikoak ziren, osagai sozial eta ekonomikotik salbuetsita ez zeudenak, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/montoro-sagasti-jose-joaquin-710-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/montoro-sagasti-jose-joaquin-710-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/montoro-sagasti-jose-joaquin-710-eu\/","name":"MONTORO SAGASTI, Jose Joaquin (Iru\u00f1ea, 1898ko martxoak 29 - Iru\u00f1ea, 1956ko maiatzak 25). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T16:09:53+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/montoro-sagasti-jose-joaquin-710-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/montoro-sagasti-jose-joaquin-710-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/montoro-sagasti-jose-joaquin-710-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MONTORO SAGASTI, Jose Joaquin (Iru\u00f1ea, 1898ko martxoak 29 &#8211; Iru\u00f1ea, 1956ko maiatzak 25)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3791","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3791\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3791"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3791"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}