{"id":3789,"date":"2023-02-15T17:09:11","date_gmt":"2023-02-15T16:09:11","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/los-arcos-miranda-francisco-javier-709-eu\/"},"modified":"2023-02-15T17:09:11","modified_gmt":"2023-02-15T16:09:11","slug":"los-arcos-miranda-francisco-javier-709-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/los-arcos-miranda-francisco-javier-709-eu\/","title":{"rendered":"LOS ARCOS MIRANDA, Francisco Javier (Zangoza, Nafarroa, 1847ko azaroak 17 &#8211; Madril, 1905eko martxoak 27)."},"content":{"rendered":"<p><span>Espainiako <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendeko<br \/>\nbeste hainbat gizon handik bezala, Javier Los Arcosek ere bi profil izan zituen<br \/>\nbiografian: militarra eta politikoa. Bere karrera militarra 1866an hasi zuen,<br \/>\nGuadalajarako armadako Ingeniarien Akademian sartu zenean. Han, 1871n<br \/>\nteniente-gradua lortu zuen ikasketa bikainak eginda. 1873an hirugarren<br \/>\nKarlistadako Iparraldeko kanpainan parte hartu zuen, lehenik eta behin, Iru\u00f1eko<br \/>\ngotortze lanetan, Don Karlosen aldekoen setioari begira, eta, ondoren,<br \/>\ngerra-frontean, Donostiara Loma jeneralaren aginduetara aritzeko eraman<br \/>\nzutenean. 1874an, berak ikasi zuen akademiara bidali zuten irakasle<br \/>\nlaguntzaile. Bertan zegoela <i>Organizaci\u00f3n militar y sistema permanente<br \/>\ndefensivo de la Pen\u00ednsula espa\u00f1ola y posesiones adyacentes <\/i>izeneko memoria<br \/>\nidatzi zuen, eta ohorezko aipamena jaso zuen 1875ean. Jakina da berriro ere<br \/>\nIparraldeko frontean egon zela, 1876ko martxoan Oltzaurte gotorlekua Gipuzkoan<br \/>\nerrelebatu zutenean. Gerra amaitzean, kapitain izendatu zuten eta Iru\u00f1eko<br \/>\nIngeniarien Komandantzia Orokorreko idazkari izan zen denboraldi batez. Armada<br \/>\nutzi eta politikara jo zuen. 1885ean, zerbitzutik erretiratuta, Gaztela Berriko<br \/>\nbarrutian supernumerario gisa agertzen zen, Ingeniarien Kidegoko Armadako<br \/>\nKomandante graduarekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina benetan nabarmendu zen<br \/>\narloa politika izan zen. Alderdi moderatuko idazkari gisa hasi zuen ibilbidea,<br \/>\neta, desegin ondoren, kontserbatzailearen ilaretara pasatu zen. 1876an bertan,<br \/>\nAgoizko barrutiak gorteetako diputatu hautatu zuen, eta bi hamarkadatan<br \/>\nordezkatu zituen, 1879, 1884, 1886, 1891 eta 1893ko deialdietan eserlekua<br \/>\nerrepikatuz, 1881ekoan izan ezik. Karlismoarekin elkar hartzea leporatu zioten.<br \/>\nHala ere, 1896an senatuan postu bat betetzeko ahaleginean porrot egin zuen,<br \/>\nnahiz eta bere jaioterrian, batez ere Zangozako eragin-eremuan, bere harreman<br \/>\nugari eta foru-diputatuengandik laguntza informala jaso. Porrot hark bere<br \/>\nibilbide politikoaren amaiera markatuko zuen. Hori baino lehen, hala ere, bere<br \/>\nparlamentu-bizitza luzea, alderdia agintean egon zenean izendatutako enkargu<br \/>\npubliko batzuekin uztartu zuen: hala, 1885ean, Zigor Establezimenduen<br \/>\n(Establecimientos Penales) zuzendari nagusia izan zen (arrazoi politikoengatik<br \/>\ndimisioa eman zuen), eta 1890ean, berriz, Correos y Tel\u00e9grafosen zuzendari<br \/>\nnagusia (azkenean, alde egin zuen, baina osasun-arrazoiengatik). Prentsak bere<br \/>\nlana goraipatu egin zuen bi postuetan. Zerbitzu politikoetako orrian, azkenik,<br \/>\nhainbat batzordetan egindako lana aipatu behar da: Osasun Kontseiluko eta<br \/>\nEspetxeetako Errege Kontseiluko kide izan zen; Muga-zergen eta Balorazioen<br \/>\nBatzordeko kide ere bai; eta Amsterdamgo erakusketa antolatzeko batzordean lan<br \/>\negin zuen, itsasoz haraindiko ondasunak kolonizatzeko batzordean eta emigrazioa<br \/>\nsaihesteko bideak proposatzeko ardura izan zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hainbat kondekoraziok sinatu<br \/>\nzuten bere ibilbidea, besteak beste, Portugalgo Kristoren Gurutze Handiak eta<br \/>\nIsabel Katolikoaren Ordenako Gurutze Handiak. Gainera, Zientzia Zehatz, Fisiko<br \/>\neta Naturalen Errege Akademiako akademiko izendatu zuten 1890ean. 1892an sartu<br \/>\nzenean, bere diskurtsoa ondoko gaiari buruzkoa izan zen: <i>Aplicaciones de las<br \/>\nCiencias Exactas, F\u00edsicas y Naturales en el arte de las guerras<\/i>. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Javier Los Arcosek ez zuen<br \/>\nidazlan idatzirik utzi aipatutako bi mintzaldietatik harago, baina oratoria<br \/>\nbikaina erakutsi zuen, kongresuan egin zituen agerraldi ugarieta; bertan, batez<br \/>\nere armadarekin eta Nafarroaren interesekin zerikusia zuten gaiak landu zituen.<br \/>\nBere diskurtso guztietatik, osatuena eta landuena, zalantzarik gabe, gerora<br \/>\naintzatespen bat merezi izan duena, Gamazada zela eta egindakoa izan zen; izan<br \/>\nere, Madrilgo gainerako diputatu nafarrekin batera, probintzia osoaren<br \/>\nsentipena hemiziklora eraman zuen, eta 1841eko Legearen aldaezintasunaren alde<br \/>\negin zuen, Gobernuaren ministro liberal-fusiozalearen asmo bateratzaileen<br \/>\naurrean. Haren mintzaldia, oso zabala, 1893an bertan argitaratu zen, eta<br \/>\nondoren <i>Temas Forales <\/i>bilduman berrargitaratu da. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nafarroako gainerako<br \/>\nordezkariak bezala, Los Arcosek uztailaren 21eko bilkuran, Nafarroako<br \/>\nhistoriaren kontakizun labur batekin ekin zion bere hitzaldiari, Gaztelan sartu<br \/>\nzen unetik beretik. Orduan, erabateko subiranotasuna galdu zuen, baina bere<br \/>\nkabuz erresuma desberdina izaten jarraitu zuen, lurraldean, legeetan eta<br \/>\njurisdikzioan, Austriako eta Borboiko etxeetako monarkek onartu zuten bezala.<br \/>\nHitzaldian, bigarren une erabakigarria lehen karlistaldiaren amaieran izan zen,<br \/>\nbeste Euskal lurraldeetako eta Nafarroako foruak berrikusteko aukera planteatu<br \/>\nzenean, monarkia liberalaren unitate konstituzionalera egokitzeko. Lehenengoek<br \/>\nez zuten aldaketarik onartu, baina Nafarroak bai, horrekin bere autonomiaren<br \/>\nzati handi bat sakrifikatuz, zeren eta haren prerrogatiba<br \/>\nekonomiko-administratibo batzuk baino ez baitzituen gorde, eta horiek izan<br \/>\nziren bere foru-araubide zaharraren aztarna bakarra. Los Arcosek azpimarratu<br \/>\nzuen 1841eko abuztuaren 16ko legea, Nafarroako estatus juridiko-politiko berria<br \/>\nfinkatzen zuena, negoziazio baten emaitza izan zela, nazioaren Gobernuaren eta<br \/>\nNafarroako Diputazioaren arteko itun baten ondorio, eta, beraz, aldaezina, bi<br \/>\naldeen adostasunez ez bazen. 37. art. (lehen 17.a) Nafarroako diputatu guztiek<br \/>\naurrekontu-legearen proiektua baztertzea lege-argudio horren inguruan egin<br \/>\nzuten funtsean, baina komenigarritzat jo zen, halaber, zenbakiak probintziaren<br \/>\naldetik ere bazirela frogatzea, non \u00abfueroa\u00bb aldezten baitzen, eta ez \u00abhuevoa\u00bb,<br \/>\nMadrilgo egunkariren batean ironiaz esatera iritsi ziren bezala. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Los Arcosek foru-defentsaren<br \/>\nalderdi ekonomikoaren azterketa sendoa izan zen, hain zuzen ere, eztabaidari<br \/>\negin zion ekarpen handia. Haren argudioa asetasunera arte errepikatutako ideia<br \/>\nbatetik abiatu zen, eta hauxe zen: Nafarroak Espainiako beste edozein<br \/>\nprobintziak adinako ekarpena edo handiagoa egiten zuela. Erabat bidegabea zen<br \/>\nherrialdearen beharrekiko elkartasunik eza eta gainerako eskualdeentzat<br \/>\npribilegio sumingarriak zituela leporatzea. Aurreiritzi horiei aurre egiteko,<br \/>\ngure diputatuak foru araubide fiskala aztertu eta Nafarroa Leidako<br \/>\nprobintziarekin konparatu zuen, kontzeptu askorengatik antzekoa baitzen.<br \/>\nErkaketaren emaitza argia izan zen: zerga batzuk ordaintzetik salbuetsita egon<br \/>\narren, Nafarroak ia beste probintziek adina ordaintzen zuen, eta hori kontuan<br \/>\nhartu gabe estatuak bertan aurrezten zituela obra publikoen zerbitzuak, zergen<br \/>\ninstrukzioa eta bilketa, Foru Diputazioaren kontura baitziren; ez da ahaztu<br \/>\nbehar, halaber, probintzian egoitza ofizialak mantentzea kategoria bereko beste<br \/>\nleku batzuetakoaren erdia kostatzen zitzaiola altxor publikoari, eta, hori<br \/>\ngutxi balitz, Nafarroa estatuaren zorra ordaintzen laguntzen ari zela, haren<br \/>\nsorreran parte hartu ez bazuen ere, eta, gainera, bere zorra jasan behar zuela,<br \/>\nazken gerra zibilaz geroztik astunagoa, oraindik ez baitzituen jaso<br \/>\nadministrazio zentralak armada liberalari egindako hornidurengatik zor zizkion<br \/>\nbederatzi milioi luzeak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aurrekontu-batzordeak neurri<br \/>\nbatean aurka egin zuen, izan ere, kopuru horiek, ez omen zuten Nafarroa Ogasun<br \/>\nPublikoaren krisia gainditzeko ekarpenetik salbuesten, gainerako eskualdeek ere<br \/>\negin behar zuten bezala, nahiz eta ekonomiaren gainbehera orokorra izan, eta<br \/>\nNafarroak hazkundea onartzeari uko egitea patriotismo faltatzat joko zela<br \/>\nadierazi zuen. Halako akusazioa, Nafarroako Gamazadaren historiari leial, bere<br \/>\neskubideetan tinko, baina inor baino leialago eta patriotikoagaoaren irudi<br \/>\nberoarekin lehiatzen zen. Horregatik, Los Arcosek azken argudio ekonomiko bat<br \/>\neman zuen, nafarren artean kokaturiko beste irudi bati erantzuten ziona:<br \/>\nNafarroako administrazioa onenetakoa zen, ekonomikoena eta zintzoena. Zein<br \/>\nautoritate moralekin eskatzen ahal zitzaizkion ahalegin handiak probintziari,<br \/>\nbaldin eta ogasun-krisiaren zati handi bat estatuaren administrazio okerraren<br \/>\nondorio bazen, dirua xahutzailea eta ustela berau, kritika birsortzaileak<br \/>\naspalditik azaltzen zuen bezala?<\/span><\/p>\n<p><span>Nafarren diskurtsoek ez zuten<br \/>\naldatu kameraren iritzia, artikulu polemikoa onartu egin baitzuen, baina,<br \/>\nazkenean, jakina denez, ez zen aplikatu. Harrezkero, Los Arcosen oratoriako<br \/>\npieza erreferente erabakigarria izan da foruen tesietarako, baita garai hartako<br \/>\nNafarroako elite politikoen kontaketa nagusiaren adierazpena ere, foruen<br \/>\ninguruko identitate kolektibo bat sortzearren.<\/span><\/p>\n<p><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Espainiako XIX. mendeko beste hainbat gizon handik bezala, Javier Los Arcosek ere bi profil izan zituen biografian: militarra eta politikoa. Bere karrera militarra 1866an hasi zuen, Guadalajarako armadako Ingeniarien Akademian sartu zenean. Han, 1871n teniente-gradua lortu zuen ikasketa bikainak eginda. 1873an hirugarren Karlistadako Iparraldeko kanpainan parte hartu zuen, lehenik eta behin, Iru\u00f1eko gotortze lanetan, Don [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[335],"class_list":["post-3789","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LOS ARCOS MIRANDA, Francisco Javier (Zangoza, Nafarroa, 1847ko azaroak 17 - Madril, 1905eko martxoak 27). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/los-arcos-miranda-francisco-javier-709-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LOS ARCOS MIRANDA, Francisco Javier (Zangoza, Nafarroa, 1847ko azaroak 17 - Madril, 1905eko martxoak 27). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Espainiako XIX. mendeko beste hainbat gizon handik bezala, Javier Los Arcosek ere bi profil izan zituen biografian: militarra eta politikoa. Bere karrera militarra 1866an hasi zuen, Guadalajarako armadako Ingeniarien Akademian sartu zenean. Han, 1871n teniente-gradua lortu zuen ikasketa bikainak eginda. 1873an hirugarren Karlistadako Iparraldeko kanpainan parte hartu zuen, lehenik eta behin, Iru\u00f1eko gotortze lanetan, Don [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/los-arcos-miranda-francisco-javier-709-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/los-arcos-miranda-francisco-javier-709-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/los-arcos-miranda-francisco-javier-709-eu\\\/\",\"name\":\"LOS ARCOS MIRANDA, Francisco Javier (Zangoza, Nafarroa, 1847ko azaroak 17 - Madril, 1905eko martxoak 27). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T16:09:11+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/los-arcos-miranda-francisco-javier-709-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/los-arcos-miranda-francisco-javier-709-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/los-arcos-miranda-francisco-javier-709-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LOS ARCOS MIRANDA, Francisco Javier (Zangoza, Nafarroa, 1847ko azaroak 17 &#8211; Madril, 1905eko martxoak 27).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LOS ARCOS MIRANDA, Francisco Javier (Zangoza, Nafarroa, 1847ko azaroak 17 - Madril, 1905eko martxoak 27). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/los-arcos-miranda-francisco-javier-709-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LOS ARCOS MIRANDA, Francisco Javier (Zangoza, Nafarroa, 1847ko azaroak 17 - Madril, 1905eko martxoak 27). - Iura Vasconiae","og_description":"Espainiako XIX. mendeko beste hainbat gizon handik bezala, Javier Los Arcosek ere bi profil izan zituen biografian: militarra eta politikoa. Bere karrera militarra 1866an hasi zuen, Guadalajarako armadako Ingeniarien Akademian sartu zenean. Han, 1871n teniente-gradua lortu zuen ikasketa bikainak eginda. 1873an hirugarren Karlistadako Iparraldeko kanpainan parte hartu zuen, lehenik eta behin, Iru\u00f1eko gotortze lanetan, Don [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/los-arcos-miranda-francisco-javier-709-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/los-arcos-miranda-francisco-javier-709-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/los-arcos-miranda-francisco-javier-709-eu\/","name":"LOS ARCOS MIRANDA, Francisco Javier (Zangoza, Nafarroa, 1847ko azaroak 17 - Madril, 1905eko martxoak 27). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T16:09:11+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/los-arcos-miranda-francisco-javier-709-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/los-arcos-miranda-francisco-javier-709-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/los-arcos-miranda-francisco-javier-709-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LOS ARCOS MIRANDA, Francisco Javier (Zangoza, Nafarroa, 1847ko azaroak 17 &#8211; Madril, 1905eko martxoak 27)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3789","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3789\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3789"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3789"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}