{"id":3763,"date":"2023-02-15T16:57:58","date_gmt":"2023-02-15T15:57:58","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/gonzalez-castejon-elio-francisco-javier-696-eu\/"},"modified":"2023-02-15T16:57:58","modified_gmt":"2023-02-15T15:57:58","slug":"gonzalez-castejon-elio-francisco-javier-696-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-castejon-elio-francisco-javier-696-eu\/","title":{"rendered":"GONZALEZ CASTEJON ELIO, Francisco Javier (Vadilloko markesa) (Iru\u00f1ea, 1848ko maiatzak 25 &#8211; Madril, 1919ko azaroak 25)."},"content":{"rendered":"<p><span>Iru\u00f1ean jaio zen, familia<br \/>\naristokratiko baten barrenean. Ama Nafarroako Manuela Elio y Mencos zen,<br \/>\nVesollako markesen alaba. Aita, Teran jaioa, Sorian, Pedro Gonzalez de Castejon<br \/>\ny Castejon zen, Vadilloko markesa; geroago semeak hartuko zuen izena, titulu<br \/>\nhori jaso baitzuen 1879an. Beranduago, Beorlegiko baroi eta Arberoako bizkonde<br \/>\ntituluak ere hartu zituen oinordetzan. Batxilergoa ikasi zuen Iru\u00f1eko<br \/>\ninstitutuan, eta 1864an lortu zuen batxiler-titulua. Ondoren, Madrilgo<br \/>\nunibertsitatean, Lege eta Zuzenbide Kanoniko ikasketak egin zituen.<br \/>\nLizentziatura 1870eko uztailean lortu zuen eta doktoretza 1872ko urtarrilean.<br \/>\nMadrilgo San Lorentzo elizan ezkondu zen 1874ko urtarrilaren 15ean, Maria<br \/>\nIgnacia Entrala Lennoyrekin. Bost seme-alaba izan zituzten: Pedro, Manuel,<br \/>\nHortensia, Francisco Javier eta Maria Dolores. Bere bizitzan, akademikotzat<br \/>\neta, batez ere, politikaritzat nabarmendu zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lehenengoari dagokionez, 1876ko<br \/>\napirilaren 30ean hasi zen unibertsitateko irakasle, egun horretan hartu<br \/>\nbaitzuen lanpostua unibertsitate zentraleko Notariotza-eskolako irakasle<br \/>\nlaguntzaile gisa, eta bertan geratu zen bere irakaskuntza-ibilbide osoan zehar.<br \/>\n1876an Zuzenbide Fakultateko irakasle laguntzaile izendatu zuten. 1881ean<br \/>\nkatedradun supernumerario izatera iritsi zen. 1885ean, Zuzenbide Naturaleko<br \/>\nelementuak irakasgaiko katedradun numerario izendatu zuten. Titulu akademiko<br \/>\nhoriez gain Jurisprudentziaren eta Legeriaren Errege Akademiako bazkide<br \/>\nnumerario, 1869tik, eta Zientzia Moral eta Politikoen Akademiako kide, 1904ko<br \/>\nmaiatzaren 15etik, ere izan zen. Gobernuan izan zituen goi-kargu guztiak<br \/>\ngorabehera, inoiz ez zuen alde batera utzi bere irakaskuntza-lana, eta<br \/>\nunean-unean bete zituen bere unibertsitate-betebeharrak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garaiko testuinguru<br \/>\nintelektuala, zuzenbide naturalari dagokionez, hiru pentsamendu-korronte handik<br \/>\nosatzen zuten: Krausismoa, irakaskuntza-erakunde askeari eta Francisco Giner de<br \/>\nlos Rios jaunari lotua; eskola historikoa eta neoeskolastika tomista, garai<br \/>\nhartan Espainiako unibertsitatean nagusi zena. Gonzalez Castejon izan zen azken<br \/>\nhorren ordezkari nagusietako bat. Adibidez, aita santuen botere mundutarra<br \/>\ndefendatu zuen, pontifikatuaren askatasuna eta elizaren eskubideak bermatzen<br \/>\nzituela uste baitzuen. Elizak hezkuntza publikoan parte hartzearen alde egin<br \/>\nzuen, eta, oro har, izaera katolikoko iusnaturalismo nabarmena mantendu zuen,<br \/>\nEspainian modu apalean sartzen hasi ziren tesi positibisten aurka. 1898an,<br \/>\nZuzenbide naturalari buruzko eskuliburu bat idatzi zuen. Eskuliburu hori,<br \/>\nMendizabal Martin eta Rodriguez de Cepedaren eskuliburuekin batera, garaiko<br \/>\ngarrantzitsuenetako bat izan daiteke, eta, beraz, eragin handiena izan<br \/>\nzutenetako bat. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haatik, ospe handiagoa izan<br \/>\nzuen jarduera politikoagatik akademikoagatik baino. Ideia<br \/>\nultrakontserbadorekoa, figura politiko garrantzitsuenetako bat izan zen Maria<br \/>\nCristina de Habsburgoren erregeordetzan eta Alfontso XIII.aren erregealdiaren<br \/>\nlehen urteetan. Alejandro Pidal y Monengandik oso hurbil zegoen eta elkarrekin<br \/>\nCanovasen kontserbadoreen eskuinaldean kokatuko zen alderdi katoliko bat<br \/>\nsortzen saiatu ziren. Proiektuaren ondorioz batasun katolikoa besterik ez zen<br \/>\nsortu. Batasun katolikoa alderdi bat baino ongintzako elkarte bat izan zen,<br \/>\nproiektutik hurbil zeuden pertsona politiko ospetsuak topo egin zezaketen<br \/>\nelkartea (moderatuak eta karlistak, funtsean). Proiektuak ez zuen aurrera egin,<br \/>\n1884an Leon XIII.a aita santuak ideia bertan behera utzi eta Canovasen<br \/>\nkontserbadoreekin bat egiteko agindu baitzien. Ondorioz, alderdi horretan sartu<br \/>\nziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Saiakera hori Vadilloko<br \/>\nmarkesaren ibilbide politikoaren lehen urteetan gertatu zen. Behin talde<br \/>\nkontserbadorean, gobernuaren eta erresumako administrazioaren kargu<br \/>\ngarrantzitsuenetako batzuk beteko zituen. Grazia eta Justiziako ministro,<br \/>\nNekazaritza, Industria, Merkataritza eta Herri Lanetako ministro eta Gobernazio<br \/>\nministro izan zen, hori guztia garaiko lau gobernutan. Gainera, kargu politiko<br \/>\nugari bete zituen, eta boteretik oso hurbil egon zen une oro, hori dela eta,<br \/>\ngarai hartako politikari kontserbadore garrantzitsuenetako bat bilakatu zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eragin nazional horrek<br \/>\nNafarroan zuen oinarria, Iru\u00f1eko barrutian. Garai hartan, Nafarroa biztanlerian<br \/>\nia berdinak ziren zazpi hauteskunde-barrutitan banatzen zen. Iru\u00f1ekoa ez zen<br \/>\nhiriburura bakarrik mugatzen, probintziako ipar-ekialdeko zati handi bat hartzen<br \/>\nzuen, esaterako, Altsasu eta Elizondo ere hartzen baitzituen. Bertan, Vadilloko<br \/>\nmarkesa 12 aldiz hautatu zuten Gorteetako diputatua izateko: 1879-1881,<br \/>\n1884-1886, 1886-1890, 1891-1893, 1893-1896, 1896-1898, 1898-1899, 1899-1901,<br \/>\n1901-1903, 1903-1905, 1905-1907, 1914-1916. 1914an Alfonso XIII-ak biziarteko<br \/>\nsenatari izendatu zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Vadillo markesaren<br \/>\nhauteskunde-oinarria barrutiko herriek elikatu zuten Iru\u00f1eak berak baino<br \/>\ngehiago. Hauteskundeetako garaipenak, neurri handi batean, alde liberaleko<br \/>\nkontserbatzaileen eta karlisten artean babesa sortzeagatik gertatu ziren,<br \/>\nkatolizismoagatik bozkatzen baitzuten. Amalgama horrek \u00abCarlo-Vadillismo\u00bb izena<br \/>\nhartu zuen. Markesa etengabe goraipatzen zuten antzeko prentsan \u2014<i>Diario de<br \/>\nNavarra <\/i>eta <i>El Eco de Navarra<\/i>, bereziki\u2014 eta Iru\u00f1era iritsi izana<br \/>\ngertaera handia izan zen. Probintziako ezagunak bertara joaten ziren Madrilen<br \/>\nizan zezakeen eraginaren bila, eta funtsezko gizon bihurtu ziren nafarren zati<br \/>\nbaten ahotsa erresumako hiriburura eramateko.<\/span><\/p>\n<p><span><\/p>\n<p><\/span><span>Nafarroan eragin handia izan<br \/>\nzuen. Probintziako barruti judizialak zatitzeaz arduratzen zen batzordeko kide<br \/>\nizan zen; Iru\u00f1ean lurrak saltzeaz arduratzen zen batzordean parte hartu zuen,<br \/>\neta desamortizazio-legeak aplikatzearen ondorioz Nafarroan sortutako gatazkak<br \/>\nebazteaz arduratu zen batzordeko presidentea izan zen. Esku hartu zuen<br \/>\nNafarroak 1903ko alkoholen gaineko zerga ezarri ez zezan eta mendiei buruzko<br \/>\nforu legeriari euts ziezaion. Maila materialagoan, elizako eraikinak<br \/>\nberreraikitzeko diru-kopuru handiak lortu zituen, hala nola Irurtzungo<br \/>\ntenpluak, Iru\u00f1eko San Lorentzo eliza eta Iru\u00f1eko gotzain-jauregia. Era berean,<br \/>\n\u00abLa conciliaci\u00f3n\u00bb elkartearen alde egin zuen, eta hiriburuan<br \/>\nnekazaritza-institutu bat sortzeko finantzaketa lortu zuen.<\/span><\/p>\n<p><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iru\u00f1ean jaio zen, familia aristokratiko baten barrenean. Ama Nafarroako Manuela Elio y Mencos zen, Vesollako markesen alaba. Aita, Teran jaioa, Sorian, Pedro Gonzalez de Castejon y Castejon zen, Vadilloko markesa; geroago semeak hartuko zuen izena, titulu hori jaso baitzuen 1879an. Beranduago, Beorlegiko baroi eta Arberoako bizkonde tituluak ere hartu zituen oinordetzan. Batxilergoa ikasi zuen Iru\u00f1eko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[335],"class_list":["post-3763","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GONZALEZ CASTEJON ELIO, Francisco Javier (Vadilloko markesa) (Iru\u00f1ea, 1848ko maiatzak 25 - Madril, 1919ko azaroak 25). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-castejon-elio-francisco-javier-696-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GONZALEZ CASTEJON ELIO, Francisco Javier (Vadilloko markesa) (Iru\u00f1ea, 1848ko maiatzak 25 - Madril, 1919ko azaroak 25). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Iru\u00f1ean jaio zen, familia aristokratiko baten barrenean. Ama Nafarroako Manuela Elio y Mencos zen, Vesollako markesen alaba. Aita, Teran jaioa, Sorian, Pedro Gonzalez de Castejon y Castejon zen, Vadilloko markesa; geroago semeak hartuko zuen izena, titulu hori jaso baitzuen 1879an. Beranduago, Beorlegiko baroi eta Arberoako bizkonde tituluak ere hartu zituen oinordetzan. Batxilergoa ikasi zuen Iru\u00f1eko [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-castejon-elio-francisco-javier-696-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gonzalez-castejon-elio-francisco-javier-696-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gonzalez-castejon-elio-francisco-javier-696-eu\\\/\",\"name\":\"GONZALEZ CASTEJON ELIO, Francisco Javier (Vadilloko markesa) (Iru\u00f1ea, 1848ko maiatzak 25 - Madril, 1919ko azaroak 25). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T15:57:58+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gonzalez-castejon-elio-francisco-javier-696-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gonzalez-castejon-elio-francisco-javier-696-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gonzalez-castejon-elio-francisco-javier-696-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GONZALEZ CASTEJON ELIO, Francisco Javier (Vadilloko markesa) (Iru\u00f1ea, 1848ko maiatzak 25 &#8211; Madril, 1919ko azaroak 25).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GONZALEZ CASTEJON ELIO, Francisco Javier (Vadilloko markesa) (Iru\u00f1ea, 1848ko maiatzak 25 - Madril, 1919ko azaroak 25). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-castejon-elio-francisco-javier-696-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GONZALEZ CASTEJON ELIO, Francisco Javier (Vadilloko markesa) (Iru\u00f1ea, 1848ko maiatzak 25 - Madril, 1919ko azaroak 25). - Iura Vasconiae","og_description":"Iru\u00f1ean jaio zen, familia aristokratiko baten barrenean. Ama Nafarroako Manuela Elio y Mencos zen, Vesollako markesen alaba. Aita, Teran jaioa, Sorian, Pedro Gonzalez de Castejon y Castejon zen, Vadilloko markesa; geroago semeak hartuko zuen izena, titulu hori jaso baitzuen 1879an. Beranduago, Beorlegiko baroi eta Arberoako bizkonde tituluak ere hartu zituen oinordetzan. Batxilergoa ikasi zuen Iru\u00f1eko [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-castejon-elio-francisco-javier-696-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-castejon-elio-francisco-javier-696-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-castejon-elio-francisco-javier-696-eu\/","name":"GONZALEZ CASTEJON ELIO, Francisco Javier (Vadilloko markesa) (Iru\u00f1ea, 1848ko maiatzak 25 - Madril, 1919ko azaroak 25). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T15:57:58+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-castejon-elio-francisco-javier-696-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-castejon-elio-francisco-javier-696-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-castejon-elio-francisco-javier-696-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GONZALEZ CASTEJON ELIO, Francisco Javier (Vadilloko markesa) (Iru\u00f1ea, 1848ko maiatzak 25 &#8211; Madril, 1919ko azaroak 25)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3763","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3763\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3763"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3763"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}