{"id":3729,"date":"2023-02-15T16:44:04","date_gmt":"2023-02-15T15:44:04","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/echave-sustaeta-pedroso-etxabe-sustaeta-pedroso-eustaquio-679-eu\/"},"modified":"2023-02-15T16:44:04","modified_gmt":"2023-02-15T15:44:04","slug":"echave-sustaeta-pedroso-etxabe-sustaeta-pedroso-eustaquio-679-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echave-sustaeta-pedroso-etxabe-sustaeta-pedroso-eustaquio-679-eu\/","title":{"rendered":"ECHAVE-SUSTAETA PEDROSO [ETXABE-SUSTAETA PEDROSO], Eustaquio, (Haro, Logro\u00f1o, 1872ko ekainaren 11 &#8211; Eltziego, Araba, 1952ko otsailaren 4a)."},"content":{"rendered":"<p><span>Eustaquio Vicente<br \/>\nEchave-Sustaeta Gaviola eta Segunda Pedroso Corralen semea izan zen, Mutrikukoa<br \/>\n(Gipuzkoa). Haurtzaroa Eltziegon eman zuen, bertara joan baitzen familiarekin<br \/>\njaio eta handik gutxira. Zuzenbidea ikasi zuen Zaragozako unibertsitatean, eta<br \/>\nbertan lizentziatu zen 1894an. 1902an Victoria Saenz Navarrete Ramirezekin<br \/>\nezkondu zen, Eltziegoko familia ezagun bateko kidea. Legez Kanpoko<br \/>\nZilegitasunaren Errege Ordenako Zalduna izan zen (Jaime Borboi eta<br \/>\nBorboi-Parmak 1923an sortua, karlisten zilegitasunaren kausari emandako<br \/>\nzerbitzuak saritzeko). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eustaquio Echave-Sustaetak<br \/>\nkazetaritza-lanari ekin zion Zaragozan karrera ikasten zuen bitartean. 1892an,<br \/>\nbeste bi ikasle karlistarekin batera, <i>El Aragon\u00e9s <\/i>egunkari<br \/>\ntradizionalista sortu zuen bertan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Geroago, Bilboko gazte<br \/>\nkarlisten astekariaren zuzendaria izan zen, <i>Chapel Zuri <\/i>(1894-1897),<br \/>\n1895ean euskal nazionalismoarekin gatazketan hasi zena. <i>El Basco <\/i>egunkariko<br \/>\nerredaktore ere izan zen, Estanislao Jaime Labayru karlistak Angel de<br \/>\nIturralderekin batera 1884an sortua. Bertan zebilela, 1897an, foruen eta lehen<br \/>\nkarlistadaren jatorriaren inguruko polemika sonatua izan zuen Sabino<br \/>\nAranarekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Urte horretan bertan, Iru\u00f1era<br \/>\njoan zen, eta urrian <i>El Pensamiento Navarro <\/i>egunkaria sortu eta<br \/>\nzuzendaria izan zen. Egunkari hark <i>La Lealtad Navarra <\/i>egunkari karlista<br \/>\nordezkatu zuen, eta Nafarroako Eskualde Batzorde karlistako organo ofiziala<br \/>\nizan zen 1936ko gerra zibilera arte. 1900. urtean Echave-Sustaeta atxilotu egin<br \/>\nzuten, Nafarroako karlismoaren beste pertsona garrantzitsu batzuekin batera,<br \/>\nlaster Espainiako hainbat herritara zabaldu zen Badalonako urriko karlisten<br \/>\nsaiakera zela eta. Berehala itzali bazen ere, Gobernuak elkargo karlista<br \/>\nguztiak itxi zituen eta bere prentsa eten egin zuen1901eko martxora arte.<br \/>\n1917an, hogei urte eta gero, Echave-Sustaetak <i>El Pensamiento Navarro <\/i>egunkariaren<br \/>\nzuzendaritza utzi eta abokatutzan hasi zen Lizarran. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Echave-Sustaetaren lan<br \/>\npolitikoa 1905ean hasi zen Iru\u00f1eko Udaleko zinegotzi gisa. Bigarren<br \/>\nErrepublikan, Victor Pradera buru zuen komunio tradizionalistako kultura<br \/>\nkontseiluko kide izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Modu aktiboan parte hartu zuen<br \/>\n1936ko altxamenduaren prestakuntzan, eta honen ondoren, Arabako Gerrako<br \/>\nbatzorde karlistako presidente izan zen. Aipatu probintziako Diputazioaren buru<br \/>\nizan zen 1936ko abuztutik 1938ko martxora bitartean. Gerra-egoera deklaratu<br \/>\nzenetik behin-behinean Candido Fernandez Ichaso buru izan zuen Diputazioa<br \/>\nordezkatu zuen. Diputazio honen neurri nagusietako bat, Arabari kontzertu<br \/>\nekonomikoa aitortzea izan zen. 1937ko ekainean Francok berretsi egin zuen.<br \/>\n1937ko maiatza eta urria bitartean, Echave-Sustaeta Falangeren ordezkari nagusi<br \/>\nere izan zen. Nahiz eta bat-egitearekin desadostasunak zituela adierazi, leial<br \/>\neutsi zion beti Oriolismoak (Jose Luis de Oriol buru zuen Arabako<br \/>\ntradizionalismoa) defendatzen zuen pragmatismo tradizionalistari, eta<br \/>\nprobintzia-erakundeetan karguak onartu zituen karlismoaren nagusitasun<br \/>\npolitikoari eusteko. Hala ere, Falangearen norabide totalitarioak hilabete<br \/>\ngutxi barru dimisioa aurkeztera eraman zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eustaquio Echave-Sustaeta<br \/>\nkarlismo foruzale eta euskaltzalearen isla da, eta <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendearen<br \/>\namaieratik aurrera, bere lumaz defendatu zuen euskal nazionalismo jaioberriaren<br \/>\neta borrokalariaren aurrean. 1897ko urtarrilean <i>Acta de Lored\u00e1n <\/i>sinatu<br \/>\nondoren, mende-amaierako karlismoaren adierazpen politiko nagusia, Sabino<br \/>\nAranak \u00abHoja suelta\u00bb bat argitaratu zuen Bilbon, <i>El Partido Carlista y los<br \/>\nFueros Basco-Nabarros <\/i>izenburupean. Horrela, eztabaida zorrotza hasi zuen<br \/>\nEustaquio Echave-Sustaetarekin. Orriak garrantzi politiko handia zuen,<br \/>\nnazionalismoarentzat foruen esanahi historiko-politikoaren azalpena zelako.<br \/>\nPrograma karlistaren kritika zorrotza zen, foralismoa eta lurralde, gizarte eta<br \/>\npolitika korporatibismoa babesten baitzituen, baina betiere Espainiako batasunaren<br \/>\nalde eta edozein separatismo eta aurka agertuz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Espainolista eta foruzale<br \/>\nfaltsua izatea egotzi zion Aranak karlismoari, eta euskaldunei antzinako eta<br \/>\nbenetako askatasunak itzultzea nazionalismoak besterik ez ziezaiekeela berma<br \/>\nzioen. Foraltasuna, karlismoak Espainia barruko eskualde-legeriatzat jotzen<br \/>\nzuena, euskal estatuen subiranotasun tradizionaletik zetorrela saiatu zen<br \/>\nfrogatzen. Nazionalismoaren sortzailearentzat, euskal-nafar foruak Euskal<br \/>\nProbintzietan eta Nafarroan jatorritik gobernatzen zuten lege orokorrak ziren,<br \/>\neta ez ziren espainiar monarkek beste eskualde batzuei bezala emandako<br \/>\naskatasun edo pribilegioak izan. Euskal foruak beste eskualdeetakoak baino<br \/>\nhobeak ziren, kode nazionalak baitziren, euskal estatu independente bakoitzaren<br \/>\njatorrizko konstituzioa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kazetari errioxarrak <i>El<br \/>\nBasco <\/i>egunkarian erantzun zuen, euskal nazionalismoaren sortzailearen<br \/>\nargudioak zapuzten ahalegintzeko idatzitako sei gutunetan. Bertan, Gernikan eta<br \/>\nVillafrancan Don Karlosek zin egindako foruak euskaldunek ezagutzen zituzten<br \/>\nbenetako foru bakarrak zirela gogorarazi zion Aranari. Karlisten doktrinaren<br \/>\ninguruko ezjakintasuna aurpegiratzen zion, eta Loredanen akta politikoan<br \/>\njustifikaziorik gabeko erreformismorik ez zegoela ziurtatzen zuen. Euskal<br \/>\nHerriak nahi zuena eta nahi zuen moduan baino ez zela eraberrituko hitz ematen<br \/>\nbaitzen. Aranak <i>El Partido Carlista y los Fueros Basco-Nabarros (pol\u00e9mica<\/i>)<br \/>\nizenburua zuen liburuxka batekin erantzun zuen. Nola karlistek hala<br \/>\nnazionalistek ongi zekiten zein garrantzitsua zen doktrina-eztabaida hura beren<br \/>\nmugimenduetarako. Polemika erabakigarria izan zen karlistei bezero politikoak<br \/>\nostu nahi zizkion euskal nazionalismo berria finkatzeko orduan. Horregatik,<br \/>\nAranaren obra politiko garrantzitsuenetako bat dela esan ohi da, izan ere,<br \/>\nhasierako bere bizkaitartasunetik euskal nazionalismora igarotzea suposatu<br \/>\nbaitzuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1911n ere, eta urtebete baino<br \/>\ngehiagoz, Echave-Sustaetak polemika handia izan zuen Iru\u00f1ean urte hartan bertan<br \/>\nsortutako <i>Napartarra <\/i>euskal astekari abertzalearekin. Foruen doktrinaren<br \/>\ninguruan sortutako polemikak, kazetariak <i>El Pensamiento Navarro <\/i>aldizkarian<br \/>\nhainbat artikulutan argitaratu zuenak, 1915ean <i>El Partido Carlista y los<br \/>\nFueros <\/i>izeneko liburua sorrarazi zuen. Lan honetan, alderdiak monarkia<br \/>\nfederal baten esparruan erabateko foru integrazioaren defentsan izan zuen<br \/>\nibilbide historikoa azaltzen zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Echave-Sustaetaren pentsamendu<br \/>\nforuzale eta federalistak, Laurak-Baten eta orduko Euskal Herriaren batasunaren<br \/>\ndefendatzaile zen, foruzaletasun liberalaren aurka agertzera eraman zuen,<br \/>\n1841eko legearekin zuen identifikazioagatik, harekin Nafarroa erresuma izatetik<br \/>\nprobintzia izatera igaro baitzen. Foruzaletasun liberalak, bere ustez, \u00ab1841eko<br \/>\nlege itundua\u00bb delakoaren esparru instituzionala onartzen zuen, zeinaren bidez<br \/>\nNafarroak erresuma berezi bat izateari utzi baitzion, berezko gorteak zituena,<br \/>\nbotere zentralaren mendeko probintzia bilakatzeko: \u00abAurrerantzeko<br \/>\nforu-aldarrikapenetarako abiapuntutzat onar daitekeen arren, ezin da inolaz ere<br \/>\nbehin betiko gisa hartu. Karlistek helburu dugun aldarrikapen forala integrala<br \/>\nda: Nafarroa Erregearekin, lege pribatiboak ematen dituzten gorte propioekin,<br \/>\neta Euskadi bere Errege edo jaunarekin, bere Batzar Nagusien bidez herrialdea<br \/>\nzuzentzen\u00bb (<i>El Partido Carlista<\/i>&#8230;: 213). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eustaquio Vicente Echave-Sustaeta Gaviola eta Segunda Pedroso Corralen semea izan zen, Mutrikukoa (Gipuzkoa). Haurtzaroa Eltziegon eman zuen, bertara joan baitzen familiarekin jaio eta handik gutxira. Zuzenbidea ikasi zuen Zaragozako unibertsitatean, eta bertan lizentziatu zen 1894an. 1902an Victoria Saenz Navarrete Ramirezekin ezkondu zen, Eltziegoko familia ezagun bateko kidea. Legez Kanpoko Zilegitasunaren Errege Ordenako Zalduna izan zen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[335],"class_list":["post-3729","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ECHAVE-SUSTAETA PEDROSO [ETXABE-SUSTAETA PEDROSO], Eustaquio, (Haro, Logro\u00f1o, 1872ko ekainaren 11 - Eltziego, Araba, 1952ko otsailaren 4a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echave-sustaeta-pedroso-etxabe-sustaeta-pedroso-eustaquio-679-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ECHAVE-SUSTAETA PEDROSO [ETXABE-SUSTAETA PEDROSO], Eustaquio, (Haro, Logro\u00f1o, 1872ko ekainaren 11 - Eltziego, Araba, 1952ko otsailaren 4a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Eustaquio Vicente Echave-Sustaeta Gaviola eta Segunda Pedroso Corralen semea izan zen, Mutrikukoa (Gipuzkoa). Haurtzaroa Eltziegon eman zuen, bertara joan baitzen familiarekin jaio eta handik gutxira. Zuzenbidea ikasi zuen Zaragozako unibertsitatean, eta bertan lizentziatu zen 1894an. 1902an Victoria Saenz Navarrete Ramirezekin ezkondu zen, Eltziegoko familia ezagun bateko kidea. Legez Kanpoko Zilegitasunaren Errege Ordenako Zalduna izan zen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echave-sustaeta-pedroso-etxabe-sustaeta-pedroso-eustaquio-679-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/echave-sustaeta-pedroso-etxabe-sustaeta-pedroso-eustaquio-679-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/echave-sustaeta-pedroso-etxabe-sustaeta-pedroso-eustaquio-679-eu\\\/\",\"name\":\"ECHAVE-SUSTAETA PEDROSO [ETXABE-SUSTAETA PEDROSO], Eustaquio, (Haro, Logro\u00f1o, 1872ko ekainaren 11 - Eltziego, Araba, 1952ko otsailaren 4a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T15:44:04+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/echave-sustaeta-pedroso-etxabe-sustaeta-pedroso-eustaquio-679-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/echave-sustaeta-pedroso-etxabe-sustaeta-pedroso-eustaquio-679-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/echave-sustaeta-pedroso-etxabe-sustaeta-pedroso-eustaquio-679-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ECHAVE-SUSTAETA PEDROSO [ETXABE-SUSTAETA PEDROSO], Eustaquio, (Haro, Logro\u00f1o, 1872ko ekainaren 11 &#8211; Eltziego, Araba, 1952ko otsailaren 4a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ECHAVE-SUSTAETA PEDROSO [ETXABE-SUSTAETA PEDROSO], Eustaquio, (Haro, Logro\u00f1o, 1872ko ekainaren 11 - Eltziego, Araba, 1952ko otsailaren 4a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echave-sustaeta-pedroso-etxabe-sustaeta-pedroso-eustaquio-679-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ECHAVE-SUSTAETA PEDROSO [ETXABE-SUSTAETA PEDROSO], Eustaquio, (Haro, Logro\u00f1o, 1872ko ekainaren 11 - Eltziego, Araba, 1952ko otsailaren 4a). - Iura Vasconiae","og_description":"Eustaquio Vicente Echave-Sustaeta Gaviola eta Segunda Pedroso Corralen semea izan zen, Mutrikukoa (Gipuzkoa). Haurtzaroa Eltziegon eman zuen, bertara joan baitzen familiarekin jaio eta handik gutxira. Zuzenbidea ikasi zuen Zaragozako unibertsitatean, eta bertan lizentziatu zen 1894an. 1902an Victoria Saenz Navarrete Ramirezekin ezkondu zen, Eltziegoko familia ezagun bateko kidea. Legez Kanpoko Zilegitasunaren Errege Ordenako Zalduna izan zen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echave-sustaeta-pedroso-etxabe-sustaeta-pedroso-eustaquio-679-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echave-sustaeta-pedroso-etxabe-sustaeta-pedroso-eustaquio-679-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echave-sustaeta-pedroso-etxabe-sustaeta-pedroso-eustaquio-679-eu\/","name":"ECHAVE-SUSTAETA PEDROSO [ETXABE-SUSTAETA PEDROSO], Eustaquio, (Haro, Logro\u00f1o, 1872ko ekainaren 11 - Eltziego, Araba, 1952ko otsailaren 4a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T15:44:04+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echave-sustaeta-pedroso-etxabe-sustaeta-pedroso-eustaquio-679-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echave-sustaeta-pedroso-etxabe-sustaeta-pedroso-eustaquio-679-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echave-sustaeta-pedroso-etxabe-sustaeta-pedroso-eustaquio-679-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ECHAVE-SUSTAETA PEDROSO [ETXABE-SUSTAETA PEDROSO], Eustaquio, (Haro, Logro\u00f1o, 1872ko ekainaren 11 &#8211; Eltziego, Araba, 1952ko otsailaren 4a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3729","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3729\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3729"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3729"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}