{"id":3721,"date":"2023-02-15T16:39:43","date_gmt":"2023-02-15T15:39:43","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/campion-jaimebon-arturo-675-eu\/"},"modified":"2023-02-15T16:39:43","modified_gmt":"2023-02-15T15:39:43","slug":"campion-jaimebon-arturo-675-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/campion-jaimebon-arturo-675-eu\/","title":{"rendered":"CAMPION JAIMEBON, Arturo (Iru\u00f1ea, 1854ko maiatzak 7 &#8211; Donostia, 1937ko abuztuak 18)."},"content":{"rendered":"<p><span>Jacinto Campionen (Iru\u00f1ea) eta<br \/>\nJuana Amalia Jaymebonen (Baiona) semea. Emilia Galdiano Loyolarekin ezkondu<br \/>\nzen, eta ez zuten ondorengorik izan. Madrilen amaitu zituen O\u00f1atiko<br \/>\nunibertsitatean hasitako Zuzenbide ikasketak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arturo Campionek euskal<br \/>\nkulturarekin lotutako hainbat jarduera gauzatu zituen bere bizitzan zehar. Bai<br \/>\nprentsan idatzitako idazkien bidez, bai izan zituen kargu politikoen bidez, bai<br \/>\nbere idazki eta ikerketen bidez, euskal kultura lantzeko grina izan zuen. Bere<br \/>\nobra askotan utzitako \u00abEuskalerriaren Alde\u00bb legendak, argi islatzen ditu bere<br \/>\nobraren arrazoia eta helburua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Iru\u00f1eko Udaleko zinegotzi (1881<br \/>\neta 1891), Espainiako gorteetako diputatu independente Ramon Nocedalen alderdi<br \/>\nintegristaren hautagaitzan (1893) eta Eusko Elkarte Abertzalearekin senatari<br \/>\nBizkaian (1917) izan zen, hurrenez hurren. Karlismoaren aurka egon zen, hauei<br \/>\nleporatzen baitzien gerra karlista-liberalaren (1872-1876) hasiera, Emilio<br \/>\nCastelarren errepublikanismo federalaren zalea izan zen, eta alderdi<br \/>\nforuzalearen sortzailea, harik eta 1880ko hamarkadan aita santuaren doktrinen<br \/>\nalde erakutsi zuen katolizismo nabarmenak errepublikanismo politikotik urrundu<br \/>\nzuen arte. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere pentsamenduaren ardatza<br \/>\nForuak eta katolizismoa binomioaren inguruan eratu zuen. Biak ala biak, parte<br \/>\nhartu zuen talde politikoetan aurkitu zituen, hurrenez hurren. Arturo Campion<br \/>\nbere belaunaldiko beste hainbat bezala (Iturralde y Suit, Estanislao Aranzadi,<br \/>\nJulio Altadill, Hermilio de Oloriz), gerra zibila amaitu ondoren izandako<br \/>\nhausturak markatu egin zuen; horren ondorioz, foruak galdu egin ziren Bizkaia,<br \/>\nAraba eta Gipuzkoan, eta 1876an aldaketa berri bat eman zen ordurako ahul samar<br \/>\nzegoen Nafarroako foru-sisteman. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskal Foruen defentsak bere<br \/>\nbelaunaldiko kide garrantzitsuak eta baita berau ere euskal abertzaletasun<br \/>\nhandiko kazetaritza, kultura, politika eta gizarte ekimenak sustatzera eraman<br \/>\nzituen. Testuinguru hartan sortu ziren berarekin estuki lotutako hainbat<br \/>\nargitalpen, Nafarroako Euskara Elkartea (1878), <i>Revista Euskara <\/i>(1878-1883),<br \/>\n<i>El Arga, Lau-Buru, Aralar<\/i>&#8230; Canovas del Castillok sustatutako 1876ko<br \/>\nEspainiako Konstituzioaren ondoren, Espainiako eta Euskadiko nortasun politiko<br \/>\nbikoitzari eusteko zailtasunak ikusita, eta tradizionalismo karlistarekin<br \/>\ninolako akordiotara iristearen aurka, bere belaunaldiko hainbat kiderengan<br \/>\nhirugarren bide politikoa probatzeko aukera zabaldu zen, hasiera batean<br \/>\nherrialdearen kultura eta historia defendatzeko alderdi foruzalearen inguruan<br \/>\nbildua. Gero, nahi hori nahastu egin zen, eta bat egin zuen Euzko Alderdi<br \/>\nJeltzale eratu berriaren postulatuekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>XIX<\/span><span>. mendearen azken laurdenean euskal kulturak izandako<br \/>\naparteko loraldiaren lekuko izan zen Campion: kondaira-literatura idatzi zuen,<br \/>\npoesia-lehiaketetan zein, euskal kulturaren sustatzaile izan ziren<br \/>\nlore-jokoetan parte hartu zuen, bertsolaritza maite zuen, egunkari eta<br \/>\naldizkarien animatzaile, kultura-elkarteen bultzatzaile&#8230; Foruak galtzeak<br \/>\nsuposatu zuen porrotaren ondoren, euskal hizkuntza lantzeari eman zitzaion<br \/>\narreta izan zen Euskal kulturaren berpizkunde horren gotorlekuetako bat. Garai<br \/>\nhaietan, euskarologiak erakarpen handia izan zuen Europako intelektual<br \/>\ngarrantzitsuenentzat. Gai horri buruzko obra berehala hasi zuen Campionek,<br \/>\nIturralde y Suitek adoretuta, baina, batez ere, Frantziako zenbait euskarologo<br \/>\ngarrantzitsurekin harremanetan jarri ondoren, hala nola Jules Vinson eta Louis<br \/>\nLucien Bonaparte printzearekin, haiekin gutunak elkar trukatu baitzituen.<br \/>\nEuskararen inguruan egin zuen lanik garrantzitsuena garai hartan idatzi zuen<br \/>\n(1884), <i>Gram\u00e1tica de los cuatro dialectos literarios de la lengua vasca<\/i>.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Egoera politikoari buruzko<br \/>\nsaiakerak idatzi zituen, eta, bere literatura-sorkuntzako lanak bezala,<br \/>\nhasieratik josi zituen gogoeta eta irakurketa historikoz. <i>Consideraciones<br \/>\nacerca de la cuesti\u00f3n foral y los carlistas en Navarra <\/i>(1876) izan zen<br \/>\nkarlisten matxinadari eta foruen galerari buruzko lehen idatzia, ikuspegi<br \/>\nliberaletik aztertu zuen gaia. Ekoizpen luze baten lehen saiakera izan zen,<br \/>\nesaterako, Victor Hugori bere heriotza zela eta eskainitakoa. <i>V\u00edctor Hugo.<br \/>\nSemblanza <\/i>(1885), edo Nafarroako erresumako <\/span><span>XVII<\/span><span>. mendeko kronista izan zen<br \/>\nMoreti buruz izaera historiografikoarekin argitaratu zuena, <i>Ensayo<br \/>\napolog\u00e9tico, hist\u00f3rico y cr\u00edtico acerca del Padre Moret y de los or\u00edgenes de la<br \/>\nMonarqu\u00eda Nabarra <\/i>(1892), edo, izaera antimilitaristarekin, Alemaniak<br \/>\nBelgika mende hartu izana salatzeko balio izan zuena, <i>B\u00e9lgica, el 2 de mayo<br \/>\ny los cat\u00f3licos espa\u00f1oles <\/i>(1916). 1920ko hamarkadaren erdialdetik aurrera<br \/>\nosasun-arazoek baino ez zuten haren jarduera gutxitzea lortu. Bere bizitzako<br \/>\nazken urteetan bere ekoizpena murriztu behar izan zuen, elbarri geratu baitzen<br \/>\nedonolako kultura-jarduera modu autonomoan egiteko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Campionen obra osoa ez dago<br \/>\nulertzerik bere ikuspegi politikoa kontuan hartu gabe, eta azken hau ere ez<br \/>\ndago ulertzerik ikuspuntu historikotik at. 1876an, bere eleberrietan edo beste<br \/>\nidazki ikertzaile batzuetan agertu zen Gerra karlistaren arrazoiei buruzko<br \/>\nsaiakera goiztiarretik hasita, 1920ko hamarkadaren hasierako artikulu<br \/>\ntxukunetaraino, dena dago historiaz eta politikaz josita. Ez ibilbide laburreko<br \/>\npolitikaz, baizik eta euskal historiari buruzko ikuspegi politiko globalaz,<br \/>\n1876ko hondamendiak hautsi eta herrialdea zatitu eta barrutik bereizita utzi<br \/>\nzuena. Haustura hura izan zen Campionen pentsamenduaren ardatz nagusia, eta<br \/>\nbehin eta berriz agertzen da bere eleberri zein historiografia-saiakuntzetan.<br \/>\nBertan, barne- banaketa soziopolitikoa da herrialdearen gainbeheraren arrazoia,<br \/>\nkanpo-etsaiek Nafarroa anemiko harengana oldartzeko aprobetxatu zuten<br \/>\nahulezia-unea, borrokan zebilen bertako talde batek emandako laguntzari esker.<br \/>\nBigarren Karlistaldiak ekarri zuen haustura larria azaltzeko 1512ko Nafarroaren<br \/>\nkonkistaren pasarte hura hartu zuen berriro, eta beti mantendu zuen bere lan<br \/>\nemankorraren funtsezko argudioetan. Era askotako ekoizpeneko lanik<br \/>\nazpimarragarrienak <i>Euskariana <\/i>izeneko hamabi liburutan argitaratu zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ikerketa historikoaren ikuskera<br \/>\nerrotik aldatu zuen 1880ko hamarkadan, Guillermo de Anelierrek Navarreriako<br \/>\ngerra zibilari buruz Erdi Aroko poema luzea argitaratzearen harira. Hortik<br \/>\naurrera, artxiboko eguneroko lana ezarri zion bere buruari, eta horrek emaitzak<br \/>\nemango zizkion ondorengo ikerketetan. Erresumako Kontuen Artxibo ia osoa<br \/>\nkontsultatu zuen, Nafarroako Artxibo Nagusian bizi izan zen, eta, harrezkero,<br \/>\neman zuen informazio guztia intelektualki erkatua eta behar bezala dokumentatua<br \/>\nizan zen. <\/span><span>Beste autore batzuen irakurketa ugariek ere bere kritikak pairatu<br \/>\nzituzten. <\/span><span>Azken batean, 1890eko<br \/>\nhamarraldia hasterako, Campionek hurbileko historiografietan, Frantziakoan<br \/>\nesaterako, diziplina historikoaren lan-metodoa zeritzotena bereganatu zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere lan estiloak dokumentu eta<br \/>\nbibliografietatik irakurketa-material ugari pilatzea zekarkion, eta material<br \/>\nhoriei buruz oso egunean egon zen gaztetatik, eta, nahiz eta inprentari izaera<br \/>\nhistorikoko lan batzuk eman, inoiz ez zituen erabat itxi. Horrela, 1897an<br \/>\nargitaratutako <i>Iberos, Celtas y Euskaros <\/i>lan ikusgarria 1930ean, 1932an<br \/>\neta 1936an hainbat aldaketekin berrargitaratua izan zen. Gauza bera esan<br \/>\ndaiteke <i>Nabarra en su vida hist\u00f3rica <\/i>obraz; 1914an agertu, eta 1929an<br \/>\nberrargitaratu eta lehen edizioan argitaratu gabeko ehunka orrialde berrirekin<br \/>\nluzatu zena. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Historian murgildu ahala, ez<br \/>\nzuen literatura-bokazioa alde batera utzi, eta mendea amaitu baino lehen,<br \/>\nzenbait eleberri, hala nola <i>Almoravid o los navarros en el siglo XIII<\/i>,<br \/>\nsaiakera bikainak, hala nola Victor Hugori eskainitakoa, edo Emilia Pardo Bazan<br \/>\neta Miguel de Unamunok eskertutako, <i>Blancos y Negros <\/i>(1897) argitaratu<br \/>\nzituen <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Politikan aktibo jarraitu zuen<br \/>\nalderdi foruzalea desagertu ondoren, eta hainbat kazetaritza-abenturari ekin<br \/>\nzion, <i>El Arga <\/i>goiztiarra, <i>Lau-Buru <\/i>eta ondorengo <i>Aralar <\/i>(1893)<br \/>\nbesteak beste. Ordurako, pontifize-arauei lotutako bere katolizismo profesio<br \/>\nitxia une gorenean zegoen. Ramon Nocedal integrismo-liderrarekin hitzaldi<br \/>\nzorrotzak izan zituen, Gamazadaren foru-protesta zela kausa Espainiako<br \/>\ngorteetan diskurtso bortitzak eskaini zituen, eta mendearen azken hamarkadan<br \/>\nsaiakera historiko eta politiko garrantzitsuak argitaratu zituen Kataluniako <i>La<br \/>\nEspa\u00f1a Regional <\/i>aldizkarian. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>XX<\/span><span>. mendean, Campionek aurreko bi hamarkadetan izandako jarrera berari<br \/>\neutsi zion: euskararekiko maitasuna, herrialdeko foruen gurtzea, katolizismo<br \/>\nsutsua, sortu berri zen euskal nazionalismoarekin bat egitea (hasierako<br \/>\nforuzaletasunarekin identifikatu zuena), ekitaldi publikoetan parte hartzea,<br \/>\nelkarte eta aldizkari kulturaletan parte hartzea, etab. Baina <\/span><span>XX<\/span><span>. mendeak<br \/>\neuskal intelektualei berrikuntzak ere ekarri zizkien alor guztietan.<br \/>\nKatolizismoa gizarte-indar militante bilakatu zen, eta buru-belarri lagundu<br \/>\nzuen hartan Campionek; gizarte-erreformaren aldeko aldarrikapen gero eta<br \/>\nhandiagoekin lotzen zituen masak eta arriskuak agertzeak, eta ideologia<br \/>\nsozialistak zabaltzeak sakonki kezkatu zuten; landa-munduaren pixkanakako<br \/>\naldatzeak eta hirien hazkundeak (haren arriskuekin lotu zuen <i>La Bella Easo <\/i>eleberria)<br \/>\ndefentsiban jarri zuten, eta hiri-gizartearen kritika eragin zuen; azkenik,<br \/>\nEuropa lehenik, mundua gero, zatitu zuen lehen Mundu Gerraren ondorioz, haren<br \/>\ngudaren aurkako sentimendua adierazi zuen. Alemaniako gobernuak eta estatu<br \/>\nnagusiak Belgika katolikoaren aurka egindako erasoaren aurrean bere ideia<br \/>\nantimilitaristak agerian utzi zituen. Hori guztia hemeretzigarren mendeko<br \/>\nhistoria liberalarekin, 1872-1876 bitartean Euskal Herrian gertatutakoarekin<br \/>\neta mundu katolikoa aliatuen aurkakoen eta germanofiloen artean zatitzearekin<br \/>\nnahastu egin zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Campionek hirurogeita bost urte<br \/>\nzituen Erdi Aroko azken urteetako Nafarroako historiari buruzko ongi<br \/>\ndokumentatutako artikulu batzuk argitaratu zituenean; hala, 1521ean Amaiurren<br \/>\ngaraitutako nafarren omenez eraikitako monumentuak sortu zuen polemika piztu<br \/>\negin zuen. Primo de Rivera generalaren diktadurak jarduera hori isilarazi zuen,<br \/>\nzentsuraren eta oposizio politiko eta sindikalari egindako jazarpen<br \/>\nselektiboaren bitartez, nola alderdi konstituzionalak, hala erakunde<br \/>\nanarkosindikalistak barne hartu zituena. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ordurako, Historiaren mundua<br \/>\neraldatua zen. Historialarien komunitate nazionalen garapena nabaria zen<br \/>\nAlemanian hamarkada batzuk atzera, baita Frantzian eta, neurri txikiagoan,<br \/>\nbeste herrialde batzuetan ere. Euskal Herrian unibertsitate publikorik ez izateak<br \/>\nakademia-berrikuntza zorrotz haren aurka jokatu zuen, Espainian, bai, pixkanaka<br \/>\nematen ari zena. Euskal Ikasketen Elkartearen ekimenek, Euskaltzaindiarenak<br \/>\nbeste arlo batean bezala, laudagarriak izan arren, ezin zuten<br \/>\nunibertsitate-irakaskuntzako erakundeen gabezia hura ordeztu. Hori dela eta,<br \/>\nCampion eta bere lana, 1876tik aurrera euskal kulturaren urrezko aroaren<br \/>\nhasierako idazleen eta 1900etik aurrera ezagunak izaten hasi ziren berrien<br \/>\narteko lotura lanak egin zituen uharte gisa geratu zen. Hala ere, ikasleen<br \/>\nbelaunaldi berriei ezin izan zien irakaspenik eman, ezta eurengan eragin<br \/>\nzuzenik izan ere. Primo de Riveraren diktadurak lehenbizi, eta Errepublikaren<br \/>\ngaraiari emandako zorigaiztoko amaierak gero, beste hainbat ikertzaileri bere<br \/>\nlana jarraitzeko edozein aukera galarazi egin zioten (Pedro Navascues bere<br \/>\njarraitzailerik entzutetsuena oso gazte zela hil zen, eta Jesus Etayok 1936an<br \/>\neten egin zuen, ezinbestean, euskal historia aztertzeko egindako ekarpena).<br \/>\n1926rako, Campion elbarri zegoen, ikusmena galdu zuen, eta, horrekin batera,<br \/>\nikasteko gaitasuna eta autonomia. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hala ere, Iru\u00f1ea edo Donostia<br \/>\nbezalako hiri txiki batean bizitzeagatik ere, ez zion Europako kulturaren berri<br \/>\nizateari utzi, batez ere Frantziakoa eta, haren bidez, baita Alemaniakoa ere.<br \/>\nWilhelm von Humboldten eragin goiztiarra hizkuntza-gaietatik haratago joan zen,<br \/>\neta historiaren ikuskeran nabaritu zen, Leopold von Ranke buru zuen<br \/>\nindibidualismo historiografiko alemanaren itzalpean. Campionek irudikatu zuen<br \/>\neuskal historiografiaren konexioa Europako korronte nagusiekin lotu zen, hain<br \/>\nzuzen ere, <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendearen amaierarako zientzia-maila emango zioten<br \/>\ndiziplina historikoan ezarri ziren baliabide metodologikoak erabiliz, eta<br \/>\nAlemaniako historizisten jatorrizko ikuskeraren bidez, zeinak subjektu<br \/>\nhistorikoaren ideia piztu baitzuten nazioaren sorreran, Campionek, Nafarroari<br \/>\ndagokionez, <i>Nabarra en la vida hist\u00f3rica <\/i>lanean gauzatu zuen estatuan,<br \/>\nalegia. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Campionen lan historikoaren<br \/>\nbalorazioa euskal kulturaren erbesteko idazkietan arakatu daiteke, bereziki<br \/>\nLatinoamerikan. Bere garaian ez zuen eragin zuzenik izan hezkuntza-sisteman,<br \/>\nbereziki historia unibertsitate-ikasketen planetan 1900 urtera arte agertu ez<br \/>\nzelako, baina, batez ere, herrialdean goi-mailako unibertsitate-irakaskuntzako<br \/>\nerakunderik ez zegoelako. Bere bizitzako azken urteetan omenaldiak jaso zituen<br \/>\neuskal kulturari eskainitako dedikazioagatik; esaterako <i>Euskalerriaren Alde <\/i>aldizkaria<br \/>\neta Euskal-Esnalea elkarteak, Argentinan bizi ziren euskaldunak, Iru\u00f1eko Euskal<br \/>\nEtxeak (1931), Euskal Herriko txistularien elkarteak (1933), eta, bereziki,<br \/>\nEusko Ikaskuntzak (1930) egindakoak. Honako kargu hauek izan zituen besteak<br \/>\nbeste: Nafarroako Euskara Elkarteko idazkaria, Euskal-Esnalea elkarteko<br \/>\nlehendakaria, Eusko Ikaskuntzen Elkarteko ohorezko lehendakaria, Euskaltzaindiako<br \/>\neuskaltzain osoa, Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordeko<br \/>\nlehendakaria, Historiako Errege Akademiako eta Zientzia Moral eta Politikoen<br \/>\nErrege Akademiako kide urgazlea. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Pedro Mari <\/span><\/i><span>edo <i>El tamborilero de Erraondo <\/i>eta, batez ere, <i>Blanco<br \/>\ny Negros <\/i>eleberriak bezalako narrazio txikietan oinarritutako<br \/>\nliteratura-lanak, denborari eutsi egin dio, eta maiz izan da berrargitaratua<br \/>\nazken mende erdi honetan. Campionen lana ahaztua eta sakabanatua izan zen<br \/>\ndiktadura frankista luze hartan, eta orain dela gutxi arte ez da behar bezala<br \/>\naztertua izan. Mintzoa argitaletxeak <i>Obras Completas <\/i>(1983-1985)<br \/>\nargitaratu zuenean agortuko ez den ikuspegi orokor bat ahalbidetu zuen.<br \/>\nGainera, hainbat azterketa partzial egin zaizkio obra orokorretan, bai eta<br \/>\nartikulu eta monografia espezifikoak ere. Haren obra historikoetako batzuk<br \/>\nbehin eta berriz berrargitaratu dira. Bere prosaren emankortasuna eta euskal<br \/>\nherritartasunaren kontzientzia modernoari egindako ekarpen ukaezina idazleen<br \/>\neta politikarien pentsamenduan araka daitezke gaurdaino, alderdi horretan lan<br \/>\nerabakigarria egin bitartean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jacinto Campionen (Iru\u00f1ea) eta Juana Amalia Jaymebonen (Baiona) semea. Emilia Galdiano Loyolarekin ezkondu zen, eta ez zuten ondorengorik izan. Madrilen amaitu zituen O\u00f1atiko unibertsitatean hasitako Zuzenbide ikasketak. Arturo Campionek euskal kulturarekin lotutako hainbat jarduera gauzatu zituen bere bizitzan zehar. Bai prentsan idatzitako idazkien bidez, bai izan zituen kargu politikoen bidez, bai bere idazki eta ikerketen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[335],"class_list":["post-3721","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>CAMPION JAIMEBON, Arturo (Iru\u00f1ea, 1854ko maiatzak 7 - Donostia, 1937ko abuztuak 18). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/campion-jaimebon-arturo-675-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"CAMPION JAIMEBON, Arturo (Iru\u00f1ea, 1854ko maiatzak 7 - Donostia, 1937ko abuztuak 18). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Jacinto Campionen (Iru\u00f1ea) eta Juana Amalia Jaymebonen (Baiona) semea. Emilia Galdiano Loyolarekin ezkondu zen, eta ez zuten ondorengorik izan. Madrilen amaitu zituen O\u00f1atiko unibertsitatean hasitako Zuzenbide ikasketak. Arturo Campionek euskal kulturarekin lotutako hainbat jarduera gauzatu zituen bere bizitzan zehar. Bai prentsan idatzitako idazkien bidez, bai izan zituen kargu politikoen bidez, bai bere idazki eta ikerketen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/campion-jaimebon-arturo-675-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"9 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/campion-jaimebon-arturo-675-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/campion-jaimebon-arturo-675-eu\\\/\",\"name\":\"CAMPION JAIMEBON, Arturo (Iru\u00f1ea, 1854ko maiatzak 7 - Donostia, 1937ko abuztuak 18). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-15T15:39:43+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/campion-jaimebon-arturo-675-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/campion-jaimebon-arturo-675-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/campion-jaimebon-arturo-675-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"CAMPION JAIMEBON, Arturo (Iru\u00f1ea, 1854ko maiatzak 7 &#8211; Donostia, 1937ko abuztuak 18).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"CAMPION JAIMEBON, Arturo (Iru\u00f1ea, 1854ko maiatzak 7 - Donostia, 1937ko abuztuak 18). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/campion-jaimebon-arturo-675-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"CAMPION JAIMEBON, Arturo (Iru\u00f1ea, 1854ko maiatzak 7 - Donostia, 1937ko abuztuak 18). - Iura Vasconiae","og_description":"Jacinto Campionen (Iru\u00f1ea) eta Juana Amalia Jaymebonen (Baiona) semea. Emilia Galdiano Loyolarekin ezkondu zen, eta ez zuten ondorengorik izan. Madrilen amaitu zituen O\u00f1atiko unibertsitatean hasitako Zuzenbide ikasketak. Arturo Campionek euskal kulturarekin lotutako hainbat jarduera gauzatu zituen bere bizitzan zehar. Bai prentsan idatzitako idazkien bidez, bai izan zituen kargu politikoen bidez, bai bere idazki eta ikerketen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/campion-jaimebon-arturo-675-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"9 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/campion-jaimebon-arturo-675-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/campion-jaimebon-arturo-675-eu\/","name":"CAMPION JAIMEBON, Arturo (Iru\u00f1ea, 1854ko maiatzak 7 - Donostia, 1937ko abuztuak 18). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-15T15:39:43+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/campion-jaimebon-arturo-675-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/campion-jaimebon-arturo-675-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/campion-jaimebon-arturo-675-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"CAMPION JAIMEBON, Arturo (Iru\u00f1ea, 1854ko maiatzak 7 &#8211; Donostia, 1937ko abuztuak 18)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3721","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3721\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3721"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3721"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}