{"id":3685,"date":"2023-02-14T10:45:41","date_gmt":"2023-02-14T09:45:41","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/serdan-aguirregavidia-serdan-agirregabiria-eulogio-657-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:45:41","modified_gmt":"2023-02-14T09:45:41","slug":"serdan-aguirregavidia-serdan-agirregabiria-eulogio-657-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/serdan-aguirregavidia-serdan-agirregabiria-eulogio-657-eu\/","title":{"rendered":"SERDAN AGUIRREGAVIDIA [SERDAN AGIRREGABIRIA], Eulogio (baita Aguirregaviria, Aguirre, Agirregabidia edo Aguirregabidia) (Gasteiz, 1853ko uztailak 3 &#8211; Gasteiz, 1929ko maiatzak 27)."},"content":{"rendered":"<p><span>Eulogio Gasteizen jaio zen,<br \/>\nideologia karlistako artisau-familia batean. Aita Manuel Serdan Ynnunarrieta<br \/>\nebanista izan zen (1890eko martxoaren 5ean hil zen). Maria Felipa Diaz de<br \/>\nArcaute Diaz de Junguiturekin ezkondu zen 1887ko abenduaren 19an, Gasteizko San<br \/>\nPedro parrokian, eta bertan izan ziren Institutuko zuzendaria (aitabitxia),<br \/>\nalkatea eta gobernadore zibila. Arabako hiriburuan hiru seme-alaba jaio ziren:<br \/>\nMaria de la Asuncion, 1889ko abuztuaren 16an bataiatua San Migel Goiaingeruaren<br \/>\nparrokian (Eugenio Garcia Vi\u00f1asekin ezkondua, 1910eko uztailaren 16an, parrokia<br \/>\nberean); Manuel Domingo, 1891ko urriaren 15ean bataiatua, parrokia berean<br \/>\n(Juana Iba\u00f1ez Garciarekin ezkondua, Bilboko Bego\u00f1ako basilikan, 1920ko<br \/>\nabenduaren 27an), Gasteizko kazetaria, <i>Serd\u00e1n <\/i>goitizenaz sinatzen zuena.<br \/>\nEta, azkenik, Elena, 1894ko abuztuaren 20an bataiatua, Arabako hiriburuko San<br \/>\nPedro parrokian. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eulogiok bere lehen ikasketak<br \/>\nGasteizko Institutuan egin zituen, eta gero Unibertsitate Zentralean Filosofia<br \/>\neta Letren ikasketak jarraitzeko Madrilera joan zen. 1872an utzi egin zituen,<br \/>\nKarlos Maria Borboi Austria-Estekoaren (1848-1909) fakzio karlistara pasa<br \/>\nzenean, eta bertan kapitain izatera iritsi zen. 1876an Hirugarren Karlistaldia<br \/>\namaitzean, Frantziara erbesteratu zen, baina azkenean indultatu egin zuten,<br \/>\naitarekin batera, eta 1877an Gasteizera etorri zen. Madrilera itzuli zen<br \/>\nFilosofia eta Letretako ikasketak jarraitzeko, eta Zuzenbideko ikasketak gehitu<br \/>\nzizkien. 1881-1882 ikasturtean ikasi zuen han. Ikasketak amaitu ondoren,<br \/>\nGasteizen ezarri zen behin betiko, katedradun izateagatik izandako aldi<br \/>\nbaterako destinoak alde batera utzita. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gasteizko Institutu Orokor eta<br \/>\nTeknikoan hasi zen eskolak ematen, eta, irakasle gisa egindako lanaren<br \/>\nondorioz, Serdanek eskola-testu batzuk argitaratu zituen latinaren gramatika<br \/>\nirakasteko Cuencan (1896-1899) edo filosofia irakasteko Bilbon (<i>Res\u00famenes de<br \/>\nlecciones de filosof\u00eda bajo la forma de cuadros<\/i>, 1903). 1892an, latin<br \/>\nirakaslea izan zen, eta, katedraduna jada, Tapia de Casariegoko (Asturias)<br \/>\n(1893-1895) institutura pasatu zen. Institutu horren egoerari buruz bi urtetako<br \/>\n<i>Memoriak <\/i>idatzi zituen. Institutu hori 1867ko irailaren 17an inauguratu<br \/>\nzen, Casariegoko markesaren mezenasgoari esker, baina, hura hil zenean,<br \/>\ndiru-sarrerak murriztu egin ziren, eta, ondorioz, zentroa krisi-egoera larrian<br \/>\nsartu zen, eta 1901eko urriaren 25ean desagertu egin zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1895ean Cuencako Institutura<br \/>\njoan zen 1898. urtera arte, eta bertan berariazko lan didaktikoak idatzi<br \/>\nzituen, hala nola <i>Programa de la asignatura de Lat\u00edn y castellano, primer<br \/>\ncurso <\/i>(1896) <i>eta Gram\u00e1tica elemental de la lengua latina <\/i>(1898), edo<br \/>\ngogoeta pedagogiko orokorragoak, <i>La ense\u00f1anza, la educaci\u00f3n: sus l\u00edmites,<br \/>\nrelaciones en los Institutos <\/i>(1899), esaterako. 1902an Gasteizko Institutu<br \/>\nOrokor eta Teknikora itzuli zen, eta 1923an han erretiratu zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aktiboki hartu zuen parte<br \/>\nGasteizko bizitza kultural eta politikoan: 1885ean Ateneoko idazkaria izan zen,<br \/>\n1887an lehendakariorde eta 1886-1887 ikasturtean irakasle. Garai hartan,<br \/>\nargitaratu zen bere lan nagusietako bat, <i>Biograf\u00eda de Don Ram\u00f3n Ortiz de<br \/>\nZarate <\/i>(1888). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Irakasle gisa egindako lanaz<br \/>\ngain, eta karlismotik alderdi liberalera igaro ondoren, Eulogio Serdan<br \/>\nzinegotzi izan zen eta, ondoren, Gasteizko alkate (ez hautetsia, baizik eta<br \/>\nerrege-aginduzkoa) 1910-1912 biurtekoan. <i>El Magisterio de \u00c1lava, peri\u00f3dico<br \/>\nQuincenal, \u00f3rgano defensor de la ense\u00f1anza p\u00fablica y privada <\/i>aldizkariak,<br \/>\ngogo biziz agurtu zuen alkatearen izendapena, alkatea Lehen Hezkuntzako Tokiko<br \/>\nBatzarreko lehendakaria ere baitzen, izan ere, Serdanek \u00abbatzen ditu<br \/>\njakintsuaren kultura ezohikoa, eskola-emailearen irakaskuntzarako maitasuna,<br \/>\neta borrokalari gogotsuaren energiak eta borondatea. Eta kultura izanik,<br \/>\nmaitasun handiz eta gogo biziz edozein egoeratan egin daiteke zerbait, eta<br \/>\nAlkatetzatik, asko eta asko\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Beste sari batzuen artean,<br \/>\nSerdanen lanetako batzuen azaletan Monumentuen Batzordeko lehendakari eta<br \/>\nFrantziako Societ\u00e9 Astronomique-ko kide gisa ageri da, baita Arabako eta<br \/>\nGasteizko ohorezko kronikari gisa ere, eta Espainiako Errege Akademiako (1918)<br \/>\neta Historiaren Errege Akademiako (1918ko abendua) urgazle gisa. Aldi berean,<br \/>\naita Lesmes Frias (1870-1939) historialari jesuita handia izendatu zuten<br \/>\nHistoriaren Errege Akademiako Arabako urgazle. 1927an, Eusko Ikaskuntzak Gerra<br \/>\nZibilei buruzko Erakusketa prestatzeko batzorderako izendatu zuen, gero Primo<br \/>\nde Riverak erakusketa debekatu egin bazuen ere. 1954ko apirilaren 14tik<br \/>\nEulogiok kale bat du Gasteizen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere idatzi gehienak Euskal<br \/>\nHerriaren eta Arabaren historiari buruzkoak dira, eta, batez ere, Gasteiz<br \/>\njaioterriari buruzkoak. Hainbat artikulu idatzi zituen euskal aldizkarietan,<br \/>\nhala nola <i>La Concordia<\/i>, <i>El Gorbea <\/i>eta <i>El Alav\u00e9s<\/i>en (azken<br \/>\nhorien zuzendari izatera iritsi zen) eta aldizkari nazionaletan, hala nola <i>La<br \/>\nEsfera<\/i>n. Hainbat lan idatzi zituen (hamabost bat liburu, hogei bat<br \/>\nliburuki); besteak beste, <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendeko legelari Ramon Ortiz de Zarate jaunaren<br \/>\naipatutako Biografia garrantzitsua. <i>Rincones de la historia de Alava <\/i>(1914-1924)<br \/>\nlanaren lau liburukietan, era askotara aztertu zituen Arabako probintziaren<br \/>\nhistoria kontatutako idazleen historiak, Gasteizko hiriarena, Espainiako eta<br \/>\ntokiko inprimategienak eta beste bitxikeria bibliografiko ugari. Hala, II.<br \/>\nliburukian (<i>Historia del monumento y las medallas de la Batalla de Vitoria<\/i>,<br \/>\n1816), gertaera historikoak gogoratzeak haietan parte hartu zuten pertsonaien<br \/>\nmemoria goratzeko balio du eta, aldi berean \u2014eta hori da interesgarriena\u2014,<br \/>\nabertzaleen artean zera sorrarazteko: kritika-espiritu handia eta horrenbeste<br \/>\nheroi eta martiriren loriak berdintzeko nahia. Liburu zorrotza da,<br \/>\ndokumentu-ekarpen onean oinarritua, metodo modernoen arabera idatzia, arazketa<br \/>\nhistorikoko lan guztietan ezinbestekoak baitira horiek; izan ere, gertaeraren<br \/>\nbaten berri ematen duenean, gertatutakoa egiaztatzen duten dokumentuekin batera<br \/>\negiten du beti. Horregatik, liburua, deskribapen zehatza baino gehiago,<br \/>\ngertaera horietan parte hartu zuten pertsonen eta inguruabarren berri ematen<br \/>\nduten dokumentuen bilduma da. Vega de Hozko baroiak (1915), lehen liburukia<br \/>\naipatzean, goraipatzen ditu hainbat dokumenturen azterketa luzea, aberriaren<br \/>\nhistoriaren puntu ilunak argitzeko asmoa, planteamendu pedagogikoa eta <i>Rincones<br \/>\nde la historia de \u00c1lava<\/i>ren espainiartasun nabarmena, aberri txikiarekiko<br \/>\nmaitasuna piztean lortua. \u00abAkats txikien\u00bb artean, kohesio falta nabaritzen du,<br \/>\nbaita hizkuntza-hutsegiteak ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Vitoria. El libro de la<br \/>\nciudad <\/span><\/i><span>(1926-1927) izeneko lanaren bi<br \/>\nliburukietan, Gasteizko Udalak 1925ean hiriaren ohorezko kronikari<br \/>\nizendatzearekin batera (ordurako Arabako ohorezko kronikari zen) agindu<br \/>\nzionean, Serdanek, kanpotarrak eta gasteiztarrak Gasteizko pertsonaia eta<br \/>\nmonumentuak behatzera animatu zituen. Aldi berean, bere burua definitu zuen<br \/>\n\u00abborondate oneko gizon eta Gasteiz tradizional eta historikoaren maitaleena<br \/>\nbezain maitale\u00bb (<i>El Libro de la Ciudad<\/i>, II, 614-615. or.). Aldez<br \/>\naurretik, argi eta garbi adierazi zuen bere izaera tradizionalista eta<br \/>\nkontserbadorea, <i>El Libro de la Ciudad <\/i>delakoaren xedea adieraztean:<br \/>\n\u00abtokikoaren grina partikularra pizteko eta indartzeko balio behar du,<br \/>\nprobintziarekin hertsiki lotua eta gu guztion amarengandik, Espainiarengandik,<br \/>\nmendetasun bereiztezina izanik. [\u2026] Zer garen jakin nahi baduzu, ireki gure<br \/>\nLiburua, eta haren orrialdeetan herri xume, apal eta langile baten bizimodua<br \/>\naurkituko duzu\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>XX<\/span><span>. mendearen hasieran Serdanek trantsizioa egin zuen politikoki<br \/>\nkarlismotik liberalismora; hala ere, haren ideologiak nahiko immobilista iraun<br \/>\nzuen, eta, hala, <i>Rincones de la historia de \u00c1lava y el de El Libro de la<br \/>\nCiudad <\/i>(1927) lanetako tradizionalismoa hogeita hamasei urte lehenago<br \/>\nforuzaletasunaren defentsarekin lotu zituen, hots, <i>La cuesti\u00f3n vascongada:<br \/>\ndesde la Ley de 21 de Julio de 1870 hasta la Real Orden de 8 de agosto de 1891 <\/i>(1891)<br \/>\nizenekolanarekin, Kontzertu Ekonomikoaren erakunde juridikoa (foru-erakundea,<br \/>\nnagusiki) historikoki kokatzean ikusiko dugun moduan. Kontzertu horrek Euskal<br \/>\nAutonomia Erkidegoan eskumen politiko-administratibo zabalak erabiltzeko aukera<br \/>\neman zien Foru Aldundiei, horien oinarrizko Eskubide Historikoetako bat baita. Hain<br \/>\nzuzen, Gobernazio Ministerioak 1891n proposatutako Kontzertu Ekonomikoari<br \/>\nSerdanek \u00abapurra\u00bb edo \u00abforutxoa\u00bb deitu bazion ere, <\/span><span>XX<\/span><span>. mendean zehar<br \/>\nforaltasunaren oinarrizko elementu banaezina izatera iritsi zen eskubide hori,<br \/>\nezinbestekoa baita Foru Aldundien egoera berezia ezagutu eta ulertzeko, Euskal<br \/>\nAutonomia Erkidegoaren egitura politiko-administratibo konplexuan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arabar peto gisa, Serdanek<br \/>\nerrezelo pixka bat bazuen bizkaitarren \u00absupremazismo\u00bbaren aurrean. Arabako<br \/>\nProbintziaren kronikaria zen, askotan diskriminatuta sentitzen zen huraxerena.<br \/>\nHala ere, bi Aldundiak (Araba eta Bizkaia) bat zetozen 1887ko Kontzertua birnegoziatzean<br \/>\nforu-erakundetik ahal zuten guztia salbatzeko ahaleginetan. <i>La cuesti\u00f3n<br \/>\nvascongada <\/i>Gobernazio Ministerioak argitaratutako liburuxkari (<i>Reales<br \/>\n\u00d3rdenes sobre la aplicaci\u00f3n de las leyes provinciales y municipales en las<br \/>\nProvincias Vascongadas mientras subsista su concierto tributario con el Estado<\/i>,<br \/>\n1891) emandako erantzuna izan zen. Liburuxka horren asmoa, hain zuzen,<br \/>\nProbintzia Baskongadoetan, tokiko eta probintziako eremuan, Estatuaren<br \/>\nlegeriaren aplikazio printzipioz osoa argitzea zen. Ez zen eztabaida-lan bat,<br \/>\nbaizik eta kasu jakin batzuetan zer arau bete behar ziren argitze hutsa, hala<br \/>\nnola Ministerioak Donostiako Udalaren ezohiko aurrekontua Gipuzkoako<br \/>\nAldundiaren oniritzirik gabe onartzearen ondorioz planteatutako desadostasuna.<br \/>\nErreakzio horrek galdutako Foruei begiratzen zien. Alonso Oleak (1996)<br \/>\nlaburbiltzen du Serdanen ideia sinplea zela: Kontzertua erregimen hauskorra<br \/>\nzen, txandakako gobernuaren borondate onaren mende zegoena, eta, behin gizon-<br \/>\neta diru- kontribuzioekin betebeharrak beteta, behin Karlistaldiaren zauriak<br \/>\nitxita, une egokia zen 1876ko uztailaren 21eko Legearen (Foruak indargabetu<br \/>\nzituena) 4. artikulua eztabaidatzeko, hau da, foru-erakundea berritu eta<br \/>\nsendotzeko unea zen. Hala, \u00abKontzertu Ekonomikoaren izenarekin ezagutzen dugun<br \/>\nhitzarmen grazioso baino garestiago hori\u00bb (<i>La cuesti\u00f3n vascongada, <\/i>137.<br \/>\nor.), \u00abapurra\u00bb ere deitzen zuena, Foru berrituek ordezkatuko zuten. Iraganeko<br \/>\ngarai zoriontsu batzuen asmo nostalgikoa zen, batez ere. Ez zen Kontzertua<br \/>\nberez baloratzen, baizik eta berreskuratu beharreko Foruen baitan. Bistan<br \/>\ndenez, Serdan karlista, 1891n, foruzale nostalgikoa zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eulogio Gasteizen jaio zen, ideologia karlistako artisau-familia batean. Aita Manuel Serdan Ynnunarrieta ebanista izan zen (1890eko martxoaren 5ean hil zen). Maria Felipa Diaz de Arcaute Diaz de Junguiturekin ezkondu zen 1887ko abenduaren 19an, Gasteizko San Pedro parrokian, eta bertan izan ziren Institutuko zuzendaria (aitabitxia), alkatea eta gobernadore zibila. Arabako hiriburuan hiru seme-alaba jaio ziren: Maria [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[333],"class_list":["post-3685","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SERDAN AGUIRREGAVIDIA [SERDAN AGIRREGABIRIA], Eulogio (baita Aguirregaviria, Aguirre, Agirregabidia edo Aguirregabidia) (Gasteiz, 1853ko uztailak 3 - Gasteiz, 1929ko maiatzak 27). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/serdan-aguirregavidia-serdan-agirregabiria-eulogio-657-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SERDAN AGUIRREGAVIDIA [SERDAN AGIRREGABIRIA], Eulogio (baita Aguirregaviria, Aguirre, Agirregabidia edo Aguirregabidia) (Gasteiz, 1853ko uztailak 3 - Gasteiz, 1929ko maiatzak 27). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Eulogio Gasteizen jaio zen, ideologia karlistako artisau-familia batean. Aita Manuel Serdan Ynnunarrieta ebanista izan zen (1890eko martxoaren 5ean hil zen). Maria Felipa Diaz de Arcaute Diaz de Junguiturekin ezkondu zen 1887ko abenduaren 19an, Gasteizko San Pedro parrokian, eta bertan izan ziren Institutuko zuzendaria (aitabitxia), alkatea eta gobernadore zibila. Arabako hiriburuan hiru seme-alaba jaio ziren: Maria [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/serdan-aguirregavidia-serdan-agirregabiria-eulogio-657-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/serdan-aguirregavidia-serdan-agirregabiria-eulogio-657-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/serdan-aguirregavidia-serdan-agirregabiria-eulogio-657-eu\\\/\",\"name\":\"SERDAN AGUIRREGAVIDIA [SERDAN AGIRREGABIRIA], Eulogio (baita Aguirregaviria, Aguirre, Agirregabidia edo Aguirregabidia) (Gasteiz, 1853ko uztailak 3 - Gasteiz, 1929ko maiatzak 27). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:45:41+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/serdan-aguirregavidia-serdan-agirregabiria-eulogio-657-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/serdan-aguirregavidia-serdan-agirregabiria-eulogio-657-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/serdan-aguirregavidia-serdan-agirregabiria-eulogio-657-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SERDAN AGUIRREGAVIDIA [SERDAN AGIRREGABIRIA], Eulogio (baita Aguirregaviria, Aguirre, Agirregabidia edo Aguirregabidia) (Gasteiz, 1853ko uztailak 3 &#8211; Gasteiz, 1929ko maiatzak 27).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SERDAN AGUIRREGAVIDIA [SERDAN AGIRREGABIRIA], Eulogio (baita Aguirregaviria, Aguirre, Agirregabidia edo Aguirregabidia) (Gasteiz, 1853ko uztailak 3 - Gasteiz, 1929ko maiatzak 27). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/serdan-aguirregavidia-serdan-agirregabiria-eulogio-657-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SERDAN AGUIRREGAVIDIA [SERDAN AGIRREGABIRIA], Eulogio (baita Aguirregaviria, Aguirre, Agirregabidia edo Aguirregabidia) (Gasteiz, 1853ko uztailak 3 - Gasteiz, 1929ko maiatzak 27). - Iura Vasconiae","og_description":"Eulogio Gasteizen jaio zen, ideologia karlistako artisau-familia batean. Aita Manuel Serdan Ynnunarrieta ebanista izan zen (1890eko martxoaren 5ean hil zen). Maria Felipa Diaz de Arcaute Diaz de Junguiturekin ezkondu zen 1887ko abenduaren 19an, Gasteizko San Pedro parrokian, eta bertan izan ziren Institutuko zuzendaria (aitabitxia), alkatea eta gobernadore zibila. Arabako hiriburuan hiru seme-alaba jaio ziren: Maria [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/serdan-aguirregavidia-serdan-agirregabiria-eulogio-657-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/serdan-aguirregavidia-serdan-agirregabiria-eulogio-657-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/serdan-aguirregavidia-serdan-agirregabiria-eulogio-657-eu\/","name":"SERDAN AGUIRREGAVIDIA [SERDAN AGIRREGABIRIA], Eulogio (baita Aguirregaviria, Aguirre, Agirregabidia edo Aguirregabidia) (Gasteiz, 1853ko uztailak 3 - Gasteiz, 1929ko maiatzak 27). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:45:41+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/serdan-aguirregavidia-serdan-agirregabiria-eulogio-657-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/serdan-aguirregavidia-serdan-agirregabiria-eulogio-657-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/serdan-aguirregavidia-serdan-agirregabiria-eulogio-657-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SERDAN AGUIRREGAVIDIA [SERDAN AGIRREGABIRIA], Eulogio (baita Aguirregaviria, Aguirre, Agirregabidia edo Aguirregabidia) (Gasteiz, 1853ko uztailak 3 &#8211; Gasteiz, 1929ko maiatzak 27)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3685","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3685\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3685"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3685"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}