{"id":3683,"date":"2023-02-14T10:44:46","date_gmt":"2023-02-14T09:44:46","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/puente-amestoy-puente-ameztoi-isaac-656-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:44:46","modified_gmt":"2023-02-14T09:44:46","slug":"puente-amestoy-puente-ameztoi-isaac-656-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/puente-amestoy-puente-ameztoi-isaac-656-eu\/","title":{"rendered":"PUENTE AMESTOY [PUENTE AMEZTOI], Isaac (goitizenez Un m\u00e9dico rural) (Las Carreras, Abanto Zierbena, Bizkaia, 1896ko ekainak 3 \u2013 Pancorbo? (Burgos), 1936ko irailak 1)."},"content":{"rendered":"<p><span>Aita, Lucas Puente Garc\u00eda,<br \/>\nBustasurrekoa (Kantabria) zen eta ama, Josefa Amestoy Hermoso de Mendoza,<br \/>\nLantziegokoa (Araba). Aita botikaria zen eta ofizialorde karlista izan zen;<br \/>\nberaz, 1876an Frantziara erbesteratu zen. Gero familia kokatu egin zen, lehenik<br \/>\nBizkaian eta gero, 1911n, Gasteizen. Isaacen anaia zaharrena ere, Federico,<br \/>\nbotikaria izan zen. Beraz, familia aberats samarrekoa zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jesuiten Urdu\u00f1ako ikastetxean<br \/>\nhasi zuen hezkuntza, eta batxilergoa Gasteizko Institutuan amaitu zuen.<br \/>\nSantiago de Compostelan hasi zen medikuntza ikasten, eta Valladoliden amaitu,<br \/>\n1918an. Landa-mediku gisa aritu zen beti, lehenik Cirue\u00f1an (Errioxa) eta 1919tik<br \/>\naurrera, mediku titular gisa, Maeztun (Araba) eta Arraia-Maeztu udalerriak<br \/>\nhartzen dituen hogei herrietan. Horrez gain, Gasteizko Ajuria Metalurgiako<br \/>\nlangileen kontsulta ere egiten zuen. Enpresa horretan, langile asko CNTn<br \/>\nafiliatuta zeuden. 1919an bertan ezkondu zen Luisa Garcia Andoinekin.<br \/>\nSenar-emazteek bi alaba izan zituzten: Emeria eta Araceli. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Mediku gisa ospe handia izan<br \/>\nzuen, bere gizatasun handiagatik, pazienteekiko tratuagatik eta gaitasun<br \/>\nteknikoagatik. Dirudienez, oro har, oso tratu atsegina zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1930ean Arabako Medikuen<br \/>\nElkargoko lehendakariorde hautatu zuten, eta horrek esan nahi zuen probintzia<br \/>\nhorretako diputatu izendatu zutela, nahiz eta kargu politikoak gutxi maite<br \/>\nzituen, kargua hartu eta bi hilabetera dimisioa eman zuen, \u00abkontzientzia eskrupuluengatik\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1920ko hamarkadaren hasieran<br \/>\nArabako militante anarkista batzuk ezagutu zituen, eta ideia libertarioetan<br \/>\nsartzen hasi zen. Alfredo Donnay 1921 eta 1922 artean Maeztuko Udaleko<br \/>\nBirgaragoiengo altzari-fabrikan aritu zen lanean. Puente han ere medikua izan zen.<br \/>\nPuentek gaixo gisa hartu zuen Donnayren emaztea, eta biak, mediku eta militante<br \/>\nanarkista, lagun egin ziren. Daniel Orelleri dagokionez, garai berean<br \/>\nGasteiztik Maeztura joan zen, CNTko beste kide batekin batera, sindikatuko<br \/>\nafiliatuen kuotak kobratzera, Vasco-Navarro trenbidea eraikitzen ari ziren<br \/>\nlangileen artean. Puentek etxera gonbidatu zituen eta horrela hasi zen bien<br \/>\narteko harremana. Gainerakoan, beste pentsalari anarkista batzuekin ere<br \/>\nharremanak izan zituen, batez ere Federico Uralesekin. Era berean, mugimendu<br \/>\nlibertarioan desadostasunak izan zituen, polemika bat baino tarteko, bereziki<br \/>\nFederica Montsenyrkin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Teoria anarkistari egiten dion<br \/>\nekarpenari dagokionez, ez litzateke bilatu behar ideia edo estrategia berrien<br \/>\nekarpenean, baizik eta Piotr Kropotkinek garatutako komunismo libertarioaren<br \/>\nprintzipioak zabaldu eta dibulgatzean. Puentek gaitasun handia zuen gizarte-teoriaren<br \/>\nkontzeptu gutxi gorabehera korapilotsuak sinpletasun eta argitasun handiz<br \/>\nazaltzeko. Hala, haren lanak oso zabalduak izan ziren herritarren artean, eta<br \/>\noso irakurriak. <i>El comunismo libertario <\/i>liburuxkak hainbat edizio izan<br \/>\nzituen eta 100.000 ale inguru saldu zituen. Teorizazio eta sintesi-gaitasun<br \/>\nhori aitortu zion Federaci\u00f3n Anarquista Ib\u00e9rica-k (FAI), 1933an, txostengile<br \/>\nizendatu baitzuen komunismo libertarioari buruzko irizpena idazteko. <\/span><span>Geroago, CNTren<br \/>\nZaragozako Kongresuak 1936an onetsi egin zuen bere irizpena. <\/span><span>Federica Montsenyren arabera, Puente izan zen gerra<br \/>\nzibilean izan ziren kolektibizazio libertarioen inspiratzaile teorikoa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Puenteren arabera, komunismo<br \/>\nlibertarioa anarkia antolatzeko forma soziala eta politikoa zen, eta anarkismoa<br \/>\nfilosofia bat zen, jokabide-arau bat, komunismo libertarioari esparru orokor<br \/>\ngisa balio ziona. Funtsean independentzia ekonomikoan, askatasunean eta<br \/>\nnorbanakoaren subiranotasunean oinarrituko zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Oso nabarmena izan zen,<br \/>\nhalaber, Isaac Puentek pentsamendu naturistari, garai hartan ideia anarkistekin<br \/>\nhain lotuta zegoenari, egindako ekarpena. Naturismoa gizakiak naturarekin duen<br \/>\nharreman orekatuaren eta osasunaren kudeaketa zuzen eta autonomoaren filosofia<br \/>\nda. Neurri handi batean, industrialismoaren kontrolik gabeko desarrollismoaren<br \/>\nondorioz, naturatik urrundutako bizimoduaren kontrako erreakzioa da.<br \/>\nNaturismoak erreprodukzioarekin, higienearekin, gaixotasunen tratamenduarekin,<br \/>\nelikadurarekin, aire zabaleko kirolarekin (bereziki mendizaletasunarekin) eta<br \/>\nnudismoarekin lotutako praktikak proposatzen zituen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Naturismoari lotutako mediku<br \/>\nanarkisten tradizioa oso zabala izan zen espainiar Estatuan: Bartzelonako<br \/>\nGaspar Senti\u00f1on Cerda\u00f1a (1835-1902), Malagako Jose Garcia Vi\u00f1as (1848-1931),<br \/>\nJuan Madinaveitia Ortiz de Zarate (1861-1938), Pedro Vallina Martinez (1879-1970)<br \/>\nsevillarra, Jose Maria Martinez Novella (1896-?) valentziarra, Augusto Alcrudo<br \/>\nSolorzano (1892-1936) zaragozarra, Javier Serrano Coello (1897-1974)<br \/>\nbartzelonarra eta Juan Antonio Lorenzo Benito (1878-1938) Bartzelonako<br \/>\npraktikantea, besteak beste. Isaac Puente izan zen guztien artean teorikoena.<br \/>\nEz da harritzekoa, halaber, Bigarren Errepublikan, bai Espainiako Gobernuan,<br \/>\nbai Kataluniakoan, Osasun Sailak ministro eta kontseilari anarkisten esku<br \/>\negotea, eta horrek oso argi adierazten du libertarioek gai horrekiko zuten<br \/>\ninteresa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Medikuntza naturistan, Puentek<br \/>\nbi kontzeptu antitetiko landu zituen: \u00abmedikalismoa\u00bb eta \u00absanitarismoa\u00bb. Lehen<br \/>\nsistema, mikrobioen aurkako fobian oinarritua, farmakopean eta txertoetan<br \/>\noinarritzen zen, eta medikua zen osasuna lortzeko bide bakarra. Horren aurka,<br \/>\nsanitarismoak organismoa defentsak modu autonomoan eta autogestionatuan<br \/>\ngaratzen saiatzen zen, elikadura-praktika arrazionaletan oinarritutako<br \/>\nosasun-kulturaren bidez eta toxikoen kontsumoa saihestuta. Kultura naturista<br \/>\nhori zabalduz gero, ez litzateke beharrezkoa izango medikuaren presentzia eta<br \/>\njarduera. \u00abOsasuna, askatasuna bezala, bakoitzak lortu behar du\u00bb, zioen.<br \/>\nNolanahi ere, Puentek jarrera maximalistetatik ihes egin zuen, hala nola<br \/>\nbeganismotik edo botiken eta txertoen eragina ukatzetik eta jarrera begetariano<br \/>\neta terapeutiko moderatuari eutsi zion. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere pentsamendu eta ekintza<br \/>\nnaturistaren arreta gai hauetan jarri zuen: eugenismoa, sexu-hezkuntza,<br \/>\nhigienismoa eta elikadura begetarianoa. Hala, Isaac Puentenren artikulu ugari<br \/>\nditugu, batez ere <i>Generaci\u00f3n consciente <\/i>eta <i>Estudios <\/i>aldizkarietan<br \/>\nargitaratutakoak, jaiotza-kontrolaren, elikadura begetarianoaren,<br \/>\nsexu-moralaren eta abarren gainekoak. 1931ko ekainean, azken aldizkari<br \/>\nhorretan, Puentek, <i>Un m\u00e9dico rural <\/i>goitizenarekin, emakumearen<br \/>\nemantzipaziorako jarraitu beharreko jarduera-programaren zirriborroa egin zuen:<br \/>\n\u00abSexu-hezkuntza; prostituzioaren abolizioa; borroka antibenereoa; eritasun<br \/>\nbenereoei aurrea hartzeko bitartekoak zabaltzea; ezkontza irekiak; dibortzioa;<br \/>\nemakumearen sexu-askatasuna; jaiotzen kontrola; sexuaren erlijiozko<br \/>\ndesintoxikazioa\u00bb. Ondorioz, urteetan <i>Estudios <\/i>eta <i>Generaci\u00f3n<br \/>\nconsciente<\/i>ko irakurleentzat funtzionatu zuen doako sexu-kontsultategiaren<br \/>\narduraduna izan zen, Marti Iba\u00f1ezek 1936ko urtarrilean lan horretan erreleboa<br \/>\neman zion arte. Kontsultak postaz bidaltzen zizkioten Maeztuko edo<br \/>\nBirgaragoieneko helbidera. Puentek garrantzi handia eman zion sexu-iraultzari,<br \/>\nplanteatzen ari zen gizarte-iraultzako testuinguru orokorrean: \u00abIraultza<br \/>\npolitiko eta sozialak baino sakonagoa, sexu-ideietan gertatutakoak bibliografia<br \/>\nugari du, eta gure kristau-zibilizazioak izan dituen aurreiritziak eta<br \/>\nezjakintasuna ahultzen ari dira\u00bb (<i>Estudios<\/i>, 1935, 6. or.). Goresten<br \/>\nzituen antisorgailuen artean, \u00abOgino metodoa\u00bb eta basektomia zeuden. Puentek<br \/>\naldeztutako neomalthusianismoa \u00abugalketarako ez den kopularako eskubidean,<br \/>\nmaitasunaz maitasunagatik gozatzeko eskubidean\u00bb oinarritzen zen, eta emakumea<br \/>\ngizarte patriarkalak esleitu zion zereginetik askatzen zuen: \u00abInongo<br \/>\nikuspuntutatik ere ez da defendagarriagoa neomalthusianismoa amatasun<br \/>\nkontzientetik baino. Emakumeak ama osoa izateko eta izateari uzteko duen<br \/>\neskubidea. Emakumearen emantzipazioa bere sexuaren esklabotasunetik: etengabe<br \/>\nerditzen aritzetik (\u00abNeomalthusianismo\u00bb, <i>Estudios<\/i>, 1930). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1928an Kopenhageko <i>Liga<br \/>\nMundial para para la Reforma Sexual sobre Bases Cient\u00edficas <\/i>delakoaren<br \/>\nsortzaileetako bat izan zen, baina 1930ean Vienan egiten ari zen Liga honetako<br \/>\nKongresura joateari uko egin zion, hartzen ari zen joera erreformistagatik.<br \/>\nPuentek proposatu zuen espainiar atalari <i>Liga Espa\u00f1ola para la Subversi\u00f3n<br \/>\nSexual sobre Bases Humanas <\/i>izena ematea, baina izen horrek ez zuen aurrera<br \/>\negin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ez dut aurkitu garaiko<br \/>\nnaturismoari eta anarkismoaren sektore batzuei oso lotua zegoen nudismoa<br \/>\ndefendatzen zuen Isaac Puenteren testurik, baina badakigu bere mendi-ibilaldi<br \/>\neta kanpaldietan gorputz-enborra biluzik eramaten zuela, eta 1934ko maiatzean<br \/>\n\u00abpicnic nudista\u00bb bat antolatu zuela Gasteizko katedral berriaren eta<br \/>\nurtsulatarren ikastetxearen aurrean. Gasteizko anarkistak, gizon eta emakumeak,<br \/>\nbiluzik ibili ziren inguru hartan, elizgizonen eta mojen eskandaluaren aurrean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Isaac Puente bere garaiko<br \/>\nmugimendu salubristaren ideologorik handiena dela esan daiteke. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Horrez gain medikuntza hutseko<br \/>\nartikulu zientifiko ugari argitaratu zituen hurrengo aldizkarietan: <i>La<br \/>\nMedicina Ibera <\/i>(Madril), <i>La Medicina Argentina <\/i>(Buenos Aires), <i>La<br \/>\nRevista de Medicina de \u00c1lava <\/i>(Gasteiz) eta <i>\u00c1lava M\u00e9dico-Farmac\u00e9utica <\/i>(Gasteiz).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Asko argitaratu zuen eta bere<br \/>\nlanek hedapen handia izan zuten, ez aipatutako aldizkarietan bakarrik, baita,<br \/>\nbesteak beste, hauetan ere: <i>Solidaridad Obrera <\/i>(bai Bartzelonan<br \/>\nargitaratutakoan, bai A Coru\u00f1akoan), <i>Eugenia <\/i>(Bartzelona), <i>\u00c9tica-Iniciales<br \/>\n<\/i>(Bartzelona), <i>Helios <\/i>(Valentzia), <i>CNT <\/i>(Madril), <i>Suplemento<br \/>\nde Tierra y Libertad <\/i>(Bartzelona), <i>El P\u00e1jaro Azul <\/i>(Gasteiz), <i>Antorcha<br \/>\n<\/i>(Las Palmas), <i>Crisol <\/i>(Donostia), <i>Cultura libertaria <\/i>(Ferrol),<br \/>\n<i>Cultura proletaria <\/i>(New York), <i>El Amigo del Pueblo <\/i>(Bartzelona), <i>La<br \/>\nRevista Blanca <\/i>(Madril), <i>El Sembrador <\/i>(Igualada, Bartzelona), <i>Solidaridad<br \/>\nHumana <\/i>(Bartzelona), <i>Tiempos Nuevos <\/i>(Bartzelona), <i>Voz Libertaria <\/i>(Brusela),<br \/>\n<i>El Trabajo <\/i>(Soria), <i>Suplemento de La Protesta <\/i>(Buenos Aires)<br \/>\nedota <i>\u00a1Despertad\u00a1 <\/i>(Vigo). Beraz, eragin ideologiko handia izan zuen<br \/>\nlangile-mugimenduan, oro har, eta anarkistan, bereziki. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Isaac Puente ez zen mugatu<br \/>\nhausnarketa eta dibulgazio teorikora, militantzia anarkistari ere aktiboki<br \/>\nlagundu zion. FAIren matxinada-lerrotik hurbilago zegoen CNTko sindikalismotik<br \/>\nbaino. Buenaventura Durruti, Cipriano Mera, Alcrudo anaiak eta beste batzuekin<br \/>\nbatera, 1933ko abenduaren 8an Errioxa eta Aragoin altxamendua antolatu zuen<br \/>\nBatzorde Nazional Iraultzaileko kide izan zen. Horregatik, prozesatu, torturatu<br \/>\neta kartzelaratu egin zuten, eta 1934ko maiatzean amnistiatu. Aldez aurretik,<br \/>\n1932ko apirilaren 14an eta 1933ko uztailaren 22an Errepublikaren<br \/>\naldarrikapenaren urteurrenaren ospakizunaren boikota zela eta atxilotu zuten,<br \/>\nalegiazko matxinada anarko-faxista leporatuta. Noski, Puente hauteskundeetan<br \/>\nabstentzioaren aldekoa zen, eta 1933ko otsaileko hauteskundeetarako boikot<br \/>\nkanpainan parte hartu zuen: honako kontsignaren jarraitzailea zen: \u00ab<br \/>\nboto-ontzien aurrean, gizarte-iraultza\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1936ko uztailaren amaieran,<br \/>\nindar matxinatuek atxilotu zuten Maeztuko etxean, eta Gasteizen kartzelaratu;<br \/>\nurte hartako irailaren 1eko goizaldean atera eta fusilatu egin zuten, ustez<br \/>\nPancorbon (Burgos), nahiz eta haren gorpua oraindik aurkitu ez diren ugarietako<br \/>\nbat izan. Beste hainbat kasutan bezala, bere ondasunak espoliatu egin zituzten,<br \/>\nbaina bere horretan bere pertsonaren aurkako gorroto politikoari xehetasun bat<br \/>\ngehitu zioten: hil ondoren, Burgosko Erantzukizun Politikoen Eskualdeko<br \/>\nAuzitegiak heriotza-zigorra ezarri zion. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren heriotzak hunkidura<br \/>\nhandia eragin zuen konfederaziokoen artean, halakoa non, handik aste gutxira,<br \/>\nCNTren 3. batailoia, (Euzko Gudarostearen 11. zk.) sortu baitzuten eta Isaac<br \/>\nPuente batailoia izena jartzea erabaki zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aita, Lucas Puente Garc\u00eda, Bustasurrekoa (Kantabria) zen eta ama, Josefa Amestoy Hermoso de Mendoza, Lantziegokoa (Araba). Aita botikaria zen eta ofizialorde karlista izan zen; beraz, 1876an Frantziara erbesteratu zen. Gero familia kokatu egin zen, lehenik Bizkaian eta gero, 1911n, Gasteizen. Isaacen anaia zaharrena ere, Federico, botikaria izan zen. Beraz, familia aberats samarrekoa zen. Jesuiten Urdu\u00f1ako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[333],"class_list":["post-3683","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>PUENTE AMESTOY [PUENTE AMEZTOI], Isaac (goitizenez Un m\u00e9dico rural) (Las Carreras, Abanto Zierbena, Bizkaia, 1896ko ekainak 3 \u2013 Pancorbo? (Burgos), 1936ko irailak 1). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/puente-amestoy-puente-ameztoi-isaac-656-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"PUENTE AMESTOY [PUENTE AMEZTOI], Isaac (goitizenez Un m\u00e9dico rural) (Las Carreras, Abanto Zierbena, Bizkaia, 1896ko ekainak 3 \u2013 Pancorbo? (Burgos), 1936ko irailak 1). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Aita, Lucas Puente Garc\u00eda, Bustasurrekoa (Kantabria) zen eta ama, Josefa Amestoy Hermoso de Mendoza, Lantziegokoa (Araba). Aita botikaria zen eta ofizialorde karlista izan zen; beraz, 1876an Frantziara erbesteratu zen. Gero familia kokatu egin zen, lehenik Bizkaian eta gero, 1911n, Gasteizen. Isaacen anaia zaharrena ere, Federico, botikaria izan zen. Beraz, familia aberats samarrekoa zen. Jesuiten Urdu\u00f1ako [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/puente-amestoy-puente-ameztoi-isaac-656-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/puente-amestoy-puente-ameztoi-isaac-656-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/puente-amestoy-puente-ameztoi-isaac-656-eu\\\/\",\"name\":\"PUENTE AMESTOY [PUENTE AMEZTOI], Isaac (goitizenez Un m\u00e9dico rural) (Las Carreras, Abanto Zierbena, Bizkaia, 1896ko ekainak 3 \u2013 Pancorbo? (Burgos), 1936ko irailak 1). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:44:46+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/puente-amestoy-puente-ameztoi-isaac-656-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/puente-amestoy-puente-ameztoi-isaac-656-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/puente-amestoy-puente-ameztoi-isaac-656-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"PUENTE AMESTOY [PUENTE AMEZTOI], Isaac (goitizenez Un m\u00e9dico rural) (Las Carreras, Abanto Zierbena, Bizkaia, 1896ko ekainak 3 \u2013 Pancorbo? (Burgos), 1936ko irailak 1).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"PUENTE AMESTOY [PUENTE AMEZTOI], Isaac (goitizenez Un m\u00e9dico rural) (Las Carreras, Abanto Zierbena, Bizkaia, 1896ko ekainak 3 \u2013 Pancorbo? (Burgos), 1936ko irailak 1). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/puente-amestoy-puente-ameztoi-isaac-656-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"PUENTE AMESTOY [PUENTE AMEZTOI], Isaac (goitizenez Un m\u00e9dico rural) (Las Carreras, Abanto Zierbena, Bizkaia, 1896ko ekainak 3 \u2013 Pancorbo? (Burgos), 1936ko irailak 1). - Iura Vasconiae","og_description":"Aita, Lucas Puente Garc\u00eda, Bustasurrekoa (Kantabria) zen eta ama, Josefa Amestoy Hermoso de Mendoza, Lantziegokoa (Araba). Aita botikaria zen eta ofizialorde karlista izan zen; beraz, 1876an Frantziara erbesteratu zen. Gero familia kokatu egin zen, lehenik Bizkaian eta gero, 1911n, Gasteizen. Isaacen anaia zaharrena ere, Federico, botikaria izan zen. Beraz, familia aberats samarrekoa zen. Jesuiten Urdu\u00f1ako [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/puente-amestoy-puente-ameztoi-isaac-656-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/puente-amestoy-puente-ameztoi-isaac-656-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/puente-amestoy-puente-ameztoi-isaac-656-eu\/","name":"PUENTE AMESTOY [PUENTE AMEZTOI], Isaac (goitizenez Un m\u00e9dico rural) (Las Carreras, Abanto Zierbena, Bizkaia, 1896ko ekainak 3 \u2013 Pancorbo? (Burgos), 1936ko irailak 1). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:44:46+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/puente-amestoy-puente-ameztoi-isaac-656-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/puente-amestoy-puente-ameztoi-isaac-656-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/puente-amestoy-puente-ameztoi-isaac-656-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"PUENTE AMESTOY [PUENTE AMEZTOI], Isaac (goitizenez Un m\u00e9dico rural) (Las Carreras, Abanto Zierbena, Bizkaia, 1896ko ekainak 3 \u2013 Pancorbo? (Burgos), 1936ko irailak 1)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3683","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3683\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3683"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3683"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}