{"id":3681,"date":"2023-02-14T10:43:58","date_gmt":"2023-02-14T09:43:58","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/ortiz-de-latierro-ortiz-de-jocano-ortiz-de-latierro-ortiz-de-jokano-fernando-655-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:43:58","modified_gmt":"2023-02-14T09:43:58","slug":"ortiz-de-latierro-ortiz-de-jocano-ortiz-de-latierro-ortiz-de-jokano-fernando-655-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortiz-de-latierro-ortiz-de-jocano-ortiz-de-latierro-ortiz-de-jokano-fernando-655-eu\/","title":{"rendered":"ORTIZ DE LATIERRO ORTIZ DE JOCANO [ORTIZ DE LATIERRO ORTIZ DE JOKANO], Fernando (Fray Fernando Maria de Mendoza) (Mendoza, Araba, 1872ko maiatzak 25 &#8211; Lekaroz, Nafarroa, 1966ko urriak 28)."},"content":{"rendered":"<p><span>Kantabriako, Gipuzkoako eta<br \/>\nNafarroako komentuetan bizi izan zen, eta bi egonaldi egin zituen Madrilen eta<br \/>\nAsisen. Kaputxino bati dagozkion lanez gain (prediku egin eta aitortu),<br \/>\nordenaren barruan liburuzain lana eta Iru\u00f1eko komentuko ekonomo egindako hirurteko<br \/>\nbat besterik ez zaio ezagutzen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Mendozako San Esteban<br \/>\nParrokiako sakramentu-liburuak ikusita, badakigu Aita Fernando, Jose Ortiz de<br \/>\nLatierroren (Mendozan jaioa 1848ko martxoaren 18an) eta Gaspara Ortiz de Jocano<br \/>\nLope de Urbinaren (Arabako Ari\u00f1iz herrian argia ikusi zuena) semea izan zela.<br \/>\nFernando beste sei anai-arrebatan zaharrena zen, eta harreman berezia zuen<br \/>\nseigarrenarekin, frai Hipolitorekin. Azken hau 1883ko abuztuaren 12an jaio zen,<br \/>\neta kaputxinoa eta marrazkilari bikaina izan zen. Biak elkarlanean aritu ziren<br \/>\neuskal Antzinaroko hilarriei buruzko ikerketa arkeologikoetan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ez dakigu ezer familiaren<br \/>\negoera sozioekonomikoaz, ezbairik gabe kaparea, haren deitura arranditsuei hala<br \/>\nbaitagokie, ez etxe nobleetakoa, \u00abetxe indartsu\u00bb gisa ezagutuetakoa izateagatik<br \/>\nbaizik. Pascual Madozen arabera (Araba), 1850. urtearen inguruan, Mendozak 31<br \/>\netxe zituen, eta \u00ablehen hezkuntzako eskola bat bi sexuetarako, 38 edo 40 ikasle<br \/>\nzituen eta 34 anegarekin hornitua\u00bb. Fernandok hamaika urte ingurura arte edo,<br \/>\neskola horretan ikasi zituen lehen letrak, Montehanoko (Kantabria) San<br \/>\nSebastian komentu kaputxinora joan aurretik. Han, Gramatika eta Humanitate<br \/>\nprestakuntza-urteak egin zituen lau urtez (1883?-1887), kaputxinoen abitua<br \/>\nhartu aurretik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hondarribiko komentuan egin<br \/>\nzuen nobiziatua eta Filosofia ikasi zuen. Bertan, bere bizitzako hiru etapa<br \/>\nigaroko dira, hau da, lehen egonaldia (1887-1891). Fernandok \u00ababitua\u00bb<br \/>\n(nobiziatuaren hasiera) hartu zuen Hondarribiko komentuan 1887ko maiatzaren<br \/>\n18an. Nobiziatuaren urtea igaro ondoren, 1888ko maiatzaren 31n profesio sinplea<br \/>\negin zuen Hondarribian, eta 1891ko ekainaren 1ean nagusia, Filosofiaren hiru<br \/>\nurteak (1888-1891) komentu berean ikasi ondoren. Komentua ez zen Nafarroako<br \/>\nProbintzia kaputxinokoa, baizik eta \u00abnullius\u00bb edo Madrileko barruti<br \/>\nkaputxinokoa; horregatik, aita Fernando, 1907an \u00abnullius\u00bb barruti hori kendu<br \/>\naurretik, bertako komentuetatik igaro zen: Hondarribia, Lekaroz, Madril eta El<br \/>\nPardotik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lekarozko komentuan (Nafarroa)<br \/>\nTeologia ikasi zuen bertan egindako lehen egonaldian (1891-1897?). Sei urte<br \/>\nhorietatik lau Teologiako ikasketetakoak izan ziren (1891-1895), eta aldi<br \/>\nhorretan zenbait ordena sakratu jaso zituen Gasteizko apezpikuarengandik (1893-1894),<br \/>\neta, azkenik, apaiz ordenazioa lortu zuen 1895eko martxoaren 30ean, Iru\u00f1ean.<br \/>\nHurrengo bi urteak (1896-1897), Fernandok prediku egiten eman zituen, 1896ko<br \/>\nurriaren 12an zegokion titulua lortu ondoren, eta, batez ere, Fisika eta Kimika<br \/>\neta Historia Naturala irakasten Lekarozen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Apaiza zela, Madrilgo bi<br \/>\nkomentutan izan zen (1897-1907?), hamar urte inguru kronologia biografiko<br \/>\nnahasian. Hilberrian ageri denez, El Pardon teologia-irakurle izateko<br \/>\n\u00abobedientzia\u00bb 1901eko abenduaren 8an sinatu zitzaion aita Fernandori, eta<br \/>\nlehenago Madrileko egoitzara bidali zuten, Gaztelako kaputxinoek zuzendutako <i>El<br \/>\nMensajero Ser\u00e1fico <\/i>erlijio-dibulgazioko aldizkari ilustratuaz arduratzeko.<br \/>\nAita Fernando, aldizkari horren buru \u00abMadrilen egon zen denbora laburrean\u00bb,<br \/>\nadministrazioa konpontzera mugatu zen, \u00abkaosa\u00bb baitzen hura. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zalantzak daude El Pardoko<br \/>\nkomentuan Teologiako irakasle gisa egindako denboraz, (1901-\u00bf1907?),<br \/>\n\u00abnullius\u00bben barruti kaputxinoan izan zuen azken destinoa. Oso litekeena da<br \/>\n1904an aita Fernando Hondarribiko komentura, artean Gaztelako probintzian<br \/>\nzegoena, joatea. Hala balitz, Hondarribian egon zen 1904tik 1907ra, Nafarroako<br \/>\nprobintzia izatera igaro zen arte. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren hurrengo lantokia Iru\u00f1eko<br \/>\nHarresiez kanpoko Komentu handiko liburuzainarena izan zen (1908-1924), eta<br \/>\naita Fernandok bertan lortu zuen bere bizitzako distira intelektual eta<br \/>\nikertzailea. 1919an, liburuzain gisa, liburutegiaren kokapena komentuko leku<br \/>\negokiago eta osasungarriago batera aldatzea egokitu zitzaion, eta bertan<br \/>\nzenbait dohaintzen funts bibliografikoak sartzea, hala nola Santiago Ausinaren<br \/>\n(1919), Nafarroako Gurutze Gorriari lotutakoa berau, eta Angel Goicoechea<br \/>\narkitektoaren (1921) liburutegiak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Komentuko liburutegia bikaina<br \/>\nizanik, aita Fernandok arkeologia eta arte frantziskotarrari buruzko<br \/>\nikerketetarako erabili ahal izan zuen, eta hainbat aldizkaritan parte hartu<br \/>\nzuen euskal gaiei buruz, besteak beste <i>Euskalerriaren Alde<\/i>n, 1911n<br \/>\nDonostian sortutako aldizkaria, euskal kultura ikertu eta sustatzeko (1912-1921<br \/>\nbitartean 13 artikulu); Gasteizko <i>Ateneo <\/i>aldizkarian (1913an hiru<br \/>\nartikulu); <i>Bolet\u00edn de la Comisi\u00f3n de Monumentos Hist\u00f3ricos y Art\u00edsticos de<br \/>\nNavarra<\/i>n (zortzi artikulu 1916-1923 bitartean); <i>La Avalancha<\/i>n<br \/>\n(1912-1918 bitartean, bost); eta <i>Verdad y Caridad<\/i>en (27 artikulu<br \/>\n1924-1932 bitartean, horietatik 12 1924-1926 artekoak). 1916an Orreagako<br \/>\nKantuaren <\/span><span>XIII<\/span><span>. mendeko zati bat aurkitu zuen Nafarroako Artxiboan,<br \/>\nAita Fernandoren ikerketarik garrantzitsuena eta ezagunena, zalantzarik gabe,<br \/>\neta artikulu gogoratuenetako bat idatzi zuen: \u00abLos plateros de Carlos el Noble\u00bb<br \/>\n(1923, <i>BCMHAN<\/i>). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1924tik 1927ra Lekarotzen bizi<br \/>\nizan zen, irakasle eta liburuzain. 1927an Hondarribira bidali zuten, han zegoen<br \/>\nFilosofiako ikastetxera, berriz ere liburuzain. Hirurtekoa ez zuen bete, bi<br \/>\nurtera Asisko (Italia) komentura bidali baitzuten, ministro jeneralak, aita<br \/>\nMelchor de Benisa (1871-1957) alacantarrak eskaturik, museo frantziskotarra<br \/>\nezartzeko, Artearen Historiako gaietan aditu gisa. Aita Fernandok berak<br \/>\negindako aitorpenaren arabera, \u00abAsisen eman nituen 29. eta 30. urteak eta 31.<br \/>\nurte gehiena, Espainiara itzuli nintzenean, Aita Jeneralari sinestarazi niolako<br \/>\nnire gaixotasuna kroniko bihurtzen ari zela\u00bb. Ez dakigu zein zen 94 urtera arte<br \/>\nbizitzea eragotzi ez zion gaixotasun kroniko mota hura. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1933an Hondarribiko komentura<br \/>\nitzuli zen, Paduara joan baino lehen zegoen lekura, eta, horrekin, Nafarroako<br \/>\nprobintzia kaputxinora itzuli zen, non azken hatsa eman baitzuen. Hondarribiko<br \/>\nhirugarren egonaldi honek denbora arazo larriak sortzen ditu eta baliteke<br \/>\n1933ko hilabete batzuk besterik egon ez izana bertan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1933tik aurrera Aita Fernando<br \/>\nDonostiako komentuan bizi izan zen, bere bizitzako azken bi urteetan izan ezik,<br \/>\norduan Lekarozko erizaintzara eraman baitzuten. Bere bizitzaren bigarren zatia<br \/>\nda (ca. 1933-1966), lehenengoaz oso bestelakoa, jarduera intelektual eta<br \/>\nikertzaile eta askoz ere txikiagoa duena. Aita Fernando (\u00abirudi txikikoa\u00bb)<br \/>\nisila zen, eta bizitza xume, anonimo eta iluna izan zuen, garrantzirik gabeko<br \/>\nbeste erlijioso askok bezala. Laburbilduz, elizgizon arrunt eta eredugarria<br \/>\nizan zen Donostiako egonaldian. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garai horretan aita Fernandoren<br \/>\njarduera intelektual eta ikertzailea moteldu eta 1951n itzali eegin zen; izan<br \/>\nere, 1936tik aurrera bi azterlan bakarrik argitaratu zituen, eusko-nafar<br \/>\neskualdeko bi aldizkari entzutetsuenetan. 1949an Euskalerriaren Adiskideen<br \/>\nElkartearen Buletinak Julio Urkixo Ibarra euskaltzaleari, desagertutako <i>Revista<br \/>\nInternacional de Estudios Vascos <\/i>aldizkariaren sortzaileari, egindako<br \/>\nomenaldian parte hartu zuen. 1951n <i>Pr\u00edncipe de Viana<\/i>n \u00abCon los jud\u00edos de<br \/>\nEstella\u00bb azken artikulu luzea argitaratu zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aita Fernando Mendozaren<br \/>\nliteratura-produkzioak hogeita hemeretzi urtean (1912-1951) hirurogei inguruko<br \/>\ntituluko sorta bat osatzen du. Aita Fernandoren argitalpen-abentura dudatsua<br \/>\nulertzeko, kontuan hartu behar da, zientifikoki, autodidakta izan zela, ez<br \/>\nbaitago jasota Historian edo Artean araututako ikasketarik egin zuenik edo<br \/>\nUnibertsitateren batera joan zenik. Bere 61 titulu ezagunetan ez da euskaraz<br \/>\nbat ere agertzen, eta horrek zalantza sortzen du bere anaia frai Hipolitok<br \/>\nederki zekien hizkuntza hori ezagutzen ote zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ez dugu neurriz gain baloratu<br \/>\nbehar aita Fernandoren pertsona eta irudia, Martinez de Zuazok (1976) egiten<br \/>\nduen bezala, haren literatura-produkzioaren kantitatea (620 orrialde argitaratu<br \/>\nguztira, ilustrazioak barne) eta kalitatea kontuan hartuta. Argitaratutako<br \/>\nhirurogei artikuluetatik, hogei inguru bakarrik har daitezke benetako<br \/>\nikerketatzat, hainbat eusko-nafar aldizkaritan argitaratuak; horietako batzuk,<br \/>\nzalantzarik gabe, euskaldunak, hala nola <i>Euskalerriaren Alde<\/i>. Gainerako<br \/>\nartikuluak dibulgazio-taldean sar ditzakegu eta euskal gai<br \/>\nerlijiozko-frantziskotar, historiko eta arkeologikoak dira. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Amaitzeko, aita Fernando<br \/>\nMendozaren memoria historikoa, gaur egun (2021), oso ahulduta dago, baita<br \/>\nkaputxino intelektualenen artean ere. Euskaltzaleen artean, euskal<br \/>\nnazionalismoa urrunetik jarraitzen zuen aita Fernandoren ideia ilun bat dago,<br \/>\nbere idatzietan oinarritua, horietako asko eusko-nafar gaiei buruzkoak, eta<br \/>\nJulio Urkixo edo Ramon Menendez Pidal bezalako intelektualekin izandako<br \/>\nharreman akademikoetan eta zein aldizkaritan argitaratu zuen kontuan hartuta.<br \/>\nNolanahi ere, ez dakigu Sabino Aranaren nazionalismoaren jarraitzaileak ziren<br \/>\nfraide kaputxinoen sektorera atxiki ote zen. Talde hori izan zen Iru\u00f1eko<br \/>\nprobintzia kaputxinoa zatitu zutenetako bat, eta ideologia politiko horren<br \/>\nondorioz, Primo de Rivera diktadorea hura ezabatzeko zorian egon zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aita Fernando ez zen<br \/>\nprotagonista izan prozesu nazionalista horretan, behintzat. Bere<br \/>\neuskaltzaletasuna Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen antzekoagoa izango<br \/>\nlitzateke, Julio Urkixori omenaldia egiteko 1949. urtean elkartea horren<br \/>\nBuletinean parte hartu baitzuen. Azkenik, bere euskal nazionalismoa<br \/>\nintelektualagoa eta akademikoagoa izango litzateke politikoa baino. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kantabriako, Gipuzkoako eta Nafarroako komentuetan bizi izan zen, eta bi egonaldi egin zituen Madrilen eta Asisen. Kaputxino bati dagozkion lanez gain (prediku egin eta aitortu), ordenaren barruan liburuzain lana eta Iru\u00f1eko komentuko ekonomo egindako hirurteko bat besterik ez zaio ezagutzen. Mendozako San Esteban Parrokiako sakramentu-liburuak ikusita, badakigu Aita Fernando, Jose Ortiz de Latierroren (Mendozan jaioa [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[333],"class_list":["post-3681","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ORTIZ DE LATIERRO ORTIZ DE JOCANO [ORTIZ DE LATIERRO ORTIZ DE JOKANO], Fernando (Fray Fernando Maria de Mendoza) (Mendoza, Araba, 1872ko maiatzak 25 - Lekaroz, Nafarroa, 1966ko urriak 28). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortiz-de-latierro-ortiz-de-jocano-ortiz-de-latierro-ortiz-de-jokano-fernando-655-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ORTIZ DE LATIERRO ORTIZ DE JOCANO [ORTIZ DE LATIERRO ORTIZ DE JOKANO], Fernando (Fray Fernando Maria de Mendoza) (Mendoza, Araba, 1872ko maiatzak 25 - Lekaroz, Nafarroa, 1966ko urriak 28). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Kantabriako, Gipuzkoako eta Nafarroako komentuetan bizi izan zen, eta bi egonaldi egin zituen Madrilen eta Asisen. Kaputxino bati dagozkion lanez gain (prediku egin eta aitortu), ordenaren barruan liburuzain lana eta Iru\u00f1eko komentuko ekonomo egindako hirurteko bat besterik ez zaio ezagutzen. Mendozako San Esteban Parrokiako sakramentu-liburuak ikusita, badakigu Aita Fernando, Jose Ortiz de Latierroren (Mendozan jaioa [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortiz-de-latierro-ortiz-de-jocano-ortiz-de-latierro-ortiz-de-jokano-fernando-655-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ortiz-de-latierro-ortiz-de-jocano-ortiz-de-latierro-ortiz-de-jokano-fernando-655-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ortiz-de-latierro-ortiz-de-jocano-ortiz-de-latierro-ortiz-de-jokano-fernando-655-eu\\\/\",\"name\":\"ORTIZ DE LATIERRO ORTIZ DE JOCANO [ORTIZ DE LATIERRO ORTIZ DE JOKANO], Fernando (Fray Fernando Maria de Mendoza) (Mendoza, Araba, 1872ko maiatzak 25 - Lekaroz, Nafarroa, 1966ko urriak 28). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:43:58+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ortiz-de-latierro-ortiz-de-jocano-ortiz-de-latierro-ortiz-de-jokano-fernando-655-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ortiz-de-latierro-ortiz-de-jocano-ortiz-de-latierro-ortiz-de-jokano-fernando-655-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ortiz-de-latierro-ortiz-de-jocano-ortiz-de-latierro-ortiz-de-jokano-fernando-655-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ORTIZ DE LATIERRO ORTIZ DE JOCANO [ORTIZ DE LATIERRO ORTIZ DE JOKANO], Fernando (Fray Fernando Maria de Mendoza) (Mendoza, Araba, 1872ko maiatzak 25 &#8211; Lekaroz, Nafarroa, 1966ko urriak 28).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ORTIZ DE LATIERRO ORTIZ DE JOCANO [ORTIZ DE LATIERRO ORTIZ DE JOKANO], Fernando (Fray Fernando Maria de Mendoza) (Mendoza, Araba, 1872ko maiatzak 25 - Lekaroz, Nafarroa, 1966ko urriak 28). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortiz-de-latierro-ortiz-de-jocano-ortiz-de-latierro-ortiz-de-jokano-fernando-655-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ORTIZ DE LATIERRO ORTIZ DE JOCANO [ORTIZ DE LATIERRO ORTIZ DE JOKANO], Fernando (Fray Fernando Maria de Mendoza) (Mendoza, Araba, 1872ko maiatzak 25 - Lekaroz, Nafarroa, 1966ko urriak 28). - Iura Vasconiae","og_description":"Kantabriako, Gipuzkoako eta Nafarroako komentuetan bizi izan zen, eta bi egonaldi egin zituen Madrilen eta Asisen. Kaputxino bati dagozkion lanez gain (prediku egin eta aitortu), ordenaren barruan liburuzain lana eta Iru\u00f1eko komentuko ekonomo egindako hirurteko bat besterik ez zaio ezagutzen. Mendozako San Esteban Parrokiako sakramentu-liburuak ikusita, badakigu Aita Fernando, Jose Ortiz de Latierroren (Mendozan jaioa [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortiz-de-latierro-ortiz-de-jocano-ortiz-de-latierro-ortiz-de-jokano-fernando-655-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortiz-de-latierro-ortiz-de-jocano-ortiz-de-latierro-ortiz-de-jokano-fernando-655-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortiz-de-latierro-ortiz-de-jocano-ortiz-de-latierro-ortiz-de-jokano-fernando-655-eu\/","name":"ORTIZ DE LATIERRO ORTIZ DE JOCANO [ORTIZ DE LATIERRO ORTIZ DE JOKANO], Fernando (Fray Fernando Maria de Mendoza) (Mendoza, Araba, 1872ko maiatzak 25 - Lekaroz, Nafarroa, 1966ko urriak 28). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:43:58+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortiz-de-latierro-ortiz-de-jocano-ortiz-de-latierro-ortiz-de-jokano-fernando-655-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortiz-de-latierro-ortiz-de-jocano-ortiz-de-latierro-ortiz-de-jokano-fernando-655-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortiz-de-latierro-ortiz-de-jocano-ortiz-de-latierro-ortiz-de-jokano-fernando-655-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ORTIZ DE LATIERRO ORTIZ DE JOCANO [ORTIZ DE LATIERRO ORTIZ DE JOKANO], Fernando (Fray Fernando Maria de Mendoza) (Mendoza, Araba, 1872ko maiatzak 25 &#8211; Lekaroz, Nafarroa, 1966ko urriak 28)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3681","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3681\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3681"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3681"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}