{"id":3679,"date":"2023-02-14T10:40:43","date_gmt":"2023-02-14T09:40:43","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/maeztu-whitney-ramiro-654-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:40:43","modified_gmt":"2023-02-14T09:40:43","slug":"maeztu-whitney-ramiro-654-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/maeztu-whitney-ramiro-654-eu\/","title":{"rendered":"MAEZTU WHITNEY, Ramiro (Gasteiz, 1874ko maiatzaren 4a &#8211; Aravaca, Madril, 1936ko urriak 29)."},"content":{"rendered":"<p><span>Cienfuegosen (Kuba) jaiotako<br \/>\nManuel Maeztu Rodr\u00edguezen eta Nizako (Frantzia) Jane Ellen Whitneyren semea<br \/>\nizan zen. 1882an, batxilergoko ikasketak hasi zituen Gasteizko Institutuan \u2014<br \/>\ngerora, Ramiro Maeztu Institutua, haren oroimenez \u2014, eta 1887an amaitu zituen<br \/>\nBikaina jasota. Londresen ezkondu zen, erritu katolikoari jarraituz, 1916ko<br \/>\nabenduaren 14an, Alice Mabel Hill-ekin, eta Juan Manuel izan zen ondorengo<br \/>\nbakarra. Ramiroren anai-arrebak Maria, pedagogoa eta Madrilgo Residencia de<br \/>\nSe\u00f1oritas egoitzako zuzendaria, eta Gustavo, margolaria eta poemagilea izan<br \/>\nziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Urte batzuk Parisen, Kuban eta<br \/>\nNew Yorken bizi ondoren, Gasteizera itzuli eta Bilbora joan zen ama<br \/>\nalargunarekin bizitzera, bertan, 1894an, kazetaritza-ibilbidea hasi zuen <i>El<br \/>\nPorvenir Vascongado <\/i>egunkarian. Bilbo hiri zoragarria izan zen<br \/>\nRamirorentzat. Haren dinamismoak liluratu egin zuen, industrialariek beren<br \/>\nasmamen eta ondare guztia ematen zuten aberastasuna ehunkoiztuz.<br \/>\nUnibertsitate-ikasketarik ez zuenez, Nietzsche irakurriz jarraitu zuen formakuntza,<br \/>\norduan modan baitzegoen Espainian, Henri Lichtenberger-en Frantziako edizioan,<br \/>\nziurrenik, eta bere bizinahiz betetako aforismoek liluratu egin zuten. Handik<br \/>\nMadrilera joan zen, eta bertan <i>El Pa\u00eds, El Progreso, Germinal, El Imparcial <\/i>eta<br \/>\nbeste zenbait aldizkaritan kolaboratu zuen. Horietako artikuluetako batzuek <i>Hacia<br \/>\notra Espa\u00f1a <\/i>osatu zuten, gero baztertuko zuen gaztetako lana, Nietzscheren<br \/>\nestiloko indibidualismo modernizatzaile eta erregenerazionistaz<br \/>\nzipriztindutakoa, izan ere, beste aberri bat aldarrikatzeak benetakoa ez<br \/>\ngorestea zekarren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1901 \u00abhirurak\u00bb direlakoen urtea<br \/>\nizan zen: Pio Baroja, Maeztu eta Jose Martinez Ruiz, gero <i>Azor\u00edn <\/i>izango<br \/>\nzena. Urtarrilaren amaieran, Benito Perez Galdosek <i>Electra <\/i>estreinatu<br \/>\nzuen, garai hartan oso zabalduta zegoen kleroaren eta Elizaren irudi<br \/>\ngutxiesgarri bat erakutsi zuen, eta prentsan hiru literatoek iruzkin asko egin<br \/>\nzizkioten. Eta abenduan, \u00abHiruren manifestua\u00bb argitaratu zuten. Manifestu<br \/>\nhorretan, txandako politikariak deitzen ausartu ziren, hezkuntza orokorraren<br \/>\neta landa-kapitalizazioaren bidez haien ustez aita santuaren feudoa zen<br \/>\nherrialdearen krisi sozial eta morala gainditzeko; Miguel de Unamuno ez zen<br \/>\nhorretan sartu, eta Espainiaren \u00abjaponizazio\u00bbtik ezin zela ezer espero esan<br \/>\nzuen. Aldi berean, 1900eko apiriletik 1901eko urtarrilera Van Poel Krupp<br \/>\ngoitizenaz sinaturik hainbat emanaldi agertu ziren <i>El Pa\u00eds <\/i>egunkarian, <i>La<br \/>\nguerra del Transvaal y los misterios de la banca de Londres <\/i>bilduma osatu<br \/>\nzutenak, Ramiroren eleberri bakarra. 1907an antzezlan bat ere idatzi zuen, <i>El<br \/>\nsindicato de las esmeraldas<\/i>, inoiz antzeztu ez zena. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ordurako ospe sendoarekin,<br \/>\nEspainiako kultura-panoramatik desengainatuta eta aukera berrietara irekitzeko<br \/>\nasmoarekin, 1905eko urtarrilean Londresera lekualdatu zen, eta han Espainiako<br \/>\nizen oneko hainbat goibururen laguntzaile gisa aritu zen: <i>La Correspondencia<br \/>\nde Espa\u00f1a<\/i>, <i>Heraldo de Madrid <\/i>eta <i>Nuevo Mundo<\/i>, baita Buenos<br \/>\nAiresko <i>La Prensa <\/i>ere, non bizitza osorako idatziko baitzuen. Berehala<br \/>\njaso zuen gizarte britainiarra kezkatzen zuen eztabaidaren muina, zeina<br \/>\ngainbehera prozesu batean murgilduta baitzegoen viktoriar handitasunaren<br \/>\nondoren. Horren ondorioz, kontserbatzaileek euren burua arriskuan ikusi zuten,<br \/>\nalderdi berriak (Liberala eta Laborista, eragile sozioekonomiko berrien<br \/>\nbozeramaileak) indarra hartzen ari baitziren. Garai hartan Maeztuk George<br \/>\nBernard Shaw-ekin harremana izan zuen, eta Fabian Society-ra hurbildu zen,<br \/>\nekintza sozial eraginkorragoaren eta, ondorioz, alde teknokratikoaren egiten<br \/>\nzuen elkartea. <\/span><span>Era berean, guildismora hurbildu zen, hots, Alfred Richard Orage eta<br \/>\nArthur Joseph Penty-k zuzendutako Erdi Aro kutsuko gremialismora. Elkarte<br \/>\nhorrek ekonomian esku-hartze publikoa minimizatzearen alde egiten zuen eta<br \/>\nhorren <i>The New Age <\/i>astekarian hainbat azterlan argitaratu zituen<br \/>\nMaeztuk. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ortega y Gassetek aintzatetsi<br \/>\negin zuen, izan ere, 1914an, <i>Meditaciones del Quijote <\/i>eskaini zion.<br \/>\nMaeztuk, Lehen Mundu Gerraren hasieran, inolako zalantzarik gabe defendatu zuen<br \/>\nEntente Hirukoitza eta potentzia nagusien hedapen oldarkorra salatu egin zuen.<br \/>\nHainbat gudu-gune bisitatu zituen eta bere luma britainiarren esanetara jarri<br \/>\nzuen. Hala, Espainian, borondate onekotzat eta gerraren zigorrak nazioa<br \/>\nindarberritzera eraman zuen herri gisa aurkeztu zituen. <\/span><span>Gerraren<br \/>\nastinduaren ondorioz, <i>Authority, liberty and function in the light of the<br \/>\nwar <\/i>idatzi zuen. Bertan, eginkizun-printzipioa formulatu eta honela<br \/>\ndefinitu zuen: komunitate nazionalak bere gain hartutako balio-sistema<br \/>\nobjektibo bat lortzeko bakoitzak, bere jatorrizko estamentuaren baitan, bete<br \/>\nbehar duena. Balio-sistema hori estatu-autoritarismotik \u2014potentzia germaniarren<br \/>\nberezko sistema\u2014 eta gizabanakoen askatasunetik \u2014herrialde aliatuen ezaugarria\u2014<br \/>\nharago dago, horrela, Estatu garaikideak eusten dituzten oinarri autokratikoak<br \/>\neta liberalak inpugnatuz. Horien aurrean, hirugarren bide bat eskaini zuen,<br \/>\nteknokratikoa, bere kasa justifikatzen den egitura burokratiko objektibo bat<br \/>\nezarriz modernotasunaren erronkari erantzunen ziona. Horregatik, potentzia anglo-saxoien<br \/>\nzalantzazko balorazioa egin zuen, alde batetik euren ordena eta sendotasun<br \/>\nekonomikoa goraipatzen zituen, bestetik, ordea, sufragioaren aurka egiten zuen.<br \/>\n<\/span><span>Dilema horri aurre egiteko irtenbide<br \/>\nez-liberalak proposatu zituen, arbuiatzen zuen eta gainditu nahi zuen krisi<br \/>\nespiritualaren alternatiba gisa. Gerra Handiaren basakeriak hunkituta, gazte<br \/>\ngaraiko antiklerikalismotik urrundu egin zen, eta bere idazkietan<br \/>\nprobidentzialismo hasiberria antzematen hasi zen. Idazki horietan, jatorrizko<br \/>\nbekatua aipatzeak gizateriaren ibilbidea asmatzera eraman zuen, ezkortasun<br \/>\nsakon batetik. Erresuma Batua borborka zegoen 1919ko Bartzelonagatik aldatu<br \/>\nzuen, eta, azkenean, Madrilera joan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Han, Nicolas Urgoitik sortutako<br \/>\n<i>El Sol <\/i>egunkari ospetsuan kolaboratu zuen, hiriburuko eliteko kazetariak<br \/>\nbiltzen zituena. 1926an, zenbait artikulu bildu zituen <i>Don Quijote, Don Juan<br \/>\ny la Celestina <\/i>lanean, eta 1917ko martxoan <i>Hermes <\/i>euskal<br \/>\naldizkarian, \u00abSobre el Valor de los Valores\u00bb testuan aurreratu zuen nozio bat<br \/>\nzabaldu zuen. Testu horretan, hiru balio objektibo aurkeztu zituen \u2014Boterea,<br \/>\nJakinduria eta Maitasuna\u2014, axiologia espiritual baten iturburua, Hirutasuneko<br \/>\nPertsonei zegokiena: Aita, Semea eta Espiritu Santua. Liburuari izenburua ematen<br \/>\nzioten literatura-arketipoek, berriz, beraien irudi nazionala pertsonifikatzen<br \/>\nzuten, eta Jainkotik abiatuz baloreak emanez behera egiten duen eredu bat<br \/>\nkonfiguratzen zuten, historian sedimentatutako mundu-ikuskera hispaniarra osatu<br \/>\narte. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1927ko urtarrilean, Maeztu<br \/>\nUni\u00f3n Patri\u00f3tica alderdiko kide egin zen, eta hurrengo hilean <i>El Sol <\/i>utzi<br \/>\neta <i>La Naci\u00f3n <\/i>egunkarian idatziko zuela adierazi zuen, horrela, Miguel<br \/>\nPrimo de Riveraren diktadura-erregimenaren alde eginen zuela irudikatu zuen<br \/>\nirakurleen aurrean, abenduaren 16an Argentinako Errepublikaren aurrean<br \/>\nenbaxadore izendatu baitzuen honek. Gasteizen 1928ko urtarrilaren 31n ospatu<br \/>\nzen izendapena, Front\u00f3n Hotelean. Bertan alkatea izan zen, eta Udalak eta<br \/>\nAldundi Probintzialak ordaindu zituzten gastuak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Marokoko porrotaren ondoren,<br \/>\nHispanoamerika zaindu beharreko eremu zabala zen Diktadurarako, eta partekatzen<br \/>\nzuten hizkuntzatik abiatuta nolabaiteko nagusitasun kulturala zabaldu zuen.<br \/>\nEnbaxadore berriak Espainian isilarazitako oposizio mobilizatua aurkitu zuen<br \/>\nArgentinan: liberala, errepublikanoa, anarkista edo ustez hilzorian zegoen<br \/>\nbizkaitarrismo disolbatzailea, Maeztuk deitzen zuen moduan, zeinarekin Maeztuk<br \/>\nez zuen asmatu nola borroka egin. Hiriburuko Jockey Club elitistaren aretoetan<br \/>\nhobeki moldatu zen. Bertan, On Kixoteren irudia goretsi, kondaira beltzaren<br \/>\naurka mintzatu, eta <\/span><span>XVI<\/span><span>. mendea herri hispanikoen ideal komunaren mende gisa<br \/>\naurkezten zuen, Diktadurak berreguneratu nahi zuen ertz bien arteko senidetasun<br \/>\nespirituala aipatuz. Horretarako, Maeztuk funtsak eskatu zituen <i>Juan<br \/>\nSebasti\u00e1n de Elcano <\/i>eskola-ontziaren bisita zabaltzeko, Argentinako<br \/>\ngerra-ontziekin batera 1928ko Arrazaren Eguneko Bah\u00eda del Plata-ko itsas<br \/>\ndesfilean parte har zezan, hain zuzen, Alfontso XIII.ak Hipolito Yrigoyen<br \/>\npresidenteari Isabel Katolikoaren Errege Ordenako Lepokoa eman zionean. Hala<br \/>\nere, 1930eko irailean Jose Felix Uriburu jeneralaren kolpe batek bere postutik<br \/>\nkendu zuen presidentea. Jose F\u00e9lix \u00abnazionalismo leheneratzailearen\u00bb eta <i>La<br \/>\nNueva Rep\u00fablica <\/i>egunkariaren inguruan bildutako talde eskuindarraren<br \/>\nproposamenetatik gertu zegoen, eta Maeztuk ere hurbileko harremanak zituen<br \/>\nhoriekin. Primo de Rivera gobernutik irtetea bere misioaren amaiera izan zen,<br \/>\neta 1930eko otsailaren 22an Berenguer jeneralak kargutik kendu egin zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bien bitartean, 1876ko<br \/>\nKonstituzio liberala ordezkatuko zuen korporazio izaerako konstituzio berri bat<br \/>\nidazteko Kontsultarako Asanblea Nazionaleko Lehen Ataleko kide izendatu zuten.<br \/>\nMaeztu oso gogorra izateagatik nabarmendu zen, eta Espainiako nazionalitatea<br \/>\nautomatikoki ematearen eta gizonezkoen sufragio unibertsalaren aurka kokatu<br \/>\nzen, ikuspegi irekiagoen aurrean, Victor Pradera tradizionalista iruindarrarena<br \/>\nesaterako, erregionalismo leun baten alde egin zuena. Aurreproiektua 1929ko<br \/>\nuztailean onartu zen, baina etenik geratu zen, primorriveristen artean ere ez<br \/>\nbaitzuen gogo bizirik piztu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Diktadorea Parisen hil ondoren,<br \/>\n1930eko udaberrian, Maeztuk eta ministro ohi batzuek Uni\u00f3n Mon\u00e1rquica Nacional<br \/>\nsortzea erabaki zuten, Primo de Riveraren ondare politikoaren betearazle gisa<br \/>\naurkeztutako alderdia, eta Alfontso XIII.aren irudi hondatua berreraiki nahi<br \/>\nzuena. Horrez gain, Bigarren Errepublikan alfontsotar oposizioa osatuko zuten<br \/>\nizenak ere bazeuden: Fernando Gallego de Chaves, Jose Calvo Sotelo, Francisco<br \/>\nMoreno Zulueta, Jose Maria Peman, Rafael Benjumea, Jose Pemartin eta<br \/>\ndiktadorearen semea, Jose Antonio. Bere aberri txikian iseka egiten zioten<br \/>\nbatzuek bere militantziari, eta \u00abRamiro de Maeztu indiano jaunak sakristau<br \/>\nmilitar egitea erabaki duela\u00bb adierazi zuen <i>\u00c1lava Republicana<\/i>k<br \/>\nuztailean, bere artikuluei zerien katolizismo eta militarismo nahasketa zela<br \/>\neta. Gainera, urte hartan, Gallego de Chavesek itzulitako Antonio Sardinha<br \/>\nintegralista portugesaren <i>La Alianza Peninsular <\/i>lanaren hitzaurrea<br \/>\nidatzi zuen, liberalismoaren aukako ezaugarriak egiaztuta. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zientzia Moral eta Politikoen<br \/>\nErrege Akademiak hamabosgarren dominarako kide oso izendatu zuen 1931ko<br \/>\notsailaren 10ean, Joaquin Sanchez de Toca, Eduardo Sanz Escartin, Miguel Asin<br \/>\nPalacios, Luis Marichalar, Antonio Lopez Nu\u00f1ez, Juan Zarag\u00fceta, Juan Armada<br \/>\nLosada eta Severino Aznarrek proposatuta. \u00abEl arte y la moral\u00bb izan zen<br \/>\nsarrerako hitzaldia, Sanz Escartinek erantzun zion, eta 1932ko martxoaren 20an<br \/>\nhartu zuen kargua. Hiru urte geroago, ekainaren 30ean Hizkuntzaren Akademiarako<br \/>\nsarrera hitzaldia irakurri zuen, \u00abLa brevedad de la vida en nuestra poes\u00eda<br \/>\nl\u00edrica\u00bb, eta Agustin Gonzalez de Amezuak erantzun zion. Era berean, eskuineko<br \/>\nprentsak bere idazkiak jaso zituen: <i>ABC<\/i>, <i>La \u00c9poca<\/i>, <i>El Carbay\u00f3n<\/i>,<br \/>\n<i>Diario de Barcelona<\/i>, <i>Las Provincias<\/i>, <i>El Diario Vasco<\/i>, <i>La<br \/>\nConstancia <\/i>eta <i>Diario de Navarra<\/i>, esanguratsuenen artean, baita ere<br \/>\nArgentinako <i>Criterio <\/i>eta <i>La Prensa<\/i>, leialki jarraitzen zuena, edo<br \/>\nKubako <i>El Pa\u00eds<\/i>. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1931ko udaberrian Bigarren<br \/>\nErrepublika ezarri zen, eta hau zibilizazio hondamendia izan zen Maezturentzat,<br \/>\ndemokraziaz mozorrotutako komunismoak eragindako urakantzat jo zuen, historiak<br \/>\nordura arte ezarritakoa errautsi zuena. Eta hori guztia, bere idazkietan<br \/>\nAlfontso XIII.a bere joera liberalagatik zentzatu arren. Apirilaren 14ko<br \/>\narratsaldean, Diktadurako hainbat ministro ohirekin bildu zen, Monarkiaren<br \/>\nbeilatzat jo zuten elkarretaratzean, haren desagertzea ospatzen zuten<br \/>\nherri-ospakizunekin kontrajarririk, eta urak baretu arte atzerrira joatea<br \/>\nerabaki zuten. Maeztu, ordea, erregimen errepublikanoak ekarritako<br \/>\ndeskonposizio espiritualeko giroari aurre egingo zion aldizkari kultural bat<br \/>\nargitaratzeko kolaboratzaileak biltzen geratu zen Madrilen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1931ko abenduaren 15ean,<br \/>\nKonstituzioa onartu eta astebetera, Maeztuk, Eugenio Vegas Latapie, Miguel<br \/>\nHerrero Garcia eta beste batzuekin batera, <i>Acci\u00f3n Espa\u00f1ola <\/i>argitaratu<br \/>\nzuen. Bere sustatzaile Fernando Gallego de Chavesek hartu zuen zuzendaritza,<br \/>\n1933ko maiatzean Maezturen esku utzi zuen arte, zeina Cultura Espa\u00f1ola<br \/>\nargitaletxeko zuzendaria baitzen, aldizkariaren ildo bereko argitaletxea.<br \/>\nLehenengo ale hura sinadurarik gabeko idazki batekin ireki zen, Maeztuk<br \/>\nidatzia, eta aldizkariaren izenburua du. Bertan, huntzak itotako arte baten<br \/>\nalegoria egin zuen, barnealdeko etsaia aipatuz, Espainiaren aurkakoa, Aberria<br \/>\nhondatzen duena, Espirituaren doktrinari jarraituz besterik ez daitekeena<br \/>\nberrerosi; <i>ABC<\/i>k Luca de Tena Saria eman zion. <i>Acci\u00f3n Espa\u00f1ola <\/i>diskurtsoaren<br \/>\nperfekzioagatik nabarmendu zen, eta eskuin muturraren kultura-gordailu bilakatu<br \/>\nzen, erreferente hegemoniko gisa altxatzea lortuz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1932ko abuztuan Jose<br \/>\nSanjurjoren matxinada desegin zuten, Maezturi bi asteko kartzela zigorra ezarri<br \/>\nzioten, Bigarren Errepublikaren sendotasuna berretsita eta, hori dela eta,<br \/>\nMaeztuk legezkotasun demokratikoa manipulatu eta hondatuko zuen alderdi politiko<br \/>\nbat sortzea proposatu zuen. Alfontso XIII.aren oniritziarekin, 1933ko otsailean<br \/>\nRenovaci\u00f3n Espa\u00f1ola sortu zen, Antonio Goicoechearen buruzagitzapean,<br \/>\nmonarkismo, autoritarismo eta katolizismo amorratuaren amalgama, eta Maeztu<br \/>\nharen fundatzaile eta zuzendaritza-batzordeko kide ere izan zen. Hala ere, Jose<br \/>\nMaria Gil Roblesen Acci\u00f3n Popular indartsuak beti itzaltzen zuen Renovaci\u00f3n<br \/>\nEspa\u00f1ola hauteskunde garaian, eta konspirazio-jardueretara bideratu zen,<br \/>\npolitika hutsera baino gehiago. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Diputatuen Kongresurako 1933ko<br \/>\nazaroko hauteskundeetan Maeztuk aulki bat hartu zuen Gipuzkoako Batasun<br \/>\nErregionalistarekin. Egun batzuk lehenago Euskal Estatutuaren proiektuari<br \/>\nburuzko erreferenduma egin zen, eta botoen % 84rekin onartu egin zen. Boto horiek<br \/>\nhautesle-erroldaren bi heren baino gehiago ziren, eta nabarmen gainditzen zuten<br \/>\nDiego Martinez Barrioren gobernu-dekretuan ezarritako muga. Hala ere, Araban<br \/>\nerroldako % 46,4k baino ez zuen bozkatu, eta abstentzioa % 41,5era iritsi zen.<br \/>\nalfontsotarrek eta oriolistek zifra horiek erabili zituzten Estatutuaren<br \/>\naurkako kanpaina bat abiarazteko, Arabak onartu ez zuela argudiatuz eta<br \/>\nEstatututik ateratzeko asmoz, 1932an Nafarroarekin gertatu zen bezala. 1934an<br \/>\nParlamentuko eztabaida hasi zenean, Maeztuk Araban inolako arrazakeriarik ez<br \/>\nzegoenez, euskal batasunaren sentimendurik inoiz ez dela egon argudiatu zuen,<br \/>\nsei mende zirela arabarren helburuak Gaztelakoen eta Espainiakoen berberak<br \/>\nzirela, Espainiako erregeek arabarrek gozatzen duten forua eman baitzieten. Eta<br \/>\nboterearen oinarri gisa Gorena aipatu zuen, Araba Espainiako lurra dela<br \/>\nbaieztatzen zuenean, Jaungoikoak hala egin zuelako. Maezturen ustez, nazioen<br \/>\nlegitimitatea Probidentzian datza batez ere, gero historian eta, azkenik,<br \/>\narautu behar dituen erakunde monarkikoan, eta horietako bat ere ez dagokio<br \/>\nEuskal Herriari. Estatutuen aurkako kanpainak indarra galdu zuen maiatzean,<br \/>\nKongresuko Estatutuen Batzordeak erreferendumaren emaitzak ontzat jo zituenean,<br \/>\nAraba proiektuaren barruan sartuta. Hala ere, haren oztopoak jartzeko grinak<br \/>\nhura geldiaraztea lortu zuen: Euskal Estatutuak 1936ko urriaren 1ean baino ez<br \/>\nzuen Parlamentuaren onarpena lortu, Gerra Zibilean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Maeztu Kongresuko Estatu<br \/>\nBatzordeko eta Industria eta Merkataritza Batzordeko kide izendatu zuten, eta<br \/>\nRenovaci\u00f3n Espa\u00f1ola gutxiengoa izan arren, haren neurri korporatiboak babestu<br \/>\nzituen. Amnistia jaso zuen Jose Calvo Sotelok gidatutako Bloque Nacional delakoaren<br \/>\nfundazio-manifestua sinatu zuen, eta zuzendaritza-batzordeko kide izan zen.<br \/>\n1934ko udan, udalek proposatutako Kontzertu Ekonomikoaren aldeko mugimendu bat<br \/>\negon zen. Ogasuneko ministroak ardoaren kontsumoari buruzko kargak ezarri<br \/>\nzituen, Kontzertuan ezarritakoa urratzen zutenak, eta protestatzeko,<br \/>\nmobilizazio masibo bat sortu zen Euskal Herrian, ardoaren matxinada deritzona,<br \/>\neta Ricardo Samper erradikalaren gobernuak eten egin zuen, zinegotziak<br \/>\nprozesatuz eta udalak bertan behera utziz, haien ordez euren hurbileko batzorde<br \/>\nkudeatzaileak jarriz. Amaitzeko, irailaren 2an, Zumarragako Batzarra egin zen,<br \/>\nIndalecio Prieto sozialista buru, eta EAJko eta Esquerra Republicana de<br \/>\nCatalunya-ko (ERC) diputatuak bertaratu ziren. Euskal nazionalistek eta sozialistek<br \/>\nbat egin izanak asaldatu egin zuen Maeztu; izan ere, abuztuaren azken eguneko <i>ABC<\/i>ko<br \/>\nartikulu batean, iraultzaren zipaiotzat jo zituen jeltzaleak, bertan jaiotakoen<br \/>\npribilegioa den kapare-tradizio katolikoaren muina den lurralde batean. Maeztu<br \/>\nburu zuen unionismoari kezka eragiten zion euskal nazionalismoa menpekotasun<br \/>\ntradizionalistatik askatzeak, eta bere erreklamazio autonomistarentzako aliatu<br \/>\nepelagoak bilatzea, Espainia uniforme batean txertatutako Euskal Herri katoliko<br \/>\nbaten funtsa deseginez. 1935eko maiatzean, Prentsa Lege Proiektua eztabaidatu<br \/>\nzen Kongresuan, eta Maeztuk, Estatu Batuetako prentsaren engainua ekarri zuen<br \/>\ngogora, bakea hautsi eta 1898ko porrota eragin zuen <i>Maine <\/i>ontziaren<br \/>\nhondoratzeari buruzkoa. Gertaera horiek oso larriak izan ziren, izan ere,<br \/>\nprentsaren misioa \u2014egiazki informatzea\u2014 laidoztatu egin zen. Horregatik, legeak<br \/>\ngezurra, xantaia eta kalumnia jazartzeko Estatuko aginpidea babestu behar du,<br \/>\nhoriek eragozteko zentsura bat ezarriz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nehemiasen leloak, \u00ab<i>Una manu<br \/>\nsua faciebat opus et altera tenebat gladium<\/i>\u00bb, <i>Acci\u00f3n Espa\u00f1ola<\/i>k<br \/>\nazalean irudikatu zuena, Errepublikaren aurrean zereginen banaketa bat<br \/>\ndeskribatzen zuen. Zuzendariak erregimen berriaren legitimotasunik eza eta<br \/>\ntiraniaren aurkako errebeldiarako eskubide kristaua zabaldu zuen, eta, aldi<br \/>\nberean, Abisinia inbaditu zuen Mussoliniren zibilizazio-lana eta justizia<br \/>\nsozialaren printzipioa ideia nazionalarekin uztartzean Hitlerrek erakutsitako<br \/>\nsendotasuna goretsi zituen. Renovaci\u00f3n Espa\u00f1ola-n, bitartean, operazio sekretu<br \/>\nbat prestatu zuten, Falange-rekin El Escorialeko Ituna sinatuz eta kuarteletako<br \/>\nbanderen geletan Uni\u00f3n Militar Espa\u00f1ola klandestinoa sortuz. Italiako<br \/>\nErresuman, Antonio Goicoecheak, Renovaci\u00f3n Espa\u00f1ola-ko buruak, bere estrategia<br \/>\ndisruptiboa hedatu zuen, eta armak eta funtsak hornitzeko lehen akordio bat<br \/>\nsinatu zuen 1934ko martxoan. Halaber, 1935eko urrian, Mussoliniri bere<br \/>\nberrezarkuntza proiektua jakinarazi zion Juan Borboikoaren Erromako ezkontzan,<br \/>\neta Pedro Sainz Rodriguez ahaldundu zuen, 1936ko uztailaren 1ean Societ\u00e0<br \/>\nIdrovolanti Alta Italia-ri 42 ehiza-hegazkin bonbaketari erosteko. Monarkikoak,<br \/>\nmilitar kolpistak eta Il Duce elkartu zituen zirkulua hil horren erdialdean<br \/>\nitxi zen, tropa kolonialak Marokon matxinatu zirenean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bitxia bada ere, hiru<br \/>\neuskaldunek aipatu zuten hispanitate terminoa lehen aldiz kultura-borrokaren<br \/>\nesparruan: Miguel de Unamunok 1909an eta 1927an argitaratutako bi artikulutan,<br \/>\nZacarias de Vizcarra apaizak \u2014Argentinan enbaxadore aritu zelarik Maezturekin<br \/>\nbat egin zuena\u2014, eta Maeztuk berak, elizgizonarengandik hartu zuela adierazi<br \/>\nzuenak. <i>Defensa de la Hispanidad <\/i>Filipe II.aren Inperioaren<br \/>\npalingenesiaren ikur izan zen. Nazioartekotasunari dagokionez, Primo de<br \/>\nRiveraren diktaduraren hispanoamerikanismo kontserbadorearen inguruan kokatu<br \/>\nzen, Espainiari nagusitasuna eta ustezko nagusitasun kulturala emanez<br \/>\nhabsburgotarrek menderatutako eta espainieraz eta portugesez hitz egiten zuten<br \/>\nherrialdeen gainean, ahuldutako ospe baten oihartzuna. Izan ere, Jaungoikoak<br \/>\nEspainia aukeratu zuen Mundu Berria ebanjelizatzeko eta, ondorioz, katolizismoa<br \/>\nunibertsalizatzeko betebeharra dagokio. Ideologiari dagokionez, hispanitateak<br \/>\nilustrazioaren alternatiba gisa aurkezten den mundu-ikuskera bati egiten dio<br \/>\nerreferentzia, katolizismo barroko batekin identifikatuz. Maeztuk katolizismo<br \/>\nhori sistematizatu eta esanahi berriko elementuak ematen dizkio. Edukia, ordea,<br \/>\nTrentoko dogmari zor dio: batetik, espiritualismo absolutuaren aldeko apustua<br \/>\negiten du, gailurrean Jaungoikoa dago, eta bertatik aurrerabidearen<br \/>\nideologiarekin kontraesanean dagoen salbazio-antropologia eratortzen da.<br \/>\nBestetik, monarkia katoliko korporatiboa inposatzen du, gizarte harmoniko bat<br \/>\nzuzentzera behartua, bertan, estamentu desberdinek elkarrekin lan egiten dute,<br \/>\nzibilizazioaren paradigma eta katolizismoaren zaindari gisa aurkeztutako armada<br \/>\nzentinela baten begiradaren pean. Esparru ekonomikoan esku-hartze publikoa<br \/>\nminimizatzeko printzipiotik abiatuta, Maeztu sortzaileagoa ageri da,<br \/>\nprodukzio-harremanak erritualizatzen baititu \u00abdiruaren begirunezko zentzua\u00bb eta<br \/>\n\u00ablanaren zentzu sakramental\u00bb gisa definitzen duenaren bidez, nazioa gorpuztu<br \/>\neta handiagotuko duen burgesia tradizionalista moldatzeko saiakeran. Eta<br \/>\nsubjektu berrezartzailea Hispanitatearen zalduna da, haren ezaugarri nagusia<br \/>\nzerbitzu-, hierarkia- eta anaitasun-balio betierekoen hedapena da, askatasun-,<br \/>\nberdintasun- eta anaitasun-balio ilustratuen ordez. <i>Defensa de la Hispanidad<br \/>\n<\/i>lanari harrera ona egin zioten, besteak beste, Antonio Machadok eta<br \/>\nSalvador de Madariagak, eta haren ideiek Vicente Marrero, Antonio Millan<br \/>\nPuelles eta Gonzalo Fernandez de la Mora inspiratu zituzten. 1957ko<br \/>\nurtarrilean, Juan Claudio G\u00fcell Churrucak Asociaci\u00f3n Amigos de Maeztu elkartea<br \/>\nsortu zuen, <i>Reino <\/i>aldizkariaren editorea. Elkarte horrek<br \/>\ntradizionalismoko figurak erakarri nahi zituen, Francoren ordez Juan Borboiko<br \/>\nerregegaia jartzeko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina 1936ko uztailaren 18ko<br \/>\nestatu-kolpeak bizitza nazionala hankaz gora jarri eta ekintza<br \/>\ninstituzionalaren ordez errepublikanoen eta matxinatuen arteko guda ezarri<br \/>\nzuen. 30ean, Maeztu Madrilen atxilotu zuten, eta hiriburuko Presazko 3.<br \/>\nEpaitegiko (Instrukzioko 3. Epaitegia) esku utzi zuten. Epaitegi horrek 155.<br \/>\nEspedientea ireki zuen, Erregimenarekiko gaitzuste delituagatik, eta abuztuaren<br \/>\n1ean Las Ventasko Behin-behineko Espetxean sartzeko agindu zuen. Chinchilla de<br \/>\nMonte-Arag\u00f3n-eko (Albacete) espetxera eraman behar zutela aitzakiatzat hartuta,<br \/>\nAravacako Hilerri Berrian erail zuten, Francisco Largo Caballero buru zuen<br \/>\nbatasun nazionaleko gobernuaren agintean. Bere jaiotzaren mendeurrenean,<br \/>\nMaeztuko Konderria sortu zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Cienfuegosen (Kuba) jaiotako Manuel Maeztu Rodr\u00edguezen eta Nizako (Frantzia) Jane Ellen Whitneyren semea izan zen. 1882an, batxilergoko ikasketak hasi zituen Gasteizko Institutuan \u2014 gerora, Ramiro Maeztu Institutua, haren oroimenez \u2014, eta 1887an amaitu zituen Bikaina jasota. Londresen ezkondu zen, erritu katolikoari jarraituz, 1916ko abenduaren 14an, Alice Mabel Hill-ekin, eta Juan Manuel izan zen ondorengo bakarra. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[333],"class_list":["post-3679","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MAEZTU WHITNEY, Ramiro (Gasteiz, 1874ko maiatzaren 4a - Aravaca, Madril, 1936ko urriak 29). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/maeztu-whitney-ramiro-654-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MAEZTU WHITNEY, Ramiro (Gasteiz, 1874ko maiatzaren 4a - Aravaca, Madril, 1936ko urriak 29). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Cienfuegosen (Kuba) jaiotako Manuel Maeztu Rodr\u00edguezen eta Nizako (Frantzia) Jane Ellen Whitneyren semea izan zen. 1882an, batxilergoko ikasketak hasi zituen Gasteizko Institutuan \u2014 gerora, Ramiro Maeztu Institutua, haren oroimenez \u2014, eta 1887an amaitu zituen Bikaina jasota. Londresen ezkondu zen, erritu katolikoari jarraituz, 1916ko abenduaren 14an, Alice Mabel Hill-ekin, eta Juan Manuel izan zen ondorengo bakarra. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/maeztu-whitney-ramiro-654-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"14 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/maeztu-whitney-ramiro-654-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/maeztu-whitney-ramiro-654-eu\\\/\",\"name\":\"MAEZTU WHITNEY, Ramiro (Gasteiz, 1874ko maiatzaren 4a - Aravaca, Madril, 1936ko urriak 29). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:40:43+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/maeztu-whitney-ramiro-654-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/maeztu-whitney-ramiro-654-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/maeztu-whitney-ramiro-654-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MAEZTU WHITNEY, Ramiro (Gasteiz, 1874ko maiatzaren 4a &#8211; Aravaca, Madril, 1936ko urriak 29).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MAEZTU WHITNEY, Ramiro (Gasteiz, 1874ko maiatzaren 4a - Aravaca, Madril, 1936ko urriak 29). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/maeztu-whitney-ramiro-654-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MAEZTU WHITNEY, Ramiro (Gasteiz, 1874ko maiatzaren 4a - Aravaca, Madril, 1936ko urriak 29). - Iura Vasconiae","og_description":"Cienfuegosen (Kuba) jaiotako Manuel Maeztu Rodr\u00edguezen eta Nizako (Frantzia) Jane Ellen Whitneyren semea izan zen. 1882an, batxilergoko ikasketak hasi zituen Gasteizko Institutuan \u2014 gerora, Ramiro Maeztu Institutua, haren oroimenez \u2014, eta 1887an amaitu zituen Bikaina jasota. Londresen ezkondu zen, erritu katolikoari jarraituz, 1916ko abenduaren 14an, Alice Mabel Hill-ekin, eta Juan Manuel izan zen ondorengo bakarra. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/maeztu-whitney-ramiro-654-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"14 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/maeztu-whitney-ramiro-654-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/maeztu-whitney-ramiro-654-eu\/","name":"MAEZTU WHITNEY, Ramiro (Gasteiz, 1874ko maiatzaren 4a - Aravaca, Madril, 1936ko urriak 29). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:40:43+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/maeztu-whitney-ramiro-654-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/maeztu-whitney-ramiro-654-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/maeztu-whitney-ramiro-654-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MAEZTU WHITNEY, Ramiro (Gasteiz, 1874ko maiatzaren 4a &#8211; Aravaca, Madril, 1936ko urriak 29)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3679","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3679\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3679"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3679"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}