{"id":3677,"date":"2023-02-14T10:39:53","date_gmt":"2023-02-14T09:39:53","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/madinabeitia-albeniz-jose-653-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:39:53","modified_gmt":"2023-02-14T09:39:53","slug":"madinabeitia-albeniz-jose-653-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/madinabeitia-albeniz-jose-653-eu\/","title":{"rendered":"MADINABEITIA ALBENIZ, Jose (Araia, Araba, 1883ko urriak 16 &#8211; Agurain, Araba, 1960ko uztailak 27)."},"content":{"rendered":"<p><span>Hamaika urte zituela<br \/>\napaiztegian sartu zen eta latinezko hiru ikastaro, filosofiako beste hiru eta<br \/>\nteologiako zazpi ikasi zituen. 1907ko martxoaren 16an apaiz ordenatu zuten.<br \/>\nUrarte parrokian aritu zen estreinakoz apaiz, 1907an; hurrengo urtean Egilazko parrokiara<br \/>\nigaro zen, 1911n Aguraingo Santa Maria elizako ekonomo izendatu zuten, eta<br \/>\nArtziniegako parroko eta artzapez geroago, 1915ean. 1918an, Gasteizko San<br \/>\nBizente parrokiara bidali zuten, eta, aldi berean, hiri horretako Apaiztegian<br \/>\nirakasle aritu zen. 1921eko azaroaren 1ean Amurrioko Andre Mariaren parroko eta<br \/>\nAiaraldeko artzapez izendatu zuten, eta 1937ko ekainaren 25era arte egon zen<br \/>\nkarguan, hau da, 16 urte, horrela Amurrioko seme bilakatuz. Gerraren ondoren,<br \/>\nespetxetik igaro ondoren, 1939an Durrumara bidali zuten, eta, ondoren, 1944an,<br \/>\nAlbeizko parrokiara, jaioterritik (Araia) gertu. Azkenean, 1952an, Aguraingo<br \/>\nSan Juan parrokiara atxiki zuten, eta han hil zen 76 urterekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Politikoki euskal<br \/>\nnazionalismoaren aldekoa zen eta, bere iritziak agerian ez uzten saiatu arren,<br \/>\nAmurrion nabarmena zen joera hori eta herriko familia nazionalistekin zituen<br \/>\nharreman ezin hobeak, batez ere medikuarekin, Jose Garro Basterrechea, Mundakan<br \/>\njaioa eta Batzokira maiz joaten zena. Izan ere, tropa frankistak 1937ko<br \/>\nekainaren 20an Amurrion sartu zirenean, biak batera atxilotu zituzten, medikua<br \/>\neta apaiza. Garrok bi urte eman zituen kartzelan, eta Madinabeitiak zertxobait<br \/>\ngutxiago, 1939ko martxoaren 10ean askatu zuten. Oso esperientzia traumatikoa<br \/>\nizan zen apaizarentzat, eta ez zen sekula Amurriora itzuli, behin izan ezik,<br \/>\nbere lagun medikuaren seme baten meza berrira: Jesus Garrorena. <\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Madinabeitiak<br \/>\nhainbat arrazoi izan zituen bere lana Amurrioko historiari buruz idazteko.<br \/>\nArrazoi horietako bat zen, berak dioenez, zenbait eliztarrek harengana jotzen<br \/>\nzutela herriari buruzko informazio historikoa eskatzeko, herritarrek jakin bai<br \/>\nbaitzekiten maiz kontsultatzen zituela artxiboak, eta gaiari buruzko informazio<br \/>\nasko gordetzen zuela. Bestea Elizaren beraren adierazpenei jarraitzea izan zen,<br \/>\n1914an emandako Nuntziaturako arauei jarraikiz. Arau horien bidez, apaizei<br \/>\nberen denboraren zati bat beren parrokien historia eta ondarea aztertzeko eta<br \/>\ninformazioa beren apezpikuei helarazteko eskatzen zitzaien, \u00abkultura nazionala<br \/>\nhanditzen laguntzeko\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Artxiboko lanaz gain,<br \/>\ninformazioa biltzeko eta tratatzeko laguntzaileak izan zituen Madinabeitiak:<br \/>\nLuis de Altonaga, aurreko urtean <i>Monograf\u00eda hist\u00f3rico-descriptiva de la<br \/>\nVilla de Amurrio <\/i>(Gasteiz, 1931) argitaratu zuena; toponimiaren atalerako<br \/>\nManuel de Lekuona; Jose Luis de Azcoitia kaputxinoa, ilustrazioetarako; Pedro<br \/>\nLuis de Bengoechea heraldikarako; Mateo de Saratxaga, dokumentu-bilketarako,<br \/>\neta Justo Perez de Urbel beneditar fraidea, idazketarako. Izan ere, Altonaga<br \/>\neta Saratxagarekin batera materialak jaso ondoren, frai Justori eman zizkioten,<br \/>\nazken idazketa egin zezan, baina emaitza ez zitzaion batere gustatu<br \/>\nMadinabeitiari; izan ere, \u00abbere estilo literato apainduarekin\u00bb, testu<br \/>\narranditsu eta ez dibulgatzailea iruditu zitzaion, eta berak \u00abherriari zerbait<br \/>\nxumea eskaini nahi zion, hizkera laua eta zorroztasun historiko guztia izanen<br \/>\nzuena\u00bb, ez \u00abnobela erromantiko bat\u00bb. Beraz, liburua berauk idaztea erabaki<br \/>\nzuen. Mateo M\u00fagica Urrestarazu orduko Gasteizko apezpikuak idatzi zuen<br \/>\nhitzaurrea. Apaizgaitegian Madinabeitiaren irakasle izan baitzen, eta ikasle<br \/>\nbikainenetako bat zela esan zuen beti. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gerraren ondoren destinatzen<br \/>\nzuten herrietako gai arkeologikoak edo historikoak ikertzeko ohiturarekin<br \/>\njarraitu zuen. Bere bista historiografiko onari esker, Albako herrixka behar<br \/>\nbezala kokatu ahal izan zuen. Lehenago, Albeiz, Aldai edo Albizun kokatu nahi<br \/>\nizan zuten, eta berak, 1943an, Durrumaren iparraldean jarri zuen, bere lekuan,<br \/>\ngarai hartan hango parrokoa baitzen. Era berean, 1944an behar bezala datatu eta<br \/>\nezarri zuen Albeizko erretaularen egilea, bertara eraman zutena. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hamaika urte zituela apaiztegian sartu zen eta latinezko hiru ikastaro, filosofiako beste hiru eta teologiako zazpi ikasi zituen. 1907ko martxoaren 16an apaiz ordenatu zuten. Urarte parrokian aritu zen estreinakoz apaiz, 1907an; hurrengo urtean Egilazko parrokiara igaro zen, 1911n Aguraingo Santa Maria elizako ekonomo izendatu zuten, eta Artziniegako parroko eta artzapez geroago, 1915ean. 1918an, Gasteizko San [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[333],"class_list":["post-3677","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MADINABEITIA ALBENIZ, Jose (Araia, Araba, 1883ko urriak 16 - Agurain, Araba, 1960ko uztailak 27). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/madinabeitia-albeniz-jose-653-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MADINABEITIA ALBENIZ, Jose (Araia, Araba, 1883ko urriak 16 - Agurain, Araba, 1960ko uztailak 27). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Hamaika urte zituela apaiztegian sartu zen eta latinezko hiru ikastaro, filosofiako beste hiru eta teologiako zazpi ikasi zituen. 1907ko martxoaren 16an apaiz ordenatu zuten. Urarte parrokian aritu zen estreinakoz apaiz, 1907an; hurrengo urtean Egilazko parrokiara igaro zen, 1911n Aguraingo Santa Maria elizako ekonomo izendatu zuten, eta Artziniegako parroko eta artzapez geroago, 1915ean. 1918an, Gasteizko San [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/madinabeitia-albeniz-jose-653-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/madinabeitia-albeniz-jose-653-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/madinabeitia-albeniz-jose-653-eu\\\/\",\"name\":\"MADINABEITIA ALBENIZ, Jose (Araia, Araba, 1883ko urriak 16 - Agurain, Araba, 1960ko uztailak 27). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:39:53+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/madinabeitia-albeniz-jose-653-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/madinabeitia-albeniz-jose-653-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/madinabeitia-albeniz-jose-653-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MADINABEITIA ALBENIZ, Jose (Araia, Araba, 1883ko urriak 16 &#8211; Agurain, Araba, 1960ko uztailak 27).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MADINABEITIA ALBENIZ, Jose (Araia, Araba, 1883ko urriak 16 - Agurain, Araba, 1960ko uztailak 27). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/madinabeitia-albeniz-jose-653-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MADINABEITIA ALBENIZ, Jose (Araia, Araba, 1883ko urriak 16 - Agurain, Araba, 1960ko uztailak 27). - Iura Vasconiae","og_description":"Hamaika urte zituela apaiztegian sartu zen eta latinezko hiru ikastaro, filosofiako beste hiru eta teologiako zazpi ikasi zituen. 1907ko martxoaren 16an apaiz ordenatu zuten. Urarte parrokian aritu zen estreinakoz apaiz, 1907an; hurrengo urtean Egilazko parrokiara igaro zen, 1911n Aguraingo Santa Maria elizako ekonomo izendatu zuten, eta Artziniegako parroko eta artzapez geroago, 1915ean. 1918an, Gasteizko San [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/madinabeitia-albeniz-jose-653-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/madinabeitia-albeniz-jose-653-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/madinabeitia-albeniz-jose-653-eu\/","name":"MADINABEITIA ALBENIZ, Jose (Araia, Araba, 1883ko urriak 16 - Agurain, Araba, 1960ko uztailak 27). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:39:53+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/madinabeitia-albeniz-jose-653-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/madinabeitia-albeniz-jose-653-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/madinabeitia-albeniz-jose-653-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MADINABEITIA ALBENIZ, Jose (Araia, Araba, 1883ko urriak 16 &#8211; Agurain, Araba, 1960ko uztailak 27)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3677","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3677\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3677"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3677"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}