{"id":3675,"date":"2023-02-14T10:39:15","date_gmt":"2023-02-14T09:39:15","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/herran-ureta-joaquin-652-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:39:15","modified_gmt":"2023-02-14T09:39:15","slug":"herran-ureta-joaquin-652-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/herran-ureta-joaquin-652-eu\/","title":{"rendered":"HERRAN URETA, Joaquin (Gesaltza A\u00f1ana, Araba, 1846ko uztailak 21 &#8211; Berceo, Logro\u00f1o, 1915eko ekainak 12)."},"content":{"rendered":"<p><span>Vidal-Abarcak \u00abkonplexu\u00bbtzat<br \/>\njotzen zuen familia bateko (lehengusuen arteko zenbait ezkontza izan ziren)<br \/>\nkidea zen. Familia horretan Probintziako Aitaren bat eta Fermin Herran,<br \/>\nJoaquinen osaba, bezalako intelektual nabarmenak izan ziren. Kapare-familia oso<br \/>\naberats horrek lurra jo zuen Ferrocarril Vasco-Navarro-ren porrotagatik;<br \/>\nJoaquinek 1889an sortu zuen enpresa hori eta 1903 arte bertako zuzendari izan<br \/>\nzen. Gasteizko lehenengo Udal Errepublikanoko partaide izan zen 1873ko<br \/>\nabuztuan, eta urriaren 9an alkate aukeratu zuten. 1875eko abenduaren 27an<br \/>\neratutako Batzorde Foruzale Liberalaren zuzendaritza-azpibatzordeko idazkari<br \/>\nnagusia izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Joaquin Maria Ramon Domingo de<br \/>\nSilos Herran Ureta 1846ko uztailaren 23an jaio zen. Sebastian Herran Ca\u00f1as eta<br \/>\nMaria Cruz Ureta Brionesen semea zen. Gesaltza A\u00f1anako San Kristobal parrokian<br \/>\nbataiatu zuten. 1850ean, artean lau urte zituela, aita erotu egin zen eta<br \/>\nValladolideko eroetxe batean sartu behar izan zuten, 1878ko azaroaren 9an hil<br \/>\nzen arte; amak berekin batera Berceora (Logro\u00f1o) eraman zuen bizitzera, aitona<br \/>\nAndres de Ureta y Ca\u00f1asen etxera. 1863an ama hiltzean, Gabriel Herran aitonaren<br \/>\n(1879ko uztailaren 10ean hila) tutoretzapean geratu zen; Gabriel Arabako<br \/>\nProbintziako Aita zen. Haurtzaroa eta gaztaroa Berceon igaro izanak eragin<br \/>\nhandia izan zuen beregan, eta herri horretan askotan izaten zen; eta hil ere<br \/>\nhantxe egin zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Felicia Ochoa de Araguen<br \/>\nFernandez de Onraitarekin ezkondu zen Joaquin, 1883ko otsailaren 19an,<br \/>\nAnuntzetako (Araba) San Esteban elizan. Arabako landa-kapare bat zen Felicia,<br \/>\n1858ko otsailaren 3an Andetxan (Araba) jaioa. Bi seme-alaba legitimo izan<br \/>\nzituzten: Maria Josefa (Gasteiz, 1884ko martxoak 19) eta Juan Jesus (Gasteiz,<br \/>\n1886ko ekainak 25); bi horiei Joaquinek beste natural bat gehitu zien,<br \/>\nBuenaventura Herran y Alda, 1875ean Campillon (Zaragoza) jaioa, 1887ko<br \/>\napirilaren 1ean Gasteizen egindako testamentuan aitortua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Joaquinen bizitzan aldi hauek<br \/>\nbereizi daitezke: 1.a, heziketakoa, gutxi gorabehera 1870 arte; 2.a, ekintzaile<br \/>\npolitiko eta kulturala, Gasteizekin engaiatutako liberal errepublikano batena<br \/>\n(1871-1880); 3.a, Anglo-Vasco-Navarro trenbidearen eraikuntza eta kudeaketari<br \/>\ndedikazio obsesiboa (1880-1903) eta 4.a, bizimodu erretiratua Berceon, lur jota<br \/>\neta eromenetik hurbileko bakardadean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Adrian eta Fermin osabek<br \/>\nbezala, Zuzenbide zibil eta kanonikoko ikasketak egin zituen Madrilgo<br \/>\nUnibertsitate Zentralean (1865-1869). Adin-nagusitasunarekin batera, Gasteizera<br \/>\njoan zen bizitzera 1871n, 25 urte zituela. Abokatu bezala lanean hasi beharrik gabe,<br \/>\nfamiliako ondasunek Gesaltza A\u00f1anako, Urdu\u00f1ako eta Berceoko bere lurren eta<br \/>\netxeen errentetatik ateratakotik bizi ahal izan zuen; onibar horiek aitaren<br \/>\n(Araba eta Bizkaiko jabetzak) eta amaren (Errioxakoak) aberastasunetan zuten<br \/>\njatorria. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Berehala engaiatu zen Arabako<br \/>\nhiriburuko bizitza kultural, ekonomiko eta politikoan: askotan izan zituen<br \/>\nordezkaritza-karguak, besteak beste, zinegotzi gisa eta kultura-erakundeetan,<br \/>\nsarritan jarduera askoren sustatzaile eta zuzendari zen osaba Fermin Herran<br \/>\nTejadaren (Joaquin iloba baino 6 urte gazteagoa) nortasun kartsuak herrestan<br \/>\neramanda. 1873an, Joaquin \u00abBehaketa Zientzien Arabar Akademia\u00bbko idazkari zen<br \/>\neta 1878an, Akademia horretako Geografia eta Historia saileko idazkaria.<br \/>\n1874an, Fermin eta Juan Jose Herran osabak lehendakari eta lehendakariorde<br \/>\nzirela, Gasteizko Ateneoko Arteen Saileko lehendakari izan zen. 1873 eta 1879<br \/>\nartean, \u00abGasteizko Cervantestar Akademia Espainiar\u00bbeko diruzain-kargua izan<br \/>\nzuen, Fermin zuzendari zela. 1880an, Gasteizko \u00abLa Exploradora\u00bb elkarte<br \/>\ngeografikoko lehendakariordea zen. Osaba Ferminen esanetan, 1873-1874an,<br \/>\nJoaquinek, \u00abidazle txukuna eta nire bihotzeko anaia, odoleko senidea baino\u00bb,<br \/>\ngogo handiz hartu zuen historialari ahalegina, nahiz eta laster utzi zuen.<br \/>\nGainera, \u00abondo dohaindua\u00bb zegoen kantuzalea Arabar Orfeoiaren parte izatera<br \/>\niritsi zen; gerora, bere alaba Maria Josefak jaso zituen gaitasun horiek. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garai horretakoak dira, besteak<br \/>\nbeste, \u00abLa Alhambra de Granada o Casa Roja\u00bb (1872) argitalpenak eta, batez ere,<br \/>\nbere lanik garrantzitsuena: <i>La Cuesti\u00f3n de Fueros: ligeros apuntes en<br \/>\ndefensa de las Instituciones Vascongadas <\/i>(1876); 63 orrialdeko liburuxka<br \/>\nhori une kritiko batean agertu zen, azken Karlistaldia amaitua zelarik,<br \/>\nMadrilgo zentralismoa euskal Foruak ezabatzea prestatzen ari zenean (1876ko<br \/>\nuztailaren 21eko abolizio Legea). Foruen apologia sutsu eta dokumentatua da,<br \/>\neta Joaquinek aurre egiten die espainiar iritzi publikoak haien existentziaren<br \/>\naurka zuzenduriko kargu nagusiei, pribilegiotzat eta diskriminaziotzat<br \/>\nbaitzeuzkaten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Masoia<br \/>\n1875eko abenduaren 14tik \u2014osaba Ferminen eskutik sartu zen ordena horretan;<br \/>\nhain zuzen ere, hark sortu zuen 1872an \u00abLuz de Vitoria n.\u00ba 85\u00bb izenarekin\u2014,<br \/>\ngogo biziz parte hartu zuen garaiko bizitza politikoan; liberalen bandoan beti,<br \/>\nantikarlista nabarmena, errepublikanoa eta foruzalea zen. Urte eta hilabete<br \/>\nhorretan bertan, \u00abForuen babeserako Batzorde Foruzale Liberala\u00bb eratu zen<br \/>\nGasteizen, eta Joaquin idazkari nagusi izendatu zuten eta bere osaba Fermin<br \/>\nHerran idazkariorde. 1872 eta 1876 artean karlisten aurka borrokatu zuen<br \/>\n\u00abMilizia Nazionalaren Batailoi\u00bbaren barruan. Lehenengo Errepublikaren<br \/>\nlegislaturan alkateorde izan zen hainbat alditan eta alkate hiru hilabetez,<br \/>\n1873ko urriak 8tik Manuel Pavia jeneralaren estatu kolpeak aipatu Lehenengo<br \/>\nErrepublikari amaiera eman zion arte 1874ko urtarrilean. 1881 eta 1884 artean<br \/>\nalkateorde gisa itzuli zen berriz Gasteizko Udalera.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zoraturik zegoen aita, 1878an,<br \/>\neta, hurrengo urtean, Probintziako Aita zen aitona hil zitzaizkiolarik,<br \/>\nJoaquinek aberastasun handia hartu zuen oinordetzan eta abentura<br \/>\nekonomiko-finantzario batean abiatu zen, bereizi dugun hirugarren aldia hartu<br \/>\nzuena: Anglo-Vasco-Navarro trenbidearen eraikuntza eta kudeaketari dedikazio<br \/>\nobsesiboa (1880-1903); haren porrotak hondamendira eraman zuten bera eta bere<br \/>\nfamiliako batzuk; besteak beste, bere osaba Juan Jose Herran Ureta ingeniaria<br \/>\neta Fermin Herran intelektual ezaguna; gainera, Joaquin bera erotasunean<br \/>\nmurgildu zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Joaquin burdinbide horren<br \/>\neraikuntzan inplikatu zen, haren lehen zuzendaria izan zelarik, inbertsio haren<br \/>\negokitasunaz eta bere lurraldeari ekarriko zion ongiaz sinetsita. 1880ko<br \/>\nudaberrian osaba Juan Jose mendi-ingeniariak, Gasteiz, Durango eta Lizarra artean<br \/>\ntrenbide bat eraikitzeko lehenengo landa-lanak egin zituen. Proiektua oso<br \/>\naurreratua zegoela, Joaquin Herranek Kongresuan eskatu zuen burdinbide-emakida,<br \/>\neta horrek hasiera eman zion tokiko eta probintzietako erakundeetan kapitalak<br \/>\nbilatzeari, baina saiakera hori alferrikakoa eta \u00abetsigarria\u00bb izan zen. Dena<br \/>\nden, Joaquinek ez zuen adorea galdu eta britainiar inbertitzaile bat aurkitu<br \/>\nzuen, 1886ko maiatzaren 25ean <i>The Anglo-Vasco-Navarra Railway Company<br \/>\nLimited <\/i>eratzen lagundu ziona, zeina 14.250.000 pezetako kapitalarekin jaio<br \/>\nzen. Horrela, zortzi hilabete geroago trenbide berriaren lanak hasi ziren, eta<br \/>\nurte bete geroago (1888ko urtarrilak 20) eman zituen lehen urratsak,<br \/>\n\u00abEuskalerria\u00bb izen sinbolikoa zuen lokomotorrarekin (apur bat lehenago, 1887ko<br \/>\nazaroak 17, Gasteizera iritsitakoa) lehenengo froga-bidaiak egin zirenean.<br \/>\nHamabi hilabete geroago Gasteiz eta Leintz Gatzaga (Gipuzkoa) arteko<br \/>\nburdinnbide estuko ibilbidea inauguratu zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1888ko erdialdetik aurrera<br \/>\nJoaquin Herranen pozak era guztietako arazo bihurtu ziren, hainbat arrazoiren<br \/>\nondorioz: Gipuzkoako orografiaren zailtasunak, Ignacio Carbo eraikuntzaren<br \/>\ningeniari buruak proiektua gaizki gauzatu izana (dimititzera behartua izan zen<br \/>\nJoaquinen lagun pertsonala izan arren), hornitzaileei, lur-jabeei eta langileei<br \/>\nez ordaintzeagatik jasotako makina bat erreklamazio, eta bazkideetako baten<br \/>\n(Banca Artola) porrota. Egoera finantzarioa gero eta okerragoa zen, nahiz eta<br \/>\nJoaquin saiatu zen bazkide ingelesak gehiago inplikatu zitezen konbentzitzen.<br \/>\nAzkenik, enpresa eraikitzailearen porrota ikusirik, Estatua, Trenbideen Lege<br \/>\nOrokorrari helduta, burdinbideaz jabetu zen 1897ko maiatzaren 3an, eta behin<br \/>\nbetiko, 1903ko urriaren 5ean, aurreko emakidadunak kalte-ordainik jasotzeko<br \/>\ninolako eskubiderik ez zuelarik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Trenbide-enpresaren porrota<br \/>\nJoaquinen bizitza publiko aktiboaren amaiera izan zen, etsipen handiarekin,<br \/>\negoera finantzario oso txarrarekin eta ondasun gehienak hipotekatuta alde egin<br \/>\nzuelarik handik. Bizitzako azken aldi horretan erlijio-mistizismoan babestu<br \/>\nzen, iraganeko jarduera politiko, kultural eta finantzarioetatik oso urrun.<br \/>\nHorren adierazle dira Gasteizko kofradia bateko kristalezko Errosario bat<br \/>\neraikitzeari emandako laguntza (1895) eta 1900an argitaratu zituen hiru<br \/>\nliburuen izenburuak: <i>La divinidad de Nuestro Se\u00f1or Jesucristo comprobada<br \/>\nante la raz\u00f3n; Conclusiones del debate acerca del tema El Pauperismo; Las tres<br \/>\nhoras del Viernes Santo<\/i>. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Joaquin Herran, bakarrik<br \/>\nborrokatu ostean, Gasteiztik Berceora (Logro\u00f1o) bakartu zen mende hasieran,<br \/>\netsipenak jota eta porrot eginda. Saiatu zen Estatuaren aurka auzitan aritzen,<br \/>\nkonfiskatutako ondasunen zati bat itzul ziezaioten, baina borroka horrek burua<br \/>\ngalarazi zion ia. Ez zuen lortu, bere etsipenerako, eta trenbidea berpiztu egin<br \/>\nzela jakin gabe hil zen; izan ere, Gobernu zentralak lanei ekin zien berriro<br \/>\n1914an, eta 1927an amaitu zituen Lizarra eta Bergara lotzen zituen burdinbidea<br \/>\neraikita. Amaiera tristea Gasteizko alkate ilustratu batentzat, porrot egin<br \/>\nzuena trenbidea bezalako nahitaezko herri lanean, zeinaren oroimen historiko<br \/>\ngaldu edo estali egin baiten 1920tik Gasteizko Herrandarren kalearen izen<br \/>\ngenerikoaren azpian. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Joaquin Herranen pentsamendu<br \/>\npolitikoa laburbilduz, argi dago liberala izan zela, ia bere familia osoa<br \/>\nbezala. Gasteizko alkate errepublikanoa izan zen 1874an, eta haren alderdi<br \/>\npolitikoa <i>El Anunciador Vitoriano<\/i>: <i>diario pol\u00edtico, de literatura,<br \/>\nnoticias y anuncios: defensor de los intereses morales y materiales del Pa\u00eds<br \/>\nVascongado <\/i>aldizkarian adierazten zen. Politikatik urruntzea ezaugarri zuen<br \/>\naurreko etapa labur baten ondoren, aldizkariak bigarren garai bati ekin zion<br \/>\n1878ko abenduaren 4an. Garai horretan, liskar pertsonaletatik aldentzearen alde<br \/>\negin zuen, eta, batez ere, demokraziaren banderaren eta euskal erakundeen<br \/>\naldeko indar politiko guztien arteko itun baten alde, horrela, gainerako<br \/>\nalderdi politikoak borroka baketsuan eta iraultzaren aurkakoan parte hartzera<br \/>\nbultzatzeko. 1881eko apirilak 26an <i>El Anunciador Vitoriano <\/i>aldizkariak<br \/>\nartikulu bat argitaratu zuen bere burua Gasteizko Alderdi Errepublikano<br \/>\nHistorikoaren prentsaorganotzat hartzen zuela adieraziz. Alderdi berrian Emilio<br \/>\nCastelar (Ferminen lagun mina eta alderdikide leiala) zen ohorezko presidentea,<br \/>\nFermin Herran presidente exekutiboa, eta Joaquin Herran presidenteordeetako<br \/>\nbat. Gasteizko mugimendu errepublikanoa batik bat hiritarra, foruzalea eta<br \/>\nantikarlista zen eta, gainera, topiko iraultzailetik aldendua zegoela eta<br \/>\nantiklerikala zela gehitu behar zaio. Buruzagiek, Fermin eta Joaquin Herranek,<br \/>\nadibidez, mesokrazian zuten jatorria eta klase herritarren arazo sozialei<br \/>\n(besteak beste, hezkuntzari eta tren bidezko garraioari) irekita zeuden. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arabako Batzorde foruzale<br \/>\nliberaleko kide nabarmena zen Joaquinek hamar puntutan laburbildu zituen<br \/>\nerakunde baskongadoen aurka egindako kargu nagusiak, Foruen abolizioa batasun<br \/>\nnazionala lortzeko beharrezko baldintzatzat hartu zenean, eta antiforuzaletasunak<br \/>\neuskaltasunaren aurkako ezinbesteko izaera hartu zuenean. Foruzalea izan zen <i>La<br \/>\nCuesti\u00f3n de Fueros<\/i>en, 1876an, ia ezabatzear zeudenean, gehien behar<br \/>\nzutenean defendatuz. Foru-erregimena defendatu zuen, eta, aldi berean,<br \/>\neuskaldunek Espainiaren bilakaera historikoari egindako ekarpen baliotsuak<br \/>\naldarrikatu zituen, Berrezarkuntzaren lehen urteetan euskal eta espainiar<br \/>\nabertzaletasun bikoitzaren irudia areagotuz. Ukatu egiten zuen baskongadoek<br \/>\n\u00abduintasun nazionala salbatzen lagundu\u00bb ez zutenik; izan ere, \u00aberromatarren<br \/>\ngaraira atzera joaz, Espainiako herri heroikoaren duintasunaren aldeko borroka<br \/>\nireki eta etengabean aurkitzen ditugu\u00bb (Joaquin Herran, 1876, 23. or.). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Vidal-Abarcak \u00abkonplexu\u00bbtzat jotzen zuen familia bateko (lehengusuen arteko zenbait ezkontza izan ziren) kidea zen. Familia horretan Probintziako Aitaren bat eta Fermin Herran, Joaquinen osaba, bezalako intelektual nabarmenak izan ziren. Kapare-familia oso aberats horrek lurra jo zuen Ferrocarril Vasco-Navarro-ren porrotagatik; Joaquinek 1889an sortu zuen enpresa hori eta 1903 arte bertako zuzendari izan zen. Gasteizko lehenengo Udal [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[333],"class_list":["post-3675","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>HERRAN URETA, Joaquin (Gesaltza A\u00f1ana, Araba, 1846ko uztailak 21 - Berceo, Logro\u00f1o, 1915eko ekainak 12). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/herran-ureta-joaquin-652-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"HERRAN URETA, Joaquin (Gesaltza A\u00f1ana, Araba, 1846ko uztailak 21 - Berceo, Logro\u00f1o, 1915eko ekainak 12). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Vidal-Abarcak \u00abkonplexu\u00bbtzat jotzen zuen familia bateko (lehengusuen arteko zenbait ezkontza izan ziren) kidea zen. Familia horretan Probintziako Aitaren bat eta Fermin Herran, Joaquinen osaba, bezalako intelektual nabarmenak izan ziren. Kapare-familia oso aberats horrek lurra jo zuen Ferrocarril Vasco-Navarro-ren porrotagatik; Joaquinek 1889an sortu zuen enpresa hori eta 1903 arte bertako zuzendari izan zen. Gasteizko lehenengo Udal [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/herran-ureta-joaquin-652-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/herran-ureta-joaquin-652-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/herran-ureta-joaquin-652-eu\\\/\",\"name\":\"HERRAN URETA, Joaquin (Gesaltza A\u00f1ana, Araba, 1846ko uztailak 21 - Berceo, Logro\u00f1o, 1915eko ekainak 12). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:39:15+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/herran-ureta-joaquin-652-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/herran-ureta-joaquin-652-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/herran-ureta-joaquin-652-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"HERRAN URETA, Joaquin (Gesaltza A\u00f1ana, Araba, 1846ko uztailak 21 &#8211; Berceo, Logro\u00f1o, 1915eko ekainak 12).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"HERRAN URETA, Joaquin (Gesaltza A\u00f1ana, Araba, 1846ko uztailak 21 - Berceo, Logro\u00f1o, 1915eko ekainak 12). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/herran-ureta-joaquin-652-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"HERRAN URETA, Joaquin (Gesaltza A\u00f1ana, Araba, 1846ko uztailak 21 - Berceo, Logro\u00f1o, 1915eko ekainak 12). - Iura Vasconiae","og_description":"Vidal-Abarcak \u00abkonplexu\u00bbtzat jotzen zuen familia bateko (lehengusuen arteko zenbait ezkontza izan ziren) kidea zen. Familia horretan Probintziako Aitaren bat eta Fermin Herran, Joaquinen osaba, bezalako intelektual nabarmenak izan ziren. Kapare-familia oso aberats horrek lurra jo zuen Ferrocarril Vasco-Navarro-ren porrotagatik; Joaquinek 1889an sortu zuen enpresa hori eta 1903 arte bertako zuzendari izan zen. Gasteizko lehenengo Udal [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/herran-ureta-joaquin-652-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/herran-ureta-joaquin-652-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/herran-ureta-joaquin-652-eu\/","name":"HERRAN URETA, Joaquin (Gesaltza A\u00f1ana, Araba, 1846ko uztailak 21 - Berceo, Logro\u00f1o, 1915eko ekainak 12). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:39:15+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/herran-ureta-joaquin-652-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/herran-ureta-joaquin-652-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/herran-ureta-joaquin-652-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"HERRAN URETA, Joaquin (Gesaltza A\u00f1ana, Araba, 1846ko uztailak 21 &#8211; Berceo, Logro\u00f1o, 1915eko ekainak 12)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3675","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3675\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3675"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3675"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}