{"id":3673,"date":"2023-02-14T10:38:16","date_gmt":"2023-02-14T09:38:16","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/herran-tejada-fermin-651-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:38:16","modified_gmt":"2023-02-14T09:38:16","slug":"herran-tejada-fermin-651-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/herran-tejada-fermin-651-eu\/","title":{"rendered":"HERRAN TEJADA, Fermin (Gesaltza A\u00f1ana, Araba, 1852ko uztailak 7 &#8211; Bilbo, 1908ko irailak 26)."},"content":{"rendered":"<p><span>Echegarayren esanetan jatorriz<br \/>\nUrdu\u00f1akoa zen eta Gasteizen finkatua zegoen Herran familiako kidea zen.<br \/>\nSenideetako batzuk hainbat arlotan (trenarenean, adibidez) ibilitako enpresari<br \/>\naipagarriak izan ziren. Familiako enpresa-jardueretan jardun arren, kazetari-<br \/>\neta argitaratzaile-lanagatik nabarmendu zen, Juan Vidal-Abarcak \u00abfamiliako<br \/>\npertsonaia bikainena\u00bb izan zela zioen. Bere jakin-min intelektualek giro egokia<br \/>\naurkitu zuten familiako etxean; izan ere, familiaren maila ekonomikoari eta<br \/>\nkargu eta kontaktu politikoei esker tertulia bat sortu zen Errementari kaleko<br \/>\nberen etxean. Fermin Herranek Zuzenbidea ikasi zuen Gasteizko Unibertsitate<br \/>\nLiterarioan. Unibertsitate hori 1869an sortu zen eta 1873-1874 ikasturtetik<br \/>\naurrera itxi. Dena den, kazetari-lanbidea aukeratu zuen berehala. <i>El<br \/>\nPorvenir Alav\u00e9s: pol\u00edtico-fuerista, cient\u00edfico-literario <\/i>astekaria sortu<br \/>\nzuen, eta zuzendaria izan zen, baita <i>El Cant\u00f3n Vasco: diario republicano,<br \/>\ndemocr\u00e1tico, liberal <\/i>egunkaria ere. <i>Revista Bibliogr\u00e1fica <\/i>eta <i>Revista<br \/>\nde las Provincias <\/i>argitalpenak ere zuzendu zituen. Etengabe mugitu zen<br \/>\nEspainiako beste hiri batzuetara, hala nola Valladolid eta Madrilera, eta<br \/>\nmasonerian sartu zen, Gasteizen logia bat sortuz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Legelari formakuntza jaso<br \/>\narren, abokatutzarekiko irrikarik ez zuen agertu, politika- eta kazetaritza-lan<br \/>\nhandia eginez. Ideologikoki errepublikanismoaren alderdi moderatuan kokatua,<br \/>\nPalentziako eta Gasteizko Ateneoetako kide izan zen; azken hori 1866an sortu<br \/>\nzen eta zenbait zuzendaritza-kargu izan zituen bertan. Erakunde horretan<br \/>\nhainbat hitzaldi eta zenbait eskola eman zituen; besteak beste, \u00abErakunde<br \/>\nBaskongadoen Historia\u00bb 1872- 1873 eta 1875-1876 ikasturteetan. Behaketa<br \/>\nZientzien Akademiako kide ere izan zen, eta Cervantestar Akademia<br \/>\nEspainiarraren sortzailea izan zen eta bertan parte hartzen zuen. Literatura<br \/>\neta antzerkiarekiko gustuak literatura-kritikaz interesatzera eraman zuen, eta<br \/>\ngero praktikatzera. Horri esker garai hartako kulturako pertsonaia gailenekin<br \/>\nharremanak izan zituen; besteak beste, Gayarre tenorea eta Jose Maria<br \/>\nIparraguirre olerkariarekin. \u00abHistoria eta hizkuntza baskongadoaren elkartea\u00bb<br \/>\nsustatu zuen, euskara sustatzeko. 1873an Historiaren Akademiako Arabako kide<br \/>\nurgazle aukeratua izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Madrilera egindako bidaiei<br \/>\nesker Emilio Castelar historialari, politikari eta hizlaria ezagutu zuen; haren<br \/>\nlagun egin zen eta horrela, garai hartako beste pertsona ospetsu batzuk ezagutu<br \/>\nzituen. 1880an Madrilen ezarri zen, nahiz eta handik gutxira Gasteizera itzuli.<br \/>\nEuskal foraltasunari begirunea zion liberalismo baten aldekoa, argitaratzen eta<br \/>\neditatzen jarraitu zuen, eta <i>La Ilustraci\u00f3n de Vitoria <\/i>(1885) eta <i>La<br \/>\nIlustraci\u00f3n de \u00c1lava <\/i>(1886-1890) aldizkariak zuzendu zituen. Irakinaldi<br \/>\nekonomiko eta politikoan zegoen Bilbon ezarri zen 1890-1891 aldera. Horren<br \/>\naurretik jadanik lagunak eginak zituen Bilboko panorama politiko eta<br \/>\nkulturaleko pertsona nabarmenekin; besteak beste, Antonio Truebarekin (1889an<br \/>\nhila) eta Juan E. Delmas inprimatzailearekin (1892an hila). Bizkaiko hiriburuan<br \/>\nzela ere ez zuen ahaztu bere kazetaritza alderdia; hala nola, <i>Diario de<br \/>\nBilbao <\/i>egunkarian eta eskualdeko beste batzuetan kolaboratuz, baina baita<br \/>\nbeste batzuetan ere, adibidez, Segoviako <i>La Pluma <\/i>egunkarian. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina Fermin Herran zerbaitetan<br \/>\nnabarmendu bazen, euskal kultura eta historia defendatzen zuten lanen editore<br \/>\nbezala egindako lanagatik izan zen. Helburu horrekin, 1872rako sortua zuen<br \/>\n\u00abBiblioteca escogida de autores vascongados\u00bb, eta horretarako, tokiko<br \/>\nerakundeen laguntza eta konpromisoa bilatu zuen, eta Arabako Aldundiaren<br \/>\nharpidetza lortu. Lehenengo argitalpen-proiektu horrek kale egin zuen, liburuki<br \/>\nbakarra argitaratu ahal izan baitzuen. Baina ez zuen etsi euskal kulturarentzat<br \/>\neta foraltasunarentzat funtsezkotzat jotzen zituen lanak inprimatu eta<br \/>\nzabaltzeko ahaleginean. 1878an beste \u00abBiblioteca Euskara\u00bb bat hasi zuen, baina<br \/>\nberriz ere proiektu amaitu gabe geratu zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hirugarren eta behin-betiko<br \/>\nargitalpen-proiektua Bilbon ezarri ostean gauzatu zuen: \u00abBiblioteca Bascongada<br \/>\nde Ferm\u00edn Herr\u00e1n\u00bb. Bilduma horren helburua zen foraltasuna eta euskal<br \/>\nlurraldeen eskubidea nahiz euskal kultura babesten eta zabaltzen zuten lanak argitaratzea.<br \/>\nLaburbilduz, bere hitzetan, \u00abprobintzia bakoitzaren Artxibategi Historiko,<br \/>\nforal, literario eta artistikoa\u00bb izatea (edo halakotzat hartzea merezi izatea)<br \/>\nbezala, probintzia horien artean Nafarroa ere barne hartuz. 1896an hasi zuen<br \/>\neta 1901ean utzi, eta 62 liburuki inprimatu zituen guztira. Bilduma horretan<br \/>\negile garaikideen lanak argitaratu zituen, besteak beste, Carlos de la Plaza<br \/>\nSalazar eta Carmelo Echegarayrenak. Bestetik, lan historikoak ere berreskuratu<br \/>\nzituen; besteak beste, Andres de Poza lizentziatuaren <i>De la antigua lengua y<br \/>\npoblaci\u00f3n de Espa\u00f1a<\/i>. Bertako Foruak babesteko bere helburua argi eta garbi<br \/>\nikusi zen eusko-nafar parlamentariek une kritikoetan (hala nola, 1876an edo<br \/>\nForuen defentsarako Gamazadan) egindako hitzaldiekin zazpi liburukiko<br \/>\nargitalpena egin zuenean, eta 1897an Bizkaiko Foru Berria argitaratu zuenean.<br \/>\nOrdenamendu juridiko horren sarrera gisa, berak idatzitako azterketa bat sartu<br \/>\nzuen, sormen-lanean ere jardun baitzen. Dibulgaziorako bere asmoa argi eta<br \/>\ngarbi geratzen da, besteak beste, Labayruren <i>Compendio de la Historia de<br \/>\nBizcaya <\/i>lanean. Hain zuzen ere, lan horren lehenengo argitaraldian<br \/>\n(1898-1899), elizgizonaren obraren lehen hiru liburukietako alderdi eta datu<br \/>\nbere ustez esanguratsuenak atera eta laburbildu zituen; bigarren argitaraldian<br \/>\n(1903) sartu zituen <i>Historia de Bizcaya<\/i>ren gainerako liburukiak.<br \/>\nHasieran erreparoak izan arren, bere lanen bilduma bat, <i>Aplausos y censuras <\/i>izenekoa,<br \/>\nargitaratzera animatu zen bere \u00abBiblioteca Bascongada\u00bbn. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hori amaitu ostean, eta<br \/>\ngeldialdi labur baten ondoren, susperraldi literario txiki bat izan zuen 1907<br \/>\ninguruan. Hala eta guztiz ere, hurrengo urtean hil zen eta bere garaikidea zen<br \/>\nCarmelo Echegarayren gorazarrezko hitzak jaso zituen <i>Bolet\u00edn de la Comisi\u00f3n<br \/>\nde Monumentos de Vizcaya <\/i>aldizkarian. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Echegarayren esanetan jatorriz Urdu\u00f1akoa zen eta Gasteizen finkatua zegoen Herran familiako kidea zen. Senideetako batzuk hainbat arlotan (trenarenean, adibidez) ibilitako enpresari aipagarriak izan ziren. Familiako enpresa-jardueretan jardun arren, kazetari- eta argitaratzaile-lanagatik nabarmendu zen, Juan Vidal-Abarcak \u00abfamiliako pertsonaia bikainena\u00bb izan zela zioen. Bere jakin-min intelektualek giro egokia aurkitu zuten familiako etxean; izan ere, familiaren maila ekonomikoari [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[333],"class_list":["post-3673","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>HERRAN TEJADA, Fermin (Gesaltza A\u00f1ana, Araba, 1852ko uztailak 7 - Bilbo, 1908ko irailak 26). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/herran-tejada-fermin-651-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"HERRAN TEJADA, Fermin (Gesaltza A\u00f1ana, Araba, 1852ko uztailak 7 - Bilbo, 1908ko irailak 26). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Echegarayren esanetan jatorriz Urdu\u00f1akoa zen eta Gasteizen finkatua zegoen Herran familiako kidea zen. Senideetako batzuk hainbat arlotan (trenarenean, adibidez) ibilitako enpresari aipagarriak izan ziren. Familiako enpresa-jardueretan jardun arren, kazetari- eta argitaratzaile-lanagatik nabarmendu zen, Juan Vidal-Abarcak \u00abfamiliako pertsonaia bikainena\u00bb izan zela zioen. Bere jakin-min intelektualek giro egokia aurkitu zuten familiako etxean; izan ere, familiaren maila ekonomikoari [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/herran-tejada-fermin-651-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/herran-tejada-fermin-651-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/herran-tejada-fermin-651-eu\\\/\",\"name\":\"HERRAN TEJADA, Fermin (Gesaltza A\u00f1ana, Araba, 1852ko uztailak 7 - Bilbo, 1908ko irailak 26). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:38:16+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/herran-tejada-fermin-651-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/herran-tejada-fermin-651-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/herran-tejada-fermin-651-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"HERRAN TEJADA, Fermin (Gesaltza A\u00f1ana, Araba, 1852ko uztailak 7 &#8211; Bilbo, 1908ko irailak 26).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"HERRAN TEJADA, Fermin (Gesaltza A\u00f1ana, Araba, 1852ko uztailak 7 - Bilbo, 1908ko irailak 26). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/herran-tejada-fermin-651-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"HERRAN TEJADA, Fermin (Gesaltza A\u00f1ana, Araba, 1852ko uztailak 7 - Bilbo, 1908ko irailak 26). - Iura Vasconiae","og_description":"Echegarayren esanetan jatorriz Urdu\u00f1akoa zen eta Gasteizen finkatua zegoen Herran familiako kidea zen. Senideetako batzuk hainbat arlotan (trenarenean, adibidez) ibilitako enpresari aipagarriak izan ziren. Familiako enpresa-jardueretan jardun arren, kazetari- eta argitaratzaile-lanagatik nabarmendu zen, Juan Vidal-Abarcak \u00abfamiliako pertsonaia bikainena\u00bb izan zela zioen. Bere jakin-min intelektualek giro egokia aurkitu zuten familiako etxean; izan ere, familiaren maila ekonomikoari [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/herran-tejada-fermin-651-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/herran-tejada-fermin-651-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/herran-tejada-fermin-651-eu\/","name":"HERRAN TEJADA, Fermin (Gesaltza A\u00f1ana, Araba, 1852ko uztailak 7 - Bilbo, 1908ko irailak 26). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:38:16+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/herran-tejada-fermin-651-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/herran-tejada-fermin-651-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/herran-tejada-fermin-651-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"HERRAN TEJADA, Fermin (Gesaltza A\u00f1ana, Araba, 1852ko uztailak 7 &#8211; Bilbo, 1908ko irailak 26)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3673","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3673\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3673"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3673"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}