{"id":3667,"date":"2023-02-14T10:35:42","date_gmt":"2023-02-14T09:35:42","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/galindez-suarez-jesus-648-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:35:42","modified_gmt":"2023-02-14T09:35:42","slug":"galindez-suarez-jesus-648-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/galindez-suarez-jesus-648-eu\/","title":{"rendered":"GALINDEZ SUAREZ, Jesus (Madril, 1915eko urriak 12 &#8211; ?, 1956)."},"content":{"rendered":"<p><span>1915ean Madrilen jaio arren,<br \/>\nJesus Galindezek amurrioartzat izan zuen beti bere burua, handik baitzetorren<br \/>\naitaren aldeko bere familia eta han igarotzen baitzituen udak; hain zuzen ere,<br \/>\ndenborarik gehiena, gerra zibila arte, Madrilen bizi izan zen, gurasoen<br \/>\nbizileku zen hirian. Jaio zenean hil zitzaion ama. Aita ideologia<br \/>\nkontserbadoreko medikua izan zen, eta ez zuen semearen eusko nazionalismoarekin<br \/>\nbat egin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jesus Galindezek Chamart\u00edn-eko<br \/>\njesuiten ikastetxean egin zuen batxilergoa eta Zuzenbide karrera Unibertsitate<br \/>\nZentralean, 1936ko ekainean lizentziatu zelarik. Ikasle aparta izan zen, hori<br \/>\nfrogatzen dute 1933-34ko bere lehenengo argitalpen juridikoek, Foru<br \/>\nZuzenbideari buruzkoak (Aiarako Forua), eta 1936an Felipe Sanchez Roman<br \/>\nkatedradun eta politikari errepublikano gailenaren Zuzenbide zibileko katedrako<br \/>\nlaguntzaile izateak. Bigarren Errepublikaren urte haietan, ideia abertzaleei<br \/>\njarraiki Euzko Ikasle Batzan, EAJri atxikitako ikasle-elkartea, izena eman zuen<br \/>\nMadrilen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere belaunaldiko beste gazte<br \/>\naskori bezala, gerra zibilak erabat aldatu zion bizimodua. Gerraren lehenengo<br \/>\nzatia Madrilen igaro zuen, oso aktiboa izan zelarik EAJren Ordezkaritzan,<br \/>\nEuskal Milizietan eta, 1936ko urrian Euzko Jaurlaritza sortu zenetik, Euzkadiren<br \/>\nOrdezkaritza Nagusian. Gerra humanizatu asmoz, bere lana Madrilgo espetxeetako<br \/>\neuskal presoak askatzera eta jazarriak, batez ere apaizak eta mojak, babestera<br \/>\nbideratu zuen. Horrela kontatu zuen bere oroitzapenetan, <i>Los vascos en el<br \/>\nMadrid sitiado <\/i>(1945), eta, kontakizun literario modura, <i>Estampas de la<br \/>\nguerra <\/i>(1951) liburuan, \u00abgerraren alderdi humanoa, gordina, propaganda<br \/>\npolitikorik gabea\u00bb izan nahi zuena. Irudi horietan 1937ko irailean Madril utzi<br \/>\nostean bizi izandako beste gerra-eszenatokikoa ere sartu zuen: Aragoiko<br \/>\nfrontea, 142. Eusko-Piriniotar Brigada Mistoko teniente izan baitzen. Gainera,<br \/>\nJustizia Ministerioko Preso eta Desagertuen Saileko lege-aholkularia izan zen,<br \/>\nministroa EAJko Manuel Irujo (bere \u00abaita politiko\u00bbtzat zuena) diputatua zenean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Francoren Armadak Katalunia<br \/>\nkonkistatzeak Frantziara igarotzera behartu zuen 1939ko otsailean; han,<br \/>\nVernet-les-Bains kontzentrazio-esparruan preso egon zen, baina ihes egitea<br \/>\nlortu zuen. Juan Usabiaga apaizaren Landetako etxe batean denbora labur batez egon<br \/>\nostean, Galindezek Bordelen Dominikar Errepublikara ontziratzea lortu zuen.<br \/>\n1939ko azaroan iritsi zen hara eta 1946ko urtarrila arte egon zen erbesteratua.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Han igarotako sei urteak<br \/>\nerabakigarriak izan ziren bere bizitzan. 1930az geroztik Rafael Leonidas<br \/>\nTrujillo diktadorearen agintepean zegoen herrialde hartan geratu zen euskaldun<br \/>\nbakanetakoa izan zen. Tirano anker horrek errepublikano espainiarrak onartu zituen<br \/>\ngehiengo beltza edo mulatoa zuen dominikar populazioa \u00abzuritzeko\u00bb. Uhartera<br \/>\niritsi bezain pronto, Galindez Euzko Jaurlaritzaren Ordezkaritzan idazkari<br \/>\nsartu zen. Horko zuzendaria Eusebio Irujo zen, Manuelen anaia, eta 1940an hura<br \/>\nVenezuelara joan zenean, Galindezek ordezkatu zuen karguan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Galindez ondo integratu zen<br \/>\nDominikar Errepublikan, Eskola Diplomatiko eta Kontsularreko Lege Zientzietako<br \/>\nirakasle eta Lan Zuzendari Nagusiaren laguntzaile teknikoa izan zen. Santo<br \/>\nDomingon (Ciudad Trujillo orduan) gauzatu zuen bere legelari alderdia, Nazioarteko<br \/>\nZuzenbidean espezializatuta, eta Foru Zuzenbideari buruzko azterketei heldu<br \/>\nzien berriro, hainbat liburu argitaratuz Buenos Airesko Ekin argitaletxean;<br \/>\nbesteak beste, <i>La aportaci\u00f3n vasca al Derecho Internacional <\/i>(1942) eta <i>El<br \/>\nDerecho Vasco <\/i>(1947, ordurako Estatu Batuetan bizi zela). Lehena Francisco<br \/>\nde Vitoriaren, Nazioarteko Zuzenbidearen aitaren, eta Simon Bolivarren,<br \/>\nAmerikako nazioen askatzailearen, lana aldarrikatzera zuzendua dago. Bigarrena,<br \/>\nForu Zuzenbidearen laburpen historiko bat da, Erdi Aroan sortu zenetik 1936ko<br \/>\nAutonomia Estatutura arte. Sarreran aipatzen duen moduan, ez da ikerketa-lan<br \/>\nbat, jendarteratzekoa baizik: \u00abIragana laburbildu nahi dut, ildo orokorrak<br \/>\nazpimarratuz, gure arrazaren bizitzan berezkoak diren betiereko instituzioak<br \/>\nateratzeko; eta etorkizun hurbilerako proiekzioarekin amets egitea\u00bb. \u00abEuskal<br \/>\nZuzenbidearen oinarrizko eta betiereko printzipioak\u00bb adieraziz amaitzen du:<br \/>\nautonomia organikoa, demokrazia kontzientea, ohituraren joko zabala, baserria,<br \/>\noinarrizko unitate suntsiezina, berme indibidualak eta solidarioak. Galindezen<br \/>\nikuspegi historikoa argi eta garbi ikusten da <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendeko hiru pertsonaiari<br \/>\negindako eskaintzan: Tomas Zumalakarregi jenerala, \u00abkarlismo aitzindaria\u00bb; Jose<br \/>\nMaria Iparragirre olerkaria, \u00abforuzaletasun ameslaria\u00bb; eta \u00abSabino Arana<br \/>\napostolua\u00bb, \u00ababertzaletasun eraikitzailea\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gainera, 1945ean, Euzko<br \/>\nJaurlaritzaren enkarguz, \u00abEuskal Foru Zibil bat idazteko oinarrizko Proiektu\u00bb<br \/>\nzabal bat idatzi zuen; 1948an Biarritzen egindako Eusko Ikaskuntzaren VII.<br \/>\nBiltzarrean (orduko aktak 2003an argitaratu zituen Eusko Ikaskuntzak) azaldu zuen<br \/>\nbere testu hori. Baskonia osoa hartzen zuen Zuzenbide zibileko lehenengo<br \/>\nproiektu orokor eta bateratua izan zen eta, beraz, etorkizuneko euskal Estatu<br \/>\nindependente batean gauzatu ahal izango zatekeen. Nafarroa eta Bizkaiko Foru<br \/>\nidatziak nahiz Araba eta Gipuzkoako ohiturazko Zuzenbidea hartu zituen kontuan.<br \/>\nZuzenbide saxoian, eta ez latindarrean, inspiratu zen Galindez, 1804ko Kode<br \/>\nfrantsesa eta 1889ko espainiarra ohiko euskal Zuzenbidearen aurkakoak zirela<br \/>\nuste baitzuen. Arrazoi horregatik, nahiago zuen <i>Foru <\/i>deitzea eta ez <i>Kodea<\/i>.<br \/>\nLau Foru ezarri zituen: hiru berezi (Nekazaritzakoa, Soziala eta<br \/>\nMerkataritzakoa) eta ohiko Foru Zibil bat; horien oinarriak bost \u00abliburutan\u00bb<br \/>\nazaltzen zituen, pertsonalitateari (naziotasuna barne), familiari, ondasunei,<br \/>\nbetebeharrei eta dohaintzei eta oinordetzei buruzkoak. Horietan testamentua<br \/>\negiteko erabateko askatasuna azpimarratzen zuen \u00abgure baserriaren sustraiak<br \/>\nberak zuzenean zauritzen dituen\u00bb Kode zibileko jaraunspen-erreserben sistemen<br \/>\naurrean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Galindezen izaera polifazetikoa<br \/>\nnabaria zen bere kazetari lanean, erbesteko aldizkari eta egunkari dezentetan<br \/>\nidatzi baitzuen, eta idazle lanean: literatura-sari bat lortu zuen eta <i>Cinco<br \/>\nleyendas del tr\u00f3pico <\/i>(1944) liburua argitaratu zuen. Uharteko bere<br \/>\njarduerei eta bidaiei esker oso ondo ezagutu ahal izan zituen Dominikar<br \/>\nErrepublika eta Trujilloren erregimena; baita diktadoreak asko jazartzen zuen<br \/>\nbere aurkako oposizioa ere, batzuetan baita herrialde barruan eta kanpoan<br \/>\nhilketak eginez ere. Hori zela eta bere egoera korapilatu egin zen eta alde<br \/>\negitea erabaki zuen. Galindezek Europara itzuli nahi zuen, baina Jose Antonio<br \/>\nAgirre lehendakariaren ustez beharrezkoagoa zen Estatu Batuetako Euzko<br \/>\nJaurlaritzako Ordezkaritzan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1946ko urtarrilaren 13an Jesus Galindez New Yorkera iritsi zen. Hiri<br \/>\nhorretan bizi izan zen bere bizitzako azken hamar urteetan, Latinoamerikako eta<br \/>\nEuropako herrialde batzuetara egindako bidaia batzuk salbu. <\/span><span>Han, Anton Irala ordezkariaren laguntzaile lanetan<br \/>\naritu zen, baina hura Frantziara joan zenean 1949an, Galindez izan zen<br \/>\nordezkaria 1956an desagertu zen arte. Washingtoneko Pedro Beitiaren laguntza<br \/>\nizan arren, nahiko bakarrik geratu zen New Yorken (ezkongabea zen); horren<br \/>\nadierazlea da euskal Ordezkaritzaren egoitzan bertan bizi zela: Bosgarren<br \/>\nEtorbideko, 30. zenbakiko, 15. solairuko, F apartamentuan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Estatu Batuetako hamarkada hori<br \/>\nheldutasun-garaia izan zen politikari, legelari eta publizista gisa, eta gaztea<br \/>\nizan arren, jarduera frenetikoa izan zuen esparru oso desberdinetan.<br \/>\nLehendakariaren kolaboratzaile funtsezkoenetakoa bilakatu zen, bidaia eta<br \/>\ngestio politiko garrantzitsuetan lagunduz; besteak beste, Nazio Batuen<br \/>\nErakundeak (NBE) Francoren erregimena gaitzestea lortzeko 1946an erakunde<br \/>\nhorretako lehen idazkari nagusiarekin, Trygve Lie norvegiarrarekin, izandako<br \/>\nelkarrizketan begirale gisa izan zen Galindez. Agirrerekin zuen harremana hain<br \/>\nzen estua, lehendakaria erbestean idazten ari zen Euskal Herriaren Historiaren<br \/>\nzati bat idazten laguntzen ziola Galindezek. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jesus Galindezen beste egiteko batzuk konprometituagoak eta<br \/>\narriskutsuagoak ziren. <\/span><span>Dominikar<br \/>\nErrepublikako urteetan EAJren eta Euzko Jaurlaritzaren Informazio Zerbitzuan<br \/>\nsartu zen. Zerbitzu horrek aliatuen alde espiatzen zuen Bigarren Mundu Gerran,<br \/>\ninteligentzia-zerbitzu iparramerikarrei eta britainiarrei nazien aldeko<br \/>\nsektoreen eta komunisten jardueren berri emanez. Gerra Hotzean, espioitza hori<br \/>\nkomunistengana bideratu zen, hala nola, erbesteratu espainiarrengana, eta<br \/>\nGalindez <i>Rojas <\/i>goitizeneko Federal Bureau of Investigation (FBI)<br \/>\ndelakoaren agentea zen. Euskal Zerbitzu horren lanaren truke, Administrazio<br \/>\niparramerikarrak erbesteko Gobernua finantzatzen laguntzen zuen. Hori nahikoa<br \/>\nez zenez, gutxitzen joan baitzen Estatu Batuak Francoren erregimenera<br \/>\ngerturatzen ari zen heinean, Galindez dibisekin trafikatzen ere ibili zen<br \/>\nmerkatu beltzean, Agirreren Gobernua ekonomikoki mantentzeko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Estatu Batuei, NBEri eta<br \/>\nnazioarteko politikari buruz oso ongi informatua zegoen gizona zenez,<br \/>\nGalindezek aurreikusi egin zituen Eisenhower presidentearen Estatu Batuen eta<br \/>\nFrancoren Espainiaren arteko Madrilgo Itunak (1953), eta kritikatu egin zituen.<br \/>\nBere ikuspuntu ezkorra errealitatetik hurbilago zegoen Agirreren beti baikorra<br \/>\nbaino, lehendakariak agintari iparramerikarrengan konfiantza baitzuen oraindik<br \/>\nere. Berrogeita hamarreko hamarkadan, Espainia NBEn eta nazioarteko beste<br \/>\nerakunde batzuetan onartzea galarazteko egindako ekintza politiko antifrankista<br \/>\nsutsuak porrot egin zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kazetari gisa, Jesus Galindez<br \/>\nnazioarteko gaien analista politikoa izan zen, eta kronikak idatzi zituen<br \/>\nMexikoko <i>Excelsior <\/i>egunkarian eta Latinoamerikako beste batzuetan.<br \/>\nGainera, erbesteko prentsan artikulu ugari idazten jarraitu zuen euskal gai<br \/>\npolitiko, historiko eta juridikoei buruz; batez ere, EAJren <i>Alderdi <\/i>(Baiona)<br \/>\neta <i>Euzkadi <\/i>(Caracas eta Santiago), eta Euzko Jaurlaritzako <i>Euzko<br \/>\nDeya <\/i>(Mexiko, Buenos Aires eta Paris) aldizkarietan. Horietako asko 1980ko<br \/>\nhamarkadan Euskadin argitaratutako lau liburutan bildu ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Frantziara egindako bidaietako<br \/>\nbatean sei txosten aurkeztu zituen (hiru Ameriketako euskaldunei buruz eta<br \/>\nbeste hiru Foruei buruz) arestian aipatutako Eusko Ikaskuntzaren Biltzarrera.<br \/>\nDemokrazia kristauaren nazioarteko kongresuetan ere parte hartu zuen. Bere<br \/>\nideia federalista eta demokristauengatik, Agirre, Manuel Irujo eta Javier<br \/>\nLandaburu (Pariseko taldea) buru ziren EAJren alde berritzailean kokatu zen,<br \/>\neta ez Baionan egoitza zuen Sabindiar Batzako sektore aranatarrenean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Galindezen jarduera<br \/>\nantikomunistak bateragarriak ziren Latinoamerikari buruzko bere ideia<br \/>\nantiinperialistekin: Estatu Batuek Guatemalan izandako esku-hartzea gaitzetsi<br \/>\nzuen. Azpikontinente horretako aditu izatera iritsi zen, eta horren froga da<br \/>\nbere <i>Iberoam\u00e9rica. Su evoluci\u00f3n pol\u00edtica, socio-econ\u00f3mica, cultural e<br \/>\ninternacional <\/i>(1954) liburu garrantzitsua, Columbiako Unibertsitatean<br \/>\negindako ikasketen fruitua; hain zuzen ere, unibertsitate horretako irakasle<br \/>\nizan zen <i>Latinoamerika Nazioarteko Harremanetan <\/i>eta <i>Zibilizazio<br \/>\nHispanoamerikarraren Historia <\/i>ikasgaietan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Latinoamerikar munduarekiko<br \/>\ninteresa areagotu egin zen Erdialdeko Amerikako, Dominikar Errepublikako eta<br \/>\nPuerto Ricoko jende asko bizi zen New Yorkeko auzoetara egindako bisitekin;<br \/>\nbegiko zituen azken horiek eta Harlem hispanoko beraien erritualak. Haiekin<br \/>\nizandako harreman estuari esker Idazle eta Olerkari Iberoamerikarren Zirkulua<br \/>\nsortu zuen eta bertako presidente izan zen; han landu zuen bere gaitasun<br \/>\nliterarioa (olerkiak idazten zituen 1938an Bartzelonan <i>Ensue\u00f1os <\/i>izeneko<br \/>\nliburu bat argitaratu zuenetik). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Dominikar Errepublikari buruzko<br \/>\nezagutza handiak, bertan bizi izan zelako eta New Yorken bizi eta Trujilloren<br \/>\naurkari ziren dominikarrekin harremanak zituelako, eta Columbiako<br \/>\nUnibertsitatean ibilbide akademikoa egin nahi zuelako (horretarako beharrezkoa<br \/>\nzen doktore titulua), <i>Trujillo\u2019s Dominican Republic <\/i>izeneko tesia idatzi<br \/>\nzuen, eta 1956ko otsailean onartua izan zen. Aldizkari batean argitaratutako<br \/>\naurrerakin baten bidez Trujillok tesiaren berri izan zuen: lehenbizi,<br \/>\naurkezpena eragozten saiatu zen Estatu Batuetako bere agenteen bidez eta,<br \/>\nondoren, jatorrizkoaz jabetzea erabaki zuen Galindez bahituta. Ez zuen lortu,<br \/>\nColumbiako Unibertsitateak Filosofiako Doktore titulua eman baitzion <i>in<br \/>\nabsentia <\/i>ekainaren 5ean, eta apur bat geroago, tesia gazteleraz argitaratu<br \/>\nbaitzen Txilen, eta geroago ingelesez eta frantsesez argitaratu zenez<br \/>\nzabalkunde handia izan zuen. <i>La Era de Trujillo: un estudio casu\u00edstico de<br \/>\ndictadura hispanoamericana <\/i>Trujilloren erregimenari buruzko oso ongi<br \/>\ndokumentatutako ikerketa bat da, eta ondorio honetara iritsi zen: \u00abTirania<br \/>\npertsonal bat da\u00bb, izan ere, Dominikar Errepublika \u00abTrujilloren jabetzako<br \/>\nlursail handi bat baita\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hilabete batzuk lehenago,<br \/>\n1956ko martxoaren 12ko gauean, Jesus Galindez betirako desagertu zen New Yorken<br \/>\neta haren gorpua ez zen inoiz agertu, eta beraz, ezin dira jakin haren heriotza<br \/>\nlazgarriaren data eta lekua. Bere apartamentuan bahitua izan zela dakigu, eta,<br \/>\nnarkotizatuta, bi pilotuk, bata iparramerikarra eta bestea dominikarra,<br \/>\nhegazkinez eraman zutela Dominikar Errepublikara. Han, zantzu guztien arabera,<br \/>\nankerki torturatu eta erail zuten Trujilloren lekaioek, eta ziur aski, bere<br \/>\ngorpua Karibe itsasora botako zuten, diktaduraren aurkako beste batzuen modura,<br \/>\nmarrazoen bazka izan zedin. Krimen hori Trujilloren akaberaren hasiera izan<br \/>\nzen; bi pilotuak eta beste sei lekuko hiltzea agindu zuen, eta bera ere<br \/>\ntirokatuta hil zen, 1961ean, pilotu dominikarraren anaia batek prestatutako<br \/>\nsegada batean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Galindez kasua <\/span><\/i><span>deiturikoak oihartzun handia izan zuen Estatu Batuetan<br \/>\neta nazioartean, batik bat Latinoamerikan, oso ezaguna eta estimatua baitzen<br \/>\nhan, eta izen handiko egunkari eta aldizkariek eman zuten haren berri; besteak<br \/>\nbeste, <i>The New York Times <\/i>eta <i>Life<\/i>k. Haren galera oso kolpe<br \/>\ngogorra izan zen Agirre lehendakariarentzat eta haren Gobernuarentzat,<br \/>\nfuntsezko politikaria baitzen, eta ordutik aurrera New Yorkeko Ordezkaritza<br \/>\ngainbeheran joan zen. Hango artxiboa, Galindezen apartamentuan zegoena,<br \/>\nberreskuratzea oso zaila izan zen, eta ez zen guztia lortu; izan ere, FBIk<br \/>\ndokumentazio asko konfiskatu zuen eta haren zati bat oraindik ez da<br \/>\ndesklasifikatu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1952an, Jesus Galindezek bete<br \/>\nezin izan den bere testamentu olografoa idatzi zuen: \u00abKristau eta euskalduntzat<br \/>\njotzen dut nire burua. Hori horrela, ahal denean, nire arbasoen sinesmenen<br \/>\narabera eta nire lurrean ehorztea nahi dut. Eta otoi eskatzen diot nire<br \/>\ngorpuaren eta ondasunen kargu egiten denari, nire gorpuzkinak egunen batean<br \/>\nAmurriora eraman daitezela (\u2026) han lurperatzeko\u00bb, \u00abnire Aberriko mendiak<br \/>\nikusten diren\u00bb bere aitaren Larrabeobe lursailean. Toki horretan hilarri bat<br \/>\nezarri zen 1986an, hainbeste maite zuen lurrean gogoan duena, 1999an Gasteizen<br \/>\nezarritako Jorge Oteiza eskultorearen monumentu batek bezala. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erailtzean, Trujillok gaur<br \/>\negunera arte iraun duen euskal askatasunaren eta askatasun unibertsalaren<br \/>\nmartiri eta ikur bihurtu zuen Galindez, diktaduren aurkako bere borrokagatik.<br \/>\nGerm\u00e1n Arciniegas intelektual eta politikari nabarmenak, Columbian irakasle<br \/>\nizan hura ere, idatzi zuen moduan, Jesus Galindez \u00abez dago hilda, bizirik<br \/>\nbaita, lehen baino biziago, gizon askeen kontzientzietan ugaldu baita\u00bb. Hala<br \/>\nda, 1956az geroztik omenaldiak jaso zituen EAJren eta Euzko Jaurlaritzaren<br \/>\naldetik, bere prentsan etengabe gogoratuz. Bere lanak berrargitaratu egin dira,<br \/>\nbatez ere <i>La Era de Trujillo<\/i>. Hainbat hiritako kaleek bere izena<br \/>\ndaramate, baita giza eskubideei buruzko sari batek ere. Haren bizitzak, batez<br \/>\nere amaiera lazgarriagatik, idazle aparten eleberri onenak inspiratu ditu;<br \/>\nbesteak beste, Manuel Vazquez Montalban-en <i>Gal\u00edndez <\/i>(1990) eta Mario<br \/>\nVargas Llosa Literatura Nobel saridunaren <i>La fiesta del chivo <\/i>(2000).<br \/>\nZinera eraman izan da Ana Diez-en dokumental batean (<i>Gal\u00edndez<\/i>, 2002) eta<br \/>\nGerardo Herrero-ren film batean (<i>El misterio Gal\u00edndez<\/i>, 2003). Artikulu<br \/>\neta liburu askotan, kazetari eta historialariek Jesus Galindezen biografia<br \/>\nikertu dute, pertsonaia interesgarri bezain konplexua; besteak beste, Elena de<br \/>\nSouchere-k (<i>Crime \u00e0 Saint-Domingue<\/i>, 1972). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>1915ean Madrilen jaio arren, Jesus Galindezek amurrioartzat izan zuen beti bere burua, handik baitzetorren aitaren aldeko bere familia eta han igarotzen baitzituen udak; hain zuzen ere, denborarik gehiena, gerra zibila arte, Madrilen bizi izan zen, gurasoen bizileku zen hirian. Jaio zenean hil zitzaion ama. Aita ideologia kontserbadoreko medikua izan zen, eta ez zuen semearen eusko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[333],"class_list":["post-3667","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GALINDEZ SUAREZ, Jesus (Madril, 1915eko urriak 12 - ?, 1956). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/galindez-suarez-jesus-648-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GALINDEZ SUAREZ, Jesus (Madril, 1915eko urriak 12 - ?, 1956). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"1915ean Madrilen jaio arren, Jesus Galindezek amurrioartzat izan zuen beti bere burua, handik baitzetorren aitaren aldeko bere familia eta han igarotzen baitzituen udak; hain zuzen ere, denborarik gehiena, gerra zibila arte, Madrilen bizi izan zen, gurasoen bizileku zen hirian. Jaio zenean hil zitzaion ama. Aita ideologia kontserbadoreko medikua izan zen, eta ez zuen semearen eusko [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/galindez-suarez-jesus-648-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"10 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/galindez-suarez-jesus-648-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/galindez-suarez-jesus-648-eu\\\/\",\"name\":\"GALINDEZ SUAREZ, Jesus (Madril, 1915eko urriak 12 - ?, 1956). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:35:42+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/galindez-suarez-jesus-648-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/galindez-suarez-jesus-648-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/galindez-suarez-jesus-648-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GALINDEZ SUAREZ, Jesus (Madril, 1915eko urriak 12 &#8211; ?, 1956).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GALINDEZ SUAREZ, Jesus (Madril, 1915eko urriak 12 - ?, 1956). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/galindez-suarez-jesus-648-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GALINDEZ SUAREZ, Jesus (Madril, 1915eko urriak 12 - ?, 1956). - Iura Vasconiae","og_description":"1915ean Madrilen jaio arren, Jesus Galindezek amurrioartzat izan zuen beti bere burua, handik baitzetorren aitaren aldeko bere familia eta han igarotzen baitzituen udak; hain zuzen ere, denborarik gehiena, gerra zibila arte, Madrilen bizi izan zen, gurasoen bizileku zen hirian. Jaio zenean hil zitzaion ama. Aita ideologia kontserbadoreko medikua izan zen, eta ez zuen semearen eusko [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/galindez-suarez-jesus-648-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"10 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/galindez-suarez-jesus-648-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/galindez-suarez-jesus-648-eu\/","name":"GALINDEZ SUAREZ, Jesus (Madril, 1915eko urriak 12 - ?, 1956). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:35:42+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/galindez-suarez-jesus-648-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/galindez-suarez-jesus-648-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/galindez-suarez-jesus-648-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GALINDEZ SUAREZ, Jesus (Madril, 1915eko urriak 12 &#8211; ?, 1956)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3667","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3667\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3667"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3667"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}