{"id":3661,"date":"2023-02-14T10:33:10","date_gmt":"2023-02-14T09:33:10","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/belaustegigoitia-landaluze-ramon-645-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:33:10","modified_gmt":"2023-02-14T09:33:10","slug":"belaustegigoitia-landaluze-ramon-645-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/belaustegigoitia-landaluze-ramon-645-eu\/","title":{"rendered":"BELAUSTEGIGOITIA LANDALUZE, Ramon (Laudio, Araba, 1891ko urriak 27 &#8211; Madril, 1981eko urtarrilak 1)."},"content":{"rendered":"<p><span>XX<\/span><span>. mendean euskal kirol-, enpresa- eta kultura-arloan pertsona ospetsu<br \/>\ngehien eman dituen familietako batekoa izan zen. Hamabi anai-arreben artean<br \/>\nhamargarrena zen, eta horietako hirurekin Athleticen jokatu zuen zenbait<br \/>\ndenboralditan. Gainera, Belaustegigoitiak bizitza intelektual sendoa izan zuen:<br \/>\nZuzenbidean lizentziatu zen Salamancako Unibertsitatean eta Ekonomia ikasi zuen<br \/>\nLondresen; han, <i>El Sol <\/i>aldizkari madrildarraren berriemaile aritu zen<br \/>\nLehen Mundu Gerran, \u00abRam\u00f3n de Goyenuri\u00bb goitizenarekin sinatuz. Ondoren, Euskal<br \/>\nHerrira itzuli eta Bilboko Udalaren Sustapen Sailean lan egin zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1925ean Benita Lopez<br \/>\nSmeetz-ekin ezkondu ostean, Mexikora joan zen bizitzera eta han, anaia<br \/>\nFranciscoren emazte Elvira Arocenak Coahuila estatuan zituen etxaldeak<br \/>\nadministratzen aritu zen; geroago etxalde bat erosi zuen beretzat, ganadua<br \/>\nhazteko. 1933an Nikaraguara bidaiatu zuen eta, bi astez, Augusto Cesar Sandino<br \/>\n(1895-1934) jenerala, Estatu Batuen okupazioaren aurkako erresistentziako<br \/>\nburua, elkarrizketatu zuen. Solasaldi horietan oinarrituta <i>Con Sandino en<br \/>\nNicaragua. La hora de la paz <\/i>(1934) argitaratu zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1936an gerra zibila hasi zenean<br \/>\nEspainian zegoen, eta zenbait gertakari bizi ostean, Mexikon erbesteratu zen;<br \/>\nhan, herrialdeko bizimodura erabat egokitu zen berriz ere, bere onibarra<br \/>\nkudeatuz eta nekazaritza-erreformako bere proiektuak gauzatuz. Gainera,<br \/>\nBigarren Mundu Gerran zehar, nazien eraso baten ostean, boluntario gisa izena<br \/>\neman zuen Armada mexikarrean, haien aurka borrokatzeko. Mexikon Euskal Zentroko<br \/>\neta oposizio antifrankistako militante aktiboa izan zen. 1974an Mexikoko bere<br \/>\netxaldea saldu eta Espainiara itzuli zen behin betiko; Madrilen bizi izan zen,<br \/>\nemazteak senitartekoak baitzituen han, 1981ean hil zen arte. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Belaustegigoitiak asko maite<br \/>\nzuen euskal kultura eta, aldi berean, mugarik gabeko euskalduna izan zen. Hori<br \/>\nislatuta agertzen da bere askotariko idatzietan. Bere ideologia abertzaleaz<br \/>\ngain \u2014Euzko Alderdi Jeltzaleko kide aktiboa eta Eusko Ikaskuntzako bazkidea<br \/>\nizan zen\u2014, bere bizitzako konstanteetako batzuk izan ziren batetik, beste<br \/>\nkulturekiko interesa \u2014hori dela eta egin zituen bidaia asko Europa, Amerika eta<br \/>\nAsian zehar\u2014 eta, bestetik, lurraren arazoekiko zeukan kezka. Gaiari<br \/>\ndagokionez, bere liburuak bi multzo handitan banatu daitezke: Euskadiri<br \/>\nburuzkoak eta Amerikari buruzkoak, eta bietan aurkitzen dira amankomuneko<br \/>\ngaiak; besteak beste, lurrari buruzkoak eta proposamen humanistak eta sozialak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>XX<\/span><span>. mendeko lehenengo herenean, Euskal Herriari buruzko bere ideiak<br \/>\nazaldu zituen <i>Hermes <\/i>eta <i>Euzkadi <\/i>aldizkarietan eta zenbait<br \/>\nsaiakeratan; horien artean, <i>Las bases de un Gobierno Nacional Vasco <\/i>(1918).<br \/>\nLiburu horretan Belaustegigoitiak 1839ko Foruen abolizioa arte euskal herriak<br \/>\nizandako subiranotasun nazionala berreskuratzearen alde egin zuen, eta<br \/>\nEspainiako legedia kritikatu zuen, zentralista eta autoritariotzat jotzen<br \/>\nzuelako. Gainera, uste zuen Euskadi gertu zegoela bere autonomiarako, borondate<br \/>\nnazionala, gizakume jantziak eta prestatuak eta baliabide ekonomikoak<br \/>\nzituelako. Hori dela eta, Espainia ahalik eta askatasun gehiena zeukaten<br \/>\nestatuz osatutako konfederazio moduan antolatzea proposatu zuen. Bere euskal<br \/>\nproiektu nazionala euskara eta gaztelaniaren koofizialtasunean, euskal<br \/>\nunibertsitatearen garapenean eta administrazio-autonomian oinarritzen zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Las bases de un Gobierno<br \/>\nNacional Vasco <\/span><\/i><span>liburuaren beste puntu<br \/>\ngarrantzitsuetako bat langileen kooperatibismoa eta enpresaren irabazietan<br \/>\nparte hartzea ziren, klase-borrokarik ez izateko. Era berean, nahiz eta euskal<br \/>\nnazioa konfesionalki katolikoa izatea defendatu, erlijio sinesmen guztiekiko errespetua<br \/>\nproposatzen zuen. Belaustegigoitiaren ideia liberal horiek ez zetozen bat<br \/>\nEAJren alderdi tradizionalenarekin eta abertzale heterodoxoen zerrendan<br \/>\nkokatzen zuten, Jesus de Sarria, Esteban de Isusi eta Eduardo Landetarekin<br \/>\nbatera. Lau intelektual horiek abertzaletasunaren modernizazio demokratikoa<br \/>\nbultzatzen zuten, <i>Hermes: Revista del Pa\u00eds Vasco <\/i>(1917-1922) aldizkarian<br \/>\nargitaratu zituzten artikuluetan ikus daitekeenez. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Hermes<\/span><\/i><span>ko bere kolaborazioetan, Belaustegigoitiak Espainiaren<br \/>\nzentralismoa gaitzetsi zuen, burokraziarekin eta gelditasunaren lotuz, eta<br \/>\nherrialdearen ustezko batasunaren aurka agertu zen. Gainera, nazio bakoitzaren<br \/>\nbarneko interbentzionismo ekonomikoaren alde agertu zen, aurrerapen materiala<br \/>\nsendotzeko, eta aldarrikatu zuen nazio bat ez zuela soilik arrazak edo<br \/>\nhizkuntzak osatzen, baizik eta batez ere bere kideen gogoak. Antzeko ideiak<br \/>\ngaratu zituen <i>Euzkadi en llamas <\/i>(1938) eleberrian. Bertan, Estatu handien<br \/>\nmilitarismoa gaitzetsi eta nazio txikiz osatutako Europa bat proposatu zuen<br \/>\nantolakuntza politiko idealtzat. Lan berean gogor kritikatu zituen bai<br \/>\nkomunismoa, bai faxismoa, eta boterearen eta autoritatearen aurrean otzandua<br \/>\neta artaldetua zegoen gizonarekin lotu zituen. Haien aurrean, askatasun<br \/>\npertsonalaren eta giza duintasunaren beharra aldarrikatu zituen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pentsamendu politikoaz gain,<br \/>\nlurraren eta jabetzaren egoera izan ziren Belaustegigoitiaren kezka nagusiak.<br \/>\nEuskal Herriari buruzko bere idatzietan kritikatu egin zuen nekazariak<br \/>\npolitikoki eta sozialki jauntxoen menpe bizi izatea, haiek lantzen zituzten lurren<br \/>\njabe baitziren azken horiek. Irtenbide modura, beren jabeek lantzen ez zituzten<br \/>\nlanda-onibar guztiak desjabetzea proposatu zuen. Bere proiektua euskal<br \/>\nlanda-gizartea nekazarien onibar txikietan oinarrituta antolatzea zen,<br \/>\nnekazaritza-kapitalismoaren hedapena baztertuz. Geroago, Mexikon,<br \/>\nnekazaritza-erreformari buruzko bere proposamenak garatzen jarraitu zuen;<br \/>\nbesteak beste, <i>M\u00e9xico de cerca <\/i>(1930) lanean. Hor, latifundioaren aurka<br \/>\nagertu zen, bizitza errukarria ezartzen ziolako peoiari, eta nekazariak teknika<br \/>\nindustrial modernoetan hezi beharraren alde mintzatu zen, Mexikoko lurzoruaren<br \/>\naberastasunez baliatzeko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lurrari buruzko gaiekin batera,<br \/>\nBelaustegigoitiaren saiakerek eta eleberriek Amerikako hainbat gai sozial<br \/>\nlantzen dituzte, Mexikon bizi izandako urte luzeak eta kontinente horretan<br \/>\negindako bidaiak islatuz. <i>M\u00e9xico de cerca <\/i>liburuan, mexikarren<br \/>\nbizimoduan eta psikologian herentzia indigenaren presentzia nabarmentzen du,<br \/>\nheriotzaren aurreko estoizismoak markatuta. Espainiatik jasotakotzat jotzen<br \/>\ndituen hainbat errealitate positibo ere nabarmentzen ditu, hala nola<br \/>\nantolaketa, nekazaritzaren eta industriaren norabidea, eta erlijio katolikoa;<br \/>\nbaina, aldi berean, ondare negatiboak ere aitortzen ditu, hala nola garapen<br \/>\nteknologikorik eza eta intrantsigentzia. Mexikarren eta migratzaile<br \/>\nespainiarren arteko bizikidetzari dagokionez, haren diagnostikoa positiboa da,<br \/>\nargudiatuz espainiarra ez dela atzerritarra Mexikon, bere espirituarekin eta<br \/>\nizateko moduarekin bat eginda dagoelako. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Con Sandino en Nicaragua <\/span><\/i><span>liburuan, Belaustegigoitiak Hispanoamerikari buruzko<br \/>\niritziak ematen ditu, bertan naturak sekulako indarra duela eta alderdi magiko<br \/>\neta liluragarriak hartzen dituela azpimarratuz. Esoterikoaren presentzia hori<br \/>\nAugusto Cesar Sandinoren irudiarekin lotzen du. Estatu Batuen okupazioaren<br \/>\naurkako Nikaraguako erresistentziaren buruzagi hori halabeharrak edo<br \/>\nprobidentziak aukeratua izan zela uste zuten bere armadan. Gainera, Estatu<br \/>\nBatuek Hispanoamerikan gauzatzen duen inperialismoa eta esplotazio ekonomikoa<br \/>\nkritikatzen ditu. Baliteke, Belaustegigoitia kausa sandinistak erakarria<br \/>\nsentitzea, izan ere, Euskadik bezala, Nikaraguak ere bere nazio-nortasunaren<br \/>\ndefentsan borrokatu behar baitzuen. Sandinorekin izandako elkarrizketetan, hura<br \/>\nere interesaturik agertzen da Espainiako eskualdeen arteko desberdintasunetan,<br \/>\neta euskaldunen izaera abenturazalea eta nazioartekoa nabarmentzen ditu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azkenik, humanismoa izan zen<br \/>\nBelaustegigoitiaren pentsamendu politiko eta sozialaren beste ardatz<br \/>\nnagusietako bat. <i>Euzkadi en llamas <\/i>liburuan, sinesmen politikoengatik<br \/>\naurrez aurre zeuden pertsonen arteko elkar ulertzearen alde idatzi zuen, baita<br \/>\njatorrizko kristautasunaren maitasun eta karitate balioetara itzultzearen alde<br \/>\nere. Elkarrizketaren eta senidetasun unibertsalaren beharra berriz agertzen<br \/>\ndira geroagoko beste lan batzuetan; besteak beste, <i>La novela de un refugiado<br \/>\n<\/i>(1970) eta <i>La balada de la paz <\/i>(1971). Azken horretan, bakearen<br \/>\naldeko deialdi bat egin zuen bonba atomikoen arriskuaren aurrean, gizakiaren<br \/>\nhobetzeko gaitasunaren ikuspegi baikorra erakutsiz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azken finean,<br \/>\nBelaustegigoitiaren pentsamendua euskal nazionalismo liberal batek<br \/>\n\u2014federalismoa eta nazio txikiz osatutako Europa baten existentzia defendatuz\u2014,<br \/>\nlurra nekazarien onibar txikietan banatzeak, kooperatibismo ekonomikoak eta<br \/>\ngizabanakoen askatasunean eta pertsonen arteko elkar ulertzean oinarritutako<br \/>\nhumanismoak markatua egon zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>XX. mendean euskal kirol-, enpresa- eta kultura-arloan pertsona ospetsu gehien eman dituen familietako batekoa izan zen. Hamabi anai-arreben artean hamargarrena zen, eta horietako hirurekin Athleticen jokatu zuen zenbait denboralditan. Gainera, Belaustegigoitiak bizitza intelektual sendoa izan zuen: Zuzenbidean lizentziatu zen Salamancako Unibertsitatean eta Ekonomia ikasi zuen Londresen; han, El Sol aldizkari madrildarraren berriemaile aritu zen Lehen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[333],"class_list":["post-3661","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>BELAUSTEGIGOITIA LANDALUZE, Ramon (Laudio, Araba, 1891ko urriak 27 - Madril, 1981eko urtarrilak 1). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/belaustegigoitia-landaluze-ramon-645-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"BELAUSTEGIGOITIA LANDALUZE, Ramon (Laudio, Araba, 1891ko urriak 27 - Madril, 1981eko urtarrilak 1). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"XX. mendean euskal kirol-, enpresa- eta kultura-arloan pertsona ospetsu gehien eman dituen familietako batekoa izan zen. Hamabi anai-arreben artean hamargarrena zen, eta horietako hirurekin Athleticen jokatu zuen zenbait denboralditan. Gainera, Belaustegigoitiak bizitza intelektual sendoa izan zuen: Zuzenbidean lizentziatu zen Salamancako Unibertsitatean eta Ekonomia ikasi zuen Londresen; han, El Sol aldizkari madrildarraren berriemaile aritu zen Lehen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/belaustegigoitia-landaluze-ramon-645-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/belaustegigoitia-landaluze-ramon-645-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/belaustegigoitia-landaluze-ramon-645-eu\\\/\",\"name\":\"BELAUSTEGIGOITIA LANDALUZE, Ramon (Laudio, Araba, 1891ko urriak 27 - Madril, 1981eko urtarrilak 1). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:33:10+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/belaustegigoitia-landaluze-ramon-645-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/belaustegigoitia-landaluze-ramon-645-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/belaustegigoitia-landaluze-ramon-645-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"BELAUSTEGIGOITIA LANDALUZE, Ramon (Laudio, Araba, 1891ko urriak 27 &#8211; Madril, 1981eko urtarrilak 1).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"BELAUSTEGIGOITIA LANDALUZE, Ramon (Laudio, Araba, 1891ko urriak 27 - Madril, 1981eko urtarrilak 1). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/belaustegigoitia-landaluze-ramon-645-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"BELAUSTEGIGOITIA LANDALUZE, Ramon (Laudio, Araba, 1891ko urriak 27 - Madril, 1981eko urtarrilak 1). - Iura Vasconiae","og_description":"XX. mendean euskal kirol-, enpresa- eta kultura-arloan pertsona ospetsu gehien eman dituen familietako batekoa izan zen. Hamabi anai-arreben artean hamargarrena zen, eta horietako hirurekin Athleticen jokatu zuen zenbait denboralditan. Gainera, Belaustegigoitiak bizitza intelektual sendoa izan zuen: Zuzenbidean lizentziatu zen Salamancako Unibertsitatean eta Ekonomia ikasi zuen Londresen; han, El Sol aldizkari madrildarraren berriemaile aritu zen Lehen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/belaustegigoitia-landaluze-ramon-645-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/belaustegigoitia-landaluze-ramon-645-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/belaustegigoitia-landaluze-ramon-645-eu\/","name":"BELAUSTEGIGOITIA LANDALUZE, Ramon (Laudio, Araba, 1891ko urriak 27 - Madril, 1981eko urtarrilak 1). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:33:10+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/belaustegigoitia-landaluze-ramon-645-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/belaustegigoitia-landaluze-ramon-645-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/belaustegigoitia-landaluze-ramon-645-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"BELAUSTEGIGOITIA LANDALUZE, Ramon (Laudio, Araba, 1891ko urriak 27 &#8211; Madril, 1981eko urtarrilak 1)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3661","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3661\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3661"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3661"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}