{"id":3659,"date":"2023-02-14T10:32:25","date_gmt":"2023-02-14T09:32:25","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/becerro-bengoa-ricardo-644-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:32:25","modified_gmt":"2023-02-14T09:32:25","slug":"becerro-bengoa-ricardo-644-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/becerro-bengoa-ricardo-644-eu\/","title":{"rendered":"BECERRO BENGOA, Ricardo (Gasteiz, 1845eko otsailak 7 &#8211; Madril, 1902ko otsailak 1)."},"content":{"rendered":"<p><span>Miguel Becerroren (Salamancako<br \/>\nmilitarra, Lehen Karlistaldian Palentziako Erregimentu Probintzialeko<br \/>\ntenienteorde gisa parte hartu zuena) eta Francisca Cayetana Bengoa Ruiz de<br \/>\nAzuaren (sortzez Arabako Aramaio haranekoa) semea izan zen, eta Julian eta Ramonaren<br \/>\nanaia. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jaioterriko Marrazketa Eskolan<br \/>\nhasi zituen ikasketak eta accesit bat lortu zuen Delineazioko ohiko<br \/>\nazterketetan. Horiekin jarraitu eta Arteetako Batxiler titulua lortu zuen<br \/>\nBigarren Hezkuntzako Institutuan, 1863an, bikain kalifikazioarekin eta aparteko<br \/>\nsariarekin, eta Valladolideko Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturaletako<br \/>\nFakultatean (1865-1867) eta Madrileko Unibertsitate Zentraleko Zientzietan<br \/>\namaitu zituen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ikasketak amaitu ostean<br \/>\nGasteizera itzuli zen, Institutuko Zientzietako saileko katedradun laguntzaile<br \/>\ngisa lan egitera; irakaskuntzaz gain, hiriko Ateneo Zientifiko eta Literarioan<br \/>\nhizlari moduan aritu zen eta artikuluak idatzi zituen hainbat aldizkaritan:<br \/>\nbesteak beste, <i>Euskalduna, Irurac-bat, El chaparral <\/i>eta <i>El Porvenir<br \/>\nAlav\u00e9s<\/i>en<i>. <\/i>Azken horretan, 1864tik 1867ra, Gasteizko Cipriano Guinea<br \/>\nUgarteren dendan kokatzen zena, Daniel Ramon de Arrese Duquerekin (1831-1891)<br \/>\nlankidetzan aritu zen Arabako jaien, txangoen, ohituren eta oroitzapenen<br \/>\norri-laurdenak ilustratzen. Daniel hil zenean, Ricardok haren obra bildu eta<br \/>\nbiografia idatzi zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere aktibismo politikoa goiz<br \/>\nazaleratu zen, idazkari aritu baitzen Eibarko Itun Federala (1869ko ekainak 23)<br \/>\ndeituan. Itun hori eusko-nafarerrepublikanismoaren historiako mugarri<br \/>\ngarrantzitsuenetako bat da; izan ere, Alderdi Errepublikano Federalak (1868ko<br \/>\nazaroan sortua) bultzatuta, eta Pi i Margallen pentsamoldearen ildoari<br \/>\njarraiki, lurraldean probintziaz gaindiko erakunde errepublikano bat sortzeko<br \/>\nsaiakera bakanetako bat izan zen. Hain zuzen ere, Pi i Margallek behetik gorako<br \/>\nestatu-antolaketa ulertzen zuen, probintzietatik botere zentralera, \u00abitun<br \/>\nfederalak\u00bb izenekoen bidez. Itun horietan hainbat probintziak bat egingo zuten,<br \/>\nondoren, eskualde-itun horiek guztiak federatu eta botere zentral bat sortzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eibarko Ituna Bilbo, Tolosa,<br \/>\nIrun, Eibar, Iru\u00f1ea, Tutera eta Gasteizko batzordeetatik joandako<br \/>\nerrepublikanoek sinatu (Pedro de la Hidalga, Juan Bautista de la Cuesta, Daniel<br \/>\nRamon Arrese, Ricardo Becerro de Bengoa, Juan Roca, Hilario Martinez, Cayetano Letamendi<br \/>\neta Abelardo Sagarminaga Arabatik; Justo Maria Zavala, Blas Irazueta, Felipe<br \/>\nAriotegui, Manuel Ezcurdia, Vicenta Aguirre, Celestino Echevarria, Inocencio<br \/>\nOrtiz de Zarate eta Jose Cruz Echevarria Gipuzkoatik; Ignacio Aztarain, Antonio<br \/>\nVelasco, Jose Lorente, Felix Utray, Baldomero Navascues, Pedro Fraizu eta<br \/>\nJulian Garay Nafarroatik; eta Cosme Echevarrieta, Horacio Oleaga, Antolin<br \/>\nGogeascoa, Joaquin Mayor, Julian Arzadun eta Jose Ramon Ibaceta Bizkaitik), eta<br \/>\nProbintzia Baskongadoetako autonomia Espainiako gainerako lurraldeetara<br \/>\nhedatzea proposatzen zuen manifestu federalista bat idatzi zuten. Itunaren<br \/>\noinarrietan probintziaz gaindiko euskal erakunde errepublikano bat sortzea<br \/>\nadostu zuten, Batzorde Federala, probintzia bakoitzeko ordezkari batez osatua<br \/>\neta aldian-aldian Eibarren bilduko zena. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>\u00abAskatasunaren aldeko<br \/>\nBoluntarioen Batailoi\u00bbetan ere kapitain gisa parte hartu zuen; herritarren<br \/>\nmilizia horiek erregimen errepublikanoari eusten saiatu ziren 1868ko<br \/>\nIraultzaren hasierako uneetan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ideologiaz errepublikanoa eta<br \/>\nforuzalea, 1868 eta 1869 artean (Seiurteko Demokratikoa) <i>El Mentir\u00f3n <\/i>aldizkari<br \/>\nsatirikoa zuzendu zuen [Euskal Memoria Digitalean ikus daiteke]; aldizkari<br \/>\nliberala eta antikarlista, joera errepublikano eta federalekoa zen, karga<br \/>\nkritiko politiko handia zuen, eta karikatura satirikoak argitaratzen<br \/>\nlehenetakoa. Era berean, besteak beste <i>El Norte <\/i>edota <i>La Reforma <\/i>aldizkarietan<br \/>\nidatzi zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1870ean Palentziara lekualdatu<br \/>\nzen, hango Institutuan oposizio bidez lortutako Fisika eta Kimikako katedra<br \/>\nhartzera, Bizkaiko Gobernu Zibileko Idazkaritzari uko eginez. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Palentzian, 1874an, Isabel<br \/>\nAntolin Antolinekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituzten: Isabel,<br \/>\nMiguel, Maria Jesus, Ricardo eta Gonzalo Becerro de Bengoa Antolin. 1886 arte<br \/>\nbizi izan zen bere bizitza kulturalaren motorra bilakatutako hiri hartan. Bertan,<br \/>\n<i>Aquello <\/i>aldizkaria (1871), <i>El Eco de Palencia <\/i>astekaria (1872)<br \/>\neta <i>Ateneo <\/i>aldizkaria (1877) sortu zituen; eta <i>El Diario Palentino <\/i>(1883),<br \/>\n<i>Revista Castellana <\/i>eta <i>El Trabajo <\/i>zuzendu zituen. Palentzian<br \/>\nbertan idatzi zuen bere obraren zati handi bat, bereziki, <i>El Libro de<br \/>\nPalencia<\/i>, hiriko zaharkinei eta ohiturei buruz lagunekin izandako<br \/>\nelkarrizketa eta konferentzien ohar historikoak azaldu zituen liburua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Dena den, ez zuen galdu<br \/>\nGasteizekiko lotura, bere jarduera konbinatuz eta bi hirien, Gasteizen eta<br \/>\nPalentziaren, aintzatespena jasoaz. Horrela, bere obraren aitormenez,<br \/>\nEuskalerriaren Adiskideen Elkartearen Gasteizko bazkide osoa izan zen, eta<br \/>\nZentro Literario Baskongadoko bazkide sortzailea; 1870ean Gasteizko Arte<br \/>\nEderren Akademiako kide izendatu zuten, 1871n Historiaren Errege Akademiako<br \/>\nurgazle (eta Palentziako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordean sartu<br \/>\nzen), 1876an Valladolideko Arte Ederren Akademiakoa eta Palentziako Ateneoa<br \/>\nsortu zuen (Gasteizkoa eredu hartuta), eta 1879an Palentziako Behatoki<br \/>\nMeteorologikoa sortu zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1875ean, Cirilo Tejerina buru<br \/>\nzuen alderdi errepublikanora batu zen Palentziako beste errepublikano batzuekin<br \/>\nbatera, eta 1881etik aurrera, errepublikanismo federalera batuz. Hor, botereak<br \/>\nprobintzietako aldundietara eta udaletara deszentralizatzeko eredua babestu<br \/>\nzuen Espainiarentzat, euskal Foruak eredu hartuta. Bere politika-lanak bakea,<br \/>\nEstatuaren laikotasuna, sufragio unibertsala eta gizabanakoen eskubideen bermea<br \/>\nizan zituen oinarri. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere aktibismo politikoa eta<br \/>\nheziketa akademikoa uztartuz, 1883an Palentziako Udaleko Gizarte Erreformen<br \/>\nTokiko Batzordeko kide eta Geografia Kolonial eta Merkataritzako Biltzar<br \/>\nEspainiarreko ordezkari izendatu zuten. Hurrengo urtean, 1884an, Gasteizko kronikari<br \/>\nofizial izendatu zuten, eta 1885ean, San Fernandoko Arte Ederren Errege<br \/>\nAkademiako kide urgazle. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Urte horretan bertan (1885),<br \/>\nzinegotzi hautagai aurkeztu zen maiatzeko udal-hauteskundeetarako; bigarren<br \/>\nzinegotzi izan zen hautatua (lehenengotik 2 botora) eta Palentziako Udaleko<br \/>\nerregidore sindiko kargua bete zuen. Karguan denbora gutxi egin arren (1886ko<br \/>\nerdialdera utzi baitzuen, Gorteetarako diputatu hautatua izan zelako<br \/>\nGasteiztik), bere zeregina funtsezkoa izan zen kontsumoko zergak kobratzeko<br \/>\norduan, hiriak Estatuari beretzat eskatzen ziona, eta 1885eko uztailetik<br \/>\nsortutako kolera-izurritearen aurka egindako kudeaketan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1886an, bere jarduera publiko<br \/>\neta profesionala Madrilera bideratu zuen, Gorteetarako diputatu hautatua izan<br \/>\nzelako Gasteizko hautesbarrutitik. Horretarako bere Fisika eta Kimika<br \/>\nkatedraren lekualdatze-lehiaketa eskatu eta lortu zuen Madrilgo San Isidro Institutura;<br \/>\nhango zuzendariorde izan zen 1891n, eta Katedradun Numerarioen Elkartearen<br \/>\nBatzorde Exekutiboko lehendakaria. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Madrilen jarduera politiko eta<br \/>\nintelektual handia egin zuen. Horrela, 1894an, Gobernu funtzioetarako sortutako<br \/>\nBatzordearen hiru partaideetako bat izan zen, Ganbera berria osatzen zen<br \/>\nbitartean. 1896an berriro ere Gorteetarako diputatu aukeratu zuten Gasteiztik,<br \/>\neta kargu politiko horretan jardun zuen 1900 arte. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Diputatu zela, 1897an Madrileko<br \/>\nAteneoaren Zientzien Saileko lehendakari izendatu zuten eta, 1900ean,<br \/>\nErresumako Instrukzio Publiko eta Nekazaritza Kontseiluko kide. 1901eko<br \/>\nhauteskundeetan senatari aukeratua izan zen Arabako Probintziatik, baina handik<br \/>\ngutxira hil zen, berrogeita hamasei urte zituela, 1902an. Cisneros Kardinala<br \/>\nInstitutuko Geografia eta Historiako katedraduna zen orduan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ikuspuntu intelektualetik,<br \/>\nMadrilen zela izendatu zuten Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege<br \/>\nAkademiako eta Espainiako Elkarte Antropologikoko kide numerario; baita Pisu<br \/>\neta Neurrien Batzorde Iraunkorreko eta Aduanen Kidegorako Oposaketetarako Tribunaleko<br \/>\nkide eta Espainiako Nekazaritza Elkarteen Batzarreko lehendakariorde ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jarduera politiko eta akademiko<br \/>\nhoriek guztiak irakaskuntza lanarekin eta kazetaritza bokazioarekin uztartzen<br \/>\njakin zuen; modu horretan, <i>La Naturaleza <\/i>aldizkariaren zuzendari izan<br \/>\nzen, <i>El Solfeo <\/i>eta <i>La Ilustraci\u00f3n Espa\u00f1ola y Americana<\/i>ko<br \/>\nerredaktore eta karikaturista, eta <i>El Imparcial <\/i>eta <i>Bolet\u00edn de la<br \/>\nInstituci\u00f3n Libre de Ense\u00f1anza<\/i>n idazten zuen. Era berean, marrazkilaritzan<br \/>\nere nabarmendu zen, eta <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendeko Arabaren testigantza grafiko ugari utzi<br \/>\nzituen (bere marrazkiak sinatzeko, sarritan erabili zuen R. Bay goitizena. Bere<br \/>\nobra <i>klikaraba <\/i>bideoan (15\u2019 48\u2019\u2019) ikus daiteke, Angel Gondrak<br \/>\naurkeztua). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Autoreek bat egiten dute<br \/>\nRicardo Becerro de Bengoa jakintsua izan zela esaten. Obra oso zabaleko<br \/>\nintelektual polifazetikoa. Carlos Ortiz de Urbinaren esanetan, \u00abBecerro de<br \/>\nBengoak jorratutako gaien aniztasunak inplikazio sakona erakusten du bizitzea<br \/>\negokitu zitzaion garaiko arazoekiko, eta kargu ugari izan zituen, politikoak<br \/>\nnahiz kulturalak eta profesionalak. Literatura asmoko kontakizunez gain (Los<br \/>\nViciosos, Hojas ca\u00eddas, La sima <i>de Urizarra&#8230;<\/i>), bere liburuetan<br \/>\nhezkuntzarekin (<i>La ense\u00f1anza en el siglo <\/i><\/span><i><span>XX<\/span><\/i><span>),<br \/>\nnekazaritzarekin (<i>La crisis econ\u00f3mica y el movimiento proteccionista en el<br \/>\nsiglo <\/i><\/span><i><span>XX<\/span><\/i><span>), meatzaritzarekin (<i>Una Escuela Pr\u00e1ctica de<br \/>\nMiner\u00eda. Barruelo de Santull\u00e1n<\/i>), teknologiarekin (<i>La electricidad<br \/>\nmoderna<\/i>), zientzia orokorrarekin (<i>Las ciencias en 1879 <\/i>eta <i>Las<br \/>\nciencias en 1880 <\/i>\u2014urte horietan zientziak izandako aurrerakada aztertu<br \/>\nzuen, Madrilgo <i>Revista Contempor\u00e1nea <\/i>aldizkariaren 1880ko martxoko eta<br \/>\nazaroko zenbakietan\u2014) eta Historiarekin (<i>El General \u00c1lava: homenaje<br \/>\ntributado a su preclara memoria<\/i>) erlazionatutako gaiei heldu zien. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Horiei gehitu behar zaizkie<br \/>\nmota guztietako ezin konta ahala aldizkari eta argitalpenetan argitaratutako<br \/>\nartikulu-sorta zenbatezina, eta komunikabideetan izandako parte-hartze handia,<br \/>\nbai prentsa-sortzaile gisa, bai zuzendari-eta erredaktore-lanetan\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gizarte-erreformarako bere<br \/>\nxedeak <i>La ense\u00f1anza en el s. <\/i><\/span><i><span>XX <\/span><\/i><span>lanean idatzi zituen; izan ere, Ricardorentzat<br \/>\nhezkuntzak, deszentralizazio administratiboarekin batera, izan behar zuen<br \/>\nerreformismo errepublikanoaren zutabea, Probintzia Baskongadoetako eredu<br \/>\nforalari jarraiki. Gonzalo Capell\u00e1nen esanetan, Ricardo Becerro de<br \/>\nBengoarentzat \u00abEuropako beste herrialde batzuekiko atzeratuta ez geratzeko<br \/>\nirtenbide bakarra herritarren kultura-maila hobetzea zen\u00bb. Horregatik, bere<br \/>\nlanean programa zehatz bat azaldu zuen, eta horren arabera ekin beharko<br \/>\nlitzaiokeen hezkuntza-erreformari. \u00abGizabanako guztiak hezkuntza integral<br \/>\n(fisikoa, intelektuala eta morala), tekniko, onuragarri eta praktikoaren eredu<br \/>\nberriaren arabera hezitakoan soilik ekin dakioke eraldaketa nazionalari\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ideia horietako batzuk 1873an<br \/>\nproiektatu eta 1877an amaitutako <i>El Libro de \u00c1lava <\/i>izeneko Arabari<br \/>\nburuzko bere lan nagusian islatu ziren. Bertan, herrien maila kultural eta<br \/>\nintelektuala handitu beharra defendatu zuen, ondo finkatutako heziketa zabalean<br \/>\noinarrituta; izan ere, \u00abadimenaren borroketan sendotzen dira haren seme-alabak;<br \/>\neta haietan hazten dira, eta haiei zor zaie jada ez izatea ez kastarik, ez<br \/>\nnobleziarik, ez bereizmen eta ohore gehiagorik, gizon ilustratuak<br \/>\nezjakinengandik bereizten dituztenak baino\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Harentzat, edozein<br \/>\nherrialdetako seme-alaba onentzat ez zegoen ikerketa atseginagorik beraien<br \/>\nhistoriarena eta haren gaur egungo balioarena eta esanahiarena baino.<br \/>\n\u00abHistorian gure arbasoak ezagutzen eta miresten ikasten dugu, beraien<br \/>\nlanengatik eta gertaera ospetsuengatik\u2026\u00bb Guztiok herriaren parte gara, eta<br \/>\nhaien ezagutza eskolan, akademietan, ateneoan edo herri-irakurketetan zabaldu<br \/>\nbehar zen. Horregatik, arabar gazteek historiaren eta Foruaren bidez beren<br \/>\nProbintzia gehiago maitatzen ikastea eta haren zoriona eta aurrerabidea lortzea<br \/>\nnahi zuela adierazi zuen: \u00abProbintzia maitatuz aberri osoa maitatzen da;<br \/>\nprobintzia guztien banakako ongizatea erdietsita egingo baita nazioaren<br \/>\nzoriontasuna. Herritarren laneko lankidetzak eta adimenak sostengatu behar du<br \/>\nnazioa, eta ez nazioak haiek, bere dirua limosnatzat emanez. Gure herrialde<br \/>\nbenetan txiro honek adimenarekin eta lanarekin jakin izan du zoriontsu izaten<br \/>\neta nabarmentzen, bere instituzio jakintsuen babesean\u00bb. Horregatik, \u00abgure<br \/>\nnagusien lana jarraitu behar dugu lan eginez, ikasiz eta Foruaren oinarri<br \/>\nherritar eta onuragarriekiko gurtza bizirik eta sendo mantenduz.\u00bb<\/span><\/p>\n<p><span><\/p>\n<p><\/span><span>1995eko martxoan, Palentziako<br \/>\nUdalak plaka bat jarri zuen haren omenez bizi izandako etxean: \u00abIrakaslea,<br \/>\nIdazlea, Politikaria, Akademikoa (eta) Palentziako Ateneoaren Sortzailea\u00bb Gauza<br \/>\nbera egin zuen Madrilgo Udalak bizi izandako eta hildako Huertas kaleko etxean:<br \/>\n\u00abIdazlea, Katedraduna, Akademikoa, Gorteetarako Diputatua Arabatik eta<br \/>\nErresumako Senataria\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Miguel Becerroren (Salamancako militarra, Lehen Karlistaldian Palentziako Erregimentu Probintzialeko tenienteorde gisa parte hartu zuena) eta Francisca Cayetana Bengoa Ruiz de Azuaren (sortzez Arabako Aramaio haranekoa) semea izan zen, eta Julian eta Ramonaren anaia. Jaioterriko Marrazketa Eskolan hasi zituen ikasketak eta accesit bat lortu zuen Delineazioko ohiko azterketetan. Horiekin jarraitu eta Arteetako Batxiler titulua lortu zuen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[333],"class_list":["post-3659","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>BECERRO BENGOA, Ricardo (Gasteiz, 1845eko otsailak 7 - Madril, 1902ko otsailak 1). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/becerro-bengoa-ricardo-644-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"BECERRO BENGOA, Ricardo (Gasteiz, 1845eko otsailak 7 - Madril, 1902ko otsailak 1). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Miguel Becerroren (Salamancako militarra, Lehen Karlistaldian Palentziako Erregimentu Probintzialeko tenienteorde gisa parte hartu zuena) eta Francisca Cayetana Bengoa Ruiz de Azuaren (sortzez Arabako Aramaio haranekoa) semea izan zen, eta Julian eta Ramonaren anaia. Jaioterriko Marrazketa Eskolan hasi zituen ikasketak eta accesit bat lortu zuen Delineazioko ohiko azterketetan. Horiekin jarraitu eta Arteetako Batxiler titulua lortu zuen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/becerro-bengoa-ricardo-644-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/becerro-bengoa-ricardo-644-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/becerro-bengoa-ricardo-644-eu\\\/\",\"name\":\"BECERRO BENGOA, Ricardo (Gasteiz, 1845eko otsailak 7 - Madril, 1902ko otsailak 1). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:32:25+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/becerro-bengoa-ricardo-644-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/becerro-bengoa-ricardo-644-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/becerro-bengoa-ricardo-644-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"BECERRO BENGOA, Ricardo (Gasteiz, 1845eko otsailak 7 &#8211; Madril, 1902ko otsailak 1).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"BECERRO BENGOA, Ricardo (Gasteiz, 1845eko otsailak 7 - Madril, 1902ko otsailak 1). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/becerro-bengoa-ricardo-644-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"BECERRO BENGOA, Ricardo (Gasteiz, 1845eko otsailak 7 - Madril, 1902ko otsailak 1). - Iura Vasconiae","og_description":"Miguel Becerroren (Salamancako militarra, Lehen Karlistaldian Palentziako Erregimentu Probintzialeko tenienteorde gisa parte hartu zuena) eta Francisca Cayetana Bengoa Ruiz de Azuaren (sortzez Arabako Aramaio haranekoa) semea izan zen, eta Julian eta Ramonaren anaia. Jaioterriko Marrazketa Eskolan hasi zituen ikasketak eta accesit bat lortu zuen Delineazioko ohiko azterketetan. Horiekin jarraitu eta Arteetako Batxiler titulua lortu zuen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/becerro-bengoa-ricardo-644-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/becerro-bengoa-ricardo-644-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/becerro-bengoa-ricardo-644-eu\/","name":"BECERRO BENGOA, Ricardo (Gasteiz, 1845eko otsailak 7 - Madril, 1902ko otsailak 1). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:32:25+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/becerro-bengoa-ricardo-644-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/becerro-bengoa-ricardo-644-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/becerro-bengoa-ricardo-644-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"BECERRO BENGOA, Ricardo (Gasteiz, 1845eko otsailak 7 &#8211; Madril, 1902ko otsailak 1)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3659","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3659\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3659"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3659"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}