{"id":3657,"date":"2023-02-14T10:31:20","date_gmt":"2023-02-14T09:31:20","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/baraibar-zumarraga-federico-643-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:31:20","modified_gmt":"2023-02-14T09:31:20","slug":"baraibar-zumarraga-federico-643-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/baraibar-zumarraga-federico-643-eu\/","title":{"rendered":"BARAIBAR ZUMARRAGA, Federico (Gasteiz, 1851 &#8211; Gasteiz, 1918ko otsailak 25)."},"content":{"rendered":"<p><span>Federico Baraibar Gasteizen<br \/>\njaio zen 1851n, Zuzenbidean lizentziatu eta doktoratu zen Zaragozako<br \/>\nUnibertsitatean, eta ondoren Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen bere<br \/>\njaioterriko Unibertsitate Librean. Hemeretzi urterekin lehenengo hitzaldia, <i>Estado<br \/>\nde Espa\u00f1a bajo la dominaci\u00f3n romana <\/i>(Espainiaren egoera Erromaren<br \/>\nmenderaldian) izenekoa, eman zuen Gasteizko Ateneoan eta erakunde horretako<br \/>\nLetretako Sailaren idazkari hautatu zuten. Baraibar aipatu arabar<br \/>\nUnibertsitateko behin-behineko irakasle izan zen 1871z geroztik eta bost urte<br \/>\nberanduago, oposizio bidez Gasteizko Institutuko Latineko Katedra lortu zuen;<br \/>\nhorrez gain, frantses-ikastaroak ere eman zituen musu-truk, hizkuntza horren<br \/>\nikasketa desagertu ez zedin hirian. <i>Jove Catalunya<\/i>ko kide urgazlea,<br \/>\nAteneoko lehendakari posiziotik <i>Renaxensa<\/i>rekin (berpizkunde<br \/>\nkataluniarraren argitalpen-organoa) lankidetzan aritu zen 1875az geroztik, eta<br \/>\ninoiz ez zuen harekin harremana galdu. Federico, ideologiaz<br \/>\nmonarkiko-kontserbadorea, Gasteizko alkate izan zen aldi batez (1897-1903) eta<br \/>\nArabako Aldundiko lehendakari aukeratu zuten (1909-1913); hori guztia,<br \/>\npedagogia- eta ikerketa-lanak ahaztu gabe. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ikerketa ugariren egilea,<br \/>\nizaera zientifiko, dibulgatzaile eta kazetaritzako hainbat gaitako lan asko<br \/>\nargitaratu zituen gasteiztarrak. Bere lehenengo jarduera arkeologikoak<br \/>\nArrizalako trikuharrira zuzendu ziren eta, ondoren, Arabako trikuharrien<br \/>\nfenomenora. 1911n Arabako lehenengo Museo Arkeologikoa sortu zuen Gasteizko<br \/>\nInstitutu Probintzial eta Teknikoaren lokaletan, eta museoaren funtsak biltzen<br \/>\nzituen gidaliburu bat idatzi zuen. Bi urte geroago, ondare arkeologikoa<br \/>\nbabesteko bere asmo irmoen testuinguruan, Arrizalako trikuharria erosi eta<br \/>\nArabako Aldundiari oparitu zion, horrela, Manuel Anton antropologoak hura<br \/>\ndesmuntatu eta Madrilera eramatea galarazteko. 1883an, Federico Baraibar<br \/>\nHistoriaren Akademiako kide izatera pasa zen eta Iru\u00f1a-Veleiako hondakinei<br \/>\nburuzko hitzaldia eman zuen. Urte berean, <i>\u00c1lava durante el Imperio Romano <\/i>izeneko<br \/>\nliburua idazten hasi zen; ez zen argitaratu, baina ordutik aurrera eta 1914a<br \/>\narte hainbat artikulu idatzi zituen Arabako, Trebi\u00f1uko Konderriko eta<br \/>\ninguruetako erromatar garaiko aurkikuntza epigrafikoei buruz berri emanez.<br \/>\nBaraibarrek harreman estua izan zuen Emil H\u00fcbner ikerlariarekin; alemaniarra <i>Corpus<br \/>\nInscriptionum Latinarum <\/i>delakoaren Hispaniako gehigarri epigrafikoa egiten<br \/>\nari zen buru-belarri eta, prozesu horretan, Gasteizko adituak Arabako<br \/>\nprobintziari buruz gehitutako ezagutzak oso lagungarri izan ziren. Hein batean,<br \/>\nbere inplikazio handiagatik, 1901ean Berlin eta Erromako Institutu Arkeologiko<br \/>\nInperial Alemaniarraren iberiar penintsulako hamazazpi korrespontsaletako bat<br \/>\nizendatu zuten Baraibar; besteak beste, Fita eta Saavedra goren mailako<br \/>\nespezialistekin batera. Gerora, Araban kontserbatutako arte erromanikoari<br \/>\nburuzko ikerketa garrantzitsuak egin zituen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azkenik, azpimarratu behar dugu<br \/>\nFederico Baraibarrek hamar hizkuntza menderatzen zituela, eta obra klasiko eta<br \/>\nmodernoak gaztelerara itzuli zituela; besteak beste, Aristofanesen Komedien<br \/>\naukeraketa bat eta Homeroren <i>Odisea <\/i>1874an. Bizitzan zehar hainbat lan<br \/>\nargitaratu zituen <i>Diccionario de la Real Academia Espa\u00f1ola<\/i>n sartuta ez<br \/>\nzeuden Arabako hitzen berezitasunak aztertuz, eta batzuetan hainbat termino<br \/>\nherrikoiren jatorri euskaldunak azalduz. Arlo horretako bere ekarpen<br \/>\nfilologikoak zirela eta, 1915ean Euskal Toponimia Batzordeko kide izatera<br \/>\niritsi zen. Era berean, Julio Urkixok zuzendutako <i>Revista Internacional de<br \/>\nEstudios Vascos <\/i>(RIEV) aldizkariaren lankide saiatua izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1928an, jakintsu gasteiztarra<br \/>\nhil eta hamar urtera, Eusko Ikaskuntzako Arabako ordezkaritzak probintziako<br \/>\neuskaltzaleak elkartu zituen, arabarren egunerokotasuneko euskal ezaugarriak<br \/>\nbabesteko asmoa zuen ekimen bat hasteko. Helburu hori betetzeko sortutako<br \/>\ntaldeari \u00abBaraibar taldea\u00bb izena jarri zioten, arabar aditu haren ohorez eta oroimenez.<br \/>\nEra berean, gaur egun Gasteizko kale batek eta Bigarren Hezkuntzako Institutu<br \/>\nbatek Federico Baraibarren izena daramate. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Federico Baraibar Gasteizen jaio zen 1851n, Zuzenbidean lizentziatu eta doktoratu zen Zaragozako Unibertsitatean, eta ondoren Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen bere jaioterriko Unibertsitate Librean. Hemeretzi urterekin lehenengo hitzaldia, Estado de Espa\u00f1a bajo la dominaci\u00f3n romana (Espainiaren egoera Erromaren menderaldian) izenekoa, eman zuen Gasteizko Ateneoan eta erakunde horretako Letretako Sailaren idazkari hautatu zuten. Baraibar aipatu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[333],"class_list":["post-3657","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>BARAIBAR ZUMARRAGA, Federico (Gasteiz, 1851 - Gasteiz, 1918ko otsailak 25). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/baraibar-zumarraga-federico-643-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"BARAIBAR ZUMARRAGA, Federico (Gasteiz, 1851 - Gasteiz, 1918ko otsailak 25). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Federico Baraibar Gasteizen jaio zen 1851n, Zuzenbidean lizentziatu eta doktoratu zen Zaragozako Unibertsitatean, eta ondoren Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen bere jaioterriko Unibertsitate Librean. Hemeretzi urterekin lehenengo hitzaldia, Estado de Espa\u00f1a bajo la dominaci\u00f3n romana (Espainiaren egoera Erromaren menderaldian) izenekoa, eman zuen Gasteizko Ateneoan eta erakunde horretako Letretako Sailaren idazkari hautatu zuten. Baraibar aipatu [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/baraibar-zumarraga-federico-643-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"2 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/baraibar-zumarraga-federico-643-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/baraibar-zumarraga-federico-643-eu\\\/\",\"name\":\"BARAIBAR ZUMARRAGA, Federico (Gasteiz, 1851 - Gasteiz, 1918ko otsailak 25). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:31:20+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/baraibar-zumarraga-federico-643-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/baraibar-zumarraga-federico-643-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/baraibar-zumarraga-federico-643-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"BARAIBAR ZUMARRAGA, Federico (Gasteiz, 1851 &#8211; Gasteiz, 1918ko otsailak 25).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"BARAIBAR ZUMARRAGA, Federico (Gasteiz, 1851 - Gasteiz, 1918ko otsailak 25). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/baraibar-zumarraga-federico-643-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"BARAIBAR ZUMARRAGA, Federico (Gasteiz, 1851 - Gasteiz, 1918ko otsailak 25). - Iura Vasconiae","og_description":"Federico Baraibar Gasteizen jaio zen 1851n, Zuzenbidean lizentziatu eta doktoratu zen Zaragozako Unibertsitatean, eta ondoren Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen bere jaioterriko Unibertsitate Librean. Hemeretzi urterekin lehenengo hitzaldia, Estado de Espa\u00f1a bajo la dominaci\u00f3n romana (Espainiaren egoera Erromaren menderaldian) izenekoa, eman zuen Gasteizko Ateneoan eta erakunde horretako Letretako Sailaren idazkari hautatu zuten. Baraibar aipatu [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/baraibar-zumarraga-federico-643-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"2 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/baraibar-zumarraga-federico-643-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/baraibar-zumarraga-federico-643-eu\/","name":"BARAIBAR ZUMARRAGA, Federico (Gasteiz, 1851 - Gasteiz, 1918ko otsailak 25). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:31:20+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/baraibar-zumarraga-federico-643-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/baraibar-zumarraga-federico-643-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/baraibar-zumarraga-federico-643-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"BARAIBAR ZUMARRAGA, Federico (Gasteiz, 1851 &#8211; Gasteiz, 1918ko otsailak 25)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3657","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3657\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3657"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3657"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}