{"id":3653,"date":"2023-02-14T10:29:57","date_gmt":"2023-02-14T09:29:57","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/apraiz-saenz-del-burgo-julian-641-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:29:57","modified_gmt":"2023-02-14T09:29:57","slug":"apraiz-saenz-del-burgo-julian-641-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/apraiz-saenz-del-burgo-julian-641-eu\/","title":{"rendered":"APRAIZ SAENZ DEL BURGO, Julian (Gasteiz, 1848ko azaroak 2 &#8211; Madril, 1910eko martxoak 20)."},"content":{"rendered":"<p><span>Reboredo (2012) izan da Apraiz<br \/>\npertsona eta haren lan historiko eta literarioa hobekien zirriborratu duena.<br \/>\nGasteizko familia aberats batean jaio zen. Amak, Rosario Saenz del Burgok<br \/>\n(1874ko ekainaren 11n hila), amaren aldeko aitona Julian Saenz del Burgoren<br \/>\n(Gasteiz, 1792-1855) etxean izan zuen umea. Julianek lau anai-arreba izan<br \/>\nzituen, eta horietako hiruk biziraun zuten: Guadalupe, Ramon (1845ean jaiotako<br \/>\nmedikua) eta Odon (1851n jaiotako merkataria, Filosofia eta Letretan doktorea,<br \/>\n1883an eta 1894an Gasteizko alkate izana). Lehenengo ikasketak zenbait eskola<br \/>\npribatutan egin zituen Julianek bederatzi urte arte (sei urterekin Pedro<br \/>\nGonzalez de Mendozaren udal-eskolan, Landatxon), eta 1859ko irailean, Gasteizko<br \/>\nInstitutu Orokor eta Teknikoari atxikitako Barneko Ikasleen Kolegioan sartu<br \/>\nzen. Bost urte geroago, 1864ko uztailaren 19an, Arteetako batxiler titulua<br \/>\nlortu zuen, aparteko sariarekin, Institutu Orokor horretan. Aldi batez kanpoan<br \/>\negon zen (1861eko abendua), izan ere, Artilleriako Akademian ikasi nahi izan<br \/>\nzuen, baina Madrilen izandako istripu batek Segoviarako bidaia eragotzi zion<br \/>\neta sekuelak utzi zizkion aurpegian, sudurrean eta goiko ezpainean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1865 eta 1869 artean egin<br \/>\nzituen unibertsitateko ikasketak. 1865 eta 1866 artean Valladoliden ikasi zuen<br \/>\neta Batxiler titulua lortu zuen hiri horretako Unibertsitateko Filosofia eta<br \/>\nLetren fakultatean 1866ko ekainaren 19an. Madrileko Unibertsitate Zentralean<br \/>\njarraitu zituen ikasketak, 1867-1869 artean, eta bitartean bidaiak egin zituen;<br \/>\nhala nola Iru\u00f1ea, Zaragoza, Logro\u00f1o, Bilbo eta Bermeo ezagutzeko. 1869an,<br \/>\naipatu Unibertsitate Zentralean, Filosofia eta Letretan lizentziatu eta<br \/>\ndoktoratu zen, eta urte bereko irailean lanerako hartu zuten Gasteizko<br \/>\nUnibertsitate Literarioko Greziera eta Literatura Klasikoko titular gisa;<br \/>\nunibertsitate hori berriki sortua zuen Udalak, 1869ko Konstituzioaren eta<br \/>\nirakaskuntza-askatasunaren babesean. 1873ko urriaren 1ean ixtea erabaki zenean,<br \/>\nJulianek dekano kargua zuen bertan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1869 eta 1877 artean, asaldura<br \/>\npolitiko handiko eta Hirugarren Karlistaldiaren garaia, lan-egonkortasuna<br \/>\nbilatu zuen hainbat oposizioren bidez, aipatu Unibertsitate Literarioko giro<br \/>\nnahiko krausistan intelektualki nabarmentzen hastearekin batera. Apraiz \u00abIparraldeko<br \/>\nAtenas\u00bb gisa ezagutuko zenaren dinamizazio kulturalaren arduradunetako bat izan<br \/>\nzen. \u00ab73ko Solasaldia\u00bb izenekoaren partaidea, 1873ko martxoaren 1ean Gasteizen<br \/>\nsortutako Cervantestar Akademia Espainiarraren sustatzaileetako bat izan zen;<br \/>\nhorko lehenengo zuzendaria izan zen, Fermin Herran idazkari zuela, eta<br \/>\nlehenengo hitzaldia bota zuen: \u00abLa fuerza de la sangre\u00bb (Odolaren indarra). Era<br \/>\nberean, Gasteizko Zientzia, Literatura eta Arte Ateneoaren sustatzaile<br \/>\nirmoenetakoa izan zen; horko idazkaria izan zen 1870ean, liburuzaina 1871-1873<br \/>\neta 1881-1885 artean, lehendakariordea 1879an eta lehendakaria 1877, 1890 eta<br \/>\n1891n. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1871 garrantzi handikoa urtea<br \/>\nizan zen Julian Apraizentzat; izan ere, 23 urte zituela, 14 urteko neska gazte<br \/>\numezurtz bat ezagutu zuen (Elvira Arias y la Llave, aitona Agustin de la<br \/>\nLlaverekin Gasteizen bizi zena) eta harekin ezkondu zen. Senar-emazteak beti<br \/>\noso bat eginda egon ziren eta bederatzi seme-alaba izan zituzten; horietatik<br \/>\nlau Julian baino luzeago bizi izan ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eztei-bidaian Donostia, Bordele<br \/>\neta Biarritzen izan ostean, irakasle gaztearen bizimodua Unibertsitate<br \/>\nLiterarioko eskolen eta Gasteizko Ateneoko parte-hartzearen artean igaro zen.<br \/>\n1866an sortu zenetik bazkide osoa izan zuen kultura-elkarte horretako bere<br \/>\njarduerek denbora asko hartzen zioten; izan ere, kultura aldetik hizlari gisa<br \/>\nparte hartzeaz gain, bere gain hartu zituelako aipatu zuzendaritza-eginkizunak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gasteizko Unibertsitatea bertan<br \/>\nbehera uztean eta Karlistaldia gogortzean, Apraiz Valladolidera joan zen<br \/>\nfamiliarekin urte eta erdiz (1874-1875); han, nahiz eta lagunartekoak izan,<br \/>\nsenar-emazteek bizimodu oso erretiratua izan zuten, ikasle, oposiziogile eta<br \/>\nfamiliako aita izateak eta une hartako egoera politikoak baldintzatuta.<br \/>\ngaztelar hiriburutik, sarritan bidaiatu zuen Madrilera institutu-katedretako<br \/>\noposizioak egitera eta garai hartako jauntxoen Espainian gomendioak bilatzera;<br \/>\nhan, ordurako ezaguna zen Gasteizko Unibertsitate Literarioan, Cervantestar<br \/>\nAkademia Espainiarrean eta Ateneoan egindako lanagatik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Porrot batzuen ostean, azkenik,<br \/>\n1877ko urriaren 25ean, jabetu zen Literatura Arauak eta Konposizioa, Erretorika<br \/>\neta Poetika eta Literaturaren Historia katedraz Gasteizko Institutu Orokor eta<br \/>\nTeknikoan; ikastetxe horretan irakasle izan zen 30 urtez, 1907ko martxoaren 14a<br \/>\narte. Oposizio-prozesu luze horren alderdi on bat izan zen harremanak, batzuk<br \/>\nbesteak baino sakonagoak, egin zituela; besteak beste, Francisco Giner de los<br \/>\nRios, Torenoko kondea (Instrukzio Publikoko ministroa), Ramon de Campoamor, M.<br \/>\nMenendez Pelayo (haren etxean ostatuz egon zen inoiz), Benito Perez Gald\u00f3s,<br \/>\nEmilio Castelar eta Eduardo Datorekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gasteizko institutuan<br \/>\nkatedradun izandako aldi luze hartan (1877-1907), Julian heldutasun politiko<br \/>\neta soziokulturalera iritsi zen eta bere literatura- eta ikertzaile-jarduerako<br \/>\nfuntsezkoena gauzatu zuen. Ahaleginen saria jasotzeko garaia izan zen; izan ere,<br \/>\napur bat beranduago, 1878ko irailean, Zuzenbide zibil eta kanonikoan<br \/>\nlizentziatu zen Valladolideko Unibertsitatean. 1886ko urtarrilean Soriako beste<br \/>\nplaza batengatik aldatu zuen bere lanpostua, baina ez zen haren jabe egin,<br \/>\nBizkaiko Institutuko beste bategatik lehiatu baitzuen Bilbon; baina 1887ko<br \/>\notsailean Gasteizko Institutura itzuli zen. 1898ko apirilean ikastetxe<br \/>\nhorretako zuzendari izendatu zuten; Emilio Castelarrek eta Praxedes Mateo<br \/>\nSagasta nazioko presidenteak zoriondu zuten, eta kargu horretan iraun zuen 1907<br \/>\narte. Madrilera joan zen orduan. Alderdi errepublikanoko militantea izan arren,<br \/>\nCastelar buru zuen alde moderatuan, bere bizitza publiko eta politikoa murritza<br \/>\nizan zen. Behin soilik hartu zuen arduradun kargu bat, Gasteizko Udaleko zinegotzi,<br \/>\n1885eko maiatza eta 1886ko uztaila bitartean, alkatea zen bere anaia Odonen<br \/>\neskariz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>C\u00edrculo Vitoriano eta<br \/>\nL\u2019Alliance Fran\u00e7aise-ko lehendakaria, Soci\u00e9t\u00e9 de Correspondance Hispanique \u00e0<br \/>\nBordeaux-eko kide urgazlea eta Parisko Felibritge Akdemiako ohorezko bazkidea;<br \/>\nartikulugile gisa parte hartu zuen hainbat aldizkaritan, besteak beste, <i>Euskal-Erria,<br \/>\nRevista de las Provincias E\u00faskaras, Revista de las Provincias, El Ateneo <\/i>eta<br \/>\n<i>Revista Contempor\u00e1nea, <\/i>eta prentsan, hala nola, <i>La Ilustraci\u00f3n de<br \/>\n\u00c1lava, La Concordia, La Libertad, La Baskonia <\/i>eta <i>El Anunciador<br \/>\nVitoriano<\/i>. Hain zuzen ere, azken horretako zuzendari izan zen 1881eko<br \/>\napiriletik 1882ko apirilera. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1880ko ekainaren 28an San<br \/>\nFernandoko Arte Ederren Errege Akademiako kide urgazle izendatu zuten, eta<br \/>\n1881eko abuztuan Arabako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzorde<br \/>\nProbintzialeko partaide izatera pasatu zen; horren harira, 1890ean, Juan<br \/>\nVilanova katedradun eta geologoak eskatuta, Araban aurkitutako historiaurreko<br \/>\naztarnategi guztien berrikuste sistematikoa hasi zuen. Hurrengo hamarkadako<br \/>\nudako oporretan, Julian Apraizek indusketak egin zituen trikuharri askotan,<br \/>\nberak finantzatuta eta irakaskuntza-jarduerarekin batera. Arabako trikuharri<br \/>\nugariak historiaurrekotzat katalogatzeak, Vilanovari jarraiki, aztarna<br \/>\narkeologiko horiek zelten presentziarekin eta haiek iberiar-euskaldunekin<br \/>\nizandako borrokekin erlazionatzen zituen diskurtso tradizionalaren gainbehera<br \/>\nekarri zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina literatura klasikoaren<br \/>\neta, batez ere, Cervantesi buruzko azterketengatik jaso zituen Julian Apraizek<br \/>\naintzatespen handienak. Mundu klasikoari buruz egin zuen lizentzia-tesia<br \/>\n(\u00abElocuencia latina: Cicer\u00f3n. Paralelo entre Cicer\u00f3n y Dem\u00f3stenes\u00bb) eta doktoretza-tesia<br \/>\n(\u00abEstudio anal\u00edtico y cr\u00edtico de los tres historiadores griegos Herodoto,<br \/>\nTuc\u00eddides y Jenofonte. Y su comparaci\u00f3n con los tres latinos C\u00e9sar, Salustio y<br \/>\nTito Livio\u00bb). Geroago, epaile izan zen grezieraren katedra-oposizioetan eta<br \/>\n\u00abApuntes para la historia de los Estudios Hel\u00e9nicos en Espa\u00f1a\u00bb, \u00abGram\u00e1tica<br \/>\nlatina relacionada con el griego\u00bb, \u00ab Comparaciones entre las lenguas latina y<br \/>\ngriega\u00bb\u00bb eta \u00abSan Isidoro de Sevilla y la ciencia isidoriana\u00bb izeneko<br \/>\nhitzaldiak eman zituen edo horiei buruz idatzi zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere garaikideek cervantista<br \/>\nbikaintzat hartzen zuten Apraiz, zeina Euskal Herriarekiko harremanetan aztertu<br \/>\nzuen batez ere; besteak beste, <i>Cervantes Vasc\u00f3filo o sea Cervantes vindicado<br \/>\nde su supuesto antivizcainismo <\/i>liburuan. 1898an Charro-Hidalgo lehiaketaren<br \/>\nsaria, Madrilgo Ateneoak <i>Novelas Ejemplares<\/i>i buruz antolatua, partekatu<br \/>\nzuen Francisco A. de Icaza idazle mexikarrarekin. 1905ean, Espainiako Errege<br \/>\nAkademiak aurreko urtean <i>On Kixote<\/i>ren hirugarren mendeurrena ospatzeko<br \/>\nemandako saria jaso zuen, eta Alcal\u00e1 de Henares-en egindako ospakizun<br \/>\nseinalatuenera gonbidatua izan zen, Jose Echegaray, Marcelino Menendez Pelayo<br \/>\neta Benito Perez Galdosen mailako adituekin batera. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ia bizitza osoa Gasteizen eman<br \/>\nzuen, hango erreferentzia kulturala eta Ateneoko buru nabarmena izan zelarik;<br \/>\nEuskadirekin erlazionatutako gai askori buruz idatzi zituen, arestian<br \/>\naipatutako aldizkari euskaltzaleetan argitaratuta. Aipa ditzagun lan batzuk.<br \/>\n\u00abAlgunas consideraciones acerca de la moral en el teatro de Samaniego\u00bb eta<br \/>\n\u00abElogio f\u00fanebre en honor de Antonio Trueba\u00bb hitzaldiak, besteak beste. <i>Ligeras<br \/>\nobservaciones acerca de las cerem\u00f3nias f\u00fanebres en algunos pueblos de la<br \/>\nantig\u00fcedad <\/i>(1888) bezalako opuskuluak. Artikuluak ere bai \u00abLas fiestas de<br \/>\nSan Ignacio de Loyola en 1881 en Azpeitia\u00bb, \u00abLos provenzales y los vascos en<br \/>\nPar\u00eds\u00bb, \u00abCervantes Vasc\u00f3filo\u00bb, \u00abJ\u00e1uregui era guipuzcoano\u00bb, \u00abLos d\u00f3lmenes<br \/>\nalaveses\u00bb, \u00abExplicaciones prehist\u00f3ricas en \u00c1lava\u00bb, \u00abUn op\u00fasculo completamente<br \/>\ndesconocido de nuestro insigne Samaniego\u00bb, \u00abIriarte y Samaniego\u00bb, \u00abLos<br \/>\nbascongados en el tercer centenario de <i>El Quijote<\/i>\u00bb, \u00abDon Quijote ha<br \/>\nhablado ya en bascuence\u00bb, \u00abConferencia sobre la protohistoria alavesa y muy<br \/>\nprincipalmente sobre los d\u00f3lmenes de esta provincia\u00bb eta \u00abUn escultor vitoriano<br \/>\ndel siglo <\/span><span>XVI (Pedro de Isunza)\u00bb<\/span><span>, besteak beste. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1903az geroztik, Julian Apraiz<br \/>\nsukar-lo larriak izan zituen, azkenean neurastenia eta maskuriko eta urdaileko<br \/>\nmina eragin zizkiotenak. 1907ko martxoan Madrilera lekualdatu zen San Isidro<br \/>\nInstitutuko Erretorika eta Literatura Arauak izeneko katedraz jabetzera; hiri<br \/>\nhorretan hil zen 1910eko martxoaren 20an, eta Gasteizera eraman zuten<br \/>\nlurperatzera. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Laburbilduz, Apraiz, pertsona<br \/>\noso jantzia eta pedagogo bikaina, cervantista gailena eta erudizioz beteriko<br \/>\nhitzaldien eta artikulu, liburuxka eta liburu dokumentatuen egilea izan zen;<br \/>\nhoriek ospe handia eman zioten eta, besteak beste, Menendez Pelayoren mailako<br \/>\ngizonen laudorioak jaso zituen. Ez zekien euskaraz eta ez zuen ezer argitaratu<br \/>\nhizkuntza horretan, baina langile intelektual nekaezina izan zen, Araban itzal<br \/>\noso handikoa eta Madrilen begirunea zuena (San Isidro Institutu entzutetsuko<br \/>\nkatedradun izanez amaitu zuen curriculum administratiboa), baina ez zen izan<br \/>\ngoraldian zegoen euskal foruzaletasun-abertzaletasuneko partaide. Bere<br \/>\ninteresak kultura arlokoak gehiago izan ziren politikoak baino, eta hori<br \/>\nerakusten dute Gasteizko Institutuaren eta Ateneoaren buruan egindako lanak,<br \/>\neta euskal gaiei buruz egindako mintzaldi eta artikulu ugariek. Ezin zuen<br \/>\nbestela izan krausismoan hezitako eta pentsamolde horretako jakintsu espainiar<br \/>\nonenekin (bere lagun Emilio Castelarren errepublikanismo moderatuari lotuak asko)<br \/>\nerlazionatutako gizonak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Reboredo (2012) izan da Apraiz pertsona eta haren lan historiko eta literarioa hobekien zirriborratu duena. Gasteizko familia aberats batean jaio zen. Amak, Rosario Saenz del Burgok (1874ko ekainaren 11n hila), amaren aldeko aitona Julian Saenz del Burgoren (Gasteiz, 1792-1855) etxean izan zuen umea. Julianek lau anai-arreba izan zituen, eta horietako hiruk biziraun zuten: Guadalupe, Ramon [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[333],"class_list":["post-3653","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>APRAIZ SAENZ DEL BURGO, Julian (Gasteiz, 1848ko azaroak 2 - Madril, 1910eko martxoak 20). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/apraiz-saenz-del-burgo-julian-641-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"APRAIZ SAENZ DEL BURGO, Julian (Gasteiz, 1848ko azaroak 2 - Madril, 1910eko martxoak 20). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Reboredo (2012) izan da Apraiz pertsona eta haren lan historiko eta literarioa hobekien zirriborratu duena. Gasteizko familia aberats batean jaio zen. Amak, Rosario Saenz del Burgok (1874ko ekainaren 11n hila), amaren aldeko aitona Julian Saenz del Burgoren (Gasteiz, 1792-1855) etxean izan zuen umea. Julianek lau anai-arreba izan zituen, eta horietako hiruk biziraun zuten: Guadalupe, Ramon [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/apraiz-saenz-del-burgo-julian-641-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/apraiz-saenz-del-burgo-julian-641-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/apraiz-saenz-del-burgo-julian-641-eu\\\/\",\"name\":\"APRAIZ SAENZ DEL BURGO, Julian (Gasteiz, 1848ko azaroak 2 - Madril, 1910eko martxoak 20). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:29:57+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/apraiz-saenz-del-burgo-julian-641-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/apraiz-saenz-del-burgo-julian-641-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/apraiz-saenz-del-burgo-julian-641-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"APRAIZ SAENZ DEL BURGO, Julian (Gasteiz, 1848ko azaroak 2 &#8211; Madril, 1910eko martxoak 20).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"APRAIZ SAENZ DEL BURGO, Julian (Gasteiz, 1848ko azaroak 2 - Madril, 1910eko martxoak 20). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/apraiz-saenz-del-burgo-julian-641-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"APRAIZ SAENZ DEL BURGO, Julian (Gasteiz, 1848ko azaroak 2 - Madril, 1910eko martxoak 20). - Iura Vasconiae","og_description":"Reboredo (2012) izan da Apraiz pertsona eta haren lan historiko eta literarioa hobekien zirriborratu duena. Gasteizko familia aberats batean jaio zen. Amak, Rosario Saenz del Burgok (1874ko ekainaren 11n hila), amaren aldeko aitona Julian Saenz del Burgoren (Gasteiz, 1792-1855) etxean izan zuen umea. Julianek lau anai-arreba izan zituen, eta horietako hiruk biziraun zuten: Guadalupe, Ramon [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/apraiz-saenz-del-burgo-julian-641-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/apraiz-saenz-del-burgo-julian-641-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/apraiz-saenz-del-burgo-julian-641-eu\/","name":"APRAIZ SAENZ DEL BURGO, Julian (Gasteiz, 1848ko azaroak 2 - Madril, 1910eko martxoak 20). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:29:57+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/apraiz-saenz-del-burgo-julian-641-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/apraiz-saenz-del-burgo-julian-641-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/apraiz-saenz-del-burgo-julian-641-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"APRAIZ SAENZ DEL BURGO, Julian (Gasteiz, 1848ko azaroak 2 &#8211; Madril, 1910eko martxoak 20)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3653","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3653\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3653"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3653"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}