{"id":3651,"date":"2023-02-14T10:28:58","date_gmt":"2023-02-14T09:28:58","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/apraiz-buesa-odon-640-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:28:58","modified_gmt":"2023-02-14T09:28:58","slug":"apraiz-buesa-odon-640-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/apraiz-buesa-odon-640-eu\/","title":{"rendered":"APRAIZ BUESA, Odon (goitizenak: Olarizu, P. de Araizondo, Argitza, Olari eta Ziarpa). (Gasteiz, 1896ko martxoak 5 &#8211; Gasteiz, 1984ko irailak 12)."},"content":{"rendered":"<p><span>Hainbat arlotan intelektual<br \/>\nugari eman dituen Gasteizko familia batekoa zen. Aita, Fermin Odon Apraiz Saenz<br \/>\ndel Burgo, ideologiaz liberal foruzalea, hiriko alkate izan zen, Filosofian<br \/>\ndoktorea, Ateneoko lehendakaria eta <i>El Anunciador Vitoriano <\/i>aldizkariko<br \/>\narduraduna izateaz gain. Anaiei dagokionez, Angel unibertsitateko katedraduna,<br \/>\nhistorialaria eta Eusko Ikaskuntzako idazkaria izan zen; Emilio, arkitektoa,<br \/>\nidazlea eta <i>Manuel Iradier <\/i>txangozale taldearen sortzailea; Ricardo,<br \/>\nNumantziako museoaren arduraduna eta Luis, medikua. Osaba Julian Gasteizko<br \/>\nInstitutuaren zuzendaria eta cervantista bikaina eta osaba Ramon, medikua, <i>Revista<br \/>\nde Medicina de \u00c1lava <\/i>aldizkariaren sortzailea. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Dirudienez, Bermeora egindako<br \/>\nbidaia batean (aitaren aldeko aitona, Saturnino Apraiz, jaiotzez herri<br \/>\nhorretakoa zuen) izan zuen euskararekin lehenengo kontaktua. Hamaika urte<br \/>\nzituen eta euskara bere kasa ikasten hasi zen. Gero Salamancan jarraitu zuen ikasten.<br \/>\nGarai hartan nahiko ohikoa zen Bizkai, Gipuzkoa eta Araba iparraldeko gazte<br \/>\neuskaldun elebakarrak Gasteizera gaztelania ikastera joatea. Odonek<br \/>\nalderantzizko bidea egin zuen, eta 1913ko udan Aramaioko baserri batera joan<br \/>\nzen euskara ikastera. 1919an Euskaltzaindiko urgazle izendatu zuten eta 1968an<br \/>\nohorezko euskaltzain. 1920an Euskaltzaindiko toponimia batzordeko kide izendatu<br \/>\nzuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Filosofia eta Letretako<br \/>\nikasketak Salamancan hasi zituen 1912an, bere anaia Angel katedraduna zen<br \/>\nunibertsitatean. Ondoren, Deustun (1914) jarraitu zituen ikasketa horiek eta<br \/>\nMadrileko Zentralean amaitu zituen 1917an. 1925ean Historiako doktoretza lortu zuen<br \/>\n<i>El Pa\u00eds Vasco en la \u00e9poca de la Revoluci\u00f3n Francesa. 1793-1795 <\/i>izeneko<br \/>\ntesiarekin. Junta para Ampliaci\u00f3n de Estudios e Investigaciones Cient\u00edficas<br \/>\n(JAE) delakoak pentsioa ordaindu zion 1914an, Artearen irakaskuntzan sei<br \/>\nhilabetez Frantzian, Bretainia Handian eta Estatu Batuetan lan egiteko. 1916<br \/>\neta 1925 artean, Euskaltzaindiaren beka batekin, geografiako eta filologiako<br \/>\nikasketak sakontzeko aukera izan zuen Parisen (1920-1921), Z\u00fcrichen eta<br \/>\nItaliako Piemonten (Turin eta Pramollo); besteak beste, Jakob Jud eta Paul<br \/>\nScheuermeier izen handiko irakasleekin. <\/span><span>Euskaran aditua zen Hugo<br \/>\nSchuchardt-ek aholkatuta, 1922an Suitzara joan zen, Christianus Cornelis<br \/>\nUhlenbeck-ekin lan egitera. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskarari buruzko ikastaro bat<br \/>\neman zuen Z\u00fcricheko Unibertsitatean. Ondoren, Bartzelonako Unibertsitatean<br \/>\nirakasle laguntzaile lanean aritu zen 1925 eta 1933 bitartean; hain zuzen ere,<br \/>\nurte horretan sartu zen Eibarko Institutuan Geografia eta Historiako irakasle.<br \/>\nIkasgai horretako katedra-oposizioak irabazi zituen La Lagunako (Tenerife)<br \/>\ninstitutuan, eta han hasi zen 1935-1936 ikasturtean. 1941ean klaseak ematen<br \/>\nhasi zen La Lagunako Unibertsitatean. 1943an Kataluniara itzuli zen, zehazki,<br \/>\nReuseko Institutuko katedradun gisa (1943-1950); 1954-1955 ikasturtean<br \/>\nGasteizko Institutura itzuli zen, eta hor hartu zuen erretiroa 1968an. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Anaia Angelekin batera, Odon<br \/>\nEusko Ikaskuntzaren sustatzaileetako bat izan zen 1918an eta erakunde horrekin<br \/>\naktiboki lan egiten jarraitu zuen 1936ra arte, bai Hizkuntzalaritza atalean<br \/>\n(zehazki esanda, antroponimiari buruzko ikerketekin), bai Etnologia eta Euskal<br \/>\nFolklorearenean, Luis Eleizalde eta Jose Miguel Barandiaranek bultzatutakoak,<br \/>\nhurrenez hurren. 1936an Eusko Ikaskuntzaren Biltzarra antolatzen ere parte<br \/>\nhartu zuen, nahiz eta gerra zibilaren ondorioz ez zen gauzatu. 1984an, erakunde<br \/>\nhorrek Manuel Lekuona saria eman zion. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1924an Gasteizko Ateneoko<br \/>\nHistoria eta Arkeologia Batzordeko idazkari izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Oso gaztetatik hasi zen<br \/>\nGasteizko giro euskaltzale eta abertzaleetan mugitzen, hiri horretako Euskal<br \/>\nZentroko bazkide eginez eta EAJren ideiekin bat eginez, baina alderdi horretako<br \/>\nkide egin gabe. Euskal nazionalismoa Europako Nazioen Biltzarrean (ENB) sartzea<br \/>\nkudeatu zuen, lehenik eta behin, erakunde horrek 1929ko abuztuan Genevan<br \/>\nantolatutako V. Biltzarrean ikuskatzaile gisa parte hartuz, eta ondoren,<br \/>\n1930eko apirilean, \u00abEuskal Talde Nazionala\u00bb bertan sartzeko eskaera eginez.<br \/>\nEuzko Alderdi Jeltzalea ENBko kide izan zen 1930 eta 1937 artean. Apraiz, bere<br \/>\nburua \u00ababertzale eta ezkertiartzat\u00bb zuenez, Euzko Abertzale Ekintzako (<i>Acci\u00f3n<br \/>\nNacionalista Vasca<\/i>) militantea izan zen sorreratik (1930). Isaac Puente<br \/>\nmediku anarkistaren lagun mina izan zen Apraiz, CNTk eta EAEk beti izan<br \/>\nzituzten erlazio onen testuinguruan. 1930ean sortutako talde politiko<br \/>\nberriarentzat \u00abAcci\u00f3n Nacionalista Vasca\u00bb izena aukeratzeari dagokionez, ia<br \/>\nziurtzat jotzen da Apraizek zerikusia izan zuela horretan; izan ere, 1926az<br \/>\ngeroztik gutxienez gutun bidezko harremanetan zegoen, New Yorken bizi zen eta<br \/>\nizen hori bera zuen talde euskaldun batekin. 1931n Apraizek txosten bat egin<br \/>\nzuen EAErentzat Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako \u00abbehin-behineko Gobernu<br \/>\nErrepublikanoari\u00bb buruz. 1932an, Maiatzaren Lehenaren kariaz, EAEren <i>Acci\u00f3n<br \/>\nVasca <\/i>aldizkarian Internazionalaren euskarazko bertsioa argitaratu zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1939an, Tenerifen irakasle<br \/>\nzela, \u00abeuskaldun separatista [\u2026] joera ezkertiarrekoa\u00bb zela salatu zuen<br \/>\nIrakasletzako Garbiketa Batzordeak eta, arrazoi horregatik, bi hilabete igaro<br \/>\nzituen espetxean. Geografia eta Historiako katedradun gisa, 1939an garbiketa<br \/>\npolitikoa jasan zuen Tenerifeko Garbiketa Batzordearen aldetik, zeinak zigor-,<br \/>\nlekualdatze- eta gaitasungabetze-proposamena aurkeztu zuen Garbiketa Txostenen<br \/>\nGoi Batzorde Irizpen Emalera, bere ideia \u00abgorri-separatista eta<br \/>\nezkertiarrengatik\u00bb. 1940an konfiantza karguetarako gaitasunik gabe utzi zuten<br \/>\neta bi urterako espetxe-zigorra ezarri zioten, nahiz eta azken zigor hori ez<br \/>\nzen bete. Batzordearen proposamen osoa ere ez zen bete, izan ere, \u00abgainera,<br \/>\nzehaztu ezingo zuela irakasle izan, ez Probintzia Baskongadoetan, ez joera<br \/>\nerregionalista-separatista duen beste edozeinetan\u00bb ezarri zen arren, 1942an<br \/>\nReusera lekualdatu zuten. 1952an zigorra bertan behera utzi zuten eta<br \/>\nGasteizera lanera itzuli ahal izan zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere ekarpen intelektual<br \/>\nnagusia, dudarik gabe, hizkuntzalaritzaren arloan egin zuen; besteak beste,<br \/>\ntoponimian eta dialektologian, batik bat Arabako euskararen ezagutzara<br \/>\nzuzenduta. Euskal bibliografiaren azterketan ere aritu zen. Dena den, eta<br \/>\nikasketaz historialari izan arren, historiografiaren arloan lan gutxi eta<br \/>\ntxikiak egin zituen. Frantziako Iraultzaren garaiari buruzko tesia izan zen<br \/>\ngarrantzitsuena, nahiz eta argitaratu gabe geratu bere garaian. Artikulu bat<br \/>\nbaino ez zuen argitaratu <i>Gure Herria <\/i>aldizkarian Frantziako Iraultzari<br \/>\nburuzko euskal iturrien gainean. Gainera, pare bat artikulu labur euskal<br \/>\nkortsario eta piratei buruz, prentsa-artikulu labur batzuk eta ezer gutxi<br \/>\ngehiago. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bestalde,<br \/>\nhizkuntzalaritza eta historiari, nahiz gai orokorrei buruzko artikulugile<br \/>\noparoa izan zen; besteak beste, ondoko egunkari eta astekarietan: <i>Aberri<\/i>,<br \/>\n<i>\u00c1lava Republicana<\/i>, <i>Arabarra<\/i>, <i>Bizkaitarra<\/i>, <i>Euzkadi<\/i>, <i>Heraldo<br \/>\nAlav\u00e9s<\/i>, Bilboko <i>El Liberal<\/i>, <i>El Sol<\/i>, <i>La Gaceta Literaria<\/i>,<br \/>\n<i>La Libertad <\/i>eta <i>La Voz de Navarra<\/i>.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hainbat arlotan intelektual ugari eman dituen Gasteizko familia batekoa zen. Aita, Fermin Odon Apraiz Saenz del Burgo, ideologiaz liberal foruzalea, hiriko alkate izan zen, Filosofian doktorea, Ateneoko lehendakaria eta El Anunciador Vitoriano aldizkariko arduraduna izateaz gain. Anaiei dagokionez, Angel unibertsitateko katedraduna, historialaria eta Eusko Ikaskuntzako idazkaria izan zen; Emilio, arkitektoa, idazlea eta Manuel Iradier txangozale [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[333],"class_list":["post-3651","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>APRAIZ BUESA, Odon (goitizenak: Olarizu, P. de Araizondo, Argitza, Olari eta Ziarpa). (Gasteiz, 1896ko martxoak 5 - Gasteiz, 1984ko irailak 12). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/apraiz-buesa-odon-640-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"APRAIZ BUESA, Odon (goitizenak: Olarizu, P. de Araizondo, Argitza, Olari eta Ziarpa). (Gasteiz, 1896ko martxoak 5 - Gasteiz, 1984ko irailak 12). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Hainbat arlotan intelektual ugari eman dituen Gasteizko familia batekoa zen. Aita, Fermin Odon Apraiz Saenz del Burgo, ideologiaz liberal foruzalea, hiriko alkate izan zen, Filosofian doktorea, Ateneoko lehendakaria eta El Anunciador Vitoriano aldizkariko arduraduna izateaz gain. Anaiei dagokionez, Angel unibertsitateko katedraduna, historialaria eta Eusko Ikaskuntzako idazkaria izan zen; Emilio, arkitektoa, idazlea eta Manuel Iradier txangozale [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/apraiz-buesa-odon-640-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/apraiz-buesa-odon-640-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/apraiz-buesa-odon-640-eu\\\/\",\"name\":\"APRAIZ BUESA, Odon (goitizenak: Olarizu, P. de Araizondo, Argitza, Olari eta Ziarpa). (Gasteiz, 1896ko martxoak 5 - Gasteiz, 1984ko irailak 12). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:28:58+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/apraiz-buesa-odon-640-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/apraiz-buesa-odon-640-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/apraiz-buesa-odon-640-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"APRAIZ BUESA, Odon (goitizenak: Olarizu, P. de Araizondo, Argitza, Olari eta Ziarpa). (Gasteiz, 1896ko martxoak 5 &#8211; Gasteiz, 1984ko irailak 12).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"APRAIZ BUESA, Odon (goitizenak: Olarizu, P. de Araizondo, Argitza, Olari eta Ziarpa). (Gasteiz, 1896ko martxoak 5 - Gasteiz, 1984ko irailak 12). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/apraiz-buesa-odon-640-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"APRAIZ BUESA, Odon (goitizenak: Olarizu, P. de Araizondo, Argitza, Olari eta Ziarpa). (Gasteiz, 1896ko martxoak 5 - Gasteiz, 1984ko irailak 12). - Iura Vasconiae","og_description":"Hainbat arlotan intelektual ugari eman dituen Gasteizko familia batekoa zen. Aita, Fermin Odon Apraiz Saenz del Burgo, ideologiaz liberal foruzalea, hiriko alkate izan zen, Filosofian doktorea, Ateneoko lehendakaria eta El Anunciador Vitoriano aldizkariko arduraduna izateaz gain. Anaiei dagokionez, Angel unibertsitateko katedraduna, historialaria eta Eusko Ikaskuntzako idazkaria izan zen; Emilio, arkitektoa, idazlea eta Manuel Iradier txangozale [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/apraiz-buesa-odon-640-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/apraiz-buesa-odon-640-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/apraiz-buesa-odon-640-eu\/","name":"APRAIZ BUESA, Odon (goitizenak: Olarizu, P. de Araizondo, Argitza, Olari eta Ziarpa). (Gasteiz, 1896ko martxoak 5 - Gasteiz, 1984ko irailak 12). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:28:58+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/apraiz-buesa-odon-640-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/apraiz-buesa-odon-640-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/apraiz-buesa-odon-640-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"APRAIZ BUESA, Odon (goitizenak: Olarizu, P. de Araizondo, Argitza, Olari eta Ziarpa). (Gasteiz, 1896ko martxoak 5 &#8211; Gasteiz, 1984ko irailak 12)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3651","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3651\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3651"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3651"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}