{"id":3649,"date":"2023-02-14T10:26:43","date_gmt":"2023-02-14T09:26:43","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/alfaro-fournier-tomas-639-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:26:43","modified_gmt":"2023-02-14T09:26:43","slug":"alfaro-fournier-tomas-639-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alfaro-fournier-tomas-639-eu\/","title":{"rendered":"ALFARO FOURNIER, Tomas (Valladolid, 1892ko uztailak 8 &#8211; Gasteiz, 1965eko abuztuak 31)."},"content":{"rendered":"<p><span>XIX<\/span><span>. mende amaierako \u00abGasteizko aristokraziako\u00bb kidea,<br \/>\nJuan Bautista Alfaroren, ehun-gaien eta jute-zakuen fabrikatzaile<br \/>\ngarrantzitsuaren semea, eta Heraclio Fournierren, karta-enpresa ospetsuaren<br \/>\njabearen biloba zen. <\/span><span>XX<\/span><span>. mendeko 30eko hamarkadan aitaren jute-negozioan<br \/>\nagintzen zuen, Gasteiz eta Bilboko beste enpresa batzuekin elkartu ostean;<br \/>\naldiz, bere anaia Felixek hartu zuen oinordetzan karta-inprenta. Bigarren hori<br \/>\narte-bildumazale, mezenas eta kultura-ekimenen (karta- eta armagintza-museoak,<br \/>\nbaita Arte Ederretakoa ere) sustatzaile gisa nabarmendu zen gero, eta, politika<br \/>\narloan, hainbat proiektu politiko kontserbadoreren sostengatzaile gisa: Uni\u00f3n<br \/>\nPatri\u00f3tica, Primo de Riveraren garaian; CEDA, Errepublikan; eta Alianza Popular<br \/>\neta <i>Norte Expr\u00e9s <\/i>egunkaria, demokraziarako trantsizioaren aurretik eta<br \/>\nondoren. Hainbat kargu izan zituen frankismo garaian, nabarmenena Gorteetako<br \/>\nprokuradore 1943an, Papera, Prentsa eta Arte Grafikoetako Sindikatu nazionala<br \/>\nordezkatuz. Aldiz, politikari buruz hitz eginez, ideia aurreratuko gizona izan<br \/>\nzen Tomas Alfaro, eta gaztetan Eduardo Dato monarkikoaren (1916) eta Luis Alava<br \/>\nSautu abertzalearen (1919) hauteskunde-kanpaina banatan parte hartu arren,<br \/>\nPrimo de Riveraren diktaduraren amaieratik aurrera errepublikanoa zela adierazi<br \/>\nzuen argi eta garbi. Hogeita hamarreko hamarkadan kultura politiko horren<br \/>\nfuntsezko erreferentzia izan zen, haren fakzio aza\u00f1azalearekin erlazionatua eta<br \/>\nkonprometitua, eta Gasteizko udal politikaren arduraduna izan zen, sarritan<br \/>\nordezkatzen baitzuen Teodoro Gonzalez de Zarate alkatea bere zereginetan.<br \/>\nIzatez, 1936ko uztailaren 18ko kolpe militarra gertatu zenean, bera izan zen<br \/>\nhiriaren aginte-makila indarrez utzi behar izan ziona militarrek izendatutako<br \/>\nalkateari. Gizon polifazetikoa eta arteetarako dohatua zen. Abokatu-ikasketak<br \/>\negin eta jute-negozioa eta ondoren, gerra zibilaren ostean,<br \/>\ninportazio-esportazio enpresa bat kudeatzeaz gain, ordurako Madrildik,<br \/>\nmargolaritzan eta hainbat literatura-generotan nabarmendu zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Mar\u00eda Asuncion Drake<br \/>\nSantiagorekin, Ca\u00f1ada Hondako markesarekin, ezkondu zen eta, beraz, aristokrata<br \/>\nezkontide moduan ager zitekeen, nahiz eta egia esan kulturarekiko interes eta<br \/>\nsentsibilitate sozial handiko burges onaren adibidea izan. Gerratik bizirik<br \/>\natera bazen, emazteari eta haren kontaktuei esker izan zen; emazteak Toledon<br \/>\ngaldu zituen gurasoak errepublikanoek erailda. Gasteizen, Murgian eta Burgosen<br \/>\nespetxeratua egon ondoren, Hondarribira konfinatu eta jarraian erbesteratu egin<br \/>\nzuten, eta azkenik Madrilera; hala ere, nahiko sarri itzultzen zen Gasteizko<br \/>\nbere \u00abVilla Paula\u00bbra. Hiltzean, diktadura bete-betean, bertako bizitzako<br \/>\npertsonaia garrantzitsutzat aintzatetsi zuten orduan agintzen zutenek, eta<br \/>\nprobintziako agintariak bere ehorzketan izan ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Tomas Alfaro, batez ere,<br \/>\nhistoria-saiakeretan nabarmendu zen. Gaztaroko arte-munduko eta Erdi Aroko<br \/>\nhistoriari buruzko lan batzuez gain (besteak beste, Petri I.aren gisako<br \/>\npertsona ospetsuei buruzkoak), 30eko hamarkadako prentsa errepublikanoan<br \/>\netengabe agertzen zela ahaztu gabe, frankismoan zehar Gasteizen historiari<br \/>\nburuzko trilogia garrantzitsu bat idatzi zuen. Bere bizitzan lehenengo<br \/>\nliburukia soilik ezagutu zuen argitaratuta: <i>Vida de la ciudad de Vitoria<\/i>.<br \/>\n1951n argitaratu zuen, nahiz eta Hondarribiko deserrian sei urte lehenago<br \/>\namaitua izan; hasieratik <\/span><span>XIX<\/span><span>. mende amaiera arteko historia kontatzen da bertan.<br \/>\nBaina hil aurretik bigarren liburukia idatzita utzi zuen 1960rako, nahiz eta<br \/>\n1987an argitaratua izan zen: <i>Una ciudad desencantada. Vitoria y el Mundo que<br \/>\nla circunda en el siglo XX<\/i>. Urte batzuk geroago, 1995ean, trilogia osoa<br \/>\nargitaratu zen, ordurarte ezezaguna zen beste bat gehituta. Azken hori,<br \/>\nbigarrena utzi zuen tokian hasi, Primo de Riveraren 1923ko iraileko<br \/>\naltxamenduan, eta saiakuntza errepublikanoaren erdialdean, 1932ko amaiera<br \/>\naldera, amaitzen da. Une horretan amaitzen da bat-batean, ez baitzen testuaren<br \/>\norri gehiago aurkitu. Hurrengo lan bat Santiago de Pablok osatu zuen<br \/>\nargitaragabeko egunkari batetik abiatuta (\u00abPerfil de una trayectoria pol\u00edtica.<br \/>\nTomas Alfaro Fournier, 1931-1936\u00bb). Bere ibilbide politikoa eta Errepublikaren<br \/>\namaiera arteko bere ikuspegia osatu ditzakegu lan horrekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alfaro margolari gisa aurkezten<br \/>\nsaiatu da hiria \u2014horrela izena du hari eskainitako kaleak\u2014, haren politikari<br \/>\nnahiz historialari alderdiak alde batera utzita, zalantzarik gabe hiriaren<br \/>\nikuspegi kontserbadoreari gehiago eragingo lioketenak. Hala ere, egia esan,<br \/>\nGasteizi buruzko bere lanak ekoizpen historiografiko klasikoa \u2014Landazuri arte<br \/>\natzera eginez eta <\/span><span>XIX. <\/span><span>mende osoa iraganez, besteak beste, Ladislao de<br \/>\nVelasco, Becerro de Bengoa, Fermin Herran, Eulogio Serdan eta Vicente Gonzalez<br \/>\nde Echavarri egileekin\u2014 eta gaur egungoa, akademikoa eta profesionala, lotzen<br \/>\nditu. \u00abVitoria y el Mundo que la circunda\u00bb izenburuak berak lokalismo lauari<br \/>\n(izen-zerrendak eta lekuak erlazionatzera tematua zegoena, eta deskribapenetik<br \/>\nharagoko ondoriorik ateratzeko gai ez zena) ihes egiten dion ikuspegiaren<br \/>\nadierazgarri da. Haren aurrean, Alfaro jabetu zen tokiko historia espazio<br \/>\nfisikoak nahiz denborazkoak karakterizatzen zituzten mota guztietako korronteen<br \/>\n(filosofikoak, politikoak, ekonomikoak\u2026) adierazpena baino ez zela. Inolako<br \/>\nzalantzarik gabe, harekin igaro ginen, Arabako kasuan, kronikatik historiara.<br \/>\nEra berean, Alfarok pertsonaia handiak ardatz dituen ohiko protagonismoa<br \/>\npertsonaia horiek jende-taldeekin eta gizarte-egiturekin partekatzen duten<br \/>\nbeste protagonismo batera aldatzen du, gerrarteko aldian nazioarteko<br \/>\nhistoriografian izandako berritzearekin bat, eta, zalantzarik gabe, Espainia<br \/>\nfrankistan eta akademiatik kanpo egonik, eskura izango ez zuena. Lozoyako<br \/>\nmarkesa eta Melchor Fernandez Almagro lagunak izango ziren bere erreferentzia<br \/>\npertsonalak zentzu horretan. Lehenagokoenetan ez bezala, Alfaroren lanean argi<br \/>\neta garbi eta interes zehatzen ordezkari gisa ikusten dira fakzioen eta<br \/>\nkonnotazio politikoko taldeen botere-borrokak; horrela, gatazkak barru\/kanpo,<br \/>\nnorbere\/besteren jokoan ulertzen ziren irakurketa tradizionala gainditu zuen.<br \/>\nBere historia biografia ere bada (errepresaliatu errepublikano batek diktadura<br \/>\nbetean idatzitako biografia), eta beraz, ez zion uko egin gizabanako eta formazioek<br \/>\nohitura demokratikoko herrialde ireki eta moderno baten eraketan izandako<br \/>\nekarpena (ala ez) aztertzeari. Horrela bada, bizi zen frankismoaren kritika<br \/>\nerradikala \u2014\u00abEstatu poliziala\u00bb, deitzen dio une batean\u2014 eta askatasunaren eta<br \/>\naurrerapen sozial eta politikoaren balioen defentsa zen bere trilogia. Bere <i>Obra<br \/>\nCompleta<\/i>ko hirugarren liburukian, formalki egunkariaren eta dietario<br \/>\npertsonalaren arteko mugan zegoena, gehiago antzematen da hori, noski; bide<br \/>\nbatez, iturri ezin hobea da Arabako errepublikanismoaren barruko taupadak<br \/>\nulertzeko, herrialdeko beste edozein puntutan eta Estatuko politikan orokorrean<br \/>\ngerta zitezkeenen oso adierazgarriak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alfaroren lana lehen mailako<br \/>\niturri historiografikoa da, historialari arabarrak artxiboetan sartu aurretik<br \/>\nnahi ahala erabili zena. Hura irakurtzeak aukera ematen du denbora luze bat<br \/>\nmodu jarraituan ezagutzeko, baina era guztietako informazio ugariz zipriztinduta,<br \/>\nnormalean autobiografikoak eta hemerografikoak, baina batzuetan baita<br \/>\nhauteskunde-aktetatik eta hainbat artxibotatik datozenak ere. Aldi berean,<br \/>\nerrealitateaz jabetzeko duen usaimenak ezinbesteko erreferentzia bihurtzen du,<br \/>\norokorrean hautemanezinak diren prozesu eta aldaketak deskribatzeko. Adibidez,<br \/>\nberak identifikatu zuen Eduardo Datoren eta Alianza Patri\u00f3tica Alavesa-ren<br \/>\ninguruan antolatutako tokiko politika datista, non zeregin garrantzitsua izan<br \/>\nzuten bere aitak eta, batez ere, bere aitonak, 1916an hil baino lehentxeago.<br \/>\nBaina gauza bera esan daiteke masa-gizartearen berritasunek eta Estatuko<br \/>\nerrealitatearen hedapenak inbaditutako probintzietako hiri baten bizitzaren<br \/>\nsukurtsalizazioari buruz egiten duen deskribapenaz; izan ere, portaerak berdintzen<br \/>\nditu eta behin betiko desegiten du tokiko protagonismoa. Edo eguneroko<br \/>\nbizitzari ekarpena egiten dioten xehetasunak; esate baterako, gabardina<br \/>\njaztearen hedatzeak guztiak berdinduz demokratizatzen zituela ikusarazten<br \/>\ndigunean, aurretiko klasismoak aldagelan gaindituz. Demokrazia portaeren<br \/>\nbateratzea dela dioen definizioa bikaina da: \u00abDemokrazia teorikoa, dogmatikoki<br \/>\nmende bat lehenago hasitakoa, praktiko bilakatu zen nahitaez, mugimendu<br \/>\npolitiko guztietatik at eta aristokraziaren erresistentzia oro gorabehera.<br \/>\nGizonak gero eta fakzio gaiztotuagoetan zatituko ziren, baina ohituren,<br \/>\nkulturaren, ikuskizunen eta kirolen modu berriek beharturiko elkarbizitzak, eta<br \/>\nguztiek, diziplina bakarraren mendean, parte hartzen zuten gerra orokorren<br \/>\nondorioz, hurbildu egingo ziren gizarte-mailak, banatzen zituzten aurreiritziak<br \/>\nhautsiz\u00bb. 1864an trena hirira iristeak hango bizimodua, eta itxura bera ere,<br \/>\nguztiz aldatu zituela azaltzen duen analisi sakona ere ez da atzean geratzen:<br \/>\n\u00abGertaera garrantzitsu horrek Gasteizko bizitzaren norabidea aldatu zuen,<br \/>\nohituren aldaketan garrantzi handia izan zuelarik. Merkataritzak bide berriak<br \/>\nurratu zituen. Bidaiari asko <\/span><span>zihoan<br \/>\netengabe Hiria bisitatzera, ideia modernoak ekarriz eta jakin-mina piztuz.<br \/>\nTokiko hermetismoa ireki zen kanpoko bizitzarekin kontaktuan sortutako<br \/>\nberritasunen irrikarekin. Egunero iristen ziren Madrileko eta atzerriko<br \/>\naldizkariak, iritzi publikoa esparru foraletik kanpora kitzikatuz, ordurako<br \/>\nestu samarra baitzen alderdi nazionaletara gainezka egiten zuten pasio<br \/>\npolitikoei eusteko\u2026Estilo berri, axolagabe eta geldiezin batek dar-dar egiten<br \/>\nzuen Goiuri jauregiaren oinetan zabal-zabal hedatzen zen hiri berpiztuan,<br \/>\nzeinaren gainean, zerbait betierekoa eta aldaezina aldarrikatuz, bere harlandu<br \/>\nsendoen gainean Katedral zaharra hieratikoki altxatzen baitzen, kale isil, gero<br \/>\neta isilagoez inguratua, abandonatuak izan balira bezala\u00bb. Tokiko bizitza hori<br \/>\nbeste tokiko bizitza batzuekin berdintzea \u2014\u00absukursalizatzea\u00bb\u2014 zen egonezina<br \/>\neragiten ziona, eta \u00abUna ciudad desencantada\u00bb (\u00abLilura galdutako hiri bat\u00bb)<br \/>\nizenburua jartzera eraman zuena. Baina arrangura kontraesankorra zen,<br \/>\nunamunotarra; izan ere, min ematen zion aldi berean, aurrerabideari ezinbestean<br \/>\nkitatu beharreko kuota zela ulertzen baitzuen. Gauza bera gertatzen da<br \/>\nforaltasunaren eta 1876ko belaunaldi haren sentimenduzko bere defentsarekin,<br \/>\nkontraesanean geratzen baita hiru liburukietako orrialde guztietan garai<br \/>\nestatiko eta gainditu gisa deskribatzen baitu. Hala ere, arestian esan dugun<br \/>\nmoduan, testu aldarrikatzailea da, demokratikoa, \u00abelementu arrotzak\u00bb (Eliza eta<br \/>\nArmada) deitzen dituenen gainordezkaritza eta boterea salatzen duena; horrek,<br \/>\nhainbat arrazoirengatik bere konpromiso zibikoa alde batera utzitako<br \/>\nherritarrekin batera, irtenbide pretoriarra itzularazi zuen 1923an eta, are<br \/>\nokerrago, frankismoaren kasuan aipatzen genuen Estatu poliziala. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azken<br \/>\nbatean, sufritzen ari zirenaz bestelako herrialde bat irudikatzeko gai izan zen<br \/>\ndiktaduraren erdialdeko belaunaldi horretan sartzen da Tomas Alfaro Fournier,<br \/>\neta isiltasun bakarti batean begirada argi eta modernoa ekarri zion, kasu<br \/>\nhonetan bere hiriaren bilakaeran aplikatutako historiografiari. Haren<br \/>\nirakurketak kanonikoa izaten jarraitzen du atal askotan, azken berrogei<br \/>\nurteetako historiografia akademiko eta profesionalaren aurrerakada handia<br \/>\ngorabehera. Azken finean, lokalismoa erraz gainditzen duen lana, eta Gerra<br \/>\nHandiaren aurretiko eta ondorengo garaian hiriek izandako garapenaz egindako<br \/>\nsaiakera bikain moduan irakur daitekeena, batez ere <i>Una ciudad desencantada <\/i>liburukiaren<br \/>\nhasierako zatia.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>XIX. mende amaierako \u00abGasteizko aristokraziako\u00bb kidea, Juan Bautista Alfaroren, ehun-gaien eta jute-zakuen fabrikatzaile garrantzitsuaren semea, eta Heraclio Fournierren, karta-enpresa ospetsuaren jabearen biloba zen. XX. mendeko 30eko hamarkadan aitaren jute-negozioan agintzen zuen, Gasteiz eta Bilboko beste enpresa batzuekin elkartu ostean; aldiz, bere anaia Felixek hartu zuen oinordetzan karta-inprenta. Bigarren hori arte-bildumazale, mezenas eta kultura-ekimenen (karta- eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[333],"class_list":["post-3649","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ALFARO FOURNIER, Tomas (Valladolid, 1892ko uztailak 8 - Gasteiz, 1965eko abuztuak 31). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alfaro-fournier-tomas-639-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ALFARO FOURNIER, Tomas (Valladolid, 1892ko uztailak 8 - Gasteiz, 1965eko abuztuak 31). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"XIX. mende amaierako \u00abGasteizko aristokraziako\u00bb kidea, Juan Bautista Alfaroren, ehun-gaien eta jute-zakuen fabrikatzaile garrantzitsuaren semea, eta Heraclio Fournierren, karta-enpresa ospetsuaren jabearen biloba zen. XX. mendeko 30eko hamarkadan aitaren jute-negozioan agintzen zuen, Gasteiz eta Bilboko beste enpresa batzuekin elkartu ostean; aldiz, bere anaia Felixek hartu zuen oinordetzan karta-inprenta. Bigarren hori arte-bildumazale, mezenas eta kultura-ekimenen (karta- eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alfaro-fournier-tomas-639-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/alfaro-fournier-tomas-639-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/alfaro-fournier-tomas-639-eu\\\/\",\"name\":\"ALFARO FOURNIER, Tomas (Valladolid, 1892ko uztailak 8 - Gasteiz, 1965eko abuztuak 31). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:26:43+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/alfaro-fournier-tomas-639-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/alfaro-fournier-tomas-639-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/alfaro-fournier-tomas-639-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ALFARO FOURNIER, Tomas (Valladolid, 1892ko uztailak 8 &#8211; Gasteiz, 1965eko abuztuak 31).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ALFARO FOURNIER, Tomas (Valladolid, 1892ko uztailak 8 - Gasteiz, 1965eko abuztuak 31). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alfaro-fournier-tomas-639-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ALFARO FOURNIER, Tomas (Valladolid, 1892ko uztailak 8 - Gasteiz, 1965eko abuztuak 31). - Iura Vasconiae","og_description":"XIX. mende amaierako \u00abGasteizko aristokraziako\u00bb kidea, Juan Bautista Alfaroren, ehun-gaien eta jute-zakuen fabrikatzaile garrantzitsuaren semea, eta Heraclio Fournierren, karta-enpresa ospetsuaren jabearen biloba zen. XX. mendeko 30eko hamarkadan aitaren jute-negozioan agintzen zuen, Gasteiz eta Bilboko beste enpresa batzuekin elkartu ostean; aldiz, bere anaia Felixek hartu zuen oinordetzan karta-inprenta. Bigarren hori arte-bildumazale, mezenas eta kultura-ekimenen (karta- eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alfaro-fournier-tomas-639-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alfaro-fournier-tomas-639-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alfaro-fournier-tomas-639-eu\/","name":"ALFARO FOURNIER, Tomas (Valladolid, 1892ko uztailak 8 - Gasteiz, 1965eko abuztuak 31). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:26:43+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alfaro-fournier-tomas-639-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alfaro-fournier-tomas-639-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alfaro-fournier-tomas-639-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ALFARO FOURNIER, Tomas (Valladolid, 1892ko uztailak 8 &#8211; Gasteiz, 1965eko abuztuak 31)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3649","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3649\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3649"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3649"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}