{"id":3647,"date":"2023-02-14T10:25:59","date_gmt":"2023-02-14T09:25:59","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-638-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:25:59","modified_gmt":"2023-02-14T09:25:59","slug":"sarrera-638-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-638-eu\/","title":{"rendered":"SARRERA"},"content":{"rendered":"<p><span>Bizkaian eta Gipuzkoan bezala,<br \/>\nArabako historia politikoan eta instituzionalean iragana eta geroaren arteko<br \/>\nmugarria izan zen 1876ko uztailaren 21eko Legea. Lege arau horrek ez zituen<br \/>\nForuak formalki ezeztatzen, zerga-salbuespena eta salbuespen militarra besterik<br \/>\nez, baina praktikan, 1877an hiru \u00abProbintzia Baskongadoak\u00bb direlakoen instituzio<br \/>\ntradizional guztiak eraitsi ziren (Batzar Nagusiak eta Foru Aldundia, Aldundi<br \/>\nProbintzial batek ordeztua). Foruzale intrantsigenteen erresistentziak,<br \/>\narabarren kasuan Domingo Martinez de Aragon foru garaiko azken diputatu<br \/>\nnagusiak eta Mateo Benigno de Moraza Gorteetarako diputatuak ordezkatuta, ez<br \/>\nzuen balio izan aldaketa hori eragozteko; gogoangarria izan zen, baina<br \/>\narrakastarik gabea, azken horrek Kongresuan Foruen kontserbazioaren alde<br \/>\nhitzaldi baten bidez egindako aldarria. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1878an Kontzertu Ekonomikoa<br \/>\nezartzeak zerga-autonomia itzuli zien hiru probintziei, eta horri esker euskal<br \/>\nprobintzien espezifikotasuna mantendu zen, Borboien Berrezarkuntzako erregimena<br \/>\noso zentralista izan arren. Itundutako erregimena sendotzeak \u2014zenbait aldiz<br \/>\nberritua izan zen aldi honetan\u2014 Aldundi Probintzialak autonomia administratibo<br \/>\napur bat berreskuratzea ekarri zuen gainera. Bizkai eta Gipuzkoako kasuan ez<br \/>\nbezala, Arabakoan Kontzertu Ekonomikoak eta harekin batera zihoazen<br \/>\nberezitasunek \u2014besteak beste, Mi\u00f1oien erakundeak irautea\u2014 gerra zibilaren<br \/>\nkrisia gainditu zuten eta frankismoan mantendu ziren, Trantsizioan euskal<br \/>\nautogobernua berreskuratzearekin bat eginez. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina, 1878 inguruan, oraindik<br \/>\ndenbora falta zen Kontzertua Canovas del Castilloren Gobernuaren behin-behineko<br \/>\nkontzesiotzat hartzeari utzi eta berriz ere eskubide historikotzat<br \/>\ninterpretatzeko. Foruak galtzeak etsipen-sentsazioa eragin zuen elitearengan<br \/>\neta, beharbada, baita arabar gehienen artean ere. Horren ondorioz, hurrengo<br \/>\nhamarkadetan Arabako pentsalarien, egunkarien, erakundeen eta alderdien<br \/>\netengabeko errebindikazioa izan zen Foruen berrezarpena, kolore guztietako<br \/>\nprentsan foru-abolizioen urteurrenetan islatzen zen bezala. Dena den, talde<br \/>\npolitiko bakoitzak modu desberdinean, are kontraesankorrean, interpretatzen<br \/>\nzituen galdutako Foruak: karlistentzat euskal gizarte tradizionala, Antzinako<br \/>\nErregimeneko Monarkia katolikoaren barruan, mantentzeko bermea baziren,<br \/>\nerrepublikanoentzat erregimen demokratiko bat ziren (are federala <i>avant la<br \/>\nlettre<\/i>), eta sortzen ari zen euskal abertzaletasunarentzat euskal<br \/>\nlurraldeen subiranotasun-kodeak, espainiar Estatuak <i>manu militari <\/i>ezeztatuak,<br \/>\nKarlistaldien amaieraz baliatuz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gasteizen<br \/>\nkasuan, faktore horiengatik eta beste batzuengatik \u00ablilura galdutako hiri<br \/>\nbatez\u00bb hitz egin zen, Tomas Alfaro Fournierren esanetan. Arabako hiriburuan<br \/>\nForuen galerari kultura-oparotasuneko aldi baten (<i>Iparraldeko Atenas<\/i>)<br \/>\namaiera iritsi izanaren irudipena batu zitzaion; baina izan zituen galera<br \/>\nnabarmenagoak ere, besteak beste, 1893an Gasteizko Kapitaintza Jenerala<br \/>\nBurgosera lekualdatu zenean. Gainera, Arabak euskal probintzietako <i>alaba<br \/>\ntxiroa <\/i>izaten jarraitzen zuen, hurrenez hurrengo Kontzertu Ekonomikoetan<br \/>\nEstatuari ordaindu beharreko kupoaren banaketak islatzen zuen moduan.<br \/>\nBizkaiaren eta, neurri apalagoan, Gipuzkoaren hazkunde bizkorraren ondoan,<br \/>\nAraba ia batere ez zen hazi: 1860ko biztanle-kopurua, 96.000, errepikatu egin<br \/>\nzen 1900ean; ondoren, hazkunde txiki bat izan zen, 1930ean 104.000 biztanlera<br \/>\niritsiz. Ia hazkunde guztia Gasteizen bildu zen, 32.000tik 40.000 pertsonara<br \/>\nigoaz 1900 eta 1930 artean; aldiz, Arabako landa-eremuak biztanleak galdu<br \/>\nzituen. Biztanle batzuek garapen ekonomiko handiagoko lekuetara emigratzen<br \/>\nzuten, lan aldetik eta pertsonalki hobetzeko aukerak eskaintzen zizkieten<br \/>\nlekuetara.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nekazaritzak Arabako<br \/>\naberastasun-iturri nagusia izaten jarraitzen zuen. Arabako Errioxako mahastien<br \/>\ngarapena nabarmentzen zen hor, 1860ko hamarkadan, bertako ardoen kalitatea<br \/>\nhobetzeko Aldundiaren ekimen baten bidez \u00abMedoc arabarra\u00bb sartu ondoren. Gainera,<br \/>\nurte horietan nekazaritza-ekoizpenaren hazkunde orokorra ere izan zen, batez<br \/>\nere Lehen Mundu Gerraren testuinguruan, makineriaren eta patata eta<br \/>\nerremolatxaren laborantza intentsiboa sartu izanari esker. Industrializazioa<br \/>\nmotela izan zen, Gasteizko enpresa gutxi batzuetara, orokorrean txikiak, eta<br \/>\nlurraldeko nukleo isolatu batzuetara mugatuz; besteak beste, Araiako Ajuria y<br \/>\nUrigoitia metalurgika eta Maeztuko asfalto-fabrika. Izatez, <\/span><span>XX<\/span><span>. mendeak<br \/>\naurrera egin arren, Gasteizek probintzietako hiri txiki bat izaten jarraitu<br \/>\nzuen, hirugarren sektorean oinarritutako ekonomiarekin. Ez ziren<br \/>\nmodernizazioarekin zuzenean lotura zuten zerbitzuak, hala nola, kuartel<br \/>\nmilitarrak, etxe-zerbitzua eta erlijio-etxeak. Zentzu horretan, Kapitaintza<br \/>\nJenerala Burgosera lekualdatzea hiriarentzat galera handitzat hartu zen,<br \/>\nherri-protesta bat ere antolatu zelarik; horri esker, hiriari beste kuartel<br \/>\nbatzuekin ordaindu zitzaion, besteak beste. Bestalde, Gasteizek 1862an<br \/>\nezarritako <i>Di\u00f3cesis Vascongada <\/i>delakoaren egoitza mantendu zuen, hiru<br \/>\nprobintzien gaineko eskumenarekin. Estamentu militarrarekin batera,<br \/>\ngotzaindegiak joera baketsua eman zion hiriari, \u00abarrantxoz eta ur bedeinkatuz<br \/>\nbustitako hiriarena\u00bb. 1900ean Banco de Vitoria bankua sortzeak teorian suposatu<br \/>\nzuen garapen-aukerak ere ez zuen ekarri berekin Gasteizko ekonomiaren<br \/>\neraberritze eraginkorrik. Bertako burgesiaren kapitalaren zati handiena ez zen<br \/>\nindustrian inbertitu, balore seguruagoetan baizik; besteak beste, zor publikoan<br \/>\neta onibar urbanoetan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ikuspuntu sozialetik ere <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendeko<br \/>\nazken hereneko eta <\/span><span>XX<\/span><span>.eko lehenengoko Arabako egoera oso desberdina zen<br \/>\nBizkai eta Gipuzkoako zati askotako bizitasunaren aldean, eta antz handiagoa<br \/>\nzuen Nafarroakoarekin. Landatar mundua nahiko egonkor mantendu zen, nahiz eta<br \/>\nmodernitatea pixkanaka sartzen joan zen, komunikabideak perfekzionatu ziren<br \/>\nheinean (errepideak hobetzea eta Aldundiaren ekimena izandako Ferrocarril<br \/>\nVasco-Navarro trenbidea). Gasteizen bizitasun handiagoa nabaritu zen <\/span><span>XX<\/span><span>. mendea<br \/>\naurrera joan zen heinean. Langile-mugimenduaren garapena motela izan zen,<br \/>\nhirian ia ez baitzegoen benetako fabrikarik, lantegi txikiak baino ez, eta<br \/>\nhasiera batean neurritasuna izan zen ezaugarri. 1897an sortu zen zenbait<br \/>\nlanbidetako lehenengo sozietatea eta 1900ean izan zen nabarmentzeko moduko<br \/>\nlehen greba, zurgintzako langile-talde bati eragin ziona. Fabrika sendoagoak<br \/>\nezarri zirenean (besteak beste, Ajuria y Aranz\u00e1bal metalurgika), tokiko atalak<br \/>\nagertzen hasi ziren sindikatuetan: UGT, CNT, katolikoak eta, geroago, ELA-STV<br \/>\neuskal nazionalista. Beste euskal hirietan ez bezala, anarkosindikalismoak<br \/>\nindar handia izan zuen Gasteizen, eta Bigarren Errepublikaren hasieran<br \/>\nsindikatu indartsuena izatera iritsi zen, Arabako Errioxako zenbait<br \/>\neskualdetara zabaltzeaz gain. ELA-STV ere, nahiz eta beranduago ezarri, baliatu<br \/>\nzen sindikatu katolikoen krisiaz, azkar zabaltzeko, eta 1936 inguruan<br \/>\nprobintziako sindikatu oparoena izatera iritsi zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Testuinguru hori kontuan<br \/>\nizanda, masa-gizarte berriaren berezko aldaketak apurka sartzen joan ziren<br \/>\nhiriburuan eta, askoz neurri apalagoan, probintzian. Horrela, 1896ko lehenengo<br \/>\nemanaldi zinematografikoen ostean, oraindik ere ibiltariak, ikuskizun herritarra<br \/>\nbihurtu zen zinema berehala; film-emanaldietara espresuki zuzendutako aretoak<br \/>\nireki ziren eta, geroago, ibilbide luzea izan zuten enpresak, hala nola, VESA<br \/>\n(Vitoriana de Espect\u00e1culos S.A.). Kirol modernoaren iritsiera ere \u2014ohitura<br \/>\ntradizionalekin, adibidez pilotarekin, bateragarria zena\u2014 aldaketa sozialen<br \/>\nprozesu horretan kokatzen da. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gasteizen atletismoa,<br \/>\nmendizaletasuna, txirrindularitza eta tenisa praktikatzen hasi ziren; azken<br \/>\nhori, beste kirol batzuk ez bezala, hasieratik egon zen irekia estutasunik<br \/>\ngabeko klaseetako emakume gazteei. <i>Sport <\/i>delakoa hasieran praktika izan<br \/>\nzen, eta ondoren ikuskizuna, aldi berean balio izan zuelarik<br \/>\ngizarte-kohesiorako eta klaseen bereizketarako: adibidez, Vitoria Club-ek<br \/>\nbertako eliteak biltzen zituen. Atzerapenarekin izan bazen ere, futbola<br \/>\nberehala bilakatu zen masa-kirol nagusia; horren mugarri izan zen Deportivo<br \/>\nAlav\u00e9s-en sorrera 1921ean, hiru urte beranduago Mendizorrotzako estadioa<br \/>\ninauguratu zuena. Ildo beretik, beste sozializazio-gune batzuk agertu zirela<br \/>\naipatu behar da (tabernak, musika modernoko aretoak, etab.), taberna<br \/>\nherrikoiekin eta gutxi gorabehera aristokratikoak ziren zirkulu eta kasinoekin<br \/>\nbatera bizi izan zirenak; baita modan eta emakumeen gizarteko zereginean<br \/>\nizandako aldaketak ere, oso gutxika bada ere protagonismo handiagoa hartzen<br \/>\njoan zirelarik Araban. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Oraindik denbora pasako zen<br \/>\nirratigintza, masa-gizartearen garapenaren beste funtsezko elementu bat, Araban<br \/>\nagertu arte. Lehen irrati propioa, Radio Vitoria, ez zen 1934ra arte sortu,<br \/>\nnahiz eta hamarkada bat lehenagotik Arabako irrati-entzuleek Estatuko eta<br \/>\nnazioarteko beste irrati batzuk entzuten zituzten. Hala ere, aurretik sortua<br \/>\nzegoen prentsa, eta hiriburu handietako egunkarietatik oso urrun izan arren,<br \/>\ndagoeneko moderno eta herritartzat har daiteke. <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendeko eliteentzako prentsa<br \/>\nedo <i>El Anunciador Vitoriano <\/i>(1878-1898) aldizkariaren gisako bitarteko<br \/>\nereduak atzean utzita, garai hartako Gasteizko bi egunkari handiak agertu<br \/>\nziren: hasieran liberala eta ondoren errepublikanoa izan zen <i>La Libertad <\/i>(1890-1937)<br \/>\neta <i>Heraldo Alav\u00e9s <\/i>(1901-1932) katolikoa, ondoren, zalantzarik gabe<br \/>\nkarlista zen <i>Pensamiento Alav\u00e9s<\/i>ek (1932-1967) ordezkatu zuena. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Igarotze aldi bat zenez,<br \/>\nkomunikabide berri horien etorrerak ez zuen erabateko haustura ekarri <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendeko<br \/>\nberezko kultura-hedapenarekin. Dena den, erakunde batzuk, besteak beste,<br \/>\nGasteizko Unibertsitate Librea eta Cervantestar Akademia desagertu egin ziren;<br \/>\nbeste batzuk, Ateneoa adibidez, krisian sartu ziren. Gauza bera gertatu zen<br \/>\naldizkari kulturalekin; besteak beste, Fermin Herranen <i>Revista de las<br \/>\nProvincias Euskaras <\/i>(1878-1881) aldizkariarekin. Nabarmendu beharra dago <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendeko<br \/>\narabar kultura osatzen lagundu zuten idazle, historialari eta legelariek<br \/>\nprentsa herritarrerako jauzia eman zutela, dibertsio modernoetako protagonista<br \/>\nizan zirela eta masa-kirolaren garapenean aktiboki parte hartu zutela; besteak<br \/>\nbeste, horrela gertatu zen Alfaro Fournier eta Apraiz familiekin. Eulogio<br \/>\nSerdanen semea bera kirol-kazetaritzan ibili zen profesionalki. Era berean,<br \/>\nMaitane Ostolazak Gipuzkoako kasurako frogatu duen moduan, aldi horretan Araban<br \/>\nelizkoitasun handia mantentzea ez zen modernizaziorako oztopo izan. Klero<br \/>\nsekularrak nahiz erlijio-ordenek lagundu zuten \u2014beren ikuspuntu ideologikotik\u2014<br \/>\nhezkuntza hobetzen, ikerkuntza arkeologiko eta historikoan, nahiz kirolean.<br \/>\nAdibidez, Gasteizko Apaizgaitegitik, egin zuen bere lan arkeologiko eta<br \/>\netnografikoa Jose Miguel Barandiaranek. Beste apaiz batzuekin batera <i>Idearium<br \/>\n<\/i>(1934-1935) aldizkaria sustatu zuen, soziologia erlijiosoari buruzko<br \/>\nikerketetan aitzindaria. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Testuinguru<br \/>\nhorretan, Elizbarrutiko Apaizgaitegia, Bizkai eta Gipuzkoako ikasle asko<br \/>\nhartzen zituena, euskararen garapenerako punta-puntakoa izan zen Araban,<br \/>\neuskaldunen proportzio txikiena izan zuen euskal probintzian. <\/span><span>XX<\/span><span>. mende hasieran euskara gaur egungo Aramaio eta Legutio<br \/>\nudalerrietan (orduan Aramayona eta Villarreal de Alava) soilik mantentzen zen<br \/>\nsendo, eta desagertzeko zorian zegoen Araba iparraldeko beste herri isolatu<br \/>\nbatzuetan. Dena den, mendearen lehenengo herenean Araban euskara sustatzeko ekimen<br \/>\nbatzuk agertu ziren. Funtsezkoa izan zen 1918an sortutako Eusko Ikaskuntzaren<br \/>\nArabako sailaren lana; haren altzoan Baraibar Taldea sortu zen 1928an,<br \/>\nprobintzian euskara sustatzeko berariazko eginkizunarekin. Elizgizon mordoxka<br \/>\nbatez gain, Arabako lehenengo abertzaleen ahalegina nabarmendu behar da,<br \/>\ntematurik baitzeuden euskal nortasunaren funtsezko ataltzat jotzen zuten<br \/>\nhizkuntza berreskuratzean. Dena den, ikusmira zabalagoko ahalegina zen; hori<br \/>\nerakusten digu, talde hori izendatzeko, Araban egindako ikerketa<br \/>\nfilologikoengatik nabarmendutako Federico Baraibar monarkiko kontserbadorearen<br \/>\nizena aukeratzeak (Gasteizko alkate eta Berrezarkuntzan zehar Aldundiko<br \/>\npresidente izatera iritsi zen).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ikuspuntu politikoan ere,<br \/>\nesparru ekonomiko eta sozialean gertatzen zen moduan, Araba desberdina zen<br \/>\nkostaldeko bi euskal probintziek zeukaten bizitasunaren aldean. Bigarren<br \/>\nErrepublika arte zail da Bizkaiari <\/span><span>XIX<\/span><span>. mende amaierarako, sozialismoaren eta<br \/>\nabertzaletasunaren agerpenarekin, ezartzen zaion moduko triangelu politiko bati<br \/>\nburuz hitz egitea. Eta azkenean EAJk eta ezker errepublikano-sozialistak<br \/>\nzeregin garrantzitsua izaten hasi zirenean, haien presentzia beti izan zen<br \/>\nBizkai eta Gipuzkoan baino txikiagoa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Orokorrean, Berrezarkuntzan<br \/>\nzehar Araba politikoki nahiko geldi mantendu zen; horrela erakusten dute <i>txandaketa<br \/>\nbaketsuaren <\/i>sistema nahiko leial aplikatu izanak, eta <\/span><span>XX<\/span><span>. mende<br \/>\nhasierakoa baino <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendekoa dirudien familia- edo<br \/>\nugazaba-jauntxokeriaren gatibu zen barruti batek 1923 arte irauteak. Alderdi<br \/>\nKontserbadorea eta Liberala handikien alderdiak ziren; ia ez zuten<br \/>\nantolakuntzarik eta afiliaziorik, eta bezeria mugatu bat ezartzera mugatzen ziren,<br \/>\nhorrela, horiekin probintziaren gaineko kontrol politikoa eta hauteskundeetakoa<br \/>\nziurtatzen saiatzen zirelarik. Txandakako alderdi bati edo besteari atxikitzea,<br \/>\nbatzuetan, gehiago izaten zen adiskidetasun edo bezero pertsonalaren zorizko<br \/>\narrazoien ondorio, desberdintasun ideologiko sakonena baino. Indar herritar<br \/>\nhandiagoa izan zuten \u2014nahiz eta biek izan arazoak eta zatiketak urte haietan\u2014<br \/>\nkarlismoak, 1881etik bizitza politikora itzulitakoa eta buruzagi<br \/>\ngarrantzitsuena Ramon Ortiz de Zarate izan zuena, eta errepublikanismoak,<br \/>\nburuzagi nagusi Ricardo Becerro de Bengoa izan zuena. 1876tik gizonezkoen<br \/>\nsufragio unibertsala 1890ean ezarri arte, Arabako bi hautesbarrutietako<br \/>\n(Gasteiz eta Amurrio) emaitzek leialtasunez jarraitu zituzten Espainiako<br \/>\nemaitza orokorrak, txandaketa baketsuaren sistema beteaz horrela. Salbuespen<br \/>\nbakarrak hiriburuan izan ziren, jauntxo-sistemak ez baitzuen horrenbesteko<br \/>\nkontrolik; horrela ikusten zen udal hauteskundeetan, sektore herritarrek<br \/>\n(errepublikanoak eta karlistak) aukera gehiago baitzuten beren benetako indarra<br \/>\nhautestontzietan baliarazteko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1890eko hauteskunde-legeak,<br \/>\ngizonezkoen sufragio unibertsala ezarri zuenak, ez zuen aldaketa handirik<br \/>\neragin errolda-sufragiopean egindako hauteskundeen ezaugarrietan, batez ere<br \/>\nAmurrio eta Guardiako barrutietan (azken hori hauteskunde-erreformaren urte berean<br \/>\nsortua). Arabako emaitzen txandaketarekiko leialtasuna 1923 arte mantendu zen<br \/>\norokorrean, nahiz eta Berrezarkuntzako sistemaren desagertzea karlisten eta<br \/>\nerrepublikanoen agerpenean islatzen hasi zen, batez ere, modernizazioari<br \/>\nirekixeagoa zen Gasteizko barrutian. Gasteizeko nolabaiteko eraberritze<br \/>\npolitikoaren aurrean, egoera desberdina zen beste barrutietan; izan ere,<br \/>\nlanda-eremuak izanik, jauntxokeriak indar handiagoz iraun ahal izan baitzuen.<br \/>\nAmurriokoan, Urquijoko markesen familiak, finantza-erakundeekin erlazionatutako<br \/>\nhandikiak, nagusitasun ia osoa izan zuen. Urkixotarren jokaera, handikien beste<br \/>\nfamiliekin gertatzen ez zen bezala, beregaina zen, ez baitzuten ez<br \/>\nkontserbadoreen, ez liberalen aldeko jarrera hartzen, baina monarkiko<br \/>\nalfontsotar, espainiar eta katolikotzat jotzen zuten bere burua. Urkixotarren<br \/>\nAmurrioko barrutiaren gaineko nagusitasuna ez zen gutxitu denbora igaro ahala,<br \/>\naldiz, mende hasieratik probintzia osora zabaldu zen, Aldundiaren gaineko<br \/>\nkontrolaren bidez, horko kargu nagusiak Amurrioko ordezkari urkixotarren esku<br \/>\nizaten baitziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sistemaren desegitea<br \/>\nudal-mailan nabaritu zen bereziki Gasteizen: 1890 eta 1923 artean, zinegotzien<br \/>\n% 44 karlistak izan ziren, % 23 errepublikanoak, % 14 liberalak, % 13<br \/>\nkontserbadoreak, % 3 abertzaleak, % 2 integristak eta % 1 sozialistak. Argi<br \/>\ndago, beraz, Berrezarkuntzaren sistematik at zeuden alderdien gailentasuna,<br \/>\nnahiz eta horiek ez ziren \u2014Bilbon gertatu zen moduan adibidez\u2014 masa-politika<br \/>\negiteko beste modu batekin identifikatzen zirenak (PSOE eta EAJ), baizik eta<br \/>\nkarlistak \u2014izaera herritarra izan arren, ideologiagatik politikaren<br \/>\ndemokratizazioaren aurka zeudenak\u2014 eta errepublikanoak. 1911 arte ez zen PSOEko<br \/>\nlehenengo zinegotzia aukeratu Gasteizen, eta 1920 arte itxaron behar izan zen<br \/>\nudalean lehen zinegotzi abertzaleak ikusi ahal izateko. Gasteiz bezalako hiri<br \/>\nbatean karlismoa bezalako indar atzerakoi batek \u2014<\/span><span>XIX<\/span><span>. mendera begira gehiago<br \/>\nzegoena eta landa-ingurunearekin identifikatu izan dena\u2014 jasotako babes handiak<br \/>\nadierazten du hiri horren izaera berezia, neurri handi batean Iru\u00f1akoaren<br \/>\nantzekoa, tradizioarekiko finkatuago mantentzen zena, nahiz eta bere esparru<br \/>\nekonomiko eta sozialean aldaketa txiki batzuk gertatu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Berrezarkuntzaren krisiaren<br \/>\ntestuinguruan, baina baita probintziako hiriburu batean karlisten <i>ezohiko <\/i>nagusitasunarenean<br \/>\nere, ulertu behar da 1914tik aurrera Gasteizen datismoa agertu izana, hurrengo<br \/>\nurtean Alianza Patri\u00f3tica Alavesa-ren sorrerak sendotua. Indar bizien eta talde<br \/>\npolitiko antikarlisten (alfontsotarrak, independenteak, errepublikanoak eta,<br \/>\nhasiera batean, baita sozialistak ere) metaketa zen, Eduardo Dato Iradier<br \/>\nburuzagi kontserbadore nabarmena Gasteizko diputatu aukeratzeko asmoz. Garai<br \/>\nhartan Ministro Kontseiluko presidentea zenari (eta amaren aldeko familia<br \/>\ngasteiztarra zuena) barruti seguru bat eskaintzearen truke, hiriak maukak eta<br \/>\nabantaila materialak lortu nahi zituen, goi-instantzietan babesle bat zuten<br \/>\nbeste herri batzuek egiten zuten moduan. Mugimendu <i>vitorianista <\/i>(Gasteizen<br \/>\naldekoa) zen, izaera desmobilizatzailea zuena, zentzu demokratizatzailean<br \/>\nsistemari izerdi berria emateko edozein saiakerarekin talka egiten zuena.<br \/>\nDatismoak, arazo handirik gabe lortu zuen Gasteizko Udalaren kontrola eta Dato<br \/>\nArabako hiriburuko diputatu hautatzea, 1921ean hil zen arte. Baina, era berean,<br \/>\ndatismoaren amaierak kontrolik gabeko egoera ekarri zuen, Berrezarkuntzaren<br \/>\nbehin betiko krisia iragarri baitzuen Araba mailan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hain zuzen, Primo de Rivera<br \/>\njeneralaren estatu-kolpea begikotasunez hartu zuen, edo behintzat gaitz txiki<br \/>\ngisa onartu zuen, Arabako gizartearen gehiengoak, zeren espero baitzuen<br \/>\nirtenbide autoritario batek behin betiko konpontzea Alfontso XIII.aren Monarkia<br \/>\nsartu zen irtenbiderik gabeko egoera. Diktaduran, tokiko erakundeak gobernadore<br \/>\nzibilen kontrolpean izan ziren, baina porrot egin zuten erregimen berriak<br \/>\nsustatutako erakunde politikoak (besteak beste, Uni\u00f3n Patri\u00f3tica, Primo de<br \/>\nRiveraren alderdi bakarra) biziberritzeko ahaleginean. Gasteizko Udala,<br \/>\nezegonkortasun izugarria ezaugarri nagusi zuena, eraberritzearen adibide<br \/>\nbihurtzerik ere ez zuten lortu, nahiz eta diktadoreak hori nahi izan <i>politika<br \/>\nzaharraren <\/i>ospe eta ustelkeriaren aurrean. Neurri onbideratzaile<br \/>\nbakanetakoa Gasteizko udalbatzaren historian lehenengo emakume zinegotziak<br \/>\nizendatzea izan zen. Praktikan, diktaduran zehar desagertu egin ziren alderdi<br \/>\ndinastikoak, eta haietako buruzagi gailen batzuek (besteak beste, Gabriel<br \/>\nMartinez de Aragon, Jose Otalora eta, geroago, Luis Dorao) Monarkiaren ontzia<br \/>\nalbo batera utzi eta ideal errepublikanoen alde jarri ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Primo de Riveraren aurkako<br \/>\ntaldeek ia ez zuten estutasunean jarri diktadura probintzian, baina horrek kale<br \/>\negin zuen Berrezarkuntzako sistemaren alternatiba bat eraikitzeko garaian.<br \/>\nDiktadoreak 1930eko urtarrilean dimititu zuenean, herrestan berekin eraman zuen<br \/>\ngero eta ospe txarragoa zuen Monarkia. Urtebete geroxeago, ia hiriburu<br \/>\nespainiar guztietan ezkerrak irabazitako udal-hauteskundeen ostean, Bigarren<br \/>\nErrepublika aldarrikatu zen 1931ko apirilaren 14an. Aldi demokratiko bat hasi<br \/>\nzen horrela, eta <i>tempo <\/i>politikoa bizkortu egin zen. Toki guztietan<br \/>\nbezala, Araban ere arazo ugari izan ziren bosturteko errepublikanoan, 1930eko<br \/>\nhamarkadako krisi ekonomikoaren, nazioarteko egoera tirabiratsuaren eta<br \/>\nErrepublika demokratiko batek beharrezko dituen babes sendoen ezaren ondorioz,<br \/>\neta askok uste zuten hori gainditu egin behar zela, eskuinetik edo ezkerretik,<br \/>\ndiktadura atzerakoi edo faxista baten bidez edo iraultza sozial baten bidez. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Araban, nahiz eta tradizionalki<br \/>\nizaera kontserbadorekoa izan, Errepublika itxaropenez hartu zuten biztanle<br \/>\ngehienek. Demokratizazioak bizitza politikoaren goraldia ekarri zuen, hasieran<br \/>\nezkerreko alderdi eta sindikatu ezkertiarren hazkundearekin (PSOE, CNT, UGT eta<br \/>\nzenbait talde errepublikano). Ikuspuntu sozialetik, CNTren hasierako goraldiak<br \/>\ngatazka asko eragin zituen \u2014haietako batzuk gogorrak\u2014 Errepublikaren lehenengo<br \/>\naldian, baina ondoren itzaltzen joan ziren, egoera sindikala pixkanaka baretzen<br \/>\njoan zelako. Erregimen berria aldarrikatu ostean, ezkerrak gehiengoa lortu zuen<br \/>\nGasteizko Udalean, Teodoro Gonzalez de Zarate errepublikanoa alkate zela, eta<br \/>\nGobernu errepublikano-sozialistak izendatutako Aldundiaren Batzorde<br \/>\nKudeatzailea kontrolatu zuen Teodoro Olarte alderdikidea lehendakari zela.<br \/>\n1931ko hauteskunde konstituziogileetan garaipen historikoa lortu zuen<br \/>\nerrepublikano eta sozialisten arteko koalizioak Araban. Hala ere, erregimen<br \/>\nberriaren neurri erreformista batzuekiko etsipenak (batez ere, izaera<br \/>\nlaikokoak) eta ezkerraren batasun ezak, horren gainbehera eta eskuin<br \/>\nantierrepublikanoa sendotzea ekarri zuen lehen biurtekoak aurrera egin ahala. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hain zuzen ere, 1931n<br \/>\nkolapsoaren ertzean geratu ostean, aurreko aldietan probintzian gehiengo<br \/>\nizandako sektore kontserbadoreak zutitu egin ziren berriro. Ez zen dagoeneko<br \/>\nBerrezarkuntzako alfontsotar dinastikoen liberalismo neurritsua; igaroa zen<br \/>\nhaien garaia. Gainera, Euskal Herriaren berariazko egoera ez zen mesedegarria<br \/>\neskuin katoliko posibilistarentzat (Gil Roblesen CEDA), haren espazio politikoa<br \/>\nEAJk estaltzen baitzuen neurri handi batean; baina ezta eskuin muturreko<br \/>\nfaxistentzat ere (Falange Espa\u00f1ola de las JONS (Juntas de Ofensiva<br \/>\nNacional-Sindicalista)), tokiko tradizioari arrotza zela ikusten baitzen.<br \/>\nAraban Errepublikaren izaera demokratikoaz baliatu zena, Berrezarkuntzako<br \/>\njauntxo-sistemaren aurrean, jatorri herritarreko eta tradizio historikoan<br \/>\nsustrai sakoneko talde bat izan zen. Karlismoari buruz ari gara; birsortutako<br \/>\nElkarte Tradizionalistaren, eta <i>Hermandad Alavesa <\/i>tokiko adarraren,<br \/>\ninguruan berrantolatu zen. Jose Luis Oriol Uriguen buru izandako urte horietan,<br \/>\nElkarte Tradizionalista probintziako alderdi politiko nagusia izan zen eta<br \/>\n1933ko Gorteetarako hauteskundeetan erabateko garaipena lortu zuen. Oriol lehen<br \/>\npostuan geratu zen 1936ko hauteskundeetan ere, Fronte Popularraren garaipen<br \/>\norokorraren aurrean. Azken hauteskunde horietan, CEDA lehenengoz agertu zen<br \/>\nArabako politikan, emaitza onargarria lortuz, ordura arteko ibilbidea kontuan<br \/>\nizanez gero. Hala ere, ez zen denborarik izan eskuin moderatuago batek Elkarte<br \/>\nTradizionalistari espazio hori lehiatu ziezaiokeen ikusteko. Aldi hartarako, karlismoa<br \/>\nkezkatuago zegoen Errepublikaren aurkako altxamendu bat prestatzeaz, eta<br \/>\ndenbora zeraman beren miliziak (erreketeak) armaz hornitzen; horiek giltzarri<br \/>\nizan ziren 1936ko uztaileko estatu-kolpeak Araban garaipena izan zezan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azkenik, bosturteko<br \/>\nerrepublikanoa abertzaletasunaren gorakadaren lekuko izan zen, tradizioz<br \/>\nBizkaian eta Gipuzkoan baino gutxiago sartu zen Arabako lurralde historikoan.<br \/>\nEAJ irmo zabaldu zen probintziaren iparrean, baina bere eraginarekiko<br \/>\nuzkurragoak ziren eskualdeetan ere sartu zen. Karlismo indartsua inoiz<br \/>\ngainditzerik lortu ez bazuen ere, 1933ko hauteskunde orokorretan bigarren<br \/>\nindarra izan zen eta Francisco Javier Landaburu Gorteetarako Arabatik<br \/>\nhautatutako EAJko lehenengo diputatua izaten ikusi zuen. Dena den,<br \/>\nabertzaletasun arabarra krisian sartu zen ondoren eta gerra zibila hastean,<br \/>\noraindik guztiz suspertu gabe zegoen. Izan ere, haren ibilbidea lotuta egon zen<br \/>\nEuskal Herrirako autonomia Estatutua lortzeko prozesuarekin, eta horren aurrean<br \/>\nArabak bere jarrera izan zuen, neurri batean, Nafarroak eta kostaldeko bi<br \/>\nprobintziek mantendutakoaren tarteko zerbait. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arabako berezitasun hori<br \/>\ndagoeneko azaleratu zen 1917-1919an, autonomiaren aldeko lehen mugimendua izan<br \/>\nzenean; baina mugimenduak huts egin zuen, Espainiako <i>arazo erregionala <\/i>konpontzeko<br \/>\nBerrezarkuntzaren gaitasun ezagatik. 1931n, Errepublikak Kataluniako<br \/>\nautonomiari helduko ziola hitzeman zuenez (1932an haren Estatutua<br \/>\naldarrikatzean gauzatu zena), euskal auziari ekiteko garaia ere iritsia<br \/>\nzirudien. Hala eta guztiz ere, barneko eta kanpoko arazo ugariren ondorioz,<br \/>\neuskal Estatutua ez zen 1936ko urria arte onartu, jadanik gerra zibila hasia<br \/>\nzela. Prozesu autonomikoaren ia hasieratik nabaritu zen sentimendu arabazale<br \/>\nbat; Araba txiki, pobre, nekazari eta gaztelaniadunaren aurrean \u2014interpretazio<br \/>\nhorren arabera\u2014 Bizkaia gainpopulatu, industrial, abertzale eta euskalduna<br \/>\nnagusitzea ahalbidetuko zuen autonomia baten beldurrean islatua. 1932ko<br \/>\nekainean Nafarroa euskal Estatututik irten ostean, Oriolek uste izan zuen, hiru<br \/>\nprobintzietako proiektu batean Araba babesgabe aurkituko zela. Horrela,<br \/>\nkarlismoa arabazaletasunaren eta antiseparatismoaren (autonomiarekiko<br \/>\ngaitzespenarekin bat zetorrena) aldeztaile bihurtu zen. Biraketa<br \/>\ntradizionalistaren ondorioz, 1933ko azaroko erreferendumean Estatutuaren aldeko<br \/>\nsostengua beste bi probintzietan baino askoz txikiagoa izan zen Araban. Arabako<br \/>\nauziari buruzko Gorteetako bigarren biurtekoko eztabaidek Estatutuaren izapide<br \/>\nparlamentarioa gelditu zuten; horien artean nabarmena izan zen Ramiro de Maeztu<br \/>\narabarraren, Gipuzkoako diputatu monarkikoaren, esku-hartze espainolista eta<br \/>\nEstatutuaren aurkakoa. Hori guztia gero eta testuinguru tirabiratsuagoan<br \/>\ngertatu zen, 1934ko Kontzertu Ekonomikoaren babeserako udal-mugimenduaren eta<br \/>\nurte bereko urriko iraultza sozialistaren ondorioz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1936-1939ko gerra zibilarekin<br \/>\namaitu zen 1876an hasitako \u00abeuskal aniztasun politikoaren zikloa\u00bb deitu izan<br \/>\ndena. Araba aniztasun horren partaide izan zen, aldi horretako historialari,<br \/>\nlegelari eta pentsalari politiko arabar nagusien biografiek islatzen duten<br \/>\nmoduan. Hala ere, aniztasun hori Bizkai eta Gipuzkoakoaren desberdina izan zen,<br \/>\neta neurri batean Nafarroakoaren antzekoa, alde kontserbadoreenen<br \/>\nnagusitasunaren, baita kontrako egoera orokorretan ere, eta ezker<br \/>\nerrepublikano-sozialistaren eta abertzaletasunaren indar txikiagoaren ondorioz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bizkaian eta Gipuzkoan bezala, Arabako historia politikoan eta instituzionalean iragana eta geroaren arteko mugarria izan zen 1876ko uztailaren 21eko Legea. Lege arau horrek ez zituen Foruak formalki ezeztatzen, zerga-salbuespena eta salbuespen militarra besterik ez, baina praktikan, 1877an hiru \u00abProbintzia Baskongadoak\u00bb direlakoen instituzio tradizional guztiak eraitsi ziren (Batzar Nagusiak eta Foru Aldundia, Aldundi Probintzial batek ordeztua). [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[333],"class_list":["post-3647","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SARRERA - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-638-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SARRERA - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bizkaian eta Gipuzkoan bezala, Arabako historia politikoan eta instituzionalean iragana eta geroaren arteko mugarria izan zen 1876ko uztailaren 21eko Legea. Lege arau horrek ez zituen Foruak formalki ezeztatzen, zerga-salbuespena eta salbuespen militarra besterik ez, baina praktikan, 1877an hiru \u00abProbintzia Baskongadoak\u00bb direlakoen instituzio tradizional guztiak eraitsi ziren (Batzar Nagusiak eta Foru Aldundia, Aldundi Probintzial batek ordeztua). [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-638-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"15 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-638-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-638-eu\\\/\",\"name\":\"SARRERA - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:25:59+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-638-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-638-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-638-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SARRERA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SARRERA - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-638-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SARRERA - Iura Vasconiae","og_description":"Bizkaian eta Gipuzkoan bezala, Arabako historia politikoan eta instituzionalean iragana eta geroaren arteko mugarria izan zen 1876ko uztailaren 21eko Legea. Lege arau horrek ez zituen Foruak formalki ezeztatzen, zerga-salbuespena eta salbuespen militarra besterik ez, baina praktikan, 1877an hiru \u00abProbintzia Baskongadoak\u00bb direlakoen instituzio tradizional guztiak eraitsi ziren (Batzar Nagusiak eta Foru Aldundia, Aldundi Probintzial batek ordeztua). [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-638-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"15 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-638-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-638-eu\/","name":"SARRERA - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:25:59+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-638-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-638-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-638-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SARRERA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3647","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3647\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3647"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3647"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}