{"id":3637,"date":"2023-02-14T10:17:45","date_gmt":"2023-02-14T09:17:45","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/salaverria-ipenza-salaberria-ipentza-mariano-633-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:17:45","modified_gmt":"2023-02-14T09:17:45","slug":"salaverria-ipenza-salaberria-ipentza-mariano-633-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/salaverria-ipenza-salaberria-ipentza-mariano-633-eu\/","title":{"rendered":"SALAVERRIA IPENZA [SALABERRIA IPENTZA], Mariano (goitizenez, J. Gaztelu) (Vila-Seca, Tarragona, 1867ko urriak 15 &#8211; Donostia, 1934ko urriak 24)."},"content":{"rendered":"<p><span>Mariano<br \/>\nSalaberria Ipentza Jose Maria Salaberria Arana eta Ana Catalina Ipentza Agirre<br \/>\nsenar-emazteen semea izan zen. Gurasoak 1861eko azaroaren 21ean ezkondu ziren<br \/>\nAbaltzisketako San Joan Bataiatzailearen parrokian (Gipuzkoa). Aita 1828ko<br \/>\nmartxoaren 11n jaio zen Beotegin (Araba), eta Juan Jose Salaberria Villodas eta<br \/>\nTeresa Arana Sobrevilla izan zituen guraso. Haren aurreko guztiak Arabako<br \/>\nherrietan jaioak ziren (Kexaa, Aiara, Murga, Beotegi eta Santa Koloma,<br \/>\nArtziniega).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ama, berriz, Ana Catalina<br \/>\nIpentza (Abaltzisketa, 1831ko uztailak 27-Donostia, 1899eko otsailak 18), Juan<br \/>\nFrancisco Ipentza Goikoetxearen eta Maria Lorenza Agirre Etxeberriaren alaba<br \/>\nzen. Senar-emazteek beste lau seme-alaba izan zituzten: Josefa Martina; Maria<br \/>\nJosefa Ramona; Maria Antonia eta Pedro Ignacio. Jose Maria farozaina bigarrenez<br \/>\nezkondu zen (1903ko urtarrilaren 14an, Donostian) Lorenza Gonzalez Riloba<br \/>\nalargunarekin, Burgosko Sasam\u00f3n herrian jaioa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Marianok lau anai-arreba izan<br \/>\nzituen: Maria Clara eta Ana Joaquina bikiak (Abaltzisketa, 1862ko abuztuak 18),<br \/>\nFlorencia (Vila-Seca, Tarragona, 1865) eta, txikiena, Jose Maria (Vinar\u00f2s,<br \/>\nCastell\u00f3, 1873ko maiatzak 8 \u2013 Madril, 1940ko martxoak 28), denetan ezagunena,<br \/>\nliteraturan nabarmendu zelako eta 98ko Belaunaldiarekin harremana izan zuelako.<br \/>\nJose Maria hura Amalia Galarraga Azkarruntzekin ezkondu zen (Soraluze,<br \/>\nGipuzkoa, 1885ko uztailak 10 \u2013 Madril, 1971ko irailak 27), zapatariaren alaba,<br \/>\nbaina haren alaba bat, Margarita (Buenos Aires, Argentina, 1911ko martxoak<br \/>\n12-Madril, 2000ko abenduak 7) lehen emakume espainiarra izan zen kidego<br \/>\ndiplomatikoan sartzen, 1933an. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gauza asko ezezagunak zaizkigu<br \/>\nMarianoren bizitzari buruz, baina aitaren bizitza alderraiak haren haurtzaroa<br \/>\neta gaztaroa baldintzatu zituen, aita itsas farozaina izan baitzen lanbidez.<br \/>\nHori funtsezkoa izan zen Mariano eta Jose Maria Salaberria anaien prestakuntza<br \/>\nakademikoan eta nortasunean. More Agirrek (<i>La vida en los faros de Espa\u00f1a<\/i>)<br \/>\naita farozainaren garrantzia aipatzen du, maiz aldatzen baitzen faroz (batez<br \/>\nbeste, bi urtean behin). Etxe aldaketek eta faroaren isolamenduak ondorio<br \/>\npedagogikoak eta psikologikoak izan zituzten; giro hartan, aita familiakoa<br \/>\nmaisu nagusia zen, eta seme-alaben estatus soziala kultura prestakuntzaren<br \/>\nbidez hobetu nahi izan zuen. Ohikoa izaten zen seme-alabak ikastunak eta<br \/>\nautodidaktak izatea, Salaberria anaiak bezala. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gauzak horrela, aitaren<br \/>\nlanbide-ibileraren ondorioz, familia Donostiatik (1859) Matxitxakoko Faro<br \/>\nEskolara (Bizkaia) joan zen; eta gero, faro hauetara, hots, Busto lurmuturrera<br \/>\n(Asturias, 1861), Pancha uhartera (Lugo, 1861), Medas uhartera (Girona, 1863),<br \/>\nSalouko portura (Tarragona, 1864), Salouko lurmuturrera (1868), Vinar\u00f2sera<br \/>\n(Castell\u00f3, 1869), Columbretes uharteetara (Castell\u00f3, 1877) eta, azkenik,<br \/>\nDonostiako Igeldo Mendira, 1878an. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zortzi urtean (1878-1885),<br \/>\nfamiliak egonkortasuna izan zuen Donostian, baina 1883an Higer lurmuturreko<br \/>\nfarora (Hondarribia, Gipuzkoa) bidali zuten bitarte baterako. 1883ko irailaren<br \/>\n24an, Higer lurmuturreko faroko postua utzi zuen, Ramon Catalan Martinez de los<br \/>\nReyes farozainari bere enplegua eta soldata itzuli baitzizkioten. Aita bitarte<br \/>\nbaterako ordezkapena egiten ari zitzaionez, Igeldo Mendiko farora itzuli zen,<br \/>\n1885eko urtarrilera arte. Gero, 1885eko urtarriletik 1888ko urrira arte,<br \/>\nLevante aldeko lurretara itzuli zen, Orpesako (Castell\u00f3) dorrezain lehen<br \/>\nizendatu baitzuten. Gure funtzionario farozainaren azken zortzi urteak (1888ko<br \/>\nazaroa \u2013 1897ko urtarrila) denetan lasaienak izan ziren, harik eta Igeldo<br \/>\nMendiko faroan erretiroa hartu zuen arte. Dena den, 1899an alargundurik, 1903an<br \/>\nezkondu zen berriro. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Horrenbestez, Salaberria<br \/>\nfamilia jatorriz xumea zen. 1878an Donostiara joan zen bizitzera, eta Marianok<br \/>\nhiri hartan eman zituen bere haur eta gazte denborako urte gehienak. Uste<br \/>\nizatekoa da 1885etik 1888ra arte ez zela Orpesara (Castell\u00f3) itzuli aitaren destino<br \/>\nberriari jarraikiz. Ezezagunak zaizkigu Marianoren ikasketei buruzko xehetasun<br \/>\nasko bizi izan zen herrietan. Mariano, anaia Jose Maria bezala, bere kasa<br \/>\nikasitako autoreen adibide garbia da, unibertsitate mailako ikasketarik gabea.<br \/>\nHaren prestakuntza akademikoak oinarrizko irakaskuntza izan zuen oinarri. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hogeita hamar urte bete arte,<br \/>\nez dugu haren lan-ibilbidearen berri, baina goiz <i>La Voz de Guip\u00fazcoa<\/i>rekin<br \/>\nhasi zen lankidetzan eta Udaleko funtzionario egin zen, Marianok Udal Museoko<br \/>\nGobernu Batzordeari aurkeztutako dokumentazio-eskabidetik ondorioztatu<br \/>\ndaitekeenez, 1813ko Donostiako sutea aztertzearen karira: \u00abnon ikusten baita<br \/>\n1813ko uztailaren erdialderako, artilleria ingelesaren ekinaldiaren ondorioz<br \/>\nsutan eta eraitsia zegoela Donostia erdia\u00bb. Museoaren kontserbatzaileak, Pedro<br \/>\nManuel de Soraluzek, eskabidearen aldeko txostena eman zuen, Salaberria \u00abudal<br \/>\nfuntzionario duin eta arduratsua\u00bb zela esanda. Donostiako Udaleko bulego-buru<br \/>\nere izan zen. Ez dago inon jasoa Marianok kargu politikorik bete zuenik,<br \/>\nprobintziako Alderdi Errepublikano Federaletik kanpo, betiere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Laster, Donostiako kultur<br \/>\nerreferentzia bat izan zen. 1898an, Marianok <i>La salud de Eusqueria: di\u00e1logos<br \/>\npol\u00edticos con una corta carta-pr\u00f3logo de Francisco Pi y Margall <\/i>argitaratu<br \/>\nzuen, 1898ko urriaren 29an Madrilen datatua. Donostiako Alderdi Errepublikano<br \/>\nFederalak liburua doan banatu zuen eta, zehazki, aurkako ideiak dituzten<br \/>\npertsonen arteko elkarrizketez dago osatua. Teoria politikoak zabaltzeko modu<br \/>\nhura oso hedatua zegoen garai hartan. Molde horri esker, egileak bere<br \/>\nprobetxurako azaltzen zituen batzuen eta besteen argudioak eta alegazioak,<br \/>\ninteresekotzat jotzen zuen gai baten gainean. Harako hartan, zehazki, frogatu<br \/>\nnahi zuen euskal foru sistema tradizionala gutiz bat zetorrela federalismo<br \/>\nerrepublikanoarekin, karlismoari foraltasun herritarraren ikurra kentzen<br \/>\nsaiatzeko, hura ordurako Sabino Aranaren euskal nazionalismo hasiberriari hatsa<br \/>\nematen ari baitzitzaion: euskal errepublikano federalen zeregin hura ez da oso<br \/>\nezaguna. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Era berean, ez dakigu zer<br \/>\ndela-eta ezkondu zen hain berandu, ia 48 urte zituela, 1915eko irailaren 8an<br \/>\nLezon, Juana Cerezo Urtsuegia donostiarrarekin. Bi seme-alaba izan zituzten,<br \/>\nMaria Dolores eta Jose Maria (1922ko abenduan jaioa), idazlea, maisu nazionala<br \/>\n(1936ko ikasleendako oposizio murriztuak, betiere 1961eko maiatzaren 2ko<br \/>\naginduaren bidez onartuak), Errenteriako Udaleko funtzionarioa eta Donostiako<br \/>\nprentsako kazetaria <i>San Sebasti\u00e1n <\/i>aldizkarian, bai eta Madrilgo prentsan<br \/>\nere. Haren lehen liburua <i>Distancia <\/i>izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1916an, Donostiako Ateneoa<br \/>\nsortu, eta Mariano Gobernu Batzordeko diruzain izendatu zuten. Otsailaren 8ko <i>El<br \/>\nSol <\/i>egunkarian, Mariano Salaberriak <i>Camb\u00f3 y el nacionalismo vasco <\/i>argitaratu<br \/>\nzuen, euskal nazionalistek azkenaldi hartan izaniko bilakaera politikoa<br \/>\nazaltzeko, hots, Cambok aurreko urtean Euskal Herrian egindako lanaren eraginez<br \/>\nizandako bilakaera. 1923ko apirilaren 8an, <i>El Pa\u00eds Vasco <\/i>goizeko<br \/>\negunkari donostiarra agertu zen, errepublikano federalen tesien hurbilekoa, eta<br \/>\nMariano gaztelaniazko kolaboratzaileen artean agertzen zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1913an, Mariano Salaberriak <i>Estudios<br \/>\nde la constituci\u00f3n de Guip\u00fazcoa <\/i>argitaratu zuen, eta 1918an konstituzio<br \/>\nproiektu zehatza gehitu zuen, Aldundiak horri buruz egindako deiari erantzunez.<br \/>\nMarianok bigarren edizioaren aukera justifikatu zuen, 1931ko maiatzaren 24an<br \/>\ndatatutako hitzaurrean, hau da, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu eta<br \/>\nberrogei egunera. Gipuzkoak bere konstituzioa izan behar zuelako uste sendo<br \/>\naldaezina zuen, Bizkaiaren nagusitasuna onartu gabe, Foru Bilduma zaharkitua<br \/>\ngelditu baitzen (Rafael Gibert, 1980). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1913 hartan, Mariano,<br \/>\nerrepublikano federala, Gipuzkoarako autonomiaren aldekoa zen, gainerako Euskal<br \/>\nProbintzietatik bereizia. 1931n, Salaberria eta haren alderdi \u00f1imi\u00f1oa,<br \/>\nGipuzkoako Alderdi Errepublikano Federala, artean ere honela mintzatzen ziren:<br \/>\n\u00abEuskal Errepublikaren sorkuntza artifiziala eta berri-berria, bai eta Euskal<br \/>\nHerriarena erakunde politiko gisa\u00bb. Gipuzkoako federalek hauxe eskatzen zuten:<br \/>\n\u00abEuskararen eta gaztelaniaren arteko koofizialtasuna Gipuzkoan egiten diren<br \/>\nekitaldi edo tratu ofizial guztietan\u00bb. Gainera, Gipuzkoak \u00abBizkai, Nafarroa eta<br \/>\nArabako Probintziekin eta, nahi izanez gero, baita Errioxarekin ere, Liga edo<br \/>\nAkordio bat\u00bb osatzearen aldekoak ziren. Irakaskuntzari dagokionez, \u00abelebitasuna<br \/>\ndefenditzen zuten lehen hezkuntzan, eta bigarrenean, gaztelania hutsa erabiliko<br \/>\nzen\u00bb. <i>La Voz de Guip\u00fazcoa <\/i>Donostiako egunkariaren bidez, behin eta<br \/>\nberriz agertu ziren foru aldarrikapenaren aurka; izan ere, haien iritziz,<br \/>\nnazionalismoaren presioa ikusirik, hura Espainia desegiteko arrisku nabarmena<br \/>\nzen. Haren irudiko, Foruak mundo arkaikoa ziren, jadanik gainditua, \u00abeta komeni<br \/>\nda hori ez mugitzea\u00bb. Erregionalismoa zela eta, haien jarrera laburbiltzearren,<br \/>\nautonomiaren aldeko jarrera tinkoa zuten arlo ekonomiko eta<br \/>\nadministratiboetarako, Kontzertu Ekonomikoak zituen dohainak bereziki<br \/>\naipaturik, baina aldarrikapen politikoak alde batera utzirik eta, batez ere,<br \/>\nforu arora itzultzeko gurari oro bazterturik. Haien erregionalismoa, oroz gain,<br \/>\nerregionalismo administratiboa zen. Ildo berean, eskualdeen nortasunaren<br \/>\naintzat hartzea babestu bazuen ere, Marianok ez zuen zalantzarik izan euskal<br \/>\nnortasunaren elementu sentikorrenetako bat kritikatzeko, euskara, hain zuzen:<br \/>\n\u00abEuskadi ez da hilko euskara faltagatik, baizik eta soberagatik\u00bb, idatzi zuen<br \/>\nMarianok <i>La Voz de Guip\u00fazcoa <\/i>egunkariko artikulu batean (1917ko apirilak<br \/>\n16). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Horrenbestez, euskal alderdi<br \/>\npolitikoen artean, eite berriko planteamendu autonomista bat joan zen<br \/>\ngauzatzen. Funtsean eskatzen zen berariaz eta politikoki aitor zedila<br \/>\nprobintzia horiek bazutela sistema berezi bat osatzeko ahalmena Estatuaren<br \/>\nbarnean, eta eskumen jakin batzuk haien jurisdikzioan sartu behar zirela.<br \/>\nForua, oraindik ere, diskurtsoak bermatzeko eta babesteko erabiltzen zen, haren<br \/>\nbidez aldarrikapenei sinesgarritasuna emate aldera, baina eduki zehatzetan<br \/>\nsartu gabe, hau da, erreferentzia erretoriko hutsa zen. Garai hartan esaten zen<br \/>\nbezala, Foruak \u00abelokuentzia topiko erregional hutsera murriztuak gelditu dira\u00bb<br \/>\n(Salaberria, 1917: 157). Foruen nahitaezko eguneratzea autonomiaren formulazio<br \/>\nesplizituaren bidez gauzatu zen, hau da, autoadministrazioaren aldeko irrika<br \/>\nzaharrak era pragmatikoan modernotasunera ekarriz; aldi berean, eredu berri bat<br \/>\njoan zen sortzen, hots, estatutuen eredua, Estatuarekiko harremanak arautzeko<br \/>\nbide gisa. Horrela, oinarri berrietatik abiatuta, autogobernuaren gaia<br \/>\nplazaratu zen, jadanik haren ikuskera garaikidearekin bat ulertua. Era berean,<br \/>\nForua konstituzional bihurtzeko gaia agertu zen, euskal berezitasunaren<br \/>\nlege-atipikotasunaren inguruko eztabaida zahar hura moldatzeko bide gisa,<br \/>\nForuari arauzko babes egonkorra emate aldera. Marianoren iritziz, beraz, ez zen<br \/>\naldaketa nabarmenik egin beharrik Euskal Probintzietako administrazio-sisteman.<br \/>\nAitzitik, Euskal Probintziek zoriontsu sentitu behar zuten gozatzen zuten<br \/>\nsistemarekin (Salaberria, 1917: 158). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Honatx Salaberriaren beste<br \/>\nartikulu nabarmen batzuk: \u00ab\u00bfNacionalismo \u00f3 separatismo?\u00bb, <i>La Voz de<br \/>\nGuip\u00fazcoa <\/i>(1917ko apirilak 16); \u00abDe sociolog\u00eda oceanogr\u00e1fica. Por la gente<br \/>\nde mar\u00bb (<i>Euskal-Erria<\/i>, 1912ko martxoak 15); \u00abEl peligro separatista en<br \/>\nel camino de la evoluci\u00f3n\u00bb (<i>La Voz de Guip\u00fazcoa<\/i>, 1918ko urtarrilak 22). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Proposamen ideologiko<br \/>\nzentristekin gertatu ohi den bezala, Mariano Salaberria errepublikano federalak<br \/>\negindako proposamenari nazionalistek eta errepublikano zentralistek egin zioten<br \/>\neraso. <i>Tierra Vasca <\/i>Donostiako egunkari errepublikano, laiko eta<br \/>\nerreformistan (1933ko urtarrilaren 8an agertua), adibidez, \u00abAberraciones. El<br \/>\nEstatuto Provincial\u00bb izenburuko artikulua argitaratu zen urte hartako<br \/>\nabuztuaren 4an, \u00abArbelaiz\u00bbek sinatua, Marianori iseka lotsagabea eginda: \u00abhorra<br \/>\nliberal bat, horra gizon moderno bat; gipuzkoarren bihotza hunkitzeko,<br \/>\nhistoriaz eta tradizioaz mintzatzen zaie, bai eta harrotasunaz eta komenientzia<br \/>\nekonomikoaz ere [\u2026]. Eskaini Salaberria jaunari kargutxoren bat, eta ikusiko<br \/>\nduzue nola moldatzen den dena. Azken buruan, ez dago besterik\u00bb. Errepublikanoek<br \/>\n\u00abhistoria zentzugabe bat\u00bb ehuntzea leporatu zioten Marianori eta 1931ko Euskal<br \/>\nEstatutua irakurri ez izana. <i>La Voz de Guip\u00fazcoa<\/i>n agertzen zen<br \/>\n\u00abzentzugabekeria piloa\u00bb kritikatzen zen, bai eta egunkariko ahotsik<br \/>\nadierazgarriena ere, Mariano Salaberria, alegia. Hartaz esan zen, adibidez,<br \/>\n\u00abeuskaldunen arteko zatiketa landu\u00bb zuenetako bat izan zela, eta bukatzeko,<br \/>\nhauxe: \u00abMariano Salaberria: une honetan ez da gizalegezkoa euskaldunen artean<br \/>\nerrezeloak sortzea. Beste ezertarako balio ez baduzu, uztazu bidea zuk baino<br \/>\nasmo hobeak dituzten gizonei\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Mariano Salaberria iraintzeko<br \/>\nahalegin hori azaltze aldera, esan behar da hark ezartzen zuela <i>La Voz de<br \/>\nGuip\u00fazcoa<\/i>n errepublikanismo autonomistaren jarrera politikoa, <i>J. Gaztelu<br \/>\n<\/i>goitizenaren atzean ezkutatua, autonomismo oso erradikalari irekia, eta<br \/>\naldi berean, aukera bakoitza baliatzen zuen euskal lurraldearen espainiartasuna<br \/>\naldarrikatzeko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mariano Salaberria Ipentza Jose Maria Salaberria Arana eta Ana Catalina Ipentza Agirre senar-emazteen semea izan zen. Gurasoak 1861eko azaroaren 21ean ezkondu ziren Abaltzisketako San Joan Bataiatzailearen parrokian (Gipuzkoa). Aita 1828ko martxoaren 11n jaio zen Beotegin (Araba), eta Juan Jose Salaberria Villodas eta Teresa Arana Sobrevilla izan zituen guraso. Haren aurreko guztiak Arabako herrietan jaioak ziren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3637","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SALAVERRIA IPENZA [SALABERRIA IPENTZA], Mariano (goitizenez, J. Gaztelu) (Vila-Seca, Tarragona, 1867ko urriak 15 - Donostia, 1934ko urriak 24). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/salaverria-ipenza-salaberria-ipentza-mariano-633-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SALAVERRIA IPENZA [SALABERRIA IPENTZA], Mariano (goitizenez, J. Gaztelu) (Vila-Seca, Tarragona, 1867ko urriak 15 - Donostia, 1934ko urriak 24). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Mariano Salaberria Ipentza Jose Maria Salaberria Arana eta Ana Catalina Ipentza Agirre senar-emazteen semea izan zen. Gurasoak 1861eko azaroaren 21ean ezkondu ziren Abaltzisketako San Joan Bataiatzailearen parrokian (Gipuzkoa). Aita 1828ko martxoaren 11n jaio zen Beotegin (Araba), eta Juan Jose Salaberria Villodas eta Teresa Arana Sobrevilla izan zituen guraso. Haren aurreko guztiak Arabako herrietan jaioak ziren [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/salaverria-ipenza-salaberria-ipentza-mariano-633-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/salaverria-ipenza-salaberria-ipentza-mariano-633-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/salaverria-ipenza-salaberria-ipentza-mariano-633-eu\\\/\",\"name\":\"SALAVERRIA IPENZA [SALABERRIA IPENTZA], Mariano (goitizenez, J. Gaztelu) (Vila-Seca, Tarragona, 1867ko urriak 15 - Donostia, 1934ko urriak 24). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:17:45+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/salaverria-ipenza-salaberria-ipentza-mariano-633-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/salaverria-ipenza-salaberria-ipentza-mariano-633-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/salaverria-ipenza-salaberria-ipentza-mariano-633-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SALAVERRIA IPENZA [SALABERRIA IPENTZA], Mariano (goitizenez, J. Gaztelu) (Vila-Seca, Tarragona, 1867ko urriak 15 &#8211; Donostia, 1934ko urriak 24).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SALAVERRIA IPENZA [SALABERRIA IPENTZA], Mariano (goitizenez, J. Gaztelu) (Vila-Seca, Tarragona, 1867ko urriak 15 - Donostia, 1934ko urriak 24). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/salaverria-ipenza-salaberria-ipentza-mariano-633-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SALAVERRIA IPENZA [SALABERRIA IPENTZA], Mariano (goitizenez, J. Gaztelu) (Vila-Seca, Tarragona, 1867ko urriak 15 - Donostia, 1934ko urriak 24). - Iura Vasconiae","og_description":"Mariano Salaberria Ipentza Jose Maria Salaberria Arana eta Ana Catalina Ipentza Agirre senar-emazteen semea izan zen. Gurasoak 1861eko azaroaren 21ean ezkondu ziren Abaltzisketako San Joan Bataiatzailearen parrokian (Gipuzkoa). Aita 1828ko martxoaren 11n jaio zen Beotegin (Araba), eta Juan Jose Salaberria Villodas eta Teresa Arana Sobrevilla izan zituen guraso. Haren aurreko guztiak Arabako herrietan jaioak ziren [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/salaverria-ipenza-salaberria-ipentza-mariano-633-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/salaverria-ipenza-salaberria-ipentza-mariano-633-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/salaverria-ipenza-salaberria-ipentza-mariano-633-eu\/","name":"SALAVERRIA IPENZA [SALABERRIA IPENTZA], Mariano (goitizenez, J. Gaztelu) (Vila-Seca, Tarragona, 1867ko urriak 15 - Donostia, 1934ko urriak 24). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:17:45+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/salaverria-ipenza-salaberria-ipentza-mariano-633-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/salaverria-ipenza-salaberria-ipentza-mariano-633-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/salaverria-ipenza-salaberria-ipentza-mariano-633-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SALAVERRIA IPENZA [SALABERRIA IPENTZA], Mariano (goitizenez, J. Gaztelu) (Vila-Seca, Tarragona, 1867ko urriak 15 &#8211; Donostia, 1934ko urriak 24)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3637","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3637\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3637"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3637"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}