{"id":3635,"date":"2023-02-14T10:16:45","date_gmt":"2023-02-14T09:16:45","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/ramery-zuzuarregui-ramery-zutzuarregi-liborio-632-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:16:45","modified_gmt":"2023-02-14T09:16:45","slug":"ramery-zuzuarregui-ramery-zutzuarregi-liborio-632-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ramery-zuzuarregui-ramery-zutzuarregi-liborio-632-eu\/","title":{"rendered":"RAMERY ZUZUARREGUI [RAMERY ZUTZUARREGI], Liborio (Hondarribia, Gipuzkoa, 1833ko uztailak 23a &#8211; Donostia, 1894ko urtarrilak 3)."},"content":{"rendered":"<p><span>Politikari espainiarra izan<br \/>\nzen, Filipinetako Uharteetako gobernazio kolonialean goi-mailako karguak<br \/>\nbetetakoa. Penintsulara atzera etorrita, 1891n Gorteetako diputatu hautatu<br \/>\nzuten Alderdi Integristarekin Zumaiako barrutian. Juan de Olazabal Rameryren osaba<br \/>\neta mentore ideologikoa izan zen. Iloba Alderdi Integristako burua izan zen,<br \/>\nRamon Nocedal (1842-1907) zendu ondoren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gipuzkoako familia noble batean<br \/>\njaiorik, odolezko loturak funtsezkoak izan ziren Liborio mutilzaharrarengan,<br \/>\nhainbesteraino, non, ilobek ikastera joan behar zuten tokietan kokatzen<br \/>\nbaitzen. Haren gurasoak Meliton Ramery Irarreta eta Rita Zuzuarregi Delgado<br \/>\nizan ziren, Hondarribian bizi izandakoak, harik eta Donostian 1880 aldean etxe<br \/>\neder bat eraikiarazi zuten arte (Mundaizko auzoa, San Ignazio Loiolakoaren<br \/>\nparrokia). Hondarribian sei seme-alabetarik bost bataiatu ziren, 1830etik<br \/>\n1842ra bitarte; denak, gazteena izan ezik, hots, Martina Felicia Alejandra<br \/>\nMagdalena Gabriela, 1847ko urtarrilaren 30ean Tolosako Andre Maria parrokian<br \/>\nbataiatua. Familia, izan ere, Tolosara joana baitzen bizitzera, batxilergoa<br \/>\nikasten ari ziren seme zaharrenen ondoan egoteko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lehen Karlistaldian, gurasoek<br \/>\nHendaiara alde egin behar izan zuten, Liborio jaio eta gutxira, eta haurrak<br \/>\nFrantziako hiri horretan eman zituen lehen urteak. Behin Lehen Karlistaldia<br \/>\namaitutakoan, Hondarribira itzuli eta, han, lehen letrak ikasi zituen; batxilergoa,<br \/>\nberriz, Tolosako Fano jaunen ikastetxe famatuan; gero, Zuzenbide, Filosofia eta<br \/>\nLetrak, eta Administrazio karrerak O\u00f1atiko, Zaragozako, Valladolideko eta<br \/>\nMadrilgo Unibertsitateetan ikasi zituen, aritu zen ikastetxe guztietan nota<br \/>\nbikain-bikainak eskuratuta, eta beti eredugarri jokatuta. Zuzenbide zibil,<br \/>\nkanoniko eta administratiboan lizentziatu zen 1858ko ekainean, ariketak aho<br \/>\nbatez gainditurik, eta titulua urte hartako uztailaren 14an eman zitzaion.<br \/>\nHorrenbestez, 25 urte bete baino egun batzuk lehenago, abokatu-lanbidean<br \/>\njarduteko ahalmena eskuratua zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Behin ikasketak bukaturik,<br \/>\ngurasoenera itzuli eta, haien ondoan, bi urtez egon zen (1838-1840). Garai<br \/>\nhartan, herri baskongadoaren historia eta legedia ikasi zituen. Ez zegoenez<br \/>\npozik bere herrian ziren abokatu-langela gutxi haiek eskaintzen zioten aisialdiarekin,<br \/>\nbeste lan bat bilatu zuen. Garai hartan, Filipinetako administrazioko kargu<br \/>\nbatzuk zeuden bete gabe, eta Rameryk Zamboanga uharteko teniente-gobernadore<br \/>\nkargua lortu zuen, 1860ko maiatzaren 7ko Errege Dekretuak izendaturik. Urte<br \/>\nhartako abuztuan abiatu zen Filipinetarantz eta, bidaia luzea aprobetxaturik,<br \/>\nItsasoz haraindiko legedia ikasi zuen zehatz eta sakon, den-dena koaderno<br \/>\nhandietan bilduta. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Orduz geroztik, ibilbide<br \/>\nbikain-bikaina hasi zuen Filipinetan, hala magistraturan nola foroan, eta,<br \/>\nmaiz, jomugaz aldatu eta mailaz igo zuten. Zamboangako teniente-gobernadore<br \/>\nizendatu eta egun gutxira, urte hartako urriaren 31n teniente-gobernadore mandatua<br \/>\neman zitzaion Nueva Vizcaya probintzian, harik eta 1861eko martxoaren 7an<br \/>\nkargua utzi zuen arte. Ondotik, enplegu franko etorri ziren: alkate nagusi<br \/>\nmandatua Mindoroko probintzian; alkate nagusi mandatua Nueva Vizcaya<br \/>\nprobintzian; teniente fiskal mandatua Manilako Errege Auzitegi-Kantzelaritzan<br \/>\n(1862). Hain zuzen, hiri horretan bizi izan zen, harik eta 1874an Espainiara<br \/>\nitzuli zen arte. 1863ko otsailaren 25ean, Filipinetako goi gobernu zibilaren<br \/>\nabokatu-defentsari izendatu zuten; liburuen zentsurako batzorde iraunkorreko<br \/>\nkide, eta Filipinetako Uharteetako Kontuen Lurralde Auzitegi Goreneko fiskal;<br \/>\nkargu hori ezabatu zenean utzi zuen postua. Kapitain jeneralak maila bereko<br \/>\nkargu bat eskaini zion. Liboriok, ordea, ez zuen onartu, eta baimena eskatu<br \/>\nzuen abokatu-lanbidean aritzeko. Horrela, Estatuaren zerbitzuan hasi eta zazpi<br \/>\nurtera, karrerarik bikainen eta azkarrenetako bat egin eta gero, gaztetasun<br \/>\nbetean, 34 urte zituela, bere abokatu-langelara erretiratu zen, bere<br \/>\nzintzotasun eta adimenaren gaineko oroitzapen atsegina utzirik bete zituen<br \/>\npostu guztietan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Filipinetako artxipelagoan<br \/>\nibilitako militar, magistratu eta marinelen arabera, Liborio de Rameryren<br \/>\nabokatu-langelak omen handia zuen Manilan eta ospetsuenetako bat zen. Izan ere,<br \/>\nmerkataritza-, banku-, eta nabigazio-etxe handien abokatua izan zen, bai eta<br \/>\nuharteko merkataritza-sozietate garrantzitsuenetakoa ere, eta ia jeneral eta<br \/>\ngoi-funtzionario guztien defentsaria haien egoitza-epaiketetan. Abokatu gisa<br \/>\nbikain aritu zen, eta lankideen begirunea eta afektua lortu zituen. Espainiar<br \/>\ngisa, bihotz-bihotzez egon zen beti autoritatearen ondoan, bai aholkuak emanez,<br \/>\nbai jokamoldez. Katoliko gartsua zen heinean, tokiko elizjende ospetsuenekin<br \/>\neta bertutetsuenekin izan zuen harremana. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Liborio nekez egokitu zen<br \/>\nFilipinetara eta osasun arazo franko izan zituen. Erlijio Ordenak izan ziren<br \/>\nharen lagunik onenak; jesuitak, bereziki. Izan ere, haiekin ematen zituen<br \/>\naisialdi hoberenak. Auzitegietatik aparte, Liborio funtzionarioa buru-belarri<br \/>\naritu zen Filipinetako gizarte zibilean. Izan ere, Real Sociedad Econ\u00f3mica<br \/>\nFilipina de Amigos del Pa\u00eds elkarteko bazkidea izan zen (1862ko abuztuak 16);<br \/>\nSan Juan de Dios ospitale-komentuko kidea (1863ko abenduak 23); Lehen<br \/>\nIrakaskuntzako goi-batzordeko kidea (1864); Nueva Vizcaya probintziako Gobernu<br \/>\npolitiko-militarra berritzeko batzordeko burua (1864ko maiatzak 2a); Kubako<br \/>\nikasketa-plana, Artxipelagoari aplikagarri izaten ahal zitzaion zatian,<br \/>\naztertzeko Batzordeko burua (1864ko abuztuak 8); eta alferrei eta gaizkileei<br \/>\nburuzko tokiko lege bat idazteko eratua zen Batzordeko kidea. Azkenik, 1868ko<br \/>\nurtarrilean, Manilako udaleko erregidore izendatu zuten. Handik, gutxira,<br \/>\nordea, karguari uko egin behar izan zion, esku artean eginkizun asko zituelako.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1874ko otsailaren 7an, hots,<br \/>\nFilipinetara alde egin eta 14 urtera, Europara itzultzeko itsasontzia hartu eta<br \/>\nZiburura iritsi zen, familia hantxe bizi baitzen, emigratua, Hirugarren<br \/>\nKarlistaldia zela eta. Gerra zibila bukatuta ere, Liborio hainbat urtez bizi<br \/>\nizan zen han, ilobak hezteari buru-belarri emana; aitari dagozkion benetako<br \/>\nofizioak egin zituen ilobekin. Ilobek Madrilera joan behar izan zutenean<br \/>\nUrdu\u00f1an hasitako ikasketei jarraipena emateko, bera ere Madrila joan zen<br \/>\n1885era arte, iloba ikasleak babesteko. Liboriok Filipinetan gizon publiko<br \/>\ngarrantzitsuekin egindako adiskidetasun zahar eta ugariak berritu egin zituen<br \/>\nMadrilen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskal Herrian bizi nahiak<br \/>\nbultzaturik, etxe eder bat eraikiarazi zuen Mundaitzen, anaia-arrebekin batera,<br \/>\nDonostia inguruan. Olazabal-Ramery familia hara bizitzera joan zen, behin<br \/>\nbetiko. Liborioren bizitza erabat pribatua izan zen eta 1888ra arte ez zion<br \/>\njarduera politikoari heldu. Alde handia dago benetan bizitza lasai eta uzkur<br \/>\nharen eta Filipinetako bizitza aktibo eta ekitaldiz beterikoaren artean. Ikusle<br \/>\nhutsa zen, alfontsotar berrezarkuntzaren inguruko gertakarietan parte hartu<br \/>\ngabe. Politikariak mespretxuz begiratzen zituen, haien arteko ika-mika<br \/>\nzitalengatik, erlijioan zerakutsaten eszeptizismoagatik, alderdiko diziplina<br \/>\nhertsiagatik eta printzipio iraultzaileengatik, \u00abAjuste de cuentas\u00bb bere<br \/>\nartikulu bikainean gogora ekarri zuen bezala, hil ondoren <i>El Siglo Futuro<\/i>n<br \/>\nargitaratua, 1894ko urtarrilaren 6an. Aldiz, atseginez parte hartzen zuen<br \/>\nhainbat erlijio-kongregazio eta -kofradiatako errituetan. Haien artean daude<br \/>\nFrantziskotar Hirugarrendarren Ordena, San Vicente de Paul Elkartea, Loiolako<br \/>\njesuitak edo Hondarribiko kaputxinoak (azken horiei beren komentua Hondarribian<br \/>\nezartzen lagundu zien). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Liborioren etxe giroko<br \/>\nlasaitasun hura 1888an urratu zen, karlismo integristako politikaria eta<br \/>\nkazetari militantea egin zenean. Alderdi karlistakoa zen, baina hartatik<br \/>\nbereizi eta bere adiskide Ramon Nocedalen zatiketa integristari atxiki<br \/>\nzitzaion, alderdi berria antolatzeko eta propaganda arloko lanetan lagundurik.<br \/>\nNocedalekin batera, alderdi berriko Batzorde Zentraleko kidea izan zen,<br \/>\nidazkari nagusi gisa, eta Madrilgo Elkarte integrista sortzen aritu zen.<br \/>\nLiboriok etengabe segitu zuen Donostian, beti bezala, katolizismoaren eta<br \/>\nForuen aldeko lanari emana. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gipuzkoan eragin eta ospe<br \/>\nlegitimorik handienetakoa zuten pertsonetako bat izan zen, baina behin eta<br \/>\nberriz uko egin zion herri korporazioteako kide izateari, bai eta Kongresuan<br \/>\neta Senatuan ordezkari izateari ere, hamaika aldiz eskaini bazitzaion ere<br \/>\nFilipinetatik itzuli zenetik. Gauza bakarra onartu zuen, hots, Gorteetarako<br \/>\ndiputatu izatea Zumaiako barrutitik, 1891ko legegintza hauteskundeetan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nocedali bere lanetan lagundu<br \/>\nzion Parlamentuan, hark aurkeztutako lege, proposamen eta zuzenketa guztiak<br \/>\nsinatuz. Gobernuari interpelazio bat egingo ziola iragarri zuen, Madrilgo<br \/>\nUnibertsitatean krausismoari buruzko katedra bat (fundazio partikularrekoa)<br \/>\nbaimentzeagatik. Ez zuen, ordea, interpelazioa garatzerik izan, Gobernuak ez<br \/>\nzuelako ezarri huraxe eztabaidatzeko datarik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskal Herria bihotz-bihotzez<br \/>\nmaitatzearen ondorioz, artikulu sorta ederra bildu zuen <i>El liberalismo y los<br \/>\nfueros vascongados <\/i>liburuan. Haietan ederki ikusten da goiburu karlistekiko<br \/>\nzuen debozio sutsua: \u00abJaungoikoa eta Aberria\u00bb. Bere osoan, artikuluak Cadizko<br \/>\nGorteen ondoko foruzaletasunaren gaineko tratatua dira egiazki. Liborio 1894an<br \/>\nzendu zenean, auzi Baskongadoari eskainitako artikulu ugarien argitalpena<br \/>\nzeraman oso aurreratua, eta gutxi batzuk falta zitzaizkion dena osatzeko, haren<br \/>\niritziz herrialdeak eduki beharko lukeen jarreraz bere eskubideak<br \/>\naldarrikatzeko. Ez ziren argitaratu, ordea. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Liburuan 60 artikulu eta 4<br \/>\neranskin daude, sarreragileak Liborio Rameryri buruz ondutako biografia barne.<br \/>\nBederatzi zatitan dago egituratua, eta artikulu esanguratsuenen izenburuak<br \/>\nbakarrik aipa ditzakegu: I. zatia: \u00abJuicios favorables sobre los Fueros\u00bb; II.<br \/>\nzatia: \u00abIncorporaci\u00f3n de las Provincias Vascongadas a la corona de Castilla\u00bb,<br \/>\n\u00abOrigen y fundamento de los Fueros\u00bb; \u00abRespecto de los Reyes de Espa\u00f1a a<br \/>\nnuestros Fueros\u00bb. III. zatia: \u00abLas cargas generales del Estado o los deberes<br \/>\nconstitucionales\u00bb. IV. zatia: \u00abPerfidia y deslealtad liberal con las<br \/>\ninstituciones vascongadas\u00bb; \u00abServilismo liberal y altivez e\u00faskara\u00bb; \u00abNuestros<br \/>\nFueros y las Cortes de C\u00e1diz\u00bb; \u00abEl liberalismo y la Guerra civil\u00bb; \u00abPaz y<br \/>\nFueros\u00bb; \u00abEl Convenio de Vergara y la Ley de 25 de octubre de 1839\u00bb; \u00abEl Real<br \/>\nDecreto org\u00e1nico de 16 de noviembre de 1839 y la regencia de Espartero\u00bb; \u00abEl<br \/>\nReal Decreto de 29 de octubre de 1841\u00bb; \u00abReal Decreto de 8 de febrero de 1844\u00bb;<br \/>\n\u00abM\u00e1s agravios de los gobiernos liberales\u00bb; \u00abLa prensa antifuerista\u00bb. V. zatia:<br \/>\n\u00abLa Guerra Civil\u00bb; \u00abEl liberalismo y los liberales vascongados\u00bb; \u00abEl carlismo<br \/>\nde las Provincias Vascongadas no pudo ser causa de la abolici\u00f3n de sus Fueros\u00bb;<br \/>\n\u00abTerm\u00ednase el examen de la guerra civil en sus relaciones con la p\u00e9rdida de los<br \/>\nFueros\u00bb. VI. zatia: \u00abAuxiliares del gobierno en su empresa de abatir los<br \/>\nfueros\u00bb; \u00abProyecto de modificaci\u00f3n de Fueros\u00bb; \u00abM\u00e1s pruebas de fanatismo<br \/>\nliberal\u00bb; \u00abActitud nobil\u00edsima de las Provincias Vascongadas enfrente de la<br \/>\nhostilidad del Partido Liberal y de los innumerables agravios inferidos por el<br \/>\nmismo\u00bb. VII. zatia: \u00abAbolici\u00f3n Foral\u00bb; \u00abM\u00e1s pruebas del talento pol\u00edtico del<br \/>\nse\u00f1or C\u00e1novas del Castillo\u00bb; \u00abC\u00f3mo se vot\u00f3 el proyecto de supresi\u00f3n de fueros<br \/>\nde las Provincias Vascongadas\u00bb; \u00abActos del gobierno en estas Provincias, posteriores<br \/>\na la ley de 21 de julio de 1876\u00bb; \u00abVerdadero objeto que el liberalismo se ha<br \/>\npropuesto al derogar los Fueros\u00bb. Parte VII: \u00abExcelencias de la unidad<br \/>\ncat\u00f3lica\u00bb. VIII. zatia: \u00abAjuste de cuentas\u00bb; \u00abAl \u00c1rbol de Guernica (Himno por<br \/>\ndon Jos\u00e9 Miguel de Arrieta-Mascarua)\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kapituluek, gutxi gorabehera,<br \/>\nbostetik hamar orrialdera bitarteko zabalera dute, guztiak ere Donostiako <i>El<br \/>\nFuerista <\/i>egunkarian argitara emanak. Egunkaria 1888ko urtarrilaren 19tik<br \/>\nargitaratu zen 1898ko maiatzera arte, urte hartan integrista izateari utzi eta<br \/>\nEuzko Alderdi Jeltzalearen lehenengo egunkaria izan baitzen, eraldakuntza aldi<br \/>\nluzearen ondorioz, integrismoaren barneko tira-birek eraginik. Engracio de<br \/>\nArantzadik zehatz-mehatz eman zuen gertakarien berri <i>Ereintza <\/i>lanean<br \/>\n(1935, 61-91. or.). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gehienak Liborio hil aurreko<br \/>\nazken bi urtean idatzi ziren. Ezin ditugu artikulu guztiak aztertu, baina<br \/>\nlehenbizikoan, hasteko, Liberalismoari egin zion eraso: \u00abLiberalismoaren<br \/>\nerregealdiak pixkanaka-pixkanaka, eta uste baino lehen, esklabotza lotsagarrienera<br \/>\neraman gaitu askatasun kristauaren lurralde klasiko honetan\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Liborioren artikuluek interes<br \/>\nberezia dute euskaldunentzat, \u00abauzi Baskongadoa\u00bb delakoan mugarri direlako,<br \/>\nliberalek bidegabe ezabatutako Foruen aldarrikapena egiten duelako, hiru<br \/>\nProbintzietako autonomia administratibo eta ekonomiko gutxi-asko murriztuaz<br \/>\nharago joanik. Liboriok kontratu solemne batean funtsatu zituen foru eskubideak,<br \/>\neta Gaztelako errege-erreginek huraxe betetzea zin egin zuten askotan.<br \/>\nLiberalek, aldiz, kontratu hura indarrez hautsi zuten. <i>El liberalismo y los<br \/>\nfueros vascongados <\/i>artikuluan, hainbat ikuspegitatik izan zuen aztergai<br \/>\nauzi Baskongadoa, erakustearren, noraino ziren iraingarriak, bidegabeak eta<br \/>\nzentzugabeak Foruak ezabatu zituzten Espainiako Gobernuaren erasoak eta legeak.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span><\/p>\n<p><\/span><span>Dena den, ez dugu uste Liborio<br \/>\npolitikari fanatikoa izan zenik, baizik eta, kontserbatu diren bi biografiek<br \/>\nkontatzen duten bezala, hots, \u00abfededun gartsua\u00bb, izugarri onbera, enpatikoa,<br \/>\nfamiliarra, langilea eta nekagaitza, neurritsua, soila eta apala. Gorputzez<br \/>\nluzea, ilehoria, gorpuzkeraz bizkorra, baina Filipinetan hartutako urdaileko<br \/>\ngaitz iraunkor batek urte batzuk lehenago higatua; gizon onbera, atsegina,<br \/>\njokamolde finekoa. Bada, horren eraginez, jendeari begikoa zitzaion egiazki.<br \/>\nAsmamen handikoa, ilustrazio itzelekoa, bidaia asko egindakoa; ezohiko dohainak<br \/>\nzituen izaeran eta tratuan, eta haien bidez, lagun politikarien estimua<br \/>\nbereganatzeaz gain, aurkariena ere bereganatu zuen, beti begirunerik eta<br \/>\nerrespeturik handiena erakutsi baitzioten, <\/span><i>Euskal-Erria. Revista Bascongada <\/i><span>aldizkariaren<br \/>\nenkarguz Pedro M. de Soraluzek haren oroitzapenetan idatzitako hilberri<br \/>\nmaitekorrean aitortu zuen bezala. Liborio aldizkarian harpideturik zegoen eta,<br \/>\nhil baino lehentxeago, azterlan soziologiko eta historiko bat prestatuko zuela<br \/>\nagindu zion Antonio Artzak zuzendariari euskaldunen Erdi Aroko eta aro<br \/>\ngaraikideko familia patriarkalaz.<\/span><\/p>\n<p><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Politikari espainiarra izan zen, Filipinetako Uharteetako gobernazio kolonialean goi-mailako karguak betetakoa. Penintsulara atzera etorrita, 1891n Gorteetako diputatu hautatu zuten Alderdi Integristarekin Zumaiako barrutian. Juan de Olazabal Rameryren osaba eta mentore ideologikoa izan zen. Iloba Alderdi Integristako burua izan zen, Ramon Nocedal (1842-1907) zendu ondoren. Gipuzkoako familia noble batean jaiorik, odolezko loturak funtsezkoak izan ziren Liborio [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3635","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>RAMERY ZUZUARREGUI [RAMERY ZUTZUARREGI], Liborio (Hondarribia, Gipuzkoa, 1833ko uztailak 23a - Donostia, 1894ko urtarrilak 3). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ramery-zuzuarregui-ramery-zutzuarregi-liborio-632-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"RAMERY ZUZUARREGUI [RAMERY ZUTZUARREGI], Liborio (Hondarribia, Gipuzkoa, 1833ko uztailak 23a - Donostia, 1894ko urtarrilak 3). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Politikari espainiarra izan zen, Filipinetako Uharteetako gobernazio kolonialean goi-mailako karguak betetakoa. Penintsulara atzera etorrita, 1891n Gorteetako diputatu hautatu zuten Alderdi Integristarekin Zumaiako barrutian. Juan de Olazabal Rameryren osaba eta mentore ideologikoa izan zen. Iloba Alderdi Integristako burua izan zen, Ramon Nocedal (1842-1907) zendu ondoren. Gipuzkoako familia noble batean jaiorik, odolezko loturak funtsezkoak izan ziren Liborio [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ramery-zuzuarregui-ramery-zutzuarregi-liborio-632-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"9 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ramery-zuzuarregui-ramery-zutzuarregi-liborio-632-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ramery-zuzuarregui-ramery-zutzuarregi-liborio-632-eu\\\/\",\"name\":\"RAMERY ZUZUARREGUI [RAMERY ZUTZUARREGI], Liborio (Hondarribia, Gipuzkoa, 1833ko uztailak 23a - Donostia, 1894ko urtarrilak 3). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:16:45+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ramery-zuzuarregui-ramery-zutzuarregi-liborio-632-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ramery-zuzuarregui-ramery-zutzuarregi-liborio-632-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ramery-zuzuarregui-ramery-zutzuarregi-liborio-632-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"RAMERY ZUZUARREGUI [RAMERY ZUTZUARREGI], Liborio (Hondarribia, Gipuzkoa, 1833ko uztailak 23a &#8211; Donostia, 1894ko urtarrilak 3).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"RAMERY ZUZUARREGUI [RAMERY ZUTZUARREGI], Liborio (Hondarribia, Gipuzkoa, 1833ko uztailak 23a - Donostia, 1894ko urtarrilak 3). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ramery-zuzuarregui-ramery-zutzuarregi-liborio-632-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"RAMERY ZUZUARREGUI [RAMERY ZUTZUARREGI], Liborio (Hondarribia, Gipuzkoa, 1833ko uztailak 23a - Donostia, 1894ko urtarrilak 3). - Iura Vasconiae","og_description":"Politikari espainiarra izan zen, Filipinetako Uharteetako gobernazio kolonialean goi-mailako karguak betetakoa. Penintsulara atzera etorrita, 1891n Gorteetako diputatu hautatu zuten Alderdi Integristarekin Zumaiako barrutian. Juan de Olazabal Rameryren osaba eta mentore ideologikoa izan zen. Iloba Alderdi Integristako burua izan zen, Ramon Nocedal (1842-1907) zendu ondoren. Gipuzkoako familia noble batean jaiorik, odolezko loturak funtsezkoak izan ziren Liborio [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ramery-zuzuarregui-ramery-zutzuarregi-liborio-632-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"9 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ramery-zuzuarregui-ramery-zutzuarregi-liborio-632-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ramery-zuzuarregui-ramery-zutzuarregi-liborio-632-eu\/","name":"RAMERY ZUZUARREGUI [RAMERY ZUTZUARREGI], Liborio (Hondarribia, Gipuzkoa, 1833ko uztailak 23a - Donostia, 1894ko urtarrilak 3). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:16:45+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ramery-zuzuarregui-ramery-zutzuarregi-liborio-632-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ramery-zuzuarregui-ramery-zutzuarregi-liborio-632-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ramery-zuzuarregui-ramery-zutzuarregi-liborio-632-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"RAMERY ZUZUARREGUI [RAMERY ZUTZUARREGI], Liborio (Hondarribia, Gipuzkoa, 1833ko uztailak 23a &#8211; Donostia, 1894ko urtarrilak 3)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3635","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3635\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3635"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3635"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}