{"id":3625,"date":"2023-02-14T10:12:14","date_gmt":"2023-02-14T09:12:14","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/olazabal-ramery-juan-627-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:12:14","modified_gmt":"2023-02-14T09:12:14","slug":"olazabal-ramery-juan-627-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olazabal-ramery-juan-627-eu\/","title":{"rendered":"OLAZABAL RAMERY, Juan (Irun, Gipuzkoa, 1863ko abenduak 29 &#8211; Bilbo, 1937ko urtarrilak 4)."},"content":{"rendered":"<p><span>Familia karlista batean jaio<br \/>\nzen. Aita, Juan Antonio Olazabal Arteaga, Mundaizko jauna zen, bai eta<br \/>\nOlazabal, Zubiaur, Zurco, Beroitz, Zubiaurre, Landakaranda eta Sasoetako<br \/>\nmaiorazkoen jabea ere, Iurreamendiko <i>Casa Modelo <\/i>basetxeko zuzendaria<br \/>\nizan zen. Ama Prudencia Ramery Zuzuarregi izan zen. Aitaren aldeko aitona, Juan<br \/>\nJose Olazabal Gaytan de Ayala, Olazabal-Artaleku jauregiko jauna zen. Amaren<br \/>\naldeko aitona, Meliton Ramery Irarreta, tertzio baskongadoetako lehen batailoiko<br \/>\nkomandante-burua izan zen 1829an, Hondarribiko alkatea eta Gipuzkoako diputatu<br \/>\nnagusia, eta Karlos III.aren gurutze handia eman zioten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Juan Olazabal<br \/>\nOlazabal-Artalekuko oinetxean jaio zen, baina azken Karlistaldiaren ondorioz,<br \/>\nOlazabal familiak Hendaiara emigratu behar izan zuen, bando karlistari atxikia<br \/>\nzegoelako. Hendaian hainbat urte emanik, harreman estua izan zuen osaba Liborio<br \/>\nRameryrekin, hots, <i>El Liberalismo y los Fueros vascongados <\/i>(1896)<br \/>\nlanaren egilearekin. Hark Donostiako <i>El Fuerista<\/i>n idatzitako artikuluen<br \/>\nhilondoko bilduma izan zen. Juan Olazabal osabaren ibilbide ideologikoari<br \/>\njarraiki zitzaion. Frantziatik itzultzean, batxilergoa Urdu\u00f1ako jesuiten<br \/>\nikastetxean ikasi zuen, Sabino Arana Goiri ikaskide izan zuela. Ondoren,<br \/>\nnolabaiteko harremana izan zuen harekin. Handik, jesuitek A Coru\u00f1an zuten<br \/>\nikastetxe nagusira jo zuen. 1879tik aurrera, Jurisprudentzia eta Letrak ikasi<br \/>\nzituen hainbat unibertsitatetan (Valladolid, Santiago, Granada, Salamanca\u2026).<br \/>\nZuzenbide ikasketak bukaturik, Mundaizko familiaren etxean kokatu zen,<br \/>\nDonostian. Juan de Olazabal ez zen ezkondu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Amaren aldeko osaba Liborio de<br \/>\nRameryren adibideari jarraikiz (diputatua 1891n), Juan Olazabalek Ramon<br \/>\nNocedali jarraitu zion 1888an karlismoaren zatiketa integristan eta, Nocedal<br \/>\n1907an hil zenean, Alderdi Integristako buruzagietako bat izan zen, alderdi-burutza<br \/>\ndenbora laburrerako hartuta. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1895eko uztailaren 1ean,<br \/>\nDonostiako Udaleko zinegotzi karguaz jabetu eta 1896an kargugabetu zuten,<br \/>\nudaleko zinegotzi gehienekin batera, hiriaren interesetarako kaltegarria<br \/>\niruditzen zitzaion ministerio-agindu bat betetzearen kontra agertu zelako,<br \/>\nohiko formula foral erabiliz: \u00abObeditzen da; baina, ez da betetzen\u00bb. Karguan<br \/>\nberrezarri zuten, administrazioarekiko auzi-errekurtso bat tartekatu izanaren<br \/>\nondorioz. Agintaldia 1899ko ekainaren 8an bukatu zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gipuzkoako integrismoaren<br \/>\nliderra izan zen, eta aurre egin behar izan zion sektore ideologiko hori<br \/>\nnabarmen kaltetu zuen 1897ko zatiketari, alderdiko hainbat lider euskal<br \/>\nnazionalismora igaro baitziren, hala nola Lardizabal eta Rezola. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1899ko apirilean, Gorteetarako<br \/>\ndiputatu hautatu zuten Azpeitiko barrutian. Haren legealdi bakarra izan zen,<br \/>\nMadrilgo Kongresuko diputatuen zerrenda historikoan jasoa dagoen bezala.<br \/>\n1904an, Gipuzkoako Liga Foral Autonomistaren presidenteordea izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nocedal hil zenean (1907),<br \/>\nintegrismoko burutza hiru lagunek osatua zuten: Juan de Olazabalek, Jose<br \/>\nSanchez Marcok eta Manuel Aznarrek, hain zuzen. Olazabalek Manuel Senanteren<br \/>\neskuetan utzi zuen integrismoaren <i>El Siglo Futuro <\/i>egunkari nazionalaren<br \/>\nzuzendaritza. Urte hartan bertan, Gipuzkoako diputatu probintzial hautatu<br \/>\nzuten, Irungo barrutian, bai eta 1911n ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zaragozako Batzarrak erabakirik<br \/>\n(1909), triunbiratu hura desagertu eta Olazabal izan zen integrismoaren buru<br \/>\nbakarra 1932ra arte. Urte hartan, integrismoa berriz ere karlismoan sartu<br \/>\nbaitzen. 1909tik aurrera, Olazabal bete-betean aritu zen politikan. Urte<br \/>\nhartan, el <i>Bosquejo del programa integrista <\/i>idatzi zuen, bere<br \/>\nalderdiaren xede nagusiak laburbilduta, hots, Espainiako batasun katolikoa,<br \/>\nzehapen hertsatzaile eta guzti, azpimarratzeaz gain, neurri oso<br \/>\ndeszentralizatzaileen aldekoa zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1910ean, lanik handiena egin<br \/>\nzuenetako bat izan zen \u00abgiltzarrapoaren legea\u00bb zeritzona eragozteko.<br \/>\nCanalejasek, haren bidez, nolabaiteko kontrola ezarri nahi izan zuen elkarte,<br \/>\nkongregazio eta erlijioso ordena jakin batzuen jarduera politikoetan. Olazabalek<br \/>\nZumarragako manifestua sinatu zuen (1910ko abuztuak 26). 1917an, Oiartzungo<br \/>\nordezkari gisa, udal autonomia eskatu zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1918 aldean,<br \/>\n<i>Liquidando cuentas. Cuestiones candentes que interesan a todos los vascos <\/i>argitaratu<br \/>\nzuen, pentsamolde integristaren ildo nagusiak azaltzeko. Bertan, Olazabalen<br \/>\npentsamendua laburbiltzen duen esaldi bat dago jasoa, askotan aipatua: \u00abJainko<br \/>\nbat: Jaungoikoa; Aberri bat: Euskalduna; Kode bat: gure Foruak; Nazio bat:<br \/>\nEspainia\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Olazabalek berak hartu zuen<br \/>\nAlderdi Integrista Elkarte Tradizionalistan sartzeko erabakia (1932), Perez de<br \/>\nOlaguerren arabera, ez zuen inolako baldintzarik jarri. Elkarteko Batzorde<br \/>\nProbintzialeko kide izendatu zuten eta kargua mantendu zuen, harik eta Bilboko<br \/>\n\u00c1ngeles Custodios espetxean erail zuten arte. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Olazabal kazetari saiatu eta<br \/>\nsutsua izan zen bere bizitzaren zati handi batean eta hainbat aldiz auziperatu<br \/>\nzuten bere artikuluengatik, eta atxilotu ere, <i>Los nuevos Dioclecianos <\/i>izeneko<br \/>\nartikuluarengatik. 1897an, <i>La Constancia <\/i>egunkaria sortu zuen; esan<br \/>\ndaiteke hura bere pentsamolde integristaren bozemailea izan zela kasik, gerra<br \/>\nzibilaren hasieran desagertu zen arte (1936). <i>La Constancia <\/i>Donostian <i>Diario<br \/>\nIntegro-fuerista <\/i>izenarekin agertzen zen, Alderdiaren Eskualde Batzordearen<br \/>\norganoa zela adierazita. Azalean, idazpuruan, izenburuaren ondoan, Gipuzkoako<br \/>\nprobintziako armarria agertzen zen eta, era berean, Jesusen Bihotza, \u00abReinar\u00e9<br \/>\nen Espa\u00f1a\u00bb hitzekin. Lehen zuzendariak R. Bordas eta L. Ortiz izan ziren. Ez<br \/>\ndirudi zalantzarik dagoenik Urola haraneko industrialari garrantzitsu<br \/>\nintegristek ematen zioten finantza-laguntzaz. Egunkariaren eduki ideologikoak<br \/>\nbat egin zuen erabat alderdiaren joera politikoekin: foruak, gizarte ordena,<br \/>\neta erlijiozko gaiekiko interes handia, horrelako gaiei tratu garrantzitsua eman<br \/>\nbaitzitzaien. Hauteskundeen garaian, Eskualde Batzordearen eleduna zen eta, oro<br \/>\nhar, antzeko beste alderdi batzuekin hartutako konpromisoei eustearen alde<br \/>\nagertu zen (Luengo Teixidor, 1989, 232-233. or.). Arrazoiz kokatu dute egunkari<br \/>\nhori integrismoaren barnean eta ildo horren \u00abegunkari nagusietako bat\u00bb izan<br \/>\nzela esan da, eta, Bigarren Errepublikan, berriz, karlismoarena. Zuzendarien<br \/>\nartean, Olazabal eta Francisco Juaristi daude. 1936ko uztaileko<br \/>\nestatu-kolpearen ondorioz, egunkariaren egoitza konfiskatu zuten; hasieran,<br \/>\neuskal nazionalisten eskuetara pasatu zen eta, gero, CNTren eskuetara.<br \/>\nErredaktore asko, gero, <i>La Voz de Espa\u00f1a<\/i>n sartu ziren. <i>La Constancia <\/i>egunkaritik,<br \/>\nOlazabalek hainbat polemika piztu zituen. Azpimarratzekoa da Euskal Autonomia<br \/>\nEstatutuaren aurkako jarrera izan zuela 1931n, eta gogor egin zion eraso<br \/>\nateotzat jotzen zuelako. Era berean, 1934an argitaratutako hainbat artikuluren<br \/>\narabera, iraultzarekiko \u00abkonplizitatea\u00bb leporatu zion Euzko Alderdi<br \/>\nJeltzaleari. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Olazabalek <i>El Siglo Futuro <\/i>(1875-1936)<br \/>\negunkari integristaren bidez ere defenditu zuen bere pentsamoldea, hots, Ramon<br \/>\nNocedalek haren eskuetan utzia. Olazabalek doan eman zion haren jabetza <i>Editorial<br \/>\nTradicionalista<\/i>ri 1932ko urtarrilaren 11n, ildo tradizionalisten arteko<br \/>\nbatasuna gauzatu eta gero. Horrela, izatez, egunkari hura alderdiaren organo<br \/>\nofiziosoa izan zen, \u00abDiario Cat\u00f3lico tradicionalista\u00bb egunkariak berak zekarren<br \/>\nbezala. Inguruabar berriak zirela eta, kazetaritza-kudeaketaren<br \/>\nprofesionalizazio handiagoa behar zen. Horrela, 1933ko maiatzaren 3an, <i>S.A.<br \/>\nEditorial Tradicionalista<\/i>ren eraketa sinatu zen, eta Olazabalek <i>El Siglo<br \/>\nFuturo<\/i>ren jabetza eman zuen. Administrazio Kontseiluan, besteak beste,<br \/>\nManuel Senante Martinez eta Manuel Senante Espla izan ziren kide (Juan de<br \/>\nOlazabalen ordezkari gisa), eta honako helburu hauek izan zituen: \u00abespiritu<br \/>\nkatolikoak jantzitako egunkari, aldizkari, lan edo argitalpen mota oro<br \/>\nargitaratu eta hedatzea Madrilen, Espainiako edozein herritan eta inoiz<br \/>\natzerrian, eta, halaber, Madrilgo <i>El Siglo Futuro <\/i>egunkaria<br \/>\nargitaratzea\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>La Constancia <\/span><\/i><span>egunkarian artikulu ugari plazaratzeaz gain, <i>Historia<br \/>\ncontempor\u00e1nea<\/i>; <i>La caza con perro de muestra; Historia del cura Santa<br \/>\nCruz, guerrillero <\/i>idazkiak argitaratu zituen, Santakrutz apaizaren aurka<br \/>\nesandako irainak zabalki dokumentaturik gezurtatzeko. Izan ere, Pio Barojak <i>La<br \/>\nVoz de Guip\u00fazcoa<\/i>n gerrillari ospetsuaz idatzitako artikuluari erantzuna<br \/>\neman zion Olazabalek <i>La Constancia<\/i>n, polemika sortuta. Bada, horrek<br \/>\neraginda idatzi zuen apaizaren gaineko idazkia. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1930eko uztailean, Eusko<br \/>\nIkaskuntzak inkesta egin zion Olazabali euskal autonomiaz, Idoia Estornesen <i>La<br \/>\nconstrucci\u00f3n de una nacionalidad vasca <\/i>(1990) tesian jasoa dagoen bezalaxe.<br \/>\nEspainiako Bigarren Errepublikarekin, Olazabalen figura berrindartu eta <i>La<br \/>\nConstancia<\/i>ko zutabeetatik bere ideia katoliko eta foruzaleen alde borrokatu<br \/>\nzen. 1931n hasi zen eskuinen batasuna proposatzen indar antikatoliko guztien<br \/>\naurka jotzeko. Victor Praderarekin batera, Euskal Estatutuaren proiektuaren<br \/>\naurkako borroka Euskal Herrian gidatu zuen tradizionalistetako bat izan zen,<br \/>\nEstatutuari erlijioaren kontrakoa, zentralizatzailea eta foruen kontrakoa zela<br \/>\nleporatuta. Famatua izan zen bere esaldia, kanpaina horren baitan, non 5.000<br \/>\npezeta agindu baitzizkion Estatutu horretan \u00abJaungoikoa\u00bb hitza aurkitzen<br \/>\nzuenari. Arbasoen \u00ablege zaharra\u00bbri traizioa egin izana leporatu zion<br \/>\nEstatutuari, horrek Gaztelarekiko lotura eskatzen baitzuen. Lizarrako<br \/>\nEstatutuaren aldeko batzuek, hala nola Rafael Pikabeak, leporatu zioten \u00aberlojua<br \/>\natzeratua\u00bb izatea, bere garaiko unean ez bizitzea eta \u00abMundaizko bere egoitza<br \/>\nederrean\u00bb mundutik bakartzea. Gainera, kritikatzen zen integrismoak ez zuela<br \/>\npisurik, ezta Azpeitian ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1931ko udazkenean, karlisten<br \/>\narteko batasuna gertatu zen: Juan de Olazabal karlismora itzuli zen, 1932ko<br \/>\notsailaren 1ean Alfontso Karlos aitortu baitzuen, alderdi integrista<br \/>\niraungitzat jota eta karlismo hutsaren alde lan egin zuen. Gero eta jarrera<br \/>\nkontrakoagoa agertu zion euskal nazionalismoari. Indalecio Prieto sozialistak<br \/>\nproposatutako estatutua onartzeagatik eta 1934ko iraultzan nahasteagatik.<br \/>\nHalaber, irmo agertu zen Kataluniako 1932ko autonomia Estatutuaren kontra. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1932ko martxoaren 30ean,<br \/>\nasteazkenarekin, sinadurarik gabe, baina ziurtasun osoz, Juan de Olazabalen<br \/>\nlumak idatzirik, \u00ab\u00bfEl cincuenta aniversario de la fundaci\u00f3n del nacionalismo<br \/>\nvasco?\u00bb izenburuko artikulua agertu zen <i>La Constancia<\/i>n, inoizko lehen<br \/>\nAberri Egunaren ospakizunaren karira. Euskal nazionalismoaren sorreraren<br \/>\naspektu batzuk azaltzera mugatu zen, Sabino Arana ardatz hartuta; bereziki,<br \/>\n1882ko ustezko \u00aberrebelazioa\u00bbrekin zerikusia zuen kontua, Abandoko etxe<br \/>\nfamiliarreko lorategian gertatutakoa (EAJren Sabin Etxearen egungo kokapena).<br \/>\nGertakari horretan oinarritu baitziren nazionalistak lehen Aberri Eguna<br \/>\nospatzeko, handik 50 urtera, 1932an, alegia. Lekukotasun horren arabera, ez zen<br \/>\ninoiz gisako \u00aberrebelaziorik\u00bb izan, Sabino Aranaren irudimenean izan ezik.<br \/>\nArana karlista ohiaren pentsamenduaren funts integrista azpimarratu ondoren,<br \/>\nbukatzeko esan zuen ezberdintasun nagusia EAJren antiespainolismoa zela. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1936an, gerra piztean, Gerra<br \/>\nBatzorde Karlistako kide izan zen, Manuel Fal Conde buruzagi-delegatua buru<br \/>\nizan zela. Donostian uztailaren 25ean atxilotu eta Diputazioaren eraikinera<br \/>\neraman zuten. Bost egun geroago, berriz, Ondarretako espetxera. Ondoren, Bilbora<br \/>\nitsasontziz eraman eta \u00c1ngeles Custodios espetxean giltzapetu zuten, non<br \/>\nEngracio Arantzadirekin egokitu baitzen, hau da, <i>Euzkadi <\/i>egunkarian<br \/>\n\u00abKizkitza\u00bb goitizena zerabilenarekin. <\/span><span>Olazabalek hainbat polemika izan zituen harekin<br \/>\negunkarietan nazionalisten aurkako bere borrokan. Arantzadi goi-enplegatua<br \/>\nizana zen Diputazioan; nazionalista izateagatik auziperatua, Frantziara ihes<br \/>\negitea lortu zuen eta eskaintza egin zion Olazabali bitartekaritza lana eginez<br \/>\nharen askatasuna lortzeko. Juan de Olazabal, ordea, erail egin zuten,<br \/>\nhirurogeita zazpi urte zituela, miliziano ezkertiarrek 1937ko urtarrilaren 4an<br \/>\nespetxeei egindako erasoan, Bilbon izandako bonbardaketa baten ondorioz. 1938ko<br \/>\nmartxoaren 15eko bilkuran, Donostiako Udalak erabakirik, haren izena hiriko<br \/>\npasealekuetako bati eman zitzaion, 1979ra arte, pasealeku hari Bizkaia izena<br \/>\neman baitzitzaion. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jose Maria Codonen arabera (1964, 110. or.), Espainiako batasunak onar<br \/>\nzezakeen adinako deszentralizazioa defendatzen zuen Olazabalek, uste baitzuen<br \/>\nzentralismoaren oztopoak hautsi behar zirela, era guztietako ekimenak itotzen<br \/>\nzituelako. Olazabalen iritziz, Espainia Aberri handia zen, zirkulu zabala<br \/>\n\u2014zentrokideen muga\u2014; hots, hura familian hasi eta nazioan amaitzen zen, \u00abmagna<br \/>\ncivitas\u00bbaren pertsona gisa, nazioarteko zuzenbidearen subjektua zela. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Separatismoaren eta \u00abGora<br \/>\nEuzkadi azkatuta\u00bb goiburuaren aurkakoa zen. Olazabalen arabera, \u00abEuzkadi\u00bb<br \/>\nasmakizun nazionalista hutsa zen. Hiru probintzia ahizpak batzearen aurka<br \/>\nzegoen, hura historian sekulan gertatu ez zelako, eta probintzia bakoitza bere<br \/>\nlegeekin eta autarkiarekin bizitzea defendatzen zuen, Espainiako familia<br \/>\nhandiaren osagai baitziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Olazabalen ustez, euskaldunen<br \/>\narima ez zen hizkuntza, Kristoren fedea baizik. Araba jartzen zuen adibidetzat,<br \/>\nhan euskara galdua baitzen, baina euskal arima herriaren ohituretan eta<br \/>\nbizitzan zegoen bizirik. Horren haritik, hauxe esan zuen. \u00abHan, euskararik<br \/>\ngabe, alde guztietatik arnasten dute baskongadoismoa. Hemen [Donostia],<br \/>\neuskararekin, exotismo hilgarri eta ahulgarria arnasten dugu. Zer frogatzen du<br \/>\nhorrek? Euskara ez dela &#8220;gure arimaren arima&#8221;, batzuetan<br \/>\nnazionalismoak esan izan duen bezala, zeren, ikusi dugun bezala, euskararekin<br \/>\nere, baskongadoaren antitesia izan baitaiteke eta, euskararik gabe ere,<br \/>\nprototipo euskalduna ager baitaiteke, euskara gure jantzirik onena izanda ere,<br \/>\ngure nortasun etnikoa hobekien babesten duen ezkutua izanik ere, geure burua<br \/>\nkontserbatzeko eta gure erregenerazioa lortzeko bitartekorik ahaltsuenetako bat<br \/>\nizanda ere. Bitartekoa, uler bedi ongi; ez, ordea, xedea\u00bb (Cod\u00f3n, 1964,<br \/>\n111-112. or.). 1839ko urriaren 25eko Lege Itundua indargabetu baizik nahi ez<br \/>\nzuten euskal nazionalisten helburuaren aurrean, Olazabalek erabateko foru<br \/>\nberrezarpena nahi zuen, hots, goitik beherakoa eta osoa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Familia karlista batean jaio zen. Aita, Juan Antonio Olazabal Arteaga, Mundaizko jauna zen, bai eta Olazabal, Zubiaur, Zurco, Beroitz, Zubiaurre, Landakaranda eta Sasoetako maiorazkoen jabea ere, Iurreamendiko Casa Modelo basetxeko zuzendaria izan zen. Ama Prudencia Ramery Zuzuarregi izan zen. Aitaren aldeko aitona, Juan Jose Olazabal Gaytan de Ayala, Olazabal-Artaleku jauregiko jauna zen. Amaren aldeko aitona, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3625","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>OLAZABAL RAMERY, Juan (Irun, Gipuzkoa, 1863ko abenduak 29 - Bilbo, 1937ko urtarrilak 4). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olazabal-ramery-juan-627-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"OLAZABAL RAMERY, Juan (Irun, Gipuzkoa, 1863ko abenduak 29 - Bilbo, 1937ko urtarrilak 4). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Familia karlista batean jaio zen. Aita, Juan Antonio Olazabal Arteaga, Mundaizko jauna zen, bai eta Olazabal, Zubiaur, Zurco, Beroitz, Zubiaurre, Landakaranda eta Sasoetako maiorazkoen jabea ere, Iurreamendiko Casa Modelo basetxeko zuzendaria izan zen. Ama Prudencia Ramery Zuzuarregi izan zen. Aitaren aldeko aitona, Juan Jose Olazabal Gaytan de Ayala, Olazabal-Artaleku jauregiko jauna zen. Amaren aldeko aitona, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olazabal-ramery-juan-627-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"9 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/olazabal-ramery-juan-627-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/olazabal-ramery-juan-627-eu\\\/\",\"name\":\"OLAZABAL RAMERY, Juan (Irun, Gipuzkoa, 1863ko abenduak 29 - Bilbo, 1937ko urtarrilak 4). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:12:14+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/olazabal-ramery-juan-627-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/olazabal-ramery-juan-627-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/olazabal-ramery-juan-627-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"OLAZABAL RAMERY, Juan (Irun, Gipuzkoa, 1863ko abenduak 29 &#8211; Bilbo, 1937ko urtarrilak 4).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"OLAZABAL RAMERY, Juan (Irun, Gipuzkoa, 1863ko abenduak 29 - Bilbo, 1937ko urtarrilak 4). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olazabal-ramery-juan-627-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"OLAZABAL RAMERY, Juan (Irun, Gipuzkoa, 1863ko abenduak 29 - Bilbo, 1937ko urtarrilak 4). - Iura Vasconiae","og_description":"Familia karlista batean jaio zen. Aita, Juan Antonio Olazabal Arteaga, Mundaizko jauna zen, bai eta Olazabal, Zubiaur, Zurco, Beroitz, Zubiaurre, Landakaranda eta Sasoetako maiorazkoen jabea ere, Iurreamendiko Casa Modelo basetxeko zuzendaria izan zen. Ama Prudencia Ramery Zuzuarregi izan zen. Aitaren aldeko aitona, Juan Jose Olazabal Gaytan de Ayala, Olazabal-Artaleku jauregiko jauna zen. Amaren aldeko aitona, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olazabal-ramery-juan-627-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"9 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olazabal-ramery-juan-627-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olazabal-ramery-juan-627-eu\/","name":"OLAZABAL RAMERY, Juan (Irun, Gipuzkoa, 1863ko abenduak 29 - Bilbo, 1937ko urtarrilak 4). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:12:14+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olazabal-ramery-juan-627-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olazabal-ramery-juan-627-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olazabal-ramery-juan-627-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"OLAZABAL RAMERY, Juan (Irun, Gipuzkoa, 1863ko abenduak 29 &#8211; Bilbo, 1937ko urtarrilak 4)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3625","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3625\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3625"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3625"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}