{"id":3623,"date":"2023-02-14T10:11:12","date_gmt":"2023-02-14T09:11:12","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/mugica-zufiria-muxika-zufiria-serapio-626-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:11:12","modified_gmt":"2023-02-14T09:11:12","slug":"mugica-zufiria-muxika-zufiria-serapio-626-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mugica-zufiria-muxika-zufiria-serapio-626-eu\/","title":{"rendered":"MUGICA ZUFIRIA [MUXIKA ZUFIRIA], Serapio (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1854ko azaroak 14 &#8211; Donostia, 1941eko martxoak 16)."},"content":{"rendered":"<p><span>1854ko azaroaren 14an<br \/>\nOrmaiztegiko Biona etxean jaio eta, 10 hilabete zituela, umezurtz gelditu zen<br \/>\n(Pedro Nolasco Muxika, abokatua eta eskribaua, eta Carlota Zufiria izan ziren<br \/>\ngurasoak), 1855ean Gipuzkoa erasan zuen kolera morboaren ondorioz. Batxilergoa<br \/>\nTolosan eta Bergaran ikasirik, Zuzenbide ikasturte batzuk egin zituen<br \/>\nZaragozan, azken Karlistaldiak (1873-1876) ikasketak eragotzi arte, boluntario<br \/>\nkarlista izan baitzen gerran. Notario titulua eskuratu baina ez zuen lanbide<br \/>\nhartan jardun. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere jabetzapeko baserriek<br \/>\nsortutako errendimendu urriak ikusirik, eta enpresa baten zorterik gabeko<br \/>\nkudeaketak eraginik (horren ondorioz, landa-jabetzak saldu behar izan zituen),<br \/>\nsoldatapeko lan bila hasi zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1881ean, Ignacia Muxika Arregi<br \/>\n(1858-1940) lehengusina urrunarekin ezkondu zen, eta sei seme-alaba izan<br \/>\nzituzten: Remedios, Gregorio (prosista nabarmena, <i>Monograf\u00eda Hist\u00f3rica de<br \/>\n\u00c9ibar <\/i>lanaren egilea), Maria de los Remedios, Leandro Blas, Jose Esteban<br \/>\neta Leandro Muxika Muxika; guztiak ere Ormaiztegiko San Andres Apostoluaren<br \/>\nparrokian bataiatuak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haietarik guztietarik, Jose<br \/>\nMuxika Muxikak izan zuen proiekzio publikorik handiena. Soledad Brunet<br \/>\nSerranorekin ezkondua (harengandik 9 seme-alaba izan zituen), Donostiako<br \/>\nUdaleko letratua izan zen, Udal Aurrezki Kutxako abokatua, Donostiako Abokatuen<br \/>\nElkargoko Batzordeko kidea eta Gipuzkoako Ateneoko presidentea. <i>Diario Vasco<br \/>\n<\/i>egunkariaren sortzailea izan zen (1934), bertan \u00abCant\u00e1brico\u00bb goitizenarekin<br \/>\nidatzita, eta <i>Carlistas, moderados y progresistas. Claudio Ant\u00f3n de<br \/>\nLuzuriaga <\/i>(1950) lana ondu zuen. Halaber, Kontsultarako Asanblea<br \/>\nNazionaleko kidea izan zen (1927-30), diputatu-gai <i>Renovaci\u00f3n Espa\u00f1ola <\/i>alderdian<br \/>\n1936ko hauteskunde orokorretan eta Donostiako alkatea (1936-1937). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Serapio Muxikaren<br \/>\nlanbide-jardueran, bi alderdi nabarmendu behar dira: artxibozaina eta<br \/>\nhistorialaria, biak ere elkarri oso lotuak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Artxibozain gisa, hari zor zaio<br \/>\nGipuzkoako artxiboen antolamendu eredugarria, Probintziako Diputazioak 1892an<br \/>\nabiarazia. Izan ere, bere ardurapeko artxiboen egoeraz kezkaturik, Diputazioak<br \/>\nGipuzkoako Udal Artxiboetako Ikuskari izendatu zuen Serapio 1893an, Gipuzkoako<br \/>\nherrietako dokumentu-funtsak antolatzeko eta haien kontserbazioa ziurtatzeko.<br \/>\nBada, hori zela-eta heldu zion Serapiok eginkizun horri. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arras gizon artatsu eta<br \/>\nprestatua, enkargu berriak eraginik Probintzia osoan ibili eta sekulako lana<br \/>\negin zuen herri askotako artxiboak antolatzen (Zestoa, Aizarnazabal,<br \/>\nAstigarraga, Donostia, Eibar, Errenteria, Ezkio, Hondarribia, Irun, Oiartzun,<br \/>\nOrdizia, Zumaia eta Zumarraga), bidenabar parrokia-artxibo asko ere<br \/>\nantolaturik. Serapiok egindako lan hura, hark prestaturiko aurkibideak eta<br \/>\nartxiboak sailkatzeko bururatu zitzaion moldea indarrean izan dira <\/span><span>XX<\/span><span>. mende osoan<br \/>\nzehar eta, are, baita <\/span><span>XXI<\/span><span>. mendearen hasieran ere. Horri eskaini zion bere<br \/>\nbizitza luzea. Lan aitzindaria izan zen, eta jarraitzaile onak izan zituen,<br \/>\nhala nola bere laguntzaile Fausto Arotzena. Laurencingo markesaren esanetan,<br \/>\nlan hura eredugarria izan zen, Espainiako udalbatzek hari jarraikiz egin<br \/>\nbeharrekoa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina Serapio Muxikak,<br \/>\nGipuzkoako artxiboak antolatzeko lan hura egiteaz gain, balio historiografiko<br \/>\nhandiko liburuak, artikuluak, opuskuluak, oharrak eta gehigarriak idatzi<br \/>\nzituen, oinarri harturik bai bere erudizio handia, bai bere lanaren garapenean<br \/>\naurkitutako material ugaria. 182 argitalpen baino gehiago dira,<br \/>\nbibliografia-aurkibide batzuetan ikusten den bezala, hala nola <i>Enciclopedia<br \/>\nGeneral Ilustrada del Pa\u00eds Vasco <\/i>delakoan (Bilbo, 1970: 515-518). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hartaz esan da \u00abgertakariei eta<br \/>\nbenetako datuei hitz egiten uztea izan zela haren jardunaren iparra \u2014eta horrek<br \/>\nlotura izan dezake, erreakzio gisa, garai hartako historiografia jakin baten<br \/>\njoera mitologikoarekin\u2014\u00bb. Bada, haren lan itzeletik, datu gehien bildu eta<br \/>\nsistematizatu zuen huraxe nabarmentzen da, hala nola bai Donostiaz eta haren<br \/>\njatorriaz, bai Ordiziaz (bere adiskide min Carmelo Etxegarairekin batera<br \/>\nondua), bai Irunez, bai Aiztondoz egindako azterlan monografikoak; bai eta<br \/>\nazterlan kritikoak ere, hala nola gaskoiak eta haiek Erdi Aroan izaniko<br \/>\nprotagonismoa aztertu zituen huraxe, edota Donostiak Leireko monasterioari<br \/>\negindako dohaintza. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina bereziki da nabarmena <i>Geograf\u00eda<br \/>\nde Guip\u00fazcoa <\/i>liburu zabala, Francesc Carreras Candiren obra handiaren<br \/>\nbarnean argitaratua, <i>Geograf\u00eda General del Pa\u00eds Vasco-Navarro <\/i>lanaren<br \/>\nbarruan, Carrerasek berak zuzendutako <i>Geograf\u00eda General de Catalu\u00f1a<\/i>ren<br \/>\nosagarria izan zena (1908-18); geroago, Probintzia Baskongadoak (1921),<br \/>\nValentzia (1922) eta Galizia (1928) barnebildu zituen. Obra hartan hasitako<br \/>\ntalde-lanak <i>El Folklore y Costumbres de Espa\u00f1a <\/i>argitalpenean izan zuen<br \/>\nsegida (1933). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lan monografiko ugariez gain,<br \/>\nehunka ohar eta artikulu aipatu behar dira, <i>Euskal-Erria, Yakintza,<br \/>\nEuskalerriaren Alde, Euskal-Esnalea <\/i>eta <i>Ar\u00e1nzazu <\/i>aldizkarietan<br \/>\nplazaratuak edo <i>Revista Internacional de Estudios Vascos<\/i>en (<i>RIEV<\/i>).<br \/>\nHaien adibide dira <i>Administraci\u00f3n municipal antigua de San Sebasti\u00e1n y<br \/>\nvarias otras curiosidades <\/i>izenburupean argitaratutako oharrak. Honatx:<br \/>\n\u00abC\u00f3nsules\u00bb; \u00abLas Comunidades de Castilla y sus partidarios en esta Provincia\u00bb;<br \/>\n\u00abInformaci\u00f3n sumaria hecha por el ilustre Licenciado Illescas, Juez de Comisi\u00f3n<br \/>\npor S. M., contra el Corregidor\u00bb; \u00abExtranjeros\u00bb; \u00abDistintivo del Ayuntamiento\u00bb;<br \/>\n\u00abRequisitos para ser vecino concejante\u00bb; \u00abIncendios\u00bb; [Martin de Ibaizabal];<br \/>\n\u00abConvento de San Telmo\u00bb; \u00abSoka-muturra eta zezen-suzkoa\u00bb; \u00abProcesi\u00f3n de San<br \/>\nSebasti\u00e1n\u00bb, etab. Eta bereziki, \u00abEl libro de los fueros: nueva recopilaci\u00f3n de<br \/>\nlos fueros, privilegios, leyes, ordenanzas, buenos usos y costumbres de la<br \/>\nProvincia de Guip\u00fazcoa\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nabarmena da, halaber, <i>Documentos<br \/>\ncuriosos <\/i>agiri sortaren gainean egindako ikerlana (aipagarriak dira:<br \/>\n\u00ab\u00bfO\u00f1ate era de Guip\u00fazcoa?\u00bb, \u00abAntiguos capitalistas guipuzcoanos\u00bb,<br \/>\n\u00abContrabandistas de tabaco\u00bb, \u00abEl Convenio de Vergara\u00bb, \u00abEl cuerpo municipal de<br \/>\nVergara en 1839\u00bb, \u00abEl servicio de veredas\u00bb, \u00abLa escuadra de Vizcaya\u00bb,<br \/>\n\u00abRelaciones de Fuenterrab\u00eda con Navarra en el siglo XIII\u00bb, \u00abUni\u00f3n de San<br \/>\nSebasti\u00e1n a la hermandad guipuzcoana\u00bb, \u00abVargas Ponce en Guip\u00fazcoa\u00bb eta beste<br \/>\nbatzuk), bai eta Donostiako Udal Arkitektoen gaineko ikerlana ere (Alejo<br \/>\nMiranda, Antonio de Kortazar, Benito Pikabea, Joaquin Ramon de Etxebeste, Jose<br \/>\nde Goikoa Barkaiztegi Jose Eleuterio de Eskoriatza, Juan R. Aldai, Nemesio<br \/>\nBarriocanal Gredilla edo Pedro Manuel de Ugartemendia). Zati handi bat \u2014baita<br \/>\nmekanografiatua baina argitaratua ez dagoena ere\u2014 internet bidez dago ikusgai<br \/>\n\u00abSerapio Mugikaren liburuak eta artikuluak Koldo Mitxelena Liburutegian\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Serapio Gipuzkoako Kronikari<br \/>\nizendatu zuten eta Eusko Ikaskuntzari lotua egon zen. 1932an (erretiroa hartu<br \/>\nzuen urtea), Eusko Ikaskuntzako Batzorde Iraunkorreko Historiako kide izendatu<br \/>\nzuten 1933-1937 aldirako eta, 1934ko abenduan, erakundeko presidenteorde.<br \/>\nBizitzaren amaieran, aitortza handia egin zitzaion, hots, Gipuzkoako Seme Kutun<br \/>\nizendatu baitzuten, bai eta Historiaren Errege Akademiako (Madril) kide urgazle<br \/>\neta Frantziako Akademiako ofizial ere. Halaber, Parisko Soci\u00e9t\u00e9 des Sciences<br \/>\nSavantes elkartearen saria jaso zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Donostian hil zen, 1941eko martxoaren 16an. Haren biloba Jose Ignacio<br \/>\nMuxika Brunetek ondua da hari buruzko biografiarik onena, Serapiok berak eta<br \/>\nharen seme Josek utzitako \u00abfamiliako paperak\u00bb oinarri harturik, betiere azken<br \/>\nKarlistaldiaren azken egunetako ohar batekin eta Brunet familiaren beste datu<br \/>\nbatzuekin osatuak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Carmelo Etxegaraik (1899-1925)<br \/>\nharekin izandako gutun-truke ugaria Jose Ignacio Telletxea Idigorasek<br \/>\nargitaratu zuen 1987an [Donostiar Historiari buruzko Dr. Camino Taldea:<br \/>\nDonostia. Monograf\u00edak 1990], bai eta Arturo Campionekin izandakoa ere (1899- 1921)<br \/>\n[<i>Anuario del Seminario de Filolog\u00eda Vasca Julio de Urquijo: International<br \/>\njournal of basque linguistics and philology<\/i>, 18. libk., 1. zk., 1984,<br \/>\n3-38]. Dena den, garai hartako beste pertsona garrantzitsu batzuekin izandako<br \/>\ngutun-trukea argitaratu gabe dago oraindik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren ondarea oso garrantzitsua<br \/>\nizan da eta egun ere bada. Familiak haren liburutegia Donostiar Historiari<br \/>\nburuzko Dr. Camino Taldeari eman zion dohaintzan eta, gaur egun, <i>Doctor<br \/>\nCamino\u2013Serapio M\u00fagica Liburutegi <\/i>berria osatzen du, euskal gaietan<br \/>\nespezializatua, Elena Legorburu Fausek antolatua, eta 2018ko urriaren 25ean,<br \/>\nKutxa-Fundazioak Tabakalerako 4. solairuan jendearen zerbitzuan jarria.<br \/>\nLiburutegiaren osagarri, badira objektu historiko batzuk, haren lanaren<br \/>\ntestigantza grafiko eta ukigarriaren erakusgarri. Haren lana, izan ere,<br \/>\nazkenean \u00abonuragarria izan da hala Donostiaren Historiarako, nola Gipuzkoako<br \/>\nProbintziaren gainerakoaren Historiarako\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren artxiboa, bestalde, bitan<br \/>\nbanatua dago. Zatirik pertsonalena eta familiarra, Tabakaleran dago kokatuta,<br \/>\nLiburutegiaren ondoan. Zatirik akademikoenak, berriz, hau da, Serapioren<br \/>\nlanbidetik eta ikerlanetatik eratorritakoak, artxibo berezia osatzen du<br \/>\nGipuzkoako Artxibo Orokorraren barnean eta Tolosan dago kokatua (AGG-GAO JD<br \/>\nSM). Haren katalogoaren irakurketak ederki erakusten du Serapio Muxikak<br \/>\nartxibo, liburutegi eta hemeroteketan egindako lan itzela, bai eta haren<br \/>\nikerketa historikoaren izaera polifazetikoa ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Serapioren lanaren esker onean,<br \/>\nDonostiak kale bat eskaini zion La Paz auzoan (egungo Bidebieta) 1973ko<br \/>\nabuztuaren 31n. Gauza bera egin zuen Irunek, han ere \u00abSerapio Mugica\u00bb kalea<br \/>\nbaitago, eta Udalak, gainera, \u00ab<i>Irungo historiari buruzko bi urtez behingo<br \/>\n&#8220;Serapio Mugica&#8221; ikerketa beka<\/i>\u00bb ematen du, 9.000 euroz hornitua,<br \/>\nHistoriaren alorrean ikertzeko ohitura sustatzeko eta Irungo udalerriari<br \/>\nburuzko historiaren inguruko azterlanak bultzatzeko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>1854ko azaroaren 14an Ormaiztegiko Biona etxean jaio eta, 10 hilabete zituela, umezurtz gelditu zen (Pedro Nolasco Muxika, abokatua eta eskribaua, eta Carlota Zufiria izan ziren gurasoak), 1855ean Gipuzkoa erasan zuen kolera morboaren ondorioz. Batxilergoa Tolosan eta Bergaran ikasirik, Zuzenbide ikasturte batzuk egin zituen Zaragozan, azken Karlistaldiak (1873-1876) ikasketak eragotzi arte, boluntario karlista izan baitzen gerran. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3623","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MUGICA ZUFIRIA [MUXIKA ZUFIRIA], Serapio (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1854ko azaroak 14 - Donostia, 1941eko martxoak 16). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mugica-zufiria-muxika-zufiria-serapio-626-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MUGICA ZUFIRIA [MUXIKA ZUFIRIA], Serapio (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1854ko azaroak 14 - Donostia, 1941eko martxoak 16). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"1854ko azaroaren 14an Ormaiztegiko Biona etxean jaio eta, 10 hilabete zituela, umezurtz gelditu zen (Pedro Nolasco Muxika, abokatua eta eskribaua, eta Carlota Zufiria izan ziren gurasoak), 1855ean Gipuzkoa erasan zuen kolera morboaren ondorioz. Batxilergoa Tolosan eta Bergaran ikasirik, Zuzenbide ikasturte batzuk egin zituen Zaragozan, azken Karlistaldiak (1873-1876) ikasketak eragotzi arte, boluntario karlista izan baitzen gerran. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mugica-zufiria-muxika-zufiria-serapio-626-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mugica-zufiria-muxika-zufiria-serapio-626-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mugica-zufiria-muxika-zufiria-serapio-626-eu\\\/\",\"name\":\"MUGICA ZUFIRIA [MUXIKA ZUFIRIA], Serapio (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1854ko azaroak 14 - Donostia, 1941eko martxoak 16). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:11:12+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mugica-zufiria-muxika-zufiria-serapio-626-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mugica-zufiria-muxika-zufiria-serapio-626-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mugica-zufiria-muxika-zufiria-serapio-626-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MUGICA ZUFIRIA [MUXIKA ZUFIRIA], Serapio (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1854ko azaroak 14 &#8211; Donostia, 1941eko martxoak 16).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MUGICA ZUFIRIA [MUXIKA ZUFIRIA], Serapio (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1854ko azaroak 14 - Donostia, 1941eko martxoak 16). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mugica-zufiria-muxika-zufiria-serapio-626-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MUGICA ZUFIRIA [MUXIKA ZUFIRIA], Serapio (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1854ko azaroak 14 - Donostia, 1941eko martxoak 16). - Iura Vasconiae","og_description":"1854ko azaroaren 14an Ormaiztegiko Biona etxean jaio eta, 10 hilabete zituela, umezurtz gelditu zen (Pedro Nolasco Muxika, abokatua eta eskribaua, eta Carlota Zufiria izan ziren gurasoak), 1855ean Gipuzkoa erasan zuen kolera morboaren ondorioz. Batxilergoa Tolosan eta Bergaran ikasirik, Zuzenbide ikasturte batzuk egin zituen Zaragozan, azken Karlistaldiak (1873-1876) ikasketak eragotzi arte, boluntario karlista izan baitzen gerran. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mugica-zufiria-muxika-zufiria-serapio-626-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mugica-zufiria-muxika-zufiria-serapio-626-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mugica-zufiria-muxika-zufiria-serapio-626-eu\/","name":"MUGICA ZUFIRIA [MUXIKA ZUFIRIA], Serapio (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1854ko azaroak 14 - Donostia, 1941eko martxoak 16). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:11:12+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mugica-zufiria-muxika-zufiria-serapio-626-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mugica-zufiria-muxika-zufiria-serapio-626-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mugica-zufiria-muxika-zufiria-serapio-626-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MUGICA ZUFIRIA [MUXIKA ZUFIRIA], Serapio (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1854ko azaroak 14 &#8211; Donostia, 1941eko martxoak 16)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3623","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3623\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3623"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3623"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}