{"id":3621,"date":"2023-02-14T10:10:36","date_gmt":"2023-02-14T09:10:36","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/mugica-mugica-muxika-muxika-gregorio-625-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:10:36","modified_gmt":"2023-02-14T09:10:36","slug":"mugica-mugica-muxika-muxika-gregorio-625-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mugica-mugica-muxika-muxika-gregorio-625-eu\/","title":{"rendered":"MUGICA MUGICA [MUXIKA MUXIKA], Gregorio (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1882ko abenduaren 25a &#8211; Donostia, 1931ko uztailaren 22a)."},"content":{"rendered":"<p><span>Serapio Muxika Zufiriaren eta<br \/>\nIgnacia Muxika Arregiren seme zaharrena izan zen Gregorio Jesus Bonifacio<br \/>\nMuxika Muxika. 1882ko abenduaren 25ean jaio zen. Ondotik, lau seme-alaba etorri<br \/>\nziren: Maria de los Remedios (1884ko irailaren 1ean jaioa), Leandro Blas<br \/>\n(1888ko martxoak 14), Jose Esteban, Donostiako alkate izango zena (1894ko<br \/>\nabuztuak 6) eta Leandro, guztiak ere Ormaiztegiko (Gipuzkoa) San Andres<br \/>\nApostoluaren parrokian bataiatuak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aitaren aldeko familia jatorriz<br \/>\nOrmaiztegikoak zen. Aita, Serapio Maria Muxika Zufiria, izan ere, han bertan<br \/>\njaio zen 1854ko azaroaren 14an, eta Pedro Nolasco Muxika Begiristain eta<br \/>\nCarlota Zufiria Pe\u00f1a izan zituen guraso. Serapio artxibozaina, Gipuzkoako Udal<br \/>\nArtxiboetako ikuskaria eta Gipuzkoako kronikaria izan zen, eta <i>Curiosidades<br \/>\nhist\u00f3ricas de San Sebasti\u00e1n <\/i>(1900) lanak eman zion ospea. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Behin batxilergo ikasketak<br \/>\nDonostian eginik, Gregoriok ingeniaritza mekanikoa eta peritutza industriala<br \/>\nikasi zuen, baina gazte-gaztetatik euskararen egoera izan zitzaion kezkagarria<br \/>\neta, bere bizitza laburrean (49 urte), etengabe aritu zen euskararen sustapenean,<br \/>\nbetiere lanbidez kanpoko jardueran. Hogeita bost urte zituela hasi zen haren<br \/>\neuskaltzaletasuna nabarmentzen, Euskal-Esnalea euskararen aldeko elkartea<br \/>\nsortzeko bileran parte hartu baitzuen. Han ziren, besteak beste, Serapio<br \/>\n(aita), Arturo Campion, Carmelo Etxegarai, Domingo Agirre eta Julio Urkixo.<br \/>\nGregorio elkarte sortu berri hartako idazkari izendatu zuten. Hizlari nabarmena<br \/>\neta sutsua izan zen euskaraz. Urte hartan bertan, Julio Urkixok <i>Revista<br \/>\nInternacional de Estudios Vascos <\/i>(<i>RIEV<\/i>) sortu zuen, eta Muxika<br \/>\ngaztea lehen zenbakitik aritu zen lankidetzan. Zehazki, \u00abEuskaldun gazteriari\u00bb<br \/>\n(1907) izeneko artikulua idatzi zuen. Idazkiak hautsak harrotu zituen, dei<br \/>\nsutsua egin baitzien gazteei euskararen alde aritzeko; hura aldarrikapen gartsua<br \/>\nizan zen, gazteek ekintzen bitartez euskararen galera eragotzi zezaten eta ez<br \/>\nsoilik hitzen bidez, euskara Euskadiren nortasunaren ikurra baitzen. Haren<br \/>\nhitzak gogoangarriak dira: \u00ab\u00bfEta guk, euskaldun gazteak, arnasa eta otsarearen<br \/>\nadi\u00f1etan gauden euskaldun gazteak, egon bear degu geldi, i\u0161ilik eta besoak<br \/>\ngurutzetuta gure itzkuntza nola galtzen dan ikusiaz? [\u2026] Euskaldun gaztiak,<br \/>\n\u00bfbadegu biotzik ala ez? \u00bfmaite degu euskera edo ez? [\u2026], ortarako bear dezute<br \/>\nmintzatu euskeraz eta itzkribatu euskeraz. [\u2026]. Bestela, [\u2026] egun batian<br \/>\njakiten dezutenian euskera galdu dala \u00bfez zerate lotsatuko euskaldunak izan<br \/>\nzi\u00f1atela esaten?\u00bb. Egin zitzaizkion kritikak zirela eta, Muxikak atzera egitea<br \/>\nerabaki zuen, baina Julio Urkixok, hots, haren lagun, babesle eta <i>RIEV <\/i>aldizkariko<br \/>\nzuzendariak, kontrakoa iritzi eta beste artikulu bat idazteko enkargua eman<br \/>\nzion hurrengo zenbakirako. Horrelaxe hasi zen mende laurdena iraun zuen<br \/>\nliteratur ekoizpen emankorra (1907-1931). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1907tik 1911ra, artikulu asko<br \/>\nargitaratu zituen <i>RIEV <\/i>aldizkarian, euskaraz nahiz gaztelaniaz, hala<br \/>\nnola \u00abChoroa\u00bb ipuina (1907), \u00abEuskeraren alde: Elgoibar\u00b4ko Euskal jaietan\u00bb<br \/>\n(1907) eta \u00abGure gauzak: bersolariak\u00bb (1908). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Urkixoren eta Muxikaren arteko<br \/>\nadiskidetasunaren eta elkarlanaren erakusgarri, Gregoriok Urkixoren lan<br \/>\nparemiologikoak hornitu zituen datuz, atsotitz zalea baitzen, bi idazki hauek<br \/>\nargitaratuta: \u00abNotas adicionales a los refranes de Sauguis\u00bb (1909) eta \u00abA<br \/>\nprop\u00f3sito de un refr\u00e1n\u00bb (1910), hots, Julio Urkixorentzako gutun horretan,<br \/>\nGregoriok esan zuen bat zetorrela Urkixok Zalgizeko \u00abOrgak idien ailzinian\u00bb<br \/>\nesaera zaharraz egindako interpretazioarekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>RIEV<\/span><\/i><span>etik kanpo, lan zabalagoak ondu zituen, hala nola <i>Eibar&#8217;ko<br \/>\nseme ospatsuen batzuek <\/i>(1908), gero <i>Monograf\u00eda hist\u00f3rica de la villa de<br \/>\n\u00c9ibar <\/i>lanean sakondutakoa (1910). Baionan, <i>Gure gauzak: bersolariak <\/i>(1910)<br \/>\ninprimatu zen eta, Donostian, berriz, <i>Ernani&#8217;ar ospetsuak: Iturriaga,<br \/>\nKardaberaz, Urbieta<\/i>, (1910), Hernaniko seme ospetsu batzuen biografiak<br \/>\nemateko; haien artean, Agustin Kardaberaz jesuitarena (1703-1770). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1911n, <i>Euskalerriaren Alde <\/i>zientzia<br \/>\neta euskal kulturaren aldizkaria agertu zen, Donostian argitaratua, Gipuzkoako<br \/>\nAldundiak babestua. Gregorio Muxikaren eta haren bi laguntzaile handienetako<br \/>\nbiren ahaleginari esker sortu zen, hots, Domingo Agirre eta Carmelo Etxegarai<br \/>\n(Probintzia Baskongadoetako kronikaria), biak ere arestian aipaturiko<br \/>\nEuskal-Esnalea elkarteari lotuak. Aldizkari berriak euskal kultura ikertu eta<br \/>\nsustatzea izan zuen helburu, bai eta euskara iraunarazi, zabaldu eta lantzea<br \/>\nere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zuzendaritza Kontseiluan aipatu<br \/>\njaunak ziren kide, bai eta Arturo Campion eta Julio Urkixo ere. Muxikak<br \/>\nzuzendari gisa jardun zuen hasieratik beretik eta, Gregorio 1931n zendu zenean,<br \/>\nargitaratzeari utzi zitzaion. Aldizkaria urrats erabakigarria izan zen euskal<br \/>\nkultura zabaltzeko eta gazteen artean balio berriak sustatzeko. <i>Euskalerriaren<br \/>\nAlde <\/i>aldizkariaren hogei urteak oparoak izan ziren jokabide eta emaitzetan,<br \/>\nhiru jarduera nagusitan: 1) euskal jaiak, 2) artikulu lehiaketak eta 3)<br \/>\nlehiaketa historikoak eta literarioak. Euskal jaiak Anton Abadiak sortutakoen<br \/>\njarraipena izan ziren. Hainbat tokitan egindakoak nabarmendu ziren, hala nola<br \/>\nSeguran (1911), Zarautzen (1912), Tolosan (1913) eta Hondarribian (1914)<br \/>\nospatutakoak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Euskalerriaren Alde <\/span><\/i><span>aldizkariko zuzendaria izateak ez zion Gregoriori<br \/>\ngalarazi <i>RIEV <\/i>aldizkariarekiko elkarlana. Horrela, \u00abUna canci\u00f3n vasca\u00bb<br \/>\n(1913) idazkian, Muxikak gogor baino gogorrago kritikatu zuen Pio Barojak <i>Las<br \/>\ninquietudes de Shanti And\u00eda <\/i>eleberrian txertatutako euskal kantu bat.<br \/>\nMuxika literatur kritikari on eta zintzoa izan zen. Gogor agertu zen Pio<br \/>\nBarojarekin, baina goxoagoa Antonio de Trueba bizkaitarrarekin (1819-1889).<br \/>\nTrueba, izan ere, begikoa zitzaion, herri literatura kolektiboan inspiratu<br \/>\nzelako. Bizkaitarraren iritziz, herri literaturak goi-mailako balio estetikoak<br \/>\nzituen, eta balio horiek herriaren autoritatea zuten oinarri artea zer den edo<br \/>\nez erabakitzeko (<i>Trueba: su significaci\u00f3n en la moderna literatura vasca, <\/i>1914).<br \/>\n1917tik 1920ra, Muxikak euskal kulturako pertsona nabarmenei elkarrizketak<br \/>\negin, eta <i>Los titanes de la cultura vasca: Entrevistas <\/i>(1962) liburuan<br \/>\nbildu ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gregorioren jarduera<br \/>\neuskaltzalearen gauzarik nabarmenena, agian, Eusko Ikaskuntzaren Lehen<br \/>\nBiltzarreko idazkari lana izan zen, 1918ko irailean egindakoa. Biltzar hura<br \/>\negiazko mugarria izan zen Muxika bezalako euskaltzale gartsuentzat eta honako<br \/>\nbi artikuluotan laudatu zuen lehen Biltzar hura: \u00abEl primer Congreso de<br \/>\nEstudios Vascos\u00bb (<i>RIEV<\/i>, 10. libk. 1. zk., 1919, 98-111. or.) eta \u00abEuzko<br \/>\nIkaskuntza, Sociedad de Estudios Vascos\u00bb (<i>Ibidem<\/i>, 112-113. or.).<br \/>\nOndoren, Gregorio Eusko Ikaskuntzako zutabeetako bat izan zen eta, hura 1918an<br \/>\nsortu zenetik 1930era bitarte, idazkariordea izan zen, hau da, Julio Urkixo<br \/>\nlagun eta babeslea presidenteordea izan zen garai berean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>\u00abPrimer Congreso de Estudios<br \/>\nVascos\u00bb artikuluan, Gregoriok biltzarraren kronika zehatza egin zuen, bere poz<br \/>\nhandia agerian utzita: \u00aborokorrena eta zabalena izan da orain arte egin diren<br \/>\nguztien artean\u00bb, euskaldunen aho bateko sentipenetik sortutakoa, eta ideia<br \/>\nguztietako eta Euskal Herriko herrialde guztietako jendeak hats beroa<br \/>\nemandakoa. Antolatzaileen kalkuluen arabera, \u00ab900 herritarrek eta erakundek<br \/>\nbaino gehiagok eman zuten izena, laguntza morala eta diru bidezkoa eskainiz\u00bb;<br \/>\nhaien artean, Alfontso XIII.a erregea eta zenbait apezpiku zeuden. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gregoriok, halaber, aipatu zuen<br \/>\nberak IV. taldean parte hartu zuela (Historia), \u00abTradizioak eta ohiturak\u00bb<br \/>\nikastaroa zuzenduta. Bestalde, VII. taldeak Eusko Ikaskuntza sortzea izan zuen<br \/>\neztabaidagai, Esteban Bilbaoren presidentziapean. Biltzarra amaitzeko<br \/>\nekitaldian, Bilbaok bere hitzaldian azaldu zuen zer xede zuen Eusko Ikaskuntzak<br \/>\neta denak akuilatu zituen erakunde sortu berriko zerrendetan izena ematera.<br \/>\nHilaren 8a, igandea, O\u00f1atiko egonaldiaren azken eguna izan zen; izugarrizko<br \/>\ngiroa zegoen eta jendea poz-pozik, \u00abeuskal Biltzarrak sekulako arrakasta izan<br \/>\nzuelako\u00bb. \u00abEra askotako jendetza izugarriaren\u00bb aurrean, Gregorio Muxikak<br \/>\neuskaraz hitz eginez ireki zuen itxiera ekitaldia. Bere kronika bukatzeko,<br \/>\n\u00abO\u00f1atin egindako lan handiak denboran zehar izan behar duen eraginkortasun<br \/>\npraktikoan\u00bb konfiantza zuela adierazi zuen, eta opa zuen \u00abBiltzar hura izan<br \/>\nzedila euskal ikasketak garaile igotzen diren eskailera amaigabearen lehen<br \/>\nmaila\u00bb. Lehen maila hori Eusko Ikaskuntza izango zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bigarren artikuluan, hots,<br \/>\n\u00abEuzko Ikaskuntza, Sociedad de Estudios Vascos\u00bb (1919) izenburukoan, Muxikak<br \/>\nadierazi zuen euskal kulturaren berpizkundea batu eta zuzentzeko eratu zela<br \/>\nEusko Ikaskuntza. 1918ko abenduaren 22an, batzorde kudeatzailea eta lau diputazioen<br \/>\nordezkariak bildu ziren eta, beste kargu batzuen artean, Julio Urkixo izendatu<br \/>\nzuten lehen presidenteorde eta, idazkariorde nagusi, berriz, Gregorio Muxika.<br \/>\nBiek ere 1930era arte iraun zuten karguan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1927an, Muxikak bere libururik<br \/>\narrakastatsuena argitaratu zuen, hots, <i>Pernando Amezketarra<\/i>, hau da,<br \/>\nPernando Amezketarra (1764-1823) bertsolariaren ahozko pasadizoak bildu eta<br \/>\nplazaratuta. Liburuak hainbat argitaraldi izan zituen. Euskarazko lanen arteko<br \/>\nlehen \u00ab<i>best seller\u00bb <\/i>haren bidez, irakurzaletasuna bultzatzen saiatu zen<br \/>\nbaserritarren eta jende xehearen artean, umorezko istorio errazen bidez. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Muxika literatura-ondare<br \/>\nzabaleko kazetaria izan zen (gogora dezagun ingeniari industriala izan zela<br \/>\nikasketaz), bi hizkuntzetan hainbat literatura genero landuta, hala nola<br \/>\nnarrazioa (<i>\u00a1Sembrad con amor! <\/i>ipuina, 1921), antzerkia (<i>\u00a1Naitasunez<br \/>\nerein!, <\/i>1930), herri literatura (<i>Pernando Amezketarra <\/i>(1925);<br \/>\nelkarrizketa, hala nola <i>Los titanes de la cultura vasca <\/i>(1962); bertan,<br \/>\nEuskal Herriko kultur gizon ospetsuenen nortasunaren zirriborroa egin zuen;<br \/>\nbesteak beste, Domingo Agirrerena, Telesforo Arantzadirena, Aita Donostia<br \/>\nkaputxinoarena eta Julio Urkixorena. Pertsona horien erretratu garbia oparitu<br \/>\nzigun, bakoitzaren bizimoldea eta giroa barne, Muxikak berak egindako<br \/>\nelkarrizketa zorrotz eta zehatzen ondorioz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Muxika, nagusiki, euskararen<br \/>\npropagandista eta jakintzaren dibulgatzailea izan zen, zubi bat eraikita mundu<br \/>\nakademikoaren eta jende arruntaren artean, betiere Euskadiko hizkuntza eta<br \/>\nkultura ardatz hartuta. Euskararen ohiko erabileraren alde egin zuen, baina<br \/>\nzuzen, berak kazetaritza idatzian egiten zuen bezala. Aipagarria da garai<br \/>\nhartan euskaldunek eta euskal herritarrek oraindik ere espainiera erabiltzen<br \/>\nzutela, batez ere beren idazkietarako. Askok, gainera. euskararen erabilera<br \/>\nmespretxatzen zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gregorio hizlari gartsu eta<br \/>\nenpatikoa izan zen hitzaldi etengabeetan, nagusiki historia eta tradizio arloko<br \/>\ngaiak jorratuta, hala nola sorginkeria eta tauromakia, baina propaganda-xedeak<br \/>\nsekulan bazter utzi gabe, ekintzailea izan baitzen beti, batez ere euskararen<br \/>\neta gaztelaniaren arteko hizkuntza-gatazkan. Maiz, hizlari agertu zen euskal<br \/>\njai eta ospakizunetan; Gipuzkoan eta Nafarroan, batez ere. Dohain berezia zuen<br \/>\ndenetariko jendearengana iristeko, jendearengan arreta bizia piztuta. Bere<br \/>\nidazkietan bezala, Gregorio ulergarria eta argia zen bere ahozko hitzaldietan.<br \/>\nGainera, bere suhartasuna zela eta, entzuleak adi-adi egoten zitzaizkion. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskal ikasketen aldeko<br \/>\nzaletasuna piztu nahian eta euskara ahal zen neurrian zaindu, hedatu eta<br \/>\nlantzeko asmoz, Muxikak ere urte sail luzean idatzi zuen Donostiako <i>Pueblo<br \/>\nVasco<\/i>n, <i>Argia <\/i>astekarian eta Bilboko <i>Euzkadi <\/i>egunkarian.<br \/>\nKultur nazionalismoaren barnean egon zela jo dezakegu; politikan hari men egin<br \/>\ngabe. Euskal kultur sustatzailea izan zen, <\/span><span>XX<\/span><span>. mendearen hasierako euskaltzale handietako bat. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Serapio Muxika Zufiriaren eta Ignacia Muxika Arregiren seme zaharrena izan zen Gregorio Jesus Bonifacio Muxika Muxika. 1882ko abenduaren 25ean jaio zen. Ondotik, lau seme-alaba etorri ziren: Maria de los Remedios (1884ko irailaren 1ean jaioa), Leandro Blas (1888ko martxoak 14), Jose Esteban, Donostiako alkate izango zena (1894ko abuztuak 6) eta Leandro, guztiak ere Ormaiztegiko (Gipuzkoa) San [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3621","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MUGICA MUGICA [MUXIKA MUXIKA], Gregorio (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1882ko abenduaren 25a - Donostia, 1931ko uztailaren 22a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mugica-mugica-muxika-muxika-gregorio-625-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MUGICA MUGICA [MUXIKA MUXIKA], Gregorio (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1882ko abenduaren 25a - Donostia, 1931ko uztailaren 22a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Serapio Muxika Zufiriaren eta Ignacia Muxika Arregiren seme zaharrena izan zen Gregorio Jesus Bonifacio Muxika Muxika. 1882ko abenduaren 25ean jaio zen. Ondotik, lau seme-alaba etorri ziren: Maria de los Remedios (1884ko irailaren 1ean jaioa), Leandro Blas (1888ko martxoak 14), Jose Esteban, Donostiako alkate izango zena (1894ko abuztuak 6) eta Leandro, guztiak ere Ormaiztegiko (Gipuzkoa) San [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mugica-mugica-muxika-muxika-gregorio-625-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mugica-mugica-muxika-muxika-gregorio-625-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mugica-mugica-muxika-muxika-gregorio-625-eu\\\/\",\"name\":\"MUGICA MUGICA [MUXIKA MUXIKA], Gregorio (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1882ko abenduaren 25a - Donostia, 1931ko uztailaren 22a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:10:36+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mugica-mugica-muxika-muxika-gregorio-625-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mugica-mugica-muxika-muxika-gregorio-625-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mugica-mugica-muxika-muxika-gregorio-625-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MUGICA MUGICA [MUXIKA MUXIKA], Gregorio (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1882ko abenduaren 25a &#8211; Donostia, 1931ko uztailaren 22a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MUGICA MUGICA [MUXIKA MUXIKA], Gregorio (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1882ko abenduaren 25a - Donostia, 1931ko uztailaren 22a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mugica-mugica-muxika-muxika-gregorio-625-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MUGICA MUGICA [MUXIKA MUXIKA], Gregorio (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1882ko abenduaren 25a - Donostia, 1931ko uztailaren 22a). - Iura Vasconiae","og_description":"Serapio Muxika Zufiriaren eta Ignacia Muxika Arregiren seme zaharrena izan zen Gregorio Jesus Bonifacio Muxika Muxika. 1882ko abenduaren 25ean jaio zen. Ondotik, lau seme-alaba etorri ziren: Maria de los Remedios (1884ko irailaren 1ean jaioa), Leandro Blas (1888ko martxoak 14), Jose Esteban, Donostiako alkate izango zena (1894ko abuztuak 6) eta Leandro, guztiak ere Ormaiztegiko (Gipuzkoa) San [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mugica-mugica-muxika-muxika-gregorio-625-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mugica-mugica-muxika-muxika-gregorio-625-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mugica-mugica-muxika-muxika-gregorio-625-eu\/","name":"MUGICA MUGICA [MUXIKA MUXIKA], Gregorio (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1882ko abenduaren 25a - Donostia, 1931ko uztailaren 22a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:10:36+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mugica-mugica-muxika-muxika-gregorio-625-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mugica-mugica-muxika-muxika-gregorio-625-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mugica-mugica-muxika-muxika-gregorio-625-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MUGICA MUGICA [MUXIKA MUXIKA], Gregorio (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1882ko abenduaren 25a &#8211; Donostia, 1931ko uztailaren 22a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3621","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3621\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3621"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3621"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}