{"id":3617,"date":"2023-02-14T10:08:43","date_gmt":"2023-02-14T09:08:43","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/lopez-alen-francisco-julian-623-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:08:43","modified_gmt":"2023-02-14T09:08:43","slug":"lopez-alen-francisco-julian-623-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-alen-francisco-julian-623-eu\/","title":{"rendered":"LOPEZ ALEN, Francisco Julian (Mendiz-Mendi goitizena erabili zuen) (Donostia, 1866ko urtarrilak 10 &#8211; 1910eko ekainak 27)."},"content":{"rendered":"<p><span>Haren gurasoak Josefa Manuela<br \/>\nVitoria Alen Asubia eta Jose Saturnino Lopez Aizpuru izan ziren. Aita Tolosan<br \/>\njaioa 1823ko azaroaren 29an, liburuzaina eta Donostiako udal liburutegiko<br \/>\nzuzendaria, Francisco Lopez G\u00f3mezen eta Juana Francisca Aizpuru Muroren semea.<br \/>\nGurasoak 1859ko abuztuaren 30ean ezkondu ziren Donostiako Koruko Andre Mariaren<br \/>\nbasilikan. Laster, bost seme-alaba etorri ziren (gure biografiatua laugarrena<br \/>\nizan zen); guztiak ere Donostiako San Bizente Martiriaren parrokian bataiatuak,<br \/>\nlehena izan ezik. Patrocinio Lopez Alen (1859ko azaroak 15), berriz, Koruko<br \/>\nAndre Mariaren basilikan bataiatu zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lopez Alen 26 urte zituela<br \/>\nezkondu zen Paulina Benita Leclercq Urangarekin, 1892ko ekainaren 20an,<br \/>\nDonostiako Koruko Andre Mariaren basilikan. Andregaia Irunen jaioa zen, 1870eko<br \/>\napirilaren 29an, eta Ramon Leclercq Abalia eta Manuela Uranga Maioz izan zituen<br \/>\nguraso. Senar-emazteek ez zuten seme-alabarik izan eta diru-arazorik gabe bizi<br \/>\nizan ziren, udal liburuzainari zegokion soldatari esker. Marrazkiko eskola<br \/>\npartikularrak ematen zituen soldata osatzeko, harik eta 1904an elbarri gelditu<br \/>\nzen arte. Horrexegatik, hain zuzen ere, aukera-aukerakoa izan zitzaion hiriko<br \/>\nkronikari izendatu izanak erakarri zion diru osagarria. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1904 funtsezko urtea izan zen<br \/>\nharen bizitzan, Donostiako udal liburutegiko zuzendari izendatu baitzuten<br \/>\n(1904-1910), bai eta <i>Euskal-Erria <\/i>aldizkariko zuzendari ere, Antonio<br \/>\nArtzaken ordez. Artzaken laguntzailea izana zen eta, aldizkarian, jada,<br \/>\nmarrazki, lan eta olerki aunitz argitaratuak zituen. Urte hartan bertan, ordea,<br \/>\napoplexiak erasan zion eta, horren ondorioz, handik aurrera, oso hebaindua<br \/>\ngelditu zen. Izan ere, hil aurreko azken sei urteak, malenkoniak eta<br \/>\nsufrimenduak jota bizi izan zen, ordura arteko literatura eta arte ekoizpena<br \/>\npixkanaka eragotzita. Donostia hiriko kronikari izendatu izanak eragindako poz<br \/>\nhandiak arindu zion bakarrik ataka hura. Xehetasun oro \u00abHomenaje de la Revista <i>Euskal-Erria<br \/>\n<\/i>a D. Francisco Lopez Alen\u00bb artikuluan ageri da (1910eko uztailak 10), non<br \/>\n25 erudituk, literatok eta olerkarik haren balioa goretsi baitzuten. Haien<br \/>\nartean daude Jose Maria Salaberria, Manuel Munoa (idazkaria eta zendutakoaren<br \/>\nlaguntzailea), Aristides Arti\u00f1ano eta Julian Salazar (Donostiako Sustapen<br \/>\nalorreko zinegotzia, hiriko kronikari lanpostua lortu ziona). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lopez Alenen biografian, haren<br \/>\nenpleguak hartu behar ditugu aintzat, hots, liburuzaina, kazetaria (<i>Euskal-Erria<br \/>\n<\/i>aldizkariko ohiko kolaboratzailea eta zuzendaria) eta Donostiako kronikaria<br \/>\neta, horrez gain, literato nekagaitza eta marrazkilaria. Olerkari gisa,<br \/>\nhainbeste sari eskuratu zituen euskarazko poesia lehiaketetan (lore-jokoak,<br \/>\neuskal jaiak\u2026), non, behin batean, epaimahaiak lehiaketatik kanpo utzi baitzuen<br \/>\ngainerako parte-hartzaileei aukera ematearren. 1888an hasi zen poesia sariak<br \/>\nirabazten, \u00abAyer y Hoy en Donostia-San Sebasti\u00e1n\u00bb lanarekin. Haren olerkirik<br \/>\nezagunena <i>Josecho <\/i>da (1896), <i>La Voz de Guip\u00fazcoa <\/i>egunkarian<br \/>\nargitaratua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lopez Alenek Donostiako Udal<br \/>\nLiburutegian eman zuen ia bere bizitza osoa. Ez dakigu arauzko ikasketarik egin<br \/>\nzuen edo bere kasa ikasi zuen. Izan ere, <i>La Voz de Guip\u00fazcoa <\/i>egunkari<br \/>\nlagunak hari eskainitako hilberriaren arabera (<i>Euskal-Erria <\/i>aldizkariak<br \/>\nere argitaratua), 18 urte bete baino lehen ere aitari laguntzen zion aipatu<br \/>\nliburutegian, 1885 irian, eta, aita hil zenean, karguan jarraiki zitzaion.<br \/>\nGero, Antonio Artzak zendu zenean, \u00abFrancisco aipatu Establezimenduko Zuzendari<br \/>\nizendatu zuten, bai eta <i>Euskal-Erria <\/i>Aldizkarikoa ere, aipatu Artzakek<br \/>\nbi karguak betetzen baitzituen\u00bb (<i>Euskal-Erria, <\/i>63, 29. or.). Lopez Alen<br \/>\nzuzendaria zenean, Liburutegia Urdaneta kaleko Arte eta Lanbide Eskolako<br \/>\neraikinera eraman zen. Praxedes Diego Altunak jarraitu zion karguan<br \/>\n(1910-1931). Liburuzain \u00abbare eta atsegina\u00bb izan zen, nerabeengan<br \/>\nirakurzaletasuna zabaltzeko ardura izandakoa, Dumasen eta Jules Verneren<br \/>\neleberriak gomendatuta. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Euskal-Erria <\/span><\/i><span>aldizkarian artikulu ugari euskaraz eta gaztelaniaz<br \/>\nidatzi zituelako sartu behar da Lopez Alen euskal pentsamenduaren historian.<br \/>\nIzan ere, 25 urtean jardun zuen (1886-1910), bertsoa, prosa eta ilustrazioa<br \/>\ntartekatuta. Alen, idazleaz gain, marrazkilari ona izan zen lehen garaietan,<br \/>\neta pintore nabarmena, 1890etik aurrera, Arte Ederren Erakusketa Nazionalean<br \/>\nmargolan bat aurkeztu zuenean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1886an bidali zuen lehen lana <i>Euskal-Erria<br \/>\n<\/i>aldizkarira, Juan M.\u00aa Gelbentzuren erretratu bat argitaratu baitzen, lumaz<br \/>\negina. Aldizkarian plazaratutako lehen literatura lana \u00abNere aitari\u00bb izenburuko<br \/>\neuskal olerkia izan zen. Orduz geroztik, etengabe aritu zen aldizkarian, prosa<br \/>\ngehiago idatzita poesia baino; zalantzarik gabe, artikuluaren literatura<br \/>\nmodalitatea hobetsi zuen, Euskal Herriari buruzko bere dibulgazio historikoak<br \/>\nzabaltzeko. Lopez Alenek gogo biziz eskaini zion bere ahalegin guztia <i>Euskal-Erria<br \/>\n<\/i>aldizkariari, bai marrazkilari aditu gisa, bai publizista ospetsu gisa, bai<br \/>\nkronikari onbera eta ilustratu gisa; eta 1904an zuzendari izendatu zutenean, bi<br \/>\naurrekoek, hots, Jose Manterolak eta Antonio Artzak, ezarritako ikuspegi<br \/>\nideologikoaren barnean mantendu zuen aldizkaria, hau da, erabat bideratua<br \/>\neuskal hizkuntza eta herria gorestera. Altzolaren arabera, <i>Euskal-Erria <\/i>aldizkaria<br \/>\naltxor oparoa izan zen usadio, oroitzapen, elezahar, ipuin eta herri-kantuetan;<br \/>\nazterlan historiko, geografiko, arkeologiko, juridiko eta sozialetan, euskal<br \/>\njaien, kontzertuen, erakusketen eta lan sarituen aipamenetan; orobat,<br \/>\nnekazaritza, industria, musika eta arte alorreko aurrerapenen aipamenetan, bai<br \/>\neta Euskal Herriko gertaerarik nabarmenenen aipamenetan ere. Gai horiek guztiak<br \/>\njorratu zituen Lopez Alenek bere artikulu labur ugari baino ugariagoetan (ia<br \/>\nguztiak bi orrialdekoak gehienez). Lopez Alenek bakan idatzi zuen beste<br \/>\naldizkari batzuetan: <i>La Vasconia, La Voz de Guip\u00fazcoa, Escualduna <\/i>edota <i>Euskalzale.<br \/>\n<\/i><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Laburbilduz, Lopez Alenek<br \/>\nzuzendutako <i>Euskal-Erria <\/i>aldizkaria \u00abeuskal letren monumentutzat\u00bb jotzen<br \/>\nzen, haren talentuagatik eta herrizaletasunagatik, eta euskararekiko maitasun<br \/>\nminak eta garrak inspiraturik jardun zuen. Adrian Loiarte jarraitu zitzaion<br \/>\n1910etik 1918ra, urte hartan argitaratzeari utzi zitzaiolako. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Artikulu sorta emankorrean,<br \/>\nDonostiarekin zerikusia dutenak dira nabarmentzekoak. Horren haritik, Julian de<br \/>\nSalazar Donostiako zinegotziak honakoa esan zion hiriko kronikari lanpostua<br \/>\neman zitzaiola jakinarazi zionean: \u00abTira, ez izan hain apala, zeren izatez<br \/>\nia-ia kronikaria baitzara zu, ezagunak ez ziren hainbeste monografia eta<br \/>\nhainbeste bitxikeria argitaratzean; material bikainak baitira Donostiaren<br \/>\nHistoria idazten denerako\u00bb. Izan ere, haren azken lanek <i>Donostiaren Historia<br \/>\n<\/i>batekin zuten zerikusia, huraxe prestatzen ari baitzen \u00ab1913ko<br \/>\nMendeurrena\u00bbren jaietan aurkezteko, hiria frantsesek hondatu (1813) baina<br \/>\nberehala berreraiki zela gogoratze aldera. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Artikulugilea izateaz gain,<br \/>\nLopez Alenek munta eta zabalera handiagoko lanak ondu zituen, hala nola <i>Iconograf\u00eda<br \/>\nbiogr\u00e1fica de Guip\u00fazcoa, galer\u00eda de guipuzcoanos ilustres<\/i>, Historiaren<br \/>\nErrege Akademiaren alde-aldeko txostena jaso zuena; <i>Estudio hist\u00f3rico<br \/>\nart\u00edstico del antiguo convento de San Telmo, de la Ciudad de San Sebasti\u00e1n, <\/i>nortasun<br \/>\nhandiko grabatuak dituena, bai eta hiriko plano interesgarri bat ere; <i>El<br \/>\nilustre pintor Antonio de Brugada <\/i>azterlan biografikoa eta Donostiako<br \/>\nUdaletxeko haren margolanei buruzkoa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Esaten da Lopez Alen<br \/>\ntradizioari irmo atxikia egon zela pentsamoldez. Zehazki: \u00abbaskongado osoa eta,<br \/>\nberaz, katoliko eta abertzalea\u00bb, \u00abarrazaren bilakaera eta eraldaketa ororen<br \/>\naurkakoa, eta beti katoliko eredugarri\u00bb, modernismoaren eskakizunetara egokitu<br \/>\ngabe. Alenen pentsamolde kontserbadoreegia nabarmentzen du Eugenio Gabilondok,<br \/>\neuskararen gainbeheraz kezkatua eta tipo donostiarra ezaugarritzen zuten<br \/>\nohitura batzuen desagerpenaz arduratua (\u00abHildakoaren ideala gure hiria<br \/>\nharresi-esparrura mugatua ikustea izango zatekeen, antzinako garaiko tipo eta<br \/>\nohiturekin\u00bb). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aristides Arti\u00f1ano (1840-1911)<br \/>\nhistorialari, kazetari eta politikari foruzaleak Alen \u00abgizartearentzako gizon<br \/>\nbaliagarrien artean\u00bb kokatzen zuen, apalen eta xumeen klasean, baina langile<br \/>\nnekagaitza izanik. Bukatzeko, hauxe idatzi zuen: \u00abbere herriaren miresle<br \/>\nsutsua, eta jende guztiaren maitasuna bereganatzen jakin duena\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lopez Alen donostiar suhar eta<br \/>\nbizia izan zen. Haren heriotzak nahigabe handia eragin zuen Euskal Herri<br \/>\nguztian, baina bereziki Donostian. Prentsak hilberri ugari eskaini zizkion. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Manuel Munoa liburutegiko<br \/>\nlaguntzaileak idatzitako \u00abSemblanza sentimental\u00bb delakoaren arabera, Lopez Alen<br \/>\nbere lanbidean barne-barneko gogo bizi gehien jarri zuen literatoetako bat izan<br \/>\nzen, bere lanean eguneroko ahalegin handiena jarritakoa, borondaterik handiena<br \/>\njarri zuena arrakasta erdiesteko, eta, hala ere, \u00abhona hemen, halaber, bere<br \/>\ngogo bizia eta ahalmenak erarik mingarrienean desegiten ikusi dituen<br \/>\nliteratoa\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sari askoren bidez hartu zen<br \/>\naintzat Alen liburuzainaren literatura eta arte lan itzel hura, haren izaera<br \/>\napal eta on hura, haren tatxarik gabeko zintzotasun hura eta abertzaletasun<br \/>\ngarbi hura; besteak beste, Donostiako kronikari titulua eman zitzaion, hiriko<br \/>\narmarriaren erabilera eta guzti (horrexek harrotu zuen gehien); Euskarazko Itz<br \/>\nJostaldien Batzarraren zuzendaritzako kidea; Historiaren eta San Fernandoko<br \/>\nArte Ederren Akademietako kide urgazlea; Gipuzkoako Monumentu Historiko eta<br \/>\nArtistikoen Batzorde Probintzialeko kidea. Halaber, Itsasketa Merezimenduaren<br \/>\ngurutzea eman zitzaion. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Haren gurasoak Josefa Manuela Vitoria Alen Asubia eta Jose Saturnino Lopez Aizpuru izan ziren. Aita Tolosan jaioa 1823ko azaroaren 29an, liburuzaina eta Donostiako udal liburutegiko zuzendaria, Francisco Lopez G\u00f3mezen eta Juana Francisca Aizpuru Muroren semea. Gurasoak 1859ko abuztuaren 30ean ezkondu ziren Donostiako Koruko Andre Mariaren basilikan. Laster, bost seme-alaba etorri ziren (gure biografiatua laugarrena izan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3617","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LOPEZ ALEN, Francisco Julian (Mendiz-Mendi goitizena erabili zuen) (Donostia, 1866ko urtarrilak 10 - 1910eko ekainak 27). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-alen-francisco-julian-623-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LOPEZ ALEN, Francisco Julian (Mendiz-Mendi goitizena erabili zuen) (Donostia, 1866ko urtarrilak 10 - 1910eko ekainak 27). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Haren gurasoak Josefa Manuela Vitoria Alen Asubia eta Jose Saturnino Lopez Aizpuru izan ziren. Aita Tolosan jaioa 1823ko azaroaren 29an, liburuzaina eta Donostiako udal liburutegiko zuzendaria, Francisco Lopez G\u00f3mezen eta Juana Francisca Aizpuru Muroren semea. Gurasoak 1859ko abuztuaren 30ean ezkondu ziren Donostiako Koruko Andre Mariaren basilikan. Laster, bost seme-alaba etorri ziren (gure biografiatua laugarrena izan [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-alen-francisco-julian-623-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lopez-alen-francisco-julian-623-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lopez-alen-francisco-julian-623-eu\\\/\",\"name\":\"LOPEZ ALEN, Francisco Julian (Mendiz-Mendi goitizena erabili zuen) (Donostia, 1866ko urtarrilak 10 - 1910eko ekainak 27). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:08:43+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lopez-alen-francisco-julian-623-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lopez-alen-francisco-julian-623-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lopez-alen-francisco-julian-623-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LOPEZ ALEN, Francisco Julian (Mendiz-Mendi goitizena erabili zuen) (Donostia, 1866ko urtarrilak 10 &#8211; 1910eko ekainak 27).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LOPEZ ALEN, Francisco Julian (Mendiz-Mendi goitizena erabili zuen) (Donostia, 1866ko urtarrilak 10 - 1910eko ekainak 27). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-alen-francisco-julian-623-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LOPEZ ALEN, Francisco Julian (Mendiz-Mendi goitizena erabili zuen) (Donostia, 1866ko urtarrilak 10 - 1910eko ekainak 27). - Iura Vasconiae","og_description":"Haren gurasoak Josefa Manuela Vitoria Alen Asubia eta Jose Saturnino Lopez Aizpuru izan ziren. Aita Tolosan jaioa 1823ko azaroaren 29an, liburuzaina eta Donostiako udal liburutegiko zuzendaria, Francisco Lopez G\u00f3mezen eta Juana Francisca Aizpuru Muroren semea. Gurasoak 1859ko abuztuaren 30ean ezkondu ziren Donostiako Koruko Andre Mariaren basilikan. Laster, bost seme-alaba etorri ziren (gure biografiatua laugarrena izan [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-alen-francisco-julian-623-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-alen-francisco-julian-623-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-alen-francisco-julian-623-eu\/","name":"LOPEZ ALEN, Francisco Julian (Mendiz-Mendi goitizena erabili zuen) (Donostia, 1866ko urtarrilak 10 - 1910eko ekainak 27). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:08:43+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-alen-francisco-julian-623-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-alen-francisco-julian-623-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-alen-francisco-julian-623-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LOPEZ ALEN, Francisco Julian (Mendiz-Mendi goitizena erabili zuen) (Donostia, 1866ko urtarrilak 10 &#8211; 1910eko ekainak 27)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3617","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3617\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3617"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3617"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}