{"id":3613,"date":"2023-02-14T10:07:08","date_gmt":"2023-02-14T09:07:08","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/lasala-collado-fermin-mandasko-dukea-621-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:07:08","modified_gmt":"2023-02-14T09:07:08","slug":"lasala-collado-fermin-mandasko-dukea-621-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lasala-collado-fermin-mandasko-dukea-621-eu\/","title":{"rendered":"LASALA COLLADO, Fermin, Mandasko dukea (Donostia, 1832ko uztailak 17 &#8211; Madril, 1917ko abenduak 17)."},"content":{"rendered":"<p><span>Fermin Lasala Collado 1832an<br \/>\njaio zen, Fernando VII.aren erregealdiaren amaierako Donostia hartan eta<br \/>\nnegozioen munduan arrakasta izaniko familia baten baitan. Gurasoak, gainera,<br \/>\nederki kokatuak zeuden politika arloan, hurrengo urtean erregearen heriotza<br \/>\ngertatu zenerako. Izan ere, hala aita bera, Fermin Lasala Urbieta, nola Rita<br \/>\nCollado amaren familia (jatorriz Santanderkoa), postu pribilegiatuetan zeuden<br \/>\nkokatuak Donostiako merkatarien artean. Garai hartan, hiriak berriz ere aurrera<br \/>\negin zuen, Gerra Napoleonikoetan suntsiturik gelditu eta gero eta, 1823an,<br \/>\nHirurteko Liberalari amaiera emaniko gerra zibil laburreko istiluen ondoren.<br \/>\nMaila ekonomiko horri loturik, aitaren eragina handia izan zen politikagintzan.<br \/>\nIzan ere, Fermin Lasala Urbieta eta haren koinatua Isabel II.a erregina gaztea<br \/>\ngidatu zuen kontseilu ekonomikoarekin egon ziren lotuta, noiz eta Lehen<br \/>\nKarlistaldiko urte gorabeheratsu haietan, bai eta Espainia liberala 1839tik<br \/>\naurrera berreraikitzeko bide nekoso hartan ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Urte haiek guztiak, bada,<br \/>\nFermin Lasala Colladoren ikasketa-urteak izan ziren. Bere bizitzako lehen<br \/>\netapak Baionan eman zituen, Lesseps familiaren arrimuan. Aitak, izan ere,<br \/>\nfamilia haren babespean utzi zituen bai Fermin, bai ama (Rita Collado), bai eta<br \/>\narreba bat ere. Arreba, ordea, ez zen bizirik atera Donostiako beste setio hark<br \/>\neragindako erbestealdi behartu hartatik. Harako hartan, setiatzaileak erregegai<br \/>\nkarlistaren tropak izan ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aitaren maila ekonomiko<br \/>\nerosoari esker, beraz, Fermin gaztea ongi kokatua zegoen. Aitak, gainera, dirua<br \/>\nere irabazi zuen gerra garaian Isabelen aldeko armadak hornitzen. Semeak,<br \/>\nberaz, heziketa zaindua jaso zuen Baionako Saint L\u00e9on Instituzioan. Aita adi-adi<br \/>\negon zitzaien beti semearen aurrerapenei, familia barneko gutunetan ikusten<br \/>\ndenez (gutunen jabea, egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Artxibo Orokorra da), eta<br \/>\noinordekoari lehen mailako prestakuntza eman nahi izan zion. Horrela, Saint<br \/>\nL\u00e9on-en, semeak Geografia eta Historiako oinarrizko ikastaroak egin zituen, bai<br \/>\neta Erlijioa eta Morala, Latina, Erretorika eta Matematika ere, 1840tik 1843ra.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gutun horien bidez ere agerian<br \/>\ndago zer-nolako aurrerapenak egin zituen oinarrizko hezkuntza hartatik<br \/>\nunibertsitate mailako prestakuntzaraino, bi lizentzia eskuratuta: batetik,<br \/>\nJurisprudentzia eta, bestetik, egungo Filosofia eta Letren baliokidetzat jo dezakeguna,<br \/>\nHistoriaren adarrean. Gutunetan ere ageri da frantsesez eta ingelesez<br \/>\nmintzatzen ikasi zuela. Bi hizkuntza horiek arras baliagarriak gertatu<br \/>\nzitzaizkion bai historialari lanetan, bai Parisen eta Londresen bete zuen<br \/>\nenbaxadore eginkizunetan ere. Horrela, aitak 1842an Madrildik bidalitako<br \/>\ngutunean emazteari gomendatu zion, ez zezala seme eta oinordekoak (une hartan<br \/>\n10 urteko mutikoa) ingelesa bazterrean utzi eta, era berean, jokamoldea eta<br \/>\nmarrazkiaren artea landu zitzala. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aitaren negozioak eta karrera<br \/>\npolitikoa zirela-eta familia Madrilen kokatu zenean, oinordeko gazteak hiri<br \/>\nhorretan jarraitu zuen ikasten, harik eta 1859an \u2014hau da, Maria Cristina de<br \/>\nBrunettirekin ezkondu zen urtean bertan\u2014 Jurisprudentziako lizentziatura<br \/>\neskuratu zuen arte Madrilgo Unibertsitate Zentrala izenekoan (egun,<br \/>\nKonplutentsea). Aldi berean, Filosofiako batxiler gradua lortu zuen Madrilgo<br \/>\nUnibertsitate Literarioan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Filosofia ikasketa horiek<br \/>\n(egungo Historia lizentziaren oso antzekoak) baliagarriak izan zitzaizkion,<br \/>\nhandik urte gutxira, historialari karrera nabarmenari ekiteko. Are gehiago,<br \/>\nkontuan hartzen badugu, karrera hura ez zuela garatu era guztiz profesionalean,<br \/>\nbere irabazpide nagusiarekin batera landu behar izan zuelako. Fermin, izan ere,<br \/>\nsekulako aberastasuna kudeatu \u2014eta are, handitu\u2014 behar izan zuen negozio-gizona<br \/>\nzen. Aberastasun hura enpresa ugaritan banatuta zegoen eta mundu mailako sarean<br \/>\nantolatua. Denetarik zegoen, hots, ontziola txikiak Pasaiako portuan<br \/>\n(Gipuzkoa), errotak, ontzigintza- eta trenbide-interesak Frantzian nahiz Estatu<br \/>\nBatuetan, nekazaritza-finka handiak eta altzairu-olak. Arlo horri<br \/>\nhemeretzigarren mendeko negozio-gizonen ohiko gauza bat erantsi behar zaio,<br \/>\nhots, agertoki politikoan zenbait kargu betetzea. Ferminen kasuan, adibidez,<br \/>\nforu diputatua, Gipuzkoako ordezkaria Kongresuan eta Senatuan, eta, gutxienez,<br \/>\nministerio bat bere gain hartuta Canovasen Berrezarkuntzaren Espainian hartan;<br \/>\neta halaber, goi-mailako eginkizun diplomatikoak, 1900etik 1905era Londresen<br \/>\nbetetakoak, adibidez. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1865ean ekin zion historialari<br \/>\nbide neketsuari, beste jarduera sorta handi horrekin txandakatuta: hau da,<br \/>\nnegozio-gizona, politikaria, diplomazialaria, Estatu Kontseiluko kidea, eta<br \/>\nsenataria, bai biziartekoa bai berezko eskubidez. Hasieran, ez zuen egile gisa<br \/>\njardun, baizik eta Gipuzkoako probintziak Ingalaterraren aurka <\/span><span>XIV<\/span><span>. eta <\/span><span>XV<\/span><span>. mendeetan<br \/>\nizaniko borrokei buruzko historia-lanen lehiaketako epaimahaikide gisa.<br \/>\nGipuzkoako probintziako erakundeek, izan ere, Fermin jo zuten lehiaketan<br \/>\naurkeztutako lanen kalitatea ebazteko epailerik onentzat, Joaquin de<br \/>\nBarroeta-Aldamar eta Modesto Lafuenterekin batera. Lehiaketa Ferminek berak<br \/>\neratua zuen, probintziako diputatu nagusia izan zenean, 1862-1863ko epealdi<br \/>\nforalean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Historialari gisa ondutako<br \/>\nlehen lana 1872tik 1878ra bitarte landu zuen, garai hartan puri-purian zegoen<br \/>\ngai bat jorratuta, Frantziako Bigarren Inperioa erori izanaren ondorioz, hots,<br \/>\nzantzu guztien arabera, Frantziako gobernu molde monarkikoa behin betiko<br \/>\ndesagertua zela. Alde horretatik, liburuaren izenburua guztiz adierazgarria da:<br \/>\n<i>Vicisitudes de la monarqu\u00eda constitucional en Francia<\/i>. Instituzio horrek<br \/>\n1789tik aurrera izaniko gorabeherak jorratu zituen. Izan ere, urte hartako<br \/>\nuztailaren 14ko gertakarien ondorioz, errepublikarako lehen saiakera egin zen<br \/>\nFrantzian, eta, bereziki, 1830eko iraultzaren garapenaren ondorioz. Iraultzak,<br \/>\nizan ere, lehenik Frantziako Bigarren Errepublika ekarri zuen 1848an; gero,<br \/>\nBigarren Inperioa eta, azkenean, Inperioaren 1870eko kolapso militarraren<br \/>\nondorioz, Frantziako Hirugarren Errepublika etorri zen, hots, 1940ra arte iraun<br \/>\nzuen huraxe. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lan horretan, Fermin Lasala<br \/>\nColladok metodo historikoa ongi menderatzen zuela erakutsi zuen, eta liburuan<br \/>\nsartutako gai eta ikuspegi batzuk handik urte batzuetara zabaldu ziren ikerlan<br \/>\nhistorikoan, \u00abHistoria Berria\u00bb esaten zaionaren bitartez, <\/span><span>XX<\/span><span>. mendean<br \/>\nzehar. Adibidez, ondoren \u00abherri kultura\u00bb esan zaionaren garrantzia aipatzen<br \/>\nduenean (kasu horretan, panfletoak, koplak eta gisakoak sortzea), Karlos X.aren<br \/>\nerregealdi atzerakoia erori zenean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Izan ere, Fermin Lasala<br \/>\nCollado, data hartatik aurrera, ez zen mugatu gertakari historiko zehatzen<br \/>\ngainean idaztera. Aitzitik, Historiari berari buruz ere teorizatu zuen inoiz.<br \/>\nHorri gagozkionez, adierazgarria da Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademian<br \/>\nsartzeko hitzaldia, 1882an. Honatx izenburua: \u00ab\u00bfCu\u00e1les son la ley hist\u00f3rica y<br \/>\nel principio filos\u00f3fico a que pueden obedecer las revoluciones?\u00bb. Diskurtso<br \/>\nhorren ardatzak, dena den, funtsean tankera teleologikoa dauka, Historiaren eta<br \/>\nTeologiaren arteko elkargune bitxia planteatuta. Lasalaren iritziz, izan ere,<br \/>\ngiza gertakari batzuk, hala nola iraultzak, plan teleologiko baten baitan<br \/>\ntxertaturik egon daitezke, hau da, plan hori ez da soilik gizakiak egindakoa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Fermin<br \/>\nLasala Colladok historialari gisa ondutako gainerako obra, berriz, irrika<br \/>\nhistoriko haietatik urrun ibili zen, eta batzuetan bera protagonista izan zen<br \/>\nedo, gutxienez, protagonistetako batzuk hurbiletik ezagutu zituen gertaera<br \/>\nhistorikoetan pausatu zuen begirada. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Horixe da hurrengo lanaren<br \/>\nkasua, 1884an argitaratua, <i>Una agrupaci\u00f3n Bascongada de 1820 a 1850 <\/i>izenburukoa,<br \/>\nbolumenez apala. Izan ere, lanean bertan kontatzen diren gertakarien<br \/>\nprotagonisten lehen eskuko testigantzetan dago oinarritua. Nagusiki, Euskal<br \/>\nHerriko eta Donostiako liberalismoaren funtsezko figurak dira, guztiak ere<br \/>\nFermin Lasala Colladok berak bere gurasoen etxean ezagututakoak, han hainbat<br \/>\nalditan bildu baitziren gai politikoak eta bestelakoak aztertzeko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Una agrupaci\u00f3n Bascongada de<br \/>\n1820 a 1850 <\/span><\/i><span>plazaratu ondoren,<br \/>\nhistorialari lana moteldu zen. Ez da batere harritzekoa, kontuan hartzen badugu<br \/>\nurte haietan jo zuela goia negozio-gizon gisa zerabilen jarduerak eta, batez<br \/>\nere, Lasalak Canovasen Berrezarkuntzaren Espainian egindako ibilbide politikoak,<br \/>\nadministrazio hartako goi-postuak eskuratu baitzituen; adibidez, Sustapen<br \/>\nMinisterioan (labur) edota enbaxadore gisako lehen lanpostua Parisen, 1890etik<br \/>\n1892ra. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lehen enbaxada hartatik<br \/>\nitzultzean eta bigarrena hasi arte \u2014hots, 1895etik 1897ra\u2014 gertakari historiko<br \/>\neztabaidagarri baten lehen mendeurrena bete zen: Frantziako Konbentzioko tropek<br \/>\nGipuzkoako lurralde gehienak 1794an armaz hartu izana eta probintzia hori<br \/>\nEspainiako Koroatik bereizteko saialdia Frantziako Errepublikaren mendeko<br \/>\nerrepublika bat osatze aldera, iraultzaile gipuzkoar batzuen ekimenez, hala<br \/>\nnola Etxabe-Asu Romero getariarraren ekimenez. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gertakari hain eztabaidagarri<br \/>\nharen mendeurrenaren karira, Fermin Lasala Colladok gutun luze bat idazteari<br \/>\nheldu zion, Donostiako alkateari bidaltzeko, gertaera historiko horiek Lasalak<br \/>\nberak egokitzat jotzen zuen testuinguruan jartze aldera. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gutun hori, azkenean, taxuzko<br \/>\nazterlan historiko bat izan zen eta, hartan, Fermin Lasala Colladok beste behin<br \/>\nere arlo hartan zituen ezagutza historiko sendoak erakutsi zituen. Bai eta<br \/>\ngarai hartarako metatua zuen erudizio historiko itzela ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lan hori 1895ean argitaratu zen<br \/>\nMadrilen <i>La separaci\u00f3n de Guip\u00fazcoa y la Paz de Basilea <\/i>izenburuarekin.<br \/>\nLanari, dena den, lerratze politiko argia dario, Frantziako ideia iraultzaileak<br \/>\neuskal gizartera lehen aldiz nola iritsi ziren deskribatzen duten gertakarien<br \/>\ninterpretazioan. Lanean, izan ere, Lasala gehiago mintzo da Canovasen<br \/>\nkontserbadurismoari atxikitako politikari gisa historialari gisa baino. Izan<br \/>\nere, gertakari historiko haiek deskribatu eta azaltzeko tesiaren ardatza da<br \/>\n\u2014ebidentzia historiko askoren kontra\u2014 ideia iraultzaileak nekez sartuko zirela<br \/>\ngarai hartako euskaldunen artean, euskaldunak katoliko irmoak zirelako. Fermin<br \/>\nLasala Colladoren iritziz, horrek apeta iraultzaile oro baztertzen zuen inolako<br \/>\nzalantzarik gabe, salbuespenak salbuespen. Adibidez, Etxabe-Asu Romero eta<br \/>\ngutxi batzuk alde batera utzita. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Tesi horrek ez du funts<br \/>\nhistoriografiko handirik, 1794az geroztiko euskal esperientzia politikoak<br \/>\nerakutsi bezala. Lasala bera izan zen esperientzia horietako baten lekuko bere<br \/>\nhaur eta gazte garaian, noiz eta frantses erroko liberalismoa Euskal Herrian indarrez<br \/>\nsustraitu zenean, bi gerra zibil eraginda eta euskal alderdi liberal sendo bat<br \/>\nsortuta, Lasala bera alderdi hartako kide izanda, gainera. Horrek guztiak<br \/>\nagerian uzten du zeinen ibilbide laburra duen tesi horrek, babes<br \/>\nhistoriografikorik gabea, inguruabar horiek berak direla eta. Horrek, hala ere,<br \/>\nez du inola ere iluntzen Lasalaren lan horren erudizio historikoa, egun<br \/>\noraindik ere funtsezko erreferentziazko dokumentua baita Euskal Herriari eta<br \/>\nFrantziako Iraultzari buruzko lanetarako. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Historialari gisa ondutako<br \/>\nazken lana, esku artean darabiltzagun zantzu dokumentalen arabera, <i>\u00daltima<br \/>\netapa de la unidad nacional. Los fueros vascongados en 1876 <\/i>izenburukoa da.<br \/>\n<\/span><span>XX<\/span><span>.<br \/>\nmendearen hasieran argitaratu zen eta eduardotar Aroaren hasierako Londres<br \/>\nhartan enbaxadore guztiahalduna zelarik hasi omen zen idazten, 1903. urtean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Una agrupaci\u00f3n Bascongada de<br \/>\n1820 a 1850 <\/span><\/i><span>eta <i>La separaci\u00f3n de<br \/>\nGuip\u00fazcoa y la Paz de Basilea <\/i>lanetan eta <i>Vicisitudes de la monarqu\u00eda<br \/>\nconstitucional en Francia <\/i>izenburukoan bezala, bi liburukiz osatutako azken<br \/>\nliburu horretan ere, Fermin Lasala Colladok (Mandas y Villanuevako duke<br \/>\nbihurtua) bi gauza tartekatu zituen: hots, batetik, bere esperientzia<br \/>\npertsonalak, gertakarien lekuko eta protagonista izan baitzen, armada<br \/>\nliberaleko boluntario eta Madrilgo Kongresuko diputatu gisa, eta bestetik,<br \/>\nurteen joan-etorrian bildutako datu kopuru izugarria. Datuak oraindik ere bere<br \/>\nartxibo pertsonaleko paper-sortatan daude gordeak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Horrenbestez, obrak euskal<br \/>\nHistoriari buruzko tratatu izaera dauka \u2014euskal historialari eta politikari<br \/>\nbatek idatzia\u2014 1876. urteari jarraiki zitzaion foru abolizioari buruz, eta bere<br \/>\nburua zuritzeko tonuan dago ondua, Las Casesko kondeak eta Napoleon enperadore<br \/>\nuzkailiak elkarrekin idatzitako <i>Santa Elenako memoriala <\/i>idazlanaren<br \/>\nantzera. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erraz antzematen zaio bere<br \/>\nburua errugabetzeko tankera hura erudizio handiko lan horri. Izan ere, Lasalak<br \/>\nforu abolizioaren auzia historialari gisa aztertzeaz gain, foru abolizioaren<br \/>\narduradun politiko gisa ere landu zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Auzi hori, izan ere, hari<br \/>\ndagokio, batetik, euskal ordezkaria izan zelako gai larri horretaz erabaki<br \/>\nbehar izan zuen Espainiako Gorteetan, eta, bestetik, Antonio Canovas del<br \/>\nCastilloren adiskidea izan zelako. Canovas, gainera, euskal foruak ezabatzeko<br \/>\nerabakia hartu behar izan zuen gobernuko presidentea zen une hartan. Horrek<br \/>\negoera gatazkatsua eragin zuen eta, paradoxikoki, karlistak (1873an<br \/>\nmatxinatutakoak ustez foruen sistema hura gobernu iraultzaile guztien aurka<br \/>\ndefenditzegatik) eta liberal-foruzale direlakoak batu egin zituen. Euskal<br \/>\nliberalak foru-antolamendua mantentzearen aldekoak ziren, Lehen Karlistaldia<br \/>\namaitu zuen Bergarako Besarkadaren ondorioz hitzartu zen bezala. Haietako asko<br \/>\nLasalaren kide izanak ziren Donostia defenditu zuen milizia liberalean, tropa<br \/>\nkarlistek 1875ean ezarritako setioan. Bada, haietako askok adierazi zuten une<br \/>\nhartan borrokan aritu zirela bai sistema liberalaren alde, bai 1840tik aurrera<br \/>\nerreformaturiko foru-antolamenduaren alde. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kexa politiko horiek, jakina,<br \/>\neragina izan zuten bai Fermin Lasala politikariarengan, bai 1876ko garaipen<br \/>\nliberalaren ondoko foru ezabaketa eragin zuen bilakaera historikoa \u2014eta<br \/>\ngertakari historikoak ere, jada 1903an\u2014 zehatz-mehatz deskribatutako Lasala historialariarengan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Horrela, <i>\u00daltima etapa de la<br \/>\nunidad nacional <\/i>lanean, euskaldunek \u20141876an ezabatutako foru pribilegio<br \/>\nhaiei esker\u2014 Historian zehar arlo militarrean izandako zerbitzu bereizgarriak<br \/>\nazaldu zituen edota, baita erregalia ekonomikoak ere, azkenean Canovas del<br \/>\nCastillorengandik \u00abKontzertu Ekonomikoa\u00bb delakoa lortzea eragin zutenak,<br \/>\nliberal-foruzaleak konpentsatu zituena 1873tik 1876ra egindako ahaleginagatik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Historialari gisa ondutako<br \/>\nazken lan horretan, 1877tik gaur egunera bitarteko euskal Ekonomia, Politika<br \/>\neta Soziologia bera ulertzeko funtsezko gertaera historikoen akta jaso zuen.<br \/>\nOndotik, ez zuen deus idatzi historiaz. Haren gutunek eta beste paper pertsonal<br \/>\nbatzuek, dena den, erakusten dute Lasala Colladok (Mandas y Villanuevako<br \/>\nkondea, jada) artean ere interes handia izan zuela halako une jakin batean<br \/>\nHistoria bihurtu zitezkeen gertakarietan. Horietako bat, esaterako, egun Lehen<br \/>\nMundu Gerra esaten zaion gertakari hura izan zitekeen. Gerraren hasiera ikusi<br \/>\nzuen 1914an. Ez, ordea, bukaera, 1917an zendu baitzen. Hau da, beste gertakari<br \/>\nhistoriko handi baten garaipenetik (Errusiako iraultza boltxebikea) hilabete<br \/>\ngutxira. Gertakari hori agerian uzten hasi zen amaitua zela Fermin Lasala<br \/>\nColladok negozio-gizon, politikari, diplomazialari eta historialari gisa<br \/>\narrakastaz bizi izandako garaia. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>\u00daltima etapa de la unidad<br \/>\nnacional <\/span><\/i><span>hilondoko lan horrek ongi<br \/>\nislatzen du nola aldatzen ari ziren inguruabarrak eta, hain zuzen ere, aldaketa<br \/>\nhorien erdian etorri zitzaion heriotza. Zientzia Moral eta Politikoen Errege<br \/>\nAkademia arduratu zen edizioaz, baina ez zuen argitaratzerik izan 1924ra arte,<br \/>\nmundu gerrak berarekin ekarri zituen nahasmendu politiko eta, batez ere,<br \/>\nekonomiko guztiek eragindako zailtasunen ondorioz, hura bezalako lan bat<br \/>\neditatzeko kostuak garestitu baitziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Fermin Lasala Collado 1832an jaio zen, Fernando VII.aren erregealdiaren amaierako Donostia hartan eta negozioen munduan arrakasta izaniko familia baten baitan. Gurasoak, gainera, ederki kokatuak zeuden politika arloan, hurrengo urtean erregearen heriotza gertatu zenerako. Izan ere, hala aita bera, Fermin Lasala Urbieta, nola Rita Collado amaren familia (jatorriz Santanderkoa), postu pribilegiatuetan zeuden kokatuak Donostiako merkatarien artean. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3613","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LASALA COLLADO, Fermin, Mandasko dukea (Donostia, 1832ko uztailak 17 - Madril, 1917ko abenduak 17). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lasala-collado-fermin-mandasko-dukea-621-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LASALA COLLADO, Fermin, Mandasko dukea (Donostia, 1832ko uztailak 17 - Madril, 1917ko abenduak 17). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Fermin Lasala Collado 1832an jaio zen, Fernando VII.aren erregealdiaren amaierako Donostia hartan eta negozioen munduan arrakasta izaniko familia baten baitan. Gurasoak, gainera, ederki kokatuak zeuden politika arloan, hurrengo urtean erregearen heriotza gertatu zenerako. Izan ere, hala aita bera, Fermin Lasala Urbieta, nola Rita Collado amaren familia (jatorriz Santanderkoa), postu pribilegiatuetan zeuden kokatuak Donostiako merkatarien artean. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lasala-collado-fermin-mandasko-dukea-621-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"10 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lasala-collado-fermin-mandasko-dukea-621-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lasala-collado-fermin-mandasko-dukea-621-eu\\\/\",\"name\":\"LASALA COLLADO, Fermin, Mandasko dukea (Donostia, 1832ko uztailak 17 - Madril, 1917ko abenduak 17). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:07:08+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lasala-collado-fermin-mandasko-dukea-621-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lasala-collado-fermin-mandasko-dukea-621-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lasala-collado-fermin-mandasko-dukea-621-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LASALA COLLADO, Fermin, Mandasko dukea (Donostia, 1832ko uztailak 17 &#8211; Madril, 1917ko abenduak 17).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LASALA COLLADO, Fermin, Mandasko dukea (Donostia, 1832ko uztailak 17 - Madril, 1917ko abenduak 17). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lasala-collado-fermin-mandasko-dukea-621-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LASALA COLLADO, Fermin, Mandasko dukea (Donostia, 1832ko uztailak 17 - Madril, 1917ko abenduak 17). - Iura Vasconiae","og_description":"Fermin Lasala Collado 1832an jaio zen, Fernando VII.aren erregealdiaren amaierako Donostia hartan eta negozioen munduan arrakasta izaniko familia baten baitan. Gurasoak, gainera, ederki kokatuak zeuden politika arloan, hurrengo urtean erregearen heriotza gertatu zenerako. Izan ere, hala aita bera, Fermin Lasala Urbieta, nola Rita Collado amaren familia (jatorriz Santanderkoa), postu pribilegiatuetan zeuden kokatuak Donostiako merkatarien artean. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lasala-collado-fermin-mandasko-dukea-621-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"10 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lasala-collado-fermin-mandasko-dukea-621-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lasala-collado-fermin-mandasko-dukea-621-eu\/","name":"LASALA COLLADO, Fermin, Mandasko dukea (Donostia, 1832ko uztailak 17 - Madril, 1917ko abenduak 17). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:07:08+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lasala-collado-fermin-mandasko-dukea-621-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lasala-collado-fermin-mandasko-dukea-621-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lasala-collado-fermin-mandasko-dukea-621-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LASALA COLLADO, Fermin, Mandasko dukea (Donostia, 1832ko uztailak 17 &#8211; Madril, 1917ko abenduak 17)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3613","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3613\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3613"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3613"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}